213.qxp_55 23/2/20 23:05 Pรกgina 1
2020 otsaila
213 zk.
213.qxp_55 23/2/20 23:05 Pรกgina 2
943 052 761
640 917 626
213.qxp_55 23/2/20 23:05 Página 3
3
Bisurteko inauteriak
Ez ziren inauteriak baina biek mozorrotuta eman zuten igande arratsaldea Erdikaleko Uztapide aurreko petrilean eserita. Eskiatzaile jantzita biak, txamarra handi, praka lodi, eguzkitako betaurreko eta ileorde horiekin. Jendeak burua jiratzen zuen parean pasatakoan. Orduak eta orduak eman zituzten halaxe, jendea beraiei barrez eta beraiek barreari eutsi ezinik. Inork ez zion antzeman eskiatzaileari Maialen Lujanbio zela. Bestea, bere laguna. Ia hogei urte joango ziren egutegiz aparteko mozorrotze hartatik. Makina bat aldiz kantatu du harrezkero Lujanbiok herrian. Ale honetan, bertso jaialdien herriko historia kontatuko digu Julian Serranok. Garbitzaile denak nekez mozorrotu nahiko du sorginez, erratza soinean ez eramateagatik. Egunero bata zuria kontsultarako jantzi behar duenak ere, uniforme hori ez beste edozer behar mozorrotzeko. Nola irtengo du ba kalera arrantzuan dabilenak katiuskak jantzi eta kanabera eskuan hartuta inauterietan? Yerai Peñarentzat arrantzale jantzia, arropa tekniko eta trepetak ez dira inoiz mozorrotarako izan. Aitarekin eta aittittarekin ume-umetan hasi zen arrantzuan ibaian. Euskal Herriko lakuko amuarrainen txapelketa irabazi du. Eseri eta zain jarri ez, arrantzuan ibilian egiten dela dio, eta batzuetan 4 km ere egiten dituela berak uretan sartuta, ibilian. Santa eskean ere egingo dituzte hainbeste makil kolpearen erritmoan. Kaskoan beti otsailaren 4an, auzoetan ez denetan ordea. Endoian otsailaren 8an ibili zen baserriz baserri Itziartik joandako taldea. Han asteburura pasa dute usadioa, eta kopla kantarietako batek kontatu dit nola ez den ohitura aldatzea denen gustuko. Etxe batzuetan Santa Ageda bezperan ez bada, ez joateko esana omen diete. Beste baserri batzuetan, zaharrenak zain-zain egoten dira noiz iritsiko, asteartean etorri ez direlako triste eta larunbatean berriz pozak txoratzen. Inauteriak noiz izango diren Aste Santuak esaten du. Udaberriko aurrenengo ilargi betearen ondorengo lehendabiziko igandea Pazko igandea izaten da. Eta Pazko jaiaren aurretik, garizumak dituen berrogei egun. Hausterre eguna asteazkenean eta inauteria aurreko asteburuan. Egutegiak markatutakoak topatuko dituzu danbolin honetan, lau urtez behingoak. Nahia Olazabal, Begoña Aizpurua eta Ainhoa Aristi. Azken biak urte berean eta egun berean jaiotakoak, ilargi beteko gau batean. Otsailaren 29koak dira, snapchat edota facebookentzat existitzen ez den egunekoak. Sasoi batean inauteriak, bizi ahala desagertzen ziren ia, imintzio eta mugimendurik gabeko argazki soilen bat izango zen lekuko bakar. Orain, kontuz ibili beharra dago, larruz jantzita dena grabatzen duten otsoekin. Garai batean, argazkiko nire jertsea trogloditaz mozorrotzeko izaten zen, orain hain modako den animalien estanpatua, prostitutena zen. Eta lehen inauteriak efimeroak izaten ziren, ia bertsoak bezala.
diruz lagundutakoa
nagore telleria
d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna
a
rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola
d
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
213.qxp_55 23/2/20 23:05 Página 4
Enbidoari eusten 2.0 EIepa Aintzane! A ze ezustekoa jaso dudan enbidoa bota zenidala jakin nuenean! Izan ere, ez da lehen aldia “marroi” hau iristen zaidana, eta, oraingoan bezala, aurrekoa ere Zestoan bizi den elorriar batek bota zidan (agur bat hiri ere Erkaitz!). Espero dut beste elorriarrik ez dela biziko Zestoan, bestela jai diagu! Zuk diozun bezala, Aintzane, umeak izateak beste jende batekin harremantzera eramaten zaitu, eta adin bereko umeak dituzten gurasoen artean sortzen den “tribua” berezia eta anitza izan ohi da. Eta esan beharra dago baietz, ondo hartu nautela Elorrion, tartean zure ahizpa biki jatorrak, jiji. Palazio neoklasiko eta barrokoak nonahi, Argiñetako nekropolia... Elorrio herri polita denik ezin daiteke uka. Zestoa bezala, naturgune zabalez eta xarma berezia daukaten auzoez inguratuta dago. Edozeini gomendatuko nioke bisita bat egitera etortzea. Anbotopeko parajeetan disfrutatu ondoren Mendrakako Txakoliña bat ederto sartzen da! Iraileko azken igandean egiten den oinezkoentzako Elorrioko Bira ere aitzakia ona izan daiteke mendia gustuko dutenentzat. Umeak ditugunok ere ezin gara kexatu. Nahiko ondo zaindutako hainbat parke, estalitako lekuak, gabonetan eta festetan puzgarriak eta umeentzako eskaintza zabala... eta guraso talde baten ekimenari esker orain gutxi martxan jarri dugun Hazigunea, 0-6 urte bitarteko haurrak dituzten familientzako espazio ludiko autogestionatua dena. Hori bai, jaioterria jaioterria da, eta gustura joaten naiz Zestura. Familia, lagunak... eta Aintzane konturatu den bezala, igandetako txarangak sortzen duen giro berezia. Zestoa herri musikazalea dela ezin uka. Elorrion ere eskaintza ez da falta alde horretatik. Gaztetxea, Herri Antzokiak duen kontzertuetarako aretoa (Ateneoa), uztailean Musikaire festibala ospatzen da...baina ez nintzateke gai izango Elorrioko musika talde asko aipatzeko, Iheskide eta Sermond ́s aparte. Eta musika aipatu dugunez, hurrengo enbidoa beste zestoar erbesteratu eta musikazale bati botako diot, Ainara Izetari. Zer moduz bizi zara Ibarra alde horretan? Igandetan egoten da txaranga edo zer?
enbidoa
egoitz irure
pintada.
