Otsaila 2022

Page 1

235.qxp_55 20/2/22 23:13 Página 1

“167 urte eutsi eta gero, laster bota egingo dute”


235.qxp_55 20/2/22 23:14 Página 2

943 052 761


235.qxp_55 20/2/22 23:14 Página 3

3

Gutun preziatuak

HISTORIA testu liburuetan gordetzen omen da, artxibategietan, argazkietan, prentsan. Euskaldunok dakigu, ordea, inork jakitekotan, zenbait bizipen, kontakizun, istorio, oso hurbil egon daitezkeela letra larriz idazten den horretatik. Baliteke hori izatea gutunei aitortzen diegun poetikotasunaren arrazoi. Idazleak, beren hitzek irakurle bakarra izango dutela jakitun, ez du inor konbentzitzea helburu, zintzotasun ariketa bat baino ez da izan ohi, biluzteko modu bat eta bakarra. Beraz, historiara hurbiltzeko modurik azertatuena zapata kaxetan gordetako gutun pilo amaiezinak irakurtzea izan daiteke, objektuen objektibotasuna. Zer esanik ez, Correos eraikinaren nondik-norakoen berri izan nahi bada. Zenbat hitzen garraiobide izan ote da? Zenbat sentimenduren gotorleku? Zenbat tintazko malko, egonezin mutu, sufrimendu esplizitu, hitzezko besarkada, itzelezko ukabilkada, itzalezko hitz... Alabaina, denak eskuratzea ezinezkoa izaki, ziur naiz eraikinaren iraganaz Fernandok orriotan idatzitakoek asebeteko zaituztela. Izan ere, aurki al daiteke egungo etxeetan gutunez betetako zapata kaxarik? Anakroniko samarra, beharbada. Nekez irudika nezake inor, haizeak eramateko beldurrez gutuna zamarrapean daramala, ezkutaleku aproposaren bila, asteak zain daramatzan hizkiak irakurtzeko irrikaz kalea gurutzatzen, pausu bixian. Egungo mezuak oso bestelakoak dira. Antza, ez daukagu orduko pazientziarik, ez daukagu zerura begira egoteko betarik, iraungitze data ezarri diegu hitzei, egun gutxiren buruan galtzen dute zentzua. Sare sozialek, pare bat segundoan, noranahi garraia dezakete idatzi berri duzuna, egungo mezuok, ordea, zenbat irakurle dituzten jakitea... Hizkiak garraiatzeko abiaduraz gain, edozer aurki genezake gure sakelakoetan. Esaterako, esnatu berritan -ez esan inoiz egin ez duzunik- eguraldiaren berri izateko gortinak ireki ordez, mugikorrean bilatu ohi dugu beharrezko informazio guztia -euririk ari duen edo ez, alegia-, horretara ere heldu dira mobilak. Hala eta guztiz ere, ohiturok ez dira, historiari erreparatuta, bart arratseko joerak baino. Eguraldiaren jarraipena egitekotan, arreta eta afizioa dira beharrezko. Joxe Urbietak eta Iñaki Lizarragak badakite horretaz zerbait, urteak daramatzate beren eginkizunari eusten. Irakurle, eskari bat egin nahi dizut: Joxek eta Iñakik emaniko azalpenei jarraituz, kalkula ezazu noiz agertuko zaigun zerua eguzkitsu. Hartu eskuartean duzun alea eta zoaz eguzkiaren izpietatik babestuko zaituen zuhaizperen batera. Bertan, oraintsu arte gutunak nola, irakur ezazu patxadaz esku artean duzun zenbakia, hitzok zentzua galtzeko zenbat denbora behar duten frogatzeko bada ere.

diruz lagundutakoa

aitor salegi

d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : n a i a r a e x p o s i t o , Amaiur Aristi, Urko Canseco, Sara Matsutani, naiara olaizola, ITSASO ZUBIRIA, jone bergara eta itaso waliño

d

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : nagore telleria, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, nerea odriozola, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

proiektu laguntzaileak


235.qxp_55 20/2/22 23:14 Página 4

Kaixo Rosa! Sorpresa ederra izan nuen Danbolinerako zure enbidoa jaso nuenean! Baiezkoa agian azkarregi eman nizun eta hurrena zalantza tipikoak sortu zitzaizkidan, baina baita ilusioa ere! Duela gutxi, gure artean, AEK-ko urteetako esperientziaz hitz egiten egon gara. Uxoarekin hasieran eta Elirekin jarraian, talde erakargarri hartan parte hartzea suertatu zitzaigun. Zenbat bizipen eder izan dugun, zenbat eztabaida eta algara! Han ezagutu genuen elkar. Ikasketa eta konpainia haiek pribilegio hutsa izan dira niretzako. Donostiatik Ibañarrietara bizitzera etortzea aldaketa handia izan zen. Bilbotarra izanik, ordura arte beti hirian bizi nintzen eta han natura ez dago hurbil, gauza gehiegi dago inguruan naturaz erreparatzeko. Hemen naturaren gertutasunak liluratu ninduen: lainoen dantzak, ilargi betearen argitasunak, taosaren joan-etorriak, urtaroen aldaketak, txorien deiak... Naturan murgilduta bizi naiz orain. Lehen oporretako gauza zen eta orain egunero bizi dut. Bestalde, hemen bizitzeak arazoak ere sortzen ditu. Adibidez, edozertarako autoa hartu behar izatea, baina dagoeneko egokitu naiz menpekotasun horretara ere. Gabon eta Urte Berri inguruan alde batetik bestera ibiltzen gara Bilbo, Donostia, Iruñea eta Ibañarrieta artean familiarekin elkartzeko eginahalean. Batzuetan eromena da, Gabon bezperako afaria leku batean, biharamuneko bazkaria beste puntan. Dena dela, adinarekin aldatzen joan dira nire gustu eta ohiturak. Gaur egun ez naiz lehen bezain festazale eta “Gabonzale”. Nire ustez, argi eta zarata gehiegiz inguratzen gara; janari, edari eta opari gehiegi behar izaten dugu aseak sentitzeko. Zalaparta horretatik apartatzen joan naizela iruditzen zait. Eta Ibañarrieta oso leku aproposa da zurrunbilo horretan ez galtzeko! Labur-labur, zure azkeneko galdera erantzunez, azken bolada honetan Pako Aristiren liburua “Rosa itzuli da” irakurri dut. Merezi du irakurtzea. Asko gustatu zait. Amaitzeko, Rosaren ildoa jarraituz, AEK barnean geratuko naiz eta enbidoa Sorkunde Etxezarretari bidaliko diot. Duela lau urte atzerritik Zestoara etorri zinen bizitzera hainbat urte kanpoan eman ostean. Nola bizi izan duzu itzulera? Nola egokitu zara herrira eta euskarara? Handik zer botatzen duzu faltan?

enbidoa

bego arregi

pintada.

