Otsaila 2019

Page 1

202.qxp_55 24/2/19 23:39 Pรกgina 1

2019 otsaila

202 zk.

ondorengo


202.qxp_55 25/2/19 6:59 Pรกgina 2

943 052 761

943 148 061


202.qxp_55 24/2/19 23:39 Página 3

3

Erlojuak eta erruletak

Kontu asko dakartza, beti bezala, oraingo aleak ere. Erramun Etxaide, Legoiak, bizitza luze batek dituen pasarte ugari eta desberdinak erakusten dizkigu, eta, besteak beste, mendiko bizipenak kontatzen ditu, nola ibiltzen ziren Iñaki Irureta eta biak Euskal Herrian zein Pirinioetan, bazterrik bazter. Santa Engraziako kontuak ere aletzen ditu, eta nola urtebete inguru behar izan zuten ermita zaharberritzeko. Gero, erlojua ere bai; plastikoan bilduta omen zegoen hantxe, geldirik, hilik bezala, eta beraiek konpondu omen zuten. Pentsatzen jarrita, eta 2001ean Pumorin ibilitako zestoarrek ale honetan kontatzen dutena irakurrita, eskapada ederra egin zuten horiek ere, Santa Engraziako erlojua bezala plastiko batean bilduta etxera ekarri ez zituztenean. Zein taldek aurrena igo behar zuen erabakitzeko zozketa batek libratu zituen han elurperatuta geratzetik. Izoztutako urmael baten gainetik zoazenean bezala, kontuz-kontuz, sentiberatasun osoz, harilkatzen dituzte istorioak Xabierrek eta Jonek, bai elkarrizketan baita dokumentalean ere, zerbait apurtzeko beldur balira bezala. Eta hala behar du, inongo morborik gabe, eta horregatik gustatu zitzaidan izugarri dokumentala. Esaten dutenez, sendatuta uste zituzten zauriak hor daude oraindik erremina eragiten. Han elur-jausiaren azpian geratu ziren haiei betirako eten zitzaien bizitza, erlojuaren tik-taka, eta horrek pertsonarik indartsuena ere astintzen du. Xabierrek honela dio: "Bi txotx luze eta bi motz. Luzea, joan, eta motza, gelditu. Luzeak ateratzen zituztenak, gora. Zozketa egin eta tokatu zirenean, isiltasuna egin zen. Denak igotzea nahi genuen baina ez zegoen tentsiorik; zuei tokatu zaizue eta lixto." Inork ezin jakin –nola ba!– gero zer zetorren, zozketa hura ruleta rusa bezalako bat bihurtu zela. Bizitza hari bat da, eta inoiz ez dakigu noiz etengo den: horixe da bizidunen patua. Kantak dioen bezala, mundua ez da beti jai, inoiz tristea ere bai. Baina, segidan esaten du: "baina badira mila motibo kantatzeko alai". Eta horrixe helduko diogu atariko hau bukatzeko. Iraetarrek futbola integrazio tresna baliotsua bilakatu omen dute, eta egunak aproposak direnez (inauteriak datoz) bilbainada bat bota digute: "Iraeta munduaren epizentro" bihurtzen omen da igandero, alajaina! Neuk ere epizentro horren parte izatea nahi izan dut, irakurle, futbolari eta inauteriei keinu maitekorra eginez. Tira, on egin dagizuela...

fernando arzallus

d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola

d

diruz lagundutakoa

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429


202.qxp_55 24/2/19 23:39 Pรกgina 4

katea eten egin da Dabilen harriari ez omen zaio goroldiorik egiten, baina gastatzen doa, borobiltzen nahiago baduzue. Gure kateari ere hori gertatuko zitzaion, erabiltzen diren gauzei gertatzen zaiena, azkenean, krak. Baina, bere burua ondo ordainduta behintzat! Oraindik ez dakizue zertaz ari naizen? Ni espero ninduzuen enbido honetan? Seguru ezetz. Otsail bukaerara iristen ari gara eta zenbakia inprentara bidaltzeko ordua iritsi zaigu, baina hara! Enbidoa falta. Ez dugu jaso aspaldi hemen behar zuena. Eta hementxe naukazue, korrika eta presaka zerbait idazten. Gauzak ez dira inoiz alferrik gertatzen ordea. Hasi naiz begira ea zenbat denbora ote den enbido hau katean egiten dugula, alegia, batek idazten du eta bukaeran beste bati botatzen dio amua eta hark idatzi behar hurrengo hilean... Ondo gogoan nuen Josune Izeta Koiotek jarri zuela martxan, bere ideia izan zen. Baina noiz? 2010eko urtarrilean, hain justu ere 102. zenbakian. Orain, begiratu azalean hau zenbatgarren zenbakia den. Hori da, 202. zenbakia, tatxan! 100 zenbaki iraun ditu, justu, kateak. Ez al da kasualitatea? Badirudi halaxe programatu genuela, 100 zenbaki irauteko. Josune Izetak, Ismael Olaizolari pasa zion enbidoa eta horrelaxe hasi zen katea, eraztunez eraztun luzatzen. 100 herritar izan zarete kate mundial hau osatu duzuenak. Batzuk aldizkarian agertzeko desiratzen, besteak, batere graziarik gabe konpromisoa fin betetzen. Zenbait garaiz abisatuta, beste batzuk sorpresa galantaz. Tartean, batzuk, 20 urtean idatzi gabe zeudenak. Edo euskaraz inoiz idatzi gabeak. Gogoan dut gure amari ere nola iritsi zitzaion txanda eta etxera joan nintzen baten hor ari zen sukaldeko mahaian hiztegia hartuta fin-fin. Haren beldurrak eta nire harridura, ze ondo idatzita zeukan ikusi nuenean. Gogoa eta ahalegina jartzen direnean horrela ateratzen dira gauzak. Eta kate honek zerbait lortu badu hori da, idazteko ohitura handirik ez duen jendea, idazle bihurtzea. Bejondeizuela! Nik, Josuneri bidaliko diot berriro enbidoa, lehen bikain asmatu zenuen eta! Ez dut anbizio handikoa izan nahi, berriro ere berdina egiten baduzu gustura izango naiz, 100 zenbakirako erresistentzia duen katea alegia. Eskerrik asko Josune!

enbidoa

jone bergara

pintada.

.

Emakumeen zapalkuntza bizitzako esparru guztietan dago, soldatapeko zein doako lanetan, sexualitatean, kontsumo ereduan, familia eraikitzeko moduan, arrazakeriaren aurrean edota edertasun ereduan. Beraz, Martxoaren 8an, emakumeen bizitzak erdigunean jarri nahi ditugu. Bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa eskatzen dugu. Horretarako, grebaren bidez, zaintzaren berrantolaketa soziala aldarrikatzen dugu, alegia, pertsonen zaintza ez dadila emakumeen esku geratu. Honela, gizonei zaintza lanak modu autonomoan hartu eta antolatzea eskatzen diegu. Emakumeek greba egiteko hainbat modu egongo dira: lantokietan eta ikasgeletan greba egitea; herriko mobilizazioetara joatea; zaintzeari uztea eta amantala balkoian eskegitzea; edota besoko morea ipintzea. Ez dugu ahaztu nahi kontsumo greba baten aurrean gaudela. Beraz, Martxoaren 8an ez kontsumitzera deitzen dugu. Greba Feministarekin eguneroko normaltasunarekin apurtu nahi dugu, herriak geldiaraziz. Denok elkarlanean, bizitzak erdigunean jarri ditzagun!

martxoak 8, emakumeok planto!

zestoako txoko feminista


202.qxp_55 24/2/19 23:39 PĂĄgina 5

5

Argiteria sistema aldatu dute herrian, ze iritzi duzu gai honen inguruan?