Eskerrak Santa eske taldeari. Betidanik, Santa Ageda bezperan herri-
ko talde bat auzoetan eta herriko kaleetan eskean irteten da. Gustuko dutelako, aspaldiko ohiturari eutsiz eta inolako irabazirik lortu gabe jarduten dute, gero eta gauza arraroagoa gaur egun, bejondeizuela! Bildutako dirua elkarte desberdinetara bideratzen dute, bi urtetik behin, adibidez, Zestoako Odol Emaileen Elkarteari ematen digute. Gure elkartearen diru iturri bakarra Santa eskekoek emandako dirua eta ekarpen partikularrak dira. Eskerrak emateko toki aproposa iruditu zaigu Danbolineko atal hau, herriko etxe denetara ailegatuko baita mezua: ESKERRIK ASKO! Eskerrik asko zuen koplekin emaileak lortzen laguntzeagatik ere.
zestoako odol emaileen elkartea
bota librean
213.qxp_55 23/2/20 23:05 Página 5
.
Gure herrian ez Emakumeak plazetan gaude, fabriketan, tabernetan, politikan, independentzia ekonomikoa daukagu... Esango genuke "gizonen pareko" bihurtu garela gauza askotan, ezta? Alegia, irudikatu ohi den bezala, behekoa txarra bada, eta goikoa ona, emakumeok gora egin dugula gizarte modernoan. Ejem. Gauza askotan aurrera egin dugu, baina generoaren auzia ez da behetik gorako marra bat, eta ez dugu konformatu behar besteok "gizonen parera" Orbainak Ni ez naiz inor zure etxean sartzeko. iristearekin. Pitilindun Baina baserrira hurbildu zen hartan ez zuen aldaba jogizonek eraiki zuten tzeko kortesiarik ere izan, etxekotzat zeukan bere bumendebaldeko kultura, rua, antza, bazen (i)nor gosearen usainak hartzen zituen eta haiena da oraindik sukalde haietako ere. Besteok pixkanaka ari gara lekua egiten, baina, arrautza apurrak eraoraindik ere, bortitza da mundua. Indarkeriazko munmateko. Alabaina, hodua da. Lehiatu egin behar da etengabe, beti besteak rrekin ere nahikoa ez, baino hobea, handiagoa, azkarragoa izan behar da. Baeta nire gorputzaren tek irabazteko, besteek galdu egin behar dute. Ezin da tentazioari eusteko inerakutsi ahula zarela (eta ahulak gara denok). Ezin dudarrik ez zuen izan koizu zaren bezalakoa izan eta lasai bizi eta kitto. Gu gizotaduak. Ez baitzen malnen mundura egokitzea baino, bestelako gizarte bat tzurkeriarik zuen apaisortzea izan behar litzateke helburua; denok kabitzen zik, izatekotan ere garen mundu bat, hierarkiarik gabekoa. Eta goxotasuna ahuleziak jota irrist egiez dadila etxerako bakarrik izan. ten zuten gizon jakintsuak, baizik. Beraz, ez nien inguruBaina, horretarako, gizonek ezin dute jarraitu gailurrekoei inoiz kontatu, ez nien gurasoei esan igande eguerdian egoten eta gauzak beraien erara egiten. Gu pixka bat ro elizan gurtzera behartzen ninduen gizon hark ostegugizondu bagara, haiek noiz emakumetuko dira? Noiz nero jostailutzat erabiltzen ninduela, bere zakila jatera utziko diote indarra eta bortizkeria erabiltzeari? Noiz makurtzen ninduela, malkoek eta listuak bat egiten zuutziko diote bortxatzeari? Noiz utziko dute boterea alde tela bere izter iletsuetan. batera? Noiz arte jarraituko dute elkarri bizkar-kolpeak Baina esazu hitz bat eta sendatuko naiz. “Gurearen beeta gainerakoei bi musu ematen? Hemen, behintzat, asrri ez du zertan inork jakin, hain ongi musukatzen ko falta zaie "emakumeen parera" iristeko. Gure henauen aho txiki polit horretatik hitz bakar bat irteten rrian ez dagoela matxismorik diote batzuek, baina bibada, ez dizu barkatuko” buruarekin gurutzean zegoena tartean, Arroan, senarrek jo egin digute, parrandan seinalatuz. Nire baiezkoa entzun ostean gerrikoa askaipurditik heldu digute, bileretan hitza kendu digute, tzeari ekiten zion, Xabier Leteren orduko kanta baten etxeko lanetan "laguntzen" dutela esan dute, gauzak nohitzak buruan nerabiltzan bitartean: “Handitzen zeranela egin behar diren esan digute, lerdokeria sexistak esan an ikusiko duzu/ isilik egoteak zenbat balio dun”. Eta, dituzte lotsarik gabe. ziur naiz, garai hartan gizonezkoontzat tabua zen hitza Bai, gure herrian badago matxismoa. Denon barruan irakurriko zuela nire begi herabeetan ere, BELDURRA. dago, eta denon lana da hari kontra egitea. Eta, matxisBeldurrak ez duelako hizkuntzarik ez hitzik, baina, aldi moaren kontrako lata honek tripako mina eragiten baberean, etengabea delako beldurraren oihartzuna, zerudizue, aizue: pentsatu zergatik den, eta isilik gelditu, raino doana. behingoagatik. Zoaz Jaunaren bakean. Boteretsu sentitzeak eraginiko irri hura ahaztea posible balitz bezala. Ez ote zekien maia ossa amets gaiztoek iraungitze datarik izatekotan panteoiko fetxarekin bat letozkeela? Horrenbeste gerra sortu izan dituenak bakea emateko eskubiderik balu legez. Orain, ordea, hitz bakar bat esatea ez da nahikoa. Gure gaztaroko “egin” hura “hitz egin” bilakatu da, eta sentimenduak ez adieraztea aurpegiratu ohi didate seme-alabek, baita negua gero eta hurbilago sentitzen dudan honetan ere. Zer esatea nahi dute, zer da entzun nahi dutena, urte hauek guztiak infernuan igaro ondoren zerurik ez dela onartzea baino ezer etsigarriagorik ez dela, akaso?
.
aitor salegi
5
213.qxp_55 23/2/20 23:05 PĂĄgina 6
Munduan bost milioi lagunetik gora
dira otsailaren 29an jaioak. Egia esan,
egun horretan jaiotzeko aukerak ez dira handiak, 1.461etik bakarra. Zestoan
bada kasualitate bat, 1980ko otsailaren 29an hiru jaio ziren! Beno, hiru edo... bi behintzat bai. Hiru horietako batekin telefonoz hitz egin bai, baina, ez gara
berarekin elkartu. Izan ere, berak garbi esan zigun martxoaren 1ekoa zela eta nor gara gu hori ukatzeko. Polita da anekdota ordea eta labur bada ere
konta dezagun:
Eskola garaian, Xabier
Mantxola irakaslearekin familia eta
zuhaitz genealogikoa eta lantzen ari omen ziren eta ariketa baterako nonbait eskatu du gure lagunak
udaletxean jaiotza agiria eta hara!
Medikuaren agirian non jartzen dion
otsailaren 29ko gaueko 23:50ean jaio
zela. Zuzenean amari galdetu omen zion eta amak "hik burua ateratzerako baituan hamabiak ere!".
