236.qxp_55 22/3/22 19:26 Página 1
“inork ez zuen espero benetako gerra etorriko zenik!”
236.qxp_55 22/3/22 19:27 Página 2
640 917 626
943 052 761
236.qxp_55 22/3/22 19:27 Página 3
3
3.000 km-ra, bihotzetik gertu
Otsailak 25. Txori txio doinuekin esnatu nau egunero legez iratzargailuak. Mugikorra hartu, hura itzali eta wifi madarikatua piztu dut makarrak kentzeko denbora hartu aurretik. "Errusiako tropak Ukraina inbaditzen hasi dira", irakurri eta begiak birritan igurtzi behar izan ditut ametsetan ez nengoela baieztatzeko. Nola liteke? Segundu bakar batean 2022tik 1914ra atzera egin ote dugun pentsatu dut. Ukraina Euskal Herritik makina bat kilometrok urruntzen duen arren, zestoarrok oso gertu sentitzen dugun herrialdea da; 1986ko apirilaren 26an gertatu zen zorigaiztoko istripu nuklear larri hark lotu gintuen, eta udara pasatzera etortzen ziren haurtxo horiek lagun egin genituen: Natalia, Oksana, Makxim… Gerrak bete-betean harrapatu ditu batzuk euren herrialdean eta ezinezkoa zait kezka ezkutatzea, egunero ondo egongo ote diren pentsatzea. Danbolinen bertan, telebistaz edota irratiz gerra barrutik bizitzen ari diren adiskide batzuen testigantzak entzuteko aukera izan dugu, baina badira milaka kilometrora, bonba eta tiro hotsetatik urrun, sufrikario hura beren azalean pairatzen ari direnak ere. Oksana Ilchenko zortzi urte zituela iritsi zen Zestoara lehenengoz, eta sei urte dira jada hona bizitzera etorri zela. Ivankiv du sorterri, errusiarrek inbasioko lehen egunetan suntsitu zuten herrietariko bat. Bertan ditu izeba eta lagunak, urrun, gerratik ihes egin ezinda, bunkerretan ezkutatuta... Bere egoeraz eta Ukrainako gatazkaz hitz egin du Ilchenkok Naiara Expositorekin. Gertu izango dugu martxoko zenbaki honetan Mikel Arregi ‘Ertxin’ alkatea ere. Legegintzaldi erdia beteta, ia hiru urte hauek emandakoaren balorazioa egin eta pil-pilean dauden gaien inguruko galderak erantzun ditu; etxebizitza eskubidea, euskararen erabileraren beherakada, merkataritza, auzoak edota etorkizuneko gizartea izan ditu hizpide Ertxinek, besteak beste. Hizketaldi osoa ikusgai duzue, jada, webgunean, baina ez baduzue horretarako nahikoa denbora, egon lasai! Izan ere, elkarrizketak emandakoa laburtuta izango duzue hurrengo orrialdeetan. Urtebete eskas gelditzen zaio, momentuz behintzat, Ertxini alkatetzan. Bada, legegintzaldi amaiera baino gertuago egon bedi Ukrainan bakea. Bitartean, Zestoako Udala eta herritarrok inoiz baino gehiago egon gaitezen behar gaituzten horien alboan, beti egin ohi izan dugun moduan laguntza eta babesa eskaintzen.
diruz lagundutakoa
naiara olaizola
d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna
a
rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : n a i a r a e x p o s i t o , Amaiur Aristi, Urko Canseco, Sara Matsutani, naiara olaizola, ITSASO ZUBIRIA, jone bergara eta itsaso waliño
d
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : nagore telleria, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, nerea odriozola, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
proiektu laguntzaileak
236.qxp_55 22/3/22 19:27 Página 4
Bego! Zure enbidoa jaso nuenean zer demontre idatziko nuen galderari makina buelta eman eta gero, errazena zure galderak zuzenean erantzutea izango zela iruditu zitzaidan. Bai Bego, hala da, dagoenekoz egin ditut lau urte Zestoaratuta, Herbereetan urte mordoa eman eta gero. Han bizi izandako zerbaiten hutsunea sentitzen dudan galdetzen didazu; bada bai, batez ere, nire alabarekin maiz egotea eta han egindako lagun maitagarrien hutsunea. Tarteka, berriz, etxeko lorategia eta, nola ez, bizi izan nintzen hiritxoan tris-tras batean edonora eramango ninduen bizikleta. Ondo integratu nintzen Holandako gizartean, haien hizkuntza ikasi nuen eta horrek nire bidea nire kabuz egiteko aukera eman zidan. Horrela, jendea ezagutu nuen eta ikasketak (oin-erreflexologia, terapia energetikoak eta kanalizazioak, arte-terapia,...) egiteko gai izan nintzen. Horrek erakutsi zidan, bizi zaren lekuko hizkuntza zeure egitea zein garratzitsua den; baita bertan aktibo izatea ere. Ikasketa honekin etorri nintzen Zestoara eta Zestoako gizartearen parte izaten saiatu izan naiz. Etorri nintzenean, beraz, izan ohi nuen euskara maila berreskuratu nahi izan nuen. Horrela, AEKra gerturatu nintzen eta gutxira, bero eta beso zabalik hartu ninduen talde batean hasi nintzen. Bertan, euskara ez ezik, Zestoa eta inguruak ezagu-tzen ikasi nuen. AEK-ko taldea nire informazio-iturria izan da beti. Besteak beste, Zestoako irakurleen taldeko berri izan nuen; talde honetako partaide izateak euskaraz maiz irakur-tzera bultzatu ninduen. Gaur egun, atseginez irakurtzen ditut euskaraz idatzitako liburuak. Idatzi hau amaitzeko, enbidoa oraingoan AEK-ko irakasle Eli Agirreri zuzentzen diot. Zerk bultzatu zaitu euskara irakastera? Nola ikusten duzu edo bizi duzu erdaldunen euskaldun-tzea? Eta euskaldun zaharren alfabetatzea? Ikusten al duzu bi talde hauen arteko diferentziarik? Irakasle bezala, zein da zure euskararekiko erronka? Egun dauden metodoei egokiak deritzezu edo zerbait aldatuko zenuke?
enbidoa
sorkunde etxezarreta
pintada.
Zer ari gara arnasten. Arroabeko hainbat bizilagun kezkatuta gaude gure auzoak bizi duen kutsadura arazoarekin. Industria poligono bat daukagu auzoari itsatsita, hori badakigu, baina ez luke nahikoa arrazoi izan behar arnasten dugun airea kutsatuta dagoela besterik gabe onartzeko. 2019ko azaroaren amaieratik 2020ko urtarrilaren erdira arte airearen kalitatea neurtzeko unitatea jarri zuten plazan. Ondoren, datuak aztertuta, Eusko Jaurlaritzak esan zigun araudiaren neurrien barruan daudela balioak. Horrek lasaitu behar gintuzke, baina ez da horrela izan. Are gehiago, ordutik egoera okertu egin dela uste dugu. Izan ere, ez gara adituak gai honetan, baina itsuak ere ez, eta badakigu zer ikusten dugun: hauts beltza egunero gure balkoi eta kaleetan, kotxeak erdoil puntutxoz beteta. Eta noski, galdera berehala sortzen da: hori erortzen bada zerutik, zer ari gara arnasten? Zer jaten dugu inguruko baratzetako barazkiak kontsumitzerakoan? Eta galdera gehiago sortzen dira: bete beharreko arautegia zuzen betetzen al da? Urteko 365 egunetako 24 ordutan aire filtroak jarrita egiten al dute lan? Urteko 365 egunetako 24 ordutan ateak itxita egiten al dute lan? Badakigu zer ikusten dugun erortzen zerutik, eta honen aurrean kontrol zorrotza eta egunerokoa eskatzen dugu. Ez genuke pentsatu nahi Eusko Jaurlaritzak enpresa baten mozkin ekonomikoak pertsonen osasunaren gainetik jartzen dituenik.
