225.qxp_55 22/3/21 19:35 Página 1
2021 martxoa
225 zk.
“Eskerrak zaharragoen garaiak ez ditudan ezagutu eta orain jokatzeko aukera dudan”
225.qxp_55 22/3/21 19:35 Página 2
640 917 626
943 052 761
225.qxp_55 22/3/21 19:35 Página 3
3
Iragan zein etorkizun aberatsa
Urtebete igaro da jada 2020ko martxoan gure eguneroko bizitza atzean utzi eta konfinamendua ezarri zutenetik. Inoiz imajinatu gabeko egoera pairatzea egokitu zitzaigun: Herriko kaleak erabat hutsik, maskarak aurpegietan, supermerkatuetara sartzeko ilara luzeak… Komuneko papera lehengai preziatu bilakatu zen hartan, kirola egiteko ekipamendua eskuratzea ere ez zen batere lan erraza. Bizikleta estatikoak, elastikoak, esterak… guztia agortuta! Etxean sartuta igaro genituen ordu luze horiek leuntzeko kirolak protagonismo handia hartu zuen askoren etxeetan. Konfinamendua ezarri baino askoz lehenagotik, txikitatik izan du lotura estua Naroa Agirrek kirolarekin. Futbola, saskibaloia, eskubaloia edota judoa praktikatu ostean, esku pilota aukeratu zuen arroarrak. Orain, telebista piztu eta Eitb-1ean bere neurketak zuzenean jarraitzeko aukera izaten dugu tarteka, baina honera arteko bidea ez da samurra izan Agirrerentzat. Kirol gehienetan bezala, pilotan ere emakumeak bigarren maila batean egon dira, eta pixkanaka-pixkanaka ikusgarritasuna irabazten ari diren arren, oraindik gutxi dira kirol hau praktikatzeko hautua egiten dutenak. Urtebete eman behar izan zuen Naroak lehiatu gabe bikoterik aurkitzen ez zuelako. Guztia kontran zetorkionean ere ez zituen besoak gurutzatu, bakarkako entrenamendu saioekin jarraitu zuen eta egindako lanaren fruituak jasotzen ari da orain. Gaztea izan arren, ideiak argi dituen emakumea dela ikusi dut Onintza Iruretarekin izan duen solasaldian, bai noski! Zer dela eta murgildu zen esku pilota munduan? Nola ikusten du emakumezkoen pilotaren etorkizuna? Etorkizun oparoa duen Naroa Agirre pilotaria gehiago ezagutzeko aukera bakarrik ez, historian 2.000 urte atzera ere egingo dugu Jon Artano eta Josu Narbarte arkeologoaren eskutik. Aizarnan egindako ikerketa bat izan zuen oinarri Narbartek bere tesian eta herriko "paradisu txiki" hartan lurperatuta zeuden hainbat eta hainbat altxor azaleratu ditu irundarrak zundaketen bitartez. Aizpeltzerrekaburuatik Aranburuneko tabernarako bidea egin dute Artano eta Narbartek Santa Engrazia, Aranguren baserri ondoko soro eta Erretore etxetik pasata. Guk, beraiei esker, iraganera bidaiatu eta gure bazterrak inoiz ez bezala ezagutzeko aukera izango dugu. Aldizkariaren bitartez eta etxeko erosotasunetik, momentuz. Ziur ondoren bat baino gehiago animatuko garela beraiek egin zuten 20km-ko ibilbidea egin eta gure paisaiak beste begi batzuekin ikustera!
diruz lagundutakoa
naiara olaizola
d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna
a
rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola
d
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
225.qxp_55 22/3/21 19:35 Página 4
Nola aldatzen diren gauzak Ederki Munatxo, ederki! Tragoa zor didak! Azken urte honetan, ez dira betiko garai onenak abestia etortzen zaidak burura baina hire enbidoak denboran geldialditxo bat egin eta atzera begiratzeko aukera eman zidak. Bakoitzak bizitakoa berea denez, betiko ditugu geure bihotzean eta oroimenean. Eta halaxe gogoratzen ditut garai haiek. Jada, ia hogei urte pasa dira Oker taberna utzi nuenetik. Zer oroitzapen ekartzen dizkidan galderak, erantzun erraza du, askooo eta gehienak onak! Azpeitiarrek esaten zuten moduan, “Zestoako Enbajada” izenez ezaguna zen taberna. Hain txikia izateko, “handia” zena. Bertan, eguneroko kafea hartzen zuten kuadrillatatik hasi eta larunbatero taberna ixteko orduan atera ezinda ibiltzen ginen pertsonetaraino. Nola aldatzen diren gauzak abestia datorkit burura. Izan ere, Argazkiak ez du kalitaterik baina esanhai handia du Unairentzat orain gazteak direnentzat zaila izango da orOker tabernan zintzilikatuta zegoelako. duko giroa eta jendetza imajinatzea AzpeitiEzkerretik eskubira, Unai, Santxo, Eukeni Alkorta eta Napo. ko kaleetan, ostiraletik hasi eta igandera arte, nahi zuenarentzat bazen parranda! Aukeran, tabernak eta beraietan jartzen zen musika klase desberdina ere bai. Horrexegatik, bazuen bere izena Okerrek, gustuko zuenarentzat behintzat, bertako musika. Bai, urte haietan ere jasotzen nuen berotasun hori jendearengandik, eta, gero ere, jende askok aipatu izan dit. Neuk gozatu, eta jendeari gozarazi egiten nion! Disko bakoitzeko zein abesti jarri, buruz jakiten nuen. Disko berriren bat ateraz gero, erosi egiten nuen eta, noski, ahal nuen guztietan kontzertuetara joan ere bai. Taldeak eta diskoak aipatzen ez naiz hasiko ordea! Zerrenda luzea da eta!Uztapideko Ruben ere, irakasle ona izan nuen. Jendea pozik ikustean eta abestiaren hizkiak abesten hastearekin batera, bolumena gora eta tabernako giroa zer esanik ez! Asko lagundu izan dit musikak beti, bizitzako etapa desberdinetan. Asko sentituz eta gozaraziz! Argazkiari begiratuz gero, berriz, lau gazte, denok sasoi hartan ostalari. Lana egin bai, baina gustuko gauzak egiteko ere, izaten genuen denbora: bidaiak, futbola… Neure ondoan, Santxo: 2020ko maiatzean utzi gaitu, eta bera aipatu gabe ezin nuen utzi. Beti egongo haiz nirekin! Bestea, Napo, neure lagun eta bazkidea Okerreko urteetan. Eta laugarrenarentzat, herritarroi ezagunen egingo zaizuenarentzat, beretzat enbidoa. Eukeni: hasi al haiz aurtengo udarako izozki bereziren bat prestatzen?
enbidoa
unai lizaso
pintada.