iĂąigouria. Argiteriaren inguruan egin den aldaketa ez dela egokia uste dut. LED sistemara aldatu beharra zegoen, baina iruditzen zait beste modu batera egin zitekeela. Ez zait ondo iruditzen noren esku utzi den aldaketa eta nola gelditu den. Argiteria pribatizatu gabe egitea posible zela pentsatzen dut. Langabezian dauden herritarrekin eta brigadako tekniko espezializatuaren laguntzaz egin zitekeen argien sistema aldaketa, beste herri batzuetan egin den bezala. Lanik gabe dauden herritar batzuk lan mundura bideratzeko aukera polita galdu da. Argiteria esku pribatuetara pasatzea aukera egokia ez izateaz gain, emaitza ez da nire iritz izan behar lukeen bezalakoa. Gertutik argia nahiko egoki dagoela esan daiteke, baina urrutira puntu beltz asko daude. Ni bizi naizen auzoan, Arteaga auzunean adibidez, ez zait iruditzen nahiko argi dagoenik; oso ilun geratu da. Ez dela kasu bakarra esango nuke, bat baino gehiagori entzun baitiot beste zenbait lekutan ere ez dagoela argi nahikorik. Egoera ikusita, espero dut puntu beltz horiei konponbidea emango zaiela ahalik eta azkarren. andertelleria. Publikoki adierazten dut: argiteria sistema aldatzeari bikain deritzot; baina, argi! "Pribatizaziorik ez!" aldarrikatuko dut oinarrizkoa den alor orotan. Zestoako udalerrian oraintsu arte presio altuko sodio-lurrun jatorriko kale-argia izan dugu: farola bakoitzeko 150 watteko sekulako kontsumoa. Egun instalatu diren LED diodoen hirukoitza xurgatzen zuten aise, eta bizi laburragoa zuten: kostu ekonomiko eta ekologiko handiagoa. Ene iritziz, aldaketa prozesu honek gune Ilun bakanak sortu ditu herriko kaleetan. Afera hori aintzat hartuko den herri-partaidetza prozesu baten bidez erauzteko lana ez da gaitza, ordea; intentsitate eta borondate kontua da. Hala ere, gibelatze handiagoa iruditzen zait Ilunetan zerua argitu nahi izatea: oro har, bada nahiko argi. Zerbitzua pribatizatzea; atzerapausoa. Argiteria aldaketa eta horren mantenua udaletik eta udal baliabideekin modu eraginkor batean kudeatzen bada, uzta bil genezake herri bezala. Aldiz, irabazi asmoa duen enpresa pribatu bati esleitu zaio uzta hori biltzea, tamalez. jose luisaristi. Basurak eta banantzen hasi ginen bezala, orain energia aurrezten hasteko garaia da. Geure etxeetan egin dugu, kendu ditugu lehengo bonbilla zaharrak eta LEDak jarri ditugu. Kalearen txanda da orain, udalaren faktura jaitsi dezagun. Argi kutsadura ere hor dago eta kezkatzen gaituen kontua da. Denok ikusi ditugu espaziotik ateratako argazkiak. Argia beharrezkoa da, noski, baina farolek argia beherantz egin behar dute kaleak eta portalak argiztatuz eta ez fatxadak eta etxe barruak... Pribatizatzea? aukera bat izan da, eztabaidagarria da, baina, finantzatzeko modu bat da. Herriko langileak ez direla gai uste dut daukaten lan kargarekin epe motzean horrelako lan bat egiteko, mantenua egiteko ere justu ibiltzen dira eta. Gainera horrek kostu handia izango luke. Hamar urteak pasatzen direnean, dagoenak erabaki beharko du gero zer egin. Nik uste ari direla puntu ilunak hobetzen; farola gehiago jartzen, potentzia igotzen... prozesua bukatzen denean egin beharko da balorazioa.

iruditzen zait beste modu batera egin zitekeela

Zerbitzua pribatizatzea; atzerapausoa

orain energia aurrezten hasteko garaia da

hiru aulkitan.


jardunian

202.qxp_55 24/2/19 23:39 PĂĄgina 6

Erramun EtxaidE

“ LEgoia �

Santaeskeko eguna pasa berri, hamaika urtean, hutsik egin gabe, bertan

ZEstoa 1934

parte hartu izan zuen Legoiaz oroitu ginen. Haurtzaro eta ondorengo kontuak ondo gogoan ditu oraindik, eta gustu handiz eman digu bere bizipenen berri. Haurtzaroa Ama bertakoa izaki, Legoiaga baserrian jaio nintzen, hiru anai arrebetan zaharrena. Aita, berriz, Lizarraitzekoa nuen. Gerra zela medio, amak alde egin behar izan zuen Zestoatik. Lehenik Lizarraitzera eraman gintuen arreba eta biok. Miren baino bi urte zaharragoa izanik, hiru edo lau urte inguru izango nituen orduan. Miren besoetan hartu eta Debara alde egin zuen, eta Debatik Bizkaira. Ni ez nintzen joan, ordea, Lizarraitzetik Legoiagara itzuli eta aitona eta amonarekin gelditu nintzen. Ez dakit zenbat denbora igaro nuen gurasorik ikusi gabe. Lehenik ama itzuli zen, aitak egun gehiago egin zituen etxetik kanpo. Aspaldiko kontuak izanik ere, ederki oroitzen dut frontean ibili ondorenean, aita Legoiagara itzuli zen egunean, ohetik jaiki, labera joan, eta handik ateratako sagar erreak eman nizkiola, hura ez zait sekula ahaztuko. Eskola Ez dut gogoan zenbat urte izango nituen zehazki, baina zazpi urte ingururekin hasi nintzela mojekin eskolan esango nuke, gaur egun egoitza dagoen lekuan. Ordurako aita, ama, Miren eta lauok herrira jaitsiak ginen. Kalean hiru etxe pasa genituen, lehenik Barrenaneko etxean bizi izan ginen, hirugarren

pisuan. Gero, Sokorranekoan, bigarren pisuan, eta azkenik Uztapide plazan kokatuta dagoenean, Ipintza elkartearen gainean, lehen pisuan. Ez dakit zenbat urte bete arte egon izango nintzen aipaturiko eskolan. Mojen eskolan izaniko etapa amaitzean, Maristetara joan nintzen, eta ondoren Viatoristengana. Handik gutxira, ordea, Viatoristek alde egin zuten, eta, beraz, hamabi urte baino ez nituela, Legoiagara joan nintzen. Gurasoak Kaleokerrean gelditu ziren, eta ni aitona eta amonarengana, hamabost urte bete nituen arte. Neurri batean hor amaitu ziren nire ikasketak, baina gau eskoletan ere aritu nintzen gerora. Herriko jendea hasi zen gauetan eskolak ematen, eta egin nituen bueltaren batzuk. Negu partean izaten zirela oroitzen dut, arratsaldetik aurrera. Lasalletarrek ematen zituzten eskolak, eta euskaraz hitz eginez gero, belauniko jartzera behartzen gintuzten, batzuetan baita eskuetan pisua jarri ere. Bertsopaperak Gizonezko bat bertsopaperak saltzera plazara etortzen zen. Haiek behin eta berriz irakurri, eta buruz ere ikasten nituen azkenerako. Bertso mordoa ikasi nuen modu horretan. Bu-


202.qxp_55 24/2/19 23:39 Página 7

ruz ongi ikasi ostean kantatu egiten nituen, baina zein doinutan kantatu behar ziren antzemateko orduan izaten nituen zailtasunak. Horrez gain, libururen batzuk ere izaten genituen eskueran, eta liburu haietatik ere ikasten nituen bertso eta kanta zaharrak. Gerora, jaialdietara joaten hasi ginen, eta jaialdian entzundako gaiei bueltaka hasten nintzen oheratutakoan. Gai haiei neuretik erantzuten ahalegindu, eta tarteka bertso politen batzuk ere irteten zitzaizkidan. Lana 15 urterekin Egigurenean hasi nintzen lanean, pintxe. Ezarritako postuko lana behar bezala egiten ikasi nuen, baina ez nuen enpresaren aldetik espero nuen erantzunik jaso. Hori zela eta alde egitea erabaki nuen. Ordurako bizikletan ibiltzen ikasita nengoen, eta Zumaiko hiru, lau enpresatara joan nintzen lan eskean. Enpresa horietako bat “Hermanos Yeregi” zen, eta hurrengo astean bertan lanean hasteko moduan izango nintzela erantzun zidaten han. 18 urte ingururekin hasi eta 21 urtera arte aritu nintzen bertan, bazkaritarako kapazua etxean prestatu eta goizero trenean joaten nintzela ongi gogoan dut. Hermanos Yeregin hiru urte igaro ondorenean, 22 urterekin, Egigurenera itzultzeko erabakia hartu nuen. Nahiz eta bi enpresek egiten zituzten piezek ez zeukaten antzekotasunik, tailerrean lanean ikasi nuen Zumaian aritutako lan urteetan, eta Egigurenera bueltatu nintzenerako baneukan eskarmentu nahikotxo lan munduan. Bigarren aldiz 22 urterekin hasi nintzen lanean Egigurenen, esan bezala, eta jubilatu arte bertan aritu nintzen.

