227.qxp_55 23/5/21 21:26 Página 1
2021 maiatza
227 zk.
“Zestoako eskolan hasi zitzaidan antzerki mundua gustatzen”
227.qxp_55 23/5/21 21:26 Página 2
640 917 626
943 052 761
227.qxp_55 23/5/21 21:26 Página 3
3
Marrubiengandik ikasten
Halako maitasun-gorroto harreman bat izan dut marrubiekin. Ikaragarri gustatu izan zaizkit beti eta aspalditik nire urtebetetzearekin lotu ditut. Apirilaren 30 buelta horretan, urtebetetze ospakizunean, marrubiak ez ziren faltako mahaian (dena esan behar bada esne-gain harrotua ere ez). Opari bikaina izaten zen, sasoiko lehen marrubiak orduan iristen baitziren dendatara, lehen probaldia izaten zen. Geroago, apirileko nobedade izateari utzi zioten eta askoz lehenago agertu ziren janari dendatan. Egoskortu nintzen eta urte luzez ez dut sekula urtebetetzea iritsi arte marrubirik jan, tinko eutsi diot. Marrubiekin haserretu nintzen: nitaz ahaztu zen fruitu gorria, dagoeneko ez ziren nire urtebetetzeko opari berezia. Esango nuke tontokeriatxo bat kontatu berri dizuedala, baina umorez hasi nahi nuen Atarikoa eta nire marrubitxo maiteez gogoratu naiz. Anekdotaz harago, zer pentsatua ematen du ez jakiteak marrubien sasoia zein den. "Marrubia udaberrikoa duzu, emakumea!"; "Urtarriletik maiatza bukaera arte aurkituko dituzu"; "urte osoan daude, ez al dakizu ba toldopean izaten dituztela?". Nahi ahala eskura, handi-handiak eta zapore gutxikoak. Haustura, lurrarekin, naturaren berezko erritmoekin. Jone Bergarak etxeko baratzeen inguruko artikulua egin du zenbaki honetan, eta azken urteotako joera ikusita, esango nuke lurrera, naturara, gerturatzeko aitzakia ederra dela. Baratze jendea batere ezagutu ez eta etxeko lorontzietan piperrak eta letxugak jartzen dituztenek ez dakit uzta oparorik jasotzen duten, ez dakit baratzezain arrakastatsu bihurtu diren ala ez. Aldiz, beraiek aitortuko dizute lurretik gertuago sentitzen direla, naturaren erritmoez jabetzeko balio diela, garaian garaikoa zer den ikasten ari direla, hazitik fruiturako bidea lehen aldiz ezagutu dutela, umeek ere parte hartzen dutela… Seguru marrubien bizi zikloaz ikasi dutela eta are seguruago nago plastiko azpikoak baino goxoagoak jan dituztela. Bertakoa. Horixe nahi du izan Arroabeko Txara izeneko kooperatiba-denda berriak. Lau herritarrek bat egin dute kooperatiba antolatu eta auzotarrentzat saltokiaren ateak irekitzeko. Denda huts baino gehiago izan nahi du Txarak. Kooperatibaren bazkide izateko aukera izango du nahi duenak. Herritarrak herritarrentzat. Eta kilometro zero filosofia. Bertako produktuak, sasoikoak. Etxeko baratzea eta Txara denda. Naturarekin dugun harremanaz edo harreman ezaz gogoetatzeko aukera paregabeak. Portzierto, ez dakit argi geratu den apirilaren 30a arte zain egoteari utzi diodala eta pixka bat lehenago hasi naizela marrubiak jaten. Zeren, aizue, maiatzean marrubi jaten hasi eta akordatzerako bukatzen ziren!
diruz lagundutakoa
onintza irureta azkune
d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna
a
rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola
d
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
227.qxp_55 23/5/21 21:26 Página 4
Nola aldatzen diren gauzak Kamarada! Ondo bizi al haiz Zestuatik kanpora? Makina bat urte daramazkik herritik kanpo, e! Hi, eta nagusia ez, e! Nagusiak bazkideak dituk, hau denona duk, nahiz eta jende bat ardura txiki batekin hor ibili. Portale Kultur Elkartea, herriarena eta bazkideena duk. Horrelaxe motel, jada badituk lauzpabost urte hasi ginela eta kostata izan huen hasiera, baina bueno, oso gustura eta ilusioz gaudek. Eta bai, abestiari helduz, “nola aldatzen diren gauzak”... Hor, argazkiari eta guk orain daukagun tankerari begiratuta, benetan gu aldatu gaituk! Azkenean, urteak pasatu egiten dituk eta hor ez zagok atzera bueltarik. Bizitzaren etapa luzeena atzean laga diagu eta orain ez zekiagu zenbat geratuko zaigun, baina gelditzen zaiguna aprobetxatu eta gozatu egin beharko diagu. Eta bai, aldatu egin gaituk, baina azkenean lehengo injustiziek hor jarraitzen ditek: arrazismoa, matxismoa, langileen egoera, Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko eskubidearen ukazioa, eta gatazka horren ondorioz espetxean eta erbestean dauden herritarren egoera. Injustizia horiek denak hor zaudek eta inoiz baino ageriago gainera. Bizitzea tokatu zaigun egoera honi aurre egingo zioagu ahal den neurrian. Bakoitzak, dagoen tokitik, dauden injustiziei eta dauden hainbat miseriei aurre egin eta Kupelaren abestiak dioen bezala; “bizi zaitez bizi, ahalikan ondoen, inork ez baitakigu bihar zer dagoen”. Ezin idatzi txiki hau bukatu, aurretik zestoarrak goraipatu gabe eta batik bat gazteak. Bizi dugun garai berezi honetan, nola portatu diren ikusita, ez zaudete txarrak! Eta “nola aldatzen diren gauzak”, sakoneko gauzak ez dituk aldatu. Beste kasu edo egoera bat argazki hartan, herritik falta zen eta oraindik ere herrian falta den pertsona bat. Cabo Verdera deportatu zuten eta oraindik han dagoen Anttoni besarkada eta muxu handi bat. Eta nahiz eta aipatutako gauzak gehiago sakondu nahi izan, enbido honek ez dik hor dagorako tokirik eskaintzen. “Nola aldatzen diren gauzak” beste bati ere bizitzako arlo batzuk aldatu zaizkiok: beste herri bat, ama izatea, beste lanpostu bat, urte asko egitea, edo? Ez al dun horrela, Marga Eizagirre?
enbidoa
aitor irure
pintada.
Arroagoiko parkea. Arroagoian dagoen parke bakarra, eta haurrek jolasteko duten toki bakarra, egoera tamalgarrian egon da denbora luzez. Kolunpioa puskatu zen eta kendu ere bai, eta urte eta erdi igaro da berria jartzeko, bitarte horretan parkea erabilerarik gabe utziz. Orain kolunpioa badago azkenik, eta gustura ibili dira haurrak, jarri dutenetik. Hala ere, oraindik parkeko gomazko lurrak erabat puskatuta jarraitzen du, gomatik gomara lur zati handiak ikusten dira eta estropezu egiteko arriskua dago. Bestetik, zakarrontziak kendu eta ez dira berriro jarri, eta parkera sartzeko ateak ere zintzilik daude. Parke berria noiz izango dugun ez dakigu, eta bitartean parke hau soilik izango dugunez erabilgarri, konponketa txiki batzuk egitea komeni da guztion ongizaterako. Ahotsa izan dezagun auzotarrok ere!
arroagoiko guraso batzuk
bota librean
227.qxp_55 23/5/21 21:26 Página 5
Zenbatzeko joera obsesiboa.