Arroabeko kutsaduraren aurkako lan taldea
bota librean
236.qxp_55 22/3/22 19:27 Página 5
zaharkitze programatua
Mugikorraren bateriak gero eta gutxiago irauten dizu? Daramazun arropa azkar apurtzen da? Produktu berriak erostea, hauen konponketa baino merkeagoa da? Zaude lasai, ez da arraroa, apropos planifikatutako gai baten aurrean aurkitzen gara, zaharkitze programatuaren aurrean hain zuzen ere. Zaharkitze prograBadator urtemuga. Zestoako Gazte matua, hitzak dioen Asanbladak 33 urte betetzen ditu. Urte hauetan guztietan, bezala, askotariko progorabeherak tarteko, Gaztetxea herriko gazteak elkartu duktuen programatueta antolatzeko espazioa izan da; eta gaur, oraindik ere hala tako edo planifikatutaizaten jarraitzen du. Azpimarratzekoa da azken urteotan ko zaharkitzea da. InAsanbladak izandako gadustria iraultza osteko garaian du jatorria, orain dela rapena; izan ere, esan geehun bat urte gutxi gorabehera. Sasoi hartan, katezko nezake inoiz baino inekoizpen sistema batera jo zuten ekonomia “aurreratuedartsuago gaudela, 25 kinek”, produktu gehienak herritarrentzat eskuragarriago de inguruko asanblada bihurtuz. Honela, produktu desberdinen eskaria azkar izatera heldu baikara, asasetzea lortu zen, jendearen behar materialak nolabait tero bilduz eta antolatuz. bermatuta zeudelarik. Alabaina, errealitate berri hau ez Horrela, esandako antozen orduko enpresarientzat komenigarria, errentagarrilakuntzari esker, ikasturtasuna mantendu edo areagotzeko, produktu desberdite honetan kontzertu, nen errotazio azkarragoa beharrezkoa baitzen. Finean, hitzaldi zein aisialdiko ekoizten zituzten produktu horien bizitzak luzeegiak ziekintzak egin ditugu herrian eta jada iristear da hainbat ren. Testuinguru honetan izan zen sortua zaharkitze proekimen barne bilduko dituen aipaturiko 33. urtemuga. gramatuaren afera, produktuen “beharrezko” errotazioa Puntu honetan, aipatzekoak dira azken bi urteetan, pandebermatzeko bitarteko baten gisan. Aldeko baino kontramiaren mugak medio, ekimenak eta urtemuga bera aurreko puntu gehiago dituela uste dudanez, zoriontasun mara eramateko izan ditugun zailtasunak. Azken horren isla terialistaren eta ingurumen inpaktuaren puntuak eztada pasa den urteko urtemuga: kontzertuak aurrez adostubaigai jarri nahiko nituzke. Ekonomiak helburu duen tako egunean ezin egin ahal izatea. Antolatutako bertso errotazio hori lortzeko asmotan, behin eta berriz saiatu bazkariari dagokionez, berriz, bertso saioa izatera pasatu izan dira norbanakoon zoriontasuna hainbat produktuzen, segurtasun neurriez mugaturik gainera. Eta hori nahiren jabe izatearen nahiarekin lotzen. Gizarteak nahi makoa ez bada, azpiegitura egoki baten beharraren arazoa terialista hori barneratuta izan ostean, eraginkorrak gehitu behar zaio; izan ere, gaur egun Gaztetxea kokatzen bihurtzen dira errotazio estrategia desberdinak; produkden espazioak hainbat muga ditu (espazioaren azalera, kotuen etengabeko bertsio eguneratuak jaulkitzea, moda kapena, irisgarritasuna, etab.), eta horiek oztopo zuzenak ohiturak aldatzea, Black-Friday eta Blue monday bezalaizan dira guretzat. Ildo horretan, ikasturte honetako bigako egunak sortzea... Produktuen txandakatze bizkor horren lauhilekoan ere esku artean dugun Gaztetxe berriaren nek ingurugiroan eragin nabarmena du. Urtero sortzen proiektua sendotzen jarraituko dugu; bide batez, antoladen zabor kantitateak, birziklatzen denak baino hazkuntzen ditugun ekintzak proiektua bera indartzeko aprobede tasa handiagoak izan ohi ditu. Herrialde pobreenetan txatuz. Bestetik, bi urteren ondoren santakutzak ospatzeaurkitzen diren, baina herrialde aberatsenek betetzen diko aukera izango dugu. Gazte asanbladako kideok argi tuzten munduko zabortegi elektronikoak gero eta beteadaukagu egun horren garrantzia eta potentzialitatea; hogoak daude. Ingurura begiratuta, gure espeziearen iraunrregatik, herriko gazteak biltzeko aukera paregabea dela gitze data aurreratzen ari garenaren sentsazioa dut, edo deritzogu. Hori posible izan dadin, danbor naiz karroza egibeste modu batera esanda, giza espeziearen zaharkitze teko auzolanak zabalduko ditugu. Beraz, esan bezala, ez programatu baten aurrean gaudenaren ustea. gaude geldirik eta momentu honetan, COVID-19aren neurrien inguruan askatasun gehiago dugula kontuan izanda, eta betiere gaztetxea zentrora mugitzeko kanpainarekin lanean jarraituz, buru-belarri eta gogotsu gabiltza urtemuga indartsua antolatzen. Bertan ikusiko dugu elkar. joritz zunzunegi irure Indarrak biderkatzeko, gaztetxea zentrora!
