danbolin
193.qxp_55 22/4/18 22:24 Página 1
2018ko apirila
193 zk.
apaiz txikia:
“Zestoa herri berezia zen, gustua hartzeko moduko herria”
193.qxp_55 22/4/18 22:24 Pรกgina 2
943 148 061
193.qxp_55 22/4/18 22:24 Página 3
34 6 10 12 16 17 19 ENB I D OA I NK E S TA
JARDU NIAN TXIKIA
A PAIZ
TXON DO RRAREN US AINA
HI Z K U N TZ A BAT, MILA ESPERIENTZIA
ELASTIKOA BUSTI Gure lagun Xebas zenak, udal idazkariak, batzuetan esaten zigun “lanean elastikoa busti egin behar zela izerdiz”, alegia, gogor egin behar zela lana. Administrazioak daukan alfer fama txarra gainetik kentzeko ez dut adibide hoberik aurkitzen gure Xebas baino. Xabier Zubizarretak ere busti beharko zuen elastikoa Zestoara iritsi zenean. Vatikano Kontzilioak eragindako udaberriak ez zuen lortu ordurako zeharo gainbehera zihoan kristau kopurua ugaltzea, eta Joan Paulo II.aren atzeranzko joerak seko izoztu zituen udaberri haietako kimu bigunak. Testuinguru hartan, makina bat herritar gazte erakartzea lortu zuen Xabierrek, eta oraindik ere asko dira berarekin harreman zuzena duten zestoarrak. Lana eginda, nola bestela, lortuko zuen hain oroitzapen goxoa lagatzea herritarren artean. Oroitzapen goxoak dituzte, duela berrogei urte pasa, kanpora, atzerrira, hizkuntza ikastera joan zirenek. Baina haiek ere majo busti beharko zuten elastikoa. Orduan ez zen Erasmusik, ezta gaur egun dauden laguntza eta erraztasunen aztarnarik ere; “arriskua” norbere gain hartuta joaten ziren orduan neska eta mutil gazteak, askotan gainera gurasoen oniritzi handirik gabe. Ez zuten meritu makala. Eta zer esango dugu txondorra egiteaz? Aipatu ditudan zereginetatik, baten batean izerditan blai bukatzen bada, txondorra egiten eta hura pizten izango da. Hori bai, etxerako nahiko ikatza. Bejondeiola gure Joseba Odriozolari. Bukatzera noa. Lanean elastikoa busti egin behar da, bai. Bada, ordea, pentsatzen duenik Danbolinen ez dela izerdi askorik ateratzen, azkeneko urtetan dena berdin-berdina dela, ez dagoela irakurtzea merezi duen ezer, orriak betetzea dela kontua... Negargura ematen dit hori pentsatzen duen jendeak. Batzuk eginahalean jardun arren, beste batzuk beti mespretxu puntu batekin hitz egin behar. Beti lana gutxietsiz. Danbolinek ez du hori merezi eta ia 200 zenbaki hauetan parte hartu dutenek ere ez. Horiek miresteko eta omentzeko bustiko dut nik hemen elastikoa.
d a n b o l i n EK
F
ernando Arzallus
E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA
a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:
943 147 123
h.el.: info@danbolin.eus
d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, Maialen Kortadi eta Naiara Exposito
d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
DAN BO L IN. EU S
BOTA
LIBREAN
A G E N DA
diruz lagundutakoa
193.qxp_55 22/4/18 22:24 PĂĄgina 4
Le enbidoa
Musikaren menpe
henik eta behin, eskerrak Ane Iturriari gonbita luzatzeagatik! Zestoako eskolan, musika eskolan eta herriko bandan lehendabiziko pausoak elkarrekin eman genituen; beraz, ilusioz hartu dut enbidoa! Nire bizitzako une gehienak musikaz betetzen ditut. Musika entzun, instrumentuak jo edo melodiak imajinatzen pasatzen ditut nire egunak eta aitortu beharra daukat batzuetan obsesiboa ere bihurtu naitekeela. Baino beste era batera bizitzen ez dakit! Musikak gauza ahaztezinak oparitu dizkit baina baita kendu ere. Eta denborak zer garrantzia daukan bizitzan konturatzeko ere balio izan dit. Bitxia bada ere, musikak markatutako egutegi batean bizi naizela esan dezaket, kontzertu, entsegu, grabaketa edo konposizioak direla medio. Txikitatik bizi izan dut etxean musika; aita Leok’k taldean abeslari, eta ama berriz musika eskolan lanean. Anaia, lehengusuak eta lagunak ere musikariak eta musikazaleak ditut. 18 urterekin Grises taldean sartu nintzenean mundu berri batera iritsi nintzela sentitu nuen, eta etengabe bide berriak jorratzeko gogoa piztu zitzaidan. Jada bost disko kaleratu ditugu, eta Animal diskoa Mexikon editatzea ere lortu genuen. Ahaztezina Mexiko DF-n bizitakoa! Diskoa amaitu eta eskuartean hartzean zer sentitzen den hitzez azaltzea ez da erraza. Emozioz betetako momentu horietan besarkadak eta algarak inoiz ez dira falta, eta nola ez, kaùa batzuk ospatzeko! Urduritasuna, nekea, emozioa, poza eta betiko mila galdera iraganari begira. Horrek guztiak nora eramango zaituenaren begirada aurpegian. Hainbat leku eta jende berri ezagutuko dituzunaren sentsazioa; iraganeko mila istorioren giltza izango balitz bezala. Barruak hustearen sentsazioa eta zuzenean jendearen aurpegiak ikusteko desioa. Hau guztia esanda, argi dago musikak nire bizitzan duen garrantzia. Pasio bihurtu da eta horrela sortzen ditut nire melodiak. Errespetuz eta pasioz. Pasiorik gabeko lan batek inoiz ez baitu indarrik izango. Hurrengo enbidoa euskara-zale amorratua den nire lehengusu Mireia Orbegozori luzatuko diot. Zer moduz moldatzen dira euskaraz txiletarrak?
A
P
lejandro orbegozo
intada . Aupa gazte!
Gehienok jakingo duzuen bezala, gaztetxea XXIX.urtemuga betetzen ari da. 29 urte hauetan gaztetxeak eta Zestoako gazte mugimenduak gora behera asko izan dituela jakina da. Azken urteetan asanbladak izan duen beherakada ikusita, gazte talde batek berriz ere asanblada berpizteko hautua hartu dugu. Gizarteak orokorrean eta Zestoako gazteriak konkretuki jasaten dituen zapalkuntzen aurrean erantzuteko gabezia aintzat hartuta, kolektiboki erantzun bat emateko beharra ukaezina da. Gure herrian gaztetxe eta autogestio mugimenduak izan duen garrantzia ikusirik, gaztetxea eta gazte asanblada, gazteon beharrak asetzeko eta zapalkuntzei aurre egiteko tresna eraginkorra bilakatu daitekeela uste dugu. Azken urte honetan, gaztetxeko barne egoera hobetzeko erronka jarri genion geure buruari eta neurri handi batean helburua lortzen ari gara. Hau honela, sistema kapitalistaren logikatik at lan egin nahi duen orori asanbladan parte hartzeko deia egiten diogu. Jo ta ke!