Egun eta ordu guztiek ez dute iraupen bera, pertsona eta lekuaren arabera aldatzen direla esango nuke. Esan nahi dut, inork jakinarazi ez izatera, ez nukeela jakingo 64 egun soilik daramatzadanik “Hendaiako Atxikitze Zentroan”, haiek deitzen dioten moduan, egunak hain zaizkit luze hemen barruan. Ohartu naiz zenbaBide motza du itxurakeriak tzeko joera orokor–Halakok eta halakok harremana eten egin omen dute. tua daukazuela, guz–Zer diozu? Bueno... egia esan ez nau harritzen. Ikusi duzu tia neurtu nahia. Eta zenbat gizendu den azken urte honetan? jakina, nik ere bada–Bueno... baina ni beti harritu izan nau bestea hain guakit zenbatzen, ez naiz po/a izanda, elkarrekin ibilhain inozoa. Zenbatu nitzake ezer irentsi gabe daratzea... Baina bai, egia da zermatzadan egunak, uko egindako platerkada beroak, bait egin beharko lukeela. Ez edo baita gose grebari ekin aurreko bataz bestekoari estetika hutsagatik, e! Bere jarraituz, egun horietan edan izango nituzkeen ur baosasunagatik! sokada freskoak ere. Zenbatzen are errazagoa da, esku urdurietako orratzak ezpainetan egindako zulo koLeku-denbora testuingururik purua, nahikoa da ispilura gerturatzea ezpain zauribehar ez duen elkarrizketa; tuotan zuloak ikusteko. esan baitaiteke harritzen gaiBaina, esaterako, orratzaren punta hotzak haragia bituen horietakoa dela. Baina rrintzean sentitua ez nuke jakingo zenbateko mina nor engaina genezake? Taizan den esaten, handia zela bai, mugagabea akaso, malez, oraindik ere sarri helbaina zenbat da hori, mila, hiru mila, ala gehiago? Hiru tzen dira horrelako altxorrak gure belarrietara. Aurreko mila min? Ez dakit. Edo, besteenera joz, prefektu perla horrek, ordea, duela aste gutxi urratu zizkidan garufrantsesak zenbat arrazoi izan zitzakeen guk eskatunak, autobuseko atzeko eserlekuetatik bi klasekideren tako bizileku baimenaren agiria ukatzeko? Bat asko ahotsak heldu zitzaizkidanean. izan liteke? Esan nahi dut, garrantzitsua, sakona ez Kontu hori horren arrunta baldin bada ordea, zergatik piztu dagoela zenbatzerik, eta arraroa iruditzen zaidala zuen nire arreta? Bada, bi horiek, pare bat aste lehenago zuen guztia kontatu nahi hori. M8ko aldarri, protesta eta gainerakoz apaindu zituztelako Azken boladan galdera asko egiten dizkidate, ez daeuren sare sozialak. kit zenbat izango diren eguneko, baina asko, eta etsiBeste mila egoera, elkarrizketa edo jokabide jar nitzake adigarria gertatzen zait. Esan nahi dut, Tunisiatik irten bide moduan, emakumeen borrokarekin ez ezik, gainerako ginenetik, ez niri eta ez nire familiari inork ez zigula mugimenduekin erlazionatuak, egunerokotasunaren parte galdera bakar bat ere egin, eta orain, aldiz, erantzun direnak, eta, zuri ere irakurle, ezagunak egingo zaizkizunak. ezin dudanean, ea ongi nagoen galdetzen didatela Baina azken finean, guztiek funts bera dute; slogan eta albehin eta berriz; aurpegiko zurbiltasunaren ondorio darri asko buruz ikasi ditugu, baina barneratu ez. omen da. Erraza zaio gaur egungo gazteari mugimenduen olatuan Benetan arraroa, ordea, hegazkina erreserbatu zidatebarneratzea, dela borroka feminista, dela borroka sozialisla entzutea izan zen. Esan nahi dut hona (ez) iristeko ta, dela arrazakeriaren aurkakoa, dela klima aldaketaren hainbeste harresi igaro ondoren, itzulera niretzat gaia... Urte osoan boluntario lanean dihardutenek (gazteerreserbatutako hegazkin batean egitea… Gure behar txea, txoko feminista…) eskutik helduta garamatzate eguteeta zuen nahiek inoiz ez dutela bat egiten iruditzen gian markatutako egunak berezi egitera, eskutik helduta elzait. Esan nahi dut, nolabait esatearren, baserritarrek karretaratze eta manifetara, eskutik helduta ekintza hanabereak nola, gu ere zenbakitzat hartu arren, gure bidietara... Une horietan badirudi gure belaunaldia begiak zitzek ez dutela lekurik zuen matematiketan. irekita eta erne datorrela, guztiok militante sutsu. Baina ondoren, eskua askatzean, geure kabuz egin behar dugu bidea, eta sekula amaren gonapetik irten ez den haurra bezala, salduta geratzen gara urteko gainerako 364 egunetan. aitor salegi Gure egunerokotasunean, nora jo ez dakigun honetan, inkontzienteki zentzu kritikoa itzaltzen da, inposatutako arau zaharretara erortzen gara, eta ezaguna den erosotasun horretan horrelako egoera paradoxikoak sortzen dira.
.
olatz bereziartua
5
jardunian sukalde giroan
227.qxp_55 23/5/21 21:26 Página 6
Ezberdinak gara oso, baina ederki ulertzen gara elkar. Hogeita hamar urtean asko bizi izan dugu elkarrekin, ume-umetako laguna dut Miren Nogales. Aspaldiko partez elkartzeko aukera izan dugu elkarrizketa honen aitzakian. Autoa hartu eta Donostia aldera abiatu naiz. Farandulako atea Jon Sagartzazuk ireki dit, zestoarrak nagusi kapitalean! Ordu erdi bat egon behar izan dut Mirenen zain, eskerrak ezagutzen dudan! Kamerinoko ispilu aurrean eseri gara, Jonek prestatutako txokolatezko browniea platerean hartuta. Berriketan hasterako ezkutatu dugu, goxoa benetan! Mirenek harro erakutsi dit nola duen jarrita apal gainean elkarrekin mahai tenisean irabazi genuen Euskadiko txapelketako kopa. Haurtzaroa eta nerabezaroa kasik eskutik emanda bizi izan genituen, baina Miren antzerki ikasketak egitera Madrilera joan zenean, bakoitzak bere bidea hartu genuen. Beti gogorarazten dit ez dudala lotsarik: “Zazpi urte Madrilen pasa eta azken egunean etorri zinen bisitan”. Distantziak, urteek... harremanak aldatu ohi dituzte. Gure kasuan, hilabeteak elkarren berri handirik izan gabe pasatzen baditugu ere, elkartzen garenean denbora igaro ez balitz bezala izaten da. Oraingoa, ordea, arraroa izan dela onartu behar dut: ni kazetari, hura aktore.