Santaeskea Urte luzez irten nintzen santaeskean, bertsolari on asko aritu izan ziren koplari Zestoan. Txapel bera, esaterako, oso bertsolari fina zen, nahiz eta ahotsak ez zion gehiegirik laguntzen. Uztapide, Joxe Agirre, Lizaso eta Lazkano ere entzundakoa naiz. Santa eskeko jardunaz gain, urtero antolatzen genuen bertso jaialdi bat otsailaren amaiera inguruan. San Jose inguruan ere izaten zen beste saio bat, Lasalletarrek prestatua. Gerora zinea izan zen bertso jaialdien ohiko areto. Aurrez bertsolariei afaltzen ematen genien, eta saio ondorenean elkarteren batean jarraipena emateko ohitura izaten zen orduan, gustura asko entzuten genituen mahai bueltan. Zestoa herri txiki honek… Ipintza elkarteak 25. urtemuga zuen, eta ni bertako sozio nintzen ordurako. Gogoan dut Xanti Ugarte etorri zitzaidala, Garikoitz Mendizabalek, elkartearen urteurrena zela eta, santakutzetarako doinu bat egin berri zuela, eta ia hari letra jartzeko modurik izango nuen galdezka. Hatzekin aritu zitzaidan silaba kopurua kontatzen, eta silaba haiei zegozkien hitzak eranstea nire ardura. “Hau eztek niretzat itten Xanti” esan nion, ez nuen bat parean jotzen, beti bazterra jota. Halakoren batean pare bat esaldi nahiko modu txukunean elkartu nituen eta emazteari nola hala kantatu nion etxeko sukaldean, “ez dago gaizki” erantzun zidan, halaxe gelditu zen. Asko baino lehen eskolara eraman zuten, umeek ikasi eta Santakutz jaietan kanta zezaten.

1 Santa eskeko taldearekin 2 2006an, Manuel Uztapide eta Olalde bertsolariei omenaldia egin zitzaienekoa

Zestoa herri txiki honek nola gaur ditun jaiak “Santakutzetan” gaude umore onez jantziak, heldu ta gazte hemen gabiltz oihu eta irrintziz, dantzatuz atabalak, danbor (e)ta banderak, gora “Santakutzak“

7


202.qxp_55 24/2/19 23:39 PĂĄgina 8

Joxe Orbegozo eta biok Santa Engrazian geunden horietako batean, bi emakume hurbildu eta beren herriko, Mutrikuko Olatz auzoko, ermitako Santa Engraziaren zaharberritzea ordulariarekin asmatu ezinik zebiltzanez, ia hura Urtebete inguru behar izan genuen ikustera joateko modurik izango genukeen galdeSanta Engraziako ermita zaharberritu ziguten. Buelta dezente egin genituen, baina tzeko. Asteburuetan, kamioi eta kolortu genuen martxan jartzea azkenerako. Lasaotxeak hartu, eta hogeitaka lagun joako tapizari Arroitaonaindiak ere deitu zigun, berten ginen. Halakoren baten amaitu tako elizako ordulariarekin arazoren bat zutela genuen eta jaialdi bat egitea genuen esanez, lan handia ematen zuela eta. Hura molburutan, ospakizun modura, baina asdatzen ere lagundu nion Arroitaonaindiari. tebete lehenago, ermitaren konponSanta Engraziako ermita amaitu genuenean Seketan aritutako Alberto Mendia eta tien obispoa etorri zen meza ematera eta Joxe Manuel Arregi espetxeratu zituzten. Aittolak eta biok berari kantatzeko, sei bat bertso Bertan behera gelditu zen bazkaria. prestatu nituen. Elizara iritsi ginenean, ordea, JoErmitako ordularia plastikoan bilxek ez zela kantatzeko gai esan zidan, eta azkeneduta zegoen, geldi. Garai batean an seiak abestu behar izan nituen. Oroitzen dut Santa Engraziako Benitaren aitagiirratian emititu zituztela, gainera. narrebak martxan mantentzen Ezkontza zuen hura, baina kalera jaitsi zen, eta harrez geroztik geldirik zirauen. Urriaren 12an ezkondu nintzen BegoĂąa Isastirekin, Pilarika egunean, 57 urterekin. Igandero ErMartin Martijak ea martxan jartzetxinpen afaltzen genuen Luis Uztapide, Amalito, rik egongo litzatekeen galdetu eta Txirri, Antonio eta nik. Antonio Kortxo eta emahan hasi ginen plastikoa kendu eta haren piezak aztertzen. Motorra eta kumeak, berriz, beste mahaian egoten ziren, eta handik ezagutu genuen elkar. engranaje batzuk jartzea nerabilen buruan, pisua jasotzeko. Ez genuen Julen Lekuona lehen saiakeran jartzerik lortu, baiJulen Lekuona apaizak kantatzeko ohitura zuen, na buruari buelta dezente eman onbereziki doinu bat zuen gustuko, eta doinu hodorenean, egin genuen ordulariak rretan abesteko ohitura zuen mezetan. Politika martxan jarraitzeko modua. kontuengatik, ordea, abestea galarazi zioten. GaTximistekin izaten genituen arazorai hartantsu, Joxe Sagarzazu eta biok Aizpurutak, ordea. Batzuetan mikroren bat xora joan ginen bisitan, bertan apaiz baitzegoen. hondatu ohi zen tximistaren erruz, Handik gutxira, Zestoako zinean, bertso jaialdibeste batzuetan berriz beste piezaren bat edo tarteko, hain gogokoa zuen doinuan ren bat. Urteetan bueltaka aritu bezortzi bat bertso abestu nizkion. har izan genuen hura martxan manMendia tentzeko. Gaztetatik gustatu izan zait mendia, oso mendi2017ko martxoan, kultur etxean, zalea naiz. IĂąaki Irureta eta biok elkarrekin irteomenaldia egin ziguten ordularia konpontzen aritu ginenoi. Izan ere, ten ginen gehienean, Gipuzkoa eta Bizkaiko mendi gehientsuenak igo genituen, esate baterakultur etxean bertan eduki zuten ikusgai Santa Engraziako erlojua za- ko. Horiez gain, Pirinioetako Anie mendia hiru harberritzeko lantaldeak berrituta- aldiz igo genuen, eta baita Aneto bera ere, beste hiru aldiz. ko ordularia. Orduko mendi bueltak luzeak izaten ziren. AutoSanta Engraziko erlojua konpondu rik ere ez genuen, eta trenean moldatu ohi giberriari . Zestoa 2017/3/19 nen. Makina bat orduko mendi bueltak egiten Denon aurrean hemen daukagu genituen.

Santa engraziko erlojua, matxura bat dula medio egona zaigu mutua. Auzolanean ederki asko dago orain konpondua, mendi gainetik entzungo da bai honek jotzen dun ordua, kanta (e)ta kanta arituko da ederki gure kukua (bis).

Euskara Pena handia ematen dit gazteak gazteleraz entzuteak. Batez ere euskaraz dakiten gazteak beraien artean gazteleraz entzuteak ematen dit min, errazkerian erortzen garela edo esango nuke. Eta ohiturak aldatzea oso zaila izaten dela jakitun, gazteei arrisku hori ikusten diet. Orain, elkarrizketa oro euskaraz hasteko joera daukat. Noan lekura noala, lehen hitza euskaraz, beti, besteak euskalduna naizela jakin dezan, euskaraz baldin badaki euskaraz erantzuteko. aitor salegi


202.qxp_55 24/2/19 23:39 PĂĄgina 9

danbolin.eus

Naroa Agirre eta Ane Arteaga, Eskuz Binakako Emakumea Pilotari Txapelketako txapeldunorde

Hilaren 8an jokatu ziren Eskuz Binakako Emakumea Pilotari Txapelketako lehen eta bigarren mailako finalak. Zestoako Gurutzeaga pilotalekuan izan zen hitzordua eta dozenaka lagun bildu ziren han. Naroa Agirre arroarra, bigarren mailako txapeldunorde izan zen, Ane Arteaga bikotearekin batera. 14-22 galdu zuten Alaitz Badiola eta Uxue Zubizarretaren aurka. Lehen mailako txapela, berriz, Maialen Urien eta Patri Espinarrek eman zuten etxera, Nora eta Maider Mendizabalen aurkako partida 12-22 irabazi ondoren.

