212.qxp_55 19/1/20 20:58 Página 1
2020 urtarrila
212 zk.
candido ibar
ko zutela “Pablo askatu goen” sinetsita nen
212.qxp_55 19/1/20 20:58 Pรกgina 2
943 052 761
212.qxp_55 19/1/20 20:58 PĂĄgina 3
3
Gelditu, sentitu eta ekin hogeiari!
Pasa den abenduko berria egunkarian, Hedoi Etxartek etenaldiei buruz hitz egiten zuen, mundua, gizartea zein bizitza indibidual eta kolektiboak eraikitzeko tresna gisa: "sinfonia bat etxean entzuteko modu bakarra da sakelakoak itzali eta ahalik eta analogikoena den tresna batean jartzea albuma". Eten, eragiteko. Eten, eraikitzeko, gizarte hobeago bat osatzeko, pertsona bezala osatzeko eta erronka berriei aurre egiteko. Eta egonaldi honetan 2020ak sortarazten dizkidan sentsazioak positiboak dira. Aurtengoa emakumeon urtea izango da, zaintza lanen urtea, eta batez ere bizitzak erdigunean jartzearen urtea, kapitalaren kontrara. Horretan urratsak emango ditugu urtarrilaren 30ean deituta dagoen greba orokorrean. Euskaldunok, herrian daukagun mugimendu sozial eta sindikalarekin, kaleak hartuko ditugu. Zestoako greba batzordea ere badabil dagoeneko bi hilabete greba hau antolatzen eta Itsaso Zubiriak zehaztasun guztiak azalduko dizkigu ale honetan. Urtarrilaren 30ean gelditu beharra dago pentsatzeko, hausnartzeko, txiroenei ahotsa emateko, aldarrikatzeko, borrokatzeko, berdintasunera iristeko. Neoliberalismoaren politikek urteetan egin dituzten sarraskiak pairatzen ari gara. Zenbatetan entzun ote dugu askok "behintzat lana daukazu" premisa. Baina sortzen ari den lana gero eta prekarioagoa da eta horrek 315 mila pertsona lan bila aritzea dakar, lan nazkagarriak dituztelako. Boteretsuenek boteretsu eta aberatsago izaten jarraitzen dute, txiroek txiroago. Eta pentsionisten inguruan zer esanik ez, indar erakustaldi bikainak egin dizkigute astelehenero, azken bi urte hauetan. Erreferente argiak izaten ari dira atzetik gatozenontzat. Gehiago begiratu beharko genieke eta haien esperientziatik ikasi. Gure adinekoei entzuten badakitenak bai direla San Juan egoitzako langileak eta merezitako saria lortzearen arrazoietako bat horixe izango da ziurrenik: haien alboan egoten jakitea, haien beharrizanetara egokitzen asmatzea, goxotasun guztiarekin. Ale honetan omenaldi txiki bat egin diegu Danbolinetik ere. Benetan txalotzekoa da lantaldea osatzen duen bakoitzak daukan inplikazio profesionala eta pertsonala. Eskerrik beroenak gure aiton-amonei etxean sentitzen laguntzeagatik, horrek ez dauka preziorik. Eteteko paradatxoa eskaini nahi dizuet, beraz, urteko lehen zenbaki honekin. Aipatutako gaiez gain, Pablo Ibarren aita Kandido Ibarren etxerako itzuleraz ere aritu da Jon Artano. Aitzakiarik gabe gelditu, itzali sakelakoa, telebista, eta goxatu ale honek eskainiko dizkizunaz. Ondo jarraitu urtea!
diruz lagundutakoa
janire diaz
d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna
a
rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso WaliĂąo eta Nerea Odriozola
d
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
212.qxp_55 19/1/20 20:58 Página 4
Elorrixotik zestura eta zestutik elorrixora Kaixo Lide eta zestoar guztioi! Zure galdera irakurri, denboran atzera egin eta ohartu naiz badirela urte batzuk Zestoara bizitzera etorri nintzela: 9 urte, hain zuzen ere. Erraz esaten da!! Zestoara bizitzera bikotekidea, Ruben, bertakoa delako etorri nintzen, eta laster sentitu nuen hemengo lasaitasuna, Linatzetara joan baikinen bizitzera. Han bizi ginela kuadrillako lagunak ezagutzen hasi nintzen; geroago, herrira etorri ginenean, bizilagun eta herrikide gehiago ezagutzeko aukera izan nuen; eta umeak izan ditugunean, orain arte ezagutzen ez nuen jendearekin harremana egiteko aukera izan dut. Oso herri familiarra dela esango nuke, kalean denok ezagutzen baitugu elkar, eta hori gustuko dut, alde txarren bat baduen arren. Herriaren funtzionamendua ere gustuko dut, herritarrak asko murgiltzen baitira hainbat ekintza antolatzeko eta egiteko orduan. Hala ere, gehien harritzen nauena hamabostean behin, igande arratsaldetan, txarangako kideek udaletxe azpian egiten duten elkarretaratzea da. Eskertzekoa da herritarrak, eta bereziki gure txikiak, ordubetez musikaz alaitzeko jartzen duzuen borondatea. Niretzat zestoarrek beren herriari dioten maitasunaren adierazgarri da, polita benetan! Egia esan, zestoarrak oso musika zaleak zaretela iruditzen zait, ez dago parrandarik musikarekin amaitzen ez denik, azken aldian hiru ahotsetako koro eder eta guzti… kar kar kar! Herritarrek jotzen duten hainbat talderen inguruan sortzen den giroa ere oso berezia dela iruditzen zait. Musika estilo ezberdinetakoak izanda ere, bertako taldeek beti dute jarraipen handia herritarren aldetik, elkarren arteko laguntza edo estimazio bat badago, eta horrek giro bikaina sortzen du. Ikustekoa izan zen azken Sonoraman elkartu ginen kuadrilla anitza! Bikaina! Amaitzeko, eskerrak eman nahiko nizkizueke Danbolin posible egiten duzuen guztioi. Niretzat enbido hau idaztea “marroi” bat izan bada ere, herri txiki batentzako handia da hilero horrelako aldizkari bat jasotzea eta nik neure aletxoa jartzeko aukera izatea ere bai. Aitortuko dizuet gustura bizi naizela Zestoan, baina herrimina ere badut, eta horregatik, nire enbidoa Egoitz Irure Maletasi botako diot, Elorrixon, nire herrian, bizi den zestoarretako bati (Eneko Larrañaga ere han bizi da). Egoitz: zer moduz hartu zaituzte nire herrikideek? Zer moduzko herria iruditu zaizu?
enbidoa
aintzane fdez de arroiabe
pintada.
Iraeta futbol zelaiko taberna. Asteburua joan, asteburua etorri Iraetara hurbildu eta herriko taldeen partiduak ikustea gustoko dugun zale talde bat gara. Gertu dagoen arren, futbol zelaiaren kokapena ez da egokiena eta gero eta zale gutxiago dira larunbat eta igandeetan bertara gerturatzen direnak. Orain arte baziren futbolaz gozatzeko baino bertako tabernan zerbait hartzeko aitzakiarekin herritik irten eta Iraetara hurbiltzea gustoko zutenak, baina, taberna itxi denetik futbol zelaian bizi den giroa benetan eskasa da, tristea. Ez dakigu zuzendaritzako kideek bere gain hartu beharko luketen taberna zabaltzeko ardura edota udaletxeak prozesu parte-hartzaile bat jarri beharko lukeen martxan, baina, zaleok tabernaren hutsunea sumatzen dugu. Zelaiko giroa berriz suspertzeko eta klubeko jokalariei merezi duten bultzada emateko tresna garrantzitsua dela iruditzen zaigunez gero, ea laster irekitzeko moduan den eta partiduetan garai batean egoten zen saltsa berreskuratzen den!
hiru futbol zale
bota librean
212.qxp_55 19/1/20 20:58 Página 5
.
