Urria 2020

Page 1

220.qxp_55 25/10/20 21:36 Pรกgina 1

2020 urria

220 zk.


220.qxp_55 25/10/20 21:36 Pรกgina 2

640 917 626

943 052 761


220.qxp_55 25/10/20 21:36 PĂĄgina 3

3

Hogei urte herriko etxeetan

Danbolin aldizkariaren berrehun eta hogeigarren zenbakia da esku artean daukazuena. Danbolinzulo elkarteak hamaika ale argitaratzen ditu urtero eta, zatiketa eginda, ez zaizue asko kostako zenbatgarren urtea den jakitea. Bai, hogei urte bete dira hilabete honetan Danbolinen lehen alea herriko etxe guztietara iritsi zenetik. Ordutik hamaika kontu, historia eta istorio kontatu dira orrialdeotan, euskaraz beti. Saltsero kuadrilla bat izan zen duela hogei urte proiektu honen bueltan elkartu zena eta, borondatezko lana oinarri, hogei urte bete ditu proiektuak. Ez dira alperrik pasa bi hamarkada eta hileroko aldizkariaz gain, sarean ere bada www.danbolin.eus ataria, herriko eguneroko kontuen inguruko informazioa ematen duena. XXI. mendeko hainbat erronkari egin behar izan dio aurre proiektuak eta aurrerantzean etorriko direnei heltzeko ere hemen izango gara. Zorionak, beraz, Danbolin! Eta eskerrik asko Zestoa, herritarrengatik izan ez balitz hau ez litzateke posible izango eta. Bide batez, gure erredakzioko ateek zabalik jarraitzen dute, ekarpena egin nahi duenarentzat. Saltsero kuadrilla izan zen duela hogei urte Danbolinzulo Kultur Elkartea sortu zuena eta saltseroa da Joseba Ossa arroarra ere. "Saltsa guztietako perrexila". Hala deitzen omen diote etxean. Maia Ossa alabak elkarrizketatu du sukalde giroan eta datozen orrialdeotan irakurri ahal izango dituzue bere bizitzako gorabeherak. 1953ko urrian herria astindu zuten uholdeen inguruko testigantzak ere aurkituko dituzue zenbaki honetan. Hainbat belaunaldiren memoria kolektiboan ondo iltzatuta daude uholde haiek, 1983koak dauden bezala. 1953ko urriaren 11n gertatu zen hura. 2003an, ezbeharraren berrogeita hamargarren urteurrenean, argitaratu zen ezbeharraren inguruko artikulua Danbolinen. Oraingo honetan, 2003ko artikuluan jasotako informazioa ekartzeaz gain testigantza berriak jaso dituzte Larraitz Blanco eta Itsaso WaliĂąok. Hemendik hogei urtera pandemiaz idatziko dugu, pandemiak irauten duen bitartean bizi dugun eta biziko dugun egoeraz. Aldizkariko sarreratxo honetan kontu bat bakarrik esango dugu pandemiaz: herriko agenda ez da lehen zena. Agendarik ez, baina aurrerantzean Mari Artanok bere txokoa izango du. Aholkumari izena jarri diogu atalari eta ale honetan estreinatuko da. Berrehun eta hogeigarren zenbakia duzue esku artean eta gozatu ezazue!

diruz lagundutakoa

nerea odriozola

d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso WaliĂąo eta Nerea Odriozola

d

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429


220.qxp_55 25/10/20 21:36 Página 4

Kulturaz blai! Sartu didak earra!! Zuretzat “sorpresa” bat zutela aldez aurretik abisatu zizuten; ni, berriz, iraileko aldizkariarekin batera, hitzik gabe utzi ninduzun! “Sorpresa”-rako aurtengo ikasturtea! Aurten, lau musika eskolatan nabil lanean, eta ahal dugun bezala ari gara garai berri honetara ohitzen. Anekdota bezala, kurtso hasierarekin batera, konfinatzea egokitu zitzaidan, eta martxoko itxialdiko sentsazio berberak izan ditut; zuzeneko zuzenketak egiteko zailtasunak, soinuaren kalitatearen galera, Internetek sortzen dituen arazoak, klase erdiko arazo teknikoak eta abar. Eskerrak “normaltasunera” bueltatu naizen, eta aurrez aurreko klaseekin jarraitzea dudan. Nire kasuan, haizezko instrumentuak jotzen ditugunez, musukorik gabe jo behar dugu. Honen aurrean, musika eskola bakoitzean desberdin kudeatzen ditugu instrumentua jotzeak sortzen dizkigun arazoak. Adibidez, eskola orduei gelak haizeztatzeko eta desinfektatzeko erabiltzen dugun denbora gehitu edo kendu behar diegu; bi musika eskolatan, ikasle eta irakasleen artean manparak ditugu (elkar babesteko); eta lau musika eskoletan, listua nora bota era desberdinean kudeatzen dugu. Hau nahasmena! Nire uste apalean, musika eskoletan dauden instrumentu guztietatik, haizezko instrumentuak dira protokoloa jarraitzeko zailtasun gehienak dituztenak. Musika eskolaren funtzionamendua orain arte bezala mantentzearen ideia dagoen arren, kezka handiena sortzen duena kontzertu eta entzunaldien gaiak dira: non egin, zenbat ikaslek parte hartu, entzuleen kontrola… Irakasle izateaz gain, txaranga eta hainbat musika taldetako kidea ere banaiz, eta kezkatuta nago pandemia hau kulturaren esparruan eragiten ari den kalteengatik. Alde batetik, musikariei, teknikariei, sortzaileei eta arlo honetan lan egiten dugun guztioi ekonomikoki eragiten digulako, eta, bestaldetik, kulturak eskaintzen duen ondarea, identitatea, aniztasuna… galtzeko arriskua ikusten dudalako. Ziur nago herriko hainbat musikarik nik baino gehiago dakitela gai honi buruz, eta enbidoa hauetako bati doakio. Nola ari zara kudeatzen disko berriaren aurkezpena, kontzertuak, ikasketak, lana eta abar, Jagoba Astiazaran?

enbidoa

benat etxabe

pintada.

Oinarrizko produktuen eta elikagaien bankua. Ikasturtea

hastearekin batera martxan da 'oinarrizko produktuen eta elikagaien bankua'. Bizi dugun testuinguru latz honetan, guk argi dugu sektore kolpatuenekiko elkartasuna antolatzen jarraituko dugula. Zestoan, Azpeitian eta Azkoitian 239 familiak osatzen dute jasotzaileen sarea. Hala eta guztiz ere, egunetik egunera, eskaria handitzen doa. 280 familia daude sarean sartzeko itxaron zerrendan. Beharra handia da eta ezinbestekoa da herritarron parte hartzea. Larunbateko oinarrizko produktu eta elikagaien bilketaz gain, hilero 10 euro edo gehiagoko ekarpenak egiteko aukeraren berri eman nahiko genuke. Interesatuek deitu 688769047 telefono zenbakira edo idatzi mezu bat krisilehengaibankua@gmail.com helbidera. Jarrai dezagun denon artean elkartasuna saretzen.