Z
.G.A
193.qxp_55 22/4/18 22:24 Pรกgina 5
5
INKESTA Ze iritzi duzu hileta elizkizunetarako Udalak antolatu duen autobusaren inguruan? (Erantzuleak guztira: 88 )
k
b
Udaletxeak behar diren zerbitzu guztieOso ondo tarako autobuiruditzen zait. sa jarri behar Ondo irudiHerriari aukera duela uste dut, tzen zait. ArroEz daukat an ez dago oso argi baina hori eman be- eta gero eraaparkatzeko le- uste dut elizak har zaio. Jende biltzaile bakoikurik eta auto- hartu beharko helduari ondo tzak ordain debusarekin dena lukela bere gain datorkiola uste zala. errazten da. eta ez Udalak. dut. Olga Goya Juli Agirre Migel Aristi 61 urte Xabier Ostolaza 71 urte 46 urte 44 urte
ale
ale
Lurreko baldosa asko solte daude eta herrian horrenbeste obra ditugunez, euria egiten duenean hauetako bat zapalduz gero ur zikinez busti zaitezke.
Bainuetxeko geltokitik Lau Iturri arteko bidea txukundu dute. Horrelaxe iraun dezala luzaroan!
193.qxp_55 22/4/18 22:24 Página 6
J
ardunian
XABIER Z UBIZARRETA APAIZ TXIKIA
Urte gutxi egin zituen Aretxabaletako apaizak Zestoan, baina arrastoa utzi zuen. Gaur egun 45 urtetik gora dituztenek gogoan dute Apaiz Txikia. Urte bero-beroak harrapatu zituen, bera iritsi ondorengo urtean hil zen Franco. Herriko kultur, kirol eta politika jarduera askotan hartu zuen parte. Bizipen gogorra ere izan zuen bera zinegotzi zela ETAk Arroabean enpresa gizona hil zuenean. Eibarrera joan gara orduko kontuak entzutera, han bizi baita Xabier. Jubilatuta dago, baina lanik ez omen zaio falta.
“Ni saltsa guztietan ibili nintzen, baina saltsa bazegoen ni ailegatu baino lehen, herriko jendea lanean ari zen”
Herrian Don Manuel eta Don Iñaki baziren adibidez, baina ez diot inori entzun esaten Don Xabier. Apaiz Txikia jarri zidaten. Don Joan Txikia hil zen eta ni haren ordez etorri nintzenean, titulua eman zidaten: Apaiz Txikia. Herritarrek eman al zizuten titulua? Bai, segituan. Eta zergatik ez Don, beste apaizak hala baziren? Gu beste era batera gentozen, bakerotan-eta. Zenbat urte zeneuzkan herrira ailegatu zinenean? 28 urte. Zuk ez zenien eskatu herritarrei Don deitzeko? Aurrez bagenuen Arrasaten esperientzia bat [irribarrea atera zaio]. Irakasle bat eskolak ematen hasi zen ikastetxe batean eta klaustroko bileran hauxe esan zioten: “Zuk ikasleei esan behar diezu zuri hitz egiteko ‘con don’”. Geroztik “Condón” deitu zioten. Hori jakinda, Zestoan ez nintzen saiatu ere egin hala eskatzen. Dena dela, Zestoan baziren batzuk Don esaten zidatenak. Eibarren ere badira bi edo hiru. Orokorrean, Apaiz Txikia izan naiz. Eta zu gustura? Bai horixe. Jendeari esan diodanean elkarrizketa egin behar dizudala denek esan didate apaiz desberdina zinela, janzteko eragatik, kuadrilla zenuelako, txikiteoa… Zumarragan ere horrelakoa nintzen, han ere kuadrilla neukan. Leku batera ailegatzen zarenean, lehenengo gauza egiten duzu-
na da integratzea. Bestela, herria hain txikia izanda, ni han bakarrik… Egun batez Zestoa aztertzera joan nintzen. Zumarragatik trenez joan eta kalez kale ibili nintzen. Plazan bertan Bar Koiote ikusi nuen eta esan nion nire buruari : “Nora netorrek? Santo
193.qxp_55 22/4/18 22:24 Página 7
7 Unanue zen bultzatzailea. Pil-pilean zegoen herria aurkitu genuen. Nik gidios! Herri euskalduna, Bar Koiote…”. ro bat aurkitu nuen eta hor sartu nintzen. Bestalde, nire anaia ere seminarioan Zein saltsa zenituen gustukoenak? Futbolariekin-eta ibili zinela kontaegon zen, eta haren ikasturteko zestoarrak tu didate. ezagutu nituen: Manuel, · Aretxabaletan jaio zen 1946an. Ez genuen futbola bakarrik egiGotzon, Gillermo… Haiek ez · Zumarragan hasi zen apaiz lanetan 1971n. ten, dena egiten genuen: biziklenituen, ordea, kalean ikusi · 1974ko abenduaren 9an etorri zen Zestoara eta tan, saltaka, dena. Eskubaloian eta han nenbilen kalez kale, 1983ra arte egon zen. ere jokatzen zen. Bizikletaz heUztapidenean pintxoa jan, · 1981 eta 1983 artean Madrilera joanez ibili zen, rrian bertan buelta batzuk emajendeari begiratu… Zestoaikasketak egin ahal izateko. ten genituen, neska eta mutil. Azrrek pentsatuko zuten, “Hau · 1983an Bergarara joan zen. peititik eta Zarauztik futbol lehiazein da? Poliziaren bat · 1997az geroztik Eibarren dago. ketarako etortzen zitzaigun edo?”. Berriz trena hartu Gaur egun jubilatuta dago. gonbidapena eta orduan mutikonuen eta Zumarragara. ak bakarrik joaten ziren, neskek Dena dela, txokea izan ez zeukaten ekiporik, horixe zen garai hartan zegoena. omen zen apaiz izateko zure modua. Zer zinen, laguntzaile, entrenatzaile? Mugimendu asko zegoen orduan ZestoDenetik. Umeak trenean hartu eta eraman eta ekarri, txartela askotan an, bizirik zegoen. Herriak indarra zeukan. poltsikotik ordaindu, eta segi aurrera. Herrian, domeka eguerditan, ezer ELAko mugimendu indartsua zegoen, Guzez zegoenean, bizikleta kontuekin-eta giro ikaragarria jartzen genuen. Pitiok Bat enpresa zegoen, Gipuzkoan mugilotan ere bai, Fati tartean. Kirolerako zaletasun handia zeukan Zestoak tzen ziren apaizak ere ibili ziren Zestoan eta gehiago zabaltzea nahi izan zen. Futbolean Ipintza, Netzer… Mendia herri mugimenduarekin. Aldaketaren haere bai. Zentrotik Candanchu eski estaziora ere joan ginen, han nola ibili ziak zeuden. Garai berrietara begira zegobehar zen asko jakin gabe. en jendea. Eliz giroan ere aldaketa nabarNi saltsa guztietan ibili nintzen, baina saltsa bazegoen ni ailegatu baimenak zeuden. Franco joanda zer dator no lehen, herriko jendea lanean ari zen. Herri berezia zen, gustua hartzehemen? Eguneratu behar zenuen. ko moduko herria, lana egin nahi baldin bazenuen bazegoen aukera. Saltsa askotan ibili zinen. Batzuei ez zitzaien gustatu zure jokamoldea. Presioa sentitu al zeGazteentzako lokala geneukan, zinekoa, nuen? zentroa. Martxan zegoen heldu nintzenean Ez nuen sentitu. Zumarragatik nentorren. Han bizi izan nuena askoz eta horko lana hedatzen saiatu ginen. Adibidez, kultura mailan mugimendua zegoen, zine kontua [topaketak] egiten zen, Xabier
193.qxp_55 22/4/18 22:24 Página 8
gogorragoa izan zen. Gauean etxera itzultzen nintzenean kontrolatuta nengoen, esan nahi dut Elizak berak kontrolatuta. Zestoan aparteko etxean bizi nintzen, ez nengoen kontrolatuta, izatekotan ere bizilagunak konturatuko ziren nondik nora nenbilen. Zumarragan, Elizaz gain jendeak ere kontrolatzen ninduen. Tabernan halako esan omen nuela-eta etorriko zitzaidan bateren bat. Polizia ere atzetik ibiltzen zen. Zestoan ez zegoen poliziarik eta guardia zibilik. Zumarragan, poliziak bazekien zeinek deitzen zidan, norekin hitz egiten nuen… nik baino gehiago zekiten. Giro hartatik Zestoara joanda askoz libreago nintzen.