Urte hartan bertan, 1980ko otsailaren 29ko goizean, BegoĂąa Aizpurua eta handik ordubete ingurura Ainhoa Aristi jaio ziren. Bien amek, Mari Paz Ugartek eta Belen Legarrak azpimarratu digute haurrak jaio ziren egunean, erresidentzian bertan aipatu ziotela egun berezia zenez, martxoaren 1ean inskribatzeko aukera zutela. Baina baztertu egin zuten aukera hori, 29an jaio baziren, egun horretakoak zirela pentsatuta. Gure hirugarrenaren gurasoek ia egunaren bukaeran jaio zenez, martxoaren 1ean inskribatzeko tentazioa handiagoa izan ote zuten? Guk baino hobeto jakingo dute beraiek kontuak nola izan ziren, noski, eta horretan utzi dugu. Kontuak kontu, ordu gutxiren barruan hiru zestoar jaio ziren! Eta beste bat bezperan! Egun hartan ilargia nola zegoen begiratu dugu eta bete-betea! Berriro ere ilargiaren eraginean sinisten jarraituko dute batzuk.
213.qxp_55 23/2/20 23:05 Página 7
1
Hiru protagonistak gazteak 2004ko bisurtean gure hirugarren protagonista, Nahia Olazabal aizarnarra jaio zen. 4 bisurte eta 16 urte egingo ditu datorren otsailaren 29an. 10 bisurte eta 40 urte, berriz, Ainhoa Aristi eta Begoña Aizpuruak. Begoña eta Ainhoaren alabek gustuko dute ama egun horretakoa izatea. Ainhoarenak denei esaten omen die ama bera baino gazteago dela, izan ere alabak jada 11 urte eginak ditu. Begoñaren alabak berriz 10 ditu, "adin berekoak" izango direla dio. Nahiak 4 bisurte izango ditu eta bere amak 44 urte. Zer dakigu bisurteez?
Egun berezia Eguzkiaren urtea eta gure egutegia Gainontzekoentzat horren bibat etor daitezen, otsaileko egutegiak egun bat gehiago izaten txia suerta litekeena, ez da batere du lau urtetik behin. Bisurteak arraroa gure hiru neskentzat; Begoberaz, 366 egun ditu. Urtea, lurrak ña eta Ainhoa koadrila berekoak dieguzkiari bira emateko behar duen ra eta beraz betidanik egun bereko denbora tartea da. Bira osoa beste bat izan du ondoan. Ainhoa emateko, ordea, ez ditu juxtu 365 eta Nahiak gainera lehengusu bana egun behar. Zehazki, 365 egun, bost dute egun berekoa, beraz normalta- ordu eta 48 minutu pasatzen ditu Lurrak hasierako puntura iristen. sunez bizi dute. Hau da, 365 egun eta egun laurden Zerbait badu berezia ordea; inor bat gutxi gorabehera. Lau urtean, ez omen da beraien urtebetetze lau laurdenek egun oso bat osatzen egunarekin ahazten. Askotan gaidute eta horregatik gehitzen zaio nera, bi egun pasatzen omen dituz- otsailari egun bat. Atzerapena ez da te zorionak jasotzen. Batzuk bezpe- zehazki egun laurdenekoa eta bisurteak hamabi minutuko ran hasten dira eta 1ean ere jarraiaurrerapentxoa sortzen du gutxi tzen dute. Nahiak otsailaren 28an gorabehera. Hori konpontzeko, ehun ospatu izan ditu beti, berak otsaile- urtean behin, bisurtea izan beharko lukeen urte bat ez da hala izaten. koa dela dio. Begoña eta Ainhoak, Esaterako, 2100. urtea ez da izango. berriz, martxoaren 1ean; 28an ez ziSei orduko denbora tarte hori, urte rela oraindik existitzen eta. Gurabatez ahaztuko bagenu ez litzateke soek hartutako ohiturari eutsi dio- ezer gertatuko, baina zuzenketa hori te alabek. egingo ez bagenu azkenerako Egun honetan jaioak izatea gus- urtaroak ere aldatzen joango tuko duten galdetuta, ezezkorik ez lirateke eta momenturen batean abuztuan negua izango litzateke eta dute eman. "Egun bat gehiago da, abenduan uda. beste edozein bezala". Alaitz OlazaInterneten begira jakin dugunez, bali, Nahiaren amari, gustatu egite egiptoarrak konturatu ziren zaio alaba egun berezi horretakoa atzerapenaz eta Julio Cesarrek finkatu zuen bisurtearen eguna izatea. Belenek, berriz, Ainhoa jaio zenean norbaitek "a ze nolako des- Kristo Aurretik 45. urte inguruan. grazia!" esan omen zion. Bere ustez, Erromatarren egutegian otsaila zen azken hilabetea, eta horregatik "dena ondo datorrenean egun txagehitu zioten egun bat hilabete rrik ez dago". horri. Hiruek aitortu digute bisurtea tokatzen denean, beraien egunean ospatzeak beti egiten diela ilusio berezia, hori bai. "Badator urte olinpikoa!" esaten omen du Ainhoak. Aurten larunbata izango da gainera eta 16 urte egingo dituen Nahiak; planak eginak ditu.
Aplikazioetan desagertutako data Nahiak SnapChat eta mugikorreko aplikaziotan erregistratzerako orduan inoiz ez dela otsailean 29 egunik existitzen esan digu eta 28a jarri behar izaten duela eta amorrazioa eragiten diola horrek. Bere esanetan, jendeak otsailak 28 egun dituela uste du beti, batzuk ez dira bisurtearekin gogoratu ere egiten. Facebook eta horrelako sare sozialek ere gogorarazi egiten dizute zure lagunen urtebetetze eguna noiz den eta 29rik gabeko urteetan berak aldatzen omen du nahi duen egunera. Ainhoa ere konturatuta dago zenbait dendetan eta erregistratzeko orduan otsailak ez duela inoiz 29rik. Aitortu digu, 29rik ez duten urteetan beti errotulagailu batekin 29a marrazten duela etxeko egutegian eta haurrek idazten dutela "amaren urtebetetze eguna". Urteroko txisteak Data berezia izanik, jende askok zoriontzen dituzte, baina, urtero txiste berdinak entzun behar izaten dituztela aitortu digute. Egiten dituenarentzat originalak, baina beraientzat betikoak. Aurrena urteroko galdera, "gaur zorionduko zaitut edo bihar?" eta ondoren "noiz zorionduko zaitut gaueko 12:00etan?", "10 urte dituzu? ba ez zara oso ondo mantentzen". Ainhoaren senarrari esan izan omen diote ondo aukeratu zuela bikotea, lau urtetik behin oparia eginda nahikoa zuelako. Mundu mailako bisurteen kluba Klub baten berri ere eman digu Ainhoak. Izebaren batek bere izena emana ote zuen ere aipatu du. Donostiako Jose Manuel Ubarretxena ostalariak sortua da mundu mailako bisurteen kluba. Ez omen zuen bere egun bereko inor ezagutzen eta festa bat antolatzea erabaki zuen. Bisurteetan bazkari bat antolatzen du Donostian. Inoiz gonbidapena ere jaso omen du Ainhoak. Aurten 40 urte borobilak izanik, agian animatuko dira, nork daki! Ondo ospatu hirukote! eta hemen aipatu gabe utzi ditugunei ere zorionak! Herrian besteren bat ere seguru izango dela eta!