Zebrabidean korapilatuta. Duela gutxi Mugikortasun Planaren aurkezpena izan zen. G-631 errepidea lurperatzea baztertuta, herriko autoen sarrera-irteerak txukundu nahi dira, premia ederra badago! Irtenbide erraza ez duen gai bati ganoraz erantzuteko gogoz ikusi nituen ordezkariak eta ez da gutxi. Ibilgailuei garrantzia kendu eta oinezkoei lehentasuna emateko helburua azpimarratu zuten behin eta berriz. Baina gerturatu ginenok, kotxe gidari modura, gure etxetik autoz irteteko eta sartzeko egin beharrekoak jakin nahi genituen, beti bertatik bertara noski, bi pausu gehiago eman gabe. Zalantza dut oinezkook hobekuntzarik sumatuko dugun, praktikan ikusi beharko dugu. Geroz eta garbiago dudana da ahoko zuloraino autoz joateko ohitura hori baztertzen ez badugu, ez dagoela zereginik. Haurrei autonomia emateari eta eskolara oinez modu seguruan joateari erreparatuta, Arozena aldetik autoek sartu ezin badute, Medikuetxetik behera kotxe trafikoa dezentekoa izango dela pentsatzen dut, udaltzaina non egongo da, orduan, gero eskola sarrera-irteera orduetan? Orain bezala Iranzu parean? Unide parean? Ariztondorako zebrabidean? Edo goragokoan? Egongo al da udaltzainik?
jone bergara
bota librean
225.qxp_55 22/3/21 19:35 Página 5
Begi itsuak, negarrik ez.
Lehengo baten lehengusina batek, Lesbos irlako Moria Berria izeneko kanpamentuan bizi duten egoera lazgarria erakusten duen bideo bat bidali zigun whatsapp bidez. Kanpamentu (kartzela) horretan neguko hotz eta euriari aurre egin ezinda dabiltza. Bertan direnek, batik-bat familia eta haurrek, bizi duten sufrimendu Martxoak 8ari begira Emakumeen eta desesperazio egoNazioarteko eguna dela eta, Zestoan urtero mugitzen era argi islatzen da. dira bazterrak, kaleak bete egiten dira manifestazioaEgoera jasan ezinda, ren orduan eta ia edonork daki zein egun den hori, zer bere buruaz beste den aldarrikatzen dena, baita zer den feminismoa ere, egiteko pausoa emaedo hori esaten dute tera iritsi diren haur eta gazteen kasuak ere badaude. gehienek behintzat… “Lehenengo mundu” honetako konfort egoeratik, Aurten ere hala izan da. munduan zehar dauden makina bat drama ikustera Hezitzailea naiz, eta eguohituegiak gaude tamalez. Beraien lurraldea utzi eta nerokotasunean sexu bizi hobe baten bila joatea beste aukerarik geratzen ez heziketa eta indarkeria zaien milaka pertsona dago bidean. Gerrate, gose edo matxistaren prebentziomiseriatik ihes egitea beste aukerarik geratzen ez an egiten dut lan. zaien jende oldea. Horietako askok bide luze eta arrisDuela egun batzuk ikaskutsu horretan bizia galduko dute gainera. le batzuekin martxoaLurralde horietako egoera lazgarrien atzean, gehieneren 8aren inguruan hiztan, lehenengo mundu bezala ezagutzen diren nazioketan ari nintzela, galdetu zidaten ea zergatik ez zegoen interes ezberdinak egon ohi direla jakiteak, erruen, Emakumeen Nazioarteko Eguna bezala, beste dun sentiarazten nau. Nire barnean sortzen diren egun bat Gizonezkoen Nazioarteko Eguna aldarrikasentsazio eta kontraesanak ugariak dira. tzen zuena; mutilek ere aukera izan beharko zutela Desoreka horri amaiera emateak gure esfortzu edo beraien eskubideak aldarrikatzeko, eta hori ere diskrikonpromisorik ez ote duen merezi pentsatu izan ohi minazioa zela eta desberdintasuna areagotzeko arradut horrelakoetan. Errukiak ez du mundua aldatzen, zoia zela... Hori guztia haur baten testuinguruan jarribaina ondoren galdera eta gogoeta nahaste-borraste ta eta noski. Hori esan zidan lehenengo ikaslea mutibatean murgiltzen naiz. koa zen. Zer egin, nola egin; gure txikitasunetik munduaren Berak ez zuen ulertzen zergatik emakumeek izan zehanditasunari eragiteko gai ote garen galdetzen diot zaketen horrelako egun bat eta gizonek ez. Momentu nire buruari. Orekatzekotan, gehiago dugunok gutxiahartan eman nahi nion erantzuna oso garbi nuen: “Gigo izan beharko dugula eta horretarako prest egongo zonezkoen egunak egunero dira, beraiek eskubide guznintzatekeen hausnartzen dut. Mundua gidatzen dutiak dituztelako; edo behintzat, emakumeekin konpaten eliteen eskuetan gauden txotxongilo batzuk besratuz, historian zehar eskubide gehiago izan dituztelaterik ez garenaren aitzakia jartzen dut ondoren. Gure ko; eta gaur egun ere oraindik desberdintasun artean ere nahikoa drama, injustizia eta desoreka bahandiak daudelako bizitzako alor guztietan; ez direladitugu eta hauek konpondu ahal izateko nahikoa egiko beraien emazteen esku erailak, bortxatuak, jipoiten ez dudala akordatzen naiz ondoren. tuak… ”. Baina ezin nion hori erantzun. Minutu gutxi batzuk burutazio eta aitzakia artean noBerez, eskubideak zer ziren azaltzen saiatu nintzen eta raezean ibili ondoren, bertan behera geratzen da beti historian zehar horiek izan duten bilakaera; lortu dinire gogoeta solidarioa. Kontzientzia lasaitxoago, ren gauzak borroka eginez; desberdintasunak, bla, bla, agian, baina ezer egin gabe finean. Hurrengo irudiak pantailaratu arte, begi itsuak, negabla… Nire azalpena nahiko txaposoa izan zela onartu rrik ez. beharra daukat; alde batera utzi nahian erasoak, bortxaketak, erailketak… umearentzat entzuteko zerbait zigor plazaola gogorra balitz bezala. Baina nire buruari behin eta berriz galdetzen diot, ea ume horri errealitatea ezkutatu ote nion. Zergatik? Hori ere ez ote doa gure aurka? Txikienek errealitatearen pertzepzio “bigunagoa” izatea egokia ote da?
.
jone exposito
5
225.qxp_55 22/3/21 19:35 Página 6
GOIZEKO ZOrtZI EtA ErDIEtAN ElKArtU GArA, IrAEtAN. lEHENDIK EZAGUtZEN DItUGUN PArAJEEtAN IBIlIKO GArA, BAINA INOIZ EZ BEZAlA IKUSIKO DItUGUlA BArrUNDAtZEN DUGU. IZAN ErE, JOSU NArBArtE DUGU GAUr GIDArI, EtA JOSUK PAISAIA, lUrrA, lEItZEN DAKI. AUtOMOBIlA MArtxAN JArrI EtA AIZArNArANtZ ABIAtU GArA.