Zestoan argazki mordoxka atera omen zenuen. Gustatzen al zaizu argazkilaritza? Seminarioan irakasle batek erakutsi zigun argazki mundua eta beti gustatu izan zait. Zestoako eta bestelako argazkiak bilduta dauzkat, baina ondo ipinita ez. Ez daukat denborarik digitalizatzeko eta ondo ipintzeko. Asmoa badaukat. Zestoan mordo bat atera nituen. Argazki lehiaketa ere antolatu genuen hainbat urtez, Kortadi zen tartean. Irakasle ere izan zara. Erlijioa ematera joaten nintzen Loiolara Zestoako ikasleekin. Goizean haiekin joan autobusean, eguerX A BIER M A RITXU IBA RGURE NEKIN dian bazkaltzera bueltatu, eta arratsaldean berriz. Zestoan bertan, apaiz denok joaten ginen astean egun batez Hermanoetara. Herriko gazte dezente ezkondu omen duzu. Nire kuadrillakoak, zunzunegitarrak, futbolean ibili zirenak, zubimusutarrak… Joantxo Olaizolaren ezkontzarekin akordatzen naiz. Ordu erdi berandu jo-
“Apaiz batzuk ETA-n sartu ziren, eta beste batzuk ez genuen ontzat hartu bide hori eta herri mugimendutan sartzea erabaki genuen” Eta beste gauza bat. Familian bizi nintzen eta familian bizitzea ona da. Familian? Goiko pisuan bizi nintzen, baina behean [Maritxu Ibarguren] bazkaltzen eta afaltzen nuen, eta nahi nuenean alde egin [barrez ari da]. Zumarragan tabernara joaten nintzen bazkaltzera. Zestoara iritsi nintzenean Don Manuelek esan zion Maritxuri egun batzuetarako hartzeko, eta bederatzi urtean hartu ninduen. Etxe hartan lau seme-alaba zeuden eta saltsa. Bi etxe zeneuzkan. Bi ama neuzkan. Amak esaten zidan: “Zuk hor daukazu, horra joaten zara zu…”. Jeloskor jartzen zen.
an nintzen Getariara. Maritxurenean salda hartzen lasai-lasai egon nintzen, ezkontza ordua gaizki ikasia nuen. Haiek kezkatuta kotxean zerbait gertatu ote zitzaidan. Eliza aurrean zeuden iritsi nintzenean, eta erratza hartzeko planta egin zidan Joantxok, kolpea emateko itxura eginez. Kristau fededun ez zen eta elizara joaten ez zen jendearekin harreman estua zenuen. Baina beste gauza bat gertatzen zen. Adibidez, San Joango ermitan mezak egiten genituenean txistulariekin kalejiran joango ginen, elkarrekin. Esan nahi dut gauza asko elkartzen genituela. Santa Engraziako ermita berritzera ere jende asko joan zen. Elizarekin zuzen-zuzeneko harremana ez zuen jendeak ere parte hartzen zuen.
193.qxp_55 22/4/18 22:24 Página 9
alkate zela, jakina. Unanueren aurretik Goikoetxea egon zen alkate. Ez dakit zergatik ez genuen ipini hura, aurretik urte askoan egon zen, eta guri asko lagundu zigun. Batzuk esaten ziguten hura sartzeko zerrendan eta beste batzuek ezetz, aurreko legegintzalditan egindako bidea ez zitzaielako gustatu. Nolako esperientzia izan zen zinegotzi izan zinen garai hura? Garai gogorrena Arroabean hil zuten [ETAk hil zuen] karrozeroarena izan zen. Hor sakabanatu zen lehen esan dizudan sigla jendea, alderdi politikoak. Hortik aurrera bakoitza bere tokia hartzen joan ginen. Nik zinegotzi izateari utzi nion. Hilketagatik? Bai eta ez. Lehenagotik ikusi genuen talde politikoetan lehen zegoen indarra ez zegoela, indarra pixka bat sakabanatuta zetorrela. Batzuek heriotza hura ez genuen ontzat hartu eta eskatu genuen hanka sartu zuten ala ez esan zezatela. Esan dizudan bezala, ordurako konturatu ginen
9
Politikagintzan ere jardun zenuen. Guk, apaizok, esaten genuen: “Bai, besteak bidaltzen ditugu eta gu ez goaz”. Zer esan nahi duzu? Garai hartan asko egiten zen hori, apaizek beste batzuk mugiarazten zituzten politikan sartzeko edo herriko gauzetan sartzeko, baina apaiza bera ez zen inplikatzen. Garai hartan bazegoen pentsaera bat esaten zuena guk ere murgildu behar genuela. Apaiz batzuk ETAn sartu ziren, eta beste batzuk ez genuen ontzat hartu bide hori eta herri mugimendutan sartzea erabaki genuen. Zinegotzi izateko lehen aukeran aurkeztu zinen, Herri Batasunatik zerrendaburu. Demokraziako lehen hauteskundeetan. Zentroaren bidez indar handia geneukan eta era berean herrian gauza batzuk krisian zeuden. Bainuetxea jotzen ari zen, Iraetako zelaietan kooperatibek zerbait egin nahi zuten, baina ezezkoa eman zitzaien. Guztiok Bat gaizki ibiltzen hasita zegoen, Sorazuk batzuetan SOS bat botatzen zuen. Guk pentsatzen genuen herria maila horretan hiltzen ezin zela utzi. Zerbait egin behar zen eta hortxe sartu ginen. Gero konturatu nintzen oso politizatuta zegoela. Herri Batasuna lau taldetan sakabanatuta zegoen. Kultura zinegotzia izan nintzen eta seme kuttun egin genuen Uztapide. Kulturan legegintzaldi hartan egin genuen ekintzarik potoloena izango zen. Guk bultzatu genuen, Xabier Unanue
