Urria 2018

Page 1

198.qxp_55 21/10/18 21:43 Pรกgina 1

danbolinekin batera jaioak


198.qxp_55 21/10/18 21:44 Pรกgina 2

943 148 061


198.qxp_55 21/10/18 21:53 Página 3

34 6 10 14 16 19 ENB I D OA I NK E S TA

DANBO LIN ADIN EZ NAGU SI

ATZERA BEGIRA, AURRERA JARRAITZEKO ILUSIOZ

Egun hauetan ikusi ditut Sastarrain inguruan jolasean 9-10 urteko haurrak, beste herriren batetik erreka-bazter zoragarri honetara pare bat gau pasatzera etorrita. Horrelaxe etorri nintzen ni ere umetan Hernanitik adin horretan, kontatua dut lehenago ere orrialde hauetan. Kasualitatea, Danbolinek 18 urte betetzen dituela eta ni orain 18 urte non egongo nintzen kalkuluak ateratzen hasita iritsi naiz Sastarraingo nire ume-denborako oroitzapenetara. Orduantxe ibiliko nintzen ni ere Ekaingo kobetako zestoar haiek zapaldutako zelai berberetan saltoka. Eta nork esango zion orduko Itsaso hari ia bi hamarkada beranduago lur horiexetan biziko zenik! Nork esango zion Itsaso txikiari orduantxe lehen bueltak ematen hasia zen ilusioz betetako Danbolin hartako ‘Atarikoa’ idazten ariko zenik! Eta hara, danbolinak birak ematen dituela, baina bizitzak ere bai makina bat. Eta hemen naukazue, aurreneko portada haiei begira, 2000, 2001, 2002, 2003ko Danbolinetako argazki zaharretan murgilduta. Ez naiz txarrena aurpegi eta izenekin, ari naiz pixkanaka herriko familien puzzlea osatzen, baina erretratuetan ikusten ditudanen erdiak ez ditut ezagutzen, eta ezagutzen ditudan beste erdiekin barre ederrak egiten ari naiz. Hegan pasatzen zait denbora horrela, argazki artean galduta. Eta zenbat sinadura? Zenbat kolaboratzaile? Zenbat militante eta zenbat boluntario? Hori ere zenbatzeko modukoa da, zifra polita aterako bailitzateke Danbolinetik pasatako izen guztiak kontatuko balira. Eta hor ere beste argazki polit bat, 18 urte hauetan kolaboratzaile ibilitako guztiona, denok elkarrekin. Hemezortzi, berez, ez da oso zenbaki borobila; baina badu esanahi berezia gure jendartean. Adinez nagusi izate edo ez izate hori egun batek markatzeak nire zalantzak sortzen badizkit ere, ez da hori gaur hitz egiteko kontua, eta ez naiz horretan sartuko. Ordea, Danbolinen urtebetetzea aprobetxatu dugu gaur hemezortzi urte dituzten zestoarrekin elkartu eta honetaz eta besteaz jarduteko. Nola ikusten da Zestoa hemezortzi urteko gaztearen begietatik? Nola begiratzen diote gaur egungo jendarteari? Gustura galdetuko nieke nik proiektu komunikatibo honen lehen pausu haietan lanean aritu zirenei nola ikusten duten egun Danbolin. Bete al dira hasiera haietan zuen buruetan zeuden ideiak? Teknologiak daraman abiadurarekin, zer moduz kokatuta sumatzen duzue proiektua? Eta Zestoako etxe guztietara heltzen den papera eta bere edukia? Bazkide eredua? Seguru dena ez dela espero bezalakoa izango, bidea eginez egiten baita. Baina seguru nago harro daudela herrian piztu zuten su txiki hartaz. Zenbat lan, esfortzu eta ilusio egon ote zen estreinako orrialdeek argia ikus zezaten? Batzuk ondo oroituko dira, ziur. Hemezortzi urte aldizkariak bete ditu, bai, baina zorionak zuentzat dira: mende berriarekin batera modu batean edo bestean proiektu honi indarra, martxa eta bizia eman zenioten guztientzat.

d a n b o l i n EK

I

tsaso zubiria

E Z D U B E R E GA I N H A RT Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U NA

a rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) tel.:

943 147 123

h.el.: info@danbolin.eus

d anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, Maialen Kortadi eta Naiara Exposito

d iseinua eta maketazioa : Eneko Aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

JARDU NIAN IRU RETA

A NTO NIO

DAN BO L IN. EU S

EUSKARALDIA

A G E N DA

diruz lagundutakoa


198.qxp_55 21/10/18 21:44 PĂĄgina 4

Au enbidoa

Hurrengo lau urte herritik at

rreko artikuluan Manex Odriozolak enbidoa bota zidalako ari naiz gaurkoan hemen idazten. Suertez nik kontatu beharrekoa ez da harena bezain gogorra. Manexek berak esan bezala, hasia dagoen ikasturte hau eta unibertsitateko gradua Gasteizen egingo ditut. Joan nintzen momentutik izan nituen hainbat buruhauste: bakarrik bizitzen ondo moldatuko nintzen, ea gradua nire gustukoa izango zen... Hala ere, badirudi oraingoz dena ondo doala. Hori dela eta, hasieran nituen kezka horiek denak oraingoz uxatu dira. Giroa, espero nuenaren aurka, oso ederra da campusean, giro euskalduna eta ikasle mugimenduaren presentzia handiarekin, eta horrek esperantza pizten dit. Bestalde, nire aurtengo helburu nagusia ikasturtea lehenengoan gainditzea da. Aurtengoan gradua ez dut horren erreza ikusten; hori dela eta, uste dut nahiko denbora eskaini beharko diodala gai horri, nahiz eta ikasle mugimenduan militatzeak ere nahiko denbora eskatzen didan. Izan ere, militanteok datorren ikasturtera begira hainbat gauza aldatu beharra daudela ikusten dugu, eta horiek aldatzeko borrokak, inolako zalantzarik gabe, denbora asko eskatzen du. Hala ere nahiko motibaturik nago, klaseko giroa nahiko ona delako, eta nire pisu-kide Mikel Nogalesek, hemen hainbat urte igaro eta gero, laguntza handia ematen didalako. Txanponaren bestaldean, inolako zalantzarik gabe, ostiralak daude. Gasteizen ostegunak festa-giro handia izaten dute; hori dela eta, ostegunetan festa egin ondoren, hurrengo egunean klasera bestondo ikaragarriarekin joaten gara ikasle gehienak. Baina tira, uste dut merezi duela. Testu hau ezin dut amaitu Manexi animorik eman gabe; haren aurkako errepresioa baliteke oraindik bukatu gabe egotea. Bide batez, salaketa bat egin nahiko nuke ikasle mugimenduak jasotzen duen errepresioa dela eta. Nik enbidoa Joritz Zunzunegiri pasatuko diot; Mexikon ari da unibertsitateko ikasketak amaitzen. Aurrera ba, Joritz, ea zer kontatzen diguken.

J

P

oseba aramendi

intada . Akoan seinale bat jartzeko beharra dagoela eta, seinale hori jartzea eskatu nahi dugu.