Inoiz ez nuen usteko kamerino bat partekatuko nuenik zurekin. Halaxe da bai, hementxe gaude argi denak piztuta. Farandulako kamerinoan gaude. Konta iezaguzu zer den Farandula. Espazio gastronomiko-kulturala da. Taberna eta jatetxea daukagu alde batetik; eta bestetik, mikro antzerkiak egiten diren hiru areto txiki. Espazio berean dago guztia, baina aldi berean bereizita. Etor zaitezke tabernara zerbait hartzera, baina antzerkirik ez ikusi, edo alderantziz, edo biak batera: zerbait hartu antzerkia ikusten ari zaren bitartean. Eta espazio honen kudeaketan ari zara lanean, ezta? Hori da. Espazio kulturalean, gehienbat. Eta hor ari gara gauzak berritzen, egoera honetan uzten digutenarekin ahal duguna egiten. Hortxe, borrokan.
Garazi Larrañaga, Begoña Gaztañaga, Amaiur Aristi eta Miren Nogales Zestoako eskolan, Hiru Urteko gelan
Baina kudeaketa lanez aparte, areto txiki horietan antzeztu ere egin izan duzu. Bai, hala da. Hemen hiru antzezlan egin ditut. Niretzako mikro antzerkiak masterra bezala dira. Espazio oso txikia da, oso gertu zaude publikoarengandik eta momentuan irteten denarekin aurrera egin behar da. Hartu-eman azkarra izaten da. Hamabost minutu horietan familia txiki baten pareko zerbait sortzen da, aurpegiak aurrez aurre ikusten dituzu. Gogoratzen al duzu zer oholtzatan antzeztu zenuen lehen aldiz? Uste dut momentu haren froga ekarri dizudala. Hala, hala, hala... Keba! Ez nin-tzen akordatzen horrekin. Hau zer da Zestoako eskolakoa, ezta? Bai! Hiru Urteko gelan gaude, eta gure amak esan dit Ibonen Ametsa izena zuela antzezlanak. Ai ama... eta gu zer gara ame-tseko aingerutxoak? Kar, kar, kar! Ederra tankera... Ni orain nagoen bezala, pijama ematen duen txandalarekin. Gu biok beti bezala txiki-txikiak. Eta gero hamaika-hamabi urterekin kultur etxeko aretora egin genuen salto! Bai, horrekin akordatzen naiz, Kontxi Eizagirrerekin. Nik amona xaharraren papera egin nuen. Ba, niri hor, Zestoako eskolan hasi zitzaidan antzerki mundua gusta-tzen. Gogoratzen naiz amona xahar horri tik bat jarri niola, eta publikoaren erreakzioarekin eta txaloekin adrenalina sartu zitzaidan. Hainbeste bete ninduen... aktorea izan nahi nuela, orduan esan nuen.
227.qxp_55 23/5/21 21:26 Página 7
tu eta gero, selektibitatea amaituta, Madrileko eskolara sartzeko frogak prestatzen hasi nintzen. Gogoratzen naiz Zestoako kuadrilla nola etorri ginen Donostiako Antzoki Zaharrera zu ikustera. Ai ama, egia! Asko etorri zineten. Los ochenta son nuestros antzezlana egin genuen. Ze ondo pasa nuen! Etorri zineten, e?
EITBko Joseba Argiñanoren programan Pikuak web seriea aurkezten a,
Eta azkenean, Zestoako Erdikaletik Madrilera. Bai, salto handia izan zen. Nik beti esaten nuen hiri handi batean bizi nahi nuela. Hasieran, Bartzelonara joatekotan ibili nintzen, iruditzen zitzaidan errazago konektatuko nuela hiri horrekin; Bartzelonako jende asko ezagutzen bainuen eta haiekin oso ondo konpontzen bainintzen. Hango eskolan, ordea, katalana behar zen, eta nik, eskolara sartzeko frogen aurretik, ez nuen denborarik hizkun-tza ikasteko. Beraz, Madrilera joatea erabaki nuen. Eta han joan nintzen antzerki eskolara sartzeko frogak prestatzera hemeretzi urtetxorekin, bakar-bakarrik. Eta? Zoramena da Madril. Lehenengo urteak ez ziren errazak izan. Beti ondo nagoela esaten duen pertsona naiz, baina Madrilen sentitzen zara beti jendearekin, baina aldi berean bakarrik. Denera sei bat urte egin zenituen ezta? Zazpi, zazpi, zazpi urte.
Orduan, Zestoako eskolan antzerkia “Oso zaila izan zen landu izanak bultzatu zintueikustea hemengo la mundu horretara esango zefamiliarengandik nuke? eta lagunengandik Bai, bai. Horri esbanatzen ari ker hasi nintzen, eta, baita ere, nintzela” Amancay lehengusuak antzeztutako Don Quijote obrari esker. Madrilera joan ginen ikustera, eta liluratu egin ninduen. Orduan baieztatu nuen antzerkia egin nahi nuela. Nerabezaroa elkarrekin bizi izan genuen eta ederki gogoratzen dut Madrilera begira jarri zinela segituan, eta horretarako prestatzen hasi zinen. DBHn eta batxilerrean Donostiara etortzen nintzen larunbat goizetan antzerki eskolara. Oso gustura ibiltzen nintzen, oso oroitzapen onak ditut. Madrilera joan nahi nuen, baina ez nekien hango mundua nolakoa zen. Nik antzerkia nahi nuen, eta batxiler ikasketak buka-
Zehazki zertan ibili zinen? Lehenengo lau urteetan ikasten. Aurrenengoan, antzerki eskolara sartzeko prestatzen, eta, jarraian, hiru urteko ikasketak egin nituen. Gero, laugarrenean, ikaragarrizko zortea izan nuen. Izan ere, ikaskide eta lagun on baten amak, Inma Chacon narratzailea eta poeta, antzerkia idatzi zigun, eta Gracia eta Sole Olayo izan genituen zuzendari. Haiek dioten moduan, antzerki horri esker, bizitzaren antzerkia ikasi nuen. Asko ikasi nuen haiekin eta oraindik harreman handia dut. Eta gero? Ba, gero egoera zaila eta gogorra. “Ikasketak egin ditut eta orain zer?” esaten nuen. Castingak egin, agentzian izena eman, agentea bilatu... Oso mundu basatia da: harri bat altxatu eta hogeita hamar mila aktore irteten dira, txikia sentitzen zara. Gurasoek esan zidaten Madrilen ezer egin gabe ezingo nintzela egon. Antzerkitik bizitzea oso zaila da. Orduan, tabernan hasi nintzen lanean. Barra atzean aritzea ere egokitu zitzaizun orduan! Nik ez nuen handik alde egin nahi, beraz, tabernara. Bat-batean Madrileko Gran Via kaleko taberna batean sartu nintzen, ezer ere jakin gabe. Nagusiari ez nintzela inoiz horretan aritu esan nion, baina astebetean ikasiko nuela. Baietz, kontratatuko ninduela erantzun zidan, baina ikasita agertzeko. Eta astebetean ikasi zenuen? Etxepeko tabernara joan nintzen, niretzat gurasoak bezala ziren jabeak, eta “Paco, Marisa, me teneis que ayudar, tengo una semana para aprender todo sobre un bar!” esan nien. Horrela, ia zoratu nintzen astebetean, eta han joan nintzen Gran Viara. Negar asko egin nuen, gogorra egin zitzaidan, baina oso esperientzia aberatsa izan zen tabernakoa.