enetz izeta
5
jardunian
236.qxp_55 22/3/22 19:27 Página 6
Oksana Ilchenko (1994, Ivankiv, Ukraina) zortzi urterekin etorri zen lehenengo aldiz Zestoara uda pasatzera. Txernobilgo haurretako bat gehiago zen, herrira etortzen ziren haurretako bat gehiago. Oksana, Ivankiv herrian jaio eta bizi izan zen. Ivankiv Txernobilgo zentral nuklearretik 52 kilometrora dago, 1986ko istripuaren eraginez ondorio larrienak jasan zituen zonaldetik 20 kilometrora, hain zuzen. Azken sei urteotan Oksana Zestoan bizi da bere hemengo familiarekin. Pasa den otsailaren 24tik inoiz baino gehiago du burua sorterrian, bere herrialdean bizitzen ari diren Errusiaren inbasioak ekarri duen gerra gordina dela-eta. Gerraz eta bizitzaz aritu da Danbolinekin. (Elkarrizketa martxoaren 4an egin zen. Ordutik egoera okertu egin da Ukrainan. Bere etxean hartu du Oksanak herrira iritsi den aurreneko ukrainar errefuxiatua eta elkarrizketa egin eta hurrengo egunetik ez du izan bere familiaren inguruko berririk )
Zer moduz zaude? Orain lasaiago nago, bost egun baino gehiago pasa ditut lagunen eta senideen berririk izan gabe, baina lortu dut beraiekin hitz egitea eta lasaiago nago. Noiz etorri zinen lehenengo aldiz Zestoara? Zortzi urte nituela etorri nintzen lehenengo aldiz Inma Zulaikaren etxera, eta handik aurrera 17 urte bete nituen arte, uda guztiak Zestoan pasa izan ditut. 18 urte bete nituen udan ez nintzen etorri, azterketa bat egin behar nuelako, baina hori pasa ostean beste lau udatan etorri nintzen. 22 urte bete nituen udan, hemengo familiarekin hitz egin nuen eta hemen geratzea erabaki genuen. Ordutik hemen bizi naiz, oso gustura. Eta Zestoan bizi zaretenetik, zertan aritu zara? Ikasten aritu zara edo lanean? Biak egin ditut! Zestoara bizitzera etorri nintzenetik hilabete bat bakarrik egon naiz lanik egin gabe! DBH atera dut eta gazteleraz egin ditut ikasketak gaztelera ikasteko. Euskaraz oso ondo hitz egiten nuen, baina gazteleraz ez nekien ia ezer, eta hori hobetze aldera ikasketak gazteleraz egitea erabaki nuen. Ondoren ile-apaintzaile izateko ikasketak egin ditut Zarautzen; asko gustatzen zait. Estetika ikasten hastera nindoala lana aurkitu nuen Zumaiako ile-apaindegi batean eta gaur egun horretan ari naiz. Lau hilabete daramatzat lanean eta oso gustura nago egun osoko kontratua daukat; nire gustuko lana egiten eta etxetik gertu. Gidabaimena ere atera dut, eta pozik! Horretaz gain, etxe garbitzen ere aritzen naiz, ikasten ari nintzela ere horretan jarduten nuen. Ez daukat aspertzeko denborarik!
236.qxp_55 22/3/22 19:27 Página 7
Oksana, etxean hartzen zuen Inma Zulaika zestoarrarekin
“inork ez zuen espero benetako gerra etorriko zenik!”
Ukrainan familiarik ba al duzu? Bai, izeba bat daukat, nire amaren ahizpa. Ivankivetik oso gertu bizi da, ondoko herrian. Nire ama hil zenean, nik 14 urte nituen, bera egin zen nire arduradun. Ahal dudan guztietan dirua bidaltzen saiatzen naiz laguntzeko. Berak hanketan arazo bat duenez ezgaitasuna dauka. Orain oso egoera gordina bizitzen ari da, errusiarren erasoak hasi zirenetik “bunkerrean” sartuta dago eta han hezetasun handia dago, ez dago berogailurik, argirik… Bunkerrak deitzen diegun arren, berez, ez dira bunkerrak, soto moduko batzuk dira. Ivankiven eta inguruetan gehienak etxeak dira, ez pisukako eraikinak, eta bakoitzak bere lur zatitxoa du baratza egiteko. Han ateratzen dituzten produktuak gordetzeko sototxoa da, eta bertan udan hotz handia egiten du; imajinatu orain negu bete-betean zer egingo duen. Nire aita, berriz, 10 urte nituenean hil zen. Zestoan nengoen uda pasatzen bera hil zenean. Izugarrizko zortea izan zenuen Zestoako familia zure bizitzan agertzean, ezta? Bai, nik beti esan izan dut nire bigarren familia dela. Zoritxarrez hemen geratzea erabaki nuenean eta hemen bizi berriaz disfrutatzen hasi behar nuenean, Inma gaixotu egin zen. Ezin nuen sinistu berriro horrelako zerbait bizi behar nuela… Baina denborarekin aurrera egiten duzu eta horrekin bizitzen ikasten duzu. Ukraina Euskal Herritik gertu dago, baina kulturalki-eta oso ezberdinak dira. Zertan antzematen duzu zuk alderik handiena? Ukrainan orokorrean askoz gaiztoagoak edo gaude, egoistagoak gara. Han norbaitkalean erortzen da eta inor ez da gerturatzen laguntzera. Hala ere, badirudi gauzak apur bat aldatzen hasiak direla, jendea bidaiatzen hasi da, beste kultura batzuk ikusten eta badirudi gauzak aldatzen ari direla. Bestalde, han alkohola oso barneratua dago, eta jendeak arazo handia du; vodka asko edaten da. Hemen ere edaten da, baina ez da berdina. Noiz joan zara azkenekoz Ukrainara? Bost urte joan gabe egon ostean, pasa den udan egon nintzen. Behar nuen joatea, baina bertara iritsi eta berehala itzuli egin nahi nuen. 18 egunerako joan eta bederatzigarren egunean bueltan nintzen. Ni hemen oso
7
236.qxp_55 22/3/22 19:27 Página 8
gustura bizi naiz eta hau faltan botatzen nuen. Nire lagun gehienekin egoteko aukera izan nuen, behintzat, alde horretatik gustura nago. Ama hil zenean, nire familiakoa zen etxetxoa saldu egin nuen, eta pisu bat erosi nuen. Udan bertan egon naiz, nire etxean, baina oraintxe ez dakit zutik ote dagoen. 2014tik giroa nahiko gaiztotuta zegoen Donbass eskualdean… Sumatzen al zen gerraren zurrumurrurik? Bai zera! Ez zen ezer sumatzen. Coronavirusa ere ez zen existitzen, inork ez zuen musukorik erabiltzen, nik bakarrik janzten nuen eta lagunak lotsatu egiten ziren nitaz. Gerra ere ez zen ezertarako sumatzen. Duela 8 urte gatazka piztu zen Donbass eskualdean, Donestk inguruan. Lehenengo urtea gogorra izan zen, nire herriko mutil gazte denak joan ziren frontera, 18 urteko mutil gazte bat ere hil zen. Gure herrian denok kalera atera ginen, baina gero urte beteko soldaduska modukoa bilakatu da bertara joatea. Joaten dira, urte bat egiten dute han eta buelta. Zortzi urte pasa dira hori hasi zenetik eta azkenean ohitu egiten zara: telebistan ez dute ezer esaten, ez da ofiziala han gerra dagoela, gure herrian normaltasun osoa dago, Kiev hiriburuan ere bai. Egia da hemen azken hiru asteetan hasiak zirela hango egoera aipatzen gerra hasiko ote zen, eta nik hango lagunei galdetzen nien ea dena normal zegoen. Beraiek esaten zidaten baietz, zortzi urte zirela gatazkak hasi zenetik eta ez zela ezer sumatzen. Gure presidenteak ere esaten zuen egoera kontrolpean zutela. Inork ez zuen espero benetako gerra etorriko zenik! Nola jakin zenuen gerra piztu zela Ukrainan? Nire izebak goizeko 7:00etan idatzi zidan: “Oksana gerra hasi da, 4:20 aldean Txernobil aldetik bonbak entzuten hasi gara. Zu lasai egon hemen momentuz ez dago ezer, ondo gaude”. Mezua ikustean deika hasi nintzen, baina ez nuen lortzen, ez dago interneteko kobertura oso ona izebaren herrian. Gero, lagunekin hitz egin nuen eta dendak eta isten hasi zirela esan zidaten, momentuz beraiek ondo zeudela. Otsailaren 25ean dagoeneko ezin nuen inorekin hitz egin, jendea hasi zen bunkerretan ezkutatzen. Egun batzuetan ez dago internetik, beste batzuetan ez dago telefonorik. Gure herrian dagoeneko dendarik eta botikarik ez da gelditzen, ogia bukatu egiten da jendea joaterako, legamirik ez dago, etxe batzuetan ez dago urik, janaria ere gu-
“Bost urte joan gabe egon ondoren, pasa den udan izan nintzen Ukrainant”
txitzen ari da. Ivankiv oso gaizki dago, ez nuen espero horrelakorik. Tanke eta kotxe guztiak handik pasatzen dira, Bielorrusiatik datozen denak. Nola ari zara jarraitzen gerra hemendik? WhatsApp-eko talde batean nago, jende pila bat gaude bertan eta gure herrian ari dena pasatzen zuzenean bizitzen ari naiz. Bakoitzak idazten du bere etxetik ikusten duena, errusiarrak non dauden, adibidez. Errusiarrak etxe batzuetara jatekoa eta edatekoa eskatzera joan dira, beraiek ere gosea dute, eta ez dute ezer. Jendea etxeetan ezkutatuta dago, ez dute ezta leihotik ere begiratzen. Egun batzuk gogorragoak izan dira, gau eta egun erasoak, baina beste batzuetan esaten didatenez lasaiago, lo egin dezaketela.