Egin klik bikoitza Telebista piztu dut urrutiko agintearen bitartez. Urrutiko aginteak aparatuaren kontrola ematen dit. Oso atsegingarria da klik soil batekin aparatuari aginduak ematea. Klik batetik bestera, aparatuak ez du txintik ere esaten eta ikusi nahi dudan guzti hori erakusten dit. Orain, gainera, kutxatxoak eboluzionatu egin du. “Smart TV” aparatuak sortu dira, telebista inteligenteak deritzotenak. Oraindik eta erakargarriagoa da zer ikusi Mundua aldatzeko Ez da denbora asko igaro eta noiz ikusi nahi Klimaren inguruko azkeneko bilera bukatu zenetik. Mundugun erabakitzea, du osoa jarri zen topaketa horri begira. Hainbeste espeezta? rantza uztartu ziren, hainbat desio, hainbat kezka… HaBehin entzun nuen masei urteko neska bat, esproduktua kobratzen ez zaizunean, produktua zu zeu pektro autista duena, zarela. Uneoro edozer ikusteko aukera izan eta hori dibilakatu genuen sinbolo. ruz ordaintzen ez bada, norbait horren etekina ateraKaleak lelo ekologikoz, estzen ariko den seinale. Berdina gertatzen da sare sozialogan eta pankartez bete lekin: makina bat aplikazio erabiltzen ditugu diruz orziren. Prentsan kolore guzdaintzen ez ditugunak. Diruz ez ezik, gure bizitza tietako artikulu, proposapertsonalaz elikatzen ote dira? “Big Data” hitzaren esamen eta eztabaida. Orainnahia kontsultatzen baduzu, erantzuna argia da: eragoan bai, akordioa behabiltzailearen portaera aztertzea, behatutako patroien rrezkoa zela sinetsita, bidez. atzerako bueltarik ez duen Erosotasunak prezio bat dauka, oso garestia izan daitemarra zeharkatzear gauden honetan, denok gure espekeena: pribatutasuna. Horrela gabiltza, klik eta klik; rantza jarri genuen, eta azkenenan, beste behin ere, kale mugikorra eskuan, ordenagailua martxan, aparatuei egin zuen akordioak. aginduak ematen… Baina ba al dakigu trukean zer Baina mundu mailako akordio faltaren, eta erantzukizun ematen dugun? eta ardurei aurre egiteko gure ordezkari gorenen jarrera Gabon osteko beherapenetan ere, klikak gero eta gaezaren aurrean gure tokikotasunaren indarra erreibindirestiagoak bihurtzen ari dira: jokabide inkontziente katu nahiko nuke. Ez dugu nazioarteko CO2 isurketaren eta txiki horien bitartez, bizitza estilo bat erosten inguruko akordioa lortu - pasa den urtean ere tamalez dugu. Klik horien bitartez, kontsumo eredu jakin bamarka negatibora iritsi zen-, ezta energia berriztagarrien ti gure bozka ematen diogu, lanpostu prekarioak aldeko apustu bat ere; ez dugu errausketa sahiestuko sortzen ditugu, ingurune jasangarriago bati uko egiduen alternatiba bat eraiki; ez dugu garraiobide jasangaten diogu, herriko denda txikiak ixten ditugu eta rrien inguruko gogoeta sakon bat egin, eta gure planetaabar luze bat. Ustez boterea ematen didan urrutiko ren deforestazioak aurrera darrai, Amazonia edota Ausaginteak badu bestelako helburu bat: gizartearen tralia kasu. Ez dugu plastikoen gehiegizko erabilera burmuinak urrutiko agintearen bitartez gradualki saihestuko duen direktibarik bermatu ezta legerik bultza. eta leunki moldeatzea. Baina egoera honen aurrean gure ekintzailetasuna eta Norbanakoa klik eginez menderatzen duen aparatuak konpromisoak are eta beharrezkoagoak dira. Izan ere, izen aproposa dauka: “inteligentea” da eta badaki igorkotxe bat ez hartzea erabakitzen dugunean, erosketak lea limurtzen. Gabonak, beherapenak… orduan ere ibili egitera poltsa eramaten dugunean edo jakiak biltzeko dira eta ibiliko dira nire burua eta nire pentsamoldea gehiezgiko plastiko kopurua saihesten dugunean, tokiko konkistatu nahian. Ea ba 2020an urrutiko agintean produktuen alde egiten dugunean edota energia berdeahainbeste klik egin ordez, nire buruan klik egitea ren aldeko apustua egiten dugunean, ari gara mundua algehiagotan lortzen dudan... Beharbada horrela beheradatzen. Hondakinak murriztu, berrerabili edo birziklatzen penetan kontsumora bultzatzen nauten munstro handitugunean, konpostaren alde egiten dugunean, arbolak di horiek zertxobait otzanduko ditut. Nirekin klik egin landatzen edota ibaiak garbitzen auzolanean laguntzen nahi? dugunean, edota gure etxeetako txikienei zaborrak lurreaintzane diaz ra ez botatzen erakusten diegunean, horrelako ekintza bakoitzarekin ari gara gure ekarpena eta gure mezua berresten. Gure txikitasunean, bagara zerbait. Izan ere, jende txiki askok, toki txiki askotan egindako aldaketa txiki askok, alda dezakete mundua. Hala bedi!
.
iban narbaiza
5
jardunian
212.qxp_55 19/1/20 20:58 Página 6
Hogeita bost urte kartzelan, hamasei heriotzaren korridorean. Lau epaiketa. Heriotzazigorra kendu zioten baina biziarteko kartzelazigorra ezartzeko. Pablo Ibarren patuak bere aitarena ere baldintzatu du.
candido ibar
mugikorrean: «Mesedez, ez nazazue bakarrik utzi. Laguntza Semea hizketan ageri den bideo bat erakutsi digu Candidok handiagoa behar dut. Borroka ez da amaitu. Eta badakit,
egunen batean, errugabe naizela frogatuko dudala. Zuen laguntzarekin, lortuko dugu». Pablo ez dago etsitzeko. Candido ere ez, baina indarberritzea batzuk. «Goizean jaiki, gosaldu, eta gimnasiora joaten naiz, behar du. Horregatik etorri zen Zestoara duela hilabete
edo ibiltzera bestela. Lagunekin ere ibiltzen naiz…». Bizimodu berriko errutinek on egiten diote, baina pentsamendua Okeechobee-ra joaten zaio. Han daukate Pablo Ibar, Florida estatuko (AEB) kartzelarik handienean.