erabakiak hartzea ez zegoela gure esku, beste batzuek hartzen zituzten erabakiak. Kasu horretan adibidez, zuk nahi zenuen esatea hilketa hura ez zegoela ondo eta esaten zizuten iritzi hori ez emateko. Momentu zaila izan zen, bertako semea zen, industria txikia zeukana. Nirekin batera beste batzuek ere zinegotzi izateari utzi zioten edo zerrendan zinegotzi postua hartzea tokatzen zitzaien eta ez zuten hartu. Apaizak politikan sartzearen kontrako jarrera egon zen eta heriotza gertatu zenean are gehiago. Halako eten bat izan zen. Dena dela, ni konbentzituta aurkeztu nintzen hauteskunde haietara eta ez nintzen apaiz bakarra izan, beste herrietan ere apaizak eta erlijiosoak aurkeztu ziren. 1983an utzi zenuen Zestoa. Don Manuelek urtebete pasa zuen Gasteiza joan-etorrian, ikasketak egiten. Asteburuetan etortzen zen baina urte hartan nik ardura gehiago hartu nituen Zestoan. Madrilera ikastera joateko aukera emana zidaten ordurako eta banekien Don Manuel etorritakoan Madrilera joango nintzela. Halaxe egin nuen. Madrilen ikasi bitartean ere Zestoara itzultzen nintzen. Gero Bergarara joan nintzen. Izan duzun bizimoduagatik eta daukazun pentsaeragatik iruditzen zait ez zatozela oso bat Gipuzkoako gotzain Jose Ignazio Munillarekin. Gure gotzainaren pentsaera eta gurea ez dira berdinak. Elizbarrutian beste pentsaera bat joan gara jorratzen, teologia mailan. Eboluzio bat izan du Elizak, eta gainera gehiago eboluzionatu beharko du, nahi baldin badio jarraitu gaurko mundu honi, mundu honetan argia eta gatza izan nahi badu. Argia izateko ezin zara egon lehengo gauzetan kateatuta, aurrera egin behar duzu. Gure gotzainaren pentsamoldea ez da aldatu eta arazoa hor dago, denok aldatu behar dugu. Karramarroarena egin dugu guk, atzeraka. Gauza askotan esan dezakezu: “Uf!, Eliza non dago oihu egiteko?”. Eta batez ere argia emateko. Gure aita santuak hori egiten du, ez da isiltzen gaur egungo egoerak direla-eta. Hanka sartuko du, eta barkamena eskatu beharko du, baina hitz egiten du. Herriarekin inplikatuta dago. Zer esan du aita santu honek eta zer egin du bere bizitzan? Ez da egon mahai batean gauza politak idazten. Herriarekin eta pobreekin ibili da. Hori ari gara jokatzen, zeinekin gaude Eliza bezala? Agintariekin bakarrik?
O
nintza irureta azkune
193.qxp_55 22/4/18 22:24 Página 10
USAINA Jatetxe bakoitzak du bere ezaugarria eta Joseba Odriozolaren Araneta jatetxearena parrilla da. Iazko urrian estatuko parrillero onenaren saria lortu zuen Donostia Gastronomika kongresuan arte egurrez egindako ikatza erabiliz. Jakinekoa da diruz inoiz ordaindu ezin litekeen dedikazioa izaten duela etxean hazi eta ekoitzitakoak, baina baita kalitatea ere eta Josebak ederki daki hori. Hain egunerokoa duen parrillarako ikatza erosi beharrean, etxean egitea, aspaldidanik zebilkien buruan, pentsatu eta egin! Antzinako ofizioa berreskuratuz, txondorra egin du etxe atarian.
PrESTAKETA LANAK ETA TXONDOrrA ErAIKITZEA
Mendarotik 12 tona arte egur ekarri eta iaz, azaro aldera, dena prestatzen hasi zen. Metro inguruko egurrak moztu eta lurra prestatzea izan ziren aurreneko lanak. Txondorra eraikiko zuen lur eremuak zuzen egon behar du, nibelean, bestela, txondorra alde batera eroriko litzateke. Fin-fin neurtzen eta berdintzen ibili ondoren tximinia eraikitzeko momentua iritsi zen. Erdian, alkatea deitzen zaion egurrezko zutabea jartzen da eta honen bueltan, egur motzak, etzanda, behetik gora, binaka eta elkarri paralelo, elkarrengandik metro erdira edo, horrela tximinia deitzen zaiona osatu arte. Behin hau eginda, bueltanbueltan metro inguruko arte egurrak zutik, txondorrak 5-6 metroko diametroa eta pare bat metroko altuera hartu arte. Egurrezko estruktura guztia txukun-txukun osatuta dagoenean, zotalez estaltzen da (aitzurrarekin altxatutako lurrazal zatia, belarra ere baduena), belarra barrurantz duela. Eta azkenik lurra botatzen da zotalen gainetik. Txondorraren sekretua egurra egostean datza, haizea sartzen bazaio, egurra erre egiten da eta belarrak eta lurrak arte egurra babestu egiten dute.
TXONDOrrA JAISTEN ETA SENTIMENDUAK AZALErATZEN
Eraikitzeko prozesuko azken pausoa txondorra piztea izaten da. Martxoaren 9an izan zen Aranetan. Momentu oso hunkigarriak bizi izan zituzten. Josebak begietan distira bereziarekin aitortu digu, hasieran kuriositate bat zena zer bihurtu den, "ikatza modu honetan ateratzearekin oso pozik nago baina, hemen sortu den giroa ez dago diruz ordaintzerik, egun dugun lagunartea ez nuke ezergatik aldatuko". Izan ere talde polita elkartu da, zein baino zein esperientzia handiagokoa. Tartean gaur egun Zumaian bizi den aitona bat, Joakin Gartziarena, nafarra, 11 urterekin basozain eta txondorgile hasi eta Legazpiko Patricio Etxeberria fundiziorako ikatza ekoizten ibilia. Berak piztu zuen txondorra, alabarekin batera gailurrera igo eta aitaren egin ondoren. Oilo-ipurdia jarri zitzaigun Josebak hori kontatzen zigun bitartean. Laguntzen eta erakusten ibili ditu baita ere Azkoitiko Jauregi baserriko Pello ‘Txondor’ eta Josebaren osaba ‘Txamboie’ eta ‘Txampaña’ ere. Behin txondorra piztuta 24 orduz zaindu behar da, goizeko ordu txikietan ere ibili dira jaiki eta txondorra zaintzen. Inon lurra irekitzen bazen, berriro ere zuloa itxi behar da lehenbailehen. Egurra murrizten doan neurrian ere, txondorra zapaltzen eta zapaltzen joan behar da, barruan airerik edo hutsunerik egon ez dadin. Eta egurra ikatz bihurtu ahala ateratzen eta berriro ere txondorra estaltzen. Martxoaren 9an piztu eta apirilaren 3an bukatu zuten ikatz guztia ateratzea. Hiru mila kilo ikatz inguru atera dituzte hamabi tona arte egurretatik.