236.qxp_55 22/3/22 19:27 Página 9
1
Zure herritik jendeak lortu du alde egitea? Gehienak ezin izan dute alde egin. Gerra inguru horretan piztu zen eta ezin izan dute alde egin. Nire lagun batek lortu zuen Kievera (45 minutu kotxez) joatea bere amak han egiten baitu lan, eta hango bunker batean sartu zen; baina orokorrean gehienak bertan geratu behar izan zuten. Zure herrian arlo ekonomiko nola dago? Lana bazegoen, nik beti egin izan dut lana: tabernan, ile-apaindegian, dendan… Baina gazte gehienak Kiev-era joaten dira lan eta bizitza hobearen bila. Lan berdina egin arren soldata altuagoak dira Kiev-en. Turismoa ezer gutxi dago gure herrian; dena Txernobilen dago. Eta bertara joateko gure herritik pasa beharra dago, baina guk ez dugu hango dirurik ikusten. Txernobil inguruko herriak ere berriro biziberritzen hasiak ziren, lehen bertan bizitako jendea itzultzen hasia da, okindegia dago, dendak daude eta, azkenean, zentralean jende askok egiten du lan bertako mantenu lanak egiten. Ez ukrainarrak bakarrik, poloniarrak… Gu asko kexatu izan gara, ezberdintasun handiak daudelako Txernobilgo langileen artean: bertakoek hryvnia ukrainarra Eta kulturalki nola dago Ukraina? Zein hizkuntzatan hitz egiten kobratzen dute eta kanpoko langileek, duzue? berriz, eurotan. Ez da justua. Ukrainan 14 zentral nuklear daude. Ukrainan errusiera erabat hitz egiten da, guk ere ukrainarra eta Bada beldur orokortu bat gerrak horiei errusiera nahastuta egiten dugu. Ukrainarrez oso jende gutxik hitz ere eragiten badie… egiten du. Egia da, azken aldian, gure presidentea Ukrainako kultura Bai horrek Ukrainari ekonomikoki sustatu nahian dabilela, bertako jantzi tipikoak ikusten hasiak dira, abantailak eman dizkio urte hauetan abestiak ukrainarrez argitaratzen hasi dira musikariak, baina hala guztietan, baina egia da orain arrisku ere, orokorrean erabiltzen den hizkuntza errusiera da. oso handia dagoela. Ukrainar guztiek dakigu errusiera hitz egiten. Bestalde, Ukrainan Gerrara etorri diren errusiarrak orooso gazte ezkontzen da eta oso gazte izaten dituzte haurrak. Nik 28 korrean oso gazteak dira. Gerraren urte ditut eta haurrik ez izatea oraindik han ezin dute ulertu. Hehirugarren egunean dagoeneko jatemen, ordea, ez da batere arraroa! Justu alderantziz izaten da hemen. Zuk zer sinatuko zenuke oraintxe? Nola bukatzeko gatazka? korik gabe zeuden, eta badakit errusiar asko atera egin direla ezin zutela- Nik guztia oraintxe bukatzeko, dagoen bezala. Gauzak lehen zeuko gehiago eta ukrainarrek harrapatu den bezala. Beraiek berean eta gu gurean. Denok bakean. Oso desberdina izango da gure bizitza hemendik aurrera, orain urte asko dituztela. Gazte horiek ez zekiten gebeharko ditugu gure Ukraina berreraikitzeko, dena txikituta baitarrara zihoazela, askok behintzat ez. go. Denok laguntza asko beharko dugu, jendeak non bizi behar du? Beraiei esan zieten Ukrainan sartu Nire etxea ere ez dakit nola egongo den, esan didate alboko eraikibehar zirela Kiev aldera, baina ez genak dagoeneko ez daudela, beraz ziurrenik nire etxea ere ez da rrara zihoazela, gezurra esanda joan egongo zutik. dira asko. Zuk sumatzen al duzu jendearen arteEtorkizunean ze asmo dituzu? Sorterrira itzuliko zara? an desberdin hartzen dituztela gerraOrain Ukrainan gerra dago, eta ez dakit noiz izango den posible beko errefuxiatuak? Adibidez, Afrikatik rriro bertan bizitza normala egitea, baina gerra piztu ez bazen ere, datozenak edo Ukrainatik datozenak. nik momentuz hemen bizitzeko asmoa daukat. Ukrainara joango Bai, nik uste dut baietz. Zuriak gara naiz, baina oporretara. Hemen oso gustura bizi naiz. Oso herrialde eta nik uste dut horrek eragiten duela. ezberdinak dira. Dagoeneko hemen familia daukat, lagunak, lana… Jendeak berdinagoak ikusten gaitu eta Nire hango lagunek ere beti esaten didate ez itzultzeko hara, aprobaliteke horregatik izatea. Hemen nik betxatzeko bizitzak eman didan aukera. uste dut orokorrean jendea nahiko naiara exposito alberdi arrazista dela.