zestoako lehengaien bankua


bota librean

220.qxp_55 25/10/20 21:36 Página 5

Pandemia eta datuen jabetza. Iraila. Ikasturte berria, asmo berriak... Orain arte “Euskal dantzan apuntatu naiz”, “Pianoa aukeratu dut”, “Pilotan hasiko naiz” eta antzekoak entzuten genituen. Aurten, ordea, guztia da desberdina, eta Zestoan, irailaren erdialdetik aurrera, “Positiboa da”, “Positibo eman du”, “Konfinatua dago” eta antzekoak entzuten hasi ginen. Pandemiak gertu harraKrisia/Birusa Langabezia, aldi baterako lan patu gaitu lehen erregulazioko espedienteak, kaleratzeak, erailketak lanaldiz, eta bere postuetan, salbuespen egoera, konfinamendua, bakartzeatzaparretan goak, ziurgabetasuna, indar polizialen areagotzea kaleetan gor estuturik eta haien legitimazioa, askatasun politikoen ukapena, elmantentzen gaitu. kartzeko ezintasuna, anBai, sentitzen dut: ezin dut gaia alboratu. Badakit tolatzeko zailtasuna, nazkatuta zaudetela, baina lerro hauek idazteko kontrol sozialaren areaunean, alabaren laugarren PCR emaitzaren zain gotzea. Osasun publikoa nago, eta egoera hori behin eta berriz errepikatu kolapsatua, mundu maida azken hiru asteetan gure etxean, jarraian hiru lako pandemia, txertoa konfinamendu bizi izan baititugu. Zoritxarrez, lortzeko lasterketa intergaiarekin esnatzen eta oheratzen gara. nazionala, etxe hutsak, Egoera honek gogoeta bat egitera bultzatu nau. etxegabetzeak, etxegabeOrain arte osasun arloko datuak, informazioa eta ak, espekulazioa, okupadiagnostikoak norberaren eremu pribatuan gorzioaren kontrako kanpaidegarriak zirela ulertzen zen, eta, ondorioz, norna masiboa, gaztetxeak eta langileen kontrolpeko ereberak erabakitzen zuen informazio hori gainonmuak utzaraztea, atxiloketak, presoen egoera gogorra, tzekoei komunikatu edo ez. Orain, hori ere aldatu ultraeskuinaren gorakada nabarmena, indarkeria mada. Ez daukazu pentsatu beharrik informazio hori txista, hilketak, bortxaketak, babesgabetasuna, beldurra. gainontzekoei jakinarazi nahi diezun edo ez; azArrazismoa, Estatu Batuetako protestekin ahoa bete eta tarnari batek galdetuko dizu aurreko egunetan herriko etorkinak gorrotatzea, hipokrisia, interes inperianorekin, noiz, nola eta zer egiten ibili zaren, eta listek sortutako gerrak, elite enpresarial, militar eta polizuk erantzun egingo diozu, pentsatu gabe, zerbait zialek bultzatutako estatu kolpeak (Bolivia kasu), mundu normala balitz bezala, interes publikoaren edo hipotentzien arteko lehiakortasuna, kontrol teknologikoa, rugarrenen mesedetan. Horixe baita Datuen Ba5G, Txina, Estatu Batuak… Klaseak online eta ikasleak pibeserako Legeak aurreikusten duen salbuespena: sua ordaintzen, komunikabideen manipulazio etengabea, pribatutasuna vs interes publikoaren babesa. gazteon aurkako kriminalizazioa, txibatoak, salaketak, Egia da. Pentsatzeko tartea utziko balidate, neuk erabakiak hartzeko gaitasun eza, sozializatzeko beldurra, ere erabaki horixe hartuko nuke; neurea soilik gure hildakoak omentzeko zailtasunak eta debekuak. den informazio batek familia, lagunak, lankideak Eta beste mila adibide (zutabeak ez du lekurik hainbesteeta gainontzeko herritarrak babestuko baditu, ez rako). zait inporta nire bizitzako sekretuak aireratzea. Hau guztia ez da osasun krisia deituriko honek ekarritaArriskutsua, ordea, geuk sortzen ditugun datuak koa. Hau dena sistema kapitalistak dakarrena da, bizieta geure eremu pribatukoak direnak geure jaberauteko behar duena. Badugu garaia langileon interesen tzakoak direla ahaztea da. Paradoxikoa bada ere, alde antolatzeko eta desjabetu guztion eskubideak defenindibidualismora bultzatzen gaituen pandemia datzeko. Ez digute ezer oparituko, ez du beste batek gure honek, goxokiak edo hamaiketakoa banatzea deliordez egingo; indarrak batu eta antolatzeko ordua da. tu bihurtzen duen gaixotasunak, informazioa parMundu mailako krisi baten testuinguruan, polarizatzen tekatzera behartzen gaitu. Hau guztia amaitzen ari den gizartean, jakin beharra dugu zein den gure posidenean ez nuke nahi agerpen publikoa normalzioa, zein den zapaldua eta zein zapaltzailea. Langileon tzat hartzen duen jendarte baten parte izan, gizarantolakuntzaz eta klase elkartasunez soilik lortuko dugu te indibidualista batekin geratu nahi ez dudan begainbeheran dagoen sistema ekonomiko hau errotik alzala. datzea.

.

jokin igarataundi

elisabeth pombo

5


jardunian sukalde giroan

220.qxp_55 25/10/20 21:36 PĂĄgina 6

Gure aita "saltsa guztietako perrexila" dela esaten dugu askotan, eta, izan ere, saltsa askotan ibilia da (eta dabil) han eta hemen. Nork esango zion seminarioko mutil koxkor hari, bizikletan Finlandiara joan, handik bikotearekin itzuli, eta Arroan itzulpen enpresa bat montatuko zuela? Azken aldian, gutxi ikusten dugu inguru hauetan, Nafarroako Artatzan ematen baitu denbora gehiena, sauna bat jartzeko asmoz hasi, eta kanpin bat kudeatzen amaitu duelako, hainbeste maite duen Urbasa eta Ameskoa aldean. Azkenean, elkarrizketa telematikoki egin behar izan diot, baina etxeko sukaldean (edo saunaren bero goxoan) gaudela imajina dezakezue.

Txikitan esaten omen zenuen misiolari izan nahi zenuela... Bai, Zumaiako eskolara misiolari batzuk etorri zitzaizkigun Afrikatik, han zer lan egiten zuten kontatzera, eta izugarri erakargarria egin zitzaidan ideia hori. Umetan, irudimenak lan handia egiten du, eta animalia basatien artean ere irudikatzen nuen neure burua. Gainera, etxean "Aguiluchos" aldizkaria jasotzen genuen, misiolari batzuek umeentzat egiten duten aldizkari polita, eta horrek ere motibatu ninduen. Eta gero seminariora joan zinen. Lehenengo mozkorra han harrapatu zenuen, ez? Bai, seminariora joan nintzen, 11 urterekin. Zumaian Urola trena hartu, eta maleta handiak hartuta joaten ginen mutiltxo kuadrilla bat Zumarragaraino, han beste trena hartu eta Agurainera, interno, hilabete inguru etxera itzuli gabe. A ze garaiak haiek! Urola trenean txistua jotzen eta gitarraren laguntzaz

“Euskaltzaletasuna eta kontzientzia abertzalea pizteak, ordea, dilema handi samarra ere plantearazi zidan: borroka armatuaren kontraesanak�

kantuan joaten ginen, poz-pozik. Franco oraindik bizirik zegoen, eta giroa oso berezia zen: errepresioa, askatasun falta, borroka giroa... eta testuinguru horretan ume moko izanik ere, oso kontzientzia maila altua genuen. 120 ikasle inguru bizi ginen seminarioan. Gripeak jotzen zuenean, askori eragiten zien. Behin ia 100 ikasle gaixotu ziren. Hura bai pandemia! Fraileek gaixoei koĂąak pixka bat ematen zieten, baina askori ez zitzaien gustatzen. Batek baino gehiagok eskatu zidan: "Joseba, zuk edango al duzu nirea? Nik ez dut nahi..." Eta nik, xano-xano, pentsatu nuen: "zergatik ez?" Eta jakina, izugarri atxur handia harrapatu nuen: buruko minez, balantzaka... Zer zen hura! Infernua! Oso gaizki pasatu nuen, baina ondo etorri zitzaidan: harrezkero ez naiz berriro mozkortu.


