Maiatza 2018

Page 1

danbolin

194.qxp_55 20/5/18 12:19 PĂĄgina 1

2018ko maiatza

194 zk.

ander telleria:

“zerbaitek jakin mina piztuz gero, probatzeko beharra sentitzen dut�


194.qxp_55 20/5/18 12:19 Pรกgina 2

943 148 061


194.qxp_55 20/5/18 12:19 Página 3

34 6 10 13 14 16 19 ENB I D OA I NK E S TA

JARDU NIAN TELLERIA

A N DER

M AHAI

BOROBILE KO JO KOA ETA KON TUA

BOTA

KARTA-JOKOAN Argazkian ikusten den moduan, karta-jokoan ari naiz lagunekin. Ez zait pisu handiko karta askorik etortzen, baina gezur txiki batzuk botata partida bizi-bizirik daukagu. Jokoa dibertigarria izan dadin norbaitek itxura pixka bat egin behar izaten baitu… Hala ere, gure mus partida baino karta-joko dibertigarriagoak baditugu Zestoan. Eta horietako baten berri izango duzue Danbolinen ale berri honetan. Axun Arrazola plazako Gurutze Tabernan egunero izaten da karta-jokoa, eta ez nolanahikoa, gainera! Arratsaldero esperientzia handiko jokalariak biltzen dira bertan kartetan jokatzera. Beraz, kartetan aritzen zaretenok ondo irakurri ezazue haiei egindako erreportajea, ikasteko asko izango da eta lerro artean. Karta-jokoaz ari garela, 36ko gerraren ondorenetik beti 31 erreala (eta badaezpada ere eskutik) duen estatu batean bizi gara. Galdeketa lotesle bat antolatzeagatik lau eta hutseko batekin barrote artera edozein bidaltzeko prest dagoen estatu batean, hain zuzen ere. Pasa den urtean Hitziturrik Zestoan egin zuen galdeketa ez loteslearen arabera, zestoarren % 96,16k baiezkoa erantzun zion “Nahi al duzu izan Euskal estatu burujabe bateko herritar?” galderari (Zestoan erroldatutakoen % 42,59k hartu zuen parte galdeketa horretan). Horrek garbi erakusten du badugula karta-jokorako gogoa, baina tranparik gabeko karta joko batean hartu nahi dugu parte. Gogo hori erakusteko, ekainaren 10a egun polita izan daiteke. Egun horretan giza-katea egingo da Euskal Herrian Gure Esku Dago herri ekimenak antolatuta, Donostiatik Gasteizeraino. Eta gure herritik ere igaroko da giza-kate hori. Horren berri ere izango duzue datozen orrialdeetan. Nahiz eta giza-katea herrigunetik ez den igaroko, Agiro Mendi Klubeko lagunekin Narrondoraino edo Arroaberaino oinez joateko aukera izango duzue herriguneko bizilagunek. Autobusak ere antolatuko dira hara joateko baina ziur nago izango dela bizikletaz joango den herritarrik ere. Aurrez aipatu kontuez gain Ander Telleriari egindako elkarrizketa ere irakurgai duzue ale honetan. Ikusten duzuen moduan, badago zer ikasia datozen orrialdeetan; beraz, ongi irakurri jarraian dituzuen kontu eta komeriak!

d a n b o l i n EK

O

ier arregi artola

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: info@danbolin.eus

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, Maialen Kortadi eta Naiara Exposito

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

LIBREAN

DAN BO L IN. EU S

F ESTAK

A G E N DA

diruz lagundutakoa


194.qxp_55 20/5/18 12:19 Página 4

Le enbidoa

Hego Konotik

hengusu Alejok ozeanoaz beste aldera bota zidan erronka. Pasioa, lana, euskaltzaletasuna. Zer moduz moldatzen diren txiletarrak euskaraz? Ba ikasleek izugarrizko aurrerapena egiten dute denbora gutxian. Ikasten dute, adibidez, beren burua aurkezten, eguneroko esamolde batzuk, euskararen jatorri eta misterioari buruz. Hizkuntzaz gain, gure herriari eta kulturari lotutako gaiak ere lantzen dituzte: historia, tradizioak, literatura, zinema, musika. Bestalde, Euskal Herriaren eta Txileren arteko loturei buruz hausnartzen dute: euskaldunek Txilen (izan) duten eragina. Hizkuntza minorizatuen egoera (euskara, mapudunguna, kitxua eta aimara), zer zentzu eta egiteko duten mundu globalizatu honetan; herri indigenen arteko antzekotasunak eta desberdintasunak. Denon artean sarreratxo bat ikusi ondoren, taldeka sakontzen dute aukeratutako gaia. Gastronomiak ere arrakasta itzela du, nola ez. Talde lan baten bidez jakin genuen, esaterako, txakolina ekoizteko saiakeraren bat egin zela hemengo lurretan. Frantziako ardogileek beste interes batzuk zituzten, ordea, eta anekdota hutsean gelditu omen zen txakolingileen jarduna. Euskaldunek txakolina, frantsesek ardoa, alemanek garagardoa... eta ingelesek, besteak beste, tea ekarri zuten Txilera. “Afternoon Tea” delakoari “la once” esaten diote hemen. Familian eta lagunartean elkartzeko ohitura bat da, nork bere kontuak kontatzeko tarte bat. Teaz gain, jateko gaziak eta gozoak ere ateratzen dituzte mahaira, eta, askotan, afariaren ordezkoa izaten da. Baina nondik dator izen xelebre hori? Ba ote du zer ikusirik gure hamaiketakoarekin? Ba badirudi ezetz, arratsalde-iluntzean hartzen dute eta. Bertsio popularraren arabera, pattarra edateko elkartzen omen ziren apaizak (beste batzuen esanean, emakume helduak), ezkutuan, eta AGUARDIENTE hitzak hamaika letra ditu (kontatu, kontatu). Itxura zaindu behar, eta hobe kodean hitz eginda, badaezpada. Badaukat lagun bat gozatu ederra hartu duena —disimulatu beharrik gabe— hemen inguruko janari-edariekin. Berak ere bolada luzeak ematen ditu etxetik kanpo lanagatik: Inaxio Aizpurua, nolakoak dira herrialde bateko eta besteko langileen ohiturak?

M

P

ireia orbegozo zigaran

intada . Santakutzak.

