231.qxp_55 24/10/21 23:03 Página 1
2021 urria
231 zk.
231.qxp_55 24/10/21 23:03 Página 2
640 917 626
943 052 761
231.qxp_55 24/10/21 23:03 Página 3
3
Zestoa osasuntsu
Anjel Lertxundik zioen adanismoa, gure egintzak edo pentsamenduak inork aurretik exekutatu edo pentsatu ez balitu bezala kontsideratzeko joera hori, bere nagusigoa zabaltzen doala, iraganarekin inolako zorrik ez duela pentsatuz. Iragana, ordea, ezinbestekoa da gure bizitzarako: joandako garaiek ematen diguten esperientziagatik ez balitz, oraintxe bertan guztiz inutil bilakatuko ginateke, bizitzan nola jokatu ez genekiela. Eta iragana bezain inportantea da etorkizuna. Miren Etxeberria, aurreko belaunaldi haien jarraipen sentitzen da; bere aiton-amon Modesto Etxeberria eta Maria Erkiziak, orain dela ehun urte pasa, hasitako bideari jarraitzea erabaki zuen. Aspaldiko gauzez beteta dauzka jatetxeko txokoak, eta esan digu museoetako zaharberritzaileek beren artelanak zaintzen dituzten miresmen berdinarekin zaintzen dituela berak ere bere objektu kutunak. Irakurri arretaz berarekin izandako solasaldia, merezi du eta. Txiki Agirre Keixeta arroarra ere, ez da gaur goizean hasitakoa arte-langintzan, eta gizakiak duela milaka urte erabiltzen zituen teknika berdintsuak erabiltzen ditu, esate baterako, bere zeramikazko lanak sortzeko, hori bai, ukitu garaikide batekin, iraganean fosilduta geratu gabe. Askizun dabil orain, eta makina bat ideia ba omen dabilzki buruan itsas gain eder hartan martxan jartzeko. Berarekin izandako elkarrizketa dakartzagu ale honetara. Gastronomia, lehengo objektu zahar horiek biltzea, zeramika eta artea... horrek denak mundua ederragoa egiten du, eta Carandini arkeologoak zioen bezala, "desberdina egiten du gure bizitza, eta atseginez ateratzen gaitu gure ohituretatik ". Bizitza atseginagoa egitea da, baita, Zestoa Osasuntsu egitasmoaren helburua ere: adineko jendea kirola egitera animatzea, elkarrekiko harremanak lantzea, gauza berriak ikastea... Beste era batera esanda, hobeto bizitzeko baliabideak jorratzea. Zaharra izatea eta zirkulaziotik baztertzea ez baitira upel bereko sagardoa. Bizitza desberdina egitea, atseginagoa, hobeto bizitzea... horretan aritzen da gure danbolin ere, eta 21 urtetxo bete ditu oraintxe. Bada zerbait. Batzuk, ordea, zaharra, maila gutxikoa, lokalegia, dagoeneko amortizatua... kontsideratzen hasi dira gure aldizkari maitea. Zirkulaziotik kentzeko gogoa, nonbait, iraganarekin inolako zorrik ez bageneuka bezala. Adanismoa.
diruz lagundutakoa
fernando arzallus
d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna
a
rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola
d
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
proiektu laguntzaileak
231.qxp_55 24/10/21 23:03 Página 4
Oholtzan gora eta behera Kasualitatea da ba antzerkia uztea aurten, eta Marinak nire esperientziari buruz hitz egiteko eskatzea. Egia esateko, nire harremana antzerkiarekin behartuta hasi zen. Nire amak bultzatu zidan izena ematera, zerbait egitearren. Eta lehen aldiz antzokira heldu nintzenean, hamabi urterekin eta helduz inguratuta, ez nekien zer egiten nuen nik hor. Atzera begira, eskerrak hor jarraitu nuela. Antzerkia niretzat nagusiki entretenitzeko modu bat izan da, ondo pasatzeko bide bat. Egun nekagarri baten ostean, antzokira marmarka joaten nintzenean ere, etxera izerditan eta pozik itzultzen nintzen. Baina ez da hori bakarrik izan. Antzerkiak asko du emateko. Imajinazioa piztera behartzen zaitu, zure gorputzaren kontzientzia berreskuratzen duzu, eta garrantzitsuena, jendaurrean aritzen ikasten duzu. Izan ere, jendeari aipatzen diodanean antzerkian aritzen naizela, berehala erantzunik ohikoena da “Niri lotsa handiegia ematen dit horrek; ezingo nuke egin”. Eta hau ulertzen dut; azken finean, ni ere dardarka egoten naiz nire txanda iritsi arte. Baina badirudi jendeak ez duela ulertzen antzerkiak beldur horixe bera kentzeko balio duela. Praktikarekin, gero eta gutxiago axola dizu, eta espero baino lehen, erotutako amona zahar batena edo opioari mendekotasuna dion mediku batena ari zara egiten. Gauza polita da ikustea nola pixkanaka hobetzen zoazen, eta baita zure taldekideak ere. Gainera, jendea oso irekia izan ohi da halako giroetan, eta lagun oso onak egin ditut. Oro har, edonori gomendatuko niokeen zerbait da. Horregatik, sekulako zortea iruditzen zait Zestoa bezalako toki txiki batean aukera izatea jarduera hain berezia egiteko. Badirudi jendeak hau ziurtzat hartzen duela, baina ez da erraza antzerki taldeak topatzea. Akaso propaganda garbiegia egiten ari naiz, baina uste dut merezi duen kausa bat dela. Gainera, Amancayrekin ikasi dudana da gauzak behin eta berriz errepikatu behar direla zerbait lortzeko. Amaitzeko, antzerki eta ikuskizunaren mundua bere osotasunean gozatzen dituen pertsona bati pasako diot enbidoa, Juan Alberto Gaztañagari.
enbidoa
ohian larranegi
pintada.