220.qxp_55 25/10/20 21:43 PĂĄgina 7

1

na zia ak, ma re n: ka en k�

Txintxo samarra atera zara, bai... Beraz, zure kontzientzia politikoa eta soziala orduan hasi zen forma hartzen? Bai, nire kontzientzia politiko eta soziala seminarioan hasi zen. Txiki eta Otaegi hil zituztenean (1975) 11 urte nituen, eta Aguraingo kaleetara atera ginen pegatinak jartzera, ikurrinekin. Pentsa, 11 urterekin! Orduan, Agurainen ez zen apenas euskaraz hitz egiten, eta kontzientzia politiko handirik ere ez zegoen. Gu euskal kultura, kirola (pilota) eta musika (txistua bereziki) zabaltzen jardun ginen hiru urtez bertan. Horretan ere misiolari xamarrak ginen, bai! Euskaltzaletasuna eta kontzientzia abertzalea pizteak, ordea, dilema handi samarra ere plantearazi zidan: borroka armatuaren kontraesanak. Ezin nuen besterik gabe onartu arma bidezko borroka. Gandhi, Luther King eta bestelako ekintzaileen bizitzaz irakurtzen hasi nintzen, eta indarkeria politikoaren planteamenduetatik urruntzen hasi nintzen. Bai, egia esan, sinesgaitza egiten zait 11 urterekin horrelako kontzientzia zeneukatela. Dilema horrek eraman zintuen intsumiso egitera? Bueno, bai eta ez. Dilema horrek eraman ninduen borroka armatutik urruntzera, baina euskal gatazkaz gain, bagenituen bestelako arazo eta gatazkak ere, besteak beste Espainiako Armadarena, soldaduska tartean. Eta garbi neukan nik ez nuela ejerzitoarekin kolaboratu nahi, eta soldaduskaren aurkako borrokan sartu nintzen buru-belarri. Ez nuen militarrekin kolaboratu nahi, ez espainolekin, ezta euskaldunekin ere. Gainera, nazioarte mailan oso garai konplikatua bizi genuen: NATO eta Bloke sobietarra elkar mehatxatzen, eta mundu gerra nuklear baten arriskuarekin. Bestetik, Lemoiz eta beste zentral nuklear batzuk eraikitzeko proiektuak ere hor zeuden, gure bizitza kalitatea eta natura arriskuan jartzen. Eta bitartean, mundu osoan jendea gosez hiltzen, ohikoak ziren gaixotasun arrunten ondorioz hiltzen... Garai mugituak ziren. Gizarte mugimendu berriak sortu ziren: ekologistak, antimilitaristak, feministak, bakezaleak... mugimendu handiko garaia zen, baita Euskal Herrian ere. Baina hemen "euskal gatazka" zen nagusi, horrek erakartzen zuen prentsaren eta gizartearen arreta, eta beste mugimenduak itzalean geratzen ziren arren, hor zeuden. Donostiako Emausera nola iritsi zinen? Testuinguru horretan seminarioko giroarekin oso eskertuMia eta Joseba ta nengoen, han gauza on asko genituen: gizarte kontzienSuediako Emauseko tzia indartu, norberaren azterketa kritikoa jorratu, eta talde batean ari ziren gaur egun "adimen emozional" deitzen den hori ere lantzen lanean, nire genuen. Gainera, musikak garrantzi handia zuen. Xabier esperoan zeudela Lete, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Pablo MilanĂŠs, Leojakin zutenean nard Cohen... baita Pink Floyd ere! Giro ederra eta aberatsa genuen seminarioan, baina nik ez nuen neure burua han ikusten, fraile modura. Hala, bestelako aukeren bila hasi nintzen. Hori bai, nik komunitatean bizi nahi nuen, antzeko ideiak eta idealak zeuzkan jendearekin, eta nola edo hala gizartearen eta norberaren eraldaketarekin konprometituta. Horrela, inguruan zer aukera nituen aztertzen hasi nintzen. Azkenean, gizarte konpromisoak bultzatuta jo nuen Donostiako Emausera. 30 lagun bizi ginen etxe handi batean, komunitatean, boluntario gutxi batzuk, eta kale gorritik etorritako pertsona asko. Hor hasi zen nire bizitzako bigarren abentura handia. Zazpi urte seminarioan eman ondoren, beste zazpi urte eman nituen guztira Emausen lanean.

7


220.qxp_55 25/10/20 21:36 PĂĄgina 8

Eta Finlandiarako bidea hala ireki zitzaizun... Bai, 1985ean finlandiar bat etorri zitzaigun Donostiako komunitatera, bisitan, eta hark zabaldu zidan Finlandiarako bidea, han ere bazirelako Emauseko taldeak. Nik pentsatu nuen... "Finlandia? Uff, urruti dago, eta nik ez daukat ez denborarik, ez dirurik hara joateko". Une horretan lan egiteaz gain, magisteritza ikasten ari nintzen Donostian, eta ez neukan ezertarako denborarik. Baina Eskandinaviak asko erakartzen ninduen. Zeharo idealizatuta neuzkan herrialde nordikoak. Eta hala, hurrengo urtean, ikasketak amaitu ondoren, eta komunitate-krisi bat igarota, erabaki nuen bizikleta hartu, eta 9 hilabeteko bidaia bat egitea Finlandiaraino. Hori bai, bidea ez zen zuzena eta azkarra izango. Mantso, geldialdiak eginez, eta bidean hainbat esperientzia bizitzeko asmoz planifikatu nuen: hizkuntzak ikasi (katalana eta frantsesa), beste komunitate batzuk ezagutu (nola antolatzen ziren, nola kudeatzen zuten boterea, pertsona arteko gatazkak, familiak eta umeak...). Neure ikerketa egin nahi nuen, neure tesia, eta hori guztia bizikletaz! Horrela, 2 hilabete Katalunian, 3 hilabete Frantzian, bat Belgikan, beste bat Holandan eta pixkanaka gorantz: Alemania, Danimarka, Suedia eta azken geltokia: Finlandia. Nire bizitzako bidaia izan zen. Ikaragarri ederra eta aberasgarria! Holandan gau bereziki txar bat izan zenuen, ia atzera buelta egiteraino... Gaua baino, egun batzuk izan ziren, bajoi animikoa. Izan ere, konturatu nintzen anglo-saxoiak hotzagoak direla, distanteagoak, eta pentsatu nuen handik aurrera hala izango zela Alemanian eta handik gora. Eta holandar gizartea hotza izan arren, oso harreman ona egin nuen komunitateko jendearekin, oso goxo hartu nindutelako, eta handik ateratzea asko kostatu zitzaidan. Ez nuen alde egin nahi. Zazpi hilabete neraman etxetik kanpo, leku batetik bestera, eta herri-mina ere sartu zitzaidan. Etxera deitu nuen (telefono deiak garesti ziren, eta gutxitan deitzen bainuen) eta etxekoekin hitz egitearen goxotasunak areagotu egin zidan herri-mina. Barruak esaten zidan: "Joan hadi etxera, han goxo egongo haiz eta", eta tentatuta egon nintzen, baina bestetik, haraino iritsi eta hor gelditzea, porrot modukoa izango zen, eta nik Finlandiaraino iritsi nahi nuen. Oso momentu gogorrak bizi izan nituen, baina, azkenean, bizikleta prestatu, eta han abiatu nintzen, Alemania aldera. Zer egiten zenuen komunitate horietan? Nolakoa zen egunerokoa? Komunitate batetik bestera alde handiak zeuden, baina gehienak gauzen bilketa eta salmentatik bizi ziren. Holandan, adibidez, Emauseko komunitate "klasiko" bat zen: goizean goiz esnatu, gosaldu, eta etxez etxe joaten ginen, kamioi batekin, arropa, altzariak, liburuak eta etxeetan ditugun milaka objektu jasotzen. Gero, gauza horiek guztiak biltegira eraman, eta han sailkatzen ziren: arropa ona eta objektu txukunak rastroan saltzeko gordetzen ziren. Gainontzeko arropa sailkatu eta birziklatzera edo berrerabiltzera. Eta kasu askotan, garapen bidean zeuden herrialdeetara: Afrikara, Nikaragua, Salvadorrera, etab. Eguerdi partean otordu arin bat egiten genuen, eta lanak amaitu ondoren, 5ak edo 6ak aldera, "bazkari-afari" potenteagoa. Eta iluntzean, berriz, kafetxo batekin pasta batzuk. Kafezaleak zer ziren, ba, holandar hauek! Egunean 6 aldiz hartzen zuten kafea! Denbora librean paseoak, irakurketa, eta inoiz kontzertutara ere joaten ginen. Gauza batek harritu ninduen leku horretan: astean behin zaharren egoitza batera joaten ginen. Kamioia ia hutsik etortzen zen, eta egun osoa ematen genuen han. Nik ez nuen ulertzen. Konturatu ziren jende bakarti asko zegoela egoitzetan, senideak bazituzten arren, bisitarik jasotzen ez zutenak. Bakardade izugarrian bizi ziren. Jende diruduna, familiaduna, kultura maila handi xamarrekoak, baina abandonatuak! Istorio pertsonalak ezagutzen hasi nintzen, eta hasieran hain egoitza ederrak ikustean sentitutako inbidia tristura bihurtu zen. Europa aurreratu horretan izugarrizko izurritea sartzen ari zen: bakardadea, pertsonen arteko harremanak hozten dituen indibidualismoa... A ze marka! Ez nuen halakorik espero herrialde horietatik!