Egon dira aurtengo Santakutzetan gustuko izan ez ditudan gauza batzuk. Lehena. Maiatzaren 2a asteazkena tokatu zen aurtengoan, eta batzuek hurrengo egunean lanera joan behar. Baina herriko festak izanda nola geratu ba etxean? Tira, ba batzuk ez ziren ohartu ere egingo herriko festak zirela danbor soinuengatik izango ez balitz. Festa hauek bere egunean ospatzearen alde egiten duzuenak har ezazue egun horretan etxetik irten eta festetan parte hartzeko konpromisoa. Martxa honetan, tradizioa mantendu nahian desagertu egingo da bestela. Bigarrena. Plazara iritsi eta hantxe zeuden indarkeria sexistaren aurkako pankartak izkin batera mugituta, nahiz eta alkateak esan zidan atzera lehengo lekuan jarriko zituela (torilean). Antza denez, gai “sentsiblea” da, eta banderen alde hori “garbi” utzi nahi zuten. Hainbesteko traba egiten al zuten gizarte oso batek bere egiten duen gaiari buruzko pankartek banderen aldean? Eta azkena. Ipintza kantuarekin danborrada agurtzen ari ginela, plazatik oraindik irten gabe, Amparitoren hotsek amaiera eten zuten. Urtean behin izaten dugu danbor soinuak entzuteko aukera, ez ditzagun hauek pasodoble doinuekin isilarazi. Festa bakoitzak bere momentua du; goza dezagun bakoitzaz behar den bezala.

S

ara matsutani arrizabalaga


194.qxp_55 20/5/18 12:19 Pรกgina 5

5

INKESTA Ze iritzi duzu Danbolineko inkesten inguruan? (Erantzuleak guztira: 62 )

Herrian dauden gaiak jorratzen dituen bitartean ondo iruditzen zait inkestak egitea. Horrela herritarren iritziekin lagin bat har daiteke.

k

b

Mikel Nogales 22 urte

ale

ale

Ondo iruditzen zait. Herritarren iritziak biltzen dira eta hori oso positiboa iruditzen zait. Gadea Azkue 23 urte

Oso ondo iruditzen zait. Niretzako DanHerriko bolineko gaugaien inguruan zarik interesgagaldetzea ondo rrienetakoa, iruditzen zait, jendearen irijendeak pentziak jasotzen tsatzen duena direlako. Danadierazten du bolin hartzeko horrela. gogoz egoten naiz jendeak Ignacio Etxabe zer erantzuten 68 urte duen jakiteko. Itziar Gorrotxategi 45 urte

Zubimuzu kalean, eguna joan eta eguna etorri autoak zebra-bide gainean aparkatuta egoten dira. Ez da multarik jartzen kale horretan?

Zero eta hiru urte bitarteko haur eta gurasoentzat Guraso-txokoa gunea egokitu du Udalak Idiazpin.


194.qxp_55 20/5/18 12:19 Página 6

J

ardunian

“Guztira 1.700 pertsona aurkeztu ginen suhiltzaile izateko probara; ni nintzen gazteena”

A NDER TELLERIA


194.qxp_55 20/5/18 12:19 Página 7

7 genuen, eta horregatik garatu dugu gure produktua. Naturan arazte prozesu naturalak gertatzen dira, eta gure produktuak naturan egiten den prozesu hori kopiatzen du, ahal den azalera gutxien okupatuz. Lorategi 22 urte eta Ingeniaritza moduko bat da, eta elementu ezberdinekin ura arazten du. Proiektu hoEkoteknologian Prozesu netan ordu asko sartu ditut, eta izugarrizko esfortzua izan da. Oso nire Industrialetan graduatua. Suhiltzaile sentitzen dut, neure buruari jarritako erronka ere badelako. izateko probak gainditu ditu, eta Fitoarazketaren proiektuaz gain, beste lan batzuk ere badituzue eskuartean… irakasle izateko masterra amaitzear Jolasgune naturalen proiektuarekin ere buru-belarri gabiltza. Kimu du. Bere buruari zerbait proposatzen Bat-en filosofiaren oinarrian, hiriguneen naturalizazioa dago. Haurren dion bakoitzean, ezinbestean egiten ohiko jolas parkeetan gabeziak ikusten hasiak ziren. Beraz, aukera ezberdu Telleriak. Abenturazalea eta jakindinak pentsatzen jarri, eta ikusi genuen Europako iparraldean hasiak ziremin handiko pertsona. Eguneroko la jolasgune naturalekin lanean. Gure nahia naturan oinarritutako eremuak sortzea da, zeinetan haurrak estimulazio ezberdinen bidez jolas ezgauza txikiek pozten dute Ander, eta berdinak egitera bultzatuko dituen. Horretarako, material ezberdinak bizikleta da bere eguneroko erabiltzen ditugu; egurra, harriak, hostoak. Gainera, jolas eremu neutraerrutinatik irteteko tresna. lak dira, estereotipoetatik at daudenak. Azpeitian, Bergaran edota Soraluzen eraiki ditugu parke hauek, eta oso erantzun ona izan dute. Hirugarren proiektua Karabeleko da. Ekonekazaritzaren arloan aurrendaria den Zer dela-eta erabaki zenuen Ingeniarietxalde esperimentala. Baratze zaintzan esperimentazio lana gauzatzen tza Ekoteknologikoa ikastea? da han, baita agroekologia sustatu ere. Baztertze egoeran dauden perBatxilergoko ikasketak amaitu eta eguntsonek egiten duten lan, eta beren errehabilitazio psikosoziala lantzen go gizarteak, inertziaz askotan, unibertsitada. tera joateko bidea hautatzera bultzatzen Ikasketak, proiektuak nahikoa ez eta suhiltzaile izateko prestatzen gaitu. Industriak eta teknologiak erakarhasi zinen… tzen ninduen garai hartan, eta ingeniaritza21 urte bete berri, Araban suhiltzaile izateko oposizio handi bat egingo ren bat ikastea erabaki nuen. Zerbait bezutela jakin nuen. Aurkeztu ahal izateko, beharrezkoa da kamioiko gidarritzailea egin nahi nuen, betiere ingurugibaimena izatea, eta agiria atera ahal izateko gutxieneko adina 21 urte da. roa aintzat hartuta. Horregatik aukeratu Denboraz larri ibilita ere, izena ematea lortu nuen. Egia da, eta aukera nuen Ingeniaritza Ekoteknologian Prozesu hau aprobetxatu nahi dut, Kimu Bat-eko lantaldeari eskerrak emateko, Industrialetan ikastea. Gaur egun dudan eshaiek gabe ez dakit posible izango al nuen probara aurkeztea. Ordutegi perientziagatik, ordea, jakintza ez da gaaldetik malgutasun handia eskaini zidaten, eta aukera eman zidaten oporrantzitsua; jakintza Interneten dago, jarresizioa prestatzean hobeto antolatzeko. Egunean lau ordu pasatzen nira da ezinbestekoa. Graduan egurra jaso tuen apunte artean; urte gogorra izan zen, baina azkenean merezi izan dugu, eta esfortzatzen erakutsi digute. Talzuen. de lanak, azterketak etenZer ematen du suhiltzaile izateak? gabekoak ziren. Ingeniariak MOTZEAN Uneren batean laguntza behar egokitzen jakin behar du. · Liburu bat: Un sendero entre las nubes duen bati laguntzeak asko betetzen Harrikadak bota behar ditu, · Film bat: Pulp Fiction duela uste dut. Zuk dakizun zerbaiteeta gero ikusiko da horre· Abesti bat: Zestoako harrobia kin pertsona, etxe edota baso bat likin zerbait egiterik dagoen · Leku bat: Logelako leihoa bratzea oso interesgarria iruditzen edo ez. zait. Gezurrik ez dizut esango, ordea, Unibertsitateko azken suhiltzaile baten lan baldintzak onak urtean Kimu Bat enpresan dira: ordutegia, soldata. Horrek ere praktikak egin zenituen… bultzatu ninduen azterketa egitera. Ez dakit; azkenean, buruan sartu ziGradu amaierako lana eta praktikak egin tzaidan azterketa hura egin nahi nuela, eta halaxe egin nuen. Neure bunituen han. Eta, egun, han nabil lanean. Niruari zerbait proposatuz gero, egin beharra izaten dut. Guztira 1.700 perre gradu amaierako proiektua fitoarazketatsona aurkeztu ginen; ni nintzen gazteena, eta 270 inguruk gainditu geniren inguruan egin nuen. Kimu Bat-era iritsi tuen atal fisiko zein teorikoa. Askok uste dute jende gehienak proba nintzenean, proiektuarekin hasiak ziren. Fifisikoetan huts egiten duela, baina ez. Ez nuen plaza ateratzerik lortu, toarazketan, uretako landareek hartzen baina, behintzat, zerrendan sartu naiz. Hainbeste espero dudan deiaren dute parte, prozesu biologiko eta fisikoen zain nago orain; bat-batean iritsiko da, gutxien espero dudanean, eta dei bidez hondakin uretan dauden elementu horrek bizitza egun batetik bestera aldatuko dit. kutsagarriak murriztu edota desagerraraIrakasle izateko masterra (CAP) amaitzear duzu orain… ziz. Hiriguneetatik kanpo dauden auzo edo Azken uneko erabakia izan zen. Ordurako Kimu Bat-en fitoarazketaren etxeetako ura araztegietara ematea oso proiektuari buruzko hitzaldi batzuk emanak nituen, eta gustura sentitu garestia da; beraz, bertan araztu eta isurnintzen. Hezkuntzari ez nion aterik itxi nahi. Gizartea eraldatzeko tresna tzen da. Guk arazte prozesu hau ahalik eta modu eraginkor eta naturalean egin nahi