9
236.qxp_55 22/3/22 19:27 Página 10
LEGEGINTZALDI ERDIA PASATA EGIN DIOGU MIKEL ARREGIRI ALKATE GUZTIEI LEGEALDI ERDI INGURUAN EGIN OHI DIEGUN ELKARRIZKETA. HAREN LABURPEN BAT BESTERIK EZ DUZU ONDORENGOA, EH BILDU ALDERDIKO ALKATEAK ESANDAKOAK MOTZEAN, ALEGIA. WEBGUNEAN ELKARRIZKETA OSORIK IKUSTEKO AUKERA DUZUE, BIDEOAN.
ORAIN ARTEKO BALORAZIOA Sentsazio baikorrak ditu Arregik. Legealdi oso berezia izaten ari dela dio; krisi sanitarioak eremu publikoa eta administratiboa guztiz harrapatu dituela. Lehen gauza onak zirenak, elkarrekin biltzea eta ospatzea esaterako, arazo izatera pasa direla eta horrek desgastea eta lan karga handia eragin dituela. Bestalde, kontu asko atzeratu egin dituela aipatu du. Baina orokorrean, bere ustez, herritarren eskuzabaltasunak lagunduta, eta kontraesan asko izan badira ere -haserre kolektiboa ere hor egon delako- jakin dute hori guztia kudeatzen.
OPOSIZIOAREKIN HARREMANA Harremana adeitsua eta ona dela esan du Arregik, beraien tentsio guztiekin. Oso ezberdinak direla dio eta talkak ere izaten direla. Elkar ondo ulertzera kondenatuak omen daude, herriarentzat onuragarria hori delako. Eredu ezberdinak dituztela dio, bai herria ulertzeko eta baita kudeaketaren inguruan ere. Pertsonalki harremana ona dela baina politika ulertzeko modu desberdinek talkak sortzen dituztela dio.
HARTUTAKO ERABAKIREN BATEN INGURUAN DAMURIK IZAN AL DUEN GALDETUTA Ez da erabaki konkretu batez oroitzen, baina alkateak dio gertatu izan zaiola, erabakiak hartu eta gero, inoiz ohartu izana gauzak beste era batera bideratuta, agian, egokiago izango zela pentsatzea. Autokritika egiteko gaitasuna azpimarratu du, gaizki egindakoak aitortzen jakitea garrantzitsua dela dio, asko ikasten delako, eta bere taldeak baduela autokritika egiteko gaitasuna. INGURUMENA ETA ENERGIA BERRIZTAGARRIAK
“etxebizitzen jabetza Legealdi hasieran Udalari ibilbide orri bat falta pribatuaren kultura zitzaiola ikusita, herri plangintza egin zuen aldatu behar da” Arregiren taldeak. Hortik sortu ziren kiroleko eta adinekoen mahaiak, besteak beste. Arregiren ustez, tokiko estrategian oinarrituta, Zestoak eta gainontzeko herriek ahalik eta burujabeen izatera pasa behar dute eta zentzu horretan energia eta elikagaien burujabetza klabeak dira. Arregiren esanetan, gaurko kontsumo eredua aldatzen ez bada, planeta hau ez da bideragarria izango.
236.qxp_55 22/3/22 19:27 Página 11
1
eskuratuko balitz ere, sekulako inbertsioa eskatzen du, besteak beste lege aldetik bolumen handiko ekitaldiak egiteko baimena lortzeko orduan. Aitortzen du musika aldetik egundoko ondarea dugula herrian eta hori ere kontuan hartu nahi dela. Elizondo antzokiarekin arazo handiak daudela nabarmendu du, arazo ekonomikoak eta teknikoak, baina beraiek ahaleginetan jarraituko dutela.
Horregatik, erabaki batzuk hartzen hasi behar dugula dio. Ezinbestean geuk kontsumitzen dugun energia geuk ekoiztera pasa behar dugu. Zestoan kontsumitzen den energia urrutiko zentral nuklear batean sortua izan beharrean, bertan ekoiztea da helburua, energia berriztagarriak baliatuz. Udalak Goienerrekin hitzarmena egina dauka. Elkarlan publikopribatua izango da. Arregik uste du proiektu estrategiko eta arrakastatsua izan daitekeela ingurumenarentzat, gure poltsikoentzat eta orokorrean zestoarrontzat. Elikagaiekin ere badu beste proiektu estrategiko bat. Herri nekazaria izan garela dio eta ez dela posible dauzkagun lurrekin eta potentzial horrekin, kontsumitzen dugun elikagaien %80tik gora hemendik kilometro pila batera ekoiztua izatea.
GAZTETXEA ZENTRORA? Elizondo antzokiak adin bat dutenentzat ukitu sentimentala duela dio. Herri programan sartua zuten bertan aretoa egiteko asmoa, baina gerora, ez zela posible ikusi dute, batez ere aforoa oso mugatua izango litzatekeelako. Gerora, gazte mugimenduak interesa agertu zuen, Arregiren arabera, eta bilera batzuk egin zituzten. Alkateak ulertzen du Gaztetxea herriko eremu historikora eraman nahi izatea, baina arazo batzuk daudela azaldu du. Arazo nagusia jabetza da; Elizondo elizarena da, eta bilera eta saiakera batzuk eta gero, ez du ikusten eremu publikora pasatzeko aukerarik. Bestalde,
KULTUR AZPIEGITURAK Gai honetan ere, EAJk eta beraiek iritzi ezberdina dutela dio. EAJk kultur etxea bota eta leku berean berria eraikitzeko planteamendua egiten du, baina EH Bilduk hori ez du ikusten, batetik oso obra garestia litzatekeelako eta bestetik, beheko garajeak 100 urterako utzita daudelako.
LURRALDE OREKAZ ARITU DA ARREGI galdera honetan. Auzoen eta kaskoaren artean desoreka handia dagoela dio eta azpiegitura guztiak eta inbertsioak kaskoan egin gabe, auzoak ere kontuan hartu behar direla azpimarratu du. Horregatik, beraiek uste dute era xumeago eta ekonomikoki bideragarriagoan eman behar zaiola arazoari irtenbidea eta inbertsio on batekin gaur eguneko kultur etxea moldatzearen aldeko apustua egiten dute. Helburua da momentuko azpiegiturak eguneratu eta ahalik eta etekin handiena
1
236.qxp_55 22/3/22 19:27 Página 12
ateratzea. Orain ematen duenetik haratago eman dezakeela kultur etxeko aretoaren handitzeak uste du. Beraz, ez da sekulako antzokia egitea aurreikusten, gehiago izango da antzoki funtzioa ere beteko duen areto balio-anitza. Bestalde, pabiloi bat ere eskuratu du Udalak, epe laburrean bolumen handiko kamioi bat eta kale garbiketarako garbigailu bat erostekoa da eta azpiegitura guztia pabiloi horretan berrantolatuko da. Ondorioz, hutsik geratuko dira lokal batzuk eta horiek ere erabilera sozialerako egokitu eta berrerabiliko dira. Eragileen iritzia jakinteko asmoz egin zen bilera bat joan den irailean eta epe laburrean beste bat egitekoak dira aurreneko pausoak emateko. 2022ko aurrekontuetan azterketa egitea sartuta dago eta eragileekin adostasun orokor bat lortzen bada, 2023ko aurrekontuaren zati inportante bat egokitzapen horietara bideratuko litzateke.
