Urtarrila 2021

Page 1

223.qxp_55 24/1/21 20:20 Pรกgina 1

2021 urtarrila

223 zk.


223.qxp_55 24/1/21 20:20 Pรกgina 2

640 917 626

943 052 761


223.qxp_55 24/1/21 20:21 PĂĄgina 3

3

Negua

Victor Aveyronek elurraren edertasuna leihoz bestaldetik begiztatu zuenean, pozak gain hartu zion, ez zuen jakin emozioari nola eutsi, eta Itard doktorea ez zen horretaz ohartu lorategian garrasika entzun zuen arte. Doktorea bertaratu zenerako, Victorrek lau eskukada elur ahoratuak zituen. Elurrak, naturaren parte garen heinean, erreakzio bat sortzen du gugan, gure emozioetan eragin zuzena duena. Ez dut haur bat elurra jaten ikusteko zorterik izan, ez behintzat eskukadaka. Bai, ordea, elurraren zuriak bere begietan pizten duen zorionaz jabetzekoa, eta Olentzerok ekarritako mugikorrik onenak adinakoa dela esan nezake. Vicente Davilak duela 30 urte idatzitako Zestoako Ondareari buruzko azterlanak iraganera garamatza, garai bateko gure arbasoenganaino. Orduan, pozbide izateaz gain, kezkarako arrazoi ere izango zela pentsatzen dut, naturaren indarrak ezarririko mugez kontzienteago izango baitziren, ezinbestean. Horren ondorioz, eguneroko lanari utzi, eta beste zerbaiti ekin beharko zioten maindire zuria desagertu artean. Jurdan Arakistainek ere ez du pasa den urtean egunerokoari heltzeko aukerarik izan (kirol txapelketak bertan behera‌), ez behintzat epe luzez. Jakina, denok dakigu ez dela elurraren errua izan oraingoan. Ez dakit Aizarnako eskolako haurrek ostegunero basora egin ohi duten irteera horietakoren batean elurrik topatzeko zorterik izan duten, ezetz esango nuke. Sutondoan egoteko eguraldi hobeak izango ziren, ziur aski, baina hotzari aurre egin eta egin beharreko lanak egingo zituzten, pontxo horiak jantzita (beti horiak irudikatzen ditut, kolore guztietakoak dauden arren), lanabesak esku gorrituetan astinduz. Lan orduetatik kanpoko egunerokotasunarekin jarraitzeko aukerarik ez dugun honetan, langileen betebeharrak ez dira murriztu, edo areago, zenbaitenak biderkatu egin dira. Irudika ditzaket irakasleak ere, pontxo horiak jantzita, lanabesen esperoan egon gabe egoerari ahal den moduan aurre egiten, elurrik ari duen begiratzeko betarik gabe. Aurtengo negua gogorra bezain luzea izango den irudipena dut. Badirudi eguzki izpiren bat lainoak zulatu nahian dabilela, baina ez dakit leihoz bestaldeko begiradak kezkarako arrazoiak soilik emango ez dizkigun, pozbideak ahaztuta.

diruz lagundutakoa

aitor salegi

d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso WaliĂąo eta Nerea Odriozola

d

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (OĂąati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429