193.qxp_55 22/4/18 22:25 PĂĄgina 11
1 1
UrrE BELTZArEN ESENTZIA SABELErA
Txondor egileen antzinako ofizioa ezagutzeko aukera izan dugu Zestoan. Kalitatezko ikatz kilo mordoa lortu du Josebak. Dendan erositakoa baino askoz beroagoa, gehiago irauten duena eta jakiei zapore berezia emango diena, hori bai, urre beltzaren prezioan kostatakoa. Erreklamo ona izan da jatetxearentzat, ukitu dotorea eman dio eta hemendik
aurrera sabelean ere antzematen hasiko garena. Pilotan eta bizitzako beste pasarte askotako erronkei erantzuten jakin duen mutila da Joseba. Nik ere botako diat ba nirea, lan astuna izango huen, baina, urtea bukatu aurretik beste txondor bat egin baietz!
J
one bergara argazkiak:IĂąaki etxenagusia
193.qxp_55 22/4/18 22:25 Página 12
mila esperientzia
hizkuntza bat,
Askotan entzun ditugu gure gurasoek, gaztetan, Paris edota Londres bezalako hirietan bizi izandako abenturak. Egun, ohikoa da atzerrira hizkuntzak ikastera joatea. Garai batean, ordea, ez zen hain erraza, ez zegoen oraingo aukerarik. Guk hemen, herritik irten eta esperientzia berriak bizitzeko prest egon ziren zestoar batzuekin hitz egin dugu, Pariseko Euskal Etxeaz, Londreseko okupen mugimenduaz, edota Bordeleko mahastietan egindako eguraldi txarraz.
MarIlu aGINaGalDE Eta ItZIar larraÑaGa Marilu: 18 urte bete berriak nituela, Beckenham-era joan nintzen, Londres inguruko herri batera. Bi urte pasa nituen han. Beti esaten nuen ingelesa ikasi nahi nuela baina aitak ez zidan utzi etxetik joaten 18 urte bete nituen arte. Ordurako lanean ibilia nintzen, eta aurreztuta neukan diruarekin hegazkina hartu nuen. Hasierako esperientziak oso txarrak izan baziren ere, azkenean lortu nuen gustuko familia bat topatzea. Adineko andre baten etxean egon nintzen etxeko lanak egiten. Gerora, ordea, apartamentu bat alokatu nuen eta lanerako bakarrik joaten nintzen etxe hartara. Ondoren, supermerkatu batean hasi nintzen lanean. Lanean nenbilen etxe batean oso esperientzia txarra bizi eta alde egin nuen. Astebetez lo egiteko lekurik gabe gelditu nintzen, eta lagun bat zegoen egoitzan egiten nuen lo. Goizeko zazpietarako irten behar izaten genuen eta egun guztian hara eta hona ibiltzen ginen. Itziar: 13 eta 14 urte nitueneko udak Pauen (Frantzia) pasa nituen ikasle-trukaketa baten bitartez. Medikuntzako bi eta hirugarren urteko udak, berriz, Bechemhamen. Medikuntza ikasketekin hasi nintzenean, Ingeles Medikoa izeneko irakasgaia geneukan. Hizkuntza bat ikasteko modurik egokiena bertara joatea zela uste nuen. Ordurako Marilo lehengusua au pair gisa zebilen. Uda hartan, bera ona itzuli zen eta ni joan nintzen etxe hartara bere ordez. Ez zen gogotsu hartutako erabakia izan. Goizetan etxeko lanez arduratzen nintzen eta arratsaldeetan, berriz, hara eta hona ibiltzen ginen lagunekin. Grape izeneko edaria hartzen genuela oroitzen naiz, orduan zegoen merkeena baitzen. Behin, Oxford ezagutzera joan ginen hiru lagun auto-stopean; RollsRoyce bat gelditu zitzaigun; harrituta gelditu ginen. Oxfordeko unibertsitateko zelaian egin genuen lo, eta goizeko zazpietan polizia etorri eta alde egin behar izan genuen.
“Auto-stopean Rolls-Royce bat gelditu zitzaigun”
MarIlu BIG BEN-EN
CrIStINE (IKaSlE-truKaKEtaN ZEStoara EtorrI ZENa) ItZIarrEN FaMIlIarEKIN
193.qxp_55 22/4/18 22:25 Página 13
3 1
JUAN ALBErTO GAZTAÑAGA ETA HENrY MATSUTANI JUNIOr J. Alberto: 1986an, 24 urte nituela, Parisera joan nintzen eta 9 hilabetez bizi izan nintzen han. Soldadutza amaitu berri nuen. Gure etxean anaiek ingelesa ikasi zuten baina niri frantsesa gustatu izan zait beti. Gurasoek animatu ninduten; hori bai, garai hartan etxetik ez zizuten zentimorik bidaltzen, gehienez hasierarako laguntzatxo bat. Izaskun Arrizabalaga ordurako Parisen bizi zen, eta berak berehala topatu zuen elkarrekin bizitzeko apartamentua. Hasieran eguneroko kontua zen Paris guztian zehar ate joka ibiltzea. Inoiz egin gabeko gauza bat zen eta izugarrizko lotsa ematen zidan, baina beharra dagoenean badakizu. Ondoren, koadroak egiten zituzten enpresa batean hasi nintzen. Geneukan denbora libre gutxian, parkeetara joaten ginen, festak antolatzen genituen etxean... Egia esan, oso ondo pasatzen genuen. Frantsesa eta portugesa ikasten JuNIor Eta JuaNal ParISEKo amaitu nuen, lagun frantses eta brasildarrak egin nituen-eta. aPartaMENtuKo SuKalDEaN Gure etxearekin oroitzen naiz, zein txikia zen eta zenbat jende sartzen ginen. Zestoa erdia “Zestoa erdia etorri zen etorri zen bisitan. 18 metro karratu zituen. bisitan gure etxera” Etxeko erosketak, beti porru patatak eta 30en bat jogurtetako pakete erraldoia. Behin erabaki genuen oilaskoa erosiko genuela eta huraxe izan zen gure urte osoko erosketa handiena; eta prestatzen hasi ginenean konturatu ginen oiloa zela. A zer depresioa! Junior: Ni brasildarra naiz. 1985ean, 17 urte nituela, Parisera joan nintzen eta lau urtez bizi izan nintzen han. Nire izeba ordurako Parisen bizi zen, Brasilgo diktaduratik ihesi joanda. Unibertsitateko sarrerarako probak egiteko prestatzen ari nintzela, Parisen ikastea proposatu zidan. Izebarekin lehenik, nire kasa sei hilabetez gero, eta, azkenik, Juanal eta Izaskunekin bizi izan nintzen. Hasierako sei hilabeteetan unibertsitatean linguistika ikasten hasi nintzen eta frantseseko klaseetara joaten nintzen. Bertan ezagutu nuen Izaskun. Izebaren etxetik irten nintzenean, ordea, alokairua ordaindu behar nuela eta, lanean hasi nintzen. Astean hiru bat gauetan, hotel bateko harreran egiten nuen lan eta egunez psikologo baten txofer nintzen. JuaNal, JuNIor Eta IZaSKuN Denbora arazoak zirela-eta unibertsitateko ikasketak utzi egin ParISEKo MEtroaN behar izan nituen. Lau urte pasa zirenean, Izaskun eta biok Londresera joatea erabaki genuen, ingelesa ikastera. Londresen, jatetxe batean egin nuen lan, lehendabizi platerak garbitzen, ondoren zerbitzari eta, azkenik, sukaldari amaitu nuen. Egun bakoitza abentura bat zen. Londresen, etxe okupatu batean bizi ginen, orduan oso ohikoa zen. Berregituratu egin behar izan zuten, ordea, eraikina eta aterarazi egin gintuzten. Orduan, beste etxe bat irekitzera joan ginen; garai hartan okupen elkarteek etxeak irekitzen erakusten zuten. Ederra zen orduan zegoen mugimendu soziala. Egun guztia kalean pasatzen genuen, kontzertuetara joaten ginen... Garai “gotikoa” zen orduan gainera Londresen; zer oroitzapenak! 9 hilabete inguru pasa ondoren, Zestoara etorri nintzen eta gaur arte. lurDES uNaNuE 16 urte nituela, Bordelera (Frantzia) joan nintzen mahats-biltzera. Eguraldi txarra zela eta, uste baino azkarrago amaitu genuen lana. Itzultzeko asmorik ez eta Parisera joan nintzen. Ikasturte osoa pasa nuen han. Gurasoek haserre hartu zuten nire erabakia. Deitzen nienean zerbait esaten hasten baziren, telefonoa eskegi egiten nien. Gabonetan itzuli nintzenean adiskidetu ginen, eta hurrengo oporraldian gurasoak Parisera etorri ziren. Au pair gisa egiten nuen lan; bi haurren zaintzaz arduratzen nintzen goizetan, eta arratsaldetan frantseseko eskolara joaten nintzen. Lagun asko egin nituen, euskaldunak eta txiletarrak batik bat, Pinochet-en diktaduragatik erbestean zebiltzanak. Oroitzen naiz, lagun bat eta biok metroan gindoazela, emakume gazte bat zorabiatuta lurrera erori zela. Gu larritu eta laguntzera hurbildu ginen baina ingurukoek ezer gertatuko ez balitz bezala, lurrean utzi zuten. Orduan konturatu ginen, han bakoitza berera zihoala.