Ermitaren ondoko bidegurutzean, Aizarna seinalizatzen duen kartela behar dugu. Udan behin baino gehiagotan ibiltzen dira kotxeak Akoan barrena galduta, bidegurutzean Aizarnarako bidea markatu gabe dagoelako. Normalean ibilgailu gutxi ibiltzen da eta anekdotan geratzen dira nahasmenak. Baina errepide nagusia mozten den kasuetan, larriagoa da egoera. Azkeneko aldiz, urriaren 2an, kolapsatu egin zen Akoa. N-631 errepidean, harrobiaren parean, istripua izan zen. Ibilgailu asko igo ziren Akoara (Zarautz eta Azpeitira joateko, Aizarna eta Erdoiztatik) eta Aizarnako bidea hartu beharrean Akoako baserrietara doan bidea hartu zuten askok, Zubigoena baserrian bukatzen den bidea, alegia. Baserrietarako bideak kolapsatu zituzten, ez baitago bi kotxe gurutzatzeko nahikoa leku. Uste dugu ermitaren ondoan kartel edo seinale bat jarrita konponduko litzatekeela arazoa. Iturria dagoen lekua egokia izan daiteke.

P

edro cabanillas


198.qxp_55 21/10/18 21:44 Pรกgina 5

5

INKESTA Kiroldegian sauna zerbitzua jarriko dute. Aukera hauetako zein da egokiena zure ustez? (Erantzuleak guztira: 80)

Ez zait beharrezkoa iruditzen bi sauna jartzea. Sauna komun bat nahikoa da, nik hori uste dut. Jone exposito 22 urte

k

b

Sauna jartzea oso ondo iruditzen zait herrian edukita joango nintzateke, baina nire ustez bakarra behar luke, eta mistoa edozeinekin joateko modua izateko. Sonia vega 39 urte

ale

ale

Bi sauna jartzea gaizki iruditzen zait, denontzako bakarra jarri beharko lukete. Kristalezko bat litzake ona, kanpotik ikusteko modukoa nor dagoen eta nahi baduzu sartu eta bestela ez. Esteban telleria 63 urte

Igerilekuak egiten direnan ez da inoiz zalantzan jartzen bat edo bi egin behar diren sexuaren arabera banatuta. Saunarekin ere berdina izan beharko luke, bakarra eta denontzat. Koldo intxausti 43 urte

Kaleko zuhaitzen bueltako belar zati guztiak (eta belarrezkoak ez direnak ere) zakur kaka mokordoz josita daude.

Kostata baina eskola txikiko sarrerako barandan panelak jarri dituzte albo batean, haurrak gora igo ez daitezen.


198.qxp_55 21/10/18 21:44 Pรกgina 6

ADINEZ 18 urte bete ditu Danbolinek, adinez nagusi egin zaigu. Nolakoa izango zen Danbolin 18 urteko nerabe bat izango balitz? Zein izango ziren bere gustuak? Kezkak? Nahiak? Aurten 18 urte bete dituzten eta beteko dituzten zestoar talde batekin bildu gara eta hainbat gaien inguruan solastu dugu 18 urte bete berri dituen gure Danbolin beraiek bezalako bat izango balitz nolakoa izango litzateken irudikatzeko.

IKASKETAK Batzuk unibertsitatean eta beste batzuk goi-mailako moduluetan dabiltza. Garai batean guztiak unibertsitatera joateko ohitura hartu zutela diote eta orain berriz, goimailako moduluak egitera ere animatzen dituztela, lan aukera gehiago daudela esanez. Psikologia, soldadura, kirol irakasle-ikasketak, enpresaikasketak, erizaintza... urte batzuk atzera eginez gero antzerako ikasketak topatuko genituen, eta genero ikuspegitik begiratuko bagenu ere antzerako jarraitzen dugula esan dezakegu. Psikologia eta erizaintza (90 ingurutik 6 neska) bezalako ikasketetan gehiengo handiena neskek osatzen dute, eta soldaduran berriz mutilek. Goi-mailako moduluetan genero ezberdintasun hau oraindik eta nabarmenagoa da, neskak gehiengoa diren kasuetan zaintza edo estetikarekin lotutako moduluak izaten dira eta mutilak gehiengoa diren kasuetan berriz, tailerreko lanekin eta lotutako moduluak. Kirol irakasle-ikasketetan ordea, orain dela urte batzuk gizonezkoak gehiago ziren emakumezkoak baino eta egun ikasketa horiek egiten dituen neska zestoarrak dio oso parekatuta daudela, hortxe-hortxe neskak gehiago direla. Guztiak hemen inguruan ikasten dute, Donosti edo Elgoibar inguruan, Gasteizen dabilen bat edo beste kenduta. Baina Euskal Herritik kanpora joateko intentziorik duten ala ez galdetzean, azkar erantzun dute baietz eta Erasmusa aipatu dute.

18 URTE BETETZEAREN ABANTAILAK 18 urte betetzean ez zutela ezer berezirik espero diote, baina bai nolabaiteko askatasun bat sentitzen dutela. Alkoholdun edariak kontsumitzerako orduan edo gurasoen baimena behar den gauzetan, adibidez, notak eta eskolako baimenetan. Baina etxean gurasoek esaten dutena egiten jarraitzen dutela esaten digute, hor ez dutela abantailarik antzematen.

SAREA ETA TEKNOLOGIA BERRIAK Gazte hauek eskuan mugikor bat zutela jaio zirela esaten dugu maiz. Sare sozialekin izan zuten lehen kontaktua 9 urterekin izan dutela diote, Messengerrarekin hasi ziren. Ondoren, 12-13 bat urterekin, Tuentira egin zuten salto eta egun, Whatsappa eta Instagrama dira punta-puntan daudenak. Facebookak generazio honetan ez du arrakastarik izan. Zergaitik gadetzean batzuk diote helduentzat bezela ikusten dutela, gurasoentzat, baina bat edo bestek dio Instagramean ere azaltzen direla guraso batzuk sorpresaz. Mugikorrarekin 6.maila eta DBH1 bitartean hasi ziren, 11-12 urterekin.


198.qxp_55 21/10/18 21:44 Página 7

7 “Postureo” edo itxurakeriaz hitz egitean baietz badagoela sare sozialetan nolabaiteko erakutsi behar hori diote. Oporretara joan eta argazki bat igotzeko behar hori adibidez, besteek ikus dezaten kanpoan ibili zarela eta zein gustura ibili zaren. Nolabaiteko presio sozial hori badagoela diote. Orain 18 urterekin kontzientzia gehiago dutela diote, baina gazteagoak zirenean behin ala beste izan zituztela gaizki ulertuak edota haserreak lagun artean diote. “Tresna indartsuak dira eta ez badakizu hauen erabilera egokia zein den min egin dezakezu” azaldu dute. Denboraz ez dakite esaten zenbat ordu egoten diren mugikorrari begira, baina sarri sarri begirada bat botatzen diotela edozer begiratzeko esaten dute, tik moduko batean bilakatu dela. Aitortzen dute, gustatuko litzaiekela mugikorra gutxiago erabiltzea baina hainbeste ohitu direla mugikorra izatera, hau izango ez balute ez zutela jakingo zer egin. Arazo hori ordea, gazteena soilik ez dela diote, gurasoek bronka botatzen omen diete mugikorrari begira egoteagatik etengabe baina gero gurasoak askotan okerragoak direla esaten dute.