Herrigintzatik, herri zerbitzuetara. Betidanik izan dut transgresore sentsazioa. Langile izateko hautua azkar hartu nuen, baina bizitzako urte independenteenak aprobetxatu nituen desberdina izaten jarraitzeko. Herrian inongo talde, erakunde eta politika kontuetan sartu gabe, baina herrikideengandik aldendu gabe. 41 urtez ikasi eta bizitakoak ikusarazi dit herrigintzan dihardutenen karguak eta ardurak ez datozela bat. Herri langile naizen momentutik, nire gain hartu ditut herritarrenganako enpatia, gutxieneko irribarre eta laguntasuna. Gutxietsitako kargu soilenetik alkaterainoko koska erraldoia, batzuen pribilejioak eta besteen gehiegizko boterea. Sutzen naute ahoz aho darabiltzaten topiko hutsalek, gehiegizko jubilazio eta orojakile presuntzioek. Langileok dakiguna egiteagatik (lana) jasotzen ditugun hobariak (eskubideak) ez zaizkit pribilejio iruditzen, ezta eredugarri ere agintari horien jarrera. Ikasten dugun kargu soilenetik (garbitzaile, etxez etxeko langile…) hasten da herrigintza, eta beharrezko lanen gutxiespen sistematikoaren errudunak gero eta kargu handiagoak dituzten horiengan erortzen dira. Horregatik sinesten dut auzo politikan; lasaotar naizenetik miresten ditut auzo batzordeak. Aupa, Lasao!
egoitz
bota librean
231.qxp_55 24/10/21 23:03 Página 5
norberaren neurrira egindako mundu ikuskera.
Egun hauetako batean, kalean zehar nindoala, bi gaztetxo elkarren artean entzun nituen barrezka eta mugikorrari begira: ‘Ikusi al dezu El juego del Calamar-eko edit hau?’. Hainbeste iritzi kontrajarri sortzen ari den Netflix-eko serieari buruz norbaitek Tik Tok sare sozialean egindako edizio lan bati buruz ari ziren. Gaztetxea zentrora. 10 bat urte izango Zutabe honetan sedira dagoeneko Gazte Asanbladaren parte izaten hasi nintzerie horri buruz aritu netik. Garai onak eta txarrak izaten diren moduan, azken hanintekeen, badago markadako urte batzuk oso urriak izan ziren Gazte Asanblazer esana, baina dadarentzat; ia desagertzeko zorian egon zen. Duela hiru bat urgoeneko asko idatzi te, ordea, gazte talde bat da gurasoen arduraz, fikzio lan honen komenigarritaosatu, eta ilusio eta indarrez sunaz, arriskuaz... Horregatik, nahiago dut sare soziaekin genion berriz lanari. lek erabiltzaile bakoitzarengan sortzen duten mundu Egun, hainbeste denboraren ikuskerari buruz hitz egin. ostean, Asanblada bere loralInstagram, Facebook, Twitter, Youtube, Tik Tok... Sare dian dagoela esan dezaket, sozialak gure eguneroko errealitatearen zati dira eta, inoiz baino partaidetza hanbereziki, gure gazteak bertan daude. Hori bazenekiten, diagoarekin gainera. noski, baina jakitun al zarete gure gazteen eta oro har Gure jarduna aurrera eramasare sozialen erabiltzaile orok ikusi, entzun, jarraitzen teko orduan, ordea, azpiegidituen erreferentziak multinazional handiek zehaztura aldetik ditugun arazoak ten dituztela, euren interes ekonomikoen arabera? azaleratuz joan dira, eta, batzuetan, oztopo bihurtu dira: espaBai, bai, ematen ditugun ‘Atsegin dut’ edo jarraitzen dizioaren kokapena eta azalera, segurtasun neurriak, herrigutugun kontuen araberako edukiak bistaratzen dizkinetik kanpo egotea... gute. Zein da emaitza? Norberaren jarrera edo iritziaIrailaren 18an aurkeztu zen publikoki, prentsaurreko bidez, ren araberako edukiak ematen dizkigutela; gu pozik, Gazte Asanbladaren proiektua, eta han aldarrikatu zen gazbaina artaldeko ardien pare lerratuta. Horrek kasu tetxea zinema zaharra eta zentroa dauden eraikinera lekualguztietan kezkatzen nau, baina bereziki gaztetxoak didatzea, hainbat eragileren babesarekin batera; aipatzekoa da tut gogoan. Irizpide kritikoa eraiki dezaten lan egiten Fundizio Musika Elkartearekin izango den elkarlana. Elkarlan da eskolan, baina handik atera eta ikuskera mugatuko horren bidez, helburua da eskaintza zabala izango duen areto mundu birtual horietan egoten dira. bat kudeatzea, herriari falta zaion hori emanez. Kontuan izan Zenbat eta denbora gehiago pasatzen dugun sare hobehar dugu oso garrantzitsua dela halako proiektu bat aurrerietan, orduan eta irabazi gehiago multinazional hanra ateratzea, datozen urteotan areagotuko den krisi kapitalisdiek kudeatzen dituzten plataformentzat, eta hori tak zer ondorio ekarriko dituen ikusita. Gazte antolakuntza bermatzeko, gustura egoteko edukiak ematen jarraieta langile kontrolpeko espazioen indarra beharrezkoak izantuko dute. Ona litzateke gure gazteei Netflix-eko beste go dira etorkizun gertu batean, haiek gabe gazteek behin eta serie bat aholkatzea: El código que valía millones. Han berriz zapalduak izaten jarraituko baitute bestela. ongi ulertzen da Google-ren doakotasun politikaren Egoera larri hau aurreikusita, herria zein herriko gazte mugiatzean ezkutatzen den erabiltzaileen iraunkortasun mendua bizirik irauteko ezinbesteko erreminta dugu lortu estrategia. nahi dugun espazio berria. Krisi kapitalista gainean dela, diEta iraunkortasun estrategia horretan noski, euskaruaren logikatik at funtzionatzen duen espazio autogestionarak ez du lekurik. Horri buruz beste batean hitz egingo tu bat izango dugulako herrian, aisialdi alternatibo ez-kontsudugu. mista bat bultzatuko duena. Arerio zuzena dugun sistema kapitalistaren aurrean, inoiz baino beharrezkoagoa dugu gazte antolakuntza eta langile borroka. elisabeth pombo Zer etorkizun izango dugu gazteok bestela? Zer izango da gure herriaz hemendik urte batzuetara? Galdera horien aurrean irtenbide bakarra dagoela iruditzen zait: gazte antolakuntza. Besterik gabe, gora gazte antolakuntza eta langileon borroka! Gaztetxea zentrora!