Aizpeltzerrekaburua (Etumetako bidegurutzea, 513 m.) Gure bazterrak... Zer ikusten du Narbarteren begiradak
Lehen geldialdia udalerriko begiratoki garainetako batean. Talaia bikaina da. Zer ikusten duen kontatzeko eskatu diogu. Megalitoetatik eukalipto basoetara, hainbat mila urteko historia eskola. “Elementurik zaharrena Santa Engraziako gaina da –gero joango gara hara, ezta?– baina aurrez aurre Izarraitz daukagu, eta hortik hasiko gara. Erlo magalean badakigu historiaurreko okupazioak izan zirela, Brontze arokoak, metalurgiari eta ganaduari lotuta. Badakigu Erdi Aroan bazeudela Izarraizpean zenbait saroi Azpeitiak, Zestoak, eta Iraetako jaunak partekatzen zituztenak. Bista gertuago ekarrita, hemengo baserriak: Ariztain, Sorabil… eta, berriz bista luzatuta, Etorra eta Endoiakoak ere ikusten ditugu… Seguru asko hauek ez dira eskualdeko zaharrenak, izan ere, jendeak pentsatzen duenaren kontrara, mendian sakabanatutako baserriak berrienak dira; lurrik txarrenak hartzen dituzte, herrietakoak, erosoenak, hartuta daudelako”. “Hemen aurrean botatzen hasita dagoen pinudi zabal hau ere
oso interesantea da. Markesbasoa toponimoa gorde da hemen. Eta Zestoako udal artxiboan bada dokumentu bat, XVI. mendekoa, azaltzen duena nola ingurune honen jabe zen kontzejuak lurrak ustiatzeko eskubidea burdinoletako jabeei saldu zien; Iraetako jaunari, Altzolarasko jaunari, Liliko jaunari... Orduan utzi zion mendi magal honek kolektiboki kudeatutako herri-lur izateari. Eta ordutik, intentsiboki esplotatu zuten burdinola horietarako egur-ikatza lortzeko”. Publikoak, herriarenak, diren ondasunak pribatizatzea ez da, beraz, atzo goizeko asmakizuna… “Herri-lurrak masiboki saltze hori frantsestearen (1808-1814) ostean gertatu zen batik-bat; Napoleonen armadaren aurkako gerrak eragindako zo-
225.qxp_55 22/3/21 19:35 Página 7
Protagonista eta bere metodoa
Josu Narbarte (Irun, 1992). Arkeologian doktorea da. Urtebete pasatxo da, Aizarnan egindako ikerketa oinarri, tesia defendatu zuela. Gure bazterrekiko lotura Ekainberrik sortu zuen. Museoan aritzeko lan eskaintza bat ikusi eta elkarrizketara azaldu zen Narbarte, eta hartu egin zuten. Han ezagutu zuen Aitziber Gorrotxategi aizarnarra, eta orduan hasi zen eskualdea ezagutzen. Aizarna perfektua iruditu zitzaion egin nahi zuen ikerketarako. Oso aspaldiko herria, "Erdi Aroan garrantzia eta indarra izandakoa" baina inguruko gehienak ez bezala, industrializazioak eta urbanizazioak aldatu gabea, "paradisu txiki bat". Harrigarria da Narbartek zenbat gauza deskubritu dituen gure aspaldiko iraganaz. Eta harrigarria da nola egin duen. Metodo zientifiko berri bat probatu du: geoarkeologia. Erdi Aroko eta lehenagoko bizimodua ikertzea oso zaila da Euskal Herri Atlantikoan ia ez dagoelako garai haietako agiririk, ezta aztarnategi arkeologikorik ere. Horregatik beste ikerketa bide bat erantsi die aurreko bi horiei: Paisaiaren azterketa geologiaren ikuspuntutik. Nola? Zundaketak eginaz. Makina batez tutu bat sartuz lurzoruan, laginak hartu eta analizatzeko. Bost zundaketa Aizarnan, eta beste bost Akoan, nekazaritzak eta abeltzaintzak ingurua noiz eta nola eraldatu duten jakiteko. Aizarnan landa lana amaitu zuela urte batzuk pasa dira. Ordutik ikertzen jarraitzen du. Azkenaldian Urola itsasoratzen den ingurunean aritu da, Beduako estuariotik behera. Esan daiteke, beraz, gure bazterrak goitik behera eta behetik gora ari dela aztertzen.
rrak ordaintzeko. Zestoako udalak, basoak eta lurrak ez ezik herriarenak ziren baserri, taberna, eta errotak ere saldu zituen. Hainbestekoa izan zen saldu behar hori, Zestoak gaur egun ia ez duela herri-lurrik. Horregatik Izarraitzera begiratuz gero, pinu-landaketa izugarri handiak daude, XIX. mende hasieran jabe pribatuek erosi zituztelako lursailak, eta gero industrializazioak ekarritako paperlantegientzat landatu zituztelako pinuak. Eta beste kontu interesantea da, Markesbasoaren erdia pinuz hustu dutela; paper industria gainbeheran dagoelako, eta pinuak azken urteotan zenbait izurrite pairatu dituelako, 2017ko banda marroia azkena. Azken kapitulua da Lasaon landatzen hasita dauden eukalipto basoak; horrek izugarrizko aldaketa ekarriko dio egungo paisaiari eta zein ondorio izango dituen oraindik ez dakigu. Baina Bizkaian, Galizian, Portugalen… argi ikusi dute eukalipto landaketek, alegia, espezie bakarreko ekoizpenek, eragin kaltegarri oso larriak dituztela. Lurra pobretu, ura kutsatu, eta biodibertsitatea txikitzen du horrek. Aranzadik egindako ikerketa batek ere frogatu du hori. Hori da, beraz, zientziak dioena, gizarte bezala ikusi behar duguna da arrisku horiek onartzeko prest ote gauden eukaliptoak ematen duen etekin ekonomikoaren truke. Santa Engrazia, 507 m.
Gure bazterrak... Ermita baino lehen, gaztelua?
“Urteak daramatzat pentsatzen Santa Engrazian gaztelua egon behar zuela… Ez da inongo agirietan aipatzen, baina ni konbentzituta nago”. “Erdi Aroan transhumantzia luzeko bideak zeuden Nafarroatik Gipuzkoako kostaldera. Gaztelu horiek abeltzaintza bideak zaintzeko postu estrategikoak ziren. Eta Santa Engraziak horrelako gune baten ezaugarri denak ditu: Erniotik kostaldera doazen bideak oso ondo zaindu daitezke bertatik; Aizarnako harana ere primeran ikusten da; eta gainera ermitaren azpian plataforma mardul bat dago, metro pare bateko betelana duena”. Indusketa batek ez al luke argituko misterioa? “Hor arazoa da mendi biluzi samarra dela eta galdu ez diren aztarnak, egotekotan, ermitaren azpian egongo direla, betelan horretan…” Eta ermita aurreko atari horretan ez al litzateke ezer agertuko? “Modu bakarra dago jakiteko! [kar, kar, kar…] eta ni prest nengoke saiatzeko”. Aizarnara estreinako aldiz orain goazen bidean barrena iritsi zen Narbarte, Etumetako bidetik behera. Liluratuta geratu zen. Parajearekin, herriarekin, isiltasunarekin… Ordurako bere ikerketarako kokagune bila ari zen gainera, eta “hauxe, bai, toki egokia” pentsatu zuen. Badakigu bere ikerketaren berezitasuna lurrean zundaketak egitean datzala, eta galdera bota diogu: Nola erabakitzen duzue non egin zuloa? Eta hirugarren geldialdia egitea proposatu digu.
7
225.qxp_55 22/3/21 19:35 Página 8
Aranguren baserri alboko soroa 244 m. Gure bazterrak... Nola egin zituzten?