jone bergara
7
213.qxp_55 23/2/20 23:05 Pรกgina 8
jardunian
213.qxp_55 23/2/20 23:05 PĂĄgina 9
“Jendeak uste du arrantzua aspergarria dela�
Nolatan arrantzan? Gure aittitta ibiltzen zen eta aitari ere asko gustatzen zaio. Umetan berarekin joaten nintzen Sastarrain ingurura. Betidanik aritu izan naiz, lau bat urterekin edo hartuko nuen lehenengo aldiz kanabera. Gero hamabi urterekin aitak Andoaingo ikastaro batera animatu ninduen eta hango anai batzuekin gehiago ikasten hasi nintzen. Zer arrantzatzen duzu? Bi amuarrain mota harrapatzen ditugu. Bertakoak; horien garaia apiriletik uztail bukaerara izaten da. Harrapatzea zaila da, pixka bat jakin egin behar da. Besteak biberoak izaten dira. Piszifaktorietako amuarrainak ibaira bota eta koto moduko batzuk egiten dituzte eta hor arrantzatzen dira. Amuarrain horiek tontoagoak edo dira eta ikasteko errazago izaten da. Ikastaroetan hasi nintzenean bertakoak arrantzatzen trebatu nintzen. Zer erakutsi zizuten? Kainarekin nola arrantzatu. Guk erabiltzen ditugun kainek pita potolo bat dute, linea deitzen dioguna eta horrekin bultzatzen dugu, ez dugu plomurik erabiltzen mugimendu berezi bat egin behar izaten da. Beraz, kanabera nola bota, eltxoak egiten... ikasi nuen.
Euskadiko amuarrain arrantzu txapelketa irabazi berri du Yerai PeĂąak (Zestoa, 1997). Negozioen kudeaketako gradua bukatu berritan lan munduan lehen pausoak ematen dabil. Ekonomiaren olatuak eta arrain handiak gertutik erreparatzea tokatuko zaio seguruenik, baina benetan maite duena amuarrainen arrantza.
Beraz, kainarekin arraina harrapatu eta saskira? Guk ez dugu arrainik hiltzen. Amuak ez du koxkarik eta arraineni ez zaie guztiz sartzen. Harrapatu eta salabardo moduko batean eutsi eta berriro uretara itzultzen ditugu. Eskuarekin asko ez ukitzen saiatzen gara. Amuarrainek lika moduko bat izaten baitute. Lika hori beraien babeserako izaten da eta eskuekin hori kentzea ez da komenigarria beraientzat. Arrantzatu eta berriro ibaira? Jateko tentaziorik ez hala? Ez duzu sinetsiko, baina jateko ez zait arraia gustatzen. Eta behin ikasita lehiatzen hasi zinen? Hamabi urterekin hartu nuen lehen aldiz Gipuzkoako txapelketan eta irabazi egin nuen. Euskal Herrikoan laugarren egin nuen eta Espainiakora ere joan nintzen. Ordutik urtero hartu nuen parte hemezortzi urtez azpiko kategorian eta beti ibili izan naiz lehen postuetan. Hamasei urterekin, adibidez, Espainiako txapelketan hirugarren egin nuen. Eta orain helduen mailan ere lehiatzen jarraitzen duzu, ezta? Bai, orain ere lehian nabil. Helduen kategorian
9
213.qxp_55 23/2/20 23:05 Pรกgina 10
213.qxp_55 23/2/20 23:05 Página 11
11
1
Euskadiko hogei arrantzale onenen liga dago. Lehenengo hamabiak Espainiako txapelketara joaten dira eta azken zortziak mailaz jaisten dira. Lehenengo urtean gorengo liga horretara sailkatzea lortu nuen eta hor mantentzen naiz. Lehenengo bi urteetan hamabigarren postua eta azken bietan laugarrena eskuratu ditut. Eta orain irabazi dituzun txapelketak zer dira ba? Aurrez aipatu ditudan horiek ibaiko arrantzakoak dira eta orain irabazi dudana lakuko arrantzakoa da. Euskadiko “salmónidos mosca” txapelketa eta III. Open Zeta txapelketa irabazi ditut. Orduan ibaian eta lakuan aritzen zara? Hori da. Aurreko urtera arte ibaian bakarrik egiten nuen arrantza, baina aurreko urtean arrantzuko lagun batzuk lakuan egitera animatu ninduten. Aurreko urtean suabe-suabe hasi nintzen. Aurten, ordea, serioago hartu dut eta gehiago entrenatu naiz. Astebururo Palentziara, Burgosera edo Errioxara joaten naiz eta horrela aipatutako bi txapelketak irabazi ditut. Zeren arabera puntuatzen da? Nahiko konplikatua da. Txandazka jokatzen da eta txanda bakoitza klasifikazio bat izaten da. Formula bat dago. Guk arraiak atera, neurtu eta neurriak apuntatzen ditugu. Ordenagailuko programa batean sartzen dituzte neurriak eta formulak kalkulatzen du amuarrainak ze pisu izango lukeen. Horrela, ustezko pisua gehituta puntuak lortzen dira. Puntu gehien lortzen dituena tanda horretan lehenengo gelditzen da. Lehena izan da puntu orokorreko puntu bat lortzen duzu. Gero pentsatu arratsaldean amuarrain bakarra ateratzen duzula, pisuko hirurehun puntu imajinatu eta hamabostgarren gelditzen zara eta hamabost puntu lortzen dituzu. Goizean puntu bat eta arratsaldean hamabost, egun bukaeran hamasei. Helburua ahal den puntu gutxienekin gelditzea da. Goizean ehun eta arratsaldean zero, baino hobe da goizean hamabi eta arratsaldean bost ateratzea. Eta Zestoan ibiltzen al zara? Bai, bai; herrian ere bai. Urola ibaian ibiltzen naiz. Lehengo Sorasu atzeko bide horren albotik ibaira sartzen naiz eta han asko ibiltzen naiz. Garai batean Sastarrain errekan eta ibiltzen zen jendea, baina orain debekatuta dago errekatan arrantzatzea. Izan ere, ibaiak bizirik mantentzeko giltza errekak dira. Errekak babestea garrantzitsua da, horrela ibaiak ere, gehiago edo gutxiago, ondo egongo baitira.