Zergatik erabaki duzu Euskal Herrira etortzea? Handik alde egin beharra neukan, puska baterako burua libratu pixka bat, bestela zoratu egingo nintzen eta. Ea deskantsatzen garen, berriz ere indarra hartu, eta lanean hasteko. 75 urte dituzu eta hogeita bost daramatzazu semea askatu nahian… Askotan egon al zara zoratzeko puntuan? Bai, zoratuta ere bai puxka bat… baina segi beharra dago; ez dago erretiratzerik! Kartzela nahiko txarra tokatu zaio oraingoan, baina behintzat andrearentzat hurre samarrean. Ordubeteko bidea du automobilean, garai batean sei orduan joan behar izaten zuen. Horixe du bentaja. Pabloren anaia gazteak, Michael-ek, bi ordu pasatxoko bidea du Miamitik. Eta nire seme gazteenak, berriz, bata Georgia-n eta bestea Orlandon bizi dira, ez daude hain urruti ere. Denon artean bisitak partitu eta astero joan dadila bateren bat. Horixe da gure martxa orain.
“Bizi naizen artean segiko dut Pablo askatzeko lanean”
212.qxp_55 19/1/20 20:58 Página 7
Noiz egon zara azkena Pablorekin? Abuztuaren 3an. Kartzela berri horretara aldatu eta geroko lehendabiziko bisitan. Heriotzaren korridoretik atera zutenetik besarkada bat badarik ere ematerik ez genuen izan. Azkeneko epaiketa horretan elkarri begiratzen ere ez ziguten uzten. Hori ere legea izango da! Horregatik zain egon nintzen besarkada bat eman ahal izateko. Eta gero hona etorri nintzen. Ordutik berekin hitz egin ezinda nago gainera. Kartzela berrian ziega handiagoa, patiora irteteko aukera gehiago, eta ikasteko modua ere izan dezakeela esaten zuten. Zer moduz dago? Berak esaten du nahiago lukeela lehengo lekuan balego. Leku gogorra zen hura, kalabozo txiki-txikia, astean bi dutxa, jatekoa txarra… baina arrisku gutxiago zuen han; oraingo honetan 2.000 pertsona dauzkate, droga asko dabil, bandek agintzen dute, eta labankadak eguneroko kontua dira… beldurrak egon behar. Eta Pablo nola dago? Zeharo lur jota egon zen, baina hasi da buelta ematen, beste erremediorik ez du eta. Hiru bat hilabetez oso-oso gaizki egon zen. Behin ere ikusi dudan okerren. (Azken epaiketa honetan) Esperantza gehiegi jarrita egongo ginen… Libre behar luke! Eta kolpea izugarria izan zen.
Errugabea al da Pablo? Horretaz ez dago dudarik, galdetu bestela bere andreari; hori da frogarik onena. Nik, hasiera-hasieran, berekin hitz egin nuen. Esan nion: «Pablo: Nik jakin behar diat. Hik ba al daukak zerikusirik hilketa horietan? Eta erantzun zidan: Aita, nik ez dut egin, 1994ko ekainaren 26ko goizalean ez daukat inolako zerikusirik». Nik armatutako bi gizon sartu ziren Casimir Sucharski enpresarioaren sinestu egin nion, eta gerora Tanyak etxean. Sucharski eta berekin -emazteak- frogatu zuen berekin ze- zeuden bi gonbidatuak, Sharon goela. Hori baino segurantzia hobe- Anderson eta Marie Rogers, erail zituzten. rik ezin da izan. Pablo Ibarrek hogeita bi urte zituen garai hartan, Tanya Quiñones-ek (gaur bere emazte denak) hamasei. Elkar gustuko zuten. Tanyak, gurasoak bidaian zirela aprobetxatuz, etxean festa bat egin zuen gau hartan. Pablo eta biak loak hartu zituen gauean, Tanyaren logelan. Biharamunean etxekoek elkarrekin harrapatu zituzten eta eskandalu batean errietan egin zieten. Horregatik daki Candidok bere semeak ez duela zerikusirik hilketekin.
7
212.qxp_55 19/1/20 20:58 Página 8
Uztailaren 14an atxilotu zuten Pablo. Orduan dena katramilatu zen erabat. Zeharo. Konparazio batera, krimenak gertatu baino ordu batzuk lehenago, eraildako gizonaren tabernan izan zela esan zuten. Taberna hartan kamerak zeuzkaten, bai barnean bai sarreran. Zein etortzen zen eta zein joaten zen erraz frogatu zitekeen kamera haiei esker. Baina grabazioak borratu egin zituen norbaitek, poliziaren esku zeudenean… Zergatik borratu dituzte? Komeni ez delako, edo bateren bat babesteko? Mende laurden barrena daramazue borrokan. Epaitegietako aurreneko kondena, geroko errekurtsoak, abokatu aldaketak, kartzelara joan-etorriak… Nola laburbilduko zenuke hau dena? Ba al dago esplikatzerik? Tira… nik uste dut hor bateren bat harrapatu beharra zeukatela. Gureak (Pablok) okerra horixe izan zuen. Txikikeria batengatik atxilotu zuten eta gero beste dena leporatu zioten. Hiru aste baziren hilketak egin zituztela. Asko hitz egin zuten medioek hartaz. ‘Mafia tipoko kontua’ zela esaten zuten, hildako gizona drogatan-eta asko ibilitakoa zela. Pablo eta berekin zihoana atxilotu zituztenean ikusi zuten latinoak zirela eta errua berei egozteko muntaia egitea pentsatu zuten. Gaur arte. Seth Peñalver du izena Pablorekin batera atxilotu zutenak. 2012an ordea errubagetu egin zuten. Nola lortu zuten? Peñalverrek berak niri esandakoa da zortea izan zuela, epailea neutrala egokitu zitzaiolako. Izan ere ez baitago beren kontrako frogarik! Epailea ona tokatuz gero, eta abokatu on batekin… Baina guk ez dugu horrelako zorterik eduki; guk jueza izan dugu kontra. Eta fiskalarena ere ez sinestekoa da… Erretiratuta zegoen eta, 70 urterekin, Pabloren epaiketarako propio bueltatu da! Auziko froga nagusia hilketak gertatu ziren etxeko segurtasun kamera batek egindako hogeita bi minutuko grabazioa da. Bi hiltzaileak ageri dira hor eta horietako bat Pablo dela diote. Zuek behin eta berriz esan duzue hor agertzen dena ez dela Pablo. Bere antza duela esaten dute. Baina beste frogarik ez dago bat bera ere. Garai hartako bideo bat da, zuri-beltzezkoa, urrutitik hartua dago eta ahotsik ez da entzuten… Esaten zuten dirua harrapatzera joan zirela bi gaz100 hatz marka baino gehiago te. Ez dauka zentzurik. Gautopatu zituzten krimenaren lekuan; za asko daude ulertu ezin bakar bat ere ez Pablo Ibarrena. daitezkeenak. Odol, ile eta listu arrastoak ere DNA frogenak ere atentzioa erruz zeuden, bakar bat ere ez ematen du. Krimenaren esze- Ibarrena. Bere aurkako froga nan sekula ez da Pabloren nagusia bideoko irudia izan da. Bertan hiltzaileetako batek kamiseta arrastorik agertu harik eta zuri batez estalia darama aurpegia, bosgarren ikerketan, berea eta une batean kamiseta kentzen du izan ‘omen’ daitekeen zantzu aurpegia erakutsiz. Kamiseta hori milimetriko bat azaldu den bera, izerdiz blaitua, bertan aurkitu arte… zuen poliziak, sarritan analizatu zuten eta ez zuen Pabloren DNA Niri esan zidaten Miamiko arrastorik, baina 2016ko azterketa abokatu batzuek DNA froga ez zutela onartuko beste epai- batean zantzu milimetriko bat agertu zen. Azterketa egin zuten tegi batean. Gainera kamiselaborategikoek salatu zuten tak prezintatutako poltsa ba- kamiseta gordetzen zuen poltsaren tean heldu beharra zeukan la- zigilua hautsita iritsi zela. Defentsaren abokatuek, bestalde, borategira eta jaso zutenean poltsa irekita zegoela esan zu- azpimarratu zuten analisia egiteko programa informatikoa ez dela ten laborategikoek. Zeinek fidagarria; Estatu Batuetan dauden ireki zuen? Zergatik? kriminalistikako 250 laborategietatik 242k uko egin diotela programa hori erabiltzeari.