HitzEkin. Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkun-

tza baten komunitatea. Euskarak aurrera egin nahi badu, euskaldun aktiboak behar ditu, konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egingo dutenak. Beraz, ohar zaitez badugunaz, bagarenaz eta izango garenaz. Hitza emana duzu; orain, egin jauzi ekintzara. Euskara ahoan izan behar dugu herritarrok, elkarteek, erakundeek... Bada ekiteko ordua. Hitz egiteko ordua. Hortaz, esnatu, larrialdi linguistikoaren alarma gorriak pizten hasiak dira. Ekin diezaiogun berehala: aldekotasunetik konpromisora, eta konpromisotik erakunde orok urrats sendoagoak egin ditzan eragitera, jendartearen nahiei eta beharrei erantzuteko. Ezinbestekoa da partida hau irabaztea. Ekiteko ordua da, orain bukatu behar da tantoa, orain irabazi behar da norgehiagoka, 22. KORRIKAra batzeko unea da. Eginez eragingo dugu eta eginaraziko diogu elkarri, ikasle, irakasle, agintari zein eragile orok, guztiok elkarrekin.

Zerekin? Hitzekin, Hitzarekin eta Ekinarekin.

Zestoako AEK euskaltegia


bota librean

235.qxp_55 20/2/22 23:14 Página 5

Gogoan dut

Aritz Galarragak bere “Gogoan dut” liburuan dio memoria garela, gure oroitzapenek egin eta osatzen gaituztela. Bere antzeko ariketa egiten hasita, garai bateko Zestoara noa. Ez dakit horrela izan edo gertatu ziren, baina halaxe daude nire buruan. Gogoan dut rubioa nintzela. Gogoan dut Juanitaneko Colajet gratis, panaderi zaDesorientatzailea. Pedagogiako harreko atzeko atea, gradua ikasi nuen, eta hala ere, ez dakit azaltzen zehazki Eduardorenean ilea mozzer den. Pedagogiaren helburua pertsonak eta gizartea tea eta Potxoloneko Pilabarnetik eta kanpotik eraldatuz humanitatea hobetzea rren ahotsa. da. Baina helburu hau lortzeko eduki ditzakeen ikusGogoan dut Porttuneko puntuak oso anitzak Renault 25ak hitz egiten zuela, udaran atarian bokadilloa dira, horregatik, oso afaltzen genuela eta balkoitik deitzen gintuztela etxera. zaila egiten zait definiGogoan dut tio Jabierrekin Renault 5ean Itziarko tabernara zio batean zer den joaten ginela Tourra ikustera, monagillo ibiltzen zirenak Don azaltzea. Ikuspuntu Manuelekin Atotxara joaten zirela Reala ikustera, eta Xuper horietako bat hezOriora bizitzera joan izana ez genuen ulertu… kuntza da, eta arlo hoGogoan ditut lagun askoren etxeko telefono zenbakiak rretan nabil lanean (147...), Tomax Bitarteneko bizikleta arteko usain ederra eta orain. Alkortaneko “petisuisak”, Karlos Alkortak zioen bezala, gaizNire lana besteak beski ahoskatzen bagenuen ere. te, gure ikasleei biziGogoan dut Mikel Urkola, Kabestaniren “Urola Bai” eta tzarekin zerikusia duten galderak eta zalantzak erantzu1990eko Italiako Munduko Futbol Txapelketako finalean Aleten saiatzea da. Nire lana ikasleei arlo akademiko, sozial maniak atera zuen hamaikakoa. zein pertsonalean orientazioa eskaintzea da. Eta ez da Gogoan dut Mantziren irribarrea. batere erraza, izan ere, sarritan nerabeek dituzten kezka Gogoan dut herriko krosaren aurretik bozgorailuetan entzuberak edo gehiago izaten ditut nik, eta zalantza egiten ten zen txaranga hotsak sortzen zidan larritasuna; baita berdut haiei laguntzeko pertsona egokia ote naizen. tsozalea izan ez arren Santa Ageda bezperan balkoian sentitOrientatzailea naiz, batzuek “desorientatzaile” edo “ikaszen nuena ere. ketak aukeratzen laguntzen duen hori” bezala ezagutGogoan dut Kukurruku irratia. Uste dut geuk estreinatu gezen dute nire lana. Nire generazioko jendeak, oro har, nuela, edo horrela sinesten jarraituko dut behintzat. orientatzailearekin izan genuen esperientzia ez zen posiGogoan dut aitaren aholkuak beti zirela eta direla lagungarri. tiboa izan, hobeto esanda, ez genuen ia esperientziarik Gogoan dut egunero, hainbat aldiz, Izarraitzi begiratu behaizan, figura nahiko ikusezina izan baitzen guretzat. rra; bandako afarietako Inixio Lokatzaren kantu alaiak eta Ikusezintasun horren arrazoiaren bila nabil orain. Izan Zestoako harrobia. ere, ez nintzen ikasle eredugarria izan, auto-exijentzia Gogoan dut igandero grabatzen genuela “Al filo de lo imposihandirik ez nuen, eta motibazioa ere justukoa. Ezaugarri ble” eta aurretik grabatuta geratzen zela “Alf”en zati bat, nola horiek dituen ikaslea ikasle “txar” gisa hartzen da, baina ez “Doctor en Alaska” eta ez nuela nire anaia Formigalera laagian txarrak edo aldatu beharrekoak ikasleak jasotzen nera joaterik nahi. dituen espektatibak eta estimulazioak direla ondorioztaGogoan dut andereño Begoña andereño izan nuela, uste dut tu dut azken urteetan. Esango nuke desorientatutako biontzat izan zela urte zaila… ikaslea nintzela, nonbait eta nolabait iparra galdu zuen Gogoan ditut plazako probarriak ostiral gauez Erdikalera egiikaslea, bere bidea aurkitzen laguntzeko iparrorratzik ten zituen bidaiak, Uztapide aurreko koskan pasatako orduak, txokoko pilota partidetako pikadak eta abenduaren 26 eskaini ez zioten ikaslea. Agian, hori izan daiteke orienbatean basurdeak “ihes” egin zuela. tatzaile bilakatu izanaren arrazoia, niri erantzun ez zizGogoan ditut izandako soka-kideak, baina batez ere arrebarekidaten galderen erantzuna aurkitzen lagundu nahi diekin eskalatutako bide luzeak. dalako orain galduta sentitzen diren ikasleei. Gogoan ditut esan gabe utzi ditudan guztiak, den denak… Paradoxikoa da, baina orientazio txar samarra daukat, eta sarri galdu ohi naiz ezagutzen ez ditudan lekuetan. Hala ere, batzuetan galtzea da norbere bidea aurkitzeko aritz cestona modurik onena, ez al zaizue iruditzen?

aizpea aristi

5


235.qxp_55 20/2/22 23:14 Página 6

EgURALdIAZ HITZ EgITEA OHIKOA IZATEN dA ZER ESAN EZ dAKIgULA gAUdENEAN. ZENBAKI HONETAKO LAgUNEK, ORdEA, EZ dUTE JARdUTEN HITZ EgITEAgATIK, ONdO dAKITE ZERTAZ ARI dIREN. JAKOBA ERREKONdOREN ARROABEKO HITZALdIAN EZAgUTU NUEN JOxE URBIETA [ARROABEA, 1952]. JAKOBAK ARROAN URTEAN ZENBAT LITRO EURI EgITEN ZITUEN INORK BA AL ZEKIEN gALdETU ZUEN, ETA URBIETAK BLAT EmAN ZION dATU ZEHATZA: "2020AN 1.573,5 LITRO". BEJONDEIALA pENTSATU NUEN. IñAKI LIZARRAgA [dORRAU (NAFARROA), 1982] LEHENAgOTIK EZAgUTZEN NUEN, USTEZ; EZ NEUKAN BERE EgURALdIAREKIKO AFIZIOAREN BERRIRIK, ORdEA. LIZARRAgAREN EgURALdI ESTAZIOAK 10 mINUTUTIK BEHIN EmATEN dIZKIO dATUAK ORdENAgAILUARI, A ZE INFORmAZIO pILA. URBIETAK ALdIZ, HUTSIK EgIN gABE, gOIZERO-gOIZERO, BEgIRATZEN dIO BARATZEKO pLUBIOmETROARI. A ZE mERITUA!