“Guk ez dugu arrainik hiltzen. Amuak ez du koxkarik eta arraineni ez zaie guztiz sartzen”
Lehen herriko umeek bazuten ohitura ibai inguruan aritzeko. Orain? Ez, orain umeak ez dira ikusten ibai inguruan jolasean. Lehen joera handia izaten zen naturan jolastekoa, baina orain umeek beste entretenimendu mota batzuk dituzte. Eta zuri lagunek zer esaten dizute? Ohituta daude. Betidanik ikusi naute eta ez zaie arraro egiten. Batzuetan animatzen dira nirekin ibai ingurara ere. Azken aldian lagun bat dezentetan etortzen da nirekin eta erakusten eta ibiltzen naiz. Denbora pasa ederra beraz? Bai, niretzat bai behintzat. Jendeak uste du arrantza aspergarria dela. Leku batean eseri eta arraia noiz etorriko zain egon behar dela. Hori ez da horrela. Ni ibaira sartzen naiz eta joan etorrian ibiltzen naiz. Lau bat kilometro egin ditzaket ibaian gora eta behera egun bateko saioan. Arrain bakoitza non ibiltzen den ere ezagutu egin behar da. Nik badakit Zestoako ibaian amuarrain bakoitza non dagoen. Urte batean bi edo hiru aldiz arrantza dezaket arrain bera eta ezagutu egiten dut. Ikusten da gozatu egiten duzula arrantzuan. Zer eman dizu? Niretzat hobby bat da. Lagun asko eman dizkit. Oso ondo pasatzen dut eta deskonektatzeko ere modu ona da. Estresatuta eta nagoenean arrantzura joaten naiz, ez dut ezertan ere pentsatzen... Txoriak, ibaiaren soinua, lasai egote hori ederra da.
amaiur aristi
213.qxp_55 23/2/20 23:05 Pรกgina 12
danbolin.eus
Zestoa, Lasao eta Arroabeko santa eskea
1
36.000 bisitari izan ditu Ekainberrik 2019an
2008ko irailaren 11ean zabaldu zituzten Ekainberriko ateak lehen aldiz. Ordutik, 365.778 bisitarik ezagutu dituzte Gizateriaren Ondare diren Ekain kobazuloko margoak. 2019an 36.000 pertsonek zeharkatu zituzten erreplikako txokoak. Azken urteetan bisitari kopuruak igoera nabarmena izan duela azpimarratu dute Ekainberriko ordezkariek. "Azken zazpi urteetako datuek erakusten duten bezala, 2012an Ekainberrik izan zituen 25.000 bisitariak baino %44 bisitari gehiago izan ditu 2019an" azaldu dute.
Ekarri dituzte kanpaiak elizara
Bi urte baino gehiago dira tximista batek kanpandorrea jo eta apurtu zuenetik. Konponketa lanak amaituta, otsailaren 12an igo zituzten kanpaiak kanpandorrera. Kantabriako kanpaigile batek egin ditu zaharberritze lanak. Guztira, lau kanpai dira; hiru zaharberritu egin dira eta laugarrenarekin urtu eta berria egin behar izan da. Bestalde, elizako konpontze lanak amaitzear daudela jakinarazi du lanak egiten ari den arkitektoak. Azken ukituak ematea falta dela esan du eta laster irekitzea aurreikusten dutela.
213.qxp_55 23/2/20 23:05 PĂĄgina 13
1
Merkatari elkartearen Gabonetako zozketako irabazleak agertu dira
Zestoan merkatari elkarteak egindako Gabonetako zozketako irabazle guztiak agertu dira. Lehen saria Elortza janari dendan banatu dute eta Tomasa Urbieta izan da irabazlea. Bigarren saria, berriz, Unideken banatutakoa izan eta Maite Kortar izan da saritua. Azkenik, hirugarren saria, Miantxa dendak banatu du eta Blanki LarraĂąagari egokitu zaio. 500, 300 eta 200 euro izango dituzte sarituek herriko dendetan gastatzeko. Aurtengoan, berrikuntza gisa, 10 euroko bonuak izango dituzte irabazleek komertzio ezberdinetan erabiltzeko.
Saharako kanpamenduetara bidean dira WADNA elkarteak bildutako elikagaiak
Saharara bidaltzeko janari bilketa egin zuen Zestoako WADNA elkarteak duela aste batzuk. Elikagai hauek, Piztu Itxaropena izeneko 16. Euskal Karabanan iritsiko dira datozen egunetan Saharara. Guztira, 3.500 kilo elikagai bidaliko dituzte. WADNA elkarteak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten pertsona, elkarte eta ikastetxe guztiei.
Kobaz Koba Trail lasterketaren V. edizioa
Pasa den otsailaren 9an jokatu zen Kobaz Koba Trail lasterketaren V. edizioa. Aurtengoan ere korrikalariek bi ibilbide egiteko aukera izan zuten. 242 korrikalarik hartu zuten parte 15 kilometroz osatutako Artzei ibilbidean. Zaldei ibilbide luzean, berriz, 231 kirolari izan ziren. Guzitra, 39 zestoarrek egin zuten lasterketa.
1
3
213.qxp_55 23/2/20 23:05 Página 14
BERTSOLARITZA ZESTOAN Adituen arabera, bat-bateko bertsolaritzaren lehen erreferentzia dokumentatua eta fidagarria XIX. mende hasierakoa da. Horrela egiaztatu zen bertso inprobisatuaren ohiko formatua desafioena zela. Zestoan betidanik bizi izan da bertsolaritzaren sentimena, horregatik, Zestoak ere badu bere historia txikia eta artikulu honetan agerian jartzen saiatuko gara. Badakigu herriko bizipenak bertso girora eraman izan direla, bizitza bertsoarekin egiten joan da. Musika, erritmoa, hizkuntza uztartu dira herriko bizimoduaren zentzua azaltzeko. Garaiekin askotan desagertu diren artelanak dira bertsoak. Industrializatzen joan garen heinean, ordea, arteari eusteko beharra izan dugu. Bertsoaren historia idatzi, hitz egin eta katalogatu egin da, artea idatzi ere egiten baita. Orain, idatzitakoari ematen diogu balioa eta horrela joan dira gordetzen, kasu honetan, gure egunetaraino iritsi diren bertsoak. Alderatu ditzakegu, balioa eman diezaiekegu eta haiek sortzeko gai izan zirenak miretsi. Gorde zutenari esker, gorde zutenei esker, orain altxor bat dugu, handituz eta birsortuz joango dena. Zaindari leialek historia kontaezin eta hurbilak gorde dituzte guretzat. Euskal Festak Zestoan – 1898 1898an Zestoan euskal jaiak ospatu ziren, ganadu lehiaketa, prozesioa, Meza Nagusia eta literatur lehiaketarekin. Irailaren 17an eta 18an egin ziren, igande eta astelehenez. Bertsolari lehiaketa egin zen eta nekazarien bizimoduari buruzko literatur lanen sailean, Emeterio Arrese (Tolosa, 1869-1954) eta Biktoriano Iraola (Pasaia, 1841- Donostia, 1919) izan ziren garaile. San Jose Ikastetxea San Jose ikastetxean, Lasalle Anaiek bertsolaritza sustatu zuten. Patrono santuaren egunaren inguruan jaialdi ba antolatzen zen. Hona hemen 1957.urtea iragartzeko kartela. 1963. urtean, martxoan 19an, Uztapide, Basarri, Joxe Agirre eta Imanol Lazkano bertsolariek parte hartu zuten bertan eta Joxemari Iriondo aritu zen gai-jartzaile. Gertakari hauek, ondorengo bertso jaialdien antolaketaren oinarria ere izango lirateke.