oroitz urbieta
5
jardunian
231.qxp_55 24/10/21 23:03 Página 6
Autoa hartu, eta Iraetara etorri gara Jone Bergara eta biok. Frontoi parean autoa aparkatu, eta 10:00etako kanpaiekin batera ireki du Miren Etxeberriak (Iraeta, 1948) etxean dituen leiho txikietako bat. “Oraintxe noa behera”, esan digu Etxeberriak, eta berehala ireki dizkigu Errota etxeko ateak. Etxeberriak Iraeta jatetxean eman du bizi osoa lanean. Bertako jangela pribatura eraman gaitu lasaiago hitz egiteko, eta, jatetxeko kontuez gain, haurtzaroko bizipenak, gerra garaiko kontuak, kirolarekin duten lotura... denetarik kontatu digu Mirenek. Iraetako Errota etxean bizi zara egun, Miren. Hemen jaio al zinen? 1948ko azaroaren 10ean jaio nintzen, Iraetan, etxe honetan bertan. Errota etxean jaiotako hirugarren belaunaldia naiz. Hemen jaio, eta bizi osoa eman dut mugitu gabe. Lana ere bertan egin dut. Etxean lana egin behar zen. Ez naiz damu. Nor izan zen hemen bizi izan zen lehen belaunaldia? Gure aitona morroi etorri zen Itziartik hona, janaren ordainetan lanera. Aitonaren arreba, berriz, jauregia zaintzera. Etxe honetako nagusia hil zenean, nire aitona ez zen jabe izan, errentero baizik. Azken errenta duela 26-27 urte ordaindu genuen. Niri saldu zidaten zaharrena nintzelako eta hemen egiten nuelako bizitza. Nire amari ez, ez zelako hemengo alaba. Eskolarik ba al zegoen Iraetan zu haurra zinenean? Zer giro zegoen garai hartan? Gu miserikordiara joaten ginen egunero, txiki-txikitatik. Hiru anai-arreba ginen, eta anaia bi-
231.qxp_55 24/10/21 23:03 Página 7
1
kiak iritsi ziren ondoren. Bertan jaten genuen guztiok. Oroitzapen onak ditut. Zentral elektriko bat zegoen garai hartako Iraetan, errota, denda txiki bat eta estankoa. Taberna ere bai. Etxe honen atzean zaldi aldaketak egiten zirela ere gogoan daukat. Nik ezagutu nuen errota martxan zegoela. Industrialdeak hauts eginda utzi ditu, ordea. Ederra zen, oso. Iraetako zubia dagoen horretan presa zegoen, eta ubide batetik jatetxeko jangela azpira iristen zen. Hor, lurpean, kristoren makineria dago, turbinak eta… Jangela azpian, harrizko arkuak daude. Arku horietako batean, osabak burdinazko kaxa batean gordeta utzi zituen armak-eta. Venezuelatik deitu zigun ea topatu al genituen galdezka. Auskalo non dauden... Modesto Etxeberria zure aitona frankistek indarrez kanporatutako Errepublika garaiko azken udal ordezkarietako bat izan zen. Orain gutxi omendu dituzte. Modestoren bi semeak soldadu bidali zituzten, baina ez ziren biak bueltan itzuli... Nire osaba eta aitaren senide guztiak Venezuelara joan ziren gerra ostean. Gure aitona etxe oneko semea zen. Nazionalista zelako, balorea zuen guztia kendu zioten: irratiak, txanponak… Gainera, udaletxeko langile batzuek aukeratzen zuten nork joan behar zuen eta nork ez gerrara. Gure etxetik bi bidali zituzten: Jexux eta Joxe. Sei urte eman zituzten Balaguerren, Lleidan. Bakarra itzuli zen; bestea tiroz hil zuten. Nire seme zaharraren emaztea Balaguerrekoa da. Bere aitaginarrebak lagun historialari bat du, eta orain gutxi topatu dute bere gorpua hilerrian. “Joxeba Etxeberria Erkizia” izenekin dago marmolezko hilarri batean. 18 urte zituzten; ume batzuk ziren. Gure aitak gutxi hitz egiten zuen hildako anaiaren inguruan. Politikara ez dedikatzeko esaten zigun. 1775 inguruan, Iraetako burdinola fanderia bihurtu zen. 1850ean oraindik indartsu jarraitzen zuen. Zuk ezagutu al zenuen lantegia? Lana egiten bai, azken langileak ezagutu nituen. Paperetan jartzen duenaren arabera, Holandako moila egiteko eramaten zen kristal berezia egiten omen zen hemen. Gaur egun, zonalde hori oso arriskutsu dago. Bi zulo handi daude…
Fabrikako langile asko etorri zirela eta, 14 etxe multzo edo kolonia horiek eraiki ziren. Etxe hau herriko taberna zen. Ostatua eta bihitegia ere bazeuden. Etxe multzo horiek gerora egin zituzten langileentzat. Arropa garbitokia ere bazegoen. Nik ezagutu nuen hori martxan. Sei bat harri zeuden, eta gure ama-eta oheratu aurretik joaten ziren oihalekin lekua erreserbatzeko. Oihal bakoitzean familia edo etxearen izena jartzen zen. Goizeko seietan joaten ziren bertara arropa garbitzea. Ondoren, aitak biltegian egin zion bat eta gerora garbigailua erosi zuten. Mantak ez zituen, ordea, inoiz garbigailuz garbitzen. Iraeta jatetxea 1910ean zabaldu zuten Modesto Etxeberria eta Maria Erkizia zure aitona-amonek. Belaunaldiz belaunaldi jarraitu du gaurdaino. Nork erakutsi zizun sukaldean? Ez du eskolarik honek. Atzo galdetu zidaten azkenekoz: non ikasi duzu? Ama eta amamarekin. Biak udaran Zarautzen markesarekin egoten omen ziren lanean. Sukalde tradizionala zen. Menuarekin hasi ziren aitona-amonak. Jatetxea laugarren belaunaldiaren eskuetan, Jon Goikoetxea semearen eskuetan dago 2013tik. Sari potoloak lortu ditu: BMW Más Gastronomia saria, Repsolen Eguzki saria... Gure ama jubilatu zenetik semeak hartu arte egon nintzen ni. Batzuei kosta egiten zaie 70 urterekin erretiroa hartu eta semeari batuta ematea. Nik lehenengo egunetik egin nuen, eta askatasun osoa eman nion. Semeak elektronika ikasketak egin zituen fraideetan. Amaitutakoan, aitak esan zion: jatetxea saldu edo itxi berdin-berdin egingo dugu. “Nik hartuko dut”, esan zuen semeak. Jonek ere amama eta biokin ikasi du kozinatzen. Nik txiki-txikitatik esaten nien bi semeei astearteetan afaria prestatzeko. Betitik sartu diegu hezurretaraino sukaldea. Jon bakarrik ez; bi semeak dira oso sukaldari onak. Karlos Arguiñano etorri zen duela hiru bat urte. Terrazara joateko eskatu zidan. Nahiago nuen tiro bat momentu hartan (barrezka). Etortzen zen lehen aldia zen, eta txipiroiak eskatu zituen, tradizional erara prestatuak. “Semeari nork erakutsi dio txipiroi hauek egiten?”, galdetu zidan. “Amamak”, erantzun nion nik. “Aaaaaaa, horrela, horrela bai”, erantzun berak. Horrekin bakarrik, dena ulertu zuen. Joni bi urtetan eman diote Gipuzkoako sukaldari tradizional onenaren saria. Pozgarria da, oso. Batuta semeari eman arren, ez zara sukaldetik oso urrun ibiliko, ezta? 73 urte egingo ditut, eta lanean jarraitzen dut eguerdietan. 13:00etan hasten naiz, jen“Jende dea etortzen hasten denean. Semeak eta biok ia hitz egin ere ez dugu egiten. Begietagarrantzitsu asko ra begiratuta bakarrik ulertzen dugu elkar.