1 Pablo Ibar Zestoan umetan. 2 Bartzelonan debutatu zuen zestalari profesional moduan 1963an. Euskal Herriko pilotaleku denak korritu zituen, eta Filipinetan ere ibili zen. Azkenik, 68an, Amerikako Estatu Batuetatik egindako eskaintza onartu eta hara joan zen. Han bizi izan da geroztik. Udan etorri zen Zestoara, 50 urtean bigarren aldiz pasa ditu Gabonak Euskal Herrian..
Pablo kondenatu zuten lehen epaiketa hartako abokatua gaixorik zegoen eta oso gaizki egin zuen bere lana. Estatu Batuetako justizia sistemaz zer iritzi duzu? Askotan ez dagoela batere justiziarik sistema horretan. Tipo honetako gazteak, edo beltzak, baldin badira… berentzat inportantea egia topatzea; bateren bat kulpante izendatzea izaten dute hango lana. Orain dela hilabete inguru hiru lagunek irten dute 36 urte preso egin eta gero. Hori nola liteke? Benetako erruduna orain dela hamazazpi urte hil omen zen. Zergatik eduki dituzte beste hirurak preso orain arte? Bazekiten duela hamazazpi urtetik! Zer justizia da hori? Gurean ere badakite ez dela erruduna, baina tapatu egin behar… Oraindik baduzue errekurritzeko aukera ezta? Bai. Hemendik pare bat hilabetera-edo hasi beharko dugu. Beste abokatu bat bilatu, berriz ere dirua bildu… Eskatzea kosta egiten zaizun gizona zarela diote ezagutzen zaituztenek… baina eskatzea tokatu zaizu, tokatu zaizunez. Eskatzea ez da gauza goxoa; ematea hobea da. Zenbat kostako da? Ez dakigu zenbat, baina asko. Berriz ere asko. Hogeita bost urte hauetan zenbat gastatu duzuen kalkulatu al duzue? Zehatz ez dakit baina bi milioi eta erditik gora, horko abokatu eta horko perito eta… Baina gu derrigortuta gaude, bestela han hil beharko du eta. Orain heriotza-zigorrik ez duela… baina handik ez badugu ateratzen hori ere heriotzara zigortzea izango da ba? Zein da zuen esperantza? Ahal bada beste herri batean epaitu dezatela, oraingoa zikinduta dago eta. Baina inportanteena epailea da. Juez neutral bat tokatu balitzaigu irabaziko genukeen. 75 urte dituzu. Pentsatzen jarri al zara hau nola bukatuko den zuretzat? Oraingo honetan neukan nik neure burua gehiegi poztuta igoal. Semea libre ikusiko nuela. Orain, berriz, ez dakigu nola izango garen, ni adinean aurrera noa… baina bizi garen artean ahalegina egingo dugu.
212.qxp_55 19/1/20 20:58 Página 9
1
Pablok esaten du, bera hilko balitz ere nahiko lukeela norbaitek segitzea borrokan, bera errudun ez dela frogatu arte… Hori esaten du, bai. Behin hilez gero, ordea, zer inporta du frogatu edo ez… jendeak, bestela ere, sinesten diola uste dut; nahiko garbi geratu direla gauzak… baina, zer egingo dugu ba?, hauxe da eta gure destinoa! Pablo aske geratuko den egunaz pentsatzen egon al zara sekula? Hori pentsatuta nuen. Madrilera etorri lehendabizi, eta Madrildik Euskal Herrira! Futbol zelairen batean behiren bat edo txahal bat erre eta bankete handi bat egitea… baina (hasperen egin du) ez zaigu tokatu horrelakorik! Berriz ere zain egon behar. Aurten egiteko esperantza genuen; noiz egingo dugun ez dakit baina gaur edo bihar irtengo du. Kartzelan zerbait gertatzen ez bazaio, irtengo du. Derrigorrez. Ea bizi garen orduan. Zein punturaino egon zara sinestuta aterako zela? Ehuneko ehunean. Zapatua zen sententziaren eguna eta goizean goiz joan nintzen, gustura gainera, pentsatuaz gaur igoal etxera joango nauk berekin! Errudun inondik inora ere ezin zuela irten pentsatzen nuen. Eta, egin kontu, ni epaiketa osoan egon nintzela. Oraingo hau izan al da unerik gogorrena? Dudarik eta ez. Lehendabiziko apelazioa galdu zuenean ere latza izan zen. Baina orduko hartan judizioa ez zen ondo joan, abokatua ere halamoduzkoa genuen… eta dudatan bezala geunden; oraingo honetan seguru geunden irtengo zuela. Kolpea ikaragarria izan da. Nik lehen ez nekien epaitegietako berri, baina tokatu zaigu, tokatu zaigunez, zer den ikustea. Laugarren epaiketa pasa dugu jada eta zer ikusi ditugun ez dago sinesterik ere! Nik pentsatzen nuen Estatu Batuetan horrelakorik ezin zuela pasa; Venezuelan edo Honduras edo… horietan akaso, baina Estatu Batuetan!?