Uztapide (Manuel Olaizola, Zestoa, 1909 - Oiartzun, 1983). Ez dugu ahaztu behar, eta ahaztu nahi ere, Zestoak Uztapiderekin eta Uztapidek Zestoarekin izan zuen lotura. Bertsolaritzako erraldoia izan zen zestoarra. Hain ezaguna izanik guretzat, hemen nabarmendu nahi duguna da hiru aldiz irabazi zuela Euskal Herriko txapelketa (1962, 1965, 1967). 1956an egin zitzaion lehen omenaldia Zestoan, Uztapidek bertso batean honela gogoratzen du egun hura: Alkateari galdetu nion “zer moduz dago erria? Berealaxe erantzun zidan ondo ziraden berria: “noiz azalduko ote ziñaten emen nengoen zai jarria, torizu orain bostekua ta izan ongi etorria” 1980an izendatu zuten “Herriko Seme Kuttun”. Orduan izendatu zen “Manuel Olaizola-Uztapide” bertsolariaren plaza eta “Herriko Urrezko Domina” jaso zuen Uztapidek. Joxemari Aranalderen hitzalditik jasota dago: “… Manuel Olaizolaren ahotsa ez zetorren hots hutsez, ez eta besteren kantuz betea, bertso berrietan zetorren, bertsolari baten ahotsa zen, jendeak hartu zuen atsegina ez zen bozaren edertasunagatik bakarrik, barnean zekarren mamiagatik zen hark eta horregatik da gure endoiarra hain sonatua Euskal Herria
213.qxp_55 23/2/20 23:05 Página 15
1
osoan, langintza horretan erakutsi du berebiziko egokitasuna eta irabazi du merezi duen izen eta itzala”. Bere jaiotzaren mendeurrenean (2009) bere irudi bat ipini zen bere izena daraman plazan. Liburu eta artikulu ugarik deskribatu dute figura hori. Zestoako herriarentzat, maisu bat eta ispilu bat. Gure asmoa hemen Zestoan izan diren bertsolari kontaezinak aipatzea da, bertsolari maite eta herrikoi honen arrastoari jarraituz. 1976tik aurrera hasi ziren, urtez urte, Zestoan Bertso-Jaialdiak antolatzen. Talde lana izaten zen nagusi, kuadrillakoa, kulturaren munduak, oro har, eta bertsoak bereziki animatuta. Ekitaldirako data egokia bilatu zuten aurrena, beti Santa Agedaren inguruan izaten zen. Bertsolariekin harremanetan jartzen ziren ekitaldia baino hilabete lehenago, gutxienez, eta akordioa berresteko bisita egiten zuten. Beti momentuko onenak aukeratzen zituzten. Kontuan izan behar da garai hartan garraioa ez zela orain bezain eskuragarria. Hala ere, bertsolariak ez zuten inoiz huts egin, ezta Zestoako bertso jaialdia derrigorrezko hitzordutzat jotzen zuten bertsozaleek ere. Talde berak antolatu zituen jaialdiak 1998. urtera arte. Ondoren, Erralla Bertso eskolak antolatu zuen beste dozena bat urte inguruan. 3.000 bertso inguru jasota daude 2000. urte arteko jaialdietakoak. Bertso-Jaialdiak Eliz-Ondo zineman ospatzen ziren hasieran eta, gero, kiroldegia eraiki eta han egiten hasi ziren. Beti otsailaren hasiera inguruan. 1976 eta 1977. urteetan Gure artean bertsolari hauek egon ziren: “Xalbador”, (Fernando Aire Etxart-Urepel, Nafarroa Beherea, 1909), “Mattin” (Martin Treku, Ahetze-Lapurdi, 1916), Joxe Agirre (Azpeitia, 1929), Jose Luis Gorrotxategi (Bergara, 1945), Jon Azpillaga (Pasaia, 1935), Jon Lopategi (Muxika, 1934), “Xanpun” (Manuel Sein, Senpere, 1928), Joxe Lizaso (Azpeitia, 1927) eta Imanol Lazkano (Azpeitia, 1936). Geroztik parte hartu zutenen artean Ezponda, Josu Iribar "Olalde", Lazkao Txiki, A. Larrañaga, Xabier Amuriza, I. Jauregi, Aittola, Igartzabal, Zeberio, Sebastian Lizaso, Begiristain, Lasarte, Jon Enbeitia, “Uztapide II” Manuel Olaizola eta beste asko. Meritua zen Iparraldetik etortzea Zestoan kantatzeko. Meritua Xalbador, Mattin eta beste batzuena, ez baitziren hain gazteak etortzen zirenean. Aldiz, hemen geratzen ziren
gaua pasatzen, Uztapide familiaren etxean ostatu hartuta. Zestoan harrera bikaina egiten zitzaien: jaialdiaren aurretik afari ona eta, gero, jaialdia biribiltzeko taldeko bertsoak, zerbait hartuaz. Batzuetan hobeak izaten ziren ondorengo bertsoak jaialdikoak baino eta onak izaten ez zirenean ere, ugariak behintzat bai. Lehen urteetan, jaialdia antolatzean, Iparraldeko bi bertsolarik, Bizkaiko bik eta Gipuzkoako bik parte har zezaten saiatzen ziren. Xalbador bertsolariak behin bakarrik hartu zuen parte. 1976ko otsailean izan zen eta urte hartako azaroan hil zen. Bertso hau utzi zigun bere agurrean:
5
Nik ere opa dizutet denei gaur arratsa bat hagitz ona, zuen artean gaur aurkitzea enetzat zer zoriona. Zahartu arte herri maite hau ikusi arte egona, uste bai nuen hilko nintzela zu ikusi gabe Zestona. Garai zailak ziren politikoki eta hala islatzen du bertso saioen aurkezle izan ohi zen Joxemari Iriondok 1976an bertsolariei jarri zien gaiak. “Atzean eta aurrean ikurriñak ditugu gaur. Hau orain arte ez zegoen jartzerik, hamaika burrukaren fruitua izan da ikurriña jendearen aurrera plazaratzea. Hilaren 19an hainbat Aiuntamentuk korajea izan zuten noski herriko plazetan euskal ikurriña ateratzeko! Beste asko oraindik ere erreferenduma eta egiten ari dira herriak erabaki dezan, gai hori hartuta zuen bertsoak.” 1980. urteko bertso-saioa Eliz-Ondo zinemaren aretorako prestatu zen beti bezala, baina jende asko etorri zen, eta Eliz-Ondon ondo sartu ezinik ibili beharrean, baimen egokiekin, Parrokian egin zen saioa. Historiarako geratu ziren Lazkao Txikiren bertsoak: Nere seaska oraindik ere gordea daukat goguan, neronek ere zail da esaten zenbait maitatzen ninduan. Bere gainean ibiltzen ninun txoritxo baten moduan, karga haundirik ez nuen eta haixa jasotzen ninduan
Ta seaskari zail da esaten merezita daukan dana, bera da nere lendabiziko neskame orde izana. Haurra nintzala une goxo ta amets ederrak emana, bihotz bihotzez maitatzen dedan nere bigarrengo ama. Hara ta honuntz astindutzen zan hotsa jotzen zuen kun-kun, aingerutxo bat banitz bezela gordetzen ninuen txukun. Amak ertzetik kantatzen zuen gero seaskak erantzun, gaur dakitan euskera hau ere zuk erakutzi zidazun. “Uztapide gogoan” Zestoako Bertsozaleak Elkartearen izenean.