Arangurengo soroa “artxibo perfektua” dela dio Narbartek; “tesiaren erdia behintzat zor diot soro honi”. Begiz igarri zion hor probatu beharra zutela. “Berez ‘V’ itxura zuen haran honek, eta gaur egun ere nabarmena da betelanaz lautu zutela, lurra landu egin ahal izateko”. Narbartek eta Eneko Iriarte geologoak frogatu dute Aizarna eta Akoako soroak VI. mendean sortu zituztela: “Ordura arte baso zen Akoa. Su emanaz ireki zituzten soilguneak, eta errautsak erabili zituzten betelan eta ongarri gisara gaur egun dauzkagun soroak sortzeko. Akoarretxea eta Akoabarrena baserrien artean egindako zundaketek frogatu dute hori. Aizarnako Aranguren baserri ondoko soroa ere garai berean egin zuten”. Hori dena jakin dute ateratako lur laginen zatirik sakonenak aztertuz. Laginean gorantz eginaz, geruzaz geruza, informazio gehiago: “VI. mendetik XIV. mendera arte kudeaketa modu bera mantendu zen, laborantza, lurgorri eta ongarritze suteak txandakatuz”. XV. mendean uholde handiak izan zituzten. Zundaketan garai horri zegokion tartean legarrezko geruza bat aurkitu zutelako dakite hori. Legar horretan ez zegoen material organikorik, ez sua erabili izanaren arrastorik, beraz uholde batek ekarria izan behar zuela ondorioztatu zuten. Datazioak XV. mendekoa zela esan zien gainera, eta hori da Europan Izotz Aro Txikiaren hasiera. Klimaren hozteak prezipitazioen maiztasun aldaketa eragin zuen gurean, eta horrek uholdearen hipotesia indartzen du. Legar horren gainean beste betelan bat: XVI. mendekoa. Gaur egun inguruan dauden baserriak bertan ziren ordurako. Bigarren betelan horretan, bi fase bereiz zitezkeen garbi; gainekoan “pinporta txuri pila bat” ageri zirelako buztinarekin tartekatuta. Karea. Lurzoruaren analisietan ere ezagun zuen karearen erabilera: “Jatorrizko buztinak ez du kaltziorik eta bat-batean izugarrizko kaltzio kontzentrazioa agertzen da”. Pinporta horiek azaltzen diren zatia XVII-XVIII. mendekoa da. Zerk azaltzen du hori? “Artoak. Artoa sartzeak errotazio ziklo intentsiboagoak ekarri zituen artoa eta garia txandakatuz eta lurgorria bertan behera utziz. Lurrak, baldintza horietan emango badu, ongarria behar du, simaurra. Eta ongarri organikoak lurrari eragiten dion azidotzea neutralizatzeko karea erabiltzen hasi ziren”. Duela hamarkada gutxira arte iraun du sistema horrek, Narbartek-eta “hogeitaka” karobi zenbatu dituzte Aizarnan.
Erretoreko etxearen atzealdea, 227 m. Gure bazterrak... Erromatarrenak?
Ikerketaren oinarria zundaketak izan dira, baina jakin-min handiena indusketak sortu zuen. Eta ikusgarriena bertan azaldutako arrasto erromatarrak izan dira. Han ere, zulagailua erabili zuten lehendabizi: “Metro beteko lagina atera genuen. XVII. mendeko betelanaren azpian buztin asko topatu genuen, guztiz gorritua eta ikatz pila bat zuena. Garbi zegoen ez zela ez nekazaritza jarduera baten aztarna, ezta naturala ere. Karbono 14 frogak duela 2.000 urtekoa zela esan zigun. Eta indusketa egitea erabaki genuen, argi zegoen hor beste zerbait zegoela”. Parrokiatik hamabost metrora, erretorearen baratzean, herriaren erdigunean harrotu zuten lurra eta, jakina, albistea aitaren batean zabaldu zen… "24 ordu pasa baino lehen, herri osoak zekien zertan ari ginen”. 3x3 metroko zuloa egin zuten indusketarako. EHUko ikerketa taldeko hiru lagun eta bi Historia ikasle aritu ziren. “Zuloa irekitzean egurrezko egitura handi bat azaldu zen, buztinezko hormak zituena, armazoi eta guzti”. Duela 2.000 urteko eraikin baten arrastoak Aizarnan. Apartekoa da hori, Narbartek azaldu digunez: “Gipuzkoan ez dago horrelako beste adibiderik, kostatik kanpo behintzat”. Eta, halako batean, azaldu ziren zeramika erromatarrak. danbolin: Unerik gogoangarriena lehenengo zeramika azaldu zenean izango zenuten, ezta? Josu Narbarte: Jakina. d: Nork aurkitu zuen? J.N.: Jon Egigurenek. d: Bai zera! Ez da egia izango! Nolatan zebilen bera zuekin? J.N.: Bai, bisitan etorri zen, aitzurra hartu zuen eta, da!, zeramika puska aurkitu zuen. d: Lehenengo aitzurkadan? J.N.: Bai. d: Lehenengo aitzurkadan, ez? J.N.: Bai. Bai, halaxe izan zen. Hasiberriaren zortea izango zen [kar, kar, kar…]. Horrela izan zen. d: Eta ikusi zenutenean zer pentsatu zenuten? J.N.: Beno, espero genuen zerbait azalduko zela, arkitektura egitura bat topatua genuelako ordurako, eta azpian materialak egotea zen logikoena. Poza hartu genuen.
PRINTZAK Toponimo bat Zazpisagasti. 1542ko udal erroldan ageri den baserri bat da, beste inongo dokumentutan azaldu ez dena. Etxe hori non zegoen ez daukagu arrastorik ere. Poz bat Hilabete osoan gure indusketa balkoitik zelatatzen egon eta gero, azken egunean, Intzinako amona jaitsi egin zen zertan ari ginen bertatik bertara ikustera. Interes handia erakutsi zuen. Aurkikuntza bat Eliza atariko hormetan dauden grafitoak Aizarnako baserri bat Ezin dizut bakarra esan, denak dira ederrak. Atentzioa ematen didate Egañako arku gotikoak, Etxegaraik goialdean duen zurezko egiturak, Santa Engraziako bentak, duen kokapenagatik, eta Ezkurroak, bere historiagatik… Aizarnan ikasitako hitz bat Zimitarioa
225.qxp_55 22/3/21 19:35 Página 9
Aranburuneko taberna, 223 m.
Gure bazterrak... Bi salda eta kafesne bat
“Aizarnako parrokiak definitzen du lurraldea. Konturatzen baldin bazarete, Zestoako udal barrutiak erdigunea Aizarnan du. Arroako lurrak albo batera utzi, horiek XIX. mendera arte Itziarkoak ziren-eta, eta konturatuko zarete mugen erdian Aizarna dagoela; ez Zestoa”. Eta lezio gehiago: Narbarteri entzunda ikasi dugu Akoako baserrien erdia, goialdekoak, Aizarnako parrokiarenak direla; eta barrenekoak, Zestoakoarenak. Google maps-en proba egin dugu eta harrigarria da emaitza: Zelaia Zestoako elizatik gertuago dago (1,28 km), Aizarnakotik baino (1,60 km). Loperena Aizarnatik gertuago dago (1,42 km), Zestoakotik baino (1,46 km). Akoan, Aizarnan adina zundaketa egin zituen Narbarteren taldeak, eta auzo hori ere apartekoa dela uste du: “Haran osoa terraza edo mailak egina dago, baserri bakoitzaren soroak du bere eustorma eta bere betelana. Inguruarekiko harremana nola aldatu da historian zehar? “Esango nuke aldaketa oso azkarreko epeak eta egonkortasun epeak tartekatzen direla. Goi Erdi Aroan, VI. mendean, paisaiaren berrantolaketa erradikal bat egin zuten, eta hortik sortutako lur erabilera ereduak hainbat mendez iraun zuen. Behe Erdi Aroan antzeko zerbait gertatu zen: Izotz Aro Txikian, hiribilduak -eta geroxeago- baserriak sortu ahala, paisaia guztiz eraldatzen da eta hainbat mendez iraungo du horrek. XVII. mendean, artoaren iraultzak berriro ekarriko du aldaketa oso azkar bat, bai mendialdean bai haranean, eta horrek XX. mendera arte iraungo du. Eta nik esango nuke XX. mendearen erdialdetik hona beste aldaketa erradikal fase batean gaudela, industrializazioak eta desindustrializazioak bultzatuta. Norenak dira ‘gure’ bazterrak? “Ikerketak erakusten duen gauza bat da paisaia ondarea dela, eta ondare kultural hori babestu beharreko zerbait dela, guztiona den neurrian. Identitate aldetik, ingurumen aldetik, eta ekonomia aldetik dituen balioak indartu egin behar dira, epe motzeko irabazi hutsaren aurrean. Guk daukagun espazioaren pertzepzioak, geure buruaz dugun pertzepzioan eragiten du, komunitate bezala dugun pertzepzioa baldintzatzen du”
12:30EAN ItZUlI GArA IrAEtArA. lAU OrDU. 19,8 KM. 2000 UrtE.