etorri da jatetxera. Guk ez diogu garrantzirik ematen, ordea. Kale garbitzailea edo kondesa izan, berdin dio”
7
231.qxp_55 24/10/21 23:03 Página 8
Azken urteetako sariekin, izen hobea irabazi al du jatetxeak? Arguiñanoz aparte, etorri al da jende ezagun gehiago? Zestoan izan ezik, beste leku guztietan eta betidanik izan du izena jatetxeak, beti izan da “Errotakua”. Medikua, Donostia Ospitaleko pediatriako zuzendaria, urtetan etorri izan da egunero. Aurtengo udaran, Pedro Sanchez Espainiako presidentearen bigarrena ere etorri da, adibidez. Enpresariak, pilotariak, Arkonada Realeko futbol jokalari ohia, Arguiñano eta bere semeak, Katalunian izen handia duten sukaldariak... Jende garrantzitsu asko etorri da jatetxera. Guk ez diogu garrantzirik ematen, ordea. Kale garbitzailea edo kondesa izan, berdin dio. Tratua beste guztiei bezalakoa ematen zaie. Etxe honetan ez da bereizketarik egiten. Horrela ikasi izan dugu beti. Bezero batzuk familiakoak bihurtzen dira azkenean, etxekoak. Jatetxearen dekorazioa deigarria da oso. Museo bat dirudi. Janaria bezala oso tradizionala. Nondik datorkizu bildumazaletasuna? Osaba batengandik. Lehen oparia osabarena izan zen: aitzurra barrikak egiteko, barrikei barrua jateko. Hark ekarri, eta asko gustatzen zitzaidan. Juantxo Olaizola lehengusuak, behin, goizeko bostetan deitu zidan telefonoz Zestoako zaborrontzi batean traste pila utzita zegoela esateko. Aldatu gabe, pijama eta mantala jantzita kotxea hartu, eta Zestoara joan nintzen. Altzariak baino gehiago, lanparak, mesanotxeak... gustatzen zaizkit. Hartutako guztia zaharberritu egiten dut. Logroñoko plazan igandero egoten da azoka bat. Miserikordiako eskolako mahai bat aurkitu nuen 80 euroan. Ederki zegoen. Non ekarri, ordea? Pena askorekin, baina han gelditu zen. Objektu gehienak opariak dira. Nik gutxi erosi ditut. Hau guztia garbi mantentzea ez da erraza izango. Uzten al diozu norbaiti objektu hauek garbitzen? Ezta pentsatu ere! Gauza hauek guztiak nik bakarrik garbitzen ditut, beste inork ez. Hemen ez da ‘Prontorik’ sartzen; ‘a lo antiguo’, argizaria eta galtzerdi zaharrarekin igurtziz. Zortzi orduz uzten dut ondoren. Objektuen artean sagardoarekin lotutako koadro bat ere badago. Sagardoa egiten al zenuten hemen? Bai, dolarea genuen hor alboan. Industrialdea egiteko, bota egin zuten guztia. Lurrak saldu zituzten jabeek; ez ziren gureak, eta dena bota zuten. Nik ezagutu nuen sagardotegia martxan. Sagardoaren historiaren berri ematen zuen artikulu bat etorri zen behin. Han azaltzen zen Zestoako hainbat baserritan familia bakoitzak urtean zenbat sagardo litro ekoiztu zituen. 1931-1932 urteko datuak dira. Asko gustatu zitzaidan. Artikulua hartu, Zumaiako inprentara joan, eta zerbait polita egiteko eskatu nion bertakoari. Atzeko argazki hori jarri zion. Dolarea bakarrik ez. Frontoi bat ere bazegoen, aitak Txikito de Iraeta bere ilobari egindakoa. Frontoi txiki bat zen; bertan ibiltzen ginen. Iraetako frontoia nahiko berria da.
“Gauza hauek guztiak nik bakarrik garbitzen ditut, beste inork ez. Hemen ez da ‘Prontorik’ sartzen; ‘a lo antiguo’, argizaria eta galtzerdi zaharrarekin igurtziz”
Txikito de Iraeta al da familiako kirolari bakarra? Herri kirolekin ere baduzue lotura zuzena. Kirol afizioa badaukagu, baina kirolaria Txikito de Iraeta bakarrik familian. Herri kirolekin bai, badugu lotura. Gure aitita ezkondu zenean, Itziarko harrobia zuenak Errota harria oparitu zion. Bat eta bakarra dago. Galduta ere ibili zen. Entrenatzeko eraman zuten, eta bueltatu ez. Aitari esan zioten non zegoen, eta bueltan ekarri zuen. Niri askok eskatu didate. Ez dut uzten ordea, ezta… Hemendik horra eta handik hona. Urtean behin irteten da. Iraetako festetan Urrezko Aizkorak antolatutako herri kirol saiorako. Baliorik ez du berez harriak, horrelakoak berehala egiten dituzte gaur egun, baina balio sentimental handia du niretzat.
Realeko armarria, jokalarien argazkiak sinatuta... Futbolzaleak ere ba al zarete? Aita oso futbolzalea zen. Ama ez, nahikoa zuen lanarekin. Gu bostok ere nahiko zaleak gara, agian anaia bikiak ez hainbeste. Ni naiz familiako okerrena eta anaia ere bai. Senarrari esaten nion: erretiratutakoan, Realari eta Donostiako Orfeoiari jarraituko diegu. Europako Kopan Hamburgen egon ginen finalaurrekoetako neurketa hori ikusten. Harrezkero, Europa osoa korritu dugu. Donostiako Orfeoiarekin, autobusez harakinak, tabernariak, arotzak... ibili ginen Europan zehar. Giro zoragarria. Suitza, Italia, Frantzia… Vienako Urteberri eguneko kontzertuan ere izan ginen. Orfeoia eta Reala.
naiara olaizola
231.qxp_55 24/10/21 23:03 Página 9
1
9
231.qxp_55 24/10/21 23:03 Página 10
Alferrago sentitzen zara konfinamenduaren ondoren egiten zenituen paseotxoak egiteko? Erosketak etxeko norbaitek egiten dizkizu eta jada ia etxetik atera ere ez zara egiten? Aurkitu nahiko zenuke entretenimendu berri bat zure etxeko adinekoentzat? Gustatuko zaizun proposamen bat dugu zuretzat! Kiroldegiak, herriko bi zaharren egoitzek, jubilatuen elkarteak eta 3Z elkarteak Zestoa Osasuntsu programa osatu dute Iraurgi Berritzenen aholkularitzarekin, eta azaroan emango du bere aurreneko fruitua. Udalaren iniziatibaz sortutako proiektua da, eta parte hartze zuzena izan du gidaritzan. Denborak esango du zer ibilbide hartuko duen, baina hasiberrien irrikarik ez zaie falta.