KEZKAK ETA INTERES SOZIALAK Batek dio orain dela gutxi Zestoako Txoko Feministan hasi dela parte hartzen, gero eta kontzienteagoa dela arazo honen errealitateaz eta nahiz eta gaia ikusgarriagoa egin den azken urteetan ez zaiela iruditzen arazoa gutxitzen ari denik. Politikari buruz ere hitz egin dugu beraiekin. Ez dira asko aritzen politikari buruz, eta aritzen direnean hedabide masiboetan hitz egiten diren gaietaz eztabaidatzen dutela diote. Jendeak ordea, bakoitzaren jarrera ideiarik izan gabe defendatzen duela diote batzuetan, hedabide masiboetan entzun dutena edo Instagramen ikusi dutena erreferentzia bezala hartuta. Datorren urteko maiatzeko udal-hausteskundeetan bozkatuko duten ala ez galdetzean baietz diote, emango dutela botoa, baina lehendabizi ongi informatu behar dutela, ez dutela emango botoa emate aldera. Beste batek dio ongi informatzea zaila izango zaiela, alderdi guztiek euren programan gauza politak besterik ez dituztela kontatzen. Eta azkenik, aitortzen dute gurasoak egiten dutenak ere eragina izan dezakeela beraniengan. Euskal gatazkari buruz ere aritu gara, baina gai honen aurrean orokorrean, konpromesu handirik ez dutela azaltzen diote. Noizean behin izaten diren manifestazio, kontzentrazio eta abarretara joaten direla baina gutxiengoa direla; gehienek paso egiten dutela.

ZESTOA Zestoari buruz zein iritzi duten, zer botatzen duten faltan, zer duen berezia eta antzerako galderak egin dizkiegu. Gaztetxeari dagokionez diote lokal moduan ikusten dutela, lagun talde bat egunerokotasunean bertan egoten dela, eta nahiz eta batzuk lagunak izan, nahiago dutela taberna batera joan zerbait hartzera Gaztetxera egotera soilik joatea baino. Narrats itxura duela diote, eta ez diela asko erakargartzen bertara joateak.


198.qxp_55 21/10/18 21:44 Página 8

Mugimendu gehiago egongo balitz ordea, gehiago joango liratekeela. Orain Gaztexean ibiltzen direnak ordea, egon dira beraiekin eta egoeraz konturatuta daudela esan dute, eta aurtengo ikasturtean jendea gauzak egiteko gogoz ikusten dela. Lokalei buruz ere jardun gara hitz egiten eta nahiz eta neskek ez duten horren beharra sentitzen mutilek baietz esaten dute. Aurretik izan zuten lokal bat eta orain berri baten bila dabiltza. Hau tabernetan egotearen alternatiba dela diote, eta lokal batek taberna batek baino nolabaiteko askatasun eta intimitate gehiago eskaintzen dietela diote.

Gazteentzat ekintza gehiago izatea botatzen dute faltan herrian, batez ere asteburuetan, ostiralero eta larunbatero gazteek herritik martxa egiten baitute kanpora. “Herrian asteburuetan giro pixka bat sortzeko tabernariak zerbait antolatuko balute hemen geratuko ginateke eta ziur gaude beste herrietatik ere jendea etorriko litzatekeela, jakinaren gainean baikaude Zestoako parrandako giroa jende askori gustatzen zaiola, eta Azkoitira baino lehenago etorriko zirela hona” azaldu dute. “Horretarako ordea, herritarrak ere prest azaldu beharko ginateke gaueko giroa eta bizilagunen arteko elkarbizitza pixka bat errazteko” gehitu dute.

MODA Internet bidez zein dendan erosten dute. Neska zein mutilen kasuan beraiek aukeratzen dituzte beraien arropak. Nesken kasuan moda kontuak sare sozialetan asko eragiten duela diote, eta batez ere parrandara doazenean. “Nolabaiteko presio minimo bat dago parrandan ongi jantzita joateko, makillajea eta baino arropari ematen zaio garrantzia”. Azpeitian jendea oso maila altuan jansten da parrandako ere arroparik onenekin. Mutilen kasuan ere txandaletan ez direla joaten parradara esaten dute, bakeroekin joaten direla.

PARRANDAK 14 bat urterekin hasi zirela alkohola edaten diote. Neskak beti ere lehenago hasten direla, eta atzetik datozen gaztetxoak dirudiela beti lehenago hasten direla probatzen. Egun, zkoitira joaten direla parrandara, nahiz eta azkenaldian hau indarra galtzen ari dela dirudien eta Azpeitia berriz indarra hartzen. Edariei dagokionez, batzuk diote gazteagoak zirenean gehiago eta edari gogorragoak edaten zituztela. Beste batzuk berriz, diote matxakatuetara joaten direla ia gau osoan zehar, behin hasten direnean parranda amaitu arte jarraitzen dutela. “Helburua, gau batean guztiok ahalik eta matxakatu txupito gehien edatea da, albokoak nahi ez badu ere edanaraztea eta horrelako

tonto irteerak izaten ditugu” diote. Botiloi zaleak inoiz ez direla izan esan digute, gehiago ibili direla tabernatan. Neskek 20€-30€ inguru gastatzen dituzte asteburu bakoitzean eta mutilek berriz, 70€ inguru. Parrandara irten eta etxera itzultzeko orduari dagokionez, baimena gurasoei eskatzeari aspaldi utzi ziotela diote. Hiru parrandatan goizeko 7:00etan itzultzen bazara etxera, gurasoek zera esaten dutela diote: “nahi duzunean itzuli baina ongi itzuli”. Ez dute autorik eramaten eta ez dira auto-stopean itzultzen, taxian edo busean itzultzen dira etxera. Gaur egun sarri-sarri izaten dituzte busak, baita gauetan ere. Kontzientzia gehiago dagoela diote edanda gidatzearen inguruan.

DROGAK Drogei buruz ere aritu gara beraiekin eta asko mugitu eta ikusten den gauza bat dela diote, asko normalizatu den gai bat, eta inguruan duzun jendeak asko eragiten duela. Speeda, kokaina, diseinuzko drogak, ketamina... kontsumitzen dela diote. Modan dagoen gauza bat bezala ikusten dute, eskura dutela nahi izanez gero eta aurrera begira ez dakitela ze bilakaera izango duen baina arazo bat izan daitekeela diote.

JOKOA ETA APUSTUAK Jokoa eta apustuak egun, mutilen kasuan, gazteen egunerokotasunaren parte bilakatu dira. Belaunaldi honetako gazte batzuk 13-14 bat urterekin hasi ziren probatzen eta gaur egun bat baino gehiagorentzat arazo bilakatu dela diote. 20 eta 50 eurotako apustuak sarri-sarri ikusten direla diote eta gehienetan gurasoek emandako propinarekin egiten dituztela. Igande askotan adibidez, arratsalde osoak taberna baten futbol partidak ikusten pasatzen omen dituzte, tartean apustuak eginez. Gehienbat, kirol apustuekin dagoela arazoa diote baina txanpon-makinetan eta bestelakoetan ere aritzen dela jendea diote. Gainera, gaur egun ez dago taberna bateko makinetara joan beharrik apustu bat egiteko, mugikorretik egin daiteke zuzenean. “Kontrolik gabeko industria bat da, diru pila bat mugitzen duena eta guk txikitatik ikusi izan duguna. Arrisku handia dago tentazioan erortzeko” gehitu dute.