Joxe Urbieta “egunero-egunero joaten da aurreko eguneko euri litroak neurtzera eta ttak idatziko du egutegian”

ALEmANIATIK EKARRITAKO pLUBIOmETROA

Arroabeko Tellendi parean dauka baratzea Joxe Urbietak. Baratze aldapatsua. Errepidea barrenean eta trenbidea goienean. "Bozina hots ederrak jotzen dizkidate trenek pasaran agurtzeko". Alemanian jaio eta hantxe bizi den lehengusu bat dauka Urbietak. Anaia, han bisitan izan zenean, konturatu zen haiek ohitura zutela plubiometroari begiratzekoa. Lehengusu hark ekarri zion, duela 15 bat urte, aurreneko plubiometroa honantz etorri zen batean. Plastikozko kono moduko bat da. Sistema sofistikatuagoa da Iñaki Lizarragarena, Urbietarenak aldiz meritu handia du, egunero-egunero joaten da aurreko eguneko euri litroak neurtzera eta ttak idatziko du egutegian. Astea osatutakoan, asteko batura egingo du eta hilabetea pasatzen denean hilabete osokoa. “Kuriositatez, zenbat euri egin zuen begiratu eta euria lurrera botatzen genuen lehen. 2019an apuntatzen hasi nintzen". Egunero ordu berean 9:30ak aldera joaten da baratzera, beranduenez ere 9:45erako han izaten da beti. Ordu horretan, Arrate irratian eguraldi saioa eskaintzen dute eta bertan entzutea gustatzen zaio: "Konexioak egiten dituzte Urbia eta Urkiolara. Gaur ere, Aralarkoak hitz egin du eta bi gradu zero azpitik zeuden Lekunberrin eta Aralarren berriz 6 gradu zeuden". Arroabeko eguraldiaz hitz egin digu Urbietak: "Gaur goizean Sañu mendia ez zen ikusten hemendik, gu eguzkitan geunden, baina Zestoan lainopean zeundeten. Handik etortzen da terrala honantz. Harrobi paretik hona ez da pasatzen ,ordea, hemen zegoen eguzkiak jan bezala egiten du terral hori. Kostatik ere taosa etortzen zaigu, itsasoko uraren tenperaturak eraginda". Hiru urtean apuntatutako datuei begira jarri gara, egutegiak hartuta: "2019ko otsaila izan da azken 3 urte hauetan euri gutxien egun duen hilabetea, 43 litro hilabete osoan. Gehien egin duena berriz, urte bereko azaroan, 394 litro. Iaz, 2021ean iraila bitartean oso euri gutxi egin zuen, azaroa eta abenduan bota zuen asko, ordea, eta urtea nahiko berdinduta bukatu zen. Eskerrak udan eguraldi tapatu xamarra egin zuen. Goierri aldera eta eguzkia gehiago atera zen eta egundoko lehortea izan zuten".


235.qxp_55 20/2/22 23:14 Página 7

1

Kakute, Agiro, Salsamendi eta Andutz". Hirugarren mendirako galdu naiz tontorrik tontor. Ederki ulertu diot, ordea, esan nahi zidana; eguzkia denean, ateratzen den ordutik gordetzen den arte ematen diola baratzeari, eta udan, egun osoan, ordu asko dira urik bota gabe mantentzeko. Hori gutxi ez eta baditu Urbietak bere

gUSTUKO LOTURA Oporren inguruan ere galdetu diot Urbietari, ezin ote duen inora joan pentsatuta: "Anaia etortzen da Zarauztik ni falta naizenean. Katuak ere baditugu eta horiei ere jaten eman behar zaie eta baratzeari begiratu eta...". Tranparik inoiz egin al duen ere ausartu naiz galdetzera eta, "ezta litro erdirik ere! denak daude hor apuntatuta" erantzun dit. Arroarrek badakite Urbietaren afizioaren berri eta zaparrada indartsuren bat izaten bada, askok galdetzen diote zenbat euri egin duen. "Askotan, jendea gutxien gogoratzen denean egiten du euri gehien. Gau eta egun, zar zar zar gelditu gabe jarduten duen egun horietan pilatzen da litro gehien eta zaparrada indartsu, baina motzak botatzen dituenean gogoratzen dira" .

BARATZEAN UREZTAKETARIK? Zer ez dago Urbietaren baratzean. Barazkientzat ez da garai egokiena, baina a ze fruta arbola aukera: limoiondo, laranjondo, paraguaiondo, mandarinondo, melokotoiondo, mahatsondo moskatela, gereziondoa, urritza, pikondoa, intxaurrondoa eta 8-10 zakukada ematen dituen sagarrondoa. Baratzeko ureztapenak sortu zigun zalantza Jakoba Errekondoren hitzaldian. Jakinekoa denez, Errekondo ez da baratzea asko ureztatu zale, Urbietaren baratzeak bere ezaugarriak ditu, ordea, eta orain hobeto ulertu dut Errekondori Urbietak hitzaldian esan nahi ziona. Hala hasi zait; "Ezkaizto, Indamendi, Ibañarrieta, Ertxina, Sañu, Izarraitz,

aldeko arrazoi gehiago ere: "Hemen lurra 30 zentimetro inguru bakarrik dago, azpian Flysch-a daukagu bertikalki eta euri ura segituan filtratzen da behera. Gainera, aldapa handia dago eta goiko trenbidearen etenak ez du bestela etorriko litzatekeen urik etortzen uzten". Euri ura, lurra edo Arroabeko mikroklima, ez dakit zein den Urbietaren sekretua, baina baratze ederra ez ezik, sasoia ere bikaina du. Eutsi horri eta segi urte askoan datuak jasotzen.