231.qxp_55 24/10/21 23:03 Página 11
1
Herri askotan daude antzeko programak martxan; bakoitzak du bere formatua, herriko ezaugarrien arabera egokitua edo maiztasunari dagokionez ezberdina. Baina guztiek dute antzeko helburua: sozializatzeko zailtasunak dituzten adinekoak aktibo mantentzea. Herri txikietan denok elkar ezagutzen dugula uste badugu ere, batzuetan bultzada bat behar izaten da beste norbaitengana gerturatzeko, eta hori ere kontutan hartu da programan.
Zein da plana? Hilabete bakoitzeko aurreneko astean, ibilbide bat eta tailer praktiko bat eskainiko dira. Astearte arratsaldeetan izango dira tailerrak, eta ostegun goizetan ibilaldiak. Ibilbide errazak izango dira, eta mokadutxoarekin emango zaie amaiera. Edonorentzat egokitutako ibilbideak Ibilaldi errazak izango dira, eta irisgarritasuna kontuan hartuko da, makuluekin edota gurpildun aulkian ibiltzen direnek ere eroso parte hartzeko modua izan dezaten. Sasoi edo mugikortasun maila ezberdinak dituzten pertsona guztientzat izango da irteeretan lekua, eta horren arabera, talde txikitan banatuko dira azkarrago dabiltzanak eta ibilbide luzeak egiteko gai ez direnak gehiegi nahastu gabe. Kadera edo aldakatik operatuta zaudela eta oso poliki zabiltzala? Etorri lasai, ez dugu presarik. Asko eta bixi ibiltzen zara, baina normalean bakarrik? Etorri zu ere, eta hilean behin lagun ezberdinekin egingo duzu itzulitxoa eta, gainera, agian beste norbaiti laguntza eskain diezaiokezu. Programa ez dago adin konkretu bateko herritarrentzat bideratua, baina 60-65 urtetik gorakoentzat bereziki gomendatutako ibilaldiak izango dira, eta parte hartzaileek bakarka edo etxeko norbaitek lagunduta edo bestelako lagunen batekin egin dezakete ibilbidea. Goizeko 10:00etan aterako dira kiroldegi ataritik, eta ordubeteko ibilbidea egin eta gero, jubilatuen tabernan mokadutxo bat egiteko aukera izango dute parte hartzaileek. Eguerdiko 12:00etarako, bukaera emango zaio saioari.
Elkartasun keinua Bereziki ibiltzeko ohitura handirik ez dutenak edo horretarako laguntza behar dutenak animatu nahi ditu programa honek. Beldurrik eta lotsarik gabe parte hartzeko dei zuzena egiten zaie, eta Udaletik gutun bat ere jasoko dute parte hartzera animatuz. Elkartasunetik ere izango du programak, eta sasoi hobea dutenek gainontzekoei laguntza eskaintzeko aukera ere izango dute; norbaiti besoa eskainiz edo gurpildun aulkiari bultzaz... Gurutze jubilatuen elkarteko boluntarioak ere izango dira ibilaldietan. Haiek peto batzuk jantzita egongo dira parte hartzaileek ondo identifikatzeko, eta beren ardura izango da bertaratzen direnei harrera egitea eta haien beharretara egokitzea.. Tailerrak Hilean behin tailerrak ere antolatuko dira. Hileko aurreneko astearte arratsaldetan izango dira, 17:00etatik 18:00etara bitartean. Tailer horietan, hainbat gai landuko dira: elikadura, historia, informatika... Elkartzen den jendearen interesen arabera joango dira ekimen ezberdinak antolatzen.
Aurreneko ekintzak
Tailerra: Zestoako altxorrak ezagutu; urak eta Ertxiñako harria.
Hizlaria: Julian Serrano Eguna: azaroak 3, asteazkena (salbuespena, normalean astearteetan izango da) Lekua: Jubilatuen taberna Ordua: 17:00-18:30 Izena ematea beharrezkoa da, kiroldegira bertaratuta, 943 147 942 telefonora deituta edota zestoakirola@zestoa.eus helbidera idatzita.
Ibilaldia: Kiroldegia - San Joan – Bentapeligro – Bainuetxea.
Eguna: azaroak 4, osteguna Irteera ordua: 10:00 Lekua: kiroldegi atarian
71
231.qxp_55 24/10/21 23:04 Página 12
U
rtebeteko etenaldiaren ostean, laugarren Txikitasunian Haundi egitasmoa antolatu zuten urriaren 15, 16 eta 17an Arroabean. 2017an antolatu zuten lehenengoz festa, auzoari bizitasuna emateko helburuarekin. Orain arte egun bateko egitaraua antolatu dute, baina, aurten, egitaraua zabaldu eta ostiraletik igandera bitartean antolatu dituzte ekintzak.
Ostiralean, Bertso trama ikuskizuna eskaini zuten Eli Pagola, Maider Arregi, Jokin Bergara eta Maialen Akizu bertsolariek. Larunbat goizean, eguraldia lagun, ‘Arrua bira’ egin zuten, eta, arratsaldean, IV. Txikitasunian Haundi mus txapelketa jokatu zuten. Hogei bikotek hartu zuten parte, batzuk beste herrietatik etorriak. Iluntzean, Iratzar erromeriaren doinuekin dantzan aritu ziren auzotarrak. Asteburuari amaiera biribila emateko, artisau eta baserritarren azoka jendetsua egin zuten igandean, giro ezin hobean. Antolatzaileek asteburuko ekintzen balorazio oso ona egin dute, eta datorren urtean berriro antolatzeko asmoa adierazi dute.