Eta Finlandian, zer esanik ez! Horretan Aitor eta biok prestatuxeago joan ginen hara... Zuri asko kostatu al zitzaizun hango bizimodura egitea? Finlandia, gauza batzuetan, Europako herrialderik hotzenetakoa izango da. Holandan bizi izan nuenaren ondoren, pentsatu nuen zenbat eta gorago joan, hainbat eta hotzagoak izango zirela giza harremanetan ere. Eta alde batera hala izan zen. Baina ni oso ondo moldatu nintzen han. Nolabait esateko, horretarako prestatuta joan nintzen, eta nahiz eta batzuetan amorragarri ere izaten zen, ez zitzaidan zaila izan hara egokitzea. Izan ere, kultura aldetik euskaldunongandik hurbilago daude suediar, norvegiar edo errusiarrak baino. Jende langilea eta apala da. Txiki eta desberdin izatearen esperientzia daukate, eta horrek nolabait erraztu egiten du euskaldun eta finlandiarron arteko harremana. Eta bertako neska batekin maitemintzeaz gain (horrek asko errazten ditu gauzak, kar kar) beste gauza batzuekin ere maitemindu nintzen: sauna, lakuak, hango natura... Horiek asko lagundu zidaten hango 3 urteak oso atsegin bihurtzen. Bestetik, finlandiarren ezaugarri batzuk asko gustatu zitzaizkidan: naturarekiko duten errespetu eta harreman polita, hezkuntzari ematen

“Komunikaziorako eta emozioen kudeaketarako arazo serioak dituzte�

Jo em Un iza zu He

La ba ze Ne ha


220.qxp_55 25/10/20 21:36 Página 9

1

Josebak euskarako klaseak eman zituen Helsinkiko Unibertsitatean. Mia ikasle izan zuen, eta han sortu zuten "Finlandia – Euskal Herria kultur elkartea"

Laponian, elur orein bilketa batean. Ohore handia izan zen hor parte hartu izana! Nekez uzten diete kanpokoei halakoetan parte hartzen.

dioten garrantzia, politikarien ustelkeria maila apala, kultura demokratiko sakona, tolerantzia eta errespetua... gauza asko dira onak han. A, eta euskararekiko interesa: leku gutxitan bezala, Helsinkiko unibertsitatean euskara irakasten zen 80ko hamarkadan, eta nik ere parte hartu nuen horretan. Militantzia hutsez, euskararen maitasunez, eta ederra zen hori ere! Eta ez Finlandian bakarrik. Laponia ezagutu nuen, samien herria, eta horrek ere nolabait txunditu egin ninduen. Bertako familia batekin adiskidetu, eta haien gizartearen “muinera” iristeko aukera ere izan nuen. Izugarri ederra izan zen! Baina ez zen dena polita eta ederra, ezta? Bizikleta izan zuen bidelagun Ez horixe! Han gogorrena alkoholarekiko harremana bederatzi hilabetez egin zitzaidan. Izugarri edaten dute, eta modu txarrean, gainera. Tira, hobeto esanda, alkoholarena beste arazo batzuen ondoriotzat har dezakegu. Komunikaziorako eta emozioen kudeaketarako arazo serioak dituzte, batez ere gizonezkoek. Eta horren aurrean, edaria askabide probisional moduko bihurtzen da, barne tentsioak askatu eta baretzeko modu bat. Hori oso gogorra egin zitzaidan. Hain gizarte ederra iruditzen zitzaidan hainbeste arlotan! Eta hor, berriz, kale! En fin, munduan paradisurik ez dagoela konturatzen lagundu zidan horrek. Baita geure herria gehiago baloratzen ere. Bai, gure kaxkarkeria guztiekin ere Euskal Herria leku ederragoa iruditu zitzaidan han hiru negu igaro ondoren! Urte batzuk aurrera egingo dugu orain, Arroara etorri zineten garaira. Gaur egun bezala, etxeak merke(ago) zeuden, umeak hazteko leku egokia iruditu zitzaizuen... Bai, Emauseko etapa amaitu ondoren, Zumaiara joan, han bi urtez bizi, eta etxe baten bila hasi ginenean, baldintzak jartzen hasita, zera bilatzen genuen: Zumaiatik hurbil, baratza edo berde pixka bat, sauna egiteko leku aproposa, umeak ondo hezteko eskola txikia eta giro egokia, itzulpen lanak egiteko bulegoa... Eta hori guztia Arroan aurkitu genuen, bai. Eta Zumaian baino askoz merkeago, gainera! Hori bai, hutsune nabarmenak ere bazeuden, eta auzoaren kaskoa poligono industrial erraldoi batez inguratu nahi zuten, Jazz Berrik buruhauste handiak ematen zituen, ez zegoen kultur etxerik, ez autobus geltokirik... Eta lana gogoz egin behar izan genuen poligonoa urrutiago jartzeko, Jazz Berri ixteko, kultur etxea martxan jartzeko... Makina bat lan auzo elkartean. Baina merezi izan du! Honekin (eta tartean utzi dugun guztiarekin) beste orri batzuk betetzeko ematen du, baina bukatzen joan behar... Auzo elkartea errelebo eta borroka berriekin utzi zenuen, etxeko ganbaran hasi zen itzulpen enpresa ia bere kabuz doa, eta zu amarekin Artatzara. Inoiz utziko al diozu saltsetan sartzeari? Ez dakit ba... Askotan diot lasaitasun gehiago nahiko nukeela, baina... Auskalo! Saltsa onak eta gustukoak baldin badira. Adibidez, hemen, Nafarroako paradisu txiki honetara atseden bila etorri ginen, geure txoko polit baten bila, eta sauna finlandiarraz leku aparteko batean gozatzeko asmoz, eta begira… azkenean sauna egin bai, eta gozatu ere bai, baina bestelako saltsak ere atera zaizkit hemen. Kanpinean buru-belarri sartuta nabil, hori bai, gustuko saltsatan, gozatzen! Albokoari ikasi beharko diozu... Bai, maistra ona daukat alboan. Ama horretan ona degu. Gauza gutxiago egin, baina ondo, eta zentratuta. Ondo konpontzen eta osatzen gera, zorionez! Eta lan ederra egin du hainbeste urtetan hiru seme-alaba eta saltsero hau pazientziaz zaintzen! Bai horixe! Ez da beti erraza izan. Garai batean Bakuneko lanak izugarri lotzen ninduen. Autonomoa nintzen, eta ordu asko ematen nituen lanean. Zuekin nahi baino gutxiago goxatzen… Eta ama, kanpotik etorria izanik bi hizkuntza berri ikasi, hiru seme-alaba hazi, eta bai, izugarri lan ederra egin du! Zuek eta ni zaintzen! Eskerrak berari! Kiitos, Mia!