7


235.qxp_55 20/2/22 23:14 Página 8

HIRU ESTAZIOTAN BARRENA

Nafarra da Iñaki Lizarraga izatez, Dorraukoa, Beriain magalekoa. Mendizalea eta eskiatzailea izanik, eguraldi

aldakorreko lurretan jaioa, txikitatik ikasi du eguraldia ulertzen eta aurreneko minuturako antzeman diot bizi egiten duela. Afizioa pasio bihurtu zaio, "obsesio ere bai tarteka" bere esanetan. “Gure zaharrek elurra beltza zela esaten zuten, guretzat zuria zen, eskola galtzen genuen eta. Mendizaleak izan gara beti eta guretzat oso inportantea da eguraldiaz zerbait jakitea. Eskiatzea ere gustuko dut eta haizearen arabera estazio batera edo bestera joaten gara". Anekdota ere kontatu dit. Iñakiren lagunekin arbizuar batzuk hasi ziren elkarrekin eskiatzera joaten. Haiek, ordura arte, al tun tun joaten ziren nonbait, eta askotan eguraldi txarra "tokatzen" zitzaien. Hauekin hasi zirenetik, ordea, beti ona: "Guk bagenekien iparra baldin bazegoen Panticosa aldera joan behar zela, hegoa bazen berriz, Arette edo iparralderago. Guretzat jakinekoa zen".

ILARgIAREN ERAgINAZ Iñakiren esanetan, eguraldian egundoko eragina du ilargi aldaketak: "Ilargia aldatzen denean, eguraldia ere aldatu egiten da; esate baterako, gaur hego haizea dago eta ilargi aldaketa bada, iparra sartzen du. Gure amiñak elurra aipatzen hasten garenean, leihotik burua atera eta ilargiari begiratuta segituan esaten du; ez, gaur ez dago elurrik. Eta asmatzen du. Ilbetearekin zaila da elurra botatzea eta ilondoarekin berriz kristorenak botatzen ditu".

ARROAgOIA, dORRAU ETA ANdImENdIKO EgURALdIA Lana ematen duen hobby bat da hau, "mundu bat" Iñakiren hitzetan. Gauza guztiak bezala, neurria hartu behar. Estazio bat Dorraun dauka, bestea Arroagoian, Basakarte etxean, Matraka baserriaren parean, eta azkena Andimendin (Nafarroa), 1.000 metrora. Kuriositatea zuen Iñakik hango datuak izateko: "Azken honek lan ederrak eman dizkit martxan jarri dugun artean. Elurra lepo botatzen zuen, eta eguzki plakak estaltzen zituen, eta bateriarik gabe gelditzen zitzaidan estazioa". Eskiak hartu eta plakak garbitzera joan behar izaten zuen. "Instalazio txiki bat eskatzen dute aparatu hauek; ordenagailu bat datuak jasotzeko, interneterako router bat, bateria, elurra egiten duenerako kalefakzio txikia ere badauka; erresistentzia bat da azken finean, bestela elurra egiten badu plubiometroaren sarrera tapatu egiten da eta ez du ondo neurtzen".

EURI LITROAK, TENpERATURA, HEZETASUNA... Arroan, etxe ondoko belardian dauka estazioa. Automatikoki 10 minututik behin ematen dizkio datuak ordenagailura; euri litroak, hezetasuna eta tenperatura. Tenperatura zero azpitik urtean zenbat aldiz jaitsi den eta 32 gradutatik zenbat aldiz pasa den ere esaten dio. Datu minimoak, maximoak eta batez bestekoak. Teilatuan anemometroa dauka haizearen norabidea eta indarra neurtzeko. Hainbat estaziotako datuak jaso eta alderatzea gustatzen zaio Lizarragari,


235.qxp_55 20/2/22 23:14 Página 9

1

9

estatistikak ateratzea eta klimogramak egitea. Bere moduko beste batzuen datuak ere jakiten ditu eta haienekin alderatzea. Berak ere jartzen ditu bereak ikusgai Twitterren, Iñaki Lizarraga bezala. Eguraldia euskara hutsean jartzen duen bakarretakoa izango da. "2005ean hasi nintzen Dorraun eskuz datuak hartzen eta 2015 arte jaso nituen. Arroagoian, oraingo hau baino lehen, beste estazio bat eduki nuen, baina akats asko ematen zituen eta harrika bota nuen. Oraingoak hiru urte ditu. Davis-a da, amerikarra".

ELURRA ETA EKAITZA gUSTUKO Neguko mugimendua gustatzen zaio Iñakiri: "Elurra, ekaitza, udazkeneko zaparradak... Zirimiria ere ederra da besteak 30 gradutan daudenean. Dorrauko altueran mendiko udako freskura ere mundiala, niri berorik ez eman!". Geografia oso gustuko du Iñakik. Planak egiterako eguraldia begiratzen du: "Eguraldi txarra dagoen lekura alferrik ez noa, joatekotan ekaitz edo elurteak bizitzera propio". Ez daukala denborarik modeloak eta begiratzen egoteko dio, baina diagramek zazpi- zortzi egunetakoa ondo asmatzen omen dute eta antizikloia badago, oso ondo. "Beti ez, hau ez da zientzia zehatza, interpretatzen ere jakin behar da. Hemen mendebalarekin ez du botatzen euririk, Donostia aldean berriz bai. Ipar, ipar-mendebala sartzen duenean hemen asko botatzen du, Endoian eta Izarraitz aldera. Haize handia baldin badabil, barrualdera gehiago botatzen du eta hemen gutxiago. Guk obrak egiten ditugu, eta hormigoia findu behar badugu eta asfaltoa bota edo, balio digu. Azaroan-eta, eguraldi txarra egiten duenean, ikusten baduzu bi egunetan ona dagoela... benga, lana bukatu behar".

ZESTOAKO AUZO ETA BAZTERRETAKO mIKROKLImAK Mikroklima txikiak denean daude. "Arroagoia haizetsua da, baina gozoa, Zestoarekin alderatuta gradu eta erdi bat epelago izango da hemen, normalean. Hau haize tokia da. Fohen haizea da hau. Izarraitzek-eta sortzen dutena. Haizea mendiaren kontra joaten da hezetasun handiarekin, altuera hartzen du, han hoztu egiten da eta hezetasun guztia deskargatzen duenean, beherantz hasten da eta abiadura handia hartzen du. Iraeta zuloa da eta babesean dago, izotz asko egiten du han, Arroaerrekan ere bai. Hemen, Arroagoian berriz, batere ez. Arroagoiko plazatik behera, Katia parean izotza egoten da eta gure etxean ez. Lasao ere barrurago dago eta han ere izotza. Endoian ere askotan ez, igual hotz oso handitan, baina zaila". Euriaz ere jardun dugu: "Gehiena Etumeta aldean egingo du, eta Ondarbason ere bai. Ernio aldera beti gehiago egiten du. Izarraitzen kontra ere bai; Goltzibar aldera, Kakute alde hori da inguru honetan leku hezeena. Eta lehorrenetakoa Arroagoi hauxe edo izango da". 2018ko elurtea gogoan dauka: "Arroagoian 18 zentimetro bota zituen. Oso hegoz bota zuen, oso zaila zen asmatzea, ez genuen inork espero. Haize hotza zebilen Zaragoza eta Erribera aldean. Fronte bat sartu zuen eta haize hori honantz ekarri zuen. Hementxe bota zuen, beste inon apenas. Etxe aurrean eskiatu nuen. Hemen elurra egiteko oso berezia izan behar du, normalean marsellesa deitzen zaio, Marsellan sortutako frontea izaten da, iparretik sartzen da". Zestoako eta Azpeitiko belarraren arteko aldeaz, pagoez, patataz eta zizez ere aritu gara. Eguraldia zer jantzi pentsatzea baino gehiago dela berretsi dut. Iruzkiak (horrela deitzen dio Lizarragak eguzkiari) zenbat eragiten duen erakutsi dit. Umorean askori eragiten diela, lehendik ere banekien, orain, eragiten ez digula uste genuenoi ere, uste gabe, asko eragiten digula dakit.