223.qxp_55 24/1/21 20:40 PĂĄgina 4

Trikitia bueltan da! Gabonak pasa berri dira. Nahiko lehorrak, besarkada gutxirekin eta ospakizunak formatu lightean. Zoroperitako lagun arteko babajana eta ordu txikitako dantzaldiak faltan bota ditut. Dena den, ezin naiz kexatu; izan ere, nire inguruko inork ez du ondorio larririk izan, ez osasunean, ez beste ezertan eta badakit denok ezin dugula berdina esan. Beste maila batean, Gabonetan euren familiekin biltzeko aukerarik izan ez duenik ere bada; nire kasuan, Grises taldeko kide naizen aldetik, aurreikusita genituen hainbat kontzertu bertan behera geratu zaizkigu eta zoritxarrez emanaldi oso gutxirekin gelditu gara. Beraz, animoak denoi! Gabonak nahi adina ospatu ezin izan baditut ere, oroitzapenez bete ditut barruko hutsuneak eta, besteak beste, txikitako trikiti kalejirak etorri zaizkit burura. Pandero-jolea nintzen eta nire bikotekidea Urtzi Landa zen, benetan trikitilari fina! Felix Astorkia eta Adrian Larraùagarekin, laukote xelebrea osatzen genuen. Hainbat urtetan Santa eskean, Zoroperitan nahiz Gabon-kantuan kaleak girotzen ibilitakoak gara. Ez ditut sekula ahaztuko bertso-saioetako barreak, egoitzetako aurpegi alaiak edota horrelako egunei amaiera ematen zieten sozidadeko afariak. Txikitan egindako ekarpen sozialak badirudi batzuetan bizitza osorako iraun behar duela. Baina Maria Uriaren enbidoaren harira (solidarioak ala berekoiak gara?), oroitzapenetan bueltaka, berekoitzat jotzen dut nire burua. Izan ere, harrezkero, herriarentzat gauza gutxi egin dut: kontzerturen bat eman, pare bat Patana Fest antolatu eta ezer gutxi gehiago. Horrek batzuetan amorratu egiten nau, gero herrian mugimendu sozial eta kultural gutxi dugulako kexatzen lehena bainaiz. Autokritika honek beti berdinera eramaten nau, lagun baten ondoan esaldi bera errepikatzera: datorren urtean prestatu eta animatu egingo gaituk (kobaz koba, Patana Fest, Akuako bira‌)! Beraz, ekin diezaiogun! Enbido honen bitartez, erronka bat luzatzera nator bai nire txikitako trikiti-laukoteari eta, nola ez, baita gure maisuak izandako Munatxo eta Joseba Illarramendi bikote letalari ere: aurten gabon abesbatzan parte hartuko al dugu? Niregatik bai! Bide batez, enbidoa nire trikitiko maisu eta eredu izan den Jon Munatxori luzatzen diot: non gelditu da LTT-ko baten barruko sua? Denborak su hori itzali egiten al du? Edo betirako piztuta dirau?

enbidoa

pintada.

alejo orbegozo

aldaketaldia. Urtarrilaren bukaeran larrialdi klimatiko, ekologiko eta soziala salatzeko Aldaketaldia izeneko kanpaina jarriko da abian. Sindikatu, erakunde ekologista, auzo elkarte eta bestelako eragileak ari dira kanpaina sustatzen eta urtarrilaren 30erako hitzaldi, bizikleta martxak, mendi eta hondartzak garbitzeko lan saioak, elkarretaratzeak‌ antolatzen. Otsailaren 6an izango da Zaldibarko zabortegia amildu zeneko lehen urteurrena, eta hori ere gogoan hartu nahi da, baita zabortegiko langile bat, oraindik desagerturik dagoela ere. Ekain Guraso elkarteak eta Agiro Mendi klubak bat egin dugu ALDAKETALDIArekin eta urtarrilaren 30erako proposamena luzatzen dizuegu. Lagun eta familientzat deia da. Mendi, erreka edo natur gune bateko zaborra jaso eta argazki bat ateratzera animatu nahi zaituztegu. Argazkia info@danbolin.eus helbidera edota 722609265 telefonora bidali beharko da. Ondoren Danbolin.eus webgunean argazki galeria argitaratuko da.