Zein iritzi duzu heriotza zigorraz? Hori alferrikakoa da. Ez du inorentzat mejorarik egiten. Nik uste dut egin beharko litzatekeela gaizkileei zigorra eman, hala behar badu. Eta lanean-edo jarri zerbait produktiboa eginaraziz. Hezkuntza eman. Hiltzearekin zer konpontzen da? Ezer ere ez. Semearen kasuari esker zer ikasi duzu zuk bizitzaz? Kontu egin beharra dagoela norekin gabiltzan, eta arriskutik ihes egin behar dela. Eta semeak zer irakatsi dizu? Gogorra dela. Ezeren errurik gabe kartzelan sartu eta horrek pasa dituenak pasatzea… eta nola eutsi dion denari, nola eutsi dion epaiketan! Mutil indartsua da eta bihotz onekoa. Bere buruagatik baino familiagatik sufritzen duela esaten du. Pablo Ibar izeneko telesaila ari dira ematen telebistaz, ikusi al duzu? Bai, estreinatu aurretik deitu zidaten Madrildik, ikustera joateko. Eta bakar-bakarrik ikusi nuen areto batean. Eta, beno, dena ez da perfektua baina dezente ondo dago. Fallo handiena du lehendabiziko epaiketa ez dutela erakutsi, eta inportantea litzateke jendeak ikusteko nola manipulatu daitekeen epaiketa bat. Ramon Agirrek egiten du zure papera, zu baino txikixeagoa da baina… Antza handia du nirea gainera musuan-eta! Gizon jatorra da, eta (Miguel Angel) Silvestre protagonista ere bai. Horiekin ere egon nintzen Gasteizen. Zure bizitzaren desgraziak pantaila handian ikusita ez al zinen negar batean hasi? Negar asko egin nuen. Lehendik ere gau asko pasa ditut nik lorik egin gabe. Nik ez nuen behin ere pentsatu horrelako zerbait gertatu ahal zitzaigunik… nola aldatu daitekeen mundua norberarentzat egun batetik bestera, ez dago sinestu ere egiterik! Nire planak ez ziren hauek… Zure plana Pablo pilotari izatea zen… Bai, eta hura ere desgrazia izan zen. Profesional moduan debutatzeko hilabete bat falta zuen. Eta entrenamendu batean pilotak begi ondoan jo zuen. Eta beldurra hartu zion. Connecticut-en bizi ginen biok orduan, bere ama eta biok bananduta geundelako ordurako. Eta neuk esan nion joateko Florida aldera bolada baterako amagana. Hark minbizia zuelako ordurako eta, hartara, biak egingo zituen: amari lagundu eta frontoiko beldurraz ahaztu. Aurpegian jo zuen pilotakada hark, arrasto nabarmena utzi zion bekainean eta epaiketan hori esan zenuten, bideoan ageri den hiltzaileak ez zuela markarik bekainean… Atxilotu eta bost urtera egin zuten epaiketa eta, artean, marka izugarria zuen oraindik Pablok. Alferrik. (Hasperen egin du, berriz) Zer egingo dugu!
nagore telleria eizagirre jon artano izeta
9
212.qxp_55 19/1/20 20:58 Página 10
Ate joka dugu urtarrilaren 30a. Urte berria ospatzen ari ginen oraintxe eta dagoeneko heldu da hil bukaera. Denbora abiadura bizian doa, baina badirudi, 2019tik 2020ra salto egin dugunean ere, gauza batzuk berdin jarraitzen dutela. Jendea suminduta dago, duintasunaren aldarria eztarrietan, aldaketa gogoz; eta aldatzeko gelditu egin nahi dute, Hego Euskal Herria gelditu, lan, pentsio eta bizitza duinak eskatzeko. Zestoa ere, hamarnaka eragile sozial eta sindikal biltzen dituen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba orokorrean murgilduko da hilaren azken ostegunean.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartan bilduta dauden sindikatuek (ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru, EHNE eta Etxalde) urtarrilaren 30ean Hego Euskal Herrian greba orokorra egiteko deialdia erregistratu zuten Bilbon eta Iruñean urtarrilaren 9an, eta ordurako giroa berotzen hasita zegoen. Dagoeneko kontaezinak dira greba orokorrari babesa eman dioten eragile sozial eta sindikalak, alderdi politikoak, norbanakoak... Pentsiodunen mugimenduak bi urte daramatza astero Hego Euskal Herriko kaleak eta plazak betetzen pentsio duinen alde, baina oraingo plantoarekin pauso bat gehiago eman nahi da; hala azaltzen dute deitzaileek zabaldutako paskinetan: “konbentzimendu hirukoitz batek batu gaitu: pentsioena denon afera da, oraingo pentsiodunena nahiz etorkizunekoena; lan-baldintza duinen aldeko borroka ezinbestekoa da; eta eskubide sozialak bermatu behar dira”. Aldarrikapen zehatz batzuk egiten dituzte, hala nola, gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eta KPIaren arabera birbalorizatzea, 1.200 euroko gutxieneko soldata, lan erreformei eta prekarizazioari aurre egiteko neurriak, soldata arrakalarekin amaitzea, edo DSBE eta etxebizitzarekin zerikusia duten eskakizunak. Zestoan ere aspaldi dago gorriz azpimarratuta data hau eta eguna heldu aurretik ari dira giroa berotzen. Kartelak eta esku-orriak kalean ikusten dira, Greba Batzordeko kideak bilerak egiten ari dira merkatari eta tabernariekin, ordezkari sindikalek batzarrak egin dituzte herriko lantegietan, grebari babesa adierazi dioten herriko lokaletan “Guk ere greba orokorra” jartzen duen kartelak ikus daitezke... Urtarrilaren 23ean ELA eta LABeko bi kide gonbidatu dituzte 17:30etarako Portale kulturgunean antolatutako mahai-inguruan parte hartzera eta 20:00etan udaleko osoko bilkurara gerturatzeko deia zabaldu dute, batzar horretan bozkatuko baitu Udalak grebari babesa emango al dion edo ez. Urtarrilaren 30ean 8:00etan kale-buelta egingo da, eguerdian Donostian deituta dagoen manifestaziora joateko gonbidapena zabaldu diete herritar guztiei, eta arratsaldean, txokolatada baten bueltan bildu ondoren, ekitaldia eta manifestazioa egingo dira.
Zer arrazoirengatik egiten duzue bat urtarrilaren 30erako deituta dagoen greba orokorrarekin? Horixe izan da Zestoako Greba Batzordean parte hartu duten eragileetako kideei egin diegun galdera (herritar soilak ere ari dira batzordean lanean, baina talde bezala egituratuta daudenei egin zaie galdera). Sindikatuetatik ELA eta LABek parte hartzen dute Greba Batzordean, eta eragile sozialetatik Zestoako Gazteen Asanbladak, Bargaztak talde feministak eta Zestoako pentsionisten taldeak. Bost ordezkarien erantzunak dira ondorengoak.