maia ossa rissanen

9


220.qxp_55 25/10/20 21:36 PĂĄgina 10

danbolin.eus

Hasi dute denboraldia pilota eta futbol taldeetako kideek

Zestoako Udalak hamabi lanpostu aterako ditu lehiaketa publikora

Hilabeteetako geldialdiaren ostean, hasi dute denboraldia nagusien futbol taldeek eta Abantzu pilota klubeko pilotariek. Pilotariei dagokienez, maila guztietako kirolariek hasi dituzte entrenamenduak. Nagusien mailakoak, Gipuzkoako federazioko binakako ezker horma txapelketa jokatzen hasi dira. Gaztetxoak, berriz, urtarrilean hasiko dira txapelketekin. Zestoako Futbol Taldeko nagusiek ere hasi dute denboraldia. Jubenil eta kadeteek urriaren 25ean hasiko dute liga eta infantilek urtarrilera arte itxaron beharko dute.

Zestoako Udalak hamabi lanpostu aterako ditu lehiaketa publikora legealdi honetan. Udaleko lanpostu asko behin behinean egoteak herritarren aukera "berdintasuna" eta "konkurrentzia askea" urratzen dituela esan du Udalak. Bere garaian, lan eskaintza publikorako proposamena onartu zuen eta orain, proposamen hori aintzat hartu eta hamabi lanpostu horietarako lehiaketa publikoa martxan jarriko du. Lehiaketa publikoa amaitzen denean, enplegu publikoa bere osotasunean egonkortuta uztea da Zestoako Udalaren helburua.

’60 urte bidelagunak biltzen’ kanpaina jarri du martxan Atzegik

Hasi du ikasturtea Barbantxo aisialdi taldeak

Taldearen 60. urteurreneko kanpaina aurkeztu berri du Atzegik. Hainbeste urteren ondoren, indarrez eta gogotsu jarraitzen du elkarteak. Aurtengo kanpainarekin bidelagunen profila eta horien lana azpimarratu nahi dute, "bidelagunei daukaten balioa eman nahi diegu" azaldu du elkarteak. Hain zuzen ere, "60 urte bidelagunak biltzen" lelopean osatu dute aurtengo kanpaina eta kartelean, 60 urte hauetan zehar bidelagun izan diren pertsonek hartu dute parte. Elkarteak gizarteari gonbidapena luzatu nahi dio kolektibo honi laguntzen jarrai dezan, "oraindik helburu asko daude lortzeko eta gizarte gipuzkoarra, orain dela 60 urte bezala, oso beharrezkoa da gaur egun" azaldu dute.

Hil hasieran ekin zioten Barbantxo aisialdi taldekoek ikasturte berriari. Covid-19ak eragindako krisia dela eta, bertan behera gelditu ziren taldearen saio presentzialak eta apiriletik ekainera bitartean, online saioak eskaini zituzten herriko txikienentzat Danbolineko komunitateko txokoan. Ekintzak egungo egoerara moldatu behar izan dituzte. Saioak aire librean egiten direnean, gehienez 13 haurreko taldeak parte hartu ahal izango du. Barruan egiten badira, espazio bakoitzak duen edukierak mugatuko du parte hartzaile kopurua. Hori dela eta, Barbantxoko saioetan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute 688 684 029 telefono zenbakian.


220.qxp_55 25/10/20 21:36 PĂĄgina 11

1

1 Behi Suhar Onenaren Txapelketa irabazi du Lopene ganadutegiak

Euskal Zezenzaleen Elkarteak antolatuta, Behi Suharren IV. Eguna ospatu zuten urriaren 11an Azpeitiko zezen plazan. Zestoako Lopene Ganadutegiak parte hartu zuen igandeko saioetan eta bi sari eskuratu zituzten: Behi Suhar Onenaren Txapelketa eta txapelketako ganadu onenaren saria. Behi Suar Onenaren Txapelketan hamar ganadutegitako behiek hartu zuten parte eta behi bakoitzarekin lau errekortari aritu ziren lanean. Ganadu onenaren saria, "Vela" behiari esker irabazi zuten. Argazkia: Uztarria.eus

Zerga eta tasak izoztu eta kiroldegiko ordenantzan zenbait aldaketa egitea adostu du udalbatzak

Zerga, tasa eta prezio publikoak izoztea erabaki du Zestoako Udalak. Urriko udalbatzarrean aho batez hartu zuten erabakia bi alderdietako ordezkariek. Mikel Arregi Ertxin alkateak azaldu zuen Covid-19ak sortutako kalte ekonomikoak sufrituko dituztenak herritarrak direla eta hori kontuan izanda hartu dutela erabakia. Era berean, kiroldegiko ordenantzetan zenbait aldaketa egitea onartu zuten. Orain, gizarteko egoera zaurgarrian dauden sektoreek bazkide egiterako orduan hobariak izango dituzte. Bestalde, bazkide egiteko gutxieneko adina 16 urtetik 12 urtera jaistea erabaki dute eta 2021etik aurrera, federatuek tasa bat ordaindu beharko dute kirol instalakuntzak erabili ahal izateko. Zenbait hilabetetan kiroldegia itxita egon denez, bazkideek hobaria izango dute datorren urteko kuota ordaintzerakoan.

Rezola-Arroa Beheko hirigintza hitzarmen berria onartu du Udalak

Zestoako AB.R.L11 Rezola-Arroa Beheko hirigintza hitzarmen berria behin betiko onartu zuen aho batez udalbatzak. Hitzarmen honen helburua, urteetan geldituta egon den Arroabeko eremu horri "ahalik eta denbora laburrenean" irtenbide bat ematea dela azaldu zuen Mikel Arregi Ertxin alkateak. Hitzarmenean, 79 etxebizitza eraikitzea eta enpresak aurrez Udalarekin zeukan zorraren erdia ordaintzea adostu dute. Etxebizitza kopuru hori handitzeko aukera eman zaio enpresari, gehienez adostutakoaren %20a gehiago baina beti ere, jatorrizko eraikigarritasuna aldatu gabe. Nahiz eta eremu horretan eraikiko diren etxebizitzak libreak izan, Udalak prezioen inguruko baldintzak jarri ditu hitzarmenean.

Sherpa.ai Aizkolari txapelketa kiroldegian

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa jokatu zen urriaren 24ean kiroldegian. Euskal Herriko Herri Kirol Federazioak antolatu ohi zuen Euskal Herriko Txapelketa, baina, aurten aizkolariek beraiek antolatu dute. Hamar aizkolarik hartu zuten parte eta bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi onbiko moztu zituzten, hiru txandatan. Sei denbora onena egin zutenak azaroaren 29an jokatuko den finalerako sailatu ziren.