agiro mendi kluba eta ekain guraso elkartea


bota librean

223.qxp_55 24/1/21 20:21 Página 5

Tontoak gerran hil ziren. Sarritan erabili izan dut esaldi hau, egun batean esanahiari erreparatu, eta ez nuela gustuko konturatu nintzen arte. Esango nuke ezen, jatorriz, gerra egitearen aurkako jarrera batean oinarritzen dela esaldia, eta gerrara joaten ziren pertsonak inozotzat katalogatzen dituela. Gerren bidezkotasunaren eztabaida albo batera utzi, eta haietako zenbait pertsonena Markagailua zeroan Urtarrilaren 1ean jarri zen nahiko nuke mazeroan markagailua, eta dagoeneko kontatzen hasi da. Eman zihai gainean jarri. guten lehenengo biktimaren berri, eta ahaztu ere egin zitzaigun Asko eta asko behurrengo arnasaldirako. Lehenengoa izan zen zakurako, ustez ren borondate eta lehena, akaso seigarrena zen-eta. Izan ere, ez dira denak aintzaprintzipioen aurka kotzat hartzen. Ez behintzat gerrara eramanak izaten ziren, beste ezertarako nik hartuko nituzkeen denak. aukerarik izan gabe. Beren bizileku, familia eta laHala ere, berdintsua da askogunak aldentzen zitzaizkien, maiz, ulertzen eta tan aintzakotzat hartzea edo partekatzen ez zuten kausa bat defendatzeko. Baez hartzea; batzuk zaku baziren maite zituzten pertsona horiekin nahi baino rruan eta beste batzuk kanpolehenago topo egiten zutenak, frontean hain zuzen an egonagatik, antzeko tokira ere, bando berean zein aurkakoan. Eta, nire ustez, joan ohi dira gizartean; ahanzlatzenak, familia edo eta lagunen tiroa jasota hilak turara. Auskalo zenbat istorio izan zirenak. “Tontoak gerran hil ziren” esaldia erapilatu diren iluntasunean: isilbiltzean, sentitzen dut pertsona horiei guztiei dutakoak, isilarazitakoak, errespetua galtzen diegula, eta pentsatzen dut esalkontatu arren entzun ez direnak, sekretupean gordetakoak, sadi hori gaizki formulatuta egon daitekeela. Batetik, latutakoak, heriotzarekin galduak… iruditzen zait ezen, gerra deslegitimatzeko orduan, Entzun izan dut neurriz kanpoko adierazpenak egiten ditugula gerlariei baino gehiago, beste zenbait pertsonari jaemakumeok. Kontua da hil egiten gaituztela edo bortxatu, edo rri beharko geniekeela begia, eta, beharbada, inoiz zapaldu; edonoiz eta edonon. Zorigaiztokoak diren gizonezkoek guda batean hilko ez direnak izango dira haiek. emakumezkoaren gainetik sentitu, eta haren bizia akabatzeko Paul Valéry frantziar idazle eta filosofoak zera zioboterea sentitzen dute. Denak ez dira halakoak, noski; akabo en: “Gerra elkar ezagutzen ez duten pertsonen arbestela. Baina hor daude, gure kaleetan, zorigaiztoko asko. teko sarraskia da, elkar ezagutzen duten baina elZuek, gizonezko zintzook, askotan ez dituzue ikusten. Guk nahi kar sarraskitzen ez diren pertsonen mesederako”. gabe ikusten ditugu: ezagutzen ez dugun horrek begirasun nazBestetik, esaldia lehenaldian osatua da, gerrak eta kagarria egin eta zerbait esaten digunean, norbaitek ipurdia tontoak iraganeko gaiak izango balira bezala. Zoriukitzen digunean, atzetik jarraitzen gaituenean, edo ligatzen zatxarrez, aurretik deskribatu ditudan egoerak zenbiltzan horrek ezetza ulertzen ez duenean, familiako, lagun edo bait herrialdetako errealitate dira gaur egun. Tonezagun horrek izutzen gaituenean. Bere zakila gure gorputzean toei dagokienean, ez dut uste iraungitako espezie indarrean sartzeraino. Gure baginaren jabea bera balitz bezala bati buruz hitz egiten ari garenik. Horiexek dira jokatuz. Eta hainbat adibide gehiago, eguneroko ogia. esaldi horrek burura ekarri zizkidan pentsaerak, Begiak malkotan baina tinko esan dezaket hau pandemia latza eta berriz ez erabiltzeko erabakia hartzera eraman dela, eta inork ez dituela haiek inon konfinatzen. Ezta musukoa nindutenak. eta antzeko gailurik ezartzen ere, edota rastreadorerik. Ez diete jartzen isunik emakumeon harrapakariak izateagatik. Ezta joritz zunzunegi txertatzen ere. Eta gero entzun egin behar emakumeak esageratuak garela. Egunen batean seme nerabea baldin badaukat, espero dut ganoraz landuko dudala errespetua eta berari esango diodala kontuz ibiltzeko zer esan eta egiten duen. Eta alabari errespetu bera izan dezala besteekin. Biei esan nahiko nieke libre eta seguru ibiltzeko kalean. Eta, noski, ondo pasatzeko!

.

maialen kortadi iparragirre

5


223.qxp_55 24/1/21 20:21 PĂĄgina 6

iinkesta. Bai, dudarik gabe. Adinean ere aurrera goaz eta ingurukoak babesteko beharrezkoa dela uste dut. Ni ez naiz aditua baina dakien jendearengan fedea dut eta jarriko dut. arantxa zigaran 69 urte

kb

ale

Bueno, galdetzia ere! Denok gera Nik ez dut sendatxertoa hartu begairik hartzen, ez harrekoak. Aspirinarik... Eta daukadan lanare- ander urbieta kin eta bizimodua34 urte rekin ez dut beharrezkoa ikusten eta ez dut txertorik hartzeko asmorik momentuz.