ETXEBIZITZA Gazteek beraien bizi proiektua herrian egiteko eskubidea dutela dio, ez dela posible gazteek panorama hau izatea, ez dela justua. Alkatearen ustez, etxebizitzen jabetza pribatuaren kultura aldatu behar da, baina hori ezin dela egun batetik bestera egin. Arregiren aburuz, aukera bakarra alokairu sozialeko parke publikoak sortzea da. Idiazpiko eremurako zuten proposamen bat eta Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan daude, baina jabetza pribatuko lurrekin beti zailtasunekin egiten dutela topo dio. Correoseko etxea eraistera doaz eta hor alokairu sozialeko 8-10 bat etxe egitea nahiko luke. “Horrekin ez dugu mundua konponduko, irtenbide osoa ez zaio ematen, baina eragin bat izango duela espero dut” adierazi du.
Hutsik dauden etxeez galdetuta mesfidantza asko dagoela dio. Etxeak hutsik edukitzearen penalizazioa ez dela nahikoa gaineratu du eta horri ere buelta batzuk eman behar zaizkiola. Bestalde, Udalak ematen dituen alokairurako diru-laguntzek kontraesanak sortzen dituztela dio, alokagai pribatuak bultzatzen dituelako.
EUSKARA Arregi oso kezkatuta dago hizkuntza ohituratan aldaketa handia izan dugulako. Alkatearen esanetan, zerbait egiten ez bada, Zestoan hezkuntza sistemak euskara jakitea bermatuko du, baina kalean ez da hitz egingo. Eremu euskaldunenetako batean bizi garela dio eta ezin dugula hori onartu gaineratu du. Euskara foroa kezka hori oinarri hartuta sortu zen eta neurriak hartu behar dira Arregiren ustez, eta gaiari behar bezala heldu. Alkatearen ustez, ezin dugu hizkuntza erraldoiekin berdintasunean lehiatu eta borroka ideologiko bat ere badago, euskara pikutara bidaltzeko interes jakin bat, baina guk erantzukizun bat dugula azpimarratu du.
AUZOAK Auzoetan egundoko aberastasuna dugula dio Arregik. Auzo ezberdin asko ditugula; eskolak dituztenak eta dinamika handiagoa dutenak, biztanle kopuru aldetik handiagoak eta txikiagoak, baina aitortu du Udala ez dela iristen behar bezala, ahalegin berezi bat eskatzen duelako. Inbertsio batzuk egin direla dio, eta helburua, merezi duten arreta jartzea dela, baina oso zaila dela. Gipuzkoako herririk sakabanatuenetakoa garela, dirulaguntzak biztanle kopuruaren arabera jasotzen direla, eta hori ez dela justua dio.
236.qxp_55 22/3/22 19:27 Página 13
1
BERDINTASUN TEKNIKARI POSTUAZ Udalak 46 langile ditu eta hori tamaina ona da alkatearen ustez. Genero berdintasuna agendan jarri da. “Gai hauetan askotan konturatzen zara zenbat eta gehiago egiten duzun agerian geratzen dela zenbat dagoen egiteko. Lanpostu plaza finkoak ateratzeko ere mugak ditugu”. Oraingoan dirulaguntza baten baitan egin dute berdintasun teknikariaren kontratazioa eta alkateak uste du plazak finkoa izan beharko lukeela, gaur eguneko errealitateak hala eskatzen duelako.
GIZARTEA GERO ETA ZAHARRAGOA Alkateak azaldu du legealdi hasieran egindako diagnostikoetan oinarrituta, hemendik urte batzuetara Zestoan 250 lagun bakarrik biziko direla aurreikusi zela. Baserrietako eremu sakabanatuetan jende asko bizi dela dio. Hautatu gabeko bakardadeari erantzuteko dirulaguntza bat eskuratu du Udalak Foru Aldunditik eta Hirube kooperatiba martxan da zaintza komunitarioa sortzeko proiektua. Ez soilik ikuspegi sanitariotik, baizik eta, konpainia eremutik. Alkatearen arabera, proiektuaren helburua bakarrik gelditu diren pertsonen berri “Zestoan 250 lagun zuzenean izatea da, “ez gara denera iristen baina jarraipen orokor bat bakarrik biziko egin behar da”. Arregiren ustez, proiektuarekin batera, eragiletza oso direla aurreikusi inportantea dugu herrian: 3Z elkartea eta jubilatuen elkartea, da” esaterako.
HERRIKO MERKATARITZA ETA OSTALARITZA KOLOKAN Arazo handi bat dugu alkatearen ustez alor honetan herrian. Merkatari elkartearekin aspaldidanik du hitzarmena eta aholkularitza zerbitzua Udalak. Alkatearen esanetan Ostalaritzakoen eta denden erretiro garaia iristen denean esku aldatzeko arazo handia dugu herrian. Udalak estrategia bat martxan jarri beharko du arazoari aurre egiteko. Arregiren ustez, belaunaldi berriak animatu behar dira, ekarpen oso inportantea egiten dutelako herrian. Askotan lan hori ez dela errekonozitzen aitortu du.
LEGEALDIA BUKATZERAKO LOTUTA Egiteko gauza asko geldituko direla dio Arregik. Leku onean bizi garela uste du eta maila batean pribilegiatuak garela dio, gure arazo guztiekin gorabehera. Belaunaldi guztientzat azpiegitura jasangarriak edukitzea beharrezkotzat jo du. Esku artean dituen proiektuen artean, Zubiaurrekoaz, esan du Aranzadi bidelagun izan arren, Foru Aldundiak bi proiektu atzera bota dizkiela eta hirugarrengoan asmatzea espero dutela. Gune horretan sekulako lekua dagoela uste du aisialdi gune berdea egiteko eta hori bukatuta lagatzea gustatuko litzaioke. Komunitate energetikoaren gaia ere lotuta uztea gustatuko litzaioke, baina zaila izango dela aurreikusten du. Obra fisiko modura, kiroldegiaren teilatu zati bat aldatu eta aurreko eremua ere birgaitu nahi ditu eta eguzki plakak jarri. Bestalde, pandemia gaindituta edukitzea nahiko luke. Gatazka asko daudela dio baina Ukrainakoa pasatzea eta behingoz normaltasun batean sartzea espero du. Euskaldun bezala gaineratu du, gustatuko litzaiokeela Cabo Verden deportatuta dagoen Antton Olaizola zestoarra herrian eta kartzeletan ditugun neska mutilak kalean ikustea nahiko lukeela. Zestoatik haragoko kontuak badira ere, herri honi zor zaion normalizazio bidean eman beharreko pausoak direla uste du Arregik.
AURKEZTUKO ZARA BERRIZ? Erabaki hori barne prozesu baten baitan hartuko dela dio eta politika gogorra dela gaineratu du: “Egon zaitezke paperak sinatzen bakarrik eta udaletxea ez da eroriko eta egon zaitezke gau eta egun lanean, baina lana ez da bukatuko”. Lan horiek pasioz hartzeak desgaste handia dakarrela ere esan du. Proiektu asko ditu martxan baina politikan belaunaldi berriak inplikatzea ere ezinbestekoa dela azpimarratu du.