7
227.qxp_55 23/5/21 21:26 Página 8
Madrilen antzerkia eta beste gauza asko ikasi zenituen ezta? Bizitzaz asko ikasi nuen. Bakarrik egoten, lagunak egiten. Hango familia ere egin dut. Bestalde, oso zaila izan zen ikustea hemengo familiarengandik eta lagunengandik banatzen ari nintzela. Lehengo talde horretako kide izatea uzten duzu, hasieran bai, baina gero zaila da mantentzea. Bikotekidea ere hemen nuen orduan, eta horrelako harremanak zailak dira. Aldi berean, egoera hark asko lotu ninduen orduko bikotekidearengana eta baita lagunengana ere. Konturatzen zara zein dagoen zurekin eta zein ez, eta norekin egon nahi duzun eta norekin ez. Eta, azkenean, Euskal Herrira itzultzea erabaki zenuen. Uda zen, tabernan lanean nenbilen, eta Madril udan infernua da. Orduan osaba Jon (Sagartzazu) eta Farandula irekitzekotan ziren, eta ea animatuko nintzen haiekin lan egitera galdetu zidaten. Baietz esan eta etorri egin nintzen. Euskal Herrira bai, baina Zestoara ez. Pare bat hilabete pasa nituen Zestoan, baina hiritik herrira itzultzea ez da erraza. Nik bolada batean Donostian bizitzeko gogoa nuen, beti gustatu izan zait hiria, aukera sortu zen eta hona etorri nintzen. Kontuan hartu behar da, orduan, Madrileko bikotekidea nuela eta hura ere Euskal Herrira etortzekoa zenez, pentsatu genuen Donostian errazago moldatuko zela. Eta hemengo kapitalean ondo? Oso gustura, baina hemen ere lagunak egiten hasi behar izan nuen, beste giro bat, dena beste era batekoa berriro. Denok dakigu antzerki mundua ez dela erraza. Hara eta hona ibili zara, baina lantxo batzuk egin dituzu ezta? Nik buruan daukadan lehenengotakoa da Izarren argia pelikulan figurante moduan joan zinenekoa. Ederki gogoratzen ditut jantzi zenuen soineko urdina eta zure bi trentzak. Bai, bai, nik ere ederki gogoratzen ditut. Ba, hori Madrilera joan aurretik izan zen. Koioten geunden asper-asper eginda, eta norbaitek esan zuen Azpeitian pelikula baterako castinga zegoela. Froga egitera joan eta egun batzuetara deitu zidaten lauzpabost egunetarako, eta, azkenean, hogei egin nituen. Kristoren beroa pasa genuen eta egunero arropa berarekin gu! Kar, kar, kar! Saturrarango kartzelako emakumeen papera egin genuen. Denak emakumeak ginen, neu gazteena. Tarteka soldadu papera egitera mutil batzuk etortzen ziren eta orduan bai pozik gu! Aurpegi berriak behar genituen. Eta horren ondoren? Ba, izenburuak gogoratzen ez naiz oso abila, baina batzuk esatekotan: Si, vale, vale chao; Tacones enanos eta El ascensor antzezlanak; Pikuak web seriea, eta film labur batzuk ere egin ditut. Eta zer nahiago, antzerkia edo kamera aurreko lana? Antzerkia gehiago gustatzen zait, askoz ere gehiago. Publikoa hor daukazu eta sentsazioak bereziak dira, zuzenean aritzen zara eta inoiz ez dakizu nola irtengo den, publikoak nola eran-tzungo duen. Baina egia da Pikuak web seriea grabatzean oso ondo pasa nuela, eta nahiko nuke berriz kamera aurrean lan egin. Telesailen bat egitea gustatuko litzaidake, ikusteko zer den pertsonaia bat antzeztea eguna joan eta eguna etorri, horrek dakarren guztiarekin.
Egia al da antzerkia terapia izan daitekeela? Bai, halaxe da, bai egitea, bai erakustea; orain haurrei antzerki klaseak eskaintzen ari naiz. Niri energia asko ematen didate ikasleek. Egun oso txarra izan eta klasetik beste animo batekin irteten naiz. Antzerkia egin eta erakusten dudanean, lasaitu eta indartu egiten naiz. Eta zer moduz umeekin? Ba, esan dizut, asko laguntzen didate. Gaur, adibidez, ezkerreko hankarekin esnatu naiz, dena beltz ikusten nuen. Klasera joan naiz, umeen pare ibili naiz, arazo denak kanpoan utzi ditut eta orain beste bat naiz. Lanetik irten naiz, tortilla pintxoa eta Coca Cola hartu ditut eta pentsatu dut: “Ederki bizi naiz, ba!”. Hiru ordutan kristoren aldaketa egin dut eta dena, gustatzen zaidana egin dudalako, eta hortik bizi naizelako, ahal dudan heinean. Non ematen dituzu klaseak? Ba, hemen, Donostian. Ibai Ikastolan nabil, Lehen Hezkuntzako haurrekin eta gero Farandulan helduekin. Orain, zorionez, irekita dago Farandula, baina kolpe gogorra izan da pandemiarena zuentzat ezta? Oso, hala izan da bai ostalarientzat, bai espazio kulturalentzat, eta gureak biak jasotzen ditu. Hemen areto txikiak ditugu eta edukiera murriztuta ez da errentagarria antzerkiak antolatzea, beraz, geldirik gaude. Tabernaren edukiera ere mugatuta dago, bezeroak gutxitu dira, baina gastuek hor jarraitzen dute. Momentu zailak bizi izan ditugu, eta uste dut egoera are gogorragoa etorriko dela. Etorkizun beltz samarra, beraz. Jendea larri badabil gastuak gutxituko ditu eta kultura ez da lehentasuna. Krisi handia etorriko da eta beldur handia dut. Oraindik ez dakit antzerkiak irekiko ditugun. Tabernan, gutxiago bada ere, jendeak kontsumitu egiten du, baina antzerkian... Buelta eman nahian gabiltza, egoerara egokitutako ekitaldi berriak antolatzen eta alternatibak sortzen. Eta bukatzeko, egoera zail hau momentu batean alde batera utzi eta zure bizitzako gidoia idazteko aukera izango bazenu? Uau! Ba, oraintxe bertan diru sarrera finkoa izatearekin niri gustatzen zaidan lanean, konformatzen naiz. Nahiko nuke telesail batean lan egin, gustatzen zaidan pertsonaiaren papera antzezten eta ondo sentiarazten nauen lan taldearekin.