194.qxp_55 20/5/18 12:19 Página 8

dela uste dut, gazteek eskolan balio asko jasotzen baitituzte eta alderdi horretan oso interesgarria iruditzen zitzaidan. Lanbide Heziketan ibili naiz irakasle moduan praktiketan, eta oso eroso sentitu naiz. Egia esan, orain arte egin dudan guztia gustatu zait. Bizikleta gustuko duzu… Aisialdirako nahiko nukeena baino denbora gutxiago dut. Hala eta guztiz ere, saiatzen naiz niretzako tartetxoak hartzen. Gehienak bezala, 18 urte bete arte futbolean aritu nintzen. Azkenean horra bultzatzen gaituztela uste dut; gero, ordea, konturatzen zara adin batetik aurrera bat edo bik bakarrik jarraitzen dutela. 18 urte nituela, bizikleta hartu eta zestoar talde batekin Pirinioetara joan nintzen. Bost egun egin genituen han; egunero, 100 km inguruko bueltak egin genituen. Sekulako abentura izan zen niretzat. Hotza pasa genuen, leku izugarriak ikusi genituen, koloreak, usainak, mendiak... Txundituta gelditu nintzen. Orduan hasi zen bizikletarekin dudan harremana. Amak esan ohi dit ea zergatik aukeratu nuen bizikleta eta ez beste zerbait, horrek arazoak bakarrik ematen dituela eta. Nik, ordea, aurkakoa pentsatzen dut. Bizikletak asko erakutsi dit. Jende eta leku ezberdinak ezagutzeaz gain, niretzako denbora hartzea ahalbidetzen dit. Badakit etxean geldituko banintz ez nukeela neure

buruarekin egoteko denborarik hartuko. Bizikleta hartu eta hiru orduz errepidera edo mendira irteten naizenean, neure buruarekin egoten naiz, eta horrek asko laguntzen dit. Bizikletan hasi nintzenetik eboluzio pertsonal handia izan dut. Saioa egin ondoren, autoerrealizatuta sentitzen naiz. Umore txarreko banago, ingurukoek bizikleta hartu eta buelta bat ematera joateko esaten didate [barrez]. Pentsatu al duzu inoiz profesional munduan sartzea? Ezingo nuke kirolari profesionala izan. Bizikletan jarduteko dohainak ditudala esaten didate, eta ea zergatik ez naizen lehiatzen hasten. Nik, ordea, ezetz esaten diet. Sakrifizio asko eskatzen du mundu horrek, eta ez dut neure burua hor ikusten. Niretzat bizikleta zaletasuna da, eta horrela izaten jarraitzea nahi dut. «Hire osaba Talento dek eta hi, talento perdido!» esaten didate [barrez]. Geldirik egoten ez dakien horietakoa zara, beraz… Bai, ezagutzen nautenek ondo dakite hori. Jakin min handia dut. Zerbaitek jakin min hori piztuz gero, probatzeko beharra sentitzen dut. Bidaiatzea ere asko gustatzen zait. Ez naiz oso urrutira joan; hemen inguruan mugitu naiz. Egia esan, uste dut urrun joan beharrik ez dugula leku zoragarriak aurkitzeko. Abenturazalea naiz. Gustuko dut kanpin denda eta motxila bizkarrean hartuta joatea. Gauean mendian dagoen isiltasuna, izarrak begiratzeko iluntasuna, usainak; libre sentitzen naiz han. Hiri handi bat bisitatuko nuke, baina ez da nire bidaia mota; ez zait gustatzen planifikatzea. Joan den udan bakarrik bidaiatzea zer zen esperimentatzeko grina sentitu, eta halaxe egin nuen. Bizikleta eta liburu on bat hartu, eta bost edo sei egunez ibili nintzen Pirinioetan zehar. Esperientzia ederra izan zen. Zer egitea gustatuko litzaizuke etorkizunean? Ingelesa ikastea gustatuko litzaidake. Benetan ondo hitz egiten eta komunikatzen ikasi nahi dut. Agian denboraldi baterako atzerriko herrialde batera joango naiz, han lana egin, ingelesa ikasi eta bidaiatzeko aprobetxatu. Zerk kezkatzen eta zerk pozten du Ander? Nire egoera pertsonalak kezkatzen nau. Ez nau kezkatzen etorkizunak, ezta danborradako desmadreak ere. Ez nau kezkatzen Santakutzak asteburuan izango diren edo ez jakiteak. Eta poztu, ingurukoak ondo egoteak pozten nau; topikoa den arren, eguneroko gauza txikiek egiten naute zoriontsu.