220.qxp_55 25/10/20 21:36 Página 12

Argazkiak: Kutxateka (Paco Marín bilduma)

Urak eraman

ez zitUenak 1953ko uholdeak aipatu gabe ezin utzi urrian. Aurten ez da urte borobila, inondik inora, baina batek eta bestek tentatuta, orduko hartaz ditugun oroitzapenak ekarri nahi izan ditugu gurera. Herritarrek kontatuta, urak eramandako “La Guipuzcoana” autobusa eta Errotazarko etxearen inguruko kontuak jaso ditugu. 2003. urtean, 50 urte bete zirela eta egindako Danbolineko artikulutik ere ekarri ditugu gauza batzuk orriotara, urte mordoxka pasa da ordutik ere eta.

Goizeko zazpiak aldera Maritxu Iribar zestoarraren baserriko leihoa kolpatu zuen azpeitiar gazte batek. Angel Agirre zen, autobusa urak irentsi aurretik ihes egitea lortu zuen gutxietariko bat. Arropak blai zituela ikusirik, etxeko gizonen jantziak eman zizkion Iribarrek. Gau guztia zuhaitz bati helduta pasa zuela zioen eta goizaldean baserriko argiak ikusi eta bertara abiatu zela. Hala kontatzen du istorioa Rosa Arregik, garai hartan 8 egun besterik ez zituen arren, amaren ahotik entzundako pasadizoez oroituz. Urriaren 14ko asteazken arratsalde hartan, makina bat herritatik igaro zen autobusa oztopo handirik gabe. Ibilgailura igo ziren azken bidaiariak Zarauztik zetozen eta Lasaora zihoazen. Osinbeltz harrobi ondoko errepidea urak hartuta zegoela ikusita, familiako bost lagun autotik jaitsi ziren Iraetan, autobusez errazago zeharkatuko zutelakoan. Angela Berasategi eta Antonio Altuna senar-emazteak, berriz, autoan gelditu ziren.

Iraeta eta Zestoa banantzen zituen errepidea 40 zentimetroko urak estaltzen zuen. 19:30-19:45 inguruan iritsi zen autobusa Osinbeltzera, baina ihes-hodian ura sartu zitzaionez, ez aurrera ez atzera gelditu zen. Zestoara laguntza bila joatea erabaki zuten lau bidaiarik. Juan Zuzuarregi, Juan Zubizarreta (gidaria), Jose Manuel Iraeta (autobusaren jabearen semea) eta Jose Olaizola zestoarra, galtzak jaso, zapatak kendu eta herrira abiatu ziren. Ura belaunetaraino iristen zitzaien, baina zailtasun handirik gabe lortu zuten Zestoara iristea. Itzuli zirenerako, ordea, urak metro eta erdiko altuera zuen. Horrek, gaueko iluntasunarekin eta euriarekin batera, asko zaildu zituen erreskate lanak. Hori gutxi ez, eta euriteen ondorioz argirik gabe gelditu zen herri osoa. “Nire aita herrira iritsi zenean telefonoz batera eta bestera deika ibili zen, laguntza nondik etorriko”, dio Bittor Zuzuarregik. “Garai hartan herri lanak hain landuak ez zeudenez, uholdegarritasuna askoz ere handiagoa zen”, adierazi du Fernando Arzallusek. 1925ean eraikitako errepidea zegoen oraindik eta ibaitik oso gertu igarotzen zen.


220.qxp_55 25/10/20 21:36 Página 13

1

1955-1956 urteetan errepidea berritu zuten uholde arriskua saihesteko helburuarekin, eta gutxi gora behera metro bat gorago eraiki zuten berria. Beste horrenbeste 1983an; 1953az geroztik izandako uholde garrantzitsuenak bizi ondoren, beste metro bat igo zuten. Gerora, bestelako errepide sare berri bat eraiki zen, ibilbide zeharo ezberdina eginez. “Gaur egun ezagutzen dugun errepidea [GI-631], 1925ekoa baino bi metro gorago dago gutxi gorabehera”. Uraren indarra geroz eta handiagoa zen, eta, jadanik, bularrerainoko altuera zuen. Sorospena ematera bertaratutako sei herritar autobusera hurreratzen saiatu ziren, baina alferrik izan zen. Menditik ere saiatu ziren baina bi metro eta erdi eskasera bazeuden ere urak guztien errespetua irabazia zuen. Suhiltzaileen sorospenen zain zeuden guztiak, baina Donostiatik ez zuten inolako laguntzarik bidali, nahiz eta Zestoatik etengabe eskatu. Menditik laguntzen zihardutenek autobusa zuhaitz batera lotu ahal izan zuten. Urak, ordea, igotzen jarraitzen zuen eta bidaiariak urduri jartzen hasiak ziren honezkero. Hiru metrotara iritsi zen Urola ibaia Zestoan gau hartan. Juan Arozenak, Zarauzko udaltzainen buru zenak, leihoa puskatu eta azken unean egin zuen ihes. Mendiko harrien artean “ordu mordoxka” bat igaro ondoren salbatu zutela jakinarazi du Bittor Zuzuarregik: “Pare bat egun pasa zituen errekuperatzen gure etxean, zizko eginda zegoen gizona”. Zarauztik Lasaora zihoazen Antonio Altunaren bi anaiek ihes egitea lortu zuten azken unean. Juan Mari Agirre Azpeitiko pilota artekariak, bere seme Angel Agirre autobusetik ospa egitera behartu zuen aurrez testamentua eginda. Honek, Maria Asunción Arrue de Pablo gazte donostiarrari berarekin irteteko proposatu zion “La Voz de España” egunkariaren esanetan. “Frankismo eta nazional katolizismoaren garaian kokatzen garenez, prentsa asko tematu zen Azpeitiko konbentura zihoan nobizia honekin”, arrazoitu du Arzallusek. Neskak uko egin zion ibilgailutik irteteari. Ostera, soinean zeraman gurutzeari musu emateko eskaini, eta errezatzeari ekin zion. Hala egin zuten gainontzeko bidaiariek ere. Arratsaldeko 8etatik goizaldeko 2etara iraun zuen autobusak harrobi parean, soka hautsi zen arte. 16 gizabanako aurkitzen ziren autobus barruan: Angel Arregiren aita, Iraetan igo ziren familiako bost kide, 8 haurren ama zen emakume alargun bat, eztei bidaiatik bueltan zetozen ezkonberriak… Zarauztik Lasaora autoan zihoazen Angela Berasategi eta Antonio Altuna senar-emazteen kotxeko argiekin laguntza eskatzeko seinaleak egin zituzten. Hauek ikusita, Iraetako bi gaztek, Joxe Uria eta Joxe Olaizolak, abereen sokekin lotuta uretara egin zuten salto. Gainontzekoek sokak eta linternak lortzerako, kotxeko bidaiariak eta bi gazteak desagertuta zeuden. Ura jaitsiko zelakoan zeuden autobuseko bidaiariak. Arropak ez bustitzeagatik eta adina izan ziren