julian serrano
213.qxp_55 23/2/20 23:05 Página 16
2
007ko azaroan sortu zen Zestoan Merkatari Elkartea. Ekintza eta kanpaina ezberdinak egin dituzte urte guzti hauetan zehar. Aurten, “Zestoan uste baino gehiago” kanpaina jarri dute martxan. Egitasmo honekin, “herrian egindako erosketak” erdigunean jarri nahi dituzte.
Bilakaera 13 urtez lanean dabiltza merkatari elkarteko kideak. Orain dela pare bat urte ukitu berri bat eman nahi izan zioten elkarteari, marka eta logo berria sortuaz. Logo horrek oso esanahi ederra duela nabarmendu dute elkarteko kideek. “Zestoa zuretzat” da leloa eta “Z”ak “irribarre” bat irudikatzen du; irribarrea gauza ona da, bizitzako esparru denetan, eta kutsakorra izan behar du. Urte hartan gida komertzial bat ere egin zuten. Herrian dauden elkarte eta zerbitzuak bildu zituzten liburuxka batean eta “uste baino gehiago” zirela plazaratu zuten. Hortik dator aurtengo kanpainaren leloa: “Zestoan uste baino gehiago”. Herrian uste baino gehiago dugula konturatu behar gara. Hori da azpimarratu nahi dutena; behar ditugun gauza gehienak herrian bertan ditugula. Hori garbiago ikusten laguntzeko asmoz, elkarteko
merkatariek “sektoreka” banatu dituzte dendak. Guztira bost sektore bereizi dituzte: janari dendak, arropa eta oinetakoak, ile-apaindegiak eta estetika, teknologia, liburu eta paper dendak, eta azkenik, etxerako osagarriak. Honekin herrian mota guztietako denda eta zerbitzuak ditugula erakutsi nahi dute eta erosketa gehienak herrian egin daitezkeela; herritik hasi eta askotan ez dagoela kanpora joateko beharrik. 2020ko helburuak Aurtengo helburu nagusia “sentsibilizazioa” da. Azken finean, erosketak herrian egitea herrigintza dela diote, dena lotuta dagoela. Jendea erosketak egiten kalean badabil, herria bizirik dago. Herrian bizitzearen aldeko erabateko apustua egin nahi dute, zentzu guztietan; herri bizia, aktiboa, alaia, solidarioa, sentibera, berritzailea, km0-ko herria, urbanistikoki erakargarria eta erosoa, herritarrari erraztasunak emango dizkiona bere erosketak gustura egin ditzan, “aire libreko herriko merkataritza-gune xarmangarri” bat sortuaz. Haurrekin lan asko egiteko beharra ikusten dute sentsibilizazioan, ingurumenarekin edo elikadurarekin egiten den moduan. Txikitatik garrantzia eman behar zaiola uste dute; erosketetan kilometro 0-aren filosofia txikitatik landu beharreko zerbait dela diote: herrian bizi, erosketak bertan eginaz. Ekintzak Urtea hasterako bi ekintza egin dituzte. Urtarrilean Gabonetako zozketa egin zuten. Otsailean, berriz, igandetako txarangarekin batera globoak banatu zituzten, elkartea ikusarazteko. Datozen hilabetetarako ekintza ezberdinak antolatu dituzte. Erosketa karroen zozketa, ginkana, prezio “juxtua”, poltsa eta aterkien banaketa… Urte osoan zehar ekintza ezberdinak egingo dituzte baina jarraipen batekin. Izan ere, gauzatxo txikiak izan arren, askotan gauza “txikihaundiak” gertatzen direla diote. Garbi dituzte helburuak, beraz.
213.qxp_55 23/2/20 23:05 Pรกgina 17
iinkesta.
1
kb
amaia agirre 21 urte
ale ale
Erosteko eta alokatzeko etxeak falNi alokairuan bizi Erosteko etxeak ta direla uste dut. naiz eta ondo molbadaude baina aloGutxi daude eta datu nintzen etxea katzeko ez. Alokaidaudenen prezioak bilatzeko baina rua benetan garesoso altuak dira. gaur egun etxeak ti dago, eta ez da falta direla uste irati godoy posible. Soldata dut. Erosteko 25urte baten erdia edo ematen du badau%40 a ezin da alodela batzuk baina kairu bat ordaintzealokatzeko ez. ra bideratu, gehiegikeria da. j. luis arrizabalaga mikel zulaika 50
55
Hondakinak nola sailkatzen diren ahaztu ote zaigu? Edo nagitzen ari gara? Dena ez da libre.
Bere garaian probisionalki jarri eta denbora luzez horrelaxe egon den sarea kendu eta fundamentuzko hesia jarri dute Bainuetxeko pasabide parean.
(Erantzuleak guztira: 68
Arroabean gauden gazte kopuruarentzako etxe nahikoa ez dago hutsik. Oraintxe bertan hiru etxe bakarrik daude salgai eta ez dira prezio ekonomikoak. Independizatzeko oso zaila daukagu, ez daukagu gure etorkizuna bertan eraikitzeko aukerarik.
Zestoako herrigunean edo auzoetan etxebizitzak falta direla edo etxebizitza arazoa dagoela iruditzen al zaizu?