212.qxp_55 19/1/20 20:58 Página 11
1
soldata arrakala eta horretan ze gutxi baloratzen diren zaintza lanak. Pentsioek ere ez dute ezta KPIa ere bermatuta. Arrazoiak, beraz, hamaika dira eta argi daukagu gure aldarrikapenak kalean ez badaude, ez direla inon egongo”. LABeko ordezkaria: “Grebarako 11 arrazoi ditugu, izan ere gaur egungo sistemak bizitzak erasotzen ditu, natura neurrigabe suntsitzen du, lan harremanak prekarizatzen ditu, zerbitzu publi-
1
Zestoako Gazteen Asanbladako ordezkaria: “Iruditzen zaigu gazte langileok egunerokotasunean dauzkagun arazoei eta jasaten ditugun zapalkuntza ezberdinei aurre egin ahal izateko ezinbestekoa dugula langile klasearen batasuna sistemaren aurkako borrokan. Uste dugu, baita ere, greba orokor batek bide horretan pauso bat suposatu dezakeela eta horregatik egiten dugu bat grebarekin”. Zestoako Greba Batzordeko zenbait kide, bai herriko zenbait eragile sozial eta Bargaztak talde feministako ordezkaria: “Oraindik emakumeak sindikal, eta bai norbanakoak, urtarrilaren 30erako prestakuntza-lanetan. gara etxeko eremuan zaintza-lan gehienak gure gain hartzen ditugunak. Eta lan horrek, ordaindutakoa izanik ere, prekarietatera eta bazterkeriara garamatza, sistemak funtzionatu dezan neoliberalismoaren ekintzarik funtsezkoena bilakatu baita. Feministok bizitzak erdigunean jarri nahi ditugu indarkeriari, berdintasun ezari, prekarietateari, sexuaren araberako lan-banaketari, kontsumo ereduari, familia patriarkalari, arrazakeriari, edertasun kanonei eta zapalkuntza guztiei aurre egiteko. Bargaztek beharrezkoa ikusten dugu urtarrilaren 30eko greba orokorrera atxikitzea, eta koen pribatizazioa bultzatzen du eta desberdinbat egiten dugu mugimendu feministak proposatutakoarekin: besoko tasun sozial geroz eta handiagoak sortzen ditu. morea jantzi, amantalak leiho eta balkoietan zintzilikatuz emakumeok Horrela lan, bizi eta pentsio duinen alde borrokadoan egiten ditugun lanak bistarazi, eta greban egon ezingo diren ematu behar dugu, hau da, zaintza lan guztien aitorkumeen -presoak, etxeko langileak, zaintzaileak, indarkeria matxistak tza eta banaketaren alde,gutxieneko soldata eta hildakoak...- presentzia sinbolikoki irudikatu”. pentsioak bermatzeko, emakumeen eta gizonen Zestoako pentsionisten taldeko ordezkaria: “Pentsio sistema publiko arteko baldintzen arrakalarekin amaitzeko, lan eta duinak defenditzen gabiltza azken bi urtetan. Pentsio hauek manbaldintza prekarioekin amaitzeko, geure sistema tendu eta hobeagotzeko ezinbestekoa da gazteen lan duinaren alde eta Euskal Herrian erabakitzeko...”. emakumeen soldaten arrakalaren aurka borrokatzea eta greba eta mobilizazio honetan parte hartzea”. Esaldi orokorrekin bete dizkigute paragrafoELAko ordezkaria:“Arrazoiak soberan daude grebarako. Desberdintaak, ez dira gehiegi zentratu Zestoan, ez dira jarri sunak areagotuz doaz gizartean, gero eta pobrezia gehiago dago eta sorherrira begira. Edo, akaso, bete-betean asmatu tzen den lana gero eta prekarioagoa da. Baina instituzioek aurkakoa saldute Urola bailarako herri txiki honetan bizi den tzen digute; oasi batean bizi garela ez da egia. Soldaten erosahalmena 10 egoerarekin; eta orokorrean hitz egin digute, lapuntutan galdu da eta gehien galdu dutenak soldata baxuenak dituztenak rritasuna orokorra baita. dira. Gero eta langile pobreagoak daude eta ez da kasualitatea gehienbat itsaso zubiria emakumeak izatea. Ezin ahaztu gizon eta emakumezkoen artean dagoen Greba Batzordeak deituta argazki herritarra atera zuten urtarrilaren 17an, ‘U30ean zestoarrok ere GREBA. Bizitza erdigunean jarriz bakarrik lortzen delako etorkizun duina’ lelopean.
212.qxp_55 19/1/20 20:58 Pรกgina 12
212.qxp_55 19/1/20 20:59 Pรกgina 13
1
37
100 urteko sasoiko fundazioa
E
San Juan Fundazioa
212.qxp_55 19/1/20 20:59 Página 14
usko Jaurlaritzaren eskutik jasotako Kudeaketa Aurreratuari eskainitako urrezko sariaren aitzakian San Juanen izan gara. Fundazioan, sorreraren oinarrian finkatutakoari eutsi, eguneratutako beharrei erantzunak aurkitzen dihardute. Ez da erronka makala!
1920AN EREINDAKO HAZIA 1920ko urriaren 17an, Ana Romana eta Kleofe Enbil Izeta ahizpek San Juan Fundazioa sortu zuten. Horrela dioen akta bat dago. Informazio gutxi gehiago bildu dugu bi ahizpa hauetaz; “Pitxiko señoritak” bezala ere ezagunak zirela, Erdikaleko Arizpekoa etxean bizi zirela eta ezkongabeak zirela. Ondo zehaztuta utzi zuten Fundazioak nolakoa izan behar zuen eta pasa den urrian 100 urte bete baditu ere, oraindik hasieran haiek finkatutako oinarriak bizirik dirau. Irabazi asmorik gabekoa izan behar zuela zehaztu zuten aurrenik, eta hala da gaur egun ere. Horrek bere izaera ematen dio fundazioari gainera. Bestalde, junta nola osatuko zen ere zehaztuta utzi zuten eta gaur egun ere mantentzen dute; lehendakaria beti alkatea izan ohi da, Mikel Arregi da beraz orain eta herriko hiru parrokiek ere beti izan dute ordezkaritza; gaur egun Koldo Intxausti apaizak betetzen du. Alkateaz gainera, junta osatzen alderdi bakoitzeko zinegotzi bat ere izaten da gaur egun, fundazioko zuzendaria, udaleko gizarte langilea, fundazioko langileen hiru ordezkari, egoiliarren ordezkari bat, eta herri ordezkari modura medikua, 80ko hamarkada hasieratik Itziar Larrañagak betetzen duena. Fundazioaren sorrerako helburua herriko zaharrentzat etxe bat izatea bazen ere, eraikinak izan ditu bestelako funtzioak ere; San Juan Bautista eskola izan zen garai batean, gerra garaian errefuxiatu politikoen babeslekua ere bai eta baita umezurztegia ere. Eguneroko kudeaketa eta zuzendaritzarako Karitateko mojak izendatu zituzten Enbil ahizpek. 1980. urtera arte iraun zuen formatu honek. Urte honetan, Karitateko mojek egoitza uzteko agindua jaso zuten bere ordenatik, mojen kopurua txikia zela argudiatuz.
212.qxp_55 19/1/20 20:59 PĂĄgina 15
1
duena. Eusko Jaurlaritzaren eskutik 2015ean zilarrezko A Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria eta 2019ko abenduan urrezkoa. Ematen den zerbitzua, bezeroa, langilea eta gizartearekiko duten ardura da sari hauetan baloratzen dena. Azken alor honetan, orain esku artean duten proiektu berria sartuko litzateke.
ERAIKINAREN ERABERRITZEA Karitateko mojek alde egin zutenean, juntak diru laguntzak eskatu eta eraikina eraberritzeko momentua zela erabaki zuen eta ondorioz zaharren etxea Lasaoko San Millan jauregira bideratu zen lanek irauten zuten bitartean. 1983an, Lasaotik berriro San Juanera etorri zirenean, arduradun modura, bertako umezurztegian hazitako Kontxita eta Benantxio Larrarte anai-arrebak jarri ziren. Juntak bere horretan jarraitu zuen, jada ez zegoen eskolarik baina zaharren egoitzako 28 plazetan laguntzeko langileak kontratatu ziren. Gerora, San Juan Fundazioan hainbat lan egin dira, besteak beste 2003an eguneko zentroa jarri zen martxan 15 plazekin, 2005eko obrekin egoitza 36 plaza izatera pasa zen eta 2009an etxebizitza babestuen 8 plaza berri sortu ziren.