gaizka kortadi eta jon artano Mitoak Baserri isolatuaren mitoa Baserria Erdi Aroaren bukaeran sortzen da, Ordura arte herri-lurrak ziren gehienak eta kudeaketa kolektiboa gehienean… Baserriak mendi aldean sakabanatzea eta logika produktiboak etxean gero eta gehiago kontzentratzea ‘berria’ da, Aro Modernoan gertatzen da. Artzaintzarena Milaka urtez, Historiaurretik, aldagaitz mantendu den artzaintzarena ere ez da zuzena. Adibidez: Erdi Aroaren bukaeratik XVIII. mendera arte behi eta txerri saldoak ikusiko genituzke hemen, ez artaldeak. Tradizional esaten zaion paisaia Paisaia ez da ez naturala ez aldagaitza; produktu historiko bat da, noizbait eraiki eta mantendua. Etengabe aldatu izan da. Begien aurrean duguna garai eta prozesu desberdin askok sortutako mosaikoa da.
9
jardunian
225.qxp_55 22/3/21 19:35 Página 10
Telebista piztu eta ETB1en azalduko zaigu, prentsa idatzian ere haren pilota partiden kronikak idazten dituzte eta azken aldian esaten ari dira etorkizun handiko pilotaria dela. Emakumeen pilotaren aparraldia harrapatu du Arroagoikoak. Telebistak pilotan beti itzalean aritu izan diren emakumeak lehen lerrora ekarri ditu. Naroak errazena izan zuen pilota uztea, ez partida eta ez jokorako neska lagun gelditu zen duela pare bat urte. Segitzea erabaki zuen. Orain pozpozik dago hainbeste gustatzen zaion kirola egiteko aukera duelako.
17 urte dauzka eta aurten batxilerra bukatzen ari da. Ikasturte gogorra, selektibitatea ere egin beharko du. Ikasketengatik ordea, ez ditu afizioak albo batera utzita. Pilota bezala, musika ere gustatzen zaio eta anaia zaharraren bideari jarraitu eta perkusioa jotzen du, horko bateria, xilofonoa, tinbalak, txapak eta bonboa. Bandan jotzen du eta ez dauzka ahazteko herriko festetan jendez inguratuta Amparito Roca jotzen duteneko momentuak. Perkusioa bandako lehenengo ilaran joaten da nonbait kalejiran eta Arroagoikoak dio halako momentutan sentsazio onak izaten dituela eta era berean urduri jartzen dela: “Amparito Zestoan kristorena da!”. Azpeitia aldetik, aitaren aldetik, datorkio musikarako zaletasuna, eta aldiz, Arroan sortu zaio pilotarako pasioa. Nola hasi zinen pilotan? Arroan frontoia dago eta beste ezer asko ez. Txikitatik ibili naiz frontoian, baita eliza atarian ere, eskolara joateko autobusaren zain egoten ginenean. Bazkalondoan ere frontoira. Anai-arrebak eta herrikoak, denak ibiltzen ginen kaleraka. Hasieran zaharragoen kontra ibiltzen ginen, pike sanoa izaten genuen, kaleratzera ibiltzen ginen. Neskak eta mutilak, denak batera. Nire adineko neskarik ez dago Arroan eta mutilekin ibiltzen nintzen normalean. Eskuzkoa ez bestelako modalitaterik probatu al duzu? Pala probatu dut, baina niri eskuz jokatzea gustatzen zait. Pilota eskuan sentitzea gustatzen zait. Eskola kirolean futbola, saskibaloia eta eskubaloia egin nituen. Judo, berriz, hamar urtez praktikatu dut Azkoitian. Futbolean, saskibaloian eta eskubaloian baino pixka bat gehiago jarraitu nuen, baina urte batean futbolaren eta pilotaren artean aukeratu behar nuen eta pilota aukeratu nuen. Esan zidaten nire adineko neskarik ez zegoela pilotan. Hala ere, aukera hori egin nuen: ez zegoen neskarik baina ni neu ibiliko nintzen pilotan. Urtebetez aritu nintzen
225.qxp_55 22/3/21 19:35 Página 11
1
bakarrik entrenatzen eta partidarik jokatu gabe. Gero Azpeitiko neska bat ezagutu nuen eta biak hasi ginen Zestoan entrenatzen. Orain 30-40 urte dauzkaten emakume pilotariek kontatzen dute urte luzez eskuzjokatzeari utzi behar izan ziotela neskentzako aterabiderik ez zegoelako. Zuk ere badakizu zer den horrela egotea. Ni ez naiz beterano horiek adina denbora geldirik egon. Horiek hamar eta hogei urtez egon dira pilota utzita. Hala ere, orain pentsatzen dut oso erraza izango zela nik garai hartan pilota uztea: txapelketarik ez, neskarik ez, entrenatzailerik ez… ez dakit zergatik, baina segi egin nion… Bai, badakit zergatik segi nion, gustatzen zitzaidalako. Nahikoa nuen pilota eta frontoia neu bakarrik ibiltzeko. Eta pixka bat geroago emakumeen pilota aparraldiak harrapatu zaitu. Bat-batean neskak ikusi nituen telebistan jokatzen. Txapelketarik egiten zenik ere ez nekien. Azpeitiko Maddi Unanuerekin bikotea osatu eta parte hartu nuen lehen aldiz Emakume Master Cupen. Bigarren parte-hartzean 13 urte nituen eta Maddik 12. Finalaurrekoetara iritsi ginen. Lehenengo aldiz telebistan atera nintzen. Jabetzen zara zure aurreko neska pilotariek izan ez duten aukera duzula? Ez naiz oso kontziente, nahiz eta egia den urtebetez ni ere batere jokatu gabe egon nintzela, neskarik ez zegoelako. Zaharragoek esaten didate gozatzeko eta nik, “bai, bai, gozatzen ari naiz!”, erantzuten diet. Haiek mutilekin jokatzen zuten eta adin batetik aurrera utzi egin behar izaten zuten. Eskerrak zaharragoen garaiak ez ditudan ezagutu eta orain jokatzeko aukera daukadan. Zein duzu entrenatzaile? Zestoako Pilota Eskolan Adonis Gelis dut entrenatzaile, baina gehiago dauzkat. Master Cupa Olatz Arrizabalagarekin ari naiz jokatzen [elkarrizketa martxoaren 12an egindakoa da] eta entrenatzera Bizkaira joaten naiz. Bera, anaiak entrenatzen duenez, ni ere bai. Han neska gehiago daude eta elkarrekin aritzen gara. Txapelketako bikotea ezagutu behar duzu eta horretarako elkarrekin entrenatu behar da. Nafarroako Olatz Ruiz de Larramendirekin jokatutakoan haren anaia izaten dugu entrenatzaile. Pablo Dominguez osabak prestatzaile fisiko lanak egin izan ditu niretzat eta gaur egun Zestoako kiroldegiko zuzendari Ana Carrerek egiten ditu lan horiek. Hedabideetan garrantzi handia eman zioten partida jokatzeagatik kobratzen hasi zinetenean. Zuk kobratzen al duzu? Orain hasi naiz. Lehenengo aldiz Ean kobratu nuen. Hara joan nintzen eta antolatzaileak esan zidan ea 5 euro baneuzkan. Uste nuen nik ordaindu behar nuela par“Nesken pilota tida jokatzeagatik! Amarengana joan nintzen estubeste modalitate estu eginda eta esan nion 5 euro emateko. Amak: “Zertarako?”. Eta nik: “Ez dakit, baina eman 5 eubat balitz bezala ro!”. Antolatzaileari 5 euroak eman eta berak dirua hartu behar da, eman zidan, alegia, kanbioak behar zituen niri ordaintzeko. Pentsa niretzako zer pribilegio zen jomateriala katzea, ordaindu behar zena ordaintzeko prest diferentea da, nengoen!”. Galdera hori egin dizut zeren emakume pilotari bejokoa ere bai” teranoek baldintza ekonomikoak kontuan hartzea eskatzen dute. Baina gazteari galdetzen badiozu esango
Gora dator Naroa. Horren lekuko martxoaren 20-21 asteburua. larunbatean Emakume Master Cupeko finalerako sailkatu zen eta igandean Gipuzkoako txapelketako finala galdu zuen
1
225.qxp_55 22/3/21 19:35 Página 12
“Orain hasi naiz partidak kobratzen... ...Uste nuen nik ordaindu behar nuela partida jokatzeagatik!”