S

ara matsutani arrizabalaga


198.qxp_55 21/10/18 21:44 PĂĄgina 9

9 Gaztetatik gustatu izan zaizkio historia kontuak Asier Mendizabali (Zarautz, 1965). Asko irakurri du, asko arakatu eta ongi jantzita dago arlo horretan. Euskal Herriko zein menditan izan ziren borrokak, tropak nondik sartu ziren, zein zonatan egon ziren denbora luzez, lubakiak non zeuden...

Gutxik bezala irudikatzen ditu gerrako pasarteak Mendizabalek; gertatutako lekuan bertan ibili baita, tontorrik tontor edo sasi artean, zoko sakonetan barrena. Orain dozena erdi bat urte, bere bizitzan geldi aldia eginez, bizi guztiko pasio bati heldu zion, gerra garaiko aztarnak aurkitzen hasteari. Metal detektagailu bat erosita, aztarna mordoa aurkitu du ordudanik, baita gorpuzkin bat ere. Kontatu ez zaigun historia ezagutzeko modu bat bilatzen du Mendizabalek aztarnetan, nahiz eta aitortzen duen, galderei erantzunak aurkitu nahian, galdera gehiago sortzen zaizkiola sarritan. Urriaren 11n, Portale Kulturgunean egin zuen erakusketaren aurkezpena. Ongi azaldu zuenez, ezer gutxi kontatu digute gerra garaiaz. “Mahai gainean ez dago triparik, ez izerdi, ke edo leherketa usainik", baina, mahai gainean zeuden tresnek, gerra hartara zertxobait gerturatzen laguntzen zuten. Gertakarien testigantza izateaz gain, espekulatzeko aukera ematen zuten, Mendizabalen azalpenei esker, erakusketara hurbildu zirenei ere burua galderez josiz. Metalezko detektore bidez, urteen poderioz, batez ere Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako lurpean aurkitzen joan den armak, kaĂąoi zatiak, karlistaldiko pistola, fusila, balak eta bala-zorroak, metraila, granadak, gudarien zenbakidun txapak, kantinplorak, platerak, tenedoreak eta koilarak, kartutxera, garbitasun tresnak, intsigniak, txanponak, gerriko zatiak eta beste hainbat eta hainbat gauza berezi daude ikusgai Portaleko erakusketan. Asier Mendizabalen ustez, oro har, ez dago interesik erakundeen aldetik Memoria Historikoarekiko, herritarrek urratu eta landu behar dute bide hori, tokian tokiko informazioa lortuz, bertatik bertara, gertukoen testigantzak jasoz. Erakusketa hori bide horretan, bultzada modura egin dela adierazi du. Erakusketa urriaren 31 arte egongo da ikusgai, astelehenetik ostegunera bitartean Portale tabernan.

J

one bergara


198.qxp_55 21/10/18 21:44 Página 10

J

ardunian

A NTONIO IRURETA

A

ma zenak esaera zahar asko zekizkien, eta haren ahotik entzundakoak gogoan ditut oraindik. Erdi bertsolaria zen gure ama. Laster antzematen zuen bertsoaren bukaerak nola izan behar zuen, eta behar bezala amaitu ezean baita zuzendu ere. Bi mendik ez dute sekula alkar jotzen, bi gizonek, ordea, bai. Eguzkia mendertzian, neskatxak etxian eta esnea pertzian. Baserriren batean familia izan omen zuten, eta horretan zikindutako izarak garbitzeko edo, senarrari lixiba egin beharko zutela adierazi zion emazteak. Senarrak, baserriko lanak zirela eta, aste horretan ez zegoela lixiba egiteko astirik erantzun, hurrengo astean beharko zuela. Orduan askotan gaixotzen omen ziren eta, hurrengo astean emakumea larri omen zegoen, hilzorian. Gizonari hala esan omen zion: “Lehengo astean ez genuen lixiba egiteko astirik izan, aste honetan hiltzeko bada ere tartea hartu egin beharko “oinez joaten dugu”.

ginen orduan erromeriara, oinez joan eta oinez buelta, eta eguna argitzerako etxera”


198.qxp_55 21/10/18 21:44 Página 11

1 1

Ondarbason jaio eta hamalau urtera arte ikasten aritua, ezta? Hori ez dakit, ez nuen ikusi nire jaiotza nik neuk. Baina bai, bai, hemen jaioa. Lasaoko unibertsitatean lehen ikasketak, en la universidad de Lasao. Lasaon euskaraz egiten genuen, baina Zestoako eskolan ez genuen horretarako aukerarik izan. Hantxe ibiltzen ginen jolasean, ez genuela ezer ikasi iruditzen zait. Gaztelaniaz ez geneukan ideia handirik, baina ez genuen ikastea beste aukerarik izan. Hala ere, ez dut gogoan euskaraz egiteagatik zigortzen gintuztenik edo, ez dut oroitzen. Ondorenean Hermanoak etorri ziren, eta haiexekin ikasi nuen pixka bat. Bazen hermano bat oso ongi irakasten zuena, niri behintzat hala iruditzen zitzaidan, oso jatorra zela dut gogoan. Hermano Ignazio, bizkaitarra zela esango nuke. Hamalau urte ingurura arte aritu nintzen eskolan.

Garai hartan oso ohiko zen eta, erromeriazalea izan al zara? Bai, erromeriak izugarri gustatzen zitzaizkidan, dantzan amorratua nintzen. Orduan dantzan egitea ordaindu egin behar izaten genuen. Ordaindutakoan txartel txiki bat ematen ziguten, eta bularrean jartzen genuen txartel hura. Behin baino gehiagotan txartela ordaindu eta emakumeek poteak (kalabazak) eman izan zizkiguten. Erromeriarako plazarik onena Endoia zen, Uztapide. Ibañarrietakoa ere plaza ona zen, santakutzetan. Aittola, Lastur… Lasturrera oinez joaten ginen orduan, oinez joan eta oinez buelta, eta eguna argitzerako etxera. Gaur egungo gazte asko autobusean joan eta goizerako itzuli ezinik ibiltzen dira, pentsa. Hemezortzi urterekin hasi eta hogeita hamar urte ingurura arte ibili ginen erromeriaz erromeria. Orduan ere bizi. Dantza egitea, ordea, ez al zen bekatu? Jakina, orduan dantza egitea ere bekatua izaten zen. Bekatuak ere xelebreak dira pentsatzen jarrita, ezta? Izarraitzen maiatzaren azken igandean izaten da erromeria, Xoxoteko eguna. Han ez zen dantza loturik egoten, eta kilometro bat barnerago, Zamalekutan, Azkoitiko partean alegia, dantza lotuan egitea libre izaten zen. Denak hara joaten ginen, noski. Esaterako, Deban ere ez zen dantza lotuan egiteko aukerarik izaten, debekatuta zeukaten, baina Azkoitian, aldiz, ez zen horrelako debekurik. Trikitiari “infernuko hauspoa” deitzen zioten elizgizonek. Gerora, ordea, elizan bertan ere hasi ziren trikitiari bere lekutxoa egiten. Munduak bira asko ematen ditu. Urteak igaro ahala, lotuan dantza gehiago egiten genuen, baina ez dago trikiti ederra baino gauza hobeagorik. Trikiti kanta ederra entzunez gozatu egiten dut. Zestoan bertan ere izugarrizko giroa egoten omen zen garai hartan, ezta? Zestoari “Paris pequeño” deitzen zioten gure gazte garaian. Udan, frontoian, egunero izaten ziren pilota partidak, bi edo hiru partida egunean. Kanpotik erruz etortzen zen jendea. Pentsa, orduan hotel mordoa zegoen herrian: Lasa, Kerejeta, Goñi, Irure… Orain, aldiz, bakarra. Kale etxeetan ere kanpotar asko hartzen zituzten. Bertakoak ganbaran egiten zuten lo, eta kanpotarrei uzten zieten beren pisua. Horrenbeste hotel aipatu dituzu, baserriek ba al zuten hotelekin harremanik? Bai. Guk, esaterako, esnea Bainuetxera eramaten genuen. Kontatzera noan hau geroagoko kontua da, baina gogoan dut esnea ematera joan nintzen egunetako batean, Bainuetxea guztiz hondatua ikusi nuela, uholdeek gain hartuta. Auzolanean aritu ginen hura txukuntzen.