1

hortik zihar Ainara Ossa Guatemalan Zer dela eta Guatemalan?

Gelakide bati eta bioi buruan sartu zitzaigun ozeanoa zeharkatu behar genuela, hortaz, EHUk Latinoamerikan dituen unibertsitate-truke aukera ezberdinetan, Guatemala jarri genuen zerrendan. Bioi unibertsitate bera tokatu zitzaigun. Hona gentozela jakin ostean izan genuen Guatemala hiriaren fama txarraren berri. Oso-oso arriskutsua omen da. Pixka bat beldurtu arren, kuriositate handiz, iazko ekainean iritsi ginen hona eta ailegatu orduko beldurraz ahaztu eta herrialdeak emandako ongietorriaz disfrutatzen hasi ginen. Egia esan, hiria da Guatemalako txoko itsusiena, baina, hilabete batzuk bertan eman ostean, aurkitu dut bere xarma; horregatik ez naiz oraindik etxera itzuli. Zein da zure egunerokotasuna?

Saharako kanpamenduetara bidean dira WADNA elkarteak bildutako elikagaiak

Urtero legez, duela aste batzuk, Saharara bidaltzeko janari bilketa egin zuen Zestoako WADNA elkarteak. Elikagai hauek, Piztu Itxaropena izeneko 15. Euskal Karabanan iritsiko dira Saharara. Zestoan, 1.800 kilo inguru jaso dituzte baina herri guztietako bilketak batuta, guztira, 4.000 kilo bidali dituzte. WADNA elkarteak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten pertsona eta elkarte guztiei: Aizarnako, Arroabeko, Zestoako eta Azkoitiko Xabier Munibe ikastetxeei, Azkoitiko Eroskiri, Zumaiako Darahli elkarteari eta Getariako eta Zestoako herritarrei.

Aurreko urtetik hona nahikoa aldatu zait. Izan ere, pasa den azaroa arte nirekin etorri zen lagunarekin, beste euskaldun batekin eta austriar batekin ibiltzen nintzen. Laurok ikasle-erresidentzia batean bizi ginen eta ahal genuen bakoitzean hiritik aldentzen ginen, herrialdea bisitatzeko asmoz. Pasa den abenduan, ordea, lagunak beren etxetara itzuli ziren. Orain, bertako emakume baten etxe batean alokatu dut logela. Kanpotar bakarra naiz. Bakarrik eta bakartasunean moldatu (beharko) naiz. Halere, jende onez inguraturik jarraitzen dut, bertako lagun onez. Astean zehar, egunez, ikasle-bizitza daramat: "uni"ko lanek eta klase intentsuek hartzen dizkidate orduak. Gauak lagunekin pasatzen ditut. Asteburutan, berriz, gustuko tabernak edo hiritik kanpoko txokoak bisitatzen ditut. Egunak oso azkar pasatzen ari zaizkit. Ezin dut sinetsi jada urte erdi daramadala hemen! Zer topatu duzu Guatemalan?

Berotasuna, bai klimagandik baita jendearengandik ere. Proportzioan, indigena gehien dituen herrialde latinoa da hau, aberatsa kulturaz. Jarraitu irakurtzen danbolin.eus-en

9


mundua baloi bat da

202.qxp_55 24/2/19 23:39 Pรกgina 10

F

utbola integrazio tresna baliotsua bilakatu dute munduko hainbat herritarrek Iraetan. Igandero biltzen dira haien zaletasun handienetakoaz gozatzeko: futbolean jokatzea. Hortik abiatuta, elkarrekiko harreman sare eredugarria osatu dute.

Iraeta munduaren epizentro bihurtzen da igandero. Futbolarekiko pasioa medio, bailarara bizitzera etorritako hainbat herrialdetako herritarrak batzen dira zelaian, iluntzean. Baloi baten jiran, mundua mundu dela erakusten dute, biribila, hangoa edo hemengoa izateari batere arretarik jarri gabe. Naturaltasunez, jator. Baloi batean kabitzen direlako Argentina, Nikaragua, Txile, Honduras, El Salvador, AEB, Portugal, Albania, Errumania, Ekuador, Kolonbia, Ukraina, Maroko, Herbehereak, Katalunia, Espainia, Erresuma Batua,Venezuela eta Euskal Herria. Besard Lazi, albaniarra. Leandro Insua eta Daniel Suarez, argentinarrak. Vitaly Molchanovych, ukrainarra. Sebastian Araneda, txiletarra. Wilmer Rivera de Castro, nikaraguarra. Txus Lopez eusko-venezuelarra. Iban Narbaiza eta Jurgi Olasagasti, euskal herritarrak. Eta beste hainbat izen, abizen eta herritartasun, integrazioaren mosaikoa kolore biziz margotuz. Igandero bezala, gaur ere Iraetara azaltzen ari dira, 20:00ak aldera futbolean jokatzeari ekiteko. Baloiarekin jolasean hasi aurretik, baina, zelai barruko bulegoko mahai bueltan daude eserita integrazioaren ariketa handi honen berri emateko. Bistakoa da elkarren artean nolako harreman jatorra osatu


202.qxp_55 24/2/19 23:56 Página 11

1 Goiko lerroan ezkerretik eskuinera: Diogo-Txus-Jurgi-Besi-Miltin-MoisesVitaly-Lenin-Pelito-Oscar-Christian. Behean: Willmer-Mihai-AaronSebastian-Iban-Dani-Leandro

kontatu nion, bai bainekien Iraetan bizi dela, eta zelaiaren berri banuenez, ea hemen joka genezakeen galdetu nion. Azkar asko eman zidan baiezko erantzuna, eta bera ere animatzen zela gurekin jokatzera”. Tarte honetan, txapelketaren batean ere aritu dira: “Zumaiakoan jokatu genuen, udan izaten den Futbol 7ko horretan”. Narbaizak gogoan du taldeak txapelketa horretan eman zuen zeresana: “Zelaira atera ginen aurreneko aldian, ikusleak harritu samar zeuden kanpotarrez osatutako talde harekin eta gehiago harritu ziren ni tartean ikusi nindutenean, ‘zer egiten du Ibanek hor?’ galdetuko balute bezala”. Ez da izan besteengan halako harridura eragin izan duten egoera bakarra. Narbaizak segitzen du hizketan: “Ohitura daukagu urtean hiru bat aldiz Iraetako elkartean afari edo bazkari buelta egiteko, eta bertan zeudenek harrituta begiratzen ziguten, gure artean nolako giro ona zegoen ikusita. Ulertzen ditut, badelako jendea ez zaiolako tokatu beste herrialdetako jendearekin harremana izatea”.