dizu partidak jokatzeko gogoa daukala, ezeren truke. Beteranoek esaten dute neskek ere kobratu behar dugula (mutilek bezala), baina nire ustez oraindik neska gu-txi gabiltza. Oraindik ez dago oinarririk eta ez dut uste ez dakit nolako exijentzietarako gaudenik. Lehenengo, neska asko behar ditugu, gero adinkako kategoriak egin ahal izango ditugu, kategoriatan mailak egongo dira, eta batzuk txapelketa pribatuetan jokatzera helduko dira. Orduan kobratuko dute, baina orain lau katu gabiltza. Adinaren arabera ikuspuntu desberdinak daude. Ez da gauza bera 40 urte izan ala ni bezala 17. Nik aitari esaten diot: “Ni ez nago begira partidak jokatzeagatik ordaintzen didaten ala ez, nik jokatu egin nahi dut”. Profesional izatea? Hemendik urte batzuetarako kontua izan daiteke, orain ez da horretarako momentua. Orain atzetik datozen neskek jokatzeko aukera izatea nahi dut. Ez dadila gertatu orain beterano direnei gaztetan pasa zitzaiena: jokatu nahi eta ezin. Emakumeen pilotak bere bidea egin behar du? Ez dut uste ezertarako balio duenik nesken eta mutilen pilota konparatzeak. Mutilekin konparatzen hasten bagara betiko aitzakiak eta arrazoiak ateratzen hasten dira: neskoi eskuko mina jartzen zaigula, gorputzez ahulagoak garela… 12-14 urtera arte bale, baina haiei muskulua hazten zaienean eta guri hilekoa etortzen zaigunean alde handia sortzen da. Nesken pilota beste modalitate bat balitz bezala hartu behar da, materiala diferentea da, jokoa ere bai. Gainera, gurean dena eboluzionatzen ari da, guretzat egokitutako pilotak nolakoak izan behar duten ikertzen ari dira, tako egokien bila ere ari dira. Bide onetik goaz. Mutilekin konparatzeari utzi eta txapelketak ziurtatu eta material egokiak lortu behar ditugu. Gazteentzako garrantzitsua izaten da nori begiratu edukitzea. Zuk zein izan duzu erreferente? Ez naiz pilota telebistaz asko jarraitu duen horietakoa, baina ikustekotan gizonak ikusten nituen. Patri eta hauek [Naroa nazioarteko maila izan duten beteranoez ari da. Patri Espinarrek adibidez 35 urte ditu eta 2017an one wall pilota jokoaren munduko txapelketa irabazi zuen banakakoan eta binakakoan] munduko txapeldunak dira, baina nik ez nuen inor ezagutzen. Egia esan, halako maila lortu eta inork ez zituen ezagutzen. Orain dela gutxi Aizarnazabalgo eskolan izan nintzen neska gaztetxoekin. Pixka bat pilotan ibili ginen eta gustatu zitzaien. Kontua hastea da. Gaztetxoak aukerarik gabe gelditzea ez nuke nahi. Plazandrea ematen duzu. Bandan perkusioa jotzen lehenengo ilaran, frontoian telebista eta guzti partidak jokatzen, ETB1ean elkarrizketak eskaintzen… Lasai itxura ematen duzu. Lasaia! Bai zera! Oso urduri egoten naiz! Nire partida bat telebistan bota behar zuten lehenengo aldian aitari esan nion: “Zergatik ailegatu naiz finalaurrekoetara? Orain telebistan aterako naiz!”. Nahiago nuen lehenago kaleratzea telebistan ez agertzeko! Orain lasaiago hartzen dut eta telebista egonda ere gozatzen ikasten ari naiz. Eta gurasoek irakatsi didate frontoian serio jokatzen, burua partidan edukitzen, bikoteari laguntzen.
Gurasoak ez ditugu aipatu elkarrizketa guztian. Zein egiteko izan dute zure pilota ibilbidean? Aurreko astean Arteagara joan nintzen entrenatzera. 40 minutu joan eta beste hainbeste etorri, ordubeteko entrenamendua egiteko. Palentziara joan, partida jokatu eta etorri, sei orduko bidaia. Eskerrak gurasoei pilota gustatzen zaien. Nik pilotan jokatzeko lan dena egin dutenak gurasoak dira. Etxean ez didate eragozpenik jarri, beti bultza. Entrenamenduetarako eta partidetarako taxilariak gurasoak dira. Elkarrizketa bukatutzat eman dugu. Ordubete baino gehiago aritu gara hitz eta pitz. Kamera aurrean elkarrizketak eskaintzen ohituta dago, baina inoiz ez zuen ordubeteko elkarrizketarik eskaini. Badauka bai, zer kontatua. Ideiak ere oso argi ditu: korrontea kontra zuenean pilotan egin nahi zuela erabaki zuen eta ur lasterra bere alde datorren honetan frontoian gozatzea erabaki du.
onintza irureta azkune
225.qxp_55 22/3/21 19:35 Página 13
1
3
Nerea Alberdi Fernandez eta Maipi Goikoetxea Aizpurua Danbolineko bazkideei tokatu zaie binakako otordua; errazio edo plater konbinatua, edari bat, postrea eta kafea edo infusioa oharrak: aurrez erreserbatzea komeni da eta 3 hilabeteko epea dago
225.qxp_55 22/3/21 19:35 Página 14
UrtEBEtE PASA DA BAlKOIrA txAlO ZAPArrADA EGItErA AtErAtZEN GINEN GArAI HAIEtAtIK. NOlA GAUDE GAUr?