198.qxp_55 21/10/18 21:44 Página 12

Aittola aldera igarotzen ikusi zituztela kontatzen ziguten, bonbak botatzen zituztela. Orduantxe bonbardatu zituzten Gernika eta Durango. Baxu-baxu joaten omen ziren hegazkinak, italiarrak eta alemaniarrak. Errazionamendua? Gerra ondorenean izan zen. Errazionamenduan ekarritako olioak izugarrizko kiratsa izaten zuela dut gogoan. Kartulinatxo bat ematen zuten, eta han markatu behar izaten genuen. Miseria gorria. Ogia ere ez zen edozein modutara egiteko aukerarik izaten. Katiluko ogia egitera behartzen gintuzten. Nolakoa zen zuen baserriko martxa orduan? Lan asko? Zer lan egiten zenituzten? Garai hartan behor mordoa geneukan, ardiak ere 70-80 eta baita lau edo bost behi ere, ukuiluan. Orain hogeita hamar ardi inguru ditugu, nahikoa eta gehiegi. Arkumeekin Azpeitira joaten ginen orduan, Oranda aldetik aurrera Azpeitira. Orduan arkumeak salduz dirua ateratzen zen. Hirurogei urte inguru igaro dira, ordea, eta arkumearen prezioak ez du gora egin, pentsa. Txondorrarekin ere aritzen ginen lanean. Errazena kargatu eta su ematea da. Txondorra ez da erretzen, egosi egiten da, eta egosten hasitakoan erre zuloak egin izan dizkiogu. Etxe inguruan egiten genuen ikatza, baina ez genuen etxerako izaten, saldu egiten genuen. Baserriko lanaz gain, basoan ere aritu nintzen lanean. Santanderreraino joan eta zuhaitz botatzen aritzen nintzen neguan, eta baita Altuna y Urianean ere. Entzuna dut izarak erabiltzen zenituztela inguruko baserrikoei abisua pasatzeko. Orduan telefonorik ez genuenez izarak zabaltzen genituen zelaian abisu modura. Horrek, laguntza behar genuela adierazten zuen. Lanerako edo jendea behar genuela jakinarazteko modua zen, eta abisuaz ohartzean, inguruko baserrietatik jendea etorri ohi zen. Garirik ezagutu al zenuen? Ezagutuko ez nuen bada garia, 1960an edo utziko genion garia egiteari. Sail galantak izaten genituen orduan. Hemen dauden zelai hauek guztiek soroak ziren garai hartan. Frankismoko urte haietan garia egin eta kantitate bat herrira entregatu behar izaten genuen. Zestoatik etorritako hiru gizonek hankaz neurtzen zuten soroa; horren arabera baserri bakoitzari entregatzea zegokion kantitatea kalkulatzen zuten. Zegokizun kantitatea eraman ezean, hurrengo egunean joatera behartzen zintuzten. Aita zena eta biok behin baino gehiagotan joan izan ginen behiekin garia eramatera. Gariz betetako gurdia udaletxe azpira eramaten genuen, han egoten ziren pisatzeaz arduratu ohi ziren hiru edo lau gizon. Eta falta baldin bazen, ez bazegoen haiek kalkulatu adina gari, hurrengo egunean eraman behar izaten zen. Gari entrega deitzen genion. Bandoa joz jakinarazten zuten zein baserriri zein egun eta ordutan zegokion garia eramatea. Ondo kontrolatuta izaten gintuzten. Karobiren bat ere ba omen zenuten, baita garai hartako “nebera” bat ere. Pare bat karobi genituen etxetik hurbil. Nik ez nuen ezagutu baina karea urtero egiten zen garai batean, ondoren soroan zabaltzeko behar izaten zuten eta. Oso ongarri ona da karea. Etxea erre zenean karobi horiek denak apurtu ziren. Harriz egindako “nebera” bat ere bazen, bai. Baina aspaldiko kontua da hori, orain dela berrehun urte inguru erabiliko zuten. Gure aitak eta aititak ere ez zuten ezagutu hura martxan. Eta garbiketa kontuak? Lixiba zuen izena orduan. Gu umeak ginela errekara joaten ginen garbiketetara; orduan zenbait baserritan urik ere ez zegoen. Batzuetan errekara joaten ginen arropak hartuta, eta beste batzuetan, berriz, astoarekin ekartzen genuen ura. Bizimodua gogorra zen orduan. Bizitza osoa baserriaren inguruan eta baserritik eraikita ez al dizu penarik ematen zein egoeratan dauden ikusteak? Ez, ez. Munduaren izaera aldatuz doala ikusi dugu, eta etorkizunak ere horren araberakoa izan beharko du.

“telefonorik ez genuenez izarak zabaltzen genituen zelaian abisu modura” Erromeria, Zestoako giroa… tartean soldaduska ere egokituko zitzaizun bada? Bai, soldaduskara ere joan nintzen, Burgosera. Militarren esanetara egon ginen, militarren azpian. Gainera, soldaduskara joan baino lehen etxea erre zitzaigun, 1960. urtea izango zen. Gure etxeko seme bakarra izanik, aitak 65 urte baino gehiago eduki behar izaten zituen semea soldadutzatik libratzeko. Aitak urtarrilaren 17an betetzen zituen urteak, 65 urte hartan. Horri esker hiru hilabete eginda itzultzea lortu nuen. Hostoa (bandera) juratu genuen eta. Muxu ere eman genion, derrigorrean, jakina. Soldaduska aipatu berri diguzu, gogoan al duzu gurasoen ahotik gerra konturik entzun izana? Bai. Izugarrizko beldurra aipatzen zuten. Gerraren hasieran, etxe aurreko gain horretan, gari soroan, garia jorratzen ari omen ziren gure aita zena eta haren anaia. Alemaniarren hegazkinak

A

itor salegi


198.qxp_55 21/10/18 21:44 PĂĄgina 13

3

botalibrean

1

Mendi goseak jota.