jone bergara

Iñaki Lizarraga “Eguraldi txarra dagoen lekura alferrik ez noa, joatekotan ekaitz edo elurteak bizitzera propio”

EURI LITRO KOpURUA


235.qxp_55 20/2/22 23:14 Página 10

EtxE batEn

biografia Planta ederreko etxea izan zen bere garaian. Xumea, alferrikako apaindurarik gabekoa, orduko eskola bateko zorroztasuna baino gehiago, etxe baten berotasuna eta goxotasuna iradokitzen zuena. Dotorea. Administrazioan ohi den bezala, ordea, denboraren poderioz, utzikeriaren eta mantentze-lanen faltaz, gero eta zaharkituagoa bilakatu zen. Une batean txiki geratu ere bai, eta handitze lanek desitxuratu egin zuten zeharo Cortázarren espiritua. 167 urtez eutsi eta gero, laster bota egingo da dena, beheko solairuko harrizko fatxada ederra izan ezik. Denborak esango du zer bihurtuko den. Etxe guztiek izaten dute beren historia oparoa, eta honek ere hala du: maisu-maistra ugarik bere aztarna utzi zuten bertan, hainbat udal idazkarik ere bai, eta azkenik Correosek. Eta, nola ez, garai ilunak ere izan zitue, zenbait bizilagun “ospetsu” tarteko. Ezer baino lehen, mila esker Isabel Olaizolari, eman dizkidan argibide eta laguntzagatik.


235.qxp_55 20/2/22 23:14 Página 11

1

eskaintzen zuena. Udalaren beraren diruz eta fededunen karitatelaguntzei esker sostengatzen zen. Nolanahi ere, ingurumaria haietan izan zitekeen ospitale, eskola edo dena delakoa eraitsi, eta gaur egungoa egitea pentsatu zuten duela 167 urte.

ESKOLA ETA MAISUAREN ETXEA: ANTONIO CORTÁZAR, 1855

“Eskola baino gehiago, edozein burgesen etxea zirudien”

ASPALDIKO ETXEA Auskalo noizkoa ote zen oraingoaren aurretik han zegoen eraikina. Huraxe ote zen Tomás Lópezek, XVIII. mende amaieran, aipatzen zuen eskola? (Hay en la villa una casa con nombre de hospital, donde se recogen de noche los pobres forasteros, y escuela pública de primeras letras con la dotación competente.). Ospitalea bai, oraingo etxea dagoen toki berean ez bazen, hurbil izango zen. Iñaki Azkunek ematen dizkigun argibideen arabera, oso aspaldikoa zen gainera: “Gurutzeagako ospitale aurreko sagastia” aipatzen du 1544. urtean. Baina pistarik seguruena Jose Ramón Elorzak ematen digu 1907an bere etxea eraikitzeko baimena eskatu zuenean: Desea también utilizar el terreno que ocupa la pared ruinosa del antiguo hospital para dar mayor amplitud a la nueva casa. Ospitale hark ez zeukan zerikusirik gaur egungo ospitaleekin: gehiago zen aterpetxe bat, lastozko oheekin, eta berotzeko eta arrantxoa egiteko tokia

Eraikin soila, funtsezkoa besterik ez zuena; beheko solairuaren fatxada, kareharrizkoa, eta bertako leihoen erremate mailakatua zuen osagai estetiko bakarra; goian hiru leiho, hiru pertsiana soilez babestuak. Eskola baino gehiago, edozein burgesen etxea zirudiena. Antonio Cortázarrek (1823-1884), 1855ean aurkeztu zion Zestoako Udalari eskola eta etxebizitza eraikitzeko proiektua. Ikasketak bukatu eta arkitekto-titulua 1850ean eskuratu zuen Cortázarrek, eta, beraz, bere hasierako lanetako bat da Zestoako eraikin hau. Geroagokoak dira berak diseinatutako Donostiako zabalgune osoaren antolaketa-planoa (1862) eta Urumea ibaiko Santa Katalina zubia (1870). Cortázar batez ere herri-lanetan ibili zen, eta 1863an Gipuzkoako obretako Zuzendaritza Probintzial kargua hartu zuen. 19 urte eman zituen kargu horretan. 1855eko otsailaren 10ean Cortázarrek sinatutako baldintza-agirien arabera, eraikitzaileak lehengo etxe zaharra bota egin beharko zuen (procederá el empresario al desmonte del actual edificio y paredes de la huerta); ondoren, zangak egin eta zimenduentzako tokia prestatu beharko zuen, eta, azkenik, hondakin denak udalak esandako puntura eraman. Jarraian zimenduak egitea zegokion. Baldintza-agirietan, normala den bezala, asko azpimarratzen da material dena kalitatezkoa izatea (harria, adreilua, morteroa...). Sukaldeko lurra Zumaiako lauzekin egin beharko zuten (con losas de las canteras denominadas de Zumaya); egurra, berriz, taxuzko haritza, trabesarekin landua, eta Frantziako pinua, behar zen bezala matxinbratuta. Obra guztia abuzturako amaitua egon

1


235.qxp_55 20/2/22 23:14 Página 12

beharko zuen, atzeratutako egun bakoitzeko 80 errealeko isuna ordaindu nahi ez bazuen. Obra guztia 29.000 erreal pasatxo kosta zen. Gutxi aldatu zen etxea ordutik beste ehun bat urtean: “Irakaslearen bizitoki bat eta bi sexuetako haurrentzako lokalak ditu etxeak” dio 1924ko inbentario batek. Horien egoera, berriz, tamalgarria, eskola-ikuskatzaileak erakusten digunez: komunak nazkagarriak daude eta, gutxi balitz, leihoa ezin da ireki, tokia aireztatzeko. Hotza, leihoak ondo itxi ezin, margotze eder baten premia, mantentze-lanik batere ez, eskolako materiala urri... horiek dira etengabeko eskaerak urteak pasa urteak etorri. Etengabeko maisu-maistra zerrenda pasa zen bertatik; batzuk aipatzearren, Juan Ignacio Telleria, Maria Bautista Jauregi, Juan Garrido, Dionisia Santamaria, Manuel Saezmiera, Juan Jose Goyena, Juan Sanchez Corral, Maria Luisa Moronati, Maria Prieto, Tomasa Bernal... 1967. urtean, Salletarrak alde egin zutenean, San Jose ikastetxea mutilentzako eskola publiko bihurtu zen. Neskek, ordea, postetxe gainean jarraitu zuten, 1970eko hamarkada erdi aldean San Jose eskola mistoa izan zen arte. Seguru ez dakigu zein urtetan, baina 1940ko hamarkadan, sarrera aldamenetik jarri eta bigarren solairua altxatu zitzaion. Horrekin batera leiho guztiak handitu zitzaizkion, eta gauza batekin eta bestearekin Cortázarren espiritua zeharo galdu zuen eraikinak. 1948ko urte amaieran esleitu ziren, lehiaketa bidez, igeltserotza lanak bi etxebizitzak egokitzeko, bata maistra nazionalarentzat, bestea udal idazkariarentzat. Bigarren solairua izango zen udal idazkariaren bizileku ia oraintxe arte, urte jakin batzuetan izan ezik. Bertan bizi izan ziren, batzuk bakarrik aipatzearren, Leonardo Lobato, Vicente Gómez edo, azkena, Sebastian Larrañaga zena.