amaiur aristi arregi
227.qxp_55 23/5/21 21:27 Página 9
“Telesailen bat egitea gustatuko litzaidake, ikusteko zer den pertsonaia bat antzeztea eguna joan eta eguna etorri”
Pikuak web seriea
9
227.qxp_55 23/5/21 21:29 Página 10
DENDARIK GABE GELDITU ZEN ARROABEA DUELA HIRUZPALAU URTE. LEHENAGOTIK DATORREN KONTUA BADA ERE, AZKEN URTEETAN AREAGOTU EGIN DA HERRI MUGIMENDUA AUZOAN. BIZIRIK DAGO ARROABEA, EZ DAUDE GELDIRIK EGOTEKO ETA HORREN ISLA DIRA ESKOLA BERRIAREN EDO BIDE BERDEA AMAITZEAREN ALDEKO ALDARRIAK. ORAIN, BESTE PROIEKTU BAT JAIO DA AUZOAN, "HERRITIK ETA HERRIARENTZAT" EGINDAKOA. LAU AUZOTAR ELKARTU ETA TXARA PROIEKTUA JARRI DUTE MARTXAN, AUZOAREN BIHOTZEAN, PLAZAN. JANARI DENDA JARRI DUTE MAIA ETA AITOR OSSAK, PILI PERURENAK ETA AINHOA ARANBERRIK, BAINA HORI BAINO GEHIAGO IZANGO DELA ESAN DIGUTE. EZ DA GARAI ERRAZA HORRELAKO PROIEKTU BAT MARTXAN JARTZEKO, BAINA TXARAKO KIDEEK AZALDU DUTE GARAI HAU "AUKERA" MODUAN IKUSI DUTELA: "AZKEN URTEAN EZIN IZAN DUGU AUZOTIK IRTEN ETA HORI INFLEXIO PUNTU BAT IZAN DA DENONTZAT. USTE DUGU JENDEA BENETAN KONTURATU DELA AUZOAN HORRELAKO PROIEKTU BATEN PREMIA DAGOELA". ARROABEA BIZIRIK DAGOEN AUZOA DA ETA JANARI DENDAK, ZERBITZU BAT EKARTZEAREKIN BATERA, AUZOARI "BIZIA" EKARRIKO DIOLA DIOTE. Hasiera
Maiak eta Pilik azaldu digute Gaztainerre egun batean hasi zela dena. Maia Finlandiatik itzuli berri zen eta Pili auzo elkartean jo eta ke zebilen lanean ordurako. Pilik azaldu digu aspalditik zebilkiela buruan auzoan dendatxoren bat zabaltzeko ideia, baina ez zitzaion bakarrik egiteko zerbait iruditzen. Egun horretan, gaztaina artean, Maiarengana hurbildu eta bere asmoen berri eman zion. “Maia harrapatu eta hari bota nion aurrena enbidoa” azaldu du Pilik. Maiak hasieratik baiezkoa erantzun zion Piliri. Gero, Maiak Aitor anaiari aipatu zion gaia eta Aitorrek ere ez zuen zalantza izpirik izan. Inguruko jendeari galdetzen hasi ziren ea norbaitek proiektuan parte hartzeko interesik zuen. Auzoko kuadrillatxo bat bildu zen eta asmoa plazaratu zuten. Ainhoari proiektu interesgarria iruditu zitzaion eta hark ere horren parte izan nahi zuela azaldu zuen. Orduantxe osatu zuten laukotea.
Proiektuari forma ematen
Laukotea osatuta, proiektua lantzen hasi ziren. Auzotarren beharrak eta nahiak jakiteko auzotarren artean inkesta bat zabaldu zuten. Inkesta horretan garbi ikusi zuten auzoan denda bat behar zutela. Jendeak, batez ere, fruta eta barazkiak botatzen zituen faltan. Berrogeita hamar erantzunetik gora jaso zituzten eta horrek proiektuari ekiteko bultzada eman zien. Iraurgi Berritzen garapen agentziarekin aritu dira urtebete luzez lanean, proiektuari forma ematen. Dirulaguntzak, dendari buruzko xehetasunak eta beste hainbeste gauza landu dituzte haiekin. Bide horretan asko lagundu dietela diote. Kooperatiba
Irabazi asmorik gabeko kooperatiba da Txara. Ez zuten nahi denda negozio hutsa izaterik, herri osoarentzako proiektua izatea nahi dute eta kooperatibak horretarako aukera zabala ematen duela azpimarratu dute. Herritar orok kooperatibako bazkide izateko aukera izango du. Horretarako, berrogeita hamar euroko gutxieneko ekarpena egin beharko da. Behin ordainduta nahikoa izango da. Bazkidetza “sinbolikoa” izango dela azaldu dute, konpromisorik gabea. Urtero bazkideen batzar nagusia egingo dute eta han erabakiko dira hainbat gauza, horien artean: etekinekin zer egin, proiektu sozialak martxan jarri, dendako elikagaiak nondik ekarri, etab. Maiaren arabera, “bazkideak ez dira erosle hutsak izango, dendako parte ere izango dira”. Bazkideez gain, ohiko kontsumitzailearen figura ere sortuko dute, “bezeroen fideltasuna” sustatzeko helburuarekin. Ohiko kontsumitzaile horiei txartel bat eskainiko diete, txartel horretan dirua kargatu eta horrekin egin ahal izango dituzte erosketak. Bertako produktuak
Denetik eskainiko dute dendan, baina toki garrantzitsua izango dute bertako produktuek. Kilometro zero filosofiarekin bat egiten dute eta hori dela eta, besteak beste, Zestoako eztia, Ibañarrietako Ekain sagardoa, Narrondoko letxugak, edo Azpeitiko Premietxeberriko
227.qxp_55 23/5/21 21:29 Página 11
1
gazta eskainiko dituzte dendan. Hasieratik izan zuten hori garbi. Auzoan beste dendarik ez dagoenez, denda ahal den autonomoena izateko marka zuri bat ere izango dute. Dendan ahalik eta plastiko gutxien erabiltzeko apustua egin dute. Horregatik, hainbat produktu ontziratu gabe salduko dituzte. Txara
Autopista sarrerako biribilgune inguruan dagoen mendixkari “Guardizarreko txara” deitzen diote Arroabean. Sastraka eta zuhaixkak hazten diren basotxoari deitzen zaio txara. Dendari zer izen jarri pentsatzen ari zirela, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra osatzeko bilera egin zuten Arroabean. Errepide ondo-
ko txara hori dagoen lekuan zerbait egitea proposatu zuen norbaitek eta auzotar guztiak ezetz esan zuten, toki hori asko estimatzen zutela eta. Azkenean, dendari izen hori jartzea erabaki zuen laukoteak, auzoarekin zerikusi handia duelako. Arroabeko txara islatuta ikusten da proiektuaren logoan. Zati berdeak, bertako txara horren forma du. Lurra, bertakoa eta ekonomia zirkularra ere irudikatzen ditu logoak. Aurkezpen arrakastatsua
Maiatzaren 14an auzotarren aurrean aurkeztu zuten proiektua, eskola zaharrean. Hurrengo egunean, larunbatean, ireki zituzten dendako ateak. Horrekin batera, denda aurrean bertako ekoizleekin osatutako azokatxoa egin zuten. Giro ezin hobea nagusitu zen auzoan. Auzotar ugari bildu zen dendara, eta bertako produktuak dastatzeko aukera ere izan zen, trikiti eta bertso doinuen artean.