Lau bat urte izango nituen guztia hasi zenean. Guraso eta osaba-izebekin lehen aldiz gure Izarraitz ederreko gailurrak zapaldu, eta egoskorkeriaz inoren bizkarrean joateko eskaintzak baztertu ondoren, Martijako atariko alper harriaren gainean eserita pasa omen nuen hurrengo egun osoa, nekeak jota, baina gustura eta harro, irribarrea barrutik. Hala kontatzen du behintzat, andereùo Begoùak. Danbolinetik gonbidapena iritsi zitzaidan lerro batzuk Ordutik aurrera idazteko. Baiezkoa eman eta akordatzerako eguna iritsi dena segidan etorri zen; da. Zer gairi heldu pentsatzen hasi eta hara, seme gazoso gaztetxo ginela igo teenak, familia, bizitza bera, zer garrantzitsua den aipaeta ezagutu baikenituen Euskal Herriko gailur gehienak, tu dit. Zenbat gauza gertatzen diren, halaxe bota dit denak ere gurasoak lagun. bat-batean. Jaiotzak eta Geroxeago, orduan ere suerteko izaki, ni baino heriotzak. Bizitzako hasezaharragoak zirenekin mendira irteten hasteko parada rreak, eta haserre horiek izan nuen; A, R, E, X, M‌ ziren. Haiei esker, benetako pasatu ondorengo egoeeta, era berean, ametsetako mundu eder bat ireki zitzaira, familian pozik bizitzea. dan nire aurrean. Bizitza halakoxea da. Hara Pirinioetara irtenaldiak, mila izarreko hotelak, hor gogoeta mota bat. etorkizuneko gailurrei buruzko ametsak, momentu zoraUrtarotik urtarora, garriak eta, batez ere, barre asko eta asko egin genituen urtea bete, eta akordatzegaraiak izan ziren. rako guri ere urteak pasaAitak anaia zaharrari erositako lehenengo soka, J tu. Pentsatzen jarri, eta oroitzapen ugari etortzen zaizkit abenturazaleetan abenturazaleenarekin bizitako moburura. Duela gutxi bideo bat ikusi nuen, hainbat zestoamentu guztiak, ohe gainean zintzilikatutako eskalatzaile rri egindako elkarrizketak agertzen ziren. Atseginez egon eta mendi gailurrei begiratu ondorengo eguneroko lo binintzen haien bizipenak entzuten, beste garai bateko daiariak. Ondorengo arroka garaiak, arrebarekin eskalakontakizunak. Elkarrizketatutako gehienak ezagutzen nitutako metro guztiak eta Grekin sutondoan izandako betuen, bistaz behintzat. Txikitatik herrian ikusi ditudan rriketaldiak. pertsonak. Orduan, ni haurra izanda, haiek heldu ikusten Mendian, benetako mundutik ihesi ibili garela nituen. Gaur egun ni heldu izanda, atzetik seme alabak esan izan digute, eta neuk ere horixe pentsatu izan dut. guri bultzaka, gure aurrekoak helduagoak daude. ElkarrizBaina denboraldi batean menditik ihesi ere ibili naizen ketatu asko jada ez dira bizi. Gaur egun gure artean ez honetan gauza batez jabetu naiz: ihesi baino gehiago bidauden zenbat zestoar ikusi eta ezagutu ditugu? la aritu garela eta, oraindik ere, hala gabiltzala. Geure buBizitza beti doa aurrera, eta gu harekin batera. ruaren bila, gure bertsiorik onenaren bila, pertsona hoHaur ginenean helduak genituen gu babesten; beak izatearen bila. Benetako balio eta zentzuaren bila. haurrak heldu bihurtu eta atzetik datozenak guk geuk Oso harro eta suerteko sentitzen naiz, mendiko babesten ditugu. Ezin ahaztu ordea, gure babesleak, mundu zoragarri hori ezagutu dudalako. Mundu horretahaiei esker gaude gu hemen, bizitzako une honetan. tik pixka bat aldendu ahala konturatu naiz oso neurea Erreleboan. eta beharrezkoa dudala. Harro eta suerteko sentitu ere, Ez da beti lan erraza. Batzuetan gauzak erraz erahain azkar eta noraezean goazen garai hauetan gelditmaten dira, urak bare doaz, baina beste askotan urak zen zaigun benetako txoko bakarretakoa den mendia harrotu egiten dira, eta egoera larrietaraino eramaten ezagutu eta maitatzen dudalako. gaituzte. Ito gabe irautea ez da batere erraza, baina ez Eskerrik asko mundu hori ezagutzen lagundu didezagun ahaztu ekaitzaren ondoren barealdia etorri ohi dazuen guztioi, eta bide horretan lagun izan zareten eta dela. Horrek erakusten digu bizitza ez dela estatikoa, ez izango zaretenoi, mendiak eta sokak betirako lotzen baida beti gauza bera, egoerak mugitzen doaz, urtaroak kaitu. bezala, aldi batetik bestera. Batzuetan argi askorekin, Eta eskerrak batez ere Eri, txiki-txikitatik elkarrealaitasunez, bestetan emozio ugarirekin; inoiz tristuraz, kin egin baitugu amets, mendietan gora. beste noizbait itxaropenez. Denak dira garrantzitsuak Mendi gailurretan beti sentitu gara bailara sakobizitza bere osotasunean estimatzeko. Saia gaitezen binetan baino erosoago eta libreago: ameslariago! zitzaz gozatzen.

Bizitzako erreleboa.

B

eatriz zubia

A

ritz cestona


198.qxp_55 21/10/18 21:44 Página 14

danbolin.eus

Amancay Gaztañaga eta Mikel Ibarguren zestoarrak Kaffka antzezlana aurre-estreinatu dute Urriaren 10ean Kafka antzezlanaren aurreestreinaldia egin zuten Errenterian. Amancay Gaztañagak, Miren Gaztañagak eta Erika Olaizolak osatzen duten Kamikaz Kolektiboa antzerki konpainia, Gehitu, Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Elkartea eta Ortzadar GLTB elkartearen ekimena izan da.

Zestoako AEK euskaltegiak ekin dio ikasturteari 55 ikaslerekin itxi dute matrikulazio-kanpaina eta Nerea Odriozola euskaltegiko kudeatzaileak balorazio positiboa egin du, “azken urteetan baino ikasle gehiagorekin hasiko dugu ikasturtea aurten”. Euskara ikasi eta alfabetatzeko ikastaroez gain, Mintzalagun programan ere izena eman daitekeela azpimarratu du Odriozolak. “Mintzalagun programa aurreko ikasturtean jarri genuen martxan eta helburua da euskaldunak eta euskalduntzen ari direnak elkartu eta euskaraz hitz egitea astean behin ordubetez, gutxienez”. Egitasmoa doakoa da baina parte hartzeko izena eman behar da. Bestalde, aurten azaroan eta abenduan Euskaraldia egingo da, eta euskaltegitik herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera. Gainera, ikasturte honetan 21. Korrika ere egingo da.

Bertan behera geratu da Arroagoiko apaizetxearen erabilera aldaketa Pasa den irailaren 13an, Zestoako Udalak eta Arroako parrokiak behin-behineko hirigintza hitzarmena adostu zuten Arrogoiko apaizetxea erabilera erlijiosoa izatetik etxebizitza erabilera izatera pasatzeko. Erabilera aldaketa honekin batera jolas parkea ere tokiz aldatu beharko litzateke lursail hori apaizetxeari baitagokio. Aldaketa honek ordea, kezka sortu du Arroagoiko bizilagunen artean. Aldaketa honen berririk ez zutela azaldu dute arroarrak eta kezkatuta azaldu dira eurei kontsultatu gabe erabakiak hartu direla ikusita. Hau horrela, Koldo Itxausti parrokoak eta gotzainak behin behineko hitzarmena bertan behera uztea erabaki dute. Beraz, jolas parkea egungo lekuan mantenduko da eta apaizetxeari aurrerago baloratuko den erabilera emango zaio.