“Eredu gara” Kutsu serioa hartu du solasaldiak Narbaizaren hitzartzearekin. Mamia azaleratu dute Iraetan bizi diren Narbaizak eta Olasagastik: “Eredu gara azken batean. Hainbat herrialdetako jendea horrela elkartzea erabateko normaltasunez egiten dugu, behar duen bezala”. Suarez hasi da hizketan orain: “Hemen ez dago kolorerik, ez hizkuntzarik, denak berdinak gara eta zaletasun berak batzen gaitu: futbolak”. Lazik eskatu du hitza orain: “Hemen gaudenok eman eta hartzeko gaude, elkarri laguntzeko, eta asko eskertzen dut hori”. Suarezek eman dio segida: “Elkarri laguntzeko aukera badago, nola ez lagundu? Gehienbat Euskal Herrira iritsi berriei”. Adibide zehatza jarri du Insuak: “Danirekin [Suarez] lan egin dut nik, esate baterako. Futboletik kanpoko gauzak eta egoerak ere ateratzen dira hemendik”. duten. Hangoa edo hemengo izan, pertsona denean da pertsona Eredu direla sentitzeak badu beste alderdia, ordea. eta sentimenduak ere berdintsuak bazter guztietan. Konfiantza Eredugarriak ez diren jarrerak ere badaudela ematen giroan, Suarezek ondo baino hobeto definitu du zer den igandedu aditzera. Gizartea, arazoak, lehentasunak, etorkiroko hitzordua: “Txantxetan esaten dut NBEko taldea garela, nak... Arrazismoa hitz gordina atera da solasaldira. munduko bazter bakoitzetik bat etortzen delako hona”. Barre alFutbola lagungarri izan ote zaien halako egoera makugarekin erakutsi diote adostasuna lagunek. rrak pairatu izan badituzte ere. Araneda hasi da hizHirugarren urtea betetzera doaz Iraetan batzen hasi zirenetik. ketan: “Inoiz ez dut arrazismorik pairatu. Baina eusBaina lehendik dator futbolaren bidez elkartzen hasi zirenekoa. kalduna itxia dela esango nuke. Ez arrazistak, itxiak Hori hasi da kontatzen Araneda: “2010ean hasi ginen, Azpeitian. baizik. Horregatik gurea bezalako esperientziak abeVitaly eta haren anaiak ezagutu nituen eta horrela hasi ginen, rasgarriak dira, horrelako lagunak izatea oso emankobeste hainbat jenderekin batera”. Suarezek hartu du hitza orain: rra baita. Lagundu egiten du norbere familiatik kanpo “Azkoitian bizi naiz ni eta han beste talde bat elkartzen ginen. ere harremanak izaten eta kanpotik gatozenontzat Azpeitira ere joaten ginen eta 14-15 bat laguneko taldea osatzen oso garrantzitsua da”. genuen”. Horrela hasi ziren elkar ezagutzen, elkarren berri izaMolchanovychek beste iritzi bat dauka: “Nik esango ten, eta sarea zabaltzen joan zen. Bata bestearen atzetik, Iraetanuke mundu guztia dela arrazista, baina neurri bateko bulegoaren mahaiaren bueltan dauden besteek ere kontatu raino. Bakoitzak bereari begiratzen dio, eta normala dute nola batu ziren taldera. da. Beti ere neurri bateraino, oraintxe esan dudan beAzpeitia aldekoa motz geratu zitzaiela erabaki zuten egun bazala. Hala ere, hemen, gure artean, futboleko lagun tean eta Zarautzen elkartzen ere ibili ziren. Baina beste zerbait hauen artean ez gara ezberdinak”. nahi, zelaia behar bezalakoa, benetakoa, futbolekoa. Orduan azaldu zen Narbaiza taldera batzeko aukera. Nola izan zen kontatzen hasi da Araneda: “Nire lagun bat Ibanena [Narbaiza] ere bada, eta haren bitartez izan nuen Ibanen berri. Nola genbiltzan

1


202.qxp_55 24/2/19 23:40 Página 12

“Haserretu ere egiten gara, ez pentsa”

Adinean ere ezberdinak Jatorria bakarrik ez dute ezberdina Iraetan biltzen diren futbolzale hauek. Adinez ere koska dago batzuen eta besteen artean. Hala dio Suarezek: “Jendea harritu egiten da hain adin ezberdineko jendea elkarrekin jokatzen ikusten gaituenean. Badaude 18-19-20 urtekoak eta Honduraskoak oraindik eta gazteagoak dira, 16 eskas baitituzte. Nik, aldiz, 47 dauzkat. Baina berdin zaigu, ondo moldatzen gara”. Insuak anekdota bati heldu dio adinaren gaian: “Aita eta osaba ere etorri ziren behin hona, Iraetara. Osabak jokatu egin zuen gurekin, eta 50 urte luze badauzka”. Suarezek, txantxa giroan bukatu du gaia: “Gazteak dira sasoikoak, baina guk, zaharrok, hauek ez daukaten zerbait daukagu: esperientzia. Egin dezatela korrika gazteek!”. Barrez agurtu dute argentinarraren ateraldia lagunek.

Baina ezberdintasunak ere badituzte, jakina. Pertsona bat, mundu ikuskera bat, azkenean. Futbolera eramanda azaleratzen omen dira antzekoak ez diren pentsamoldeak. Bakoitzak haren herrialdean modu batera erabiltzen ditu arauak eta Nahi duenarentzat, gonbidapena gertatzen da beste puntakoak justu Nahiko jokalari badituzte eta, taldeko zortzik jokatzen dutenez, bat edo beste kontrako moldean erabiltzea. Futboleko gauzak, azken batean. Kontu la- aulkian egon ohi da jokatzeko aukeraren zain. Baina denentzat dago aukera eta une batzuetan begira egotea ere aldarte onez hartzen dute. Batzuetan, ordea, ezin rririk ez. Lazik kontatu du ondorengoa: “Guk Albanian ohitura daukagu osatuta ibiltzen dira eta Lazik esan duenez, “jendea falta zaigunean, saiatzen gara edozein tokitatik ateratzen”. Suarezek hartu du hitza: “Ateak irekita dauzka asmo baloiari kanpora joaten ez uzteko. Ikusten dugunean zelaitik ateratzera onez etortzen den edozeinek”. Olasagastik kontatu du nola batu zen taldera: “Argiak piztuta ikusi nituen zelaian igande batean eta atentzioa eman zidan. Jaitsi doala, urrutira joaten utzi gabe esetxetik behera eta hauek hekuarekin hartzen men, jokatzen. Orduan egin dugu, jokoak seginuen bat eta gaur arte”. da izan dezan, ez Rivera nikaraguarraren geratzeko. Txukukasua oso adierazgarria da nak jartzen zaizkit taldearen prestutasuna erahauek halakoak kusteko: “Hona heldu nintzeegiten ditudanenean egin nuen lehen gauzean”, bota die bestetako bat izan zen futbol zelai ei, erdi txantxetan. bat aurkitzea. Iraetan azaldu “Hori arau haustea nintzen eta kantinara hurbilda: eskua!”, erandu. Xabier Bitarte lagunak aitzun dio bizi asko patu zidan taldearena, iganAranedak, gaidetan batzen zirela eta. Ibanontzekoen alganekin [Narbaiza] harremanetan jarri nintzen, eta etortzeko. Baina etorri rak eraginez. “Gure arteko xextrak nintzenean, Ibanek ez ninduen ezagutzen eta begira geratu nintzen. Bukatzeko izaten ditugu, arauen kontuan gehienbat”, esan du Lazik, “baina be- hamar bat minutu falta zituztela, jokalari batek min hartu zuen eta jokatzeko aukera eman zidaten. Gaur arte”. rehala konpontzen ditugu”, itxi du Hitz eta pitz, zelaian hitz egiteko irrikaz dira eta Narbaizak eman dio akabera solagaia Insuak. saldiari: “Kanpora begira eta gizarteari zabaltzen ari garen mezua oso indartsua da. Haserretzearen inguruan ñabarIrudi ikusgarria da hemen igandero erakusten duguna”. Eta taldeko argazkia ateradura txiki handi bat jartzen hasi da tzeko erabiliko duten munduko mapa biribila eskuan hartuta atera dira zelaira. Narbaiza: “Ibili zen taldean AEBeko Munduko mapa eta baloia. Baloiaren jiran, mundua osatuz. bat eta, kulturagatik edo ez dakit zergatik, hark gaizki hartzen zituen hari egindako kontu-hartzeak, zerbait pertsonala balitz bezala. Bestelakoan, ondo moldatzen gara, elkarri adarra ederki joz”. Arauak ere futbola dira eta baita bakoitzaren jokatzeko modua ere. Kirola bat eta bera izanagatik, ez da berdin jokatzen Argentinan eta Euskal Herrian, bi adibide jartzen hasita. Horri heldu dio Insuak: “Herri batean hasi nintzen jokatzen eta jokalari guztiak ziren hemengoak. Jokatzeko kultura bat dago hemen eta oso lehiakorrak zarete. Argentinan ere halakoak gara, baina kaleko futbolak badu hain serioa ez den beste zerbait ere gure herrialdean. Hemen hori botatzen nuen faltan eta igandetako talde honetan aurkitu dut. Asko betetzen nau”.

aitor manterola


202.qxp_55 24/2/19 23:40 Página 13

bota librean

1

.