7
213.qxp_55 23/2/20 23:05 Pรกgina 18
1. Gomendagarria da osasuntsu... a) jateko b) jaten c) jatea d) jateari 2. Datorren astean hondartzara... a) joan naiz b) joaten naiz c) joango naiz d) joaten nintzen
3. Zein ez da barazkia? a) angurri b) kuia c) alberjinia d) ziazerba 4. _____ badakite. a) Umeak b) Umea c) Umeek
Hauek dira urtarrileko erantzunak: 1d, 2a, 3b, 4b
agenda
213.qxp_55 23/2/20 23:05 Página 19
otsaila 27
osteguna
11:30 Memoria Historikoaren inguruko prentsaurrekoa •19:00 Olio kata Laiaken, Nafarroako Artajo oliotegiaren eskutik
28
ostirala
17:00-19:00 Sukaldaritza tailerra LHko haurrentzat Arroabeko Ederkin. Izena eskola ondoko iragarki taulan otsailaren 25a baino lehen (bi talde osatzen badira, bigarre tailerra martxoaren 6an). Amantala eta tupperra eraman behar dira. Sakulupe Guraso elkarteak eta Zestoako udalak antolatuta.
Ma
rtxoa
Bargaztak
FEMINISMOTIK (H)ASTEA 2.0 -M2, astelehena: 18:00 Malen etxekoekin dokumental emanaldia eta solasaldia. -M3, asteartea: 18:00-20:00 Arremanitzen eskutik emakumeentzako tailerra. Dinamizatzailea: Haizea Egiguren *Jarraipena izango du Martxoaren 24an. -M4, asteazkena: 19:00 Hitzaldia: Emakumeak euskal dantzan: gezur baten historia. Hizlaria: Oier Araolaza -M5, osteguna: 19:00 Zestoako Gazte Asanbladak antolatuta, hitzaldia Itaia Emakume Sozialisten Sarearen eskutik. -M6, ostirala, Bargaztak Oholtzan: 23:00etatik aurrera DJ festa Gaztetxean. Djak: Ines, Frances Be eta Elba. -M8, igandea: Emakumeen Nazioarteko Eguna. *Ekintza guztiak liburutegi azpiko gelan izango dira.
ARROA BEHEKO TALDE FEMINISTA
MARTXO MOREA ARROA BEHEAN -M1, igandea: Lilatoira irteera (Donostian bazkalduko dugu elkarrekin) -M6, ostirala: 18:30 "Denok gara langileak" argazki erakusketaren inaugurazioa Arroako eskola txikian. 22:00 dokumental emanaldia Arroako salto gelan. -M8, igandea: 10:00 kafe tertulia eta pankarta tailerra Arroako eskola txikian. 12:30 kazerolada Arroabeko plazan. 14:00 bazkaria Ederki elkartean. Ondoren, Donostian 18:00etan hasiko den manifestaziora irteera. -M27, ostirala: 22:00 "erradikalak ginen" emanaldia Arroako salto gelan.
04 06
asteazkena
Euskaraldia dinamizatuko duen batzordea sortzeko deialdia, 18:30ean kultur etxean.
ostirala
Yoga tailerra Arroabean. 3-5 urteko haur eta gurasoentzat Yameli Prietorekin. 17:00etatik 18:00etara salto
gelan. Izena eskola ondoko iragarki taulan eman behar da martxoaren 3a baino lehen. Sakulupe Guraso elkarteak eta Zestoako udalak antolatuta.•Talo eguna Arroabean.
11 13 14
asteazkena
15 16 16 19
igandea
19:00 Memoria Historikoaren inguruko hitzaldia, Alondero kultur aretoan.
«Auskalo zeinek jarriak» afaria eta ondoren bertso saioa Unai eta Eñaut Agirre anaien eskutik Portalen 21:00etan.
ostirala
9
larunbata
Eskola Txikien festaren arira, bazkaria Aizarnan. 14:00 Aizarnako pilotalekuan. Txartelak salgai Anbun eta Konpittokon. Helduen menua 20 euro eta haurrena 12 euro. (azken eguna martxoak 8). Erniarraitzek X. Bertsolari Gazte Sariketako bigarren kanporaketa kultur etxean, 17:30ean.
astelehena
Odol emaileen ateraketa, 18:00-20:30. Zenbakiak banatzen 17:00tan hasiko dira. tik 28ra bitartean Zestoan merkatari elkarteak 24 karro zozketatuko ditu bere bezeroen arten, denda bakoitzak bat.
osteguna
Zestoako Atletismo Taldeak eta Udalak elkarlanean antolatuta Zestoako Herri Krosaren 42. edizioa. Helduen lasterketan parte hartzen dutenek bi aukera izango dituzte; motza (2.770m) eta luzea (8.630m).
25 26 27•
asteazkena
Memoria Historikoaren inguruko hitzaldia, Alondero kultur aretoan, 19:00etan.
osteguna
Piano emanaldia Ertxiña Musika Eskolan, kultur etxeko goiko gelan, 17:00etan.
ostirala
19:00 Kontzertu didaktikoa musika banda eta herri eskolaren eskutik Flauta, tronpeta eta txistu emanaldia Ertxiña Musika Eskolaren eskutik kultur etxeko beheko aretoan 17:00etan.
28
larunbata
Gipuzkoak Eskola Txikien koordinakundeak antolatuta, X. Jardunaldiak eskola txikietako gurasoei zuzenduta. 10:00etan "gaur egungo eskola jantokien egoera" hitzaldia Eneko Viñuelas (Bidezko Elikadura eta 640 917 626 Lurdes Imaz (EHIGE)ren eskutik. 12:00etan "Bertako produktuak saretzen" Aintzira Oñederra eta Ioritz Aizpuru (Azpeitiko talde eragileko kideak). Zainzta zerbitzua egongo da eta hitzaldien artean mokadutxoa ere bai! Izen ematea martxoaren 20rako gurasoak@eskolatxikiak.eus edo 608754166 (WhatsApp bidez). Izena ematerakoan heldu eta haurren kopurua zehaztu behar da.
*gaztelekuko agenda.
Martxoak 5, osteguna: Aste Santuan zer?, gaztelekuan, 3.ziklokoentzat. M 6, ostirala: haurrentzat jolasak, Zestoan eta Aizarnan, Barbantxorekin. 17:00etan Kultur Etxean. M 6, ostirala: aste santuan zer?, gaztelekuan, DBHkoentzat. M 12-13-14: Gipuzkoako Foru Aldundiko udaleku itxien informazioa, gaztelekuan, 1-2-3.ziklokoentzat eta DBHkoentzat. M 17-18-20-21: Gipuzkoako Foru Aldundiko udaleku itxien izen-emateak, gaztelekuan, 1-23.ziklokoentzat eta DBHkoentzat. M 13, ostirala: haurrentzat jolasak, Arroabean, Barbantxorekin. 17:00etan Kultur Etxean.M13, ostirala: sukaldaritza-tailerra, Arroabean, 17:00-19:00. LHko haurrentzat (2.taldea). Aurrez izena eman behar da eskolan. M 26, osteguna: sormen-tailerra, gaztelekuan, 3.ziklokoentzat. M 27, ostirala: haurrentzat jolasak, Zestoan eta Aizarnan, Barbantxo Aisialdi Taldearekin. 17:00etan Kultur Etxean. M27, ostirala: mihibero mahai-jolasa, gaztelekuan, DBHkoentzat.
1
213.qxp_55 23/2/20 23:05 Pรกgina 20