3


220.qxp_55 25/10/20 21:36 Página 14

dirudienez, ibilgailutik jaitsi nahi ez izatearen arrazoiak. “Uraren indarra handia zen eta garai hartan askok ez zekiten igerian. Inork ez zuen uste derrepentean horrenbeste igoko zenik. Gero jada berandu zen” dio Bittor Zuzuarregik. Arzallusek, egoera horrek nolabaiteko mutatis mutandis-a daukala dio egun bizitzen ari garen COVID19arekin. Bakoitza bere aldagaiekin, baina funtsean, biek espero ez den hondamendia dakarte. Koronabirusa hona iritsi zenean, askok garrantzi handirik ez ziotela eman gogorarazten du: “Inork ez zuen pentsatu horren larria izango zenik. Orain gertatzen ari den bezala, katastrofe handi samarra gertatu zen orduan ere”, gaineratu du historialariak. Bi hilabete pasatxo zituen Mari Paz Ugartek uholdeak gertatu zirenean, beraz, ez du egun hartako oroimenik, baina honela dio: “Gure aitak askotan hitz egiten zuen egun hartaz eta batzuetan iruditzen zait

bizi izan nuela. Ilunpea, oihuak, sokak, kateak… Dendan zegoen guztia eraman zuten, laguntzen saiatzeko. Zunzunegiko kamioiarekin argia egiten, ikaragarria. Oso txikitatik begiak itxi eta ikusi egiten nuen, kamioia lokarriekin heltzen, oihuak han eta hemen…“. Biharamunean Zestoako Arroa, Bedua eta Txiriboga auzoetan azaldu ziren gorpuetariko batzuk, baita Getarian ere. Bittor Zuzuarregik, bere aita, eta beste herritar batzuekin batera, egun guztia igaro zuen gorpu bila. Autobusa Iraetatik 200 metrora azaldu zen, presa azpian. Senar-emazte azkoitiarren autoa, ordea, 8 egun beranduago aurkitu zuten, Iraetako presatik 15 metrora. Urak eramandako gorpu guztiak aurkitu zituzten, 25 urteko Joxe Olaizolarena izan ezik. Autoko bikotea eta Iraetako bi gazteak aintzat hartuta, guztira 20 lagun hil ziren istripuan. Edurne Errastik zera esan digu: “Gure amak beti kontatzen zuen uholdeen egun hartan aita eta biak Donostiara joan zirela. Aste gutxi falta ziren beren ezkontzarako eta egun horretarako jantziak probatzera joan ziren. Euria goian behean ari omen zuen egun guztian. Arratsaldeko 18:00etako “La Guipuzcoana” autobusa hartu behar zuten etxera itzultzeko, baina eguraldi txarra zela eta, Donostiako izeba baten etxean gelditzea erabaki zuten. “Eskerrak han gelditu ginen” esaten zuen beti. Felisa Legarda-Ereñok dio goizean jaiki zirenean euria ari zuela gogoratzen duela. “Lanbroa baino indartsuago, zorro-zorro, egun guzti-guztian aritu zen. Iluntzean oraindik euria ari zuela esan nion senarrari eta ohera joan ginen. Handik ez dakit zenbat denborara buila entzuten nuen Erdikalean. Gu, orduan, udaletxean bizi ginen, azken solairuan, nire senar Julianek udaletxean egiten baitzuen lan. Nire gizona goizeko zortzietarako jaisten zen lanera. Berehala etorri zen bueltan sekulako ezbeharra gertatu zela esanez. Albaitaria etorri zen etxera Julianen bila, gorputzak jasotzera joateko agintzera. Biak joan ziren gorputzak ekartzera. Julianek bazekien Zestoa aldekoak zein ziren eta paperak egin zituzten. Udaletxeko saloira ekarri zituzten gorpuak, gero familiak etorri ziren. Gerora, gela horren paretik pasatzean barrura begiratzen jarraitu nuen urte luzez. Oso tristea izan zen. Egun batzuk beranduago nire gizona gaixotu zen, disgustuagatik. Zestoan jendea ez zen bizi egun haietan, herria oso triste zegoen. Joxe Uria eta Joxe Olaizola iraetarren ekintza miresgarriaren ondorioz, Obra Publikoetako eta Industriako ministroak joan ziren Zestoara. Senitartekoei kalte-ordaina eman zien eta Iraetako kaleari ‘Olaizola eta Uria’ jarri zioten izena. Harrobian, berriz, harrizko monumentu bat altxa zuten hildakoen ohoretan.


220.qxp_55 25/10/20 21:36 Página 15

1

55 urte beranduago, Rosa Arregik Azpeitiko anbulatorioan Angel Agirrerekin egin zuen topo: “Ni Ertxiñondo baserrikoa nintzela esan nion eta nire ama zela lagundu ziona. Baina berak, irmoki, esan zidan ez zuela gai horretaz hitz egin nahi”. Egun hartan urak zuen botere guztia eta haren esku zegoen norbanakoen bizia. Makina bat gauza eraman zituen aurretik korronteak. Baina bada urak eraman ez zuenik ere: amesgaizto hura bizi zutenen oroimena. ERROTAZARREN ERE, HAMAIKA KOMERIA Bi eraikin nagusik banatzen zuten Lili: batetik, jauregiak berak eta harekin komunikatua zegoen Lilibe baserriak; eta bestetik, Errotatxo eta Errotazar errotek. Bittor Zuzuarregiren esanetan “oso lagun onak” ziren bi errotetako familiak eta gauetan Errotazarren elkartu ohi ziren. Gau hartan Errotatxo urak hartu zuen eta Errotazarren zeuden denak. Halako batean, Liliko mandioa behera erori eta Errotazar eraitsi zuen, hiru pertsona azpian harrapatuz. Juan Zuzuarregi, autobusaren erreskate lanetan aritu ondoren, Errotazarrera joan zen. “Gau guztia batera eta bestera ibili zen lagundu nahian. Errotazarrekoa jakin orduko, han zegoen herritar kuadrilla bat”, azaldu du Zuzuarregik. Hiru pertsona gelditu ziren zerraldo: Katalina Unanue (76 urte), Itziar Iturria (10 urte) eta Maria Iraola (60 urte). Beste bost zauritu ziren, horietako bat larri. Bainuetxeko denboraldia irailean bukatzen zen eta urriaren erdirako dena itxita egoten omen zen, hala esan digute Zubiatarrek. Hala eta guztiz ere, uholdeek eragin handia izan zuten han ere. Urak askotan hartzen zuen Bainuetxea baina 1953an dena lokatzez bete zen. Ion Egigurenek kontatu digu, berak 3 edo 4 urte zituela uholdeak gertatu zirenean. “Bainuetxean sekulako eragina izan zuten uholdeek eta dena lokatzez zikinduta eta puskatuta zegoen, dena urak eraman zuen. Gure aita uholde ondoreneko garbiketa lanak egiteko kontratatu zuten. Garbiketa hartan uretan bilatzen zituen gauza batzuk etxera ekartzen zituen. Horien artean jostailu batzuk. Gogoratzen dut nola ekarri zuen bizarra mozteko joko bat, hiru ahate txikirekin adornatuta, oso polita zen. Gelan izaten genuen eta gu hari begira egoten ginen. Jostailuren bat edo beste ere ekarri zigun eta haiekin jolasean ibiltzen ginen“. Lilibea baserriko Joxe eta Julian Aizpurua anaien (86 eta 84 urte, 19 eta 17 orduan) testigantzak jaso ditu Ainara Martinek. “Gauerdi inguruan hasi zen dena” dio Joxek. Laguntzera gure baserri atzeko pasotik joan nintzen Pello lgarataundirekin, aurretik ezin zitekeen pasa, atariraino ura zegoen eta. Bi txerri zituzten eta hauek lehenengo pisura igotzera joan ginen, hara ura iritsiko ez zela eta. Manuel lturria Errotatxon zegoen, gu Errotazarren sartu ginen eta bat-batean guztiak dar-dar egin zuen. Etxea erori egin zen, ganbara eta teilatua erabat suntsitu ziren. Nola edo hala leiho batera igotzea lortu nuen. Egundoko isiltasuna zegoen, ez zen ezer