231.qxp_55 24/10/21 23:04 Página 13
1
AHOAREN GARBIKETA SAKONA
Hortzak garbitu ondoren irakuzketa on bat, enjuagea, egiteko modu bat proposatuko dizuet oraingoan. Egiteko erraz-erraza da, eta osagaiak belar dendan eros daitezke. Aproposa da hortzak, hortzoiak eta mingaina zaintzeko; eta ahoko flora eta defentsak indartzeko ere ona da. Horregatik, ahoa osasuntsu izaten eta arazoak prebenitzen lagunduko digu. Marka komertzial oso ezagunak badaude merkatuan, baina nire ustez oso kimikoak dira, eta gure gorputzarentzat arrotzak diren osagai horiek ahoa, eta ahoak egiten duen hesi lana, kaltetu dezakete. Gurea egiteko behar duguna hauxe da: -Itsasoko ura 200 ml -Ura 100 ml -Propolioa 20 tanta -Bikarbonato atximurkada bat -Cajeput olio esentziala 10 tanta -Iltze (clavo) olio esentziala 5 tanta
Nahastu osagai guztiak botilatxo batean. Hortzak garbitu ondoren erabiliko dugu ahoan nahastu eta gargarak egiteko. Erabili aurretik, astindu egin behar da, eta egunean behin erabilita nahikoa da, arazo berezirik ez baldin baduzue behintzat. MARI ARTANO
IDATZI NAHI BADIDAZU: KERALATXOKOA@GMAIL.COM
3
231.qxp_55 24/10/21 23:04 Página 14
danbolin.eus
Federazioko azterketak egin dituzte Irao zalditegiko ikasleek Irao zalditegiko Urola eta Deba bailaretako hogei ikaslek federazioko azterketak egin zituzten urriaren 2an. Azterketak bi zati izan zituen teorikoa eta praktikoa. Lehen, bigarren eta laugarren mailako galope modalitateko azterketak izan ziren.
Naroa Agirrek Selekzioarekin Trobada la Mediterranea eta Europako Junior Pilota txapelketan parte hartu du C.I.J.B. erakundeak Euskal Pilota Federazioa bere kide bezala onartu zuenetik, joko zuzenen Euskal Selekzioa bere nazioarteko ibilbidea jorratzen ari da. Nazioarteko federakuntzak antolatzen duen Trobada la Mediterranea txapelketan parte hartu dute Valentzian Euskal Pilota Selekzioko hamar pilotarik eta horien artean dago Naroa Agirre arroarra. Euskaldunak emaitza oso onekin etorri ziren. Neskek one-wall modalitateko finala irabazi zuten eta pilota joko internazionalean azpitxapeldun gelditu ziren. Horri esker, Europako Junior Pilota txapelketarako sailkatu zen selekzioa. Herberehetako Franken hirian jokatu zen berau. Sei selekziok hartu zuten parte; Euskal Herriak, Valentziak, Belgikak, Ingalaterrak, Herbereheean eta Italiak. Euskal selekzioa pilota internazionalean Europako azpitxapeldun gelditu zen.
Kiroldegira sartzeko ordutegirik ez da behar Kiroldegian orain arte martxan zegoen protokolo egungo egoerara egokitu dute. Dagoenekoz, erabiltzaileek ez dute sartzeko ordutegi berezirik, ez eta barruan egoteko denbora mugarik ere; beraz, kiroldegia irekita dagoen bitartean sar daiteke bertara (astelehenetik ostiralera 8:3021:00 eta larunbatetan 9:00-13:00 eta 16:00-19:00). Spinningeko ikastaro birtualek ordutegi berria izango dute. 55 eta 30 minutuko klaseak izango dira. 55 minutukoak 8:45ean, 10:30ean, 12:30ean, 18:15ean eta 19:30ean hasiko dira. 16:15ean, gazteen txanda izango da beraz, bazkide gazteek lehentasuna izango dute spinningeko aretoan. 30 minutuko saioak berriz, 9:45ean, 11:45ean, 13;45ean eta 17:30ean hasiko dira.
Antxieta taldea Amalda III kobazuloa ikertzen ari dira Antxietako kideen esanetan, ez da lan erraza bertara iristea. Motxilan tresneria guztia hartuta, Altzolarasgo zubi eta errekak zeharkatu behar dira aurrera eta ia lau hankan basoa zeharkatu ondoren 30 metroko haitz punta batetara igo behar da. Indusketan goreneko azaletan ari dira lanean, baina azken Neanderthalen arrastoak agertu zaizkiela adierazi dute. Joseba Rios eta Laura Sanchez arkeologoek azalpen teknikoak ematen dizkiete Antxietako kideei.
231.qxp_55 24/10/21 23:04 Página 15
1
batera joan nintzen eta pila bat gustatu zitzaidan. Joan den urtean, Zestoan bizi nintzenez, Azpeitiko eskola batean hasi nintzen. Nola izaten dira entrenamenduak?
Astean hiru aldiz izaten dugu klasea. Asteburuetan ere joateko aukera izaten dugu. Arte martzial ezberdinak egiten dira bertan. Irakaslea azpeitiarra da eta hogei pertsonatik gora ibiltzen gara.
5
Zein izan zen parte hartu zenuen lehen txapelketa?
Inaxio sorzazuk Brazilian Jiu-Jiutsuko Europako txapelketa jokatu du Brazilian Jiu-Jiutsu arte martzialeko Europako txapelketa jokatu zen urriaren 15eko asteburuan Valentzian. Inaxio Sorazu zestoarra bertan izan zen. Zertan datza Brazilian Jiu-Jiutsuak?
Arte martzial bat da. Judoarekin antzekotasuna du. Borroka goitik hastan da eta helburua aurkaria lurrera bota, giltza bat egin eta amore emanaraztea da. Bost minutu inguruko konbateak izaten dira. Noiz hasi zinen kirol hau praktikatzen?
Duela bi urte hasi nintzen. Orduan Arrasaten ikasten nuen eta bertan bizi nintzen. Beti gustatu izan zaizkit arte martzialak. Gimnasio
Arrasaten ibiltzen nintzenean, Euskal Herri mailako txapelketa batera joan nintzen. Zuk zure gerrikoan lehiatu behar duzu eta gerriko horren barruan, zure pisuan. Ni gerriko zuria naiz orain eta 76-82 kiloko kirolarien mailan hartzen dut parte. Hasi eta hilabete batzuetara Bilbon izan zen lehen txapelketa eta hirugarren postua eskuratu nuen. Udan, Euskal Herriko irekian hartu nuen parte eta irabazi egin nuen. Urriaren 15eko asteburuan, berriz, Europako txapelketan izan nintzen, Valentzian eta ez zen hain ondo joan. Uste nuena baino maila handiagoa zegoen. Zer da zailena?