Presarik gabe, baina nire txanda etortzen denean hartuko dut. Beste jende batek du orain lehentasuna, ni baino lehenagokoak badaude. Nik uste dut gainera gauza asko egiteko baldintza izango dejose ignacio sanz la laster. 60 urte

inma alkorta 64 urte

Larrain kalea oso utzita dago. Etxe aurretako espaloiak narras, autoak edonola aparkatuta‌

Puskatuta zeunden bide gorriko baranda zatiak berritu dituzte Zestoa-Iraeta artean

ale

(Erantzuleak guztira: 195

Covid-19aren txertoa hartuko al duzu?


223.qxp_55 24/1/21 20:21 Página 7

jardunian

7 “Altuna da nire pilotari gustukoena eta futbolaria, Mikel Oiartzabal”

Puntuala dela esan digute, eta halaxe azaldu da gurekin jarritako hitzordura Jurdan Arakistain (Zestoa, 2001). Azpeitiko igerilekutik iritsi da arratsaldeko 18:00etan eta 18:30erako Kultur Etxeko atarian dago, zain. Danbolineko bulegoan egin dugu solasaldia, maskarak eta distantziak medio. Gustura egon da Arakistain, eguneroko kontuez aritu gara eta berehala atzeman diogu kirolzale amorratua dela. Igeriketa eta pala, pala eta igeriketa. Biak ditu gustuko eta primeran moldatzen da bietan. Gipuzkoako Euskal Pilota Egokituko Txapelketa eta Gipuzkoako Neguko Igeriketa Txapelketa irabazi zituen 2019an. 2020ko Etorkizuneko Kirolari ere izendatu zuten joan den urteko uztailean, a ze marka! Errealaren jarraitzaile sutsua da. Pilota ere maite du baina batez ere Altuna, bere pilotari faboritoa. Ikasketetan fina, langilea eta mutil alai zein irekia da Jurdan.

Zestoan ikasketak bukatuta, Azpeitiko Urola ikastetxean ibili zinen eta orain Zumaiako Institutuan zaude. Gustura al zabiltza? Oso gustura nabil han. Bost gara gelan, bi zestoar, beste bi azpeitiar eta azkoitiar bat: Arantzazu, Adan, Markel, Iñaki eta neuk osatzen dugu boskotea. Taxian joaten gara Iñaki eta biok. Goizeko 08:55ean irten eta 14:30ak alderako buelta. Egunean bi klase izaten ditugu eta jangelan bazkaltzen dugu. Udaletxean praktikak egiten ibili zara azken hilabeteetan, ezta? Bai. Brigadan ibili nintzen aurrena, Xabier Irurerekin. Goizean hasten nintzen eta eguerdiko ordu bata arte jarduten genuen. Kotxea hartu eta Zestoa eta auzoetara joaten ginen. Zakarrontzietako zaborra jaso, plastikozko poltsa berriak jarri, hostoak jaso… Gero kiroldegian ibili nintzen. Bazkideak etortzen zirenean, sarreran egoten nintzen haien izen-abizenak idazten. Tenperatura ere hartzen nien. Gimnasiora ere joaten nintzen, makinak desinfektatzera. Mikel Irurerekin gimnasiako saioak ere egiten nituen. Pandemia baino lehen, San Joan egoitzara joaten


223.qxp_55 24/1/21 20:21 Página 8

ere hasi nintzen. Egun bakarra egin nuen, gero itxialdia etorri zen. Laguntzaile lanak egitea zen asmoa: erosketak egin, egoiliarrekin egon… Praktikak egin dituzu eta ikasketak ekainean amaituko dituzu. Etorkizunean zertan gustatuko litzaizuke lan egitea? Ez dakit, tokatzen denean. Langilea naiz eta gogotsu nago. Badakigu kirola egitea asko gustatzen zaizula. Igeri egitea oso gustuko dut eta paletan ere asko ibiltzen naiz. Egunero joaten naiz igeri egitera Azpeitira, aitarekin. Pala eta igeriketa txapelketetan parte hartzen dut baina orain, Covid-19agatik ez dugu txapelketarik eta paletan behintzat ez dut entrenatzen. Hemen ibiltzen naiz, pixka bat, lagunekin herriko frontoian. Ea laster hasten garen berriz txapelketekin. Zer gustatzen zaizu gehiago, pala ala igeriketa? Biak.