Esan bezala, aurreko idatzia, ordubeteko saio baten laburpena besterik ez da, irakurle! Xehetasun gehiagorekin eta testuinguruan hobeto kokatutako azalpenak nahiko bazenitu, danbolin.eus webgunean, bideoen atalean duzu elkarrizketa osoa ikusgai
3
236.qxp_55 22/3/22 19:27 Página 14
danbolin.eus
Herritarrek kaleak hartu zituzten Martxoaren 8an Herritar ugari bildu zen Martxoaren 8an deituta zeuden mobilizazioetan. Urola Erdiko Itaiak deituta, elkarretaratzea izan zen plazan "Emakume langileok askatzeko, sozialismoa eraiki" lelopean. Emakumeen lan baldintzen okertzea, hipersexualizazioaren eta indarkeria matxistaren normalizazioa eta alderdi politikoen feminismoarekiko jarrera salatu zituzten. Ondoren, Bargaztak, 3Z eta Zestoako Emakumeak taldeek deituta, manifestazioa izan zen plazatik abiatuta "Feminismoaren hariaz emakumeon sarea ehuntzen jarrai dezagun" lemapean. Manifestazioaren amaieran, plazan egin zuten ekitaldia. 3Z-ko kideek bizi kalitate handiarekin bizitzea ahalbidetzen duten neurrien alde borrokatzea, pentsio duinen aldeko borroka eta zaintza eskubidea bermatzea eskatu zituzten. Bargaztako kideek, berriz, gaurko eguna "emakumeon aliantza" ospatzeko eguna dela aipatu zuten.
Sei domina lortu ditu Añes Ruizek Gipuzkoako eta Euskaldiko Pista Estaliko Txapelketetan Otsaileko bi asteburutan Gipuzkoako eta Euskadiko Pista Estaliko Txapelketak jokatu dira Donostian eta Añes Ruiz zestoarrak emaitza bikainak lortu ditu bertan. 16 urtez azpikoen kategorian hartu du parte Ruizek eta sei domina lortu ditu bi txapelketetan. Gipuzkoakoan urrea eskuratu du 60 metroko hezi lasterketan eta zilarra altura jauzian eta jauzi hirukoitzean. Euskadiko txapelketan, berriz, urrea lortu zuen altura jauzian, zilarra jauzi hirukoitzean eta brontzea 60 metroko hezi lasterketan. Reala atletismo taldean entrenatzen du Ruizek.
Abiarazi dute Zestoako komunitate energetikoa Zestoako, Arroabeko eta Aizarnako aurreneko aurkezpen edo girotze hitzaldiak pasata, martxoaren 2an, 25 lagun inguru bildu ziren Alondero aretoan komunitate energetikoaren bideari ekiteko. Udalak Goienerrekin hitzarmena egina du eta bertako zuzendaria Santi Ochoa de Eribe eta Aitor Ossa teknikaria izan ziren aurreneko pausuak ematen bidelagun. Bertaratutakoen artean, aizarnarrak eta arroabekoak ere baziren, asmoa printzipioz komunitate bakar bat sortzea baita, gero azpi taldeetan lanak banatuko badira ere. Gauza egingarriak eta denbora epe ertainean emaitzak ikusten hasteko modukoak nahi zituzten bertaratutako batzuk, behin elkartea sendotuta, zerbait iraunkorragoa eta epe luzera ere zeregina izango duena, proposatzen zuen besteren batek. Ikusteko dago oraindik zein martxa hartuko duen eta zein maiztasunekin elkartuko diren. Momentuz, martxoaren 31rako, egin dute bigarren hitzordua. Informazioa jasotzea, formatzea, taldekideengan aniztasuna bilatzea, herriak eskaintzen dituen natur baliabideak aztertzea eta herriaren beharrak detektatzea izan ziren besteak beste talde txikitan atera ziren gaiak. Ikusteko dago komunitate energetiko honetatik zein proiektu sortuko diren, dagoenekoz ordea, atzo, baikortasuna eta ilusioa nabaritzen ziren.
Martxan da berriro Iraetako trena Hilean bi edo hiru larunbatetan egongo da zabalik 17:00etatik 19:00etara.
236.qxp_55 22/3/22 19:27 Página 15
1
5 Kale erabileraren azken neurketen emaitzak kaleratu ditu UEMAk 2021eko maiatzeko kale neurketan jasotako datuak 2017koekin alderatu dira eta emaitzak argi dio: umeen artean hamabi puntuko galera izan du euskararen erabilerak, nahiz eta hamarretik zortzi euskaraz entzun dituzten. Heldu nagusien artean ere jaitsiera dago. UEMAk eta Soziolinguistika Klusterrak prestatutako ereduari jarraiki, 16 orduz neurtu zen kaleko erabilera asteko zazpi egunetan, hamasei egunez, bakoitzean ordubete. 2021eko maiatzaren 3an hasita, bi astez egin zen neurketa, egunero, eta hurrengo asteko asteburuan ere bai. Ez zen ibilbide berezirik prestatu, jendea ibili ohi den lekuan egin ziren neurketak. Guztira 556 elkarrizketa eta 1.908 solaskide zein hizkuntzatan hitz egiten ari ziren erreparatu zen. 2021eko neurketan, hiztunen %75,4 sumatu dira kalean euskaraz. Gainerako hizkuntzen erabilera askoz apalagoa da: gaztelaniaren erabilera %22,3 da herriko kaleetan, eta beste hizkuntzena, %2,3. 2017ko neurketarekin alderatuta, euskararen erabilerak behera egin du, bi puntutik gora; eta beste hizkuntza batzuen erabilera ia bikoiztu egin da. Gaztelaniaren erabilera puntu bat handitu da. Edonola ere, akats tartearen barruan daude gorabehera horiek guztiak. Erabileran apenas dago alderik sexuari dagokionez. Euskara da hizkuntza nagusia adin talde guztietan, baina badira ñabardurak adin talde batetik bestera. 2021eko neurketaren arabera, gazteek erabiltzen dute euskara gehien (%90,7), eta atzetik daude heldu gazteak (%86,1) eta haurrak (%79,2). Heldu nagusien eta adinekoen artean dago gaztelaniaren erabilera handiena: heldu nagusiek %35, eta adinekoek %43,9. Umeen bilakaera aintzat hartzekoa da: hamabi puntuko galera euskararen erabileran, nahiz eta hamarretik zortzi euskaraz entzun dituzten. Heldu nagusien artean ere jaitsiera dago, eta beste hiru adin tarteetan igoera. Zestoan, 2004tik egiten dira kale erabileraren neurketak; 2021ekoa bosgarrena da. Nora Palmitano Udaleko Euskara Teknikariaren arabera “Datu guztiak begiratuta, esan dezakegu, apaldu arren, erabilerak gorako joera erakusten dutela. Azken 10 urteko beherako maldak, aldiz, erronka berrien aurrean gaudela ohartarazten gaitu. Eta, erronka berriek, erantzun berriak eskatzen dituzte”.