itsaso waliño errasti
1
227.qxp_55 23/5/21 21:29 Página 12
iinkesta. Zinea eta musika botatzen ditut Musika kontzerNiretzat oso galdera gehien faltan. Ekitaldiak urtean tuak botatzen dianbiguoa da. Zestoa Zinea lehen ere ez zehar gehiago batut gehien faltan. herri txikia da eta geneukan baina natuko nituzke, Gainera, egoera denetik izatea nahi hala ere herrian udan hainbeste dela eta, kontzerdugu. Hori kudeahorrelako zerbait zentratu gabe. Kantuak antolatzen tzen jakin behar dufaltan botatzen taldiak botatzen didirenean ezin gu. Niri zinea eta dut. tut faltan, euskal ditugu beti bezala antzerkia asko guskantaldiak, adibiikusi. irene zigaran tatzen zaizkit baina dez. Horretarako 22 urte kontziente naiz Zesjulen valor antzoki egoki bat toan ezin dugula Soizatea beharko ge24 urte reasu bat eduki. nuke, horixe da nire falta. marian astilleros 56 urte xabier etxabe 55 urte
ale ale
Iraetako zebrabide hau ia ez da ikusten eta bidegorritik presaka datozen bizikletak geldiarazteko zerbait ere falta da.
Zubimusuko zubian oinezkoek lehentasuna dutela adierazteko seinaleak jarri dira eta Bainuetxeko geltokitik zubira bitartean oinezkoak ibai aldeko bidetik ibiltzea gomendatzen da
Erantzuleak guztira: 94
kb
Zestoako kultur eskaintzan zer botatzen duzu gehien faltan?
227.qxp_55 23/5/21 21:29 Página 13
1
9
227.qxp_55 23/5/21 21:29 Página 14
ALEGRIA ETA GERANIOEN AROA PASA DENIK EZIN ESAN, BAINA ETXEETAKO BALKOIETAN BARAZKIAK LANDATZEKO JOERA INDARRA HARTZEN ARI DELA DIRUDI ZESTOAN ERE. LAU PIPER ETA BI TOMATE LANDATZEAGATIK NEKAZARI BIHURTUKO EZ BAGARA ERE, SINBOLIKOKI, LURRIK EZ DUGUNOK, GEURE BARAZKIREN BAT EDO BESTE JASOTZEAK EMATEN DUEN POZA SENTITZEKO BALIOKO DU BEHINTZAT. Natura behatzeko gaitasuna lantzeko balio du etxean barazkiak landatuta izateak, garaian garaiko produktuak ezagutzeko ere bai. Prozesu osoa gure esku egon liteke eta horrek ondo heldutako fruitu eta barazkiak jateko aukera ematen du, eta kontzientzia ekologikoa lantzekoa ere bai. Haurrekin egiteko ariketa polita da, berdura eta barazki berriak jaten hasteko bidean, norberak erein edo landatutakoa jateak beti baitu halako grazia berezi bat. Etxe bakoitzeko leiho eta balkoiak eta eguneko eguzki orduek mugatuko dute gure nahia; beti hobe leiho edo balkoia hegoaldera begira badago. Balkoi edo terraza handia izanda, ontzi handiagoak jartzeko aukera izango dugu eta lur ugariak, sustraientzat leku gehiago esan nahi du. Beraz, landare handiagoa hasteko aukera, kuiatxoa edo kalabazina edota tomate eta piper mota handiak esaterako. Baina loreontzi txikiak jarri beste aukerarik ez badugu ere landa daitezke letxugak, espinakak, Cherry tomateak, piper txikiak, perrexila (urte osoan fresko izateko bi loreontzitan erein: udaberri hasieran eta uda amaieran), baratxuriak, tipulina eta baita belar usaintsuak ere (albaka, menda, oreganoa...). Marrubiak ere zoragarri hazten dira eta fruituak banaka baldin badatoz ere, ondo heldutakoa jateak ez du preziorik. Leku faltak kopuruari dagokionean ere eragiten du, leka, ilarra eta baba handi nahiz txikia egiterako orduan esaterako, ezin baita leku txikian kopuru handirik ipini.
Axun Erkizia
"Iraetara bizitzera etorri ginenean, zalantzan egon ginen baratze parkean hasi edo zer egin, baina terraza izugarria genuenez, hantxe prestatzea erabaki genuen gure barazkiak landatzeko lekua bertatik bertara; piperrak, tomateak, marrubiak, perrexila, albaka, martorria (zilantroa), erromeroa eta limoi zuhaitzak ere baditugu"
Ane Indamendi
"Orain 6 urtetik ditugu lorontzi handiak, baina konfinamendu garaian semearekin landaketak edo esperimentuak egiteko, edota landareak zaintzen ikasteko aitzakiarekin eman genion itxura berria gure txokoari. Denetarik izan dugu, baina oraintxe bertan barazkiak baino loreak gehiago ditugu aukeran. Denborarik ez gehiagorako! Dena den, norbere "uztatxoa" jasotzearen ilusioa ez digu inork/ezerk kentzen."
227.qxp_55 23/5/21 21:29 Página 15
1
5
Bittoriano Odriozola
"Gurean loreak eta beti izan ditugu, baina ilobak dena prest eskaintzen duten kit horietako bat oparitu zidan orain urte batzuk, eta horrela hasi nintzen barazkiekin. Gustatu egin zitzaidan mundu hori eta horretan jarraitzen dut" Iraetako Baratze Parkea
Maialen Aranguren
"Iaz jarri genituen aurreneko aldiz barazkiak: piperrak, tomateak eta letxugak. Aurten marrubiak ere badauzkagu. Polita da landareak nola hazten doazen haurrekin ikustea"
Landatze mundua gustuko baduzu, baina etxean leku egokirik ez, eta beste pauso bat ematera ausartzen bazara, Iraetako Baratze Parkeak eskaintzen du beste aukera bat. Udalak berrogei baratze dauzka Iraetan. Oraintxe izan da horietako bat kudeatzeko eskaera egiteko aukera, eta dirudienez itxita dago jada izena ematea. Dena den, tarteka izaten da baratzea uzten duen norbait, eta Udaleko Ingurumen Sailean itxaron zerrendan izena eman daiteke. Baratze bakoitzak hirurogei metro karratu ditu. Udalak herritarrei urtebeteko lizentzia ematen die ortua kudeatzeko, eta urte hori pasatutakoan berritu egiten dira lizentziak. Herritarrek baratzea eskuratzen dutenean, hogei euroko fidantza ordaintzen dute; baratzea uztean, udalak itzuli egiten du fidantza hori. Horrez gain, baratzeen urteko kuota berrogeita hamar eurokoa da. Lursaila eskuratzen dutenek, txabola eta lanabesak erabiltzeko eskubidea dute.