“Hire osaba Talento dek eta hi, talento perdido! esaten didate”

I E SK O LA

K IR O LE

K O PA RT ID A BA TE A N

Z U BI ETA N

18

F I T OA

RA ZK

E TA

UR TE

PR O

R E K IN

IE K T

UA

tsaso waliño errasti

P IR IN IO

E G IN D ETAR A

AK O

B IDA IA

N

O G d r p r


194.qxp_55 20/5/18 12:26 Página 9

9

eskua etorkiZUnari eman

Orain bost urte zestoarrak Ezkion izan ginen giza katean parte hartzen. Ordutik hainbat ekimen egin izan ditu Gure Esku Dagok, hala nola, mosaiko erraldoia, oihalen egunak, herri galdeketak… Urtebete igaro da Hitziturrik egindako galdeketatik. Herritarren % 40k baino gehiagok egin zuten erabakitzeko eskubidearen alde.

Oraingoan, ekainaren 10ean izango da giza-katea eta Donostia eta Gasteiz lotuko ditu. Zestoarrek kilometro t´erdi betetzeko erronka dugu, 750 pertsona behar dira, hasi Narrondotik eta Arroabea igaro arte! Katea eguerdiko 12:00tik 12:30era izango da, aurrez dena prest eduki behar bada ere. Bertara joateko, autobusak egongo dira, baita Agiro Mendi Taldekoekin oinez joateko aukera ere. Giza-katean parte hartzeko LEHENBAILEHEN SARETU behar da, hau da, 5 euroren truke zapia eskuratu. NON eta NOIZ: astebururo Gure Esku Dagoko kideek kalean jarriko dituzten mahaietan (auzoetakoek saretzeko beren deialdiak egingo dituzte).

GURE ESKU DAGO: GIZA KATEAN PARTE HARTZEKO ARRAZOIAK

Euskal Herritarrok erabakitzeko eskubidea gauzatzeko ditugun milaka arrazoiak biltzen aritu da Gure Esku Dago; horixe baita, finean, Herritarron Ituna: erabakitzeko arrazoien bilduma. Herritarren behar, ilusio, asmo eta zergatiak jasoko dituen bilduma zabala, hain zuzen ere. Eta zertarako arrazoi bilketa hori? Bada, arrazoi horiei guztiei demokratikoki bide emateko, eta horretarako behar diren tresnak eta adostasun esparruak elkarrekin eraikitzeko. “Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu eta herritarron garaia da” leloetatik abiatuz, erabakitzeko eskubidea edukiz beteko du ekimenak. Abiapuntu gisa, 2019 arrazoi biltzeko asmoa dago, 2019. urtea dutelako jomugan. Esparru anitzetan, gizarte mailan, erakundeetan, zein nazioartean egiten ari diren urrats guztiek bat eginda, datorren urtean erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera berriak sortu daitezkeela sinesten dute. Giza-katea Gasteizen amaitzen denean, Legebiltzarrean hilabete hauetan bildutako 2019 arrazoiak entregatuko dira.

"Erabakitzeko eskubidea badugu eta arrazoiak ere soberan ditugu" diote. Hori gauzatzeko ibilbidea elkarrekin adostea dagokigula pentsatzen dute eta guztion ardura dela."Herri bezala jarduteko garaia da. Elkarrekin. Ezin baitugu aukera historiko hau galdu. Ezin gara geldirik geratu. Gure garaia da. Herritarrona. Determinazio osoz goaz aurrera, herritar burujabeok eraikiko dugun herri burujabera. Jende zoriontsua izan nahi dugulako, herri libre batean".

· Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera berriak sortu daitezkeen honetan, herritar guztiok ezinbesteko giltza garelako. · Euskal herritarrok gure etorkizun politikoa libreki eta demokratikoki erabakiko dugun ziklo berri bat ireki nahi dugulako. · Gure eskubideak eta erabakia defendatuz eta gauzatuz, etorkizun hobe batera jauzi egingo dugulako. · Epe luzerako elkarbizitza eraikitzeko, erabakitzeak batu egiten gaituelako. · Elkarri eskua emateko milaka arrazoi ditugulako. · Herri gisa jarduteko eta guztiok bat egiteko garaia delako. · Galdu ezin duzun esperientzia ahaztezina izango delako. · Herri libre batean zoriontsu izan nahi dugulako. · Hemen zerrendatzen diren arrazoiak baino askoz ere motibo gehiago dituzulako. · Etorkizuna zu zarelako.

J

one bergara


194.qxp_55 20/5/18 12:20 PĂĄgina 10

BOROBILEKO

Arratsaldeko 17:30ak aldera pixkanaka elkartzen hasten direla esan digute. Gurutze Jubilatuen tabernan egiten dute zita, zehazki, sukaldeko ate ondoan dagoen mahai borobilean. Gu ere tabernara gerturatu gara, banan-banan mahaira hurbiltzen hasi dira: Rufina, Kontxita, Anttoni, Felisa, Pilar eta Justa elkartu dira; Naxari falta da, etxean geldituko dela abisatu du, ondoezik dabilela eta. Egun, zazpi emakumek osatzen dute mahai borobila. Ostegunetan, larunbatetan eta igandetan 17:30etatik 21:00ak aldera arte mahaiaren bueltan aritzen dira kartetan eta kontu kontari. Pixka bat estutu eta gu ere mahaian eseri gara. Hogeita hamar urtetik gorako historia du mahaiak, parte izan diren herritar askoren oroitzapenak, eguneroko kontuak, tristurak, pozak‌