“Pistinatik irtendakoan, loteria jokatzen dugu aita eta biok: Bonoloto, Euromillones eta Primitiva”

Eta bat aukeratu beharko bazenu? Igeriketa. Azpeitiko Izarraitz igeriketa taldeko kidea naiz. Oso jende ona dago han, hori bai, denak azpeitiarrak, neu naiz zestoar bakarra. Denok batera entrenatzen dugu, ordu berdinean. Uretan gustura ibiltzen naiz. Orain, pandemia dela-eta, ordua hartu behar izaten dugu igerilekura joateko eta kale bakoitzean bi pertsona ibiltzen gara, eta hobe. Azpeitira bueltaka ibiltzen zarete orduan... Bai, egunero-egunero. Igerilekutik irtendakoan, loteria jokatzen dugu aita eta biok: Bonoloto, Euromillones eta Primitiva. Tokatzen bazait lagun guztiei Anoetako bazkidetza ordainduko diet. Once-ko saltzailearekin bazkari bat ere egin dut.

Libe Arakistain, arreba

“Zestoa bezalako herri batean bizitzeak asko laguntzen dio Jurdani. Oso pertsona irekia da eta jendeak asko maite du. Txikitatik irten da kalera bere lagunekin, herri txiki batean bizitzeak askatasuna eman dio. Berdin dio norekin irten; inorekin gelditu ez bada ere kalera joaten da eta beti aurkituko du norbait. Txikitan bi pala hartu eta frontoira joaten zen eta han zegoenarekin ibiltzen zen beti.”

Xabier Irure, praktiketako lankidea

“Oso gustura ibili zen Jurdan brigadako lanak egiten. Beti ibilbide berdintsua egiten genuen, herrigunean ibiltzen ginen eta auzoetara ere joaten ginen. Udazkenean hosto pila bat kentzea tokatu zitzaigun eta hori asko gustatu zitzaion. Kirolzale amorratua da bera eta horren inguruan hitz egiten genuen, Altuna gora eta Altuna behera, Errealak zer moduzko partida jokatu zuen aurrekoan… Hamaiketakoa jateko ordua izaten zen ona: brigadak Gurutzean duen lokalean elkartzen ginen langile guztiok eta hantxe egoten zen Jurdan ere, kontu-kontari.”


223.qxp_55 24/1/21 20:21 Página 9

1

Erreal-zale amorratua zarela ere esan digu txoritxo batek. Errealeko bazkidea naiz baina orain pandemiagatik ezin gara partiduetara joan. Bestela autobusean joaten gara, normalean aitarekin. Aitari gustatzen zaio gehiena futbola eta arrebari ere bai. Denok gara futbolzaleak etxean. Aurten gainera ondo ari da Erreala. [Elkarrizketa egin diogun egunean, Errealak partidua du bederatzietan Bartzelonaren aurka eta behin eta berriz begiratu du mugikorrean ea hamaikakoa interneten zintzilikatu ote duten. Arbitroen izenak ere elkarrizketatzaileon aldean ederki dakizki]. Puntuazio kontuak eta jarraitzen dituzu orduan. Bai, asko gustatzen zait. Mugikorrean begiratu ohi ditut partidetako emaitza eta puntuazioak. Orain, gainera, nire gelan telebista daukat eta asko gustatzen zait futbol eta pilota partidak ikustea. Albistegiak ere egunero ikusten ditut, eguerdian eta iluntzean eta gero, eguraldia. Zure pilotari eta futbolari gogokoenen jarraituko dituzu orduan, ezta? Zein dira? Noski. Altuna da nire pilotari gustukoena eta futbolaria, Mikel Oiartzabal. Zestoako taldeak animatzera joaten al zara? Orain ez, ez dagoelako partidurik baina bestela bai. Lehengo urtean gainera helduen taldea mailaz igo zen. Musika eskolara ere etortzen zara. Bai, banda txikiko entseguetara. Triangelua, bonboa, danborra eta marakak jotzen ditut. Ondo zaintzen naute musika eskolan, kuadrilla ederra biltzen gara.

Zer musika mota entzuten duzu? Denetik gustatzen zait baina batez ere Gozategi, Korrontzi, Kupela… Euskal kanta zaharrak ere asko gustatzen zaizkit, Benito Lertxundi, adibidez. Beno, ikusten dugu aste barruan eskola, igeriketa eta musika eskolarekin nahiko lan baduzula eta asteburutan zer egiten duzu? Asteburutan ere igerilekura joaten naiz, egunero. Eta gero lagunekin irtetea gustatzen zait: palan ibiltzera, bizikletarekin buelta bat eman… WhatsApp-eko taldean finkatzen dugu hitzordua eta kalera. Zein da zure planik gustukoena? Eguraldi ona egiten duenean familiarekin Donostiara joatea gustatzen zait, bainila eta txokolatezko izozkia jatera. Udan, zestoarrak egoten dira izozki dendan lanean eta kasu egiten diegu. Donostiako Aste Nagusian suak ikustera joatea ere asko gustatzen zait. Mugikorra asko erabiltzen duzu orduan? Bai, WhatsApp-a asko erabiltzen dut lagunekin eta lehengusuekin hitz egiteko. Talde asko ditut, batzuk azpeitiarrak, besteak zestoarrak.