Inmakulada Alkorta
"Iraetan daukat baratzea, baina haziak ereitea gustatzen zait eta hori etxeko balkoian egiten dut. Aurreko urteko haziak gordetzen ditut tarteka eta landaretxo asko ateratzen bazaizkit ingurukoei ematen dizkiet"
Manolo Gaztañaga eta Arantxa Sagartzazu
"Orain dela 10 urte hasi ginen Katalunian zegoen hiri-baratzea mugimenduan oinarrituz. Handik ekarri genituen baratzak eta lehenengo teknikak ikasi. Oso aberasgarria da guretzat sukalde ondoan baratzetxo bat edukitzea. Animatzen zaituztegu!"
jone bergara
227.qxp_55 23/5/21 21:29 Página 16
danbolin.eus
Ezpalak: "Zuzeneko indartsuak egin nahi ditugu"
Ezpalak laukoteak Kolpatu topatu izeneko bigarren diskoa kaleratu berri du. Maitzaren 22 eta 23an Zestoako Gaztetxean aurkeztu zuten lana. Janardana Iglesias eta Eñaut Gaztañaga taldeko bateria-jotzaile eta gitarristarekin izan gara, disko berriaren inguruan hizketan. Duela aste gutxi aurkeztu duzue zuen bigarren lana, Kolpatu topatu izenburupean. Zer aurkituko dugu disko horretan? Eñaut: Disko berri honetan, elkar hobeto ezagututa, bakoitzak zer lortu nahi zuen argi genuen. Disko zuzenago bat egitea pentsatu genuen. Disko hau zuzenagoa da eta izenburua ere hortik doa, Kolpatu topatu. Juanjo taldeko abeslariak esaten duen moduan "kolpe bat izan behar zuen mahai gainean". Letrak zuzenagoak dira, indartsuagoak. Ze ezberdintasun daude lehenengo eta bigarren diskoen artean? Eñaut: Esan bezala, bigarren lan honetan gehiago ezagutzen dugu elkar. Lanari ze ekoizpen eman nahi genion gehiago pentsatu dugu. Disko hau landuagoa da, soinu eta letra aldetik. Laukoteak buelta bat eman du, Xabik taldea utzi eta Janardana sartu da. Nolakoa izan da aldaketa? Janardana: Niretzat opari bat izan da. Ezpalak hasieratik asko gustatu zaidan talde bat da eta hain gustuko duzun talde batek bertako kide izateko proposamena luzatzea sekulakoa da. Ia amets bat bezala da. Hasieran pixka bat kostatu zitzaidan, oraindik asko dago ikasteko baina pixkanaka ari naiz, eta oso gustura nago. Eñaut: Xabi bi taldetan zegoen eta azkenean aukera egin behar izan zuen. Janardanari proposatu genion. Xabiren bateriak ikasi behar izan ditu eta beti beste baten instrumentuak ikastea arrotza izaten da. Baina, oso ondo ari da, "forman" jarri da.
Ekainean ontzi arinak edukiontzi bidez jasotzen hasiko dira
Gaikako zaborraren bilketan aldaketak egitea onartu zuen Udalak iragan abenduan. 2014az geroztik, kubo bidez jaso dira ontzi arinak herrian baina ekainetik aurrera, kaleko edukiontzi bidez jasoko dira. Errefusa eta organikoa ohiko egun eta ordutegietan aterako da. Mikel Arregi Ertxin alkatearen esanetan, "gure egunerokoan hondakinetan plastikoak eta ontzi arinek zama handia dute". Hori dela eta, askotan, Zestoan, ontzi arinak biltzeko kuboak bi bider jarri behar izaten dituztela mankomunitateko langileek. Horrek garraioan igoera bat suposatzen duela eta CO2 isuria handitzea dakarrela. Ontzi arinak edukiontzi bidez jasotzearekin CO2 isuria murriztu nahi da eta aldi berean aldaketa horrek aurrezpen ekonomikoa ere ekarriko duela. Alkateak uste du bilketa sistema aldatzeak ez lukeela kalterik izan behar jasoketaren kalitatean: "Zestoako herritarrak egun indarrean dugun sistemarekin behar bezala familiarizatuta daude eta ontzi arinak edukiontzi bidez jasotzean gaikako bilketak ez luke kalterik izan behar". Orain arteko bilketa maila "berdina edo hobea" izatea espero da. "Bilketa ondo egitea funtsezkoa da, eta denok ondo egitea komeni da. Gutxi batzuek gaizki egiteak, askotan, sistema osoaren funtzionamenduan eragin dezake". Aldaketak herrigunean, Iraetan eta Arroabean izango du eragina. Momentuz, landaguneko beste auzo guztietan ez da aldaketarik egingo. Hala ere, gune horietan bilketa sistemarekin "arazoak" dituztela plazaratu zuen alkateak prentsaurrekoan eta etorkizun hurbilean, mankomunitatearekin elkarlanean, gune horietan aldaketa batzuk egin beharko dituztela gaineratu zuen. Ontzi arinak biltzeko edukiontzi berriekin batera, kartoia eta beira biltzeko edukiontziak ere aldatuko dituzte. Bolumen handiagoko edukiontziak jarriko dituzte, horrela ez dute espazioa handitu beharrik izango: "Lehen baino espazio gutxiagoan lehen biltzen genuen kopuru bera biltzeko gai izango gara" azaldu zuen Arregik.
227.qxp_55 23/5/21 21:29 Página 17
1
7 Palestinar herriari elkartasuna
Palestinar herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratze jendetsua egin zen plazan maiatzaren 22an, Sarraskia gelditu, Palestina askatu lemapean. Herritar talde batek deitu zuen elkarretaratzea eta Zestoako EH Bildu, Zestoako Gazte Asanblada, Urola Erdiko Kontseilu Sozialista eta Zestoako Udalak bat egin zuten elkarretaratzearekin.
Maiatzaren lehena
Maiatzaren Lehenean goiz eta arratsaldez egin ziren mobilizazioak herrian. LAB sindikatuak deituta, elkarretaratzea egin zen goizen eta Bainuetxeko langileak gogoan hartuta bertara joan ziren oinez bildutakoak. Ondoren, plazan irakurketa egin zuten LABeko ordezkariek. Zestoako Pentsiodunen Mugimemduak eta Urola Erdiko Kontseilu Sozialisten elkarretaratzea ere jendetsua izan zen arratsaldean. Bi pankarten atzean bildu ziren, "Historia iraultzailetik prozesu sozialistara zioen batek" eta "Pentsio, osasungintza eta zaintza publiko eta duinak", besteak.
jurdan arakistain azpitxapeldun izan da Euskal Pilota egokituko sari nagusian
Maiatzaren 16an jokatu zen Euskal Pilota Egokituko Sari Nagusiko finala Getariako Sahatsaga pilotalekuan. Xabier Aizkorreta eta Eneko Sagarmendik eskuratu zuten txapela. Jurdan Arakistain eta Iraitz Huegun azpitxapeldun izan dira, 25 eta 20 galduta. Txapelketa osoan zehar ez ezik, finaleko partida ere oso ona izan zen, nahiz eta txapelik ez eskuratu.