Rufina Odriozolak, Kontxita Izetak, Anttoni Ostolazak, Felisa Fernandezek, Pilar Sudupek, Justa Aristik eta Naxari Arakistainek osatzen dute egun mahai borobila; gazteenak 84 urte ditu eta zaharrenak 93. Orain aipatutako horiek elkartzen badira ere, herritar asko eta asko pasa direla mahai honetatik esan digute, izen asko eta asko etorri zaizkie burura, baina ez ditugu zerrendatuko, bakarren bat ahaztuko zaigu eta bestela. Bainuetxean hasi zen mahaiaren historia. Mahaiko beteranoak kontatu dizkigu mahaiaren hasierak. Justa Aristi beste pare bat emakumerekin Bainuetxean elkartzen hasi zen, arratsalde pasa, kartetan aritu eta tertulian egiteko. Kontxita Izeta operatu egin zuten garai hartan eta errekuperazioan Bainuetxera joaten zen paseoan. Horrela, Justa eta lagunekin gelditzen hasi zen. Gero, San Juan egoitzara joaten hasi ziren, han zeuden adinekoekin jokatzera. Hiru bat urtean edo aritu omen ziren han eta 1991an, Gurutze jubilatuen taberna ireki zenean, tabernara jaitsi ziren. Gainerako kideak jubilatuen tabernan hasi ziren, batzuk lehenago eta beste batzuk geroxeago.

PROPIO EGINDAKO MAHAIA

Orain zazpi elkartzen badira ere, garai batean, dezente gehiago elkartzen ziren. Mahai luzean juntatzen ziren, baina jokorako ez omen zen erosoa. Beraz, mahai borobila egitea pentsatu zuten. Artolatarrekin hitz egin eta tabernako mahai baten hankei ohol borobila ipini zioten gainean. Ibilian-ibilian, oholaren ertza zartatu zen eta orduan jertseak mahaira pegatzen zitzaizkiela azaldu digute. Beraz, manteltxo bat ipini zioten. Harro esan digute orain erabiltzen duten mantel dotorea, Pilarren


194.qxp_55 20/5/18 12:20 Página 11

1 1

“Mahaia handi gelditu ote zaien ere pentsatzen dute, ez da lehen zen mahaia”

biloba Jagoba Astiazaranek Frantziatik opari ekarritakoa dela. Mantelaren gainean bakoitzak krema pote bat duela erreparatu dugu. “Hartu, hartu, begira ze pisu duten!”, esan digute barre txikiekin. Aurpegirako krema ekartzen ote zuten tabernara, baina ez, jokorako zentimo guztiak bakoitzak bere potean gordetzen ditu. Altxorrik handiena baino hobeto zaintzen du bakoitzak berea eta ez dakizue ze konpetentzia elkarren artean, nork gehiago, nork gutxiago. Batek etxean kanbioak egin eta diru gehiago ekartzen duela, besteak enkargutarako erabiltzen dituela eta horregatik gutxi dauzkala, pisua hartzen duela eta hustu egin duela… Ondo kontrolatuta dituzte denek ere albokoaren poteak.

ESKERRAK EZ DUTEN ASKO JOKATZEN

Ibiltzen diren jokoa seiko urrea dela iruditu zaigu eta hala al den galdetu diegu. Azkar erantzun digute denek batera ezetz, beraiek “a los seises” jokatzen omen dute. Seiko urrearen oso antzekoa da; ezberdintasun bakarra da, seiko urrean beti seiko urrea duena hasten dela jokoarekin; baina beren kasuan, lehenengo jokaldian bakarrik hasten da seiko urrea duena, gainerakoetan seiko beste edozein karta duena ere has daiteke. Kosta zaigu ulertzea, beren aldean jokoan gutxi


194.qxp_55 20/5/18 12:20 Página 12

aritutakoak baikara, baina azalpen argiak eman dizkigute eta azkenean ulertuta gelditu da. Jokoan hasterako 2 zentimo botatzen dituzte eta paso bakoitzeko zentimo bat. Horrela aritzen dira hasierakoetan, baina bukaera aldera “el gordo” edo “a lo rico” jokatzen dute. Bakoitzari 3 karta banatzen zaizkio eta beste kartaren bat behar badute eskatu egin behar izaten dute, karta hori 3 zentimo kostatzen da. Bukatzeko, Neska Zaharrean bi pasada jokatzen dituzte, 10 zentimo jokoan direla. Hala ere, hasierako jokoan askoz ere diru gehiago jokatzen omen da, denbora luzeagoan aritzen dira eta. Eguna oso ona izan bada, euro bat irabazten da eta oso txarra izan bada euro inguru galtzen da, kopuru horietan aritzen dira. Hori bai, jokoan 500 euro izango balituzte bezala, serio aritzen dira oso. Tranpak egiten al dituzten galdetu eta, “ahal ditugun guztiak” erantzun ez digute ba! Haserretu ere sarri haserretzen omen dira, baina mahaitik altxa orduko ahazten zaizkie sestrak. Karta jokoko hiru egunez gain, bingoan ere jokatzen dute asteazkenetan. Lehen astelehenetan aritzen ziren, baina tabernako jendearen soinuak zirela eta, Ander Larrañaga tabernariarekin hitz egin eta taberna itxita dagoen egunean bingoan ibiltzea adostu dute. Karta jokorako baino lagun gehiago biltzen dira, Azkoititik eta dena etortzen dira bingora. Makina berriarekin gustura dabiltza, automatikoki abesten omen ditu zenbakiak.

JOKOA BAINO GEHIAGO

Kartetan jokatzeko elkartzen dira, baina arratsalde osoko plan borobila izaten da mahai borobilekoa. 17:30ak aldera jokoan hasten dira eta 19:25ean pintxoa eta edateko zerbait hartzen dute. Pintxoa handia izaten omen da, afari merienda egiten dute tabernan. 21:00etan altxatzen dira mahaitik, etxera iritsi eta oherako moduan izaten dira normalean, jogurten bat edo jan eta lotara.