AZPIKONTRATAZIORIK GABEKO FUNDAZIOAREN FUNTZIONAMENDUA San Juan egoitzak Foru Aldundiarekin hitzartuta funtzionatzen du eta eguneko zentroak eta etxebizitzek berriz, udalarekin. Guztira fundazioak 60 laguni eskaintzen die zerbitzua eta 45 langile daude hauen beharrak asetzeko. Juridikoki izaera pribatua du baina irabazi asmorik gabekoa da. Sektore honetan azken urteetako joera kudeaketa guztia pribatizatzea izan bada ere, ez da hori San Juaneko errealitatea, izan ere dena etxean moldatzen dute, zerbitzu guztiak etxean ekoitziak dira; zaintzak, erizaintza, psikologoak, sukaldea, garbitasuna, garraioa‌ Irabazi asmorik ez edukitzean, diru sarrera guztiak zerbitzuetan inbertitzen dituzte eta horrek zerbitzuak baldintza hobeagoetan eman ahal izatea ahalbidetzen die.
PREMIA EGOKITUAK ETA LAN HITZARMEN PROPIOA San Juaneko helburu nagusietako bat erabiltzaileak beraien etxean bezala sentitzea da eta etxe horretan beraiei egokitutako zerbitzua ematea. Zerbitzu guztiak integratuta dituzte eta erabiltzaileari eskaintzen zaizkio egoitzatik, eguneko zentrotik edo etxebizitzetatik datorren begiratu gabe. Hori da fundazio hau berezi egiten duen ezaugarrietako bat. Baina plano berean, lan hitzarmen propioa izatea eta langileria ahalik eta baldintza onenetan egotea ere jartzen dute. Bide horretan, zuzendaritza eta langileen ordezkarien elkarlanetik hitzarmen propioa lortu dute, Gipuzkoarekin alderatuz hainbat onura dituena. Erabiltzaileak bere etxean bezala sentitu daitezen, langileak jarri dituzte kudeaketaren zentroan eta kudeaketa formatu hori izan da saria lortu
SAN JUAN ETXEA PLAN ESTRATEGIKOAREN GIZARTERATZEA
San Juan Fundazioan lortu dena gizarteratzea da aurrera begira duten hurrengo pausoa. San Juanera iritsi aurretiko egoerak ikusi dituzte eta behar berri batzuk atzematen hasiak dira. Gizartea aldatzen doa eta beharrak ere bai. Orain artean San Juanen zerbitzuak ematera zentratu badira ere, herrian beste behar batzuk badaudela ikusita, hausnarketa egiteko garaia iritsi delakoan daude. Behar berri horiek diagnostikatu eta laguntza nola eskaini aztertu nahi dute. Aukera desberdin asko daude; dependentzia egoera desberdinean dauden bikoteei begira, norberaren etxetik irten gabe zerbitzua eskaintzeko aukera, housing edo komunitate formatuak‌ San Juan Etxea izena du planak. Foru Aldundian aurkeztu dute, proiektu berritzaile bezala, eta honek ikerketa bat egiteko diru laguntza eman die. Urte hasieratik martxo-apirila aldera enpresa batek Zestoako adinekoen azterketa demografikoa egingo du Zestoa eta auzoen diagnostikoa lortzeko. Gaur egun Zestoako zahartzaroaren argazki bat izango dugu horrela eta ondoren, proiekzio bat egingo da hemendik hamar urtera herria nola egongo den jakiteko. Informazio horrek zerbitzuak diseinatzen lagunduko du. Kontziente dira, agian, gaur egunean dituzten zerbitzu batzuk eguneratu edo beste berri batzuk sortu beharko direla. Udalarekin eskutik doaz proiektu honetan, eta bide horretan, Adinekoen mahaia ere eratu da. Urtarrilaren 15ean egin zuten lehen bilera. Bertan, Udaleko ordezkariak, Jubilatu elkarteko kideak, 3Z proiektuko ordezkariak eta San Juan fundazioko kideak elkartu ziren. Helburua, herri mailan gai honen inguruan dabiltzan taldeen indarrak batu eta elkarlana bilatzea da, bakoitzak ahal duen neurrian bere ekarpena eskainiz.
jone bergara
5
212.qxp_55 19/1/20 20:59 Página 16
E
rrege bezpera egun berezia izan ohi da etxeko txikienentzat. Arroabeko haurrek ilusioz eta urduritasunez bizi dute egun hori duela 70 urte baino gehiagotik. Egun horretan, eliza jostailudenda bateko erakusleiho bihurtzen dute, haur guztien gozamenerako. Apaizak hasitako tradizioa Ramon Olaizola apaiz zumaiarrak hasi zuen tradizioa. Orduan, zinea izaten omen zen Arroabean eta sarreretatik eskuratutako dirua biltzen hasi zen parrokoa. Gabonbueltan loteria ere saltzen zuen, diru pixka bat eskuratzeko asmoz. Urte amaieran, diru guzti horrekin auzoko haurrentzat opariak erosten zituen. Bilbora joaten omen zen, han jostailuak saltzen zituen ezagunen bat zeukan eta hari erosten zizkion. Batzuetan, ez zuen diru nahikoa lortzen eta “Cementos Rezola” enpresara joaten zen diru eske. Harrera ona egiten zioten eta bere eskariak beti betetzen zituzten. Urtarrilaren 5a iristen zenean, jostailu guztiak eskolan jartzen zituen, denda bateko erakusleiho batean bezala. Auzoko haur guztiak bertara joaten ziren eta zozketa egiten zuten. Banaka-banaka txikienen izenak ateratzen zituzten kutxatik. Norberak bere izena entzundakoan jostailu aurrera hurbildu eta bakoitzak gehien gustatzen zitzaiona aukeratzen zuen.
Lehen kabalkada Auzotar kuadrilla bat inguruko kabalkadei buruz hitz egiten hasi zen behin eta urte horretan Arroabeako aurrena antolatzea erabaki zuten. 1960a zen. Baserrietatik zaldiak hartu eta arropak osatzen hasi ziren. Etxeko trapu zaharrak erabili zituzten errege eta pajeen jantziak egiteko: burko-zorroak, oheestalkiak… Urte batzuk beranduago, erregeak erosoago sentitzeko gurdi
80 urtetik gorakoei opariak
Ramon Olaizola apaizak alde egin zuenean, Juanito parrokoa iritsi zen Arroabera. Auzotarrek Gaboneskean biltzen zuten diruarekin 80 urtetik gora zituztenei opariak egitea proposatu zuen. Harrera ona izan zuen proposamenak. Abenduaren 24a baino astebete lehenago, Arroako bi emakume eta parrokoa adinekoen etxeetara joaten ziren opariak banatzera. Oparia eman eta berriketa saioak egiten zituzten. Azken urteetan hori ere aldatu egin da. Orain, Gabon-eskean irteten den taldetxoko haurrek ematen dizkiete opariak eskura.
bat egin zuten. Oraindik ere gurdi horretan iristen dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Arroabera. Aurreneko kabalkada egin zenean, jostailuak elizan jartzen hasi ziren. Auzoko kaleak pasa ondoren iristen dira Errege Magoak elizara eta 1940tik bertan banatzen dituzte jostailuak.
Cementos Rezolaren itxiera Enpresa itxi zutenean opariak erosteko dirua emateari utzi zioten. Gurasoek tradizioarekin jarraitu nahi izan zuten eta dirua lortzeko loteria saltzen hasi ziren buru belarri. Gaur egun ez dute loteriarik saltzen. Orain, gurasoek haur bakoitzeko diru kopuru bat jartzen dute opariak erosteko.