42. Herri kroseko ibilbide luzean errekorra egin du Aitor Mimenzak Haize dezente izan bazen ere, bi urteko tartearen ondoren, giro bikainean egin zen 42. Herri Krosa. Aurreneko orduan txikienen tartea izan zen, dortsalak soinean, zintaren atzetik egin zituzten zegozkien ibilbideak. Zaharxeagoek ere izan zuten bakoitzaren gaitasunak erakusteko aukera. Helduen mailan, parte hartze txikia izango ote zen kezka bazen ere, erakustaldi polita izan zen. Elorrioko Aitor Mimenza izan zen ibilbide luzean aurrena helmugaratzen, 28 minutu eta 6 segundoko denborarekin. Azken edizioan, 2019an, 28 minutu eta 27 segundoko denbora egin zuen eta errekorra hautsi du aurten. Beñat Subinas izan zen aurreneko herritarra, 32 minutu eta 15 segundoko denborarekin. Nesketan aurrena sailkatzen, Nerea Etxeberria izan zen 37 minutu eta 55 segundoko denbora egin zuen eta herriko aurreneko emakumezkoa berriz, Ainhoa Canseco izan zen 39 minutu eta 14 segundoko denborarekin. Lasterketa motzean berriz, Julen Azpiazu azpeitiarra sailkatu zen aurrena, 8 minutu eta 45 segundoko denborarekin. Bigarren iritsi zen helmugara, Garikoitz Tabasko zestoarra, 9 minutu eta 26 segundoko denborarekin. Aurreneko emakumezkoa, Uxue Sainz de Baranda donostiarra izan zen, 10 minutu eta 37 segundoko denborarekin, eta aurreneko emakumezko zestoarra, Nahia Ulazia izan zen 13 minutu eta 17 segundoko denborarekin.
236.qxp_55 22/3/22 19:27 Página 16
236.qxp_55 22/3/22 19:27 Página 17
1
7
K O R R IK A E G IT A R A U A MA RT XO AK 27 , IGA ND EA Xoxotera irteera edo 9:45ean 9:00etan Gurutzetik ta Ondarbasotik abiatu MA RT XO AK 31 , OS TE GU NA Amurriotik Korrika abiatuko da
AP IRI LA K 7, OS TE GU NA Txikia 14:30-16:30 Korrika Ekin kantuaren itz H Ondoren, haurrek dute koreografia egingo en a, Guraso Elkartear Jarraian, txokolatad eskutik leetan aranga Zestoako ka 19:00etan KITTU Tx afaria Arroabean Korrika n le Karaokea Porta AP IRI LA K 8, OS TIR AL A roabera iritsiko da. 1:25ean Korrika Ar rrigunera sartuko da 2:00ak inguruan he AP IRI LA K 10 , IGA ND EA festa Donostian Korrikaren amaiera
236.qxp_55 22/3/22 19:27 Página 18
-
iinkesta.
ule-
Zertara joan ohi zara Correoseko bulegora?
Diskoak eskatzen ditudanean pakete Oso guxitan joaten Hiru hilabetetik bila joan ohi naiz, Behin bakarrik joan naiz Correoseko behin joan ohi naiz beste ezertara ez naiz Correoseko bubulegora. Normalesobre bat bidaltzelegora, multa baten an paketeren baten mikel lizarralde ra, besterik ez bila bila edo… 52 urte nagore olazabal liam zunzunegi nagore armendariz 43 urte 22 urte 26 urte 60 urte
u-
kb
ale
Larrain kaleko alde bateko espaloitik ezin da pasa gaizki aparkatutako autoz beteta egoten delako
Kultur Etxeko sarrera eta aretoa margotu egin dituzte
ale
(Erantzuleak guztira: 103
a
236.qxp_55 22/3/22 19:28 Página 19
agenda
1
otsaila
29
asteartea
Hitzaldia: "Nola eragiten dute eukaliptoek gure ingurunean?" Aitor Larrañaga zestoarra hizlari. 19:00etan Portalen
30
asteazkena
31
osteguna
Kontzetua Portalen 18:30ean. Emakumeak oholtzara-Gure bazterrak + Artista gonbidatua. Komunitate energetikoko bilera
apirila
01 02
ostirala
05
asteartea
06
asteazkena
20:00 Bandaren kontzertua
larunbata
"Bost Teilatu" Film emanaldia 19:00etan Zestoako Kultur Etxean. *Iraetako trena 17:00etatik 19:00etara
Hitzaldia: "Haurren garapen sexualak" Nerea Sanchorekin 0-6 urte bitarteko haurren gurasoentzat, 17:30ean, Alondero aretoan. Arroabeko Auzo Elkarteko bilera 19:00etan
07
osteguna
Korrika txikia.“HitzEkin” abestiaren koreografia. Txokolatada Ekain guraso elkartearen eskutik. 19:00 Kittu txarangarekin kalejira. Arroabean korrika afaria. Zestoan karaokea Portalen.
08
ostirala
10 15 16
igandea
23
larunbata
25 28
astelehena
Goizaldeko 1:25ean Korrika Arroabera iritsiko da. 2:00ak inguruan herrigunera sartuko da. * 22:00etan Bertsio gaua Gaztetxean.
18:00etan Argazki erakusketa eta luntx-tertulia gaztetxean.
ostirala
Umeen eguna gaztetxean.
larunbata
Erresisentzia Kutxa Nazionala eguna Gaztetxean. Pala txapelketa, elkartasun argazkia plazan, bertso bazkaria Aitor Bizkarra eta Jon Gurrutxaga bertsolariekin. DJ gaua gaztetxean * Iraetako trena 17:00etatik 19:00etara XXXIII. Gaztetxeko Urtemuga festa. Manifestazioa, bazkaria eta Raimundo El Canasteroren kontzertua. Txaranga. Display, Bake Faltsua eta Rodeo gaztetxean. Ondoren DJ HGS Auzolana eta santakutzetako entsegua gaztetxean
osteguna
Gurasoentzako hitzaldia, Aizarnan: "ta oain ze inber deu? Gure seme honek printzesaz jantzi nahi dula!" 17:00, Kultur Etxean.
Ga Ap 1 2 7 8
ztelekuko eskaintza:
irilak
Danborradako banderen zozketa (DBH), gaztelekuan. Korrikarako mural-margoketa (DBH), gaztelekuan Korrikako txapa-tailerra (3.zikloa), gaztelekuan. Gusanito tailerra (HH4-HH5), 16:00-17:00, gaztelekuan. Ekain Guraso Elkarteak antolatuta. Izena eman behar da gaztelekuan Aste santuko izen-emateak (3.zikloa-DBH), gaztelekuan. Sukaldaritza-tailerra eta afarimerienda: hanburgesak (3.zikloa). Aurrez izena eman behar da Sukaldaritza-tailerra eta afarimerienda: hanburgesak (DBH). Aurrez izena eman behar da
9 21 22
Ha
urrentzat jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin: eta 29an: Aizarnan eta Zestoako herrigunean. an: Arroabean.
01 08
97
236.qxp_55 22/3/22 19:28 Página 20