Urrutiko intxaurrak lau, gerturatu eta hamalau Ezagutzen nautenek badakite antierromantiko samarra naizela. Hogei urteren bueltan hasi nintzen generoaz, sexualitateaz eta harremanez irakurtzen eta hausnartzen. Ingurura begiratu, eta askotan pena ematen zidan panoramak. Zenbat komunikazio falta, engainu, suposizio. Zenbat min. Ematen zuen jendeak inertziaz eta gehiegi pentsatu gabe bukatzen zuela bikoutopia Ate joka dugu hauteskunde eguna eta ezate harremanetan. Nik gutzen nauenak badaki, xextra zalea izanik, politika zaez nuen ulertzen zergalea ere banaizela. Etxera iritsi eta galdezka hasten naiz: tik eta nola. Baina hori “Entzun al duzue halakoa” edo “beste honek esan duezen, eta da, normala. na?”. “Iritsi duk propaganda elektorala!” abisatzen die Gerora, ohartu naiz haamak guztiei, etxean sarrreman asko ez direla guk uste bezain "normalak". Bitu naizela iragarriz. kote harreman denak ez direla maitemintzearekin Bada, ordea, Zestoako hasten. Umeak lagunekin ere egin daitezkeela. Batzueudal hauteskundeei begitan harremanak hobeto funtzionatzen duela elkarrera ezinegona sortzen dikin ez bizita, umea eduki arren. Zergatik irudikatzen dan zerbait. Halako herri dugu etengabe bikote eredu bakarra, errealitatea ez txikia izanik, inoiz ez dut bada hain sinplea? ulertu zertan behar dituNormaltasunaren zaindariek ez digute begirik kentzen gun alderdi politikoak. bazterretan gaudenoi. Oraindik ere, otsailaren hamaFrontoia zein kolorez lau bakoitzean, ematen du bikote harreman itxi bat margotu behar den, igoedukitzea dela ongi bizitzeko modu bakarra, eta norgailua behar den ala ez edo festetan herria girotzeko ze ma horretan sartzen ez garenok arraro sentitu behar txaranga ekarri erabakitzeko, behar al dugu sigla edo dugu. Erromantizismoaz paso egiten dugulako edo ez kolorerik? Hain zaila al da ados jartzea, eta batik bat, dugulako pertsona bat eta bakarra nahi gure eguneroikuspuntu politikoak halako eragina al du erabaki hoko konpainiatzat. Batekin maitemindu, bestearekin rietan? Hain garrantzitsua al da herriko errealitatetik parrandan musukatu eta hango harekin kezka intimourrun dauden alderdi handien babesa? ak partekatu nahi ditugulako. Agian zeuk ez duzu defiAldez aurretik, esker ona herriarentzat lan egiteko nitu nahi, baina auzokideak segituan galdetzen dizu ea zuen burua aurkeztu duzuenoi. Badakigu, ordea, zein zurekin etorri den hori "bikotea" al duzun. Ba, egia nekeza egiten den hauteskundeetara aurkezteko 14 heesan, ez dakit, eta ez dit inporta. Zer da bikote izatea? rritarren zerrenda osatzea. Are zailagoa da, ordea, 28 Nik nahi nuke jakin nola ateratzen zareten zuek noraurkitzea. Ez al duzue uste siglarik eta alderdikeriarik matik. Zeren, gerturatzean, ikusten dugu besteen ingabeko udal hauteskunde batek herritar berriak motitxaurrak ez direla hain normalak. Ezkutatu egiten dibatu eta lanean jar ditzakeela? Zer gertatuko litzateke, tugu, ordea. Atera ditzagun, erakutsiz bizitzeko eta ez gorri ez laranja, bi alderdi nagusiak aurkeztu ez, eta harremanak sortzeko modu asko daudela. Horrek era“ZESTOAREN ALDE” izeneko alderdi bakarra aurkeztukusten du gure beharrei, desirei eta bizitzako egoerei ko balitz? irtenbide pertsonalizatuak ematen saiatzen garela. Ez Utopiaz ari naizela usteko duzue askok… baina utzidagarela robotak. Anarik dioen gisan, bizitzaren bidean zue kontatzen hemen inguruko herri txiki batean lagun zirriborroak marrazten goazen animalia izu eta edebati gertaturikoa. Herritar talde bat gerturatu eta alkarrak garela. maia ossa rissanen te izateko proposamena egin zioten lagunari. Honek, proposamena onartu bai, baina baldintza bat jarri zuen: bertsioa luzea webguneko komunitatean ordura arte aurkeztu ziren bi alderdiekin hitz egin eta biei ez aurkezteko eskatu zien. Nahi bazuten elkarrekin egingo zutela talde bat, baina ez zuela herri txiki hark konfrontaziorik ez siglarik behar inguruak atondu eta biztanleak “gobernatzeko”. Sorpresaz, bi alderdiek onartu eta herritarren %85ek babestuta (%15eko abstentzioa bakarrik izan zen) alkate izan da azken zortzi urtetan. Utopia? Agian ez…

.

jagoba astiazaran

3


202.qxp_55 24/2/19 23:40 Página 14

alaba 18 urte bete dira Euskal Herriko hamar gaztek Himalaiako Pumori mendira (Nepal) joateko bidea hartu zutenetik. Tontorrera zihoazela hil ziren Beñat Arrue azpeitiarra, Aritz Artieda etxarriarra, Javier Arkauz lakuntzarra, Iñaki Aiertza aizarnazabaldarra eta Cesar Nieto iruindarra, zorigaiztoko izotz-jausi batek azpian harrapatuta. Talde hartako kide ziren Jon Odriozola eta Xabier Ostolaza zestoarrak ere.

Gertakari hartatik 18 urte bete diren honetan, ‘Pumori, mendiaren alaba’ dokumentala estreinatu berri dute. Dokumental honek, Himalaian hil ziren bost mendizaleen historia eta istripuaren ostean Nepalgo Suku neskatoaren eta Beñat Arrueren familiaren artean sortutako harremana kontatzen ditu. Sentimenduak puri-purian, dokumentalaz, espedizio hartaz, eta mendiaz hizketan aritu gara Ostolaza eta Odriozolarekin. 18 urte pasa dira Himalaiara egindako espedizio hartatik, nola oroitzen dituzue une haiek? X: Istripua gertatu zen arte espedizioa gozada bat izan zen. Sekulako ilusioarekin joan ginen denok. Horrelako espedizio bat oso garestia da eta guk dirua lortzeko hainbat ekintza egin genituen. Kamisetak egin genituen eta “txurroak” bezala saldu ziren. “Takolo” beka ere eman ziguten eta San Inazioetan txosna bat ere jarri genuen. Azkenean diru dezente lortu eta jendearen babesa sentitu genuen. Behin han geundela, garbi zegoen hiru naparrak igoko zirela eta Jon, Beñat, Aiertza eta Errazuren artean zozketa egin zuten. Ni ere han nengoen baina aklimatatzea kostatzen ari zitzaidanez, bigarren bueltan igotzea eskatu nuen. Inongo arazorik ez zegoela esan zidaten eta orduan egin zuten txotxen zozketa. Denok batera ezin genuen igo, goiko kanpamentuan denontzako lekurik ez zegoelako. Bi denda behar genituen eta 10 lagun ez ginen kabitzen. Garbi genuena zen denok egingo genuela tontorrera heltzeko saiakera. Zozketan bi makil luze eta bi motz zeuden eta luzea ateratzen zutenek lehen txandan igo behar zuten eta besteek bigarrengoan. Zozketa egin ostean sekulako isiltasuna egin zen.