Galdutako animalien informazioa
Erakusleihoa jarri dute udaletxe azpian denen eskuragarri.
150 lagun inguruk hartu zuten parte ‘650 tontor’ egitasmoan
Izan bidea dinamikaren baitan antolatutako 650 tontor egitasmoa egin zuten Euskal Herri osoan maiatzaren 8an. Zestoan, 150 lagun inguruk hartu zuten parte. Santa Engrazia, Ertxiña, Sesiarte eta Andutzeko tontorretan izan ziren. Zestoako Sarek egitasmoaren balorazio "oso positiboa" egin zuen: "Jende asko mugitu zen, ez Zestoa mailan bakarrik, baita nazio mailan ere" azaldu zuten. Datozen hilabeteetan azken ostiraletako elkarretaratzeak antolatzen jarraituko dutela adierazi zuten eta uda aldera deportatuen inguruan zerbait egiteko asmoa ere badela iaurreratu dute.
227.qxp_55 23/5/21 21:29 Página 18
AURPEGIRAKO FRESKAGARRIA
Musukoak edo beroak itotzen gaituenean, edo buruko mina, buruko karga, etab. sentitzen ditugunean, arnasberritzea behar dugu. Horretan lagunduko digu gaur sortuko dugun produktuak. Erraza da, eraginkorra (funtziona!). Esprai moduko freskagarri bat egingo dugu; aurpegia bustiz, azala eta mamia indarberritzen lagunduko digu. Nik poltsan erabiltzen dut, nahi dudanean botatzeko. Esprai moduko ontzi bat behar dugu, 150 ml-koa gutxi gorabehera. Nire ustez merezi du irudikoa bezalakoa erostea (Interneten bakarrik topatu dut). Badaude merkeagoak, baina argazkikoaren tipokoak oso ondo lurruntzen du likidoa, eta aurpegian lanbro moduko sentsazio goxo bat zabaltzen du. Hamar euro baino gutxiago balio du. Hainbeste opa beharko diogu geure buruari, ezta? Ontzia urez beteko dugu eta bi olio esentzial (belar-dendetan salgai) gehituko dizkiogu: menda eta labanda. Hamar eta hogei tanta bitartean gehitu behar zaizkio denera, mendarenak labandarenak baino gehiago; adibidez: 15-5. Baina zeuen gustura probatzen joan, lehenengo gutxixeago jarri eta tantak gehitzen joan gustuko sentsazioa lortu arte. Menda eta labandak freskotasuna ekarriko digu, esnatu egingo gaitu, baina badira beste konbinazio apropos batzuk ere. Sinusitisarentzat: Niaouli eta menda. Buruko minarentzat: Niaouli eta Mejorana. Uraren partez arrosa edo kamamila hidrolatoa (loreen destilaziotik lortutako ura, hori ere belardendan) erabiliz gero, azala sakoneraino hidratatuko dugu. MARI ARTANO IDATZI NAHI BADIDAZU: KERALATXOKOA@GMAIL.COM
agenda
227.qxp_55 23/5/21 21:29 Página 19
maiatza 29
larunbata
Agiro Mendi Klubak antolatuta, Zestoako mugak bigarren etapa. Etumetan hasi eta 22 km-ko ibilbide egingo dute Granada, Altzolarats, Urdaneta, Txatxarromendi, Indamendi eta Aizarnazabal inguruetan ibiliko dira. Irteera goizeko 8:00etan Gurutzetik. Maiatzaren 27a baino lehen eman beharko da izena turismo bulegoan (5 euro). * Hilerokoaren zikloa hobeto ezagutzeko tailerraren bigarren zatia. Bargaztak talde feministak, Zestoako Udalak eta Arremanitzek antolatuta goizeko 10:00etatik 12:00etara. Izena eman behar da zestoakobargaztak@gmail.com helbidean. Azken saioa ekainaren 12an izango da
ekaina 02
asteazkena
18
ostirala
Portale Kultur Elkarteak antolatuta, Pako Aristiren "Ni eta Gu. Zazpigarren uhina" poesia liburuaren aurkezpena, 19:00etan Alonderon. Itxaropena dantza taldeko gaztetxoen ikasturte bukaerako emanaldia 19:00etan.
·ZAA!21 Zestoako Antzerki Astea.
Ekainak 28: 20:00etan "Iluntzen" antzezlana. Lesakako Mairu antzerki tailerra. Ekainak 29, 30 eta uztailak 1ean: 20:00etan "Guateke" antzezlana. Eromen produkzioak. Uztailak 2: 12:00etan "Emakumeak arte eszenikoetan" mahai-ingurua. 20:00etan "Atzerrian lurra garratz" antzezlana. Artedrama. Uztailak 3 20:00etan "Fadoak entzuten zituen gizona" antzezlana. Xake produkzioak. Uztailak 4: 12:00etan "Santiaga" antzezlana. Gaztetxoen antzerkia. Sarrerak Erdikalean ekainak 4 eta 5ean eta turismo bulegoan ekainaren 8tik aurrera.
·U
daberriko I. Argazki Rallya Arroabean. Arroa Beheko Ezkaizto auzo elkarteak
antolatuta, Udaberriko I. Argazki Rallya egingo da maiatzaren 29 eta 30ean Arroabean. Auzotar guztiek har dezakete parte. Bi kategoria daude: 16 urte bitartekoak eta 16 urtetik gorakoak. Argazkiak telefono mugikorrarekin, tabletarekin edo kamerarekin egin beharko dira, "Arroako nire leku gustukoena" gaitzat hartuta. Argazkiak bidaltzeko azken eguna ekainaren 2a izango da arroako.argazkirally@gmail.com helbidera.
sendabelarrak ezagutzeko tailerra. ·Inguruko
Sara Letamendiarekin Aizarnan. Saioetan, ukenduak, olioak, lozioak edota kosmetikako produktuak egiteko aukera izango da. Bi ikastaro mota izango dira; lau larunbatetan (ekainaren 5ean, 12an,19an eta 26an), goizeko 10:00etatik 14:00etara. Edota bi egun osoko, uztailak 10 eta 24, goizeko 10:00etatik 19:00etara, bazkaria barne (Informazio gehiago 609 861 703)
eskolak Nerea Mendizabalekin. ·Guraso
"Gure seme-alabekin hazi eta
hezi". Urritik ekainera bitartean, teoria, praktika eta gurasoen esperientzietatik ikasteko aukera. Izena emateko epea: ekainak 18. Informazioa gehiagorako info@nereamendizabal.eus
1
9
227.qxp_55 23/5/21 21:29 Página 20