HEGAZKINGINTZAKO KOMANDANTEAK ETA BESTE APOPILO BITXI BATZUK

1970eko hamarkada hasieran bizi izan zen han Vicente Gómez idazkaria: “Ondo gogoratzen naiz –dio Isabel Olaizolak– gizon altua, bere buru zuriarekin, comandante de aviación zen”. Ondorengo idazkariak ez ziren han bizi; izan ere, Jose Luis Abia Azkoitiko idazkari titularra zen eta han bizi zen; askoz geroagoko José Velasco, berriz, Deban. Horrela bada, 1975ean hutsik zegoen etxebizitza. Franco hil berria, eta zer gertatuko ote zen beldur edo, jende berezia gonbidatzea erabaki zuten udalean: Benemerita, alajaina! “Presidenteak [Jose Goikoetxea zen orduan alkate] azaltzen du agintari probintzialek iradoki diotela beharrezkoa litzatekeela lokal edo etxebizitza bat aldi baterako egokitzea Guardia Zibilaren kuartel gisa, izan ere herriak ez baitauka zerbitzu hori”. Horrela bada, proposatzen du alkateak, eta aho batez onartzen du udalbatzak, “idazkari jaunaren etxebizitza Guardia Zibilaren kuartel gisa aldi baterako gaitzea, kargu hori hutsik dagoen bitartean”. Herriko arotz batek eta iturgin batek egin zituzten egin beharreko lanak, eta 1976ko urte hasieran han jarri ziren bizitzen guardia zibil mordoxka. Pentsatzekoa denez, zalaparta handia sortu zen herrian; hasiera-hasieratik, jendea oso atsekabetuta zegoen, batzuek

esaten zuten udalaren ekimena izan zela haiek ekartzea... Egoera gero eta okerragoa bilakatu zen guardia zibilen jarrera zela-eta: askotan mozkor-mozkor eginda, eta eztabaidarako baino gehiago borrokarako prest. Behin ustekabean tiroa bota omen zuten, eta hura izango zen errematea... Egoera mikatz haren ondorioz, udalak, 1977ko otsailean, gutuna bidali zion Donostiako 551 komandantziako teniente koronel buruari, ez ordea benetako arrazoiak azalduz baizik-eta pragmatismoaz baliatuz: “Udal etxebizitza bat hutsik dagoena, bere garaian Guardia Zibilaren kuartelerako egokitu zena, udal honek erabili behar duenez, etxearen giltzak alkatetza honetan lehenbailehen entregatzeko eskatzen dizut”. Otsailaren 25ean, otzan-otzan erantzun zion teniente koronelak alkateari: Zumaiako guardia zibilen esku zeudela giltzak, eta epe laburrean entregatuko zituztela udaletxean. Halaxe amaitu zen gure apopilo “bitxien” historia. Felipe Suárez Delgadok, Zestoako postariak, guardia zibil haiek bizi ziren etxe berean egiten zuen lan. 1976ko apirilaren 12an, erail egin zuten Felipe Zarauzko errepidean, guardia zibilek tirokatuta. Galderak etortzen zaizkigu burura. Zestoako guardia zibilek ezagutuko zuten eta hitz egingo zuten, jakina, Feliperekin. Akaso egunero samar? Etxe berean egonda, ba ote zuten hartu-emanik? Zer pentsamendu izan ote zituzten eta zer jarrera hartu ote zuten albistea jakin zutenean? Beste artikulu baterako gaia litzateke. 1977ko irailean, Jaime Fornet Capellino maisuak eskatu zuen etxebizitza hura. Udalak ezetz, inola ere ez. Urrian berriz, Manuel Altuna Anardik, alkateari “ohore handiz” gutuna bidalita: “Comisiones Obreras-en arduraduna naizenez Zestoan, ohore handiz esango dizut, datozen hauteskunde sindikalei begira, astean behin gutxienez funtzionatuko duen eskola sindikal bat antolatzeko beharra dutela”. Horiek ere ez zuten zorterik izan. Guardia zibilen egonaldiarekin udala puska baterako eskarmentatu zela dirudi.

POSTA-BULEGOA LANBRO ARTEAN Zestoak ez zuen historian zehar posta-bulegorik izan; Azpeitikoaren menpe zeuden kartero edo postariak. Horien oinarrizko eginkizuna izaten zen korrespondentzia sailkatzea eta hartzaileei banatzea, baita herriko postontzietako gutunak biltzea ere. Ezin izan dugu garbi jakin noiztik dagoen posta-bulegoa garai bateko eskola zen eraikuntzan, baina badirudi, gerra ondorenetik gutxienez, behe solairuko zati bat erabiltzen zuela posta zerbitzuak. Nolanahi ere, udal agirietako lehen aipamena 1974koa da: “Antonio Garateri Correos eta Telegrafoen bulego bateratuko obrak esleitzea”.


235.qxp_55 20/2/22 23:14 Página 13

1

3 “Aho batez onartzen du udalbatzak, idazkari jaunaren etxebizitza Guardia Zibilaren kuartel gisa aldi baterako gaitzea”

LIBURUEK ETXEA LAZTANDU ZUTENEKOA Aspaldiko ohiturari jarraiki, 1980ko hamarkadan, Sebastian Larrañaga udal idazkari zestoarrak etxe hori izan zuen bizileku dozena bat urtean edo. Urte haiexek izango ziren etxearen historiari liburuen mundua gehien itsatsiko zitzaizkionak. Jakina, aurretik bizitako maisu-maistra eta idazkariak ere irakurleak eta kultura dezentekoak izango ziren, baina Sebastianek guri hemen primeran datorkigun berezitasun bat zuen: 19751985 hamarkadako eleberri onenetakoen artean jarri den Georges Perec-en La vida instrucciones de uso zoragarriaren miresle izugarria zen. Liburu hori laburpen entziklopediko bat dela esan izan da. Perec-en beraren hitzak erabiliz, “fatxada kendu zaion Parisko eraikin bat imajinatzen dut... horrela, beheko solairutik ganbarara, eraikinaren aurreko aldean dauden gela

guztiak berehala eta aldi berean ikusteko modukoak izango dira”. Kapitulu bakoitzak puzzle erraldoi, liluragarri baten zati baten antza du: puzzlearen pieza bakoitza kapitulu bat da, eta gaurko eta atzoko maizterrei buruzko indikazio bat darama, objektuak, ekintzak, oroitzapenak, sentsazioak, fantasmagoria berreraikiz. Ez gara gu hurbildu ere egin Perec-en pretentsioetara baina, ikusi dugun bezala, ederki asko ematen du etxeak nobela baterako. Etorkizun oparoa opa diogu noizbait etorriko al den etxe berriari.

fernando arzallus


235.qxp_55 20/2/22 23:14 Página 14

danbolin.eus

Garikoitz Mendizabal EAJko legebiltzarkide izatera pasa da Kerman Orbegozok utzitako eserlekua hartu du, berau donostiako Udaleko Ogasun eta Finantza zinegotzi izatera pasa baita. Kultura, EITB kontrola eta Lan eta enplegu batzordeetan arituko da mendizabal. Zestoako Udaleko zinegotzi lanekin bere horretan jarraituko duela jakinarazi du mendizabalek. Eszedentzia eskatu du, ordea, Bilboko Udaleko txistulari bandan.