202.qxp_55 24/2/19 23:40 Página 15

1

J: Espedizioko kide zen Xabier Osinalde azpeitiarra ez zegoen oso ondo eta Benantxio eta biak behera jaitsi ziren. Errazu, Xabi eta ni gelditu ginen han. Benatxioren zain geunden baina garbi genuen beste bostak jaitsitakoan gu hirurok behintzat igoko ginela. Zoritxarreko egun hura… X: Goizean jaiki, denok batera gosaldu, elkar besarkatu, animoak eman eta han joan ziren bostak. Gutako batek, ez naiz oroitzen nork, bidean zihoazela argazki bat atera zien. Han gelditu ginen gu, inbidiatan, inbidia sanoa, eta lagunak etengabe animatzen. J: Denok geunden lehenengo kanpamentuan eta boskoteak hurrengora igo behar zuen. Iluntzeko ordu batean ekin behar zioten berriz ere bideari, zati arriskutsuena pasatzeko. Horretarako hiru ordu beharko zituztela aurreikusten genuen. Lekua pasatu ondoren, deitu egin behar ziguten eta handik gora abiatu. Oso gau txarra izan zela oroitzen dut, oso haizetsua. -Justu gaur tokatu behar zuen eguraldi alu honek!…- esaten genuen. Goizerako ez genuen deirik jaso eta arraroa zela pentsatzen hasi ginen. Orduak pasa eta ezer ez… Inor ez ginen ezer esatera ausartzen baina bitartean buruari bueltak ematen ari ginen. X: Prismatikoak hartu eta denbora guztian mendira begira geunden. Egun hartan kanpamentuan gelditu ginen dei edo berri baten zain. Hurrengo goizean, jaiki, gosaldu, motxila txikiak eta makilak hartu eta lagunen bila irten ginen, burumakur. J: Hara iritsi ginenean ez zitzaigun zalantzarik gelditu. Hura ikusi eta sukaldaria eta biok behera jaitsi ginen, laguntza bila. Hark helikoptero bat eskatu zuen eta biok sartu ginen. Istripua gertatu zen tokiraino igo eta gertatutakoaz ohartu ginen, mendiaren zati handi bat suntsituta zegoen. Oso maite zenuten Benantxio Irureta… J: Benantxio oso tipo ona zen. “Gozada” bat zen berarekin mendira joatea. Behin, Xabi, Ibontxu, Benantxio eta laurok Alpeetara joan ginen. Benantxiok 50 urte bete zituen irteera hartan. Gu gazteak ginen eta diruz ez genbiltzan oso ondo eta ez genekien joaterik izango al genuen. Benantxiok baietz esan zigun eta han joan ginen. Obra batean egin genuen lo eta hurrengo egunean igo ginen mendira. Edozerekin moldatzen zen Benantxio. Inoiz ez zen petraltzen eta taldeari lasaitasuna ematen zion. Fisikoki ere oso indartsua zen eta oso ondo ibiltze zen mendian, beti umore onez. X: Berdin zitzaion mendira norekin joan, berak mendia maite zuen eta asko gozatzen zuen. 2001eko espedizioaren ostean inguru haietara itzuli al zarete? J: Ni ez naiz berriz joan. X: Bai. 2004an, Eider (bikotea) eta biok Everesteko trekking-a egitera joan ginen. Inguru hartan, Beñat, Iñaki, Aritz, Javi eta Cesarren izenak dituen harri bat dago eta bertara hurbildu ginen. Urte bete pasatu ostean, Nepalera joan nintzen, Anapurnako trekking-a egitera. Pumori berriz ikusteak benetan hunkitzen du, mendi ikusgarria da.

5 ‘Pumori, mendiaren alaba’ han egon ginen denoi eta han gelditu zirenen familiei egindako omenaldi bat da


202.qxp_55 24/2/19 23:40 Página 16

Istripua gertatu zenetik mendi “zailetara” joan al zarete? J: Istripua gertatu eta hurrengo urtean Perun izan nintzen eta han, Pumori baino mendi “konplikatuagoak” egin nituen. Pirinioetan bertan ere egin ditugu zailagoak diren mendiak. Azkenean, mendi denak ezberdinak dira. X: Ni ere beste pare bat espedizioetan izan naiz, baita beste mendi batzuetan ere. Mendira joaten jarraitzen dugu, hori bai, beti errespetuz. Txikitatik izan al duzue mendiarekiko zaletasuna? J: Nik, txiki txikitatik ez, gaztetxoagoa nintzenean hasi nintzen mendira joaten. X: Ni ere gaztetxoagoa nintzenean hasi nintzen mendira joaten. Lehenago, beste kirol batzuetan aritzen ginen, futbolean, esaterako. Futbola utzi eta lagunekin eta koinatuarekin mendira joaten hasi nintzen. Hasieran kuadrillakoekin egiten genituen irteerak, gero ordea, mendi zailagoak egiten hasi nintzen. Zer ematen du mendiak? Zein da helburua, tontorrera heltzea? J: Niretzako tontorrera iristeak gero eta garrantzi gutxiago du. Mendia nola egiten den da garrantzitsua. X: Norekin joaten zaren oso garrantzitsua da. Jon eta biok mendi arrunt batera joanez gero, ez genuke disfrutatuko. Denak bide batetik igotzen badira, guri beste bide batzuk probatzea gustatzen zaigu. Inoiz pentsatu al zenuten Pumorin gertatutakoari buruzko dokumental bat egingo zutenik? J: Hainbeste urte pasa eta gero, ez genuen pentsatzen horrelako zerbait egingo zutenik. Dokumentalean parte hartzeko deia jaso nuenean, berriz gai hura gogora ekartzeak barruak mugitu zizkidan. Ibanek, pelikularen zuzendariak, guretzako erdi terapia moduko zerbait izan zitekeela esan zigun eta, ez guretzat bakarrik, baita Pumorin gelditu ziren bost mutilen gurasoentzat ere. 18 urte pasa dira jada gertakari hartatik eta zerbait egiteko momentua inoiz izango bazen, orain zen. Azkenean baiezkoa eman nuen eta askorako balio izan dit. Barruan kateatuta neuzkan gauza asko atera ditut eta oso gustura sentitu naiz. Gai erdi tabu bat izan da beti. Kalean inor ez zen ausartzen guri ezer galdetzera. Lagunak bai, baina jende asko egonez gero, inork ez zuen gaiari buruz ezer aipatzen. Dokumentala egiteak beraz, jendeak gertatu zena jakiteko ere balio izan du. X: Dokumentalean parte hartzeko deia jaso eta berehala eman nuen baiezkoa. Inongo arazorik ez nuela esan nien, ezkutatzeko ezer ez genuelako. Ni prest nengoen gertatu zen guztiari buruz hitz egiteko eta sakone-

raino sartu behar bagenuen sartzeko, oztoporik gabe. Grabaziora nahiko lasai joan nintzen baina amaitu ondoren, gauza asko ez nituela aipatu ohartu nintzen. Niri ere terapia gisa oso ondo etorri zait. Gure adinekoek eta gazteagoak direnek historia ezagutzen zuten baina gehientsuenek, azaletik. Gustatu al zaizue emaitza? J: Horrelako gai zail baten inguruko dokumental bat egiteak beti du morboaren bila joateko arriskua, azken finean, gaur egun, horrek saltzen baitu gehien. Lan honekin ordea, ez dute inolaz ere hori egin. Han egon ginenoi eta han gelditu ziren familiei egindako omenaldi bat da eta Ibanek, filmaren zuzendariak, horixe egin nahi zuen. Azken emaitza ikusi arte beti gelditzen da zerbait, ondo irtengo den zalantza, baina azkenean oso lan ona egin dutela uste dut. Ikusi duen jende guztiak oso polita dela esan dit. Azpeitian ikusi nuen lehen aldiz dokumentala eta tripak erabat mugituta irten nintzen handik. Donostian ikusi nuenean lasaiago nengoen baina emozioari eustea gehiago kostatu zitzaidan. Hori normala dela uste dut, azken finean, barruan dauden gauza asko atera ditugu. X: Niri ere asko gustatu zait. Inguruko jendeak ere oso gustura dagoela esan dit, dokumentala oso ondo enfokatuta dagoela. Bideoa lehen aldiz ikusi nuenean, dena mugitu zitzaidan eta egun batzuk horrela pasa nituen, ohera sartu eta buruari bueltak ematen.

itsaso waliño errasti


202.qxp_55 24/2/19 23:40 PĂĄgina 17

iinkesta.

1

7 erkuden larraĂąaga

kb

ale ale

Nire ustez, zuriz botatzea hobe da Ez, nire ustez ez ez botatzea baidago abstenitzeko no, konforme ez arrazoirik, eta gezaudela adierazro kexatzen jarduteko. tea alperrikakoa da. imanol salegi

Gai horri buruz asko eztabaidatu izan dut. Beti botoa ematearen aldekoa naiz, azken aukera bezala boto zuria eman, baina beti joan behar da. ander bergara 39 urte rosa artola 65 urte

42 urte

(Erantzuleak guztira: 61)

Botoa ez emateko aitzakiarik ez dago. Nahiz eta aurkezten den hori gustukoena ez izan zerbait egingo duenaren esperantzarekin botoa eman behar da. Ez du balio botorik ez eman eta gero jarduteak.