Aurkaria engainatu behar duzu. Denok dazkigu ze mugimendu dauden baina zu zerbait egitera zuzenean joaten bazara, harrapatu egingo zaitu. Despistearekin jolastu behar da. Giza xakea bezala ezagutzen da kirol hau. Joko psikologikoa ere bada. Noiz jokatuko duzu hurrengo txapelketa?
Donostian jokatuko dugu laster bat "Invictus" deiturikoa. Zer ematen dizu kirol honek?
Despejatu egiten dit. Beste mundu bat da, jendea ezagutu, gustura nago.
Danbolineko bazkide guztien artean zozketa eginda, Naiara Iruretari tokatu zaio saria
231.qxp_55 24/10/21 23:04 Página 16
ARROABEAN EGIN ZUEN LEHEN ERAKUSKETA TxIKI AGIRRE KEIxETA (ARROABEA, 1963) MARGOLARI ETA ESKULTOREAK, 18 URTE ZITUENEAN. NARKIS BALENTZIAGA PINTOREAREN HERIOTZAREN 50. URTEURRENAREN HARIRA, ERAKUSKETA BEREZI BAT ANTOLATU ZUTEN, ETA ONDOKO ARETOAN ERAKUTSI ZITUEN AGIRREK BERE LANAK. IKASKETA TEKNIKOAK EGIN ZITUEN, BAINA ARTEAREN MUNDUARI LOTUTA EGON DA BETI. ZUMAIAN BIZI DA AZKEN 25 URTEOTAN, BAINA BERE BURUA BETI ARROARTZAT DEFINITZEN DU: “NONGOA NAIZEN GALDETZEN DIDATENEAN, ARROARRA NAIZELA ESATEN DUT BETI”. ZARAUTZ ETA ZUMAIA ARTEAN MUGITZEN DA. BI HERRI HORIETAN BANATUTA DAUKA BERE ESTUDIOA, BETI ITSASOTIK GERTU. BERE EGUNEROKO LANA ABSTRAKTUA DELA DIO, ETA LAN HORIEN ISLAN BETI LABARRA IKUSTEN DA. KEIxETAREN ETxEA LABARRA DA, ETA PAISAIA, ITSASBAZTERRA. ZARAUTZ ETA ZUMAIA ARTEAN KOKATU DU BERE AZKEN PROIEKTUA, ASKIZU AUZOAN, ITSASOA AURREAN DUELA.
Keixetaren Askizuko kultur ekoizpeneko gunea bisitatu nahi baduzu, hartu aurrez hitzordua 656 73 55 72 telefono zenbakira deituta.
231.qxp_55 24/10/21 23:04 Página 17
Noiz erabaki zenuten proiektua martxan jartzea?
“Eremu honetan, ekintza kulturalak biltzen joango gara, sukaldeko lapikoan gertatzen den bezala” Proiektu berri bat hasi duzu Askizun. Zertan datza?
Nire estudioa bisitatzeko proposamenak askotan izaten ditut, baina ez da posible izaten, ez du horretarako aukerarik ematen. Nire lanak erakusteko toki bat behar nuen. Gutxienez, urtean bi edo hiru erakusketa egiten ditut areto edo galerietan. Bi eremu horien arteko zerbait egin nahi nuen, lagun edo interesa duen jendearentzat. Orain, aukera suertatu zaigu, eta etxe bat hartu dugu Askizun, IAL Software Engineering SA enpresarekin batera. Enpresa horrek mezenas lana egiten du, arte mailako mezenas baten lana. Bion arteko kontua da, enpresa eta nire artekoa. Hemen, nire lanak erakutsiko ditugu, erakusketa iraunkorra izango da. Ez da erakusketa areto bat, kultura ekoizpeneko gune bat da. Beti izan dugu horrelako zerbait egitearen ideia, eta aukera hau parean tokatu da. Aurrera begirako zerbait da, amaiera gabeko zerbait. Inolako laguntzarik gabe egindako kontua da, bion artean, enpresa eta nire artean eta zerbait irekia izatea da gure nahia. Areto bat baino gehiago da orduan, ezta?
Eremu honetan, ekintza kulturalak biltzen joango gara, sukaldeko lapikoan gertatzen den bezala: osagaiak botatzen joaten zara, eta, azkenean, lortzen duzu ekoizpena edo produkzioa; ba hemen gauza bera. Denbora pasa ahala edukiak gehitzen joango gara. Erakusketa hasiera soilik da. Liburuen aurkezpenak, bertso saio txikiak edo hitzaldiak egiteko asmoa dugu. Nire lana hemen dago, baina asmoa da hiru edo lau hilabetetik behin aldatzea. Egiten ari naizen hori aurkezteko modu bat da.
Betidanik izan dugu buruan ideia hau. Tokia ikusi genuenean izan zen momentua: hauxe da gurea. COVIDak asko eragin duela iruditzen zait. Iruñerrian erakusketa bat egin nuen udaberrian, eta hilabete erdiz egon zen irekita. Neurri murriztaileak zirela eta, Gipuzkoatik 10 eguneko aukera soilik izan zen hara joateko. Inguruan bizi zirenak joan ziren. Iparraldean ere egin nuen beste erakusketa bat. Hiru hilabetez egon behar zuen zabalik, eta hamabost egunetan bakarrik ireki zuten. Gauza horiek gertatu dira, eta proiektu berri honek askatasuna ematen du. COVIDak gauza asko eragin ditu, eta proiektu honen ardura COVIDak ere badu. Zer ikus daiteke orain?
Orain, azken hiru-lau urtetako errepresentazio bat ikus daiteke. Diziplina ezberdinak bildu ditut. Diziplina anitzeko eremua izatea da gure nahia. Hiru edo lau hilabetetik behin, dena aldatuko dugu. Azken lanak egongo dira ikusgai. Gaur etor zaitezke, eta hiru hilabetera zerbait berria ikusteko aukera izango duzu. Itzultzeko gogo hori piztea da gure nahia.
Etxearen behealdean daude ikusgai zure lanak, baina kanpoaldean ere zeramika batzuk daude.
Barruan eta kanpoan batuko ditugu ekintza kulturalak. Kanpoan eremu zabala dugu. Zeramikaz egindako pago motzak ditugu orain kanpoaldean ikusgai. Alkizan egin nituen: Sormenaren Kabia beka eman zidaten, eta haizea, lurra eta airea ardatz hartuta osatu nituen pieza horiek. Kanpoaldea denborarekin joango da forma hartzen, eta bertako elementuak betirako hor gelditzea da asmoa. Zeramikako eskolak ere ematen dituzu.