lurDES Eta aMa ParISEKo SaCré-Cœur
BaSIlIKa aurrEaN
193.qxp_55 22/4/18 22:25 PĂĄgina 14
MarIJE IZEta 13-14 urte nituela, Baionako eskola batera joan nintzen eta bi ikasturte pasa nituen han. 18 urterekin, berriz, Parisera joan nintzen urte eta erdirako. Zestoan oso itota sentitzen nintzen. Ezagun bat Parisen zegoen, eta maletak hartu eta hango Euskal Etxera joan ginen beste lagun bat eta biok. Etxean erabakia errespetatu zuten; kalean, ordea, askok ez ninduten ulertzen. Jesus Mari Leizaola lehendakari ohia Euskal Etxean egoten zen, eta igandero mezetara joaten ginen. Hara iritsi eta denbora gutxira, aita gaixorik zegoela jakin nuen. Gogoan dut, osaba Felix Irurek deitu ziola Leizaolari, eta haren etxera joan nintzen nire etxekoekin hitz egin ahal izateko. Aita hil eta aste batzuetara, Parisera itzuli nintzen berriro. Senar-emazte batzuen etxean egon nintzen hilabete batzuk, zerbitzari moduan. Gero, mediku maxilofazial baten etxean bizi izan nintzen. Etxean egiten zituen operazioak, eta ni atea irekitzeaz eta alabaren zaintzaz arduratzen nintzen. Arratsaldeetan, frantseseko klasetara joaten nintzen. Pariseko Euskal Etxeko abesbatzan abesten nuen eta igandetan kontzertuak ematen genituen. Medikuaren etxean ordaintzen zidatenari esker, Escala aretora joan ahal izaten genuen, erbestean zeuden hegoamerikarrek abesten zuten areto batera.
lurDES arrIZaBalaGa Eta aMaIa IrurE Lurdes: 1980an, 20 urterekin, Londresera joan nintzen eta urtebetez egon nintzen han. Orduan Ana Mari Arozenak au pair agentzia bat ireki zuen, iragarki bat jarri nahi zuen egunkarian eta nire aitarengana jo zuen. Orduan, aitak proposatu zidan ea animatuko nintzatekeen eta nik baietz esan nion. Lehen hiru hilabeteetan Ana Mariren etxean egon nintzen. Bere gizona eta 8 urteko semearekin bizi zen. Etxeko lanak egiten nituen, txakurra paseatu eta umea zaindu. Amaia etorri zenean, familiaz aldatu nintzen. Familia haren etxean ia egun guztia lanean pasatzen nuen, ez nuen ingeleseko klaseetara joateko denborarik. Gu bizi ginen auzoa diruduna zen; oroitzen naiz lehen aldia zela bi pisuko etxeak ikusten genituela, lorategi haiek, patata frijitu konjelatuak ‌ Sei libera ordaintzen zizkiguten astean. Nik etxean gosea pasatzen nuen eta soberan nuen libera eskas batekin arroz-esne pote handi bat erosten nuen. Denbora librean Londresera joaten ginen; noizean behin egun-pasa ere bai, ardo botila bat hartuta.
Amaia: 1980an, 20 urterekin, Londresera joan nintzen eta bi urte pasa nituen han. Nik argi nuen kanpora joan nahi nuela hizkuntza bat ikastera. Ana Mariren bitartez joan nintzen ni ere. Bertan, lehen Lurdesek zituen zereginak egiten nituen. Ondoren, beste familia baten etxera joan nintzen. Senar-emazteak bananduta zeuden, eta ni aita eta hiru seme alabekin bizi nintzen. Aitak aste guztia kanpoan pasatzen zuen eta ni geratzen nintzen etxeko arduradun. Arratsaldeetan, ingeleseko ikastarora joaten nintzen ordubetez. Jende asko ezagutu nuen bertan. Gu Londresera joan aurretik Zestoatik apenas ez ginen irten. Han ikusten genuen guztia berria zen. Inuzente pare bat ginen. A zer negarrak egin genituen hasieran, baina hori bai, Zestoara itzulitakoan harro-harro ibiltzen ginen, arropa berriekin... Itzuli ginen aldi horietako batean, Mundiala jokatzen ari ziren eta ingeles batzuk etorri ziren Zestoara. Guk itzulpen lanak egiten genizkien gure lagunei. oroItZaPEN HauEI BuruZ GEHIaGo JaKIN NaHI
BaDuZuE Sartu DaNBolIN.EuS-EN
MarIJE ParISEN
lurDES WENStMINIStErrEKo aBaDIaN
aMaIa WENStMINIStErrEKo aBaDIaN
I
tsaso waliĂąo eta Sara matsutani
193.qxp_55 22/4/18 22:31 Pรกgina 15
3 1
zure
hemen publizitatea 640 917 626
193.qxp_55 22/4/18 22:25 Página 16
danbolin.eus
Garazi larrañaga zestoarra NYX Face awards makillaje artistikoko lehiaketan
Garazi Larrañaga (Zestoa 1991) NYX Face Awards makillaje artistikoko lehiaketara aurkeztu da. Betidanik gustatu zaio pinturarekin zerikusia duen oro Larrañagari eta etxetik jaso du eskulanen inguruko afizioa. Inauterietako mozorroekin hasi zen pixkanaka makillaje artistikoaren mundua ezagutzen. “Lau marratxorekin aurpegia nola aldatzen den ikustea asko gustatzen zait eta askotan pentsatu dut mundu honekin zerikusia duen zerbait ikastea. ” azaldu du Larrañagak. Lehiaketara aurkezteko Youtube-ra bideoa igo du. Bideo horretan bi makillaje aurkezten ditu. “Denbora asko pasa nuen bideoa egiten. Lotsa ematen zidan bideoa sarera igotzea baina parte hartzeko ezinbestekoa zen”.