“Kimikarin: zientziarekin jolasean” tailerra Ekintzaz betetako hilabetea izan dute Gaztelekuan. Urriaren 19an egindako Zientziaren inguruko tailerra izan zen ekintzarik arrakastatsuenetako bat. Azaroan ere izango dute zer gozatu herriko haur eta gaztetxoek. Ikusi hilabeteko agenda osorik gure webgunean.


198.qxp_55 21/10/18 21:44 Página 15

5 1

HORTIK ZIHAR: Udane Cabanillas Ingalaterran Joan den irailean Ingalaterrarako hegaldia hartu zuen Udane Cabanillas zestoarrak. Hilabete batzuk emango ditu han bertako familia batekin bizitzen ingelesa ikasteko asmoz. Zer dela eta Ingalaterran? Egia esan ez zegoen nire planetan. Ekainean amaitu nuen Artearen Historiako gradua eta masterra egitea nuen pentsatua. Espezializazioaren aukeraketan ziur ez nengoela ikusita, urte bateko atsedena hartzea erabaki nuen. Zein da zure egunerokotasuna? Familia bost kidek osatzen dute, Pippo (Giuseppe) eta Daniela dira gurasoak, bikiak Marco eta Benedetta hamar urtekoak eta azkenik Edoardo lau urtekoa. Nire egunerokotasuna, batez ere, umeen zereginetara murrizten da. Jarraitu elkarrizketa irakurtzen danbolin.eus-n.

Mendi Tour jaialdia Endoian Mendi Tour jaialdiak hartu zuen Endoia pasa den 5ean. Bilbao Mendi Film Festibal arrakastatsuan eskainitako film onenetariko batzuk izan ziren ikusgai bertan. Aurrera, Expedition Mongolie en Traineau 2003 eta The Great Alone filmak proiektatu zituzten. Mushing erakustaldia ere egin behar zuten baina txakurrek lera tiratzeko tenperatura hotzak behar dituzte eta epel egiten zuenez, ez zen posible izan. Txakurrak bertan zeuden ordea, baita lerak ere, eta honek nola ibiltzen diren irudikatzeko balio izan zuen. Mokadutxoa eginez, kirol minoritario honetan dabiltzan Espainia, Europa eta Mundu mailako mushing-aren munduan murgildura dabiltzan kirolariak, mendizaleak eta txakur zaleak elkartu ziren.

Zestoako emakumeak protagonista Bederatzi upategik hartu dute parte Laiak dendak antolatutako V. Ardo Dastaketan Pasa den hilaren 20an egin zuten Laiak dendak antolatutako V. Ardo Dastaketa. Inoiz baino upategi gehiago izan dira aurtengoan, 9 hain zuzen ere. Guztira, 19 ardo izan ziren dastagai. Giro ezin hobea sortu zen Lizentziadonekoa plazatxoan. Mokadutxo bat jateko aukera ere izan zen, Ustekabe txarangako kideen musikak girotuta.

Zestoako ondarea ezagutzeko asmaorekin, “Emakume guneak Zestoan” bisita-solasaldiak antolatu ditu Udalak urriko azken bi larunbatetarako. Ondarearen Europako Jardunaldien baitan dagoen ekimena da eta aurtengo gaia “Ondarea, Emakumeen Emaria” da. Bisita-solasaldien xedea, emakumea protagonista izan den lekutatik ibilbidetxoa egitea da, emakumeak Zestoaren historian izan duen papera ezagutuz. Urriaren 27an izango da bigarren saioa.


198.qxp_55 21/10/18 21:44 PĂĄgina 16

Euskaraldia Hamaika egunez

euskarari eusteko erronka iritsi da Honezkero zestoar batek baino gehiagok esango zuen: “Euskaraldia zertarako? Zestoan euskaraz egiten dugueta!â€?. Bai? Biok euskaraz primeran jakin arren gaztelaniaz ez al dugu egiten halako lagunekin? Ezezagunei lehenengo hitza euskaraz egiten al diegu? Euskaraz ez dakien halako senide etxean Euskaraldiak hizkuntza ohiturak astintzea eskatzen du, hau da, sartzen denean gaztelaniatik euskararako bidea egiten saiatzea. Zestoar bakoitzari ez al dugu hausnarketa egiteko eskatzen dio: noiz egiten duen euskaraz, noiz gaztelaniara ez, norekin bai eta norekin ez, batzuetan zergatik ez duen euskaraz salto egiten egiten, zergatik ezezagunari ez dion lehen hitza euskaraz egiten‌ familia osoak? Euskaraldian norberak Euskaraldia Eusko Jaurlaritzak eta Euskara Elkarteen erabakiko du Ahobizi edo Topaguneak antolatu dute Euskal Herri osorako. Herri Belarriprest rola hartu. Hamaika mailan, udalak eta herriko euskalgintza eta bestelako egunez eta 24 orduz, denok eragileak ari dira antolaketa lanetan. 400dik gora euskarari eusten saiatuko gara. udalerrik eman dute izena azaroaren 23tik abenduaren 3ra 11 eguneko erronkan parte hartzeko.

Zer da Ahobizi? 11 egunetan euskaraz egingo diezu euskara ulertzeko gai diren solaskide guztiei. Ezezagunei, berriz, lehen hitzak euskaraz egingo dizkiezu eta euskara ulertzen badute, hurrengoak ere bai. Zer da Belarriprest? 11 egunetan euskal hiztun guztiei zuri euskaraz egiteko eskatuko diezu.

Ni Belarriprest izango naiz. Herri honetan ere, beste askotan bezala, ohitura txarra dugulako eta nik euskara ondo ulertzen dudan arren, inguruko guztiek gazteleraz hitz egiten didatelako. Zuek hitz egin niri euskaraz eta nik momentuaren arabera erantzungo dizuet ahal dudan moduan.

Luis Igual

Euskara bihotzean daramadan jatorrizko hizkuntza dudalako, ahal dudan une eta egoera guztietan euskara erabiltzen dut nire hartuemanetan. Horrela, hamaika egun iraungo duen Euskaraldian nik Ahobizi txapa soinean eramango dut. Beraz, ahal baduzu, zuk niri beti euskaraz egitera gonbidatzen zaitut. Euskaraz egitea zail gertatzen zaizu? Zure belarria prest badago, nik zuri euskaraz gogoz egingo dizut nahiz eta zuk niri gaztelaniaz edo zuk dakizun euskaran erantzun. Ni zu entzuteko eta laguntzeko prest.

rg Zuek ze art duzue p

Sorkunde Etxezarreta


7

a

198.qxp_55 21/10/18 21:44 PĂĄgina 17

1

EUSKARALDIKO IKURRA

JARRI NAHI DUZU ZURE

NOIZ ZER

HORMAN?

Zure denda, taberna, elkarte, enpresa, erakundeak EUSKARALDIAn parte hartuko duela adierazi nahi baduzu, horman jartzeko ikurrak eskatu ahal dizkiguzu.

IZENA ONLINE EMATEKO AUKERA:

izenematea.euskaraldia.eus Erabaki baldin baduzu Ahobizi edo Belarriprest izango zaren eta izena ematea baino ez bazaizu falta jo internetera. Hainbat datu sartu eta kito. Hurrengo kolpean izango duzu paparrean eramango duzun txapa jasotzeko aukera. Internet ez badaukazu eskura Zestoako Udalean Euskara Sailean goizez izena emateko aukera duzu, eta honezkero konturatuko zinen moduan tarteka Erdikalean ere egoten da mahaitxoa.