Mahai borobileko eguna eta ordua noiz iritsi zain-zain egoten direla esan digute. Jokoa aitzakia besterik ez da, horrez gain eguneroko kontuak, herrian entzun dituztenak, penak, pozak… partekatzen dituzte elkarrekin. Adinarekin petraldu egin direla aitortu digute, askok entzun ere ez dutela ondo egiten eta gaizki ulertuak eta komeriak sarri izaten dituztela. Lehen barre gehiago egiten omen zuten, baina hala ere zoragarria dela diote mahairen bueltan sortu dutena. Ohartzen dira mahai borobilean ibili izan diren asko jada ez daudela gure artean eta gaur egungo mahaikideak ere adinean gora doazela, mahaia handi gelditu ote zaien ere pentsatzen dute, ez da lehen zen mahaia. Orain elkartzen direnek ere kale gehiago egiten dute, aurreko batean hiru bakarrik juntatu omen ziren, baina ez daude geldirik egoteko, hiru kartetan ari-tzeko gutxitxo dela eta partxisean aritu ziren. Ahal duten bitartean huts egin ezinezko zita da. Urtebetetze egunak ere sakratuak izaten dira, tabernan mokadu berezia enkargatzen du urteak bete dituenak eta ohiko pintxoaren partez behar bezalako meriendarekin ospatzen dituzte urtebetetzeak. Orain gutxiagotan biltzen badira ere telefonoz harremanik ez dute galdu. Ateak irekita daudela diote, gustura hartuko dutela mahaira animatzen den edozein herritar: zahar, gazte, gizonezko edo emakumezko, denentzat besoak irekita dituztela. Kosta egiten zaie, ordea, norbait erakartzea; fama txarra dutela-edo esan digute barrez, batek baino gehiagok hala esan dietela. Gu gustura asko ibili gara kontu kontari, etxean bezala hartu gaituzte. Hori bai, mahaian arratsaldea pasatu nahi izanez gero, jokoan zertxobait trebatu behar, bestela jai dago. 622 urtera iristen dira denak batera, 88 urte bataz beste. Ez dutela lehen zuten osasuna diote, nekatu ere errazago egiten direla, adinak ez duela bakartzen; baina firmatuko genuke adin horretan duten burua, argitasuna eta bizipoza izatea!

“Eguna oso ona izan bada, euro bat irabazten da”

A

maiur aristi Aarregi


botalibrean

194.qxp_55 20/5/18 12:20 Página 13

3 1

Trenean, baina low cost.

Trenak balio lezake inspirazio espazio gisa. Niri hala suertatu zait lerrook idazterako orduan bederen. Egiari zor, bi bidaia behar izan ditut horretarako: lehena ideiak ordenatzeko, “Zestoa herri txiki honek...” pabigarrena hizki bat bestesatu berria dugu zestoarrontzat kutsu berezia eta txiki-txikiaren atzean jarriz teklatatik zirrara sortzen duen festa. Aurten ere nabaria izan da tuari sua ateratzeko. Bifesta aurreko giroa herrian, eguna baino lehen entzun baitira daiak bi izanik, aldatu dikaleetan danbor hotsak. Eguna ere igaro berri dugu, eta zein ra paisaiak, baita nire ederki gainera! Urtero bezala, zenbait herritarren falta sentibaitako gogoetak ere. tu dugu, albora begiratu eta ez daudela ikustean. Hala ere, Trenak badu zera berezi bat, bestelako garraiobideseguru nago haiek dauden toek ez duten erakargarritasun propio bat. Edo, behintzat, kian daudela danbor hotsak hala pentsatu dute nehoiz gure agintariek. Astakeria edebarruan sentitu dituztela. rra bota dudalakoan? Tira, azalduko dut esana. Maiatzak 4 Gehienoi gustatzen zaiditu, ostiralez. Lan kontuak medio, Bartzelona eta Donostia gu herritik irtetea eta beste hearteko bidea ari naiz egiten, trenez. Antza denez, baina, ez rrialde bat ezagutzea. Askotan naiz trenera igotzea erabaki duen bakarra. pentsatzen dugu kanpokoa guHistoriaren trenak Kanbon egin du geldialdia, rea baino hobea dela, baina, Jaurlaritzan zenbaitzuei Frantzia dela iruditzen zaien hedenbora luze baterako joatean, rrixka lapurtarrean. Bertan elkartu dira euskal alderdi poherrimina sentitzen dugu, zeslitiko, sindikatu eta eragile sozialetako hainbat ordezkari, toarrak izateagatik harro gaudelako. Nire kasuan, kanpoan hilaPSE eta PPren salbuespenekin. Bertan dira nazioarteko bete batzuk eman ditudanean, lagunen falta sentitu dut gehiehainbat pertsona ospetsu ere, historiaren trena galdu na. Han ere zorte itzela izan dut lagun kontuan, baina hemengonahi ez dutela eta. Alta, bada honi alde egiten utzi eta ak inork ez dizkit ordezkatuko. Herrian zein kanpoan lagunak beste bagoi batera igotzea erabaki duenik, bada Kanboizateaz gain, ordea, bertako giroak eragin handia du, herriko biko geltokian agertzeari uko egin eta Donostiako ‘topoa’zitza leku batetik bestera asko aldatzen baita. Kanpotik etortn ezkutatzea nahiago izan duenik. zen direnak harrituta gelditzen dira hemen dugunarekin, paiPatxi Lopez bat egitea otu zaio Iñigo Urkullu lesaiak ez ezik kaleetako bizitzak duen garrantziagatik. hendakariari, nazioarteko komunitateari ETAren behin Herria bizirik mantentzeko, ezinbestekoa da urte osobetiko desegitea ziurtatzea otu zaion une berean. Okuan zehar jendeak herrian sinestea eta gelditzea, eta ez festak rrentziak, finean. Behin aurrekoarenak egiten hasita, baidirenean soilik. Urteak asteburu burusoil asko ditu, eta albona, agerian geratu da bataren zein bestearen ‘maila’: Bako herriek asteburu horiek orrazten dituzten bezala guk ere rakaldokoak nazioartean egin zuen bere jokaldia 2011ko zerbait egitea ez litzateke gaizki egongo. Honek guztion inurrian, New Yorken, Hedoi Etxartek txio batean gogoraplikazioa eta parte hartzea eskatzen du, baina esango nuke razi duen moduan. gure herriaren izaera eta xarma hobetzen lagunduko ligukeTrenak, abiadura handikoak edo motelak, erosoak ela. Zestoa gu gara, eta geuk egiten dugu, baina guk ez baedo desatseginak, hartzen direnak edo alde egiten uzten dugu herrian sinesten, nork egingo du? zaienak, historikoak edo low costak.

Bizi herria.