Zestoako ikastetxea irekita eta martxan
Duela urtebete Hezkuntza sailetik jasotako eskola ixteko agindua ez dauka ahazteko Amaia Manterola Zestoako ikastetxeko zuzendariak. Aurrez-aurreko eskola orduak etenda, etxerako banakako txostenak prestatzen hasi ziren, eskolako fotokopiagailuari kea atera arte. “Gogoan ditut guraso ilarak eskolaren aurrean, denak urduri beraien seme-alaben txostenen zain eta guk behin eta berriz esaten genien; lasai, bi asterako dela esan dute”. Haur eta familientzat esker hitzak besterik ez ditu Amaiak “haurrak beti tinko eta isil-isilik egon dira, zetorkien guztiarekin eta familien partehartze eta eskuharmenik gabe ez zen hau posible izango”. Urtebete pasata, edo “iraunda” Amaiak dioen moduan, etxeetan eta eskolan gauzak ikaragarri aldatu dira: “Musukoaren, garbitasunaren eta distantziaren kontzeptuak normalizatu ditugu. Ikasle bakoitzak emaila eta klase ezpresentzialetarako tresna digitala du. Etxeetan konektibitatea bermatu eta ordenagailuak utzi dira. Irakasleek eta familiek formakuntza jaso dute tresna digitalen inguruan…” Irakasleek hiru agertokietara prestatu behar izan zuten “munduko errekorra hausteko denboran”. Aurrez-aurreko klaseak ia normaltasun osoz dihardute. “Konfinatuta dago” esaldia barneratua dute. Sarrerairteeretako ilarak eta protokoloak
ere normalizatuta dauzkate. Egoera berri honetan, ikasleak, familiak eta irakasleak egunero datorkienera moldatzen dira. “Aurtengo ikasturtea berezia da, denok ulertu behar dugu” behin eta berriz esan eta entzuten da ikastetxean. Denboran atzera begiratuta, zuzendariak argi dauka, “Ez genuen sekula pentsatuko honela iritsiko ginenik. Ikasturtean zehar izan ditugu ikasle eta irakasleak konfinatuta, baina eskola irekita mantendu da. Eskola itxi eta etxera bidaliko gintuzten haserako beldurra gaindituta, eguneroko lanean dihardugu ikasle eta irakasleok.”
225.qxp_55 22/3/21 19:35 Página 15
1
Gisasola eta San Juan egoitzetako zuzendariak ezjakintasun berrira egokitzen
Hasiera haietako ezjakintasuna eta beldurra izan dituzte bi zuzendariek gogoan. Oso presente dituzte oraindik. Zaurgarriek zuten arriskuaren jakitun, neurri zorrotzak hartzera behartu zituzten eta oraindik ere irauten dute urtebetera neurri haietako askok. Joseba Illarramendi San Juan egoitzako zuzendariaren esanetan, azken urtebete honetan egon garen “momenturik onenean” gaude, nahiz eta oraindik horrenbeste desiratzen dugun aurreko “normaltasun” hartara iristeko asko falta zaigun. Ione Miren Garciarena Gisasolako zuzendariak urtea “oso luzea” egin zaiela esan digu; “batez ere 2020ari dagozkion hilabeteak”. 2020 amaieran, txertoaren mezu itxaropentsua jaso zutenetik sentsazio berriekin hasi zutela urtea aitortu digu. “Oso bultzada handia izan da egoitzaren barruko bizitza berriro ere mugimenduan hasteko”. Pixkanaka, denboraren poderioz, ikasten eta birusa ezagutzen joan dira eta horrek babes neurriak egokitzera eraman dituzte egoitzak.
Txertoaren iritsiera. Inmunitate osoa lortu arteko egunak oso luzeak izan ziren. Ione MIrenen esanetan “Urtarrilak 13an txertoaren lehen dosia jaso eta bigarrena otsailaren 3an jaso genuen arte oso luze joan ziren egunak, baina, handik hamabost bat egunera ikusi genuenean txertaketa prozesua ondo amaitu zela, inguruko beste egoitzekin batera, poz handia sentitu genuen, badakigulako ziklo bat bukatu dugula eta birusa egoitzara sartuko balitz ere orain beste modu batera izango dela. Oso emozionanteak izan dira egun horiek. Aurtengo martxoak ez du zerikusirik aurrekoarekin”. Hilabete da txertaketa fasea bukatu dutela herriko egoitzetan. Illarramendiren esanetan, “Ustezko inmunitateak pertsonalki asko lasaitu gaitu nahiz eta neurri asko mantentzen diren, langileok maskarekin jarraitzen dugu... baina, egoiliarrak gabe daude etxe barruan”. Ezjakintasun berrian. Inmunidade hori zenbaterainokoa den ikusi behar da orain. “Mapeoak egiten ari gara orain. PCR frogak egiten jarraitzen dugu, nahiz eta egoiliarrak eta langileok txertoa hartuta egon oraindik gauza asko ez dakizkigulako, esate baterako positibo ematerik ba al daukagun, nolako sintomak izango genituzken, edota kutsatzeko gaitasunik izango al genukeen…Horregatik, neurri guztiak oso kontserbadoreak dira oraindik eta horrek egunerokotasunean eragin egiten du”. dio Illarramendik. Ione Mirenen esanetan, “ez jakintasuna hor dago, baina, intentsitate desberdinekoa da, duela urtebetekoa oso gogorra izan zen. Aurten ezjakintasunez jarraitzen dugu ez dakigulako urtea nola bukatuko den, birusaren mutazioek, txertoaren indarra galtzeak… kezkatzen gaitu eta agian berriro txertatu beharko dugu laister, baina prest gaude”. “Normaltasun” hura desio. Gisasola egoitzan “berriro bizitza berreskuratzen” hasi dira, sektorizazuta jarraitzen dute baina talde txikitan sukaldaritza tailerra eta bingoan hasi dira esate baterako. “Beraiek lasai ikusten ditugu. Kalera ateratzen direnak ere hasi dira giro hori pixkat bat berreskuratzen eta horrek bizitza eman die beraiei eta guri ere bai. Senideak ere lasaiago ikusten ditugu. Bisiten maiztasunak egokitzen ari gara egoiliar bakoitza mundu bat delako”. San Juan egoitzan ere sektorizatuta jarraitzen dute, burbuja kontrolatu moduko batzuetan, birusa sartuko balitz ere ahalik eta azkarren etetea lortzeko. “Uda aurretik espero dugu sektore horiek puskatu eta etxe barruan denok inmunizatuta egonda ahalik eta azkarren normaltasuna berreskuratzea. Gure kontzeptua etxe ireki batena da; ate guztiak irekita, bisita denak libre… norbera bere etxean bezala, bakoitzaren autonomia errespetatuz eta bultzatuz. Hori dena eten zaigu eta gure ustez orain gogorrena hori da, irekitasun horren falta. Oraindik lotuta gaude eta horrek asko baldintzatzen gaitu. Gizarte osoa gaude lotuta, baina, hemen nabarmenagoa da hori Nekatuago ere badaudela aitortu digu Illarramendik “denok pilak bajuago ditugu orokorrean eta egoera luze eta gogorra egiten ari da egia esan. Antsietate puntu bajuago eta kontrolatuagoa da, baina, nekatuago gaude eta igarri egiten da.” Gisasolako arduradunak oso motel ikusten du txertaketen martxa: “badakigu interesak, botereak, farmazeutiak eta gauza asko dagoela atzetik, eta gizartean txertatuen portzentaia altua lortzeko denbora asko pasa beharko du oraindik. Aurrenak izan ginen ixten eta azkenak izango gara irteten”.