Txikienen irrika 70 urte baino gehiago igaro dira Ramon Olaizolak oparien tradizioa hasi zuenetik baina haurren ilusioak berdina izaten jarraitzen du. Urduritasunez bizi dute elizan egiten den zozketa, beren izena noiz esango duten zain. Dena pasatakoan, pozez zoratzen joaten dira denak etxera.
itsaso waliño errasti
212.qxp_55 19/1/20 20:59 PĂĄgina 17
iinkesta.
1
Haurrekin gabon kantak abestera irteten gara eta kabalgatan ere parte hartzen dugu. Semea katekesian ibiltzen da eta kabalgatan artzain moduan egon zen Milagrosako kaperan. Orokorrean, familiarekin egotea ospatzen dugu.
kb
aitziber arregi 32 urte
Familia osoa elkartzen gara eta Gabonetan familia- Familia guztia el- Gabon kanta barekin egotea ospa- kartzen garela os- tzuk abesten ditutzen dut. Jai egu- patzen dugu. gu etxean. Umeak etortzen nak egiten ditut baina elizara ez ga- dira eta oso pozik patxi urbieta ra joaten. Denok el- egoten gara. Gure 82 urte kartzen gara eta etxera erregeak oso ondo pasatzen etortzen dira. Meza hemen egongo dugu. balitz joango ninadrian larraĂąaga tzateke baina ez dagoenez, ez naiz 33 urte joaten. marita peĂąa 69 urte
(Erantzuleak guztira: 91
Gabonak ospatzen al dituzu eta zer ospatzen duzu?
Estazioko industrialdean zabortegi bat sortzen ari al gara?
ale Zestoako kultur etxe zati bat margotu egin da eta hormetako hezetasun arrastoak kendu
ale
7
212.qxp_55 19/1/20 20:59 Pรกgina 18
1. Zein da zuzena euskara batuan? (euskara batua) a) Irakaskuntzan ari direnak jai dute. b) Batzuek toki ezezagunetara joaten dira. c) Oporretaz idatziko dut. d) Interesgarritzat jo dugu gai hau.
2. Zer darabilzu esku artean? Aukeratu erantzun zuzena (morfosintaxia) a) Ezer ere ez. Ez daukat ezer. b) Ezer ere ez. Ez daukat ezer ere ez. c) Ezer. Ez daukat ezer. d) Ezer ere. Ez daukat ezer ere.
3. Galtza... josi behar ditut, lurra jotzen dute-eta (lexikoa) a) patrikak b) barrenak c) joskurak d) botoiak 4. Usteak erdia ustel. Zer esan nahi du? (ahozko hizkera) a) Egin orduko, ondo prestatu behar direla gauza guztiak. b) Ustea iritzia baino ez dela, ez egia. c) Ez dela itxaropenik galdu behar. d) Norberaren ustea aintzat hartu behar dela.
Hauek dira abenduko erantzunak: 1b, 2b, 3a, 4c
agenda
212.qxp_55 19/1/20 20:59 Página 19
urtarrila SA
NTA INESAK IRAETAN
21 24 25
asteartea. santa ines eguna
22
asteazkena
23
osteguna
25
larunbata
26 29
igandea
11:00. Meza. 14:30. Gure Ordekako bazkideek bazkaria.
ostirala
22:00. Mus txapelketa Bekoetxe merenderoan.
larunbata
13:00. Pintxo lehiaketa Gure Ordeka elkartean. 14:00. Pintxo bazkaria 20:00. Batukada Iraetako kaleetan zehar. 20:30. Garagardo afaria frontoian. Saltxitxak, txerri ukondoa, postrea eta garagardoa. 00:00. Erromeria Iratzar taldearekin. 18:30ean "La Batalla de Chile 2: El Golpe de estado" dokumentala Gazte Asanbladak antolatuta.•Basotik itsasora dokumentala 19:30ean Kultur etxeko aretoan Portale kultur elkarteak antolatuta. Sarrera 3 euro. Hamaika arrazoi grebarako hitzaldia 17:30ean Portale kultur elkartean Zestoako Greba Batzordeak antolatuta, Leire Txakartegi (ELA) eta Edurne Larrañagarekin (LAB).•Pintxopote musikatua Espartzurekin Gazte Asanbladak antolatuta. Sahararen aldeko janari bilketa arkupetan 10:0014:00. Egun berean Axkoitiko Eroskin ere bilduko da. Aste honetan zehar Zestoako hiru eskoletan ere bilduko da. 12:00etan mahai ingurua Gaztetxean. Gaia: Latinoamerikako mugimendu antiinperialistak.
asteazkena
Photoshop ikastaroa Gazte Asanbladaren eskutik 18:30ean.
otsaila 01 04
larunbata
15 21 22 25
larunbata
Santa eskea Lasaon. Egun guztian zehar arituko dira, Andoni Egaña eta Maialen Arzallus bertsolariekin.
asteartea
9
Santa Ageda bezpera. 9:00etan hasita Etorrako bailaratik hasiko dira goizez eta bazkal aurretik, kaleetan ibiliko da Zestoako santa eskeko taldea. Bazkal ondoren Akuako bailaratik hasiko dira eta eguna bukatzeko tabernak pasako dituzte. Bildutako dirua Odol Emailiantzat izango da. Koplari lanetan Aitor Salegi, Danel Olano, Unai Sarasua eta Gorka Olaizola ibiliko dira eta Leire Uranga eta Nerea Lopetegi trikitilari. Lizeaga Sagardotegira irteera Arroa Beheko festa batzordea.
ostirala
17:00etan kultur etxetik aterata San Juan egoitzara joango dira musika eskolakoak kaldereroz jantzita. Ondoren kalejira egingo dute.
larunbata
Inauteriak. Haurren mozorro desfilea egingo da.
asteartea
16:30ean txokolatada eta umeentzat animazioa.
*gaztelekuko agenda.
0tsailak 6: futbolintxapelketa, gaztelekuan (3.zikloa). 0tsailak 7: mihibero mahaijolasa, gaztelekuan (DBH) eta haurrentzat jolasak eta Barbantxo Zestoan eta Aizarnan. 0tsailak 8: futbolin-txapelketa, gaztelekuan (DBH). Otsailak 14: maitasun-erromantikoari buruzko tailerra, gaztelekuan (DBH) eta Barbantxo Arroabean. Otsailak 15: inauterien prestaketa, gaztelekuan (DBH). Otsailak 18: maskara tailerra, gaztelekuan (1-2.zikloak). 17:00-18:00 edo 18:00-19:00. Aurrez izena eman behar da gaztelekuan (688 684 029. Otsailak 20: aurpegi-margoketa, gaztelekuan (3.zikloa).
*L
ehen Urratsak sormen idatzian. Ikastaro laburra. Eromen Produkzioak antzerki
1
elkarteak "Lehen urratsak sormen idatzian" ikastaro laburra antolatu du otsailak 8, 15, 22 eta 29 larunbat goizetarako Iñigo Dierezen eskutik. 640 917 626 Helburua norbanakoak sormen idatzira hurbiltzea da. Ez da inongo aurreko ezagutzarik behar. Idazmena ez ezik sormen teknikak eta ariketak ere landuko dira. Ordutegia: 11:30-13:00. Prezioa: 20€ antzerki eskolako kideentzat eta 25€ ez direnentzat. Izen-emateko edota informazio gehiago jasotzeko eromenprodukzioak@gmail.com edota 636 906 737 telefonoa.
212.qxp_55 19/1/20 20:59 Pรกgina 20