Lan erreforma berriaren aurkako elkarretaratzeak egin dituzte Sansinenean eta egoitzetan LAB, ELA, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek deituta, Espainiako gobernuak onartu nahi duen lan erreformaren aurkako elkarretaratzeak egin dituzte ziren otsailaren bian Sansineneako biribilgunean eta herriko bi egoitzetako atarietan Lan-erreforma honi ez, lan harremanen euskal esparruaren alde lelopean.

Santa Ageda bezperan kantuan ibili ziren gazte eta helduak han eta hemen Zestoako Santa Eskeko taldeak iaz herriko egoitza atarietan bakarrik kantatu bazuen ere, aurten ohiko ibilbidea egin du, baserriz baserri. Koplari lanetan Aitor Salegi, Unai Sarasua eta Aitor Zubikarai ibili dira. Herriko hiru ikastetxetako ikasleek ere egin zituzten beraien saioak eskola atari eta plazetan. Zestoan LH3ko bi talde Akoa aldera joan ziren eta beste bi Iraeta eta Arroagora. gainontzeko haurrek eskolan bertan abestu zuten. Arroako eskolakoak auzoko plazan elkartuko ziren bizikidetza taldeak mantenduz eta Aizarnan ere baserri baserri joango ez baziren ere, eguerdi partean plazan koplak kantatu zituzten. Lasaon, ohitura denez, larunbatez atera ziren heldu eta gazteak Andoni Egaña eta Iñigo mantzizidor "mantxi" koplari hartuta.

Danel Lauzirikak Zestoan eta Aizarnan jasotako kontuak bildu dituen liburua aurkzetu dute Euskarazko sorkuntza sustatzeko Udalbiltzak martxan jarritako guretik sortuak proiektuaren baitan, Hamazazpigarrenean aidanez liburua parea aurkeztu du danel Lauzirikak.Idazle gernikarrak Zestoan egin zuen egonaldia eta literatura arloan hartu du parte proiektuan. Lauzirikak bi zatitan egin zuen Zestoako egonaldia: ekainean herrigunean izan zen eta uztailean, Aizarnan. Hemen jasotako kontuekin 50 orrialdeko kontakizuna idatzi du. Soinu-bandak, 90. hamarkadako gizartea, Jazz-Berri, hotelak, baserriak, jendea, herriko txokoak, herri euskaldun bateko bizimodua, droga, ETA, Txitxarro eta Varela jenerala bildu ditu besteak beste kontakizunean.


235.qxp_55 20/2/22 23:14 Página 15

1

5 Banketxeek "adinekoen eskubideak errespetatzeko" eskatu dute pentsiodunek Zestoako pentsiodunen mugimenduak banketxeek "adinekoen eskubideak errespetatzeko" elkarretaratzea egin zuen otsailaren 14an Kutxabank banketxearen aurrean. Banketxeek arreta pertsonalizatuagoa, ordutegi zabalagoa eta teknologia berriak erabiltzen ez dakitenei irtenbidea ematea eskatu dute. Herritarren 150 sinadura bildu dituzte eta banketxeko bulegoan aurkeztu zituzten.

Sei milioi euroko aurrekontua onartu du Udalak 2022rako Otsaileko udalbatzarrean onartu zituen Zestoako Udalak 2022ko aurrekontuak, EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin. Aurrekontua 6.099.594, 32 eurokoa izango da, joan den urtekoa baino %8,4 altuagoa. Nahiz eta otsaileko bilkuran aurrekontuaren kopurua onartu, udalak eskatuta eta tramitatuta dituen dirulaguntzen arabera, epe motzean aurrekontu aldaketa egitea aurreikusten da. 2022rako proiektuen artean aipagarrienak, Arroagoiko saneamendua, Zubiaurreko aisialdi gunearen proiektua eta udal biltegi berria izango dira. EAJ abstenitu egin zen. garikoitz mendizabal EAJko udal taldeko buruak azaldu zuenez proposatutako hainbat proiekturekin ados daude baina beste hainbat ez dituzte kontuan hartu eta horregatik abstenitu ziren

Zestoan merkatari elkartearen Gabonetako zozketak baditu irabazleak Zestoan merkatari elkarteak urtero egiten duen Errege eguneko zozketak, baditu irabazleak. Koro ile-apaindegian, Keralan ongizate txokoan eta Onenak altzari dendetan banatu dira zenbaki saridunak. Bost irabazleek Zestoan merkatari elkarteko kide diren establezimenduetan gastatzeko 360 euroko bonu bilduma bana jaso dute. Sarituek apirilaren 18ra arteko epea izango dute saria gastatzeko.

Kobaz Koba Trail lasterketaren VI. edizioa ospatu zen otsailaren 13an Eguraldi eta giro bikainarekin, izena emandako 621 korrikalaritatik 508k hartu zuten parte eta hauetatik 483 lagunek amaitu zuten proba. Egoerak baldintzatuta eta neurri bereziekin ospatu da aurtengo lasterketa.


235.qxp_55 20/2/22 23:14 Página 16

A

dinekoen bakardadeak eragindako arazoei modu komunitarioan aurre egiteko Izarraitz proiektua aurkeztu da

Proiektuaren helburua adinekoen bakardadeak eragindako arazoei modu komunitarioan aurre egitea da. Hirube kooperatibak zuzenduko du proiektua eta herriko eragileen eta udalaren laguntza izango ditu.. Otsaila haseran aurkeztu zen Izarraitz proiektuaren muina, nahi gabeko bakardadearen aurrean, estrategia komunitarioa abian jartzea da, batez ere, egoerak larriagotu aurretik detekzio goiztiarra egin ahal izateko. Hirube kooperatibak zuzenduko du proiektua, herriko eragileen eta udalaren laguntzarekin. Zestoako Udalak finantzatuko du egitasmoaren erdia eta beste erdia Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako dirulaguntzarekin osatuko da. Mikel Arregi alkateak honela adierazi zuen: “Zestoako Udalak legegintzaldi honetan martxan jarriko duen proiekturik garrantzitsu eta estrategikoena izango da eta arrakasta izateko, eragileen elkarlana eta herritarren babesa izatea ezinbestekoak izango dira”. Arregik datu batzuk ere mahaigaineratu zituen. Bakarrik bizi diren adineko pertsonak zenbatzeko diagnostiko kuantitatibo bat egin dute eta alkatearen esanetan, “momentu