“Ezkutuko altxorrak” egitasmoaren baitan bisita gidatua Vicente Davilaren eskutik
“Ezkutuko altxorrak” programaren barruan Zestoan bisita gidatua egin zuten hilaren 14an Vicente Davlak zuzenduta. Egitasmo honen helburua, eskualdeko ondarea ezagutzera ematea da, “ezezagunak izan arren benetako altxorrak diren guneak” herritarrengana gerturatzea. Urte guztian zehar, 57 bisita egingo dituzte Urola Erdiko, Urola Garaiko eta Debagoiengo eskualdetan. Urola Erdian, Aizarnazabalen, Azkoitian, Azpeitian eta Zestoan egingo dituzte saioak.
udaleku ireki eta kirol udalekuetan izena emateko epea zabaldu dute Ibilgailuen Gaineko Zerga ordaintzeko epea zabalik da
2018ko Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen Gaineko Zerga borondatez ordaintzeko epea zabalik da apirilaren 30a arte. Borondatez ordaintzeko epea amaitu ondoren, premiazko prozedura exekutiboari ekingo zaio, ordainduak izan ez diren agiriei dagokion errekargua aplikatuz.
2018ko udako udaleku ireki eta kirol udalekuetan izena emateko epea zabaldu du Udalak. Maiatzaren 4ra arte egongo da izena emateko aukera. Udaleku irekietan, 3 eta 8 urte bitarteko haurrek parte hartu ahal izango dute. Kirol udalekuak aldiz, 9 urtetik gorakoei zuzenduta daude. Eskaera orria eta informazio gehiago www.zestoagazte.zestoa.eus/eu/udalekuak orrialdean.
193.qxp_55 22/4/18 22:25 Página 17
7
botalibrean
1
24 ordu Habanan.
Asteartea, 03:30, aireportua Bizarra nola hazten zaidan sentitu dezaket. Luzetsita gaude maleten esperoan. Gehien gorroto dudan gauza da zain egotea… konpondu beharra daukat eraman ezin hau. Asteartea, 11:20, hoteleko hall-a Pare-bat-orduko-loaldia-esnatu-kafea, eta munduko errekorra hobetu dugu burokraten lan-baimenak lortu eta telefono linea bat inguratzeko; hamarretarako dena pronto! Aste Santuan gu ZesEta, orduantxe, emoziotoara joaten gara. Santu usainak galduak ditu gure garunak, ak zentimetro batzuk leeta haragia noiz ezin dugun jan ahaztua. Elizkizunetara joabitatzen jarri gaituenean, guztia izorratu da. Aurrez lotutea, berriz, gure helduen kontuak dira, nahiz eta, tarteka, aitako elkarrizketak bata bestearen atzetik ‘erori’ zaizkigu. tonari grazia egiteko, seme-alabak joaten diren elizara. GuGobernuak egun bat aurreratu du presidentea aukerarutzebidea eta guzti sufritu dute gure haurrek, Jesukristoren tzeko bozketa, eta lehen baietz esandakoak orain lanpelehen erorketak harrituta utzi tuegi daude. Hitza ahoan nuela moztu dit telefono deia zuen zaharrena, “hori ere osGranma-ko kazetari batek. Kabroia. patu egin behar al dugu!”. Gu Asteartea, 14:10, San Geronimo eskola, Habana zaharra ere hala ibiltzen ginen hauMomentikoa. «Barroko kubatarraren adibide birrak ginenean mezatan... Gukainena da hori: Palacio de los Capitanes Generales». Galretzat Aste Santua oporren sidetu gabe hasi zait esplikaziotan, jauregiak sorginduta nonimo dugu jada eta oponaukala akordatu denean. Alfonso-k badaki gaiaz: historraldiak, batzuetan, kanpora rialaria da, unibertsitateko dekanordea, eta hau bere buatera beharrarekin lotua. Gazlegoa da… hamaika ordu pasako zituen leiho honetatiktetan, esate baterako, kanpinxe begira-begira. Artea utzi eta politikaz aritu gara raul denda hartu eta eguraldiaren menpe jartzea izaten da. Hala Castroren ondorengoa aukeratuko duen 605 diputatueibili dira Akelarrean Ernaikoak, Oiartzun inguruan, eta zer tako bat ere badelako. den gaztetasuna: kanpin-dendak urez gainezka eta blai, eta Asteartea, 17:50, Malekoia, 1954ko Plymouth urdin gazteetako batzuk lehenago etxeratu omen ziren. Horiek bai batean goaz bizipenak! Gu ere berdin ibili ginen Ziolar aldean, hotza paCapitoliora garamatza taxilariak, kamera aurreko satzen baina pozik! Orain ere, ihes betearen egarri gabiltza bat grabatzeko. Jesus Arboleyaren etxetik gatoz, hogei furgoneta, karabana, aterpetxe edo hostaletik hotelera. Ez urtez Washingtonen Kubako ordezkari diplomatiko izan nator hori kritikatzera gero; ederra da inguru berriak ezaguzen bera. Korte onak, eta kafe kargatua eman dizkigu, tzea, egun batzuetako aldaketak egitea eta urrun joatea. Nieta pozik atera gara handik. re aukera, hala ere, bertatik bertakoa izan da beti. Tarteka, Asteartea, 20:15, Marina Hemingway ametsetan hasi eta Kanadan bizikletaz egin daitekeen zeharSalbatu dugu eguna. Orain esan dezaket. Goizean, kaldia begiratzen egoten naiz. Kanada aldenik alde, “The denak galdua zirudienean, deiaren komodina erabili dut. Great trail” 24.000 kilometrotako bidegorria... Baina gero Aspalditik Kuban bizi da Martin eta berak atera dizkigu babertatik bertara, Lasturren ibili gara eta Maitanek errota bak heltzetik. Lehen bi elkarrizketatuak bere kontaktuak martxan jarri digu. Eta Altzolaratsera joateko gogoarekin dira. Jose Goitia dugu gurekin orain mahaian, hitz eta pitz, gelditu naiz, udaberria lehertzen hasten den honetan zumahabano handi bat eskuan. Oragarrekoa da, baxenabartarrik ederrenak bertan baitaude. Edo, bestela, Santa Engrazia rra, mende laurden barrena darama Kuban kazetari, eta bezalako leku espiritualagorik ez dut topatu; agian, Gazteluberak esan dizkigu konturik-eta interesanteenak. gatxe baina ez dakit ba hainbeste espiriturekin norberarena Asteazkena, 03:30 a. m., hoteleko igerilekua topatzeko gai diren bisitariak. Egun batzuk gelditzen zaizki–Beste garagardo bat? –lankideak–. gu, eta bertan bidegorria erabilita Zumarragara joan gaitez–Duda, ala? ke. Edo Endoiara gainez gain. Bakardadea aurkitu nahi izaEditatzen daramatzagu 4-5 ordu, baina umoretsu. nez gero, Ertxiñako bi tontorrak paregabeak dira. Ez dizuet Beharko!, beste hiru egun falta zaizkigu eta. Ea kronikak leku berririk aurkituko baina agian gogorarazi bai, gogorarabostak baino lehen bidali eta ordubetetxo bat behintzat zi zeinen ederra den gure herria eta zenbat ihesbide dituen lo egin ahal dudan… gozatzeko. On egin!