5
225.qxp_55 22/3/21 19:35 Página 16
danbolin.eus
Herriko sarrera irteerak hobetu eta oinezkoei lehentasuna emateko proiektua aurkeztu du Udalak
G-631 errepidean saihesbidea egiteko aukera baztertu zuen Aldundiak, lan teknikoen kostu ekonomikoa tarteko. Udalaren nahia, aukera hori baztertuta, gutxienez herrirako sarrera irteerak hobetzea da eta bide batez, herriko mugikortasun arazoak txukuntzea, oinezkoei lehentasuna emanez. Endara ingeniari taldearekin elkarlanean Mugikortasun plana osatu dute eta Foru Aldundiak argi berdea eman dio lan honi. Hilaren 10ean herritarren aurrean aurkeztu zuten eta ekarpenak jaso zituzten. Hauek izango dira aldaketa nagusiak: · Herriko sarrerak: Enekosaustegi (mediku etxe parea) toribio Altzaga (Gasolindegira iritsi aurretik) · Irteerak: Arozena eta Gurutzea (Zumaia eta Azpeitia aldera) · Norabide bakarreko kaleak: Gesalaga, larrain eta Gurutzeaga · Arteagako: Auzora sartzeko bi aukera izango dira, Ertxiñondo paretik eta gasolindegitik. Irteera bakarra izango da, gasolindegi aurrekoa.
Mugiment Kirol Txartela proiektuan parte hartuko dute Zestoa, Getaria eta Zumaiako kiroldegiek
Eusko Jaurlaritzak aldundiekin eta udalekin batera bultzatutako Mugiment kirol txartela egitasmoarekin bat egin dute Zestoa, Getaria eta Zumaiako kiroldegiek. txartel horri esker, programa horretan parte hartzen duten kiroldegietako instalakuntzak erabiltzeko aukera izango dute. Programa honetara atxikitzeak eskualdeko herritarrei zein eskualdean lan egiten dutenei "onurak" ekarriko dizkietela azaldu zuten hiru herrietako udal ordezkariek. txartela eskuratzea doakoa da, baina beharrezkoa da udalaren kirol zerbitzuko bazkide izatea erabili ahal izateko. Jende pilaketak saihesteko, kiroldegi gehienek ordutegi mugak dituzte. Horregatik, garrantzitsua da txartela erabiltzerako orduan ordutegian ondo begiratzea.
Jende askok hartu zuten parte Martxoaren 8ko mobilizazioan
Martxan da Arroa Beheko III. Ipuin Lehiaketa
Duela bi urte hasitako bideari jarraituz, hirugarren aldiz antolatu dute auzoko haurrei zuzendutako ipuin lehiaketa. Ezkaizto Auzo Elkarteak eta Arroako eskolak elkarlanean bultzatu dute ekimena. Sariketa hiru taldetan banatu dute; l.H 1-2, l.H. 3-4 eta l.H. 5-6. Ipuinak maiatzaren 7a baino lehen aurkeztu beharko dira Arroako eskolan.
Inoiz baino moreago jantzi ziren Martxoaren 8an, Zestoako kale, balkoi eta leihoak. Bargaztak talde feministak mobilizaziorako deia egin zuen arratsalderako. Hogeinaka herritarrek zeharkatu zituzten herriguneko kaleak Dena aldatu, sistema arrakalatu. Hautsi ditzagun muga guztiak lemapean. Ondoren, plazan bildu ziren denak. Han, dantza bat eskaini eta bi testu irakurri zituzten.
225.qxp_55 22/3/21 19:36 Página 17
iinkesta.
1
Gaikako bilketa sistema martxan jarri zenetik zure jarrera aldatu al da?
kb
juan mari canseco 67 urte
ale ale
Altzarien kontua lotzeko dagoela uste dut, baina bestela, hondakinak biltzeko sistema honekin oso gustura nago. xabier mantxola 60 urte
Hasieran zalantza izaten genuen ze edukiontzietara bota gauzak baina orain, inertziaz egiten dugu. Etxean lau ontzi ditugu eta hasieran bezala egiten dugu, gauza bakoitza bere toki- josune larrañaga ra botata. 42 urte edurne korta 49 urte
Pinuak ateratzeko lanak bukatuta, horrela geratu da galtzada. Zer pentsatua eman behar luke!
Gurutzeko geltokia zenari, pipiaren aurkako tratamendua eta bernizatu egin dute
(Erantzuleak guztira: 91
Papera eta organikoa Zubimusuko etxolan botatzen ditugu eta plastikoa eta errefusa kaleko edukiontzietan. Hasieran bezala birziklatzen dugu baina plastikoa edozein egunetan botatzeko edukiontziak faltan botatzen ditut.
Nik hasieran banuen zalantza, ia ordutegiarekin eta ondo moldatuko ginen, egunen banaketa... Baina egia esan, oso erreza izan da hasieratik eta gustura nago sistema honekin..
7
225.qxp_55 22/3/21 19:36 Página 18
225.qxp_55 22/3/21 19:36 Página 19
1
EMAKUMEENTZAT PROPIO
Emakumeen genitalen kongestioa tratatzeko erabili daitekeen estraktu edo tintura bat sortuko dugu. Likidoen pilatzea edo blokeoa arintzeko erabiliko ditugu lortutako landareestraktua. Hileroko minak arintzeko, pelbis ingurua handituta sumatzen denean laguntzeko, odol jarioa egonkortzeko, hilerokoan izaten den ahulezian indartzeko edo hilerokoaz aparteko sabelpeko ondoezak hobetzeko balio du. Luisa belarra (Lippia citriodora) hartuko dugu oinarri. Sendabelar honek nerbio sistemari laguntzen dio. Zehazki: gure erlaxazioa eta hondakinen kanporatzea gidatzen duen sistema parasinpatikoa indartzen du. Belar honek bere indarra emakumeon sabelpera bideratzen du, bertako presioa arintzeko aproposa da beraz. Sendabelarrak sekula erabili ez badituzu ere, hau erraz egingo duzu: Sendabelar lehorraren (belardendatan poltsatan saltzen dute) 20gr hosto beratzen jarri 45ml alkohol edangarritan (likore lehor bat, ginebra adibidez) eta 35ml ur destilatutan (supermerkatutan saltzen dute). Ontzi hermetiko batean jarri nahasketa eta ilunean gorde hiru astez (armairu baten barruan adibidez), noizik eta behin hartu ontzia eta astindu. Ondoren iragazi eta gorde lortutako pototxo batean. Egunean 10 tanta hartu basoerdi uretan diluituta. Egunean hiru aldiz egin, otorduen ostean. Alderdi emozionala aipatu nahi dizuet. Aparatu genitalak bizitza sortzeko gaitasuna duenez, emozionalki ere sormenarekin lotzen da. Alegia: gure gaitasun sortzailea, kreatibitatea, gure proiektuen edo ametsen sorkuntza… arlo horietan izan ditzakegun blokeoak txikitzeko, ongizatea hobetzeko, ere lagungarri izan daiteke Luisa belarretik lortutako tintura. MARI ARTANO
IDATZI NAHI BADIDAZU: KERALATXOKOA@GMAIL.COM
9
225.qxp_55 22/3/21 19:36 Página 20
Izena
Helbidea
Kontu korronte zenbakia
Nortasun agiria telefonoa