honetan Zestoako adinekoen % 22a bakarrik bizi da eta bilakaera nolakoa den kontuan hartuta, 15 urte barru, 250 herritar izatera pasako lirateke”. Arregiren arabera, pertsonen ongizatea “eremu publikotik” defendatu behar da eta adinekoen bakardadeak eragindako arazoei “herritik” egin behar zaie aurre: “Zestoan baliabide humano handia daukagu honi aurre egiteko eta udal honentzako hori baliatzea obligazioa izango da. Herrian jende asko ari da lanean herrigintzatik; 3Z elkartea, Jubilatuen Elkartea, egoitzak…” Egoerak identifikatu Hirube kooperatibak hartuko du proiektuaren ardura eta bi urtez egongo da udalarekin elkarlanean. Maider Aranburu kooperatibako kidea astean hirutan izango da udaletxean. Bere esanetan, “ekimenaren helburua, herrian zaintza kolektibo eredu bat garatzea da”. Zaurgarritasun egoeran dauden adineko pertsonak egoera larrietara iritsi aurretiko detekzio goiztiarra egingo da aurrena, pertsonak identifikatu eta aktibazio komunitarioa egingo da. Ondoren, pertsona horien premiei erantzuna emango zaie udal gizarte langileen eskuhartzearekin. Aranbururen esanetan, hori lortu ahal izateko oso garrantzitsua da “herriak” eta “komunitateko eragile guztiek” parte hartzea. Herri proiektua Joseba Illarramendi San Juan egoitzako zuzendariak azaldu zuen Izarraitz “herritik bertatik” sortutako proiektua dela eta udalak “bere” egin duela. “Zestoarrok aukera izango dugu nola zainduak izan nahi dugun aukeratzeko eta hori da proiektu honen puntu garrantzitsuenetakoa. Guzti horrek lanketa bat ekarriko du eta dena aztertu beharko da zerbitzuak beharren arabera diseinatzeko”. Horrez gain, egitasmoak izandako adostasun politikoa ere azpimarratu zuen. Xanti Ugarte 3Zko partaideak ere hitz egin zuen eragileen izenean eta proiektuan parte hartu duten norbanako, eragile eta udala eskertu zituen.

itsaso waliño


235.qxp_55 20/2/22 23:14 Página 17

1

Hilabete honetako galderak ez digu ikertzen lan handirik eman egia esan, baina kuriositatea asetzeko datua Ana Carrere, Udal Kirol teknikariak eman digu: 308 bazkide ditu oraingoz 2022an kiroldegiak

(400 bazkide inguru zituen 2020an eta 350 berriz, 2021ean) Datorren hilerako bota zure galdera eta denon artean erantzuten saiatuko gara.

Urte amaieran, galdera proposamena egiten dutenen artean "Herrian sortua" otarra zozketatuko dugu.

7


235.qxp_55 20/2/22 23:14 Página 18

iinkesta.

Astean zenbat aldiz egiten duzu kirola?

jokin artetxe 32 urte

kb

ale ale

Ba ez naiz oso erregularra baina pare bat aldiz edo egiten det. Boladak edukitzen ditut, azken aldian pistinan ibili naiz eta oinez pasiatu eta… aloña iturzaeta 46 urte

Lau edo bost aldiz, segun asteburuan lana nola tokatzen zaidan. dena gustatzen zait; korrika aspaldian gutxi egi- txomin landa ten det, spinning, 70 urte TRx, eguraldi ona bada Jose Luis nere lagunarekin mendira, bizikletan… denetik! nerea irure 53 urte 60 urte

Ariztondo plazako lurreko aparkalekuen eta debekuen marra erdi ezabatuak ez dira errespetatzen

Lauiturrietako garbilekua eta ingurua txukundu dituzte

(Erantzuleak guztira: 135

Urtean bi etapa egiten ditut, ehizean ibiltzen naiz urritik urtarrila arte, astean hiru aldiz edo mendian oilagorretara eta hori bukatzen denean, karreterako bizikletan hasten naiz astean hiru bat aldiz fijo.

Ba bost bat aldiz. Ibili eta mendira joatea, hori egiten det. Oraintxe etorri naiz Santa Engrazitik


235.qxp_55 20/2/22 23:14 Página 19

agenda

otsaila

28

26

larunbata

Iñauteriak. guraso elkarteak goxokiak banatuko ditu eta ondoren mozorro desfilea egingo da.

astelehena

Kaldereroz jantzita aterako dira musika eskolakoak 17:30ean. Egoitza atarietan eta kalean joko dute.

Martxoa

03

osteguna

Oneka emakume pentsionisten elkartekoen hitzaldia portalen.

04

ostirala

16:30ean Aizarnako Kultur Etxean: Haurrak eta pantailen arteko harremana ulertzen. 0-11 urte bitarteko haurren familientzat. Izena eman gaztelekuan.

05

larunbata

08

asteartea

10

osteguna

18

ostirala

20 27

igandea

17:00etan BERTSO-JASA. Zestoako kultur etxean. Bertsolariak: maialen Akizu eta Haritz mujika. Zestoako Emakumeak taldeak deituta manifestazioa eta ekitaldia.

17:30ean, Aizarnan, Estitxu Fernandezekin hitzaldisolasaldia: Amatasunak (des)eraikitzen". • Komunitate energetikoaren aurreneko batzarra, 18:30ean, Alonderon. 18.30ean 'Aita mari' filmaren emanaldia eta Itsas Salbamendu Humanitarioko kideekin solasaldia Aizarnan. Zestoako 42. Herri Krosa.

igandea

Korrikaren aldeko mendi irteera. 9:00etan gurutzetik edo 9:45ean Ondarbasotik aterata. Izen-ematea: 670 420 048

Ga 3 4 10 11 12 15 19 22

1

ztelekuko eskaintza:

osteguna: martxoaren 8ko murala (3.zikloa). eta 5: martxoaren 8 murala (dBH), gaztelekuan. osteguna: txokolatezko brownie-a (3.zikloa), gaztelekuan eta 18: sexualitate-tailerra (dBH), gaztelekuan.

97

larunbata: ihes-gela (dBH), gaztelekuan.

asteartea: sukaldaritza-tailerra: dorayakiak (2.zikloa). 16:45-17:45 edo 18:00-19:00 larunbata: bilarra (dBH), gaztelekuan. urrentzat asteartea: sukaldaritzajolasak, tailerra: dorayakiak Barbantxo Aisialdi (1.zikloa). 16:45-17:45 edo Taldearekin: 18:00-19:00 eta 18an: osteguna: ihes-gela Aizarnan eta Zestoako (3.zikloa), gaztelekuan. herrigunean. eta 26: aste santuetako eta 25ean: izen-emateak (dBH), Arroabean. gaztelekuan. asteartea: sukaldaritzaBarbantxoren saioetan tailerra: dorayakiak parte hartzeko aurrez izena (1.zikloa). 16:45-17:45 edo eman behar da 18:00-19:00

24 25 29

Ha

4 11


235.qxp_55 20/2/22 23:14 Página 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.