Gu al pueblo.
L
ierni arrieta
J
on artano
193.qxp_55 22/4/18 22:25 PĂĄgina 18
SarIa JaSotZEKo 3 HIlaBEtEKo EPEa
Euskal Herriko beste zenbait txokotan bezala, gure eskualdean ere trenbide zaharra zena aisialdirako edo bidaia lasaietarako egokitutako bidea da orain. “Bide berde� deitu ohi diote leku askotan, hemen, ordea, bidegorri esan ohi diogu normalki. Era batera ala bestera (bi
?
erantzunak onartu ditugu), Urola ibaiaren ondotik ibili eta inguruaz gozatzeko aukera paregabea da eta ederra litzateke, noizbait, bokaleraino iristeko aukera izango bagenu.
Hurrengo pistak jakin nahi? Hementxe dituzue:
1- Askok txoko honetako kideek altxor bat dutela uste du. 2- Umeek urrun ikusten dute, helduek ez hainbeste. 3- Gaur bertan ari direnak bihar azpiko tabernara joango dira. 4- Ekintza ugari antolatu ditu aurtengo ospakizunerako. Jolasaren arauak:
Hilero 4 pista emango ditugu hitz bat (edo kontzeptu bat) asmatzeko. Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana izango du. Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira: E-posta: zestoa@aek.eus Mezua edo whatsapp-a: 670 420 048 Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!
193.qxp_55 22/4/18 22:25 Página 19
25
ASTEAZKENA
Ertxiña Musika eskolakoak Musikenera irteera egingo dute "Tema e variazioni" kontzertu didaktikora 8-12 urte bitarteko haurrekin. 17:30ean aterako dira Zestoatik eta 19:00ak aldera itzuliko dira. Hari laukote bat, haize boskote bat, piano bat, perkusioa eta dantza talde bat entzun eta ikusi ahal izango dituzte.
26 27
OSTEGUNA
Rodriguez-Laorden Wines upategiko ardoen kata 19:30ean Laiaken. OSTIRALA
Rural Zombies taldearen kontzertua Gaztetxearen urtemugaren baitan.•Hileko azken ostiraleroko elkarretaratzea plazan, 20:00etan “Euskal Preso eta errefuxiatuak etxera” lemapean.
28
LARUNBATA
baitan.
Bertso bazkaria izango da Gaztetxean urteurrenaren
MA Sa 02
IATZA
ntakutz jaiak 2018 ASTEAZKENA
Ekain guraso elkarteak antolatuta motxila margoketa tailerra Gaztelekuan 16:30etatik aurrera. Lau urtetik gorako haurrentzat. Motxilak guraso elkarteak jarriko ditu. Arratsaldean Gaztetxoen Gurutzeaga Pilota txapelketako finalak. 19:00etan, jaien hasierako suziria jaurtiko da. Ondoren, Idiakaitz Txistulari Taldearen, Azpeitiko Bandaren eta Zestoako Musika Bandaren kalejira. 22:30ean, Danborrada Nagusia herriko kaleetan zehar. Gauerdian, ikurrina eta herriko bandera altxatuko dira. Danborrari-taldeek martxa guztiak joko dituzte herriko plazan. Ustekabe txaranga.
03
OSTEGUNA
10:30ean, Idiakaitz Txistulari Taldearen diana. 12:00etan, Meza nagusia, Parrokiko Abesbatzak abestuta. 18:00etan, Umeen danborrada.
Ib 05
ainarrietako Santakutzak LARUNBATA
20:00etan Auzoko III. Pintxo Lehiaketa. Auzoko IV. Zapo jokoa (1. saioa). 21:30ean Auzo afaria Bekoetxe merenderoan.
06
IGANDEA
11:30ean Idiakaitz Txistulari Taldearen kalejira. 12:30ean IV. Zapo Jokoa (2. saioa). 13:00etan Santo Kristo ermitan meza. 13:30ean Bertso saioa Uxue Alkorta eta Ane Peñagarikanorekin. 18:00etan Herri kirolak; harriarekin Goenatxo III eta aizkolariak Eneko Otaño eta Mikel Larrañaga. Ondoren Zelailuzeren zezen txikiak eta pottokak umeentzako.
age 1 nd a
9
AP
IRILA
12 13 15 19
LARUNBATA
Umeekin BTT irteera Agiro Mendi Klubak antolatuta. IGANDEA
Herri Urratsera autobusa antolatu dute Portale kultur elkartea eta Agiro Mendi Klubak. Larrun mendira igoko dira goizez. ASTEARTEA
"Gure eskola hobeto ezagutzeko" bilera 17:30etatik 19:00etara. Eskolako jangelan. Zaintza egongo da. LARUNBATA
Pazko Festa Aizarnan. 11:00etan erakustazoka, 14:30ean txahal errea, 16:00etan ume jolasak eta aurpegi margotzea. Egunean osoan zehar, kultur etxean, indusketen inguruko erakusketa eta musika.
20 22
IGANDEA
Aizkorriko Enaitz mendira irteera Agiro Mendi KLubak antolatuta egun pasa. ASTEARTEA
Eraikuntza-tailerra, 6-9 urteko haurrentzat, gaztelekuan. 17:00-18:00 edo 18:00-19:00 bitartean. Aurrez izena eman behar da, gaztelekuan.
26
LARUNBATA
Astinduk antolatuta IV. herri azoka. Aurten goiz eta arratsaldez izango da.
•a
tletismoko entrenamenduak Zubiaurre futbol zelaian. Asteartero egingo dira entrenamenduak arratsaldeko 19:15etan. Mikel Irure arduratuko da eta LH1etik gorako neska-mutilentzat zuzendua izango da. aztelekutik: Apirilak 26, maiatzak 4 eta 10ean: "Sedukzio tailerrak", 15-18 urte bitarteko nerabeentzat. 17:00-19:00 bitartean, gaztelekuan. Aurrez izena eman behar da, gaztelekuan. arbantxo: Ostiralero, Aizarnan. Apirilak 27, maiatzak 11 eta 25ean, Zestoako kultur etxean, 17:00etan (6-9 urte). Maiatzak 4 eta 18an Iraetako frontoian, 17:30ean (3 urtetik gora) eta Arroabeako Kultur Etxean, 17:00 (3-5 urte) eta 18:00 (6-9 urte) daleku irekietan eta kirol udalekuetan izena emateko azken eguna maiatzak 4. Informazioa: www.zestoagazte.zestoa.eus-en.
•G •B •u
943 148 061
193.qxp_55 22/4/18 22:25 Pรกgina 20