Hauteskundetan botorik ez emateko arrazoirik ba al dago?

Bidegorrian, egurrezko baranda zati asko puskatuta daude.

Aristondo plaza eta Garaizabaldarren etxea arteko eskaileratan hiru baldosa puskatuta zeuden eta berriak jarri dituzte..


202.qxp_55 24/2/19 23:40 Pรกgina 18

Urtarrileko lekua

Santa Engraziako ermita

zen. Euskal Herriko baselizetan zaharrenetarikoa da eta ermita ingurutik Aizarna, Hernio, Izarraitz, Pagoeta eta itsasoa ikus daitezke. Kanpoaldetik begira jarrita, eliza baten itxura baino gotorleku batena hartzen zaio. Lekua ere estrategikoa da, izan ere Erdi Aroan Nafarroatik kostaldera zihoan bide baten inguruan dago. Kontakizun ugaritan egiten zaio erreferentzia ermitari; esate baterako, herri-istorio baten arabera Apategi baserriko ahariak igo zuen kanpaia ermitaraino, bidea estuegia zelako idiak pasatzeko. Bukatzeko, Juan Sebastian Elkanoren testamentuan ageri da urrezko dukat bat utzi omen zuela ermitaren beharretarako.

?

Gure postontzira erantzun batzuk iritsi ziren eta dagoeneko asmatzaile batzuk lortu dute euren zozketarako txartela. Zorionak! Zein ote da hil honetako asmakizuna? Hementxe dituzu pistak:

1- Trenak pasatzen ikusteko toki pribilegiatua zuen. 2. Ginean jaio zen. 3. Berak eratutako istiluen ondorioz epaitu egin zuten. 4. Parisko abeslari batek bolero bat eskaini zion. Jolasaren arauak:

Hilero 4 pista emango ditugu hitz bat (edo kontzeptu bat) asmatzeko. Asmatu beharreko hitzak Zestoarekin harremana izango du. Erantzunak hilaren 20a baino lehen bidali beharko dira: E-posta: zestoa@aek.eus Mezua edo whatsapp-a: 670 420 048 Ikasturte amaieran SARIA zozketatuko da (bazkari edo afari bat). Asmatzaile guztiak sartuko dira zozketan; zenbat eta gehiagotan asmatu, aukera gehiago saria eskuratzeko!


202.qxp_55 24/2/19 23:40 Página 19

agenda

1

08

otsaila

09• 10• 12 14 15 16 18

28

osteguna

" Aurpegi-margoketa" gaztelekuan (3.zikloa)

ma

rtxoa

01

ostirala

Kalderero eguna egingo dute Ertxiña Musika Eskolakoek. Banda txikiarekin kaldereroz jantzita San Joan Egoitzara joango dira eta kalean ere buelta bat emango dute.•Haurrentzan jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin, Arroabean eta Iraetan.•Txoko Feministaren eskutik 19:00-21:00 Bargaztak Talde Feministaren aurkezpena . 19:00etan kamiseta eta pinen salmenta. 19:00-21:00 pote-jolasa.

02

larunbata

Inauteriak. 17:30. Desfilerako izenematea. 18:00. Umeentzako mozorro desfilea Udaletxeko arkupetan. Photo call-a, mozorrotutako jendeari argazkiak ateratzeko. 20:00. Imanol DJ, udaletxeko arkupetan. 23:00. Imanol DJ.

05

asteartea

Txikien inauteriak. 16:30etatik 17:15era txokolatada, Gure Txokoa elkarte inguruan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta. Ondoren, musika ikuskizuna, arkupetan, Ekain Guraso Elkarteak antolatuta.

06

asteazkena

19:00etan Hitzaldia Portalen: Torturaren eragina Zestoan. Hizlariak: Iñaki Egaña, Ixiar Arrizabalaga eta Mitxel Igarataundi. Antolatzaileak: Kalera, Gazte Asanblada eta Txoko Feminista.

07

osteguna

Emakumeen murala, gaztelekuan (3.zikloa).

ostirala

Arroabean, goizeko 9:30ean kartel eta pankartak egiteko kedada eta 11:30ean kazerolada. Zestoako Txoko feministak deituta; 11:00etan mural margoketa Alonderoneko aldapan. 12:00etan elkarretaratzea Zestoako plazan. 13:00etan muralaren margoketa jarraipena. 14:00etan Bazkari autogestionetua Laui Iturri garbitoki ondoko mahaietan. Bazkalondoren "Arrakala" dokumental emanaldia Arroabean. 16:00etan "La fuente de las mujeres" filmaren emanaldia eta solasaldia kultur etxean. 17:00etan Arroako emakumeekemandako tailerra (talo tailerra, sendabelar tailerra... ) Arroabean. 19:00etan Elkarretaratzea Zestoako plazan. 19:30ean batukada eta martxa feminista Zestoako plazatik hasita herrian zehar. 21:00etan afari komunala Zestoan eta emakumeen afaria Arroako zentroan.

9

larunbata

" Erradikalak gara" bertso antzerki ikuskizuna 19:00etan Arroabeko salto gelan. " Aste Santuan zer?" gaztelekuan (DBH).

igandea

Haurren ibilaldi neurtua. Agiro Mendi Klubak antolatuta, Azkoitira ibilaldi neurtua. Lilatorira joango dira arroarrak elkarrekin.

asteartea

Mahai-jolasak, gaztelekuan (1-2.zikloak). 17:00-18:00 edo 18:00-19:00. Aurrez izena eman behar da gaztelekuan (688 684 029).

osteguna

Ertxiña Musika Eskolako entzunaldia musika eskolan; pianoa, tronpeta eta perkusioa.

ostirala

Barbantxo Aisialdi Taldea, Zestoan eta Aizarnan.

larunbata

Gozogintza-tailerra, gaztelekuan (DBH).

astelehena

Odol Emaileen ateraketak. 17:00etan zenbakiak banatzen hasiko dira eta ateraketa, 18:00etatik 20:30etara.

19

ASTEARTEA

Zestoako Atletismo Taldeak eta Udalak elkarlanean antolatuta Zestoako Herri Krosaren 41. edizioa. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete www.herrikrosa.eus web orrian edo kiroldegian. Aurrez izena ematea 5€ ordaindu beharko da (lasterketa egunean 10€). Goizeko 10:00etarako, txikienen lasterketarekin emango zaio hasiera egunari. Helduen lasterketan parte hartzen dutenek bi aukera izango dituzte; motza (2.770m) eta luzea (8.630m).

21 21 22 •

osteguna

Irakurle-taldearen hitzordua. "Hobe kontatzen ez badidazu", hainbat 640 egile 917 (itzultzailea Gerardo Markuleta).

-22

Gipuzkoako Foru Aldundiaren udaleku itxietarako (7-13 urte) eta gazte oporraldietarako (14-17 urte) izen-emateak gaztelekuan.

ostirala

Haurrentzan jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin, Arroabean eta Iraetan. Kontzertu didaktikoa Euskal Herria Plazan, Musika banda eta Herri Eskolak elkarlanean antolatuta.

23 28 29 •

-24 asteburua

Pirinioetan eski zeharkaldia. Agiro Mendi Klubak antolatuta.

osteguna

Kolore Guztietako Basoak elkartearen hitzaldia (basoen landaketa) Portale Kultur Elkartean, 19:00etan. Portale eta Katamarrua Natur Taldeak antolatuta.

ostirala

Haurrentzan jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin, Zestoan eta Aizarnan. Inspira STEAM, gaztelekuan (DBH). Neskengan bokazio zientifiko eta teknologikoa sustatzeko proiektua. Oihane Larrañaga herritarraren eta Nora Olañeta azkoitiarraren bisita izango dugu. Jendartean dauden estereotipoei buelta emango diegu, genero rolei buruzko usteak desmitifikatzeko. 943 148 061

626


202.qxp_55 24/2/19 23:40 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.