A

iala etxabe

A

imar etxeberria


194.qxp_55 20/5/18 12:20 Página 14

danbolin.eus

Enaitz Ibarguren “Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere” proiektuan

Kontxi Lopetegi eta Mikel Ibarguren zestoarren seme Enaitz Ibarguren, “Oxigenoa euskarari 6000 metrotan ere” proiektuan murgilduta dabil. Ideia, « Mendiak eta Herriak » elkarteko Felipe Uriarte mendi gidariari bururatu zitzaion. Bere asmoa da Euskal Herriko herrialde guztietako gazteez osatutako talde bat Himalaiara eramatea. Proiektuaren izena « Oxigenoa euskarari 6000 metrotan ere » eta helburua euskara Himalaiara eramatea da eta euskara mendiaren unibertsoarekin lotzea da. Momentuan 16 eta 18 urte bitarteko 13 lagunek osatzen dute proiektua. Enaitzi eginiko elkarrizeta osorik danbolin.eus-en irakurgai.

Aizarnako eta Arroabeko ikastetxeetako haurrak Udal ordezkariekin bildu dira

Eskolako Agenda 21ean parte hartzen duten ikastetxeetako ikasle ordezkariak udal ordezkariekin elkartu ziren atzo udalbatzarra ospatzeko. Ekimen hori Eskolako Agenda 21 programaren barruan dago. Ikasleek hondakinen inguruan antzemandako egoera ezberdinak hobetzeko proposamenak luzatu zizkieten udal ordezkariei. Ikasleek badakite norberaren erantzukizuna oso garrantzitsua dela eta, horregatik, proposaturiko eskaera bakoitzarekin batera konpromisoa hartu eta horien berri eman zuten. Zaborrontzi gehiagoren beharraz, Sansinenea poligonoaren egoeraz, konposta egiteko aukeraz, arropa zaharra biltzeko moduaz, plastikozko poltsen erabilera murrizteko ekimenaz edota birziklapenean hobetzen laguntzeko materialez mintzatu ziren udalbatzarrean bildutako ordezkariak.

Guraso-txokoa zabaldu dute

0 eta 3 urte bitarteko haurrek eta euren gurasoek Idiazpi auzunean egokitu duten Gurasotxokoa erabiltzeko aukera izango dute. Udalak bi giltza jarriko ditu gurasoen eskura. Bata, Udaletxean egongo da 9:00etatik 13:00era bitartean eta han utzi beharko da ondoren. Bestea berriz, liburutegian egongo da eskuragai17:00etatik 20:00etara. Haur bakoitzak heldu batekin joan beharko du, eta han, helduaren ardurapean egongo da. Informazio gehiagorako deitu 688 684 029 zenbakira.

Preferentekoek mailari eustea lortu dute

Preferentekoek, maiatzaren 5ean, Ordiziaren aurka jokatutako partida irabaztea beharrezkoa zuten mailan mantentzeko. 1-0 irabazten ari ziren baina partida amaitzeko 23 minutu falta zirela, arbitroak partida etetea erabaki zuen Ordiziako hainbat jokalarien jarrera desegokia zela argudiatuz. Azkenean, hilaren 9an jokatu zituzten partida amaitzeko falta ziren 23 minutuak. 2-0 irabazi eta horrela mailari eustea lortu zuten. Argazkia: Erkaitz Regillaga


194.qxp_55 20/5/18 12:20 Página 15

5 1

Hasi da martxa hartzen Kultur Mahaia

Hogeita bost bat lagun inguru elkartu ziren hilaren 9an Jubilatuen tabernan egindako bileran. Momentuz, Kultur Mahaiari forma ematen ari dira; nola antolatu, helburu garrantzitsuenak finkatu, lan hildoak definitu… Taldekideen esanetan, “jendea gogotsu, ilusioz eta lanerako gogoz dago. Berriro ere inpresioa izan da, talde bakoitza bere erara dabilela dirudien arren, herriko gainontzeko taldeekin beste munduko harremanik gabe, azkenean, oinarri-oinarrizko gauzetan bat egiten dutela taldeek, berdintsu pentsatzen dutela, arazo eta helburu berdintsuak dituztela…” Hurrengo bilaera ekainaren 13an izango da. Herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte parte hartzera, edonorentzat daudela ateak zabalik azpimarratu nahi izan dute Kultur Mahaiko kideek.

Jon Mendia “Rompepiernas” txirrindulari lasterketan garaile

Jon Mendiak, maiatzaren 6an Sos del Rey Católico (Zaragoza) herrian jokatutako “Rompepiernas” txirrindulari lasterketaren zazpigarren edizioa irabazi zuen. 1.500 txirrindulari inguruk hartu zuten parte, orain arteko kopururik handiena. 188 kilometroko proba luzea irabazi zuen Mendiak eta sei ordu behar izan zituen lasterketa amaitzeko. Argazkia: Rompepiernas

Arroabeko haurreskola “ixteko arriskuan” haur gehiago matrikulatzen ez badira

Hil honetan amaitu da Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkako haurreskoletan matrikulatzeko epea. Arroabean ordea, epeak uztaila bitartean zabalik jarraituko du, orain arte haur bakarra matrikulatu delako. Gutxienez, hiru ikasle behar dira ikasturtea hasi ahal izateko. Haurreskolako kideak kezkatuta agertu dira egoera honen aurrean, Arroabean horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia baita. Uztaila bitartean haur gehiagok izena ematen ez badute, haurreskola itxi egin beharko dutela jakinarazi dute ordezkariek. “Aurten arte, 15-25 ume artean izan ditugu ikasturtez ikasturte, eta aurtengoa salbuespena izan da” azaldu dute.

Iñaki Odriozolak CAF-Elhuyar sariketan Neiker sari berezia eskuratu du

CAF-Elhuyar sariak banatu zituzten atzo, asteazkena Kutxa Kultur Plazan (Donostia). Gai zientifiko-teknologikoak gizarteratzen dituzten dibulgatzaile, ikertzaile eta sortzaileen lana saritzen dute. Iñaki Odriozolak Neiker Sari Berezia jaso zuen, “Euskal Herriko mendiak: herbiboro handiek zizelkatu paisaiak” lanarengatik. Biologian doktorea da Odriozola eta egun, Txekiar Zientzia Akademiako Mikrobiologia Institutuan ikertzailea da. EHUn egin zuen bere tesia eta hartan oinarrituta idatzi du artikulua.


Aizarna P azko

iak IbaĂąarrietako ja

festa

194.qxp_55 20/5/18 12:20 PĂĄgina 16


194.qxp_55 20/5/18 12:20 Pรกgina 17

7 1

akutzak Zestoa sant

Arroabea Isidro Deuna

maiatza festa usainean

Endoia Asentzioak


194.qxp_55 20/5/18 12:20 Pรกgina 18

Zestoa

Egunero

Euskaraz

200. zenbakiak ospakizunetarako aukera emango digu, baina baita proiektua sendotzen jarraitzeko indarra ere.