Aner Alberdi, laguna

“WhatsApp bidez egin ohi ditugu planak. Normalean asteburutan gelditzen gara. Ni ere igeri egitera joaten naiz Azpeitira eta sarritan Jurdan eta bere aitarekin joaten naiz. Kirolari buruz asko hitz egiten dugu. Oso hiztuna da bera. Bi edo hiru astetik behin Iraetara joaten gara paletan jolastera, bizikletaz. Oso gustura ibiltzen da lagunartean, saltsan.”

itsaso waliño

9


223.qxp_55 24/1/21 20:21 Página 10

Bolivia, Argentina, Ekuador, Espainia eta, nola ez, Euskal Herriko jakintsuek beren argitalpenetan aipatzen hasi aurretik, horiek denek baino askoz lehenago, Bizente Dávilak aipatu zuen, bere ikerketa sakon eta ezezagunean, Andrea Carandini arkeologo italiarraren egia handi hura: “Iraganak, gauza anitzen eta jakin-minaren iturri, desberdina egiten du gure bizitza, eta atseginez ateratzen gaitu gure ohituretatik (...). Historia gure oreka mentalaren zati bat da. Buruak funtzionatzeko beharrezkoak baldin baditu oroitzapenak, hiriek kosta ahala kosta gorde behar dute leku bat oroimenarentzat. (El País, 1989-12-16). Jesus Altunak erantsiko zion askoz geroago: “Oroitzapenak suntsitzea alzheimerra da”.

“Ez du zentzurik elementu garrantzitsuenak gorde eta bigarren mailakoak botatzeak”

Duela 30 urte amaitu zen Zestoako Udalak sustatutako Zestoa Patrimonio Histórico-artístico azterlana. Artearen Historian lizentziatu berri zen Bizente Dávila herritarra kontratatu zen horretarako. Urtebete pasa jardun zuen lanean, eta emaitza, herriko ondare garrantzitsuenari buruzko 400 bat orrialdeko azterketa eta ia mila argazki. Pena izan zen lan izugarri hura fotokopia bidezko dozena bat aleren bitartez bakarrik zabaldu izana, eta, horregatik, aztertzen ari dira 30. urtemuga aprobetxatuz, hura dena duintasunez argitaratzeko aukera. Argazkiak, gaur egun, Interneten daude (www.guregipuzkoa.eus). Garai haiek gogoratzeko, Dávila bera gonbidatu nahi izan dugu, eta Zestoako ondarearen argi-itzalen inguruko solasalditxoa irakurleekin partekatu.


223.qxp_55 24/1/21 20:21 Página 11

1

LEHENDABIZIKO HITZA, POZA “Poz handiko momentua izan zen hura niretzat”, dio Davilak. “Urtebete pasatxo zen karrera amaitu nuela, eta pentsa nolako poza zuk ikasi duzun gaiarekin —nire kasuan, Artearen Historia— lotutako zure lehen lana zelako. Eta egia da, ordurako giro berezi bat zegoen Zestoako Udalean. Bai neuk eta baita Fernandok ere harremana bagenuen lehendik ere Udalarekin, batez ere Sebas Larrañaga idazkariarekin, eta han sortu zen Zestoako ondareari buruzko inbentario bat egiteko ideia. Ez zen izan egiteagatik egitea; Sebasek bazeukan sentsibilitate hori, eta gainera beharrezkotzat jotzen zen nolabaiteko tresna bat edukitzea ondareaz interesa eduki zezakeen edonoren esku edota obraren bat egin behar zenerako. Ordurako, martxan zegoen Zestoako Hiri Antolamendu berria (Arau Subsidiarioak). Ikusten zen, baita, nahiz eta hori pixka bat beranduago izan zen, gure ingurunea interesgarria izan zitekeela turismo ikuspegitik”. Kultura arloan proiektu asko bultza zituen Udalak 1980ko hamarkadaren bukaera eta hurrengoaren hasieran: liburutegia, kultur etxea, artxibo historikoaren berrantolaketa, Hiri Termala proiektua. Ilusio handiko giroa, beraz: “Bestalde, motibazio handia da zeuk lehendik ere lotura izugarria daukazula herriarekin, eta ondorioz zeure herria izatea aztergaia, bada, ikaragarri pozgarria da”.