ikusten. Manuel itzuli zen Errotatxotik eta bion artean lxabel, Karmen eta Pello atera genituen. Kostata, Pello atera genuen azkena. Oso gogorra izan zen, biok bakarrik geunden eta ez genuen ez linternarik ez ezer. Julian Aizpurua etxea erori zenean Pilar arrebarekin kalera igo zen laguntza bila, “sorotik joan ginen zubiraino Zubimusu baserrikoei egoeraren berri ematera. Kastañoneko dendan linternak eta eskuratu ostean etxera itzuli ginen. Gexalakoa irekita zegoen eta berehala zabaldu zen berria, kanpaiak laster jo zituzten. Joxe irten ezinik ibili zen: Laguntza etorri zenean norbaiten aiene hotsak entzun ziren. Laguntzera etorria zen Jaxinto zen, Lilibe eta Errotazar batzen zituen paretaren aurka gelditu zen zakarren artean. Remigio Olazabal eta besteek aizkorekin eta kateekin jardun behar izan zuten ateratzeko. Julianek gogoan du nola euria egiteari utzi zionean, ura azkar jaitsi zen. “Hurrengo egunean amona eta bilobaren gorpuak garbitu eta atondu genituen Eugenio "Kortxo" eta nik Lilibeko sarreran. Guztiz lokaztuta zeuden, inork egin nahi ez zuen zerbait zen... 17 urte nituen".

itsaso waliño larraitz blanco

5


220.qxp_55 25/10/20 21:37 Pรกgina 16


220.qxp_55 25/10/20 21:37 Página 17

txoko berdea

1

7 sentsibilizazio kanpainarekin, konpromiso bilduma bat osatu nahi da herri mailako eremu guztietan hausnartuz

Pili Perurena, Ingurumen batzorde burua eta Izaskun Larrañaga, Ingurumen teknikariarekin elkartu da Danbolin. Plastikoaren erabilera areagotu den garai hauetan, arazoari irtenbidea eman asmoz plan bat lantzen ari dira eta kanpaina bat jarriko dute martxan norbanakoak konpromiso lorgarriak hartzera animatuz

Plastikoen erabilera asko areagotu da azken urteetan eta horregatik jarri nahi izan duzue martxan kanpaina hau ezta? Bai horrela da. Birziklatu ere geroz “pausu txikiak emanez eta gehiago egiten da eta beraz datuak denon onerako izango interpretatzea ez da beti erraza baina den salto handia gure datuen arabera, 2015ean esate ematea lor dezakegu” baterako 137.000 kilo ontzi arin inguru jaso genuen eta 2019an 160.000 kilo. Argi dago arazoari adarretatik serio eusten hasteko garaia badela. Kale eta aire libreko guneetan ere bada zer eginik ezta? Konturatu behar dugu gure egunerokotasunean gizakia plastikoz inguratua dagoela. Datuek dioten moduan, geroz eta plastiko gehiago sortzen dugu, bai etxe inguruan eta, pandemia dela eta, ikusi da kanpoan ere lehen baino gehiago sortzen dugula. Protokoloak jarraituz, bizitza gehiago egiten dugu gune irekietan eta lehen gune itxitan lagatzen genuen plastiko hori, orain, askotan kanpoan geratzen da. Etxean egotea tokatu zitzaigunen, kale eta bazterrak garbi egon ziren, baina kanpoan bagabiltza zikindu egiten dugula ere argi ikusi da. Kontzientziazio plan bat jarri da martxan ezta? Bai, norberaren hausnarketa bat bultzatu nahi dugu eta “Plastikoa non begirada han” lema jarri diogu. Sentsibilizazio kanpaina honekin, norbanako bakoitzak bere etxeko nahiz inguruko eremuetan (lana, aisialdi taldeak…) duen plastikoari begirada bat ematea nahi dugu eta

plastiko horren kudeaketari dagokionean, zein konpromiso hartu ditzakeen pentsa araztea; berrerabiltzea, beste material batez ordezkatzea, gutxitzeko moduren bat lantzea… Denok daukagu zer egina, bakoitzak bere esparruan. Ez da inor seinalatu nahi, denok egin beharreko hausnarketa da. Zein izango da aurreneko pausua? Eragile ezberdinekin bildu nahi da; ikastetxe eta guraso elkarteekin, haur eta gaztetxoen munduari erreparatzeko, merkatari eta tabernariekin ere bai, lan munduan, lantokietan ere jo nahiko genuke atea… Bakoitzak bere inguruan ikusten dituen arazoak, ahulguneak eta indarguneak zehazteko eta irtenbide posibleak lantzeko. Erronka edo konpromiso lorgarriak behar ditugu. Zer esango zeniekete herritarrei? Denok egon behar dugula prest gure aletxoa jarriz konprometitzeko. Herri mailako alor guztien artean burutu nahi dugula plana eta pausu txikiak emanez ziur gaudela denon onerako izango den eta denok eskertuko dugun salto handia ematea lor dezakegula.


220.qxp_55 25/10/20 21:37 Pรกgina 18

URDA ZAKARRA, AZAL LEUNA Zurda edo krin goantearekin estreinatuko dut atala. Objektu xinplea da, baina oso mesedegarria ondo erabiliz gero: Azala sakonki garbitzeaz gain, zirkulazioa errazten du, giharren nutrizioa eta orban, zeluliti nahiz zikatrizak tratatzeko eraginkorra da, baita hezur-giharretako minak, flazideza eta likido erretentzioa arintzeko ere. Noiz eta nola erabili: gure buruari masaje suabeak emanez baliatu behar dugu, azala lehorra dugula pasatzea komeni da, hezur luzeak ditugun parean behetik gorako igurtziak emanez eta artikulazioetan eta sabel parean masaje zirkularrak eginez. Adibidez dutxatu aurretik edo goizetan jantzi aurretik erabil dezakegu. Espartzuzko eskuzorro hau supermerkatu, eta kosmetika dendatan erraz topatzen da. Astean bizpahiru aldiz erabiltzea ohitura ona da, bi minutuko lana besterik ez da eta aldea antz emango duzue.

GALDERA EDO AHOLKUREN BAT BALDIN BADUZU, IDATZI LASAI: KERALATXOKOA@GMAIL.COM HELBIDERA.


220.qxp_55 25/10/20 21:37 Pรกgina 19

iinkesta.

1

38 urte ditut eta ez naiz inoiz gauza Nik nahiko garbi Ospakizun zibil bat horiek pentsatzen Egia esateko ez dut daukat. Erraustuta egitea gustatuko lijarri. horrelakorik peneta agur zibil xume tzaidake eta zerbeza tsatu. Hemen gelbat, gertuko jen- eneko zabaleta eta xanpainarekin ditzen direnak eradea bilduta. 38 urte ospatu. Gorpua baki dezatela zer erraustu eta erdia ane mendizabal egin. Gurea amaitu Itzurun hondartzan da hil denean. 33 urte zabaldu eta beste erdia Zestoako jose luis aristi mendiren batean. 68 urte

virginia anguera 54 urte

kb

ale ale

Idiazpi barrenetik estazio aldera doan bidexka parean, autoak egoten dira askotan gaizki aparkatuta ume kotxe edo gurpildun aulkiei pasara galarazten

Igogailu pareko ekarpen gunea eta etxola ingurua garbi dago. Ea zenbat irauten duen horrela!

(Erantzuleak guztira: 100

Hiltzen zarenean nolako agurra nahiko zenuke?

9


220.qxp_55 25/10/20 21:37 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.