Zumaian eta Deban ematen ditut klaseak. Bi multzotan bana daitezke nire ikasleak: jubilatuak eta gazteak. Gazte gehienak arte ederretan lizentziatuak dira; bere garaian ez zuten zeramika ikasteko aukerarik izan eta orain nigana etortzen dira ikastera. COVIDak eragin handia izan du artearen munduan.
Bai, lehen ere egur hartuta zegoen sektorea, eta, orain, are eta gehiago. Laguntzak beti toki batzuetara bideratzen dira; guri ez zaizkigu iristen. Geroz eta zailagoa da eremu publikoak lortzea, eta asko COVIDaren kontuarekin itxi egin dira. Horrez gain, eremu publikoek irizpide subjektiboa dute, eta gure proiektua horren alternatiba ere bada. Eremu zabalago bat probokatu dugu, gure irizpidearekin.
Zuen sektorea `egurtuta´ dagoela diozu. Zein da Euskal Herri mailako artearen egoera?
Arte estetikoa, hau da, pintura eta eskulturak, oso izorratuta dago. Gazte jendea beste lan batzuetan dabil. Gure lana egitea asko kostatzen da: lana egiteko dirua behar da, eta materiala garestia da. Arte ederrak bukatzen dituzten asko irakaskuntzan sartzen dira. Gaur egun, bestelako produkzioak daude, ikus-entzunezkoetan, adibidez, eta horrek beste bide batzuk irekitzen ditu. Margotzen, ordea, oso gazte gutxi ezagutzen ditut, nolabait esatearren; inor ez, egia esan. Bizitza osoa daramazu sortzen. Inspirazioa amaitzen al da?
Geldiuneak egoten dira, zalantzak sortzen dira, aurrera egin ezinak. Geldiune baten ondoren, aldaketa sortzen da: geldiuneek sortzen dute aldaketa hori. Serie bat amaitutakoan, hilabete eta erdi inguruko tartea egoten da, gauzak probatzen joaten zara, eta, ondoren, beste obra bat hasten da. Produzitzen ari zaren momentuan goraka zoaz, eta, momentu batean, geldiune bat behar da. Hamabost egun edo astebeteko geldiunea izaten da nire kasuan, behintzat. Egun horiek beste lan batzuk egiteko erabiltzen ditut. Produkzioa ez da soilik obrak egitea, ordenagailu aurrean ere lana egin behar da: kontaktuak egin, galeriekin hitz egin… eta nik geldiune horiek horretarako aprobetxatzen ditut, gustatzen ez zaizkidan gauzak egiteko.
itsaso waliño errasti
1
7
231.qxp_55 24/10/21 23:05 Página 18
iinkesta. Ni gutxienez alkate! Zulo denak tapatuko nituzke, herri guztia liso liso jarri arte. paloma aranbarri 77 urte
kb
ale
Besteen lana kritikatzea errazagoa Baietz uste dut. Ez. Kanpotik ikusita da asmatzea baiOrain beste gauza erraza ematen du no. Nik daukadan batzuetan nabil baina konpromiso adinarekin ez da baina horiek amaiasko eskatzen du lan erraza. tutakoan denbora eta aurpegia eman izanez gero, zerga- juanito eizagirre behar da. tik ez? 82 urte noelia da silva ion alonso 49 urte 29 urte 60 urte
Arroagoiko frontoian plastikozko eserleku batzuk puskatuta daude
Plazako lurra eraberritzen ari dira zati batean
ale
(Erantzuleak guztira: 83
Alkate edo zinegotzi izateko prest egongo al zinateke?
231.qxp_55 24/10/21 23:05 Página 19
sa 07
1
agenda
martinak Lasaon
urria
29 30
ostirala
Barbantxo aisialdi taldea Arroabean.
larunbata
Sherpa Aizkolari txapelketa nagusia kiroldegian 18:00etan hasita.
azaroa
18
osteguna
20 24
larunbata
Santa Zezilia eguna ospatuko dute Ertxiña Musika Eskolan. Trikiti taldea eta banda txikia kalejiran aterako dira eta ikasleak Musikalean kantuan. Bandak Santa Zezilia kontzertua eskainiko du 20:30ean kiroldegiko aterpean.
asteazkena
Zestoako Udalak Goiener elkartearen laguntzaz herrian sortu nahi duen komunitate energetikoaren aurkezpen hitzaldia 18:30ean.
igandea
Goizean eta eguardian zehar Lasaoko produktuen azoka eta animalien erakusketa. Idikaitz txistulari taldea eta Lasaoko erraldoi eta buruhaundien kalejira. Lasaoko haur eta gaztetxoentzat bazkaria. Arratsaldean zehar puzgarriak frontoian.
11
osteguna san martin eguna
12
ostirala
13
larunbata
Meza eta hamaiketakoa auzoko adinekoentzat.
Txupinazioa ta bertso afaria. Bertsolarietako bat Andoni Egaña izango da. Trikitilariek alaituko dute afaria. Zestoa Manitu eta Azpeitiako taldeak, dj... Frontoian bokatak eta edariekin txosna egongo da hotzari aurre egiteko.
•I
rao zalditegiak irteerak antolatu ditu.Azaroaren 6an
eta 20an eta abenduaren 6an eta 8an egun erdiko zaldi irteerak antolatu dituzte. Iraoberritik irten eta Oikia, Askizu, San Prudentzio, Eitzaga eta Garate gaina igaro ondoren, berriz ere Iraoberrira itzuliko dira. Hamabi urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte eta ezinbestekoa izango da 2. galopea edo antzeko maila edukitzea. Ibilaldiaren prezioa 80 eurokoa izango da, hamaiketakoa barne.
ga 4 12 16
ztelekutik AZAROKO ESKAINTZA:
97
eta 11: pizza tailerra (3.zikloa). Aurrez izena ematea komeni da gaztelekuan. eta 13: sukaldaritza tailerra, patata-tortila (DBH). : plastilina tailerra (1.zikloa). Aurrez izena eman behar da gaztelekuko whatsapp zenbakian (688 684 029). : yoga tailerra haur eta gurasoentzat. 17:00-18:00 (HH) eta 18:15-19:15 (LH). Aurrez izena eman behar da gaztelekuko whatsapp zenbakian (688 684 029). : plastilina tailerra (2.zikloa). Aurrez izena eman behar da gaztelekuko whatsapp zenbakian (688 684 029). : Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguneko MURALA (3.zikloa)
18 23 25
Ha
urrentzat jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin:
5 12
eta 19: Aizarnan eta Zestoako herrigunean. eta 26: Arroabean.
Barbantxoren saioetan parte hartzeko aurrez izena eman behar da gaztelekuko whatsapp zenbakian (688 684 029).
231.qxp_55 24/10/21 23:05 Página 20