IKERKETA LEHENGO LEGE ZAHARRERA Garai hartan ez zen Internetik eta ordenagailurik, hasieran ez behintzat, eta dena era tradizionalean egin behar izan zen. Esate baterako, azterketaren lehen zatia idazmakinaz idatzi zen. Dávilak dioenez, garai hartan Zestoako nahiz Euskal Herriko ondareari buruz zegoena oso oinarrizkoa zen: “Inbentario edo ondare zerrenda batzuk eta gobernuek egiten zituzten azterketa xume batzuk, elementuak ondare izendatzeko. Ez genekien ondo Zestoako ondareak zenbateko garrantzia ote zuen. Oinarri horrekin hasten naiz pentsatzen nola lortu informazio gehiago, eta nola azpimarratu kulturarako garrantzitsuak diren eta babestu behar diren elementu horiek. Horretarako azterketa historiko bat egin behar da, eta hainbat iturri erabili”. Lehendabizi, ordura arte argitaratutako bibliografia bildu behar da: hasteko, herriko historiagileak (Joan Erentxun, Jose Maria Zunzunegi, Axun Arrazola...), eta, ondoren, herrialdeari buruzko argitalpenak. “Gero zeure kontura ikertu behar duzu. Alde batetik, elementu guztiak miatu behar dira; hori nahiko aurreratua neukan, lehendik ere badaukazulako interesa toki horiekiko eta buruan lehendik katalogatuta dauzkazulako. Izaten dira hala ere sorpresak, San Lorente ermita, esaterako: aditzera banuen, Erentxuni irakurrita, baina ez genuen ezagutu ordura arte. Altzolarats bailara ere bai, gure ezustekorik ederrenetakoa izan zen”. “Elementu guztiak miatuta dauzkazunean, agiritegietako lana tokatzen zaizu, agian lanik zailena. Zestoako Agiritegitik hasi nintzen; izan ere, ordurako Fernandok berrantolatua eta inbentariatua baitzeukan, eta Oñatiko Protokoloen Artxiboan jarraitu nuen, banekien-eta handik agiri mordoa lortuko nuela. Eskritura, testamentu eta horrelako agiriak daude Oñatin, eta agiri oso aproposak dira ondare elementuen historia ezagutzeko”.

1


223.qxp_55 24/1/21 20:21 Página 12

“Behin hiru urratsak eginda (bibliografia, bertatik bertako miaketa, agiri azterketa) gaiari bueltak ematen hasten zara, eta sortzen, zure lanari nortasuna ematen”. Ez da ahaztu behar azterketarekin batera herriko ondarearen ia mila argazki atera zituela Dávilak: “Bai, 30 urte hauetan Zestoako ondareari milioika argazki atera zaizkiola ikusita, ahaztu egiten zaizu nolakoak ziren orduko kamerak, negatiboak errebelatu egin behar izaten zirela, eta paperezkoa izaten zela argazkia. Eskerrak argazkiak ateratzeko ideia izan genuen! Garai hartan, argazkigintza ikastaro batzuk ere antolatu zituen Udalak eta ni han nenbilen; hori zela eta, ni neu animatu nintzen argazkiak egitera”. Azterketa bi zatitan egin zen. Batean, ondarerik garrantzitsuena eta ezagunena aztertu zen. Ondare arkeologikoa, industriala eta hotelena aparte utzi zen. Bigarren zatian, berriz, bestelako gai batzuk landu ziren. Honela kontatzen du Davilak: “Lanean hasten zarenean, badaude lehendik katalogatutako elementuak, hala nola Arretxeko atea, Lili jauregia, Udaletxea... eta gero inbentarioetan daude ikusgarrienak, nolabait esateko: parrokiak, dorretxeak, jauregiak... Berehala jabe-tzen naiz ezingo dudala aztertu dena. Horrela bada, elementu garrantzitsuenak hartzen ditut, horiek dira-eta dokumentazio gehien dutenak. Eta behin horiek aztertuta, beste informazio pila bat geratzen zait beste batzuena; horiek ere, nahiz eta kategoria txikiagokoak izan, ez dira interes gutxiagokoak, eta jarraitzea erabakitzen dugu. Bigarren zatian, hainbat multzoren azterketak egiten dira; esaterako, gune historikoak, baserria...”.