Bazkideen sostengua ezinbestekoa da danbolinentzat proiektua sendotzeko zerbitzua hobetzeko eta asmo berriak gauzatzeko

Egin zaitez bazkide! (15 euroko bi kuota urtean)

eta hilero zozketa zoragarri batean parte hartuko duzu!

Izena/bi deiturak Helbidea Herria

Posta kodea

Telefonoa

e-posta

NA

Kontu zenbakia

* Moztu eta ekarri maiatzaren 26an Astinduko azokan jarriko dugun mahaira eta Aranburu landetxean bi lagunentzako bazkariaren zozketan parte hartuko duzu!

Gaztetasuna altxorra dela askok partekatzen dugun ustea da, nahiz eta umeek ez dioten, agian, helduek diogun estimarik; ez daitezela kezka, izango dute eta parada iritzia aldatzeko. Zestoan gaztetasunak herriko Gaztetxean du islada (horixe zen apirileko

?

erantzuna): mugimendua, kuriositatea, hausnarketa eta mila ekintza. Paradoxa polita da Gaztetxea Erretiratuen txokotik hain gertu izatea: urruneko belaunaldiak herriko beroan eta gertutasunean.

Erantzun asko jaso ditugu apirilean ere, denak zuzenak, gainera! Bejondeizuela! Ea zer moduz moldatzen zareten azken asmakizunarekin (ekainean egingo dugu zozketa!):

1- Telebistan eta irratian aritzen da, ozeano handiaren bestaldetik. 2- Bertsoen inguruan ere aritu izan da pantailan. 3- Euskal Herriko festarik festa hasi zuen bere ibilbidea. 4- Danbolineko lehen erredakzio-taldeko kide izan zen. Jolasaren arauak:

Hilero 4 pista emango ditugu hitz bat (edo kontzeptu bat) asmatzeko. Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana izango du. Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira: E-posta: zestoa@aek.eus Mezua edo whatsapp-a: 670 420 048 Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!


194.qxp_55 20/5/18 12:20 Página 19

24 25 26

OSTEGUNA

“Zer gertatzen ari da Sirian?”hitzaldia Gaztetxean 18:30ean

age nd 16 a

Barbantxo Zestoan.• Elkarretaratzea plazan 20:00etan "Euskal preso eta errefuxiatuak etxera" lemapean. OSTIRALA

LARUNBATA

Atletismo topaketak Iraetako futbol zelaian 9:30ean. • Astinduk deituta. IV. Herri Azoka. 10:00-14:00 Bigarren eskuko azoka, bertako ekoizleak, erakusketak, artisauak... 12:30-13:30 trikitilariak. Eguerdian zehar jakien postuak. 17:00-21:00 eragileen postuak. 18:30 Giza katea (Gure Esku Dago). 19:30 txaranga. 20:00 Jakien postua.

EK

AINA

01 03 08 09 10

OSTIRALA

Barbantxo, Aizarna, Iraeta eta Arroabean. IGANDEA

Lehenengo Jaunartzea Arroagoian 12:00etan.

Barbantxo Aizarna eta Zestoan. •Ertxiña Musika eskolak ikasturte bukaerako emanaldia 19:00etan arkupetan. OSTIRALA

LARUNBATA

u!

Zestoako EH Bilduk deituta, Zestoa marrazten bigarren saioa, goizeko 10:00etan. IGANDEA

Gure Esku Dagok deituta giza katea. Zestoatik 750 pertsona behar dira, hasi Narrondotik eta Arroabea igaro arte. Katea eguerdiko 12:00etatik 12:30era izango da. Autobusez edo Agiro Mendi Taldekoekin oinez joateko aukera izango da.

11

ASTELEHENA

Euskaraldia batzordea sortzeko bilera zabala 19:00etan kultur etxean •San Joan ukendua egiten ikasteko aukera Keralan

13

ASTEAZKENA

Kultur Mahaiaren bilera zabala 19:00etan Gaztetxean. Talde nahiz norbanakoei dei zabala egiten zaie. Mahaia sortzen ari da eta herritar guztien iritzia kontuan hartu nahi da.

15

OSTIRALA

Barbantxo Aizarna, Iraeta eta Arroabean.

9

MA

IATZA

1

Astinduk antolatuta ibai garbiketa auzolanean goizean zehar• Gipuzkoako txapelketaren baitan, kadete mailako (14-15 urte) txirrindulari froga goizeko 10:30etatik 12:00ak bitartean.• Itxaropena dantza taldearen ekitaldia, 19:00etan Laranjadin. LARUNBATA

17

IGANDEA

Agirok antolatuta, Ibilaldi neurtua. Izen ematea 10 € ekainaren 14a arte herri krosa.eus. Egunean bertan 15 €. Partaide bakoitzari kamiseta emango zaio. Ibilbide luzeak 32 km izango ditu eta 7:00etan aterako dira eta motzak 20 km eta 8:00etan aterako dira. Informazioa 665756952 / 610683723 telefonoan.

20 21 22 23

ASTEAZKENA

Udaleku irekietako guraso-bilerak Aizarnan (17:30) eta Arroabean (19:00). OSTEGUNA

Udaleku irekietako guraso-bilerak Zestoan (18:00 HH 3-4-5; 19:00 1.zikloa). OSTIRALA

Ekain Guraso Elkarteko kurtso amaierako festa. 16:30ean merendola eta 17:30ean Txoborro magoaren "Gezur gehi egi". LARUNBATA

Ekain Fest. Ekainberri ikusteko aukera, historiaurreko tailerrak, olinpiadak, ibilaldiak pottokatan eta tren turistikoa. Herrigunean, eguerdi aldean, pintxo tourra. Arratsaldean umeentzako ikuskizuna. Iluntzean arkume errea eta eguna bukatzeko San Joan sua, dantzari eta txistulariekin. • Puzgarriak Iraetan 16:30etatik 20:00etara.

25,25,26 24,28 27 29

ASTELEHENA

Udaleku irekien eta kirol-udalekuen hasiera. Antzerki astea. Elurra emanaldia. Antzerki astea. Alegiazko gaixoa OSTIRALA

Antzerki astea. Atx teatroaren “Tomiris” eta Kamikaz eta Ttak teatroaren “Agur eta dolore”• Zineko musika banden kontzertua, Zestoako banda eta Arimaz orkestrarekin 22:30ean kiroldegiko aterpean.

30

LARUNBATA

Antzerki astea. Haurrentzako antzerkia.


194.qxp_55 20/5/18 12:20 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.