AZAROAK 17

11:00-12:30. Liburutegia. Euskaraldiko partehartzaileentzat tailerra. Zuk beti euskarari eutsi nahi diozu, baina tabernariak “no entiendo� lehor bat esan eta etsi egiten duzu? Pertsona bakarrarengatik bilerak erdaraz egiten dituzue eta ez dakizu nola aldatu erdararako joera hori? Euskara ikasten ari zara eta inork ez dizu euskaraz egiten? Halako egoeretan moldatzeko teknikak ikasiko dituzu tailer honetan. 12:30-14:00. Ahobizi eta Belarriprest txapak banatuko dira udaletxe azpian.

AZAROAK 23

Euskaraldiko lehen eguna. Aizarnan eta Arroabean, egun horretan bertan jasoko dituzte txapak.

EUSKARALDIA GAZTELEKUAN

Gaztelekuan ere Euskaraldia landuko dute haurrekin. Azaroaren 29an, 10-11 urteko bitarteko haurrekin 16:30etatik 18:15era eta azaroaren 30ean 1216 urte bitartekoekin.

AZAROAK 30

Musika Eskolak Euskaraldiarekin bat egingo du eta trikiti doinuekin aterako dira kalejiran.

artuko h ik t a rg e uek z aldian? r a k s u E e rt uzue pa

Isabel Ruiz

Ni Ahobizi izango naiz, noski baietz! Duela 16 urte Huelvatik etorri nintzen Euskal Herrira eta betidanik uste izan dut benetan hemen bizi nahi baduzu eta herritar sentitu nahi baduzu, euskaraz ikastea, hitz egitea eta euskaldun sentitzea oso garrantzitsuak direla. Ondo sentitzen naiz euskaraz bizitzen!

Ni Ahobizi izango naiz. Euskaraz egin nahi dut, hemengoa sentitzen naizelako. Hemen bizi naiz. Elkarren artean komunikatzeko ere egokia iruditzen zait euskara. Zestoan batzuek ez dute erdaraz ondo egiten, erosoago sentitzen dira euskaraz. Zaila da euskara ikastea, baina ari naiz ikasten. Harategian euskaraz egiten dut [Uzkudun harategiko langilea da eta Joxemari eta Itziar lankide ditu]. Joxemari eta Itziarrekin ere euskaraz egiten dut. Batzuetan Joxemariri laguntza eskatzen diot eta beste batzuetan berak zuzentzen dizkit gaizki esandakoak. Kalean oraindik batzuek erdaraz egiten didate.

O

nintza irureta

Noelia Da Silva


198.qxp_55 21/10/18 21:45 Pรกgina 18


198.qxp_55 21/10/18 21:45 Página 19

25 26 27

ETIK

28RA

Atzegiren erakusketa udaletxeko pleno aretoan. OSTIRALA

Ikorkotx argazkhizketa eta Paotsa liburuaren aurkezpena Portalen 19:00etan, F11 argazki taldeak antolatuta. LARUNBATA

Emakume guneak Zestoan bisita-solasaldiaren bigarren saioa.• Txikitasunian haundi. 8:30 Arruako plazatik Endoiara irteera oinez zein bizikletan. 18:00 Korrikaña. 4,5 kmko lasterketa, 5 aldiz herriari buelta, itzuli bakoitzean kañoi bat edan behar. Izen-ematea, egunean bertan 17:30ak arte. 18 urtetik gorakoentzat. 18:30 Elektropago elektrotxaranga. 21:30ean afaria.

28

IGANDEA

Urola Kostako odol emaileen intsignia eta diploma banaketa. • Aizarnako Ahurra Guraso Elkarteak antolatuta Iturrarango parketxean egunpasa. Goizean altxorraren bila jolasa, eguerdian bazkaria eta burdinolara ibilaldia. Helduak 5 euro eta umeak 3 euro. Norberak eraman beharko du janaria.

31

ASTEAZKENA

Asier Mendizabalen Portaleko gerra garaiko aztarnen erakusketa ikusteko azken eguna.

azaroa Sa 09

n Martiñak Lasaon OSTIRALA

20:00 Txupinazoa. 20:30 Bertso afaria Egaña eta Maddalen Arzallus bertsolariekin. Ondoren goizaldeko ordu txikiak arte, trikitilariak Hitzeder eta Txibilter.

10

LARUNBATA

11:30ean Auzoko jubilatuentzat hamaiketako. 13:00 Umeen txupinazoa. Ondoren auzoko umeentzat bazkaria. 16:30ean Frontoian Haurrentzako puzgarriak. 17:00 Txokolatada.

11

age1 nd 02 a 03

9

ur

ria

IGANDEA

11:00etan Meza Nagusia Zestoako Parrokiko abesbatzarekin. 11:30ean Zestoako IdiakaitzTxistulari taldearen emanaldia. Lasaoko erraldoi eta buruhandien kalejira. Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka. Salda badago.

OSTIRALA

Altxorraren bila (12-16 urte) Gaztelekutik abiatuta. LARUNBATA

Txokolatada Gaztelekuan 12-16 urtekoekin.

08eta 15 16

OSTEGUNAK

Gu sukaldari: patata-tortila. 10-11 urteko haurrentzat. 16:30-19:00. Izena eman behar da gaztelekuan. OSTIRALA

Gaztainerre eguna herri eskolan, olinpiadak arratsaldean. Eguraldi txarra bada hurrengo astera pasako da.•Haurrentzat jolasak, Barbantxo Aisialdi Taldearekin. Kultur Etxean, 1.solairuan. 17:00etatik 18:00etara (6-9 urte).

17

LARUNBATA

Euskaraldia tailerra liburutegian, 11:00etatik 12:30era. Ziur zaude ondo prestatuta zaudela Euskaraldirako? Eguerdian, txapa ofizialen banaketa kalean.•Bandaren santa zezilia kontzertua 20:00etan. • Gaztetxean; Ro, Madeleine eta Tooth kontzertuak.

20

ASTEARTEA

Zestoa LAND(uz) tailerra (6-9 urte) Gaztelekuan. 17:00-18:00 edo 18:00-19:00. Izena eman behar da. Haurrek herriari buruz duten ikuspegia jasoko da, baita herria hobetzeko dituzten proposamenak ere. (Udala idazten ari den Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean (HAPO) txertatzeko.

20-23 22

RA BITARTEAN

Mendi emanaldiak Portalen. OSTEGUNA

Santa zezilia egun ospatzeko, Ertxiña musika eskolan emanaldia 18:30ean.•Zestoa Nire Begiekin jolasa (10-11 urte). Haurrek herriari buruz duten ikuspegia jasoko da. 16:30-19:00

23 24 25

TIK ABENDUAREN

3RA EUSKARALDIA

23an, txapa banaketa Arroabea eta Aizarnan. LARUNBATA

Goiz-txangoa, Granada Errekatik Aizarnarako gorputz-bidea. Arratsaldean, BTT irteera 12-16 urtekoentzat. IGANDEA

Umeentzako ibilaldia. Endoia mendiari itzulia (goiz buelta). Agiro Mendi Klubak antolatuta. 9:00etan plazatik aterako dira. Aurrez izena eman behar da.

640 917 626


198.qxp_55 21/10/18 21:45 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.