ZABALKUNDEA Ondarearen kudeaketaz hitz egiten denean, hiru atal azpimarratu ohi dira: babesa edo kontserbazioa, ikerketa eta zabalkundea. Azken atal horri buruz baikor azaltzen da Dávila: “Azterketa enkargatu zenean, Udal barrurako dokumentu bat izatea geneukan buruan, Udalak jakin zezan zeintzuk ziren elementu garrantzitsuenak eta zer ezaugarri historiko eta artistiko zituzten. Obraren bat edo esku hartzeren bat egin den kasuetan, azterketa horretara jo da. Uste dut Udalari oso baliagarria izan zaiola. Eta, gero, fotokopiak atera ziren, uste dut hamar bat ale, eta horietako bat liburutegian egon zen. Nik uste dut ikasle belaunaldi askok irakurri dutela azterketa, eskolako lan bat egin behar izan dutenean; uste dut irakasleei ere balio izan diela oinarritzat. Turismo gidaria naizen partetik ere, asko erabili dut, normala den bezala, eta uste dut Fernandok ere beti jarri diela eskura Udalera ikerketa bat egitera joan izan direnei. Zentzu horretan uste baino gehiago bete du bere helburua. Beste kontu bat da, nire estiloa ikusita —oso dibulgatzailea—, gehiago zabaldu zitekeela, herri osoarentzat erraz irakurtzeko azterlana zelako”. Zestoa Patrimonio Histórico-Artistico azterlana oinarri ezin hobea izan zen Zestoa Villa Termal proiektua egiteko (1991); 1993an Udalak argitaratu zuen turismo gidaren edota garai bertsuan argitaratu ziren ibilbideen gida edo antzekoak egiteko ere bai... Garai hartan lantzen ari zen Hiri Antolaketa Planean ere, babestu beharreko ondarearen zerrenda egiteko, azterketa hori ibili zen. Egia esan, ikerketa horrek kimu ugari eman zituen 1990eko hamarkada osoan.

IDEIA BERRITZAILEAK ETA GAURKOTASUNEKOAK, DUELA 30 URTE Azterketan aipatutako ideia batzuk oso egungoak dira. Adibidez, gure herriko ondarea gehienbat xumea izateak ez duela bere desagerpena justifikatzen; gure hierarkia absurdoek bakarrik mailakatzen dituztela elementuak (herri mailako, herrialde mailako, nazionala...). Azterketan aipatzen da, baita, autobideak edo hiri batzuk jendez gainezka daudela, baina aldi berean badaudela bide lasaiagoak eta turismoak oraindik ukitu ez dituen herri txikiak; beraz, ibilbide alternatiboak eta askotarikoagoak bultza daitezkeela... Bat dator Davila: “Historiografiak, garai haietan, artista handiei edota monumentu handiei erreparatzen zien, baina, duela 30 urte, bestelako ideiak ere baziren: ingurunea zaindu behar dela, pertsonak mugitzen diren ingurune osoa; oroimena gordetzea beharrezkoa dela gure ingurunean eroso senti gaitezen... Eta oroimen hori gordetzeko, ez da bakarrik zaindu behar XII. mendeko katedrala; historian gertatu diren gauzen aztarna horrek denak presente egon behar du, eta aztarna horietan ez du zentzurik elementu garrantzitsuenak gorde eta bigarren mailakoak botatzeak. Helburua izan behar du ahalik eta aztarna gehiena kontserbatzeak. Orain, 30 urte pasa eta gero, ideia hori geldiezina da, eta, esate baterako, gune historikoak zaharberritzen direnean, nahiz eta esku hartze oso eztabaidagarriak badauden, osotasunari begiratuta berritzen dira, ez horko fatxada edo elementu zehatz hori bakarrik. Eta turismoak oraindik ukitu ez dituen herri txikiak direla-eta, nik turismoa gauza positibo bezala ikusi izan dut beti, eta ez turismo masifikatua, baizik-eta gauza txikiez interesatzen den turismoa, ingurunearen, herri txikien bila datorren turismoa. Uste dut gai horretan ere duela 30 urte oso ideia interesgarria ari ginela aldarrikatzen.


223.qxp_55 24/1/21 20:21 Página 13

1

3 · Hainbat baserri berritzean, sentsibilitate berri bat. · Esku hartze zehatzei dagokionez, 30 urte hauetan poza eman didatenak: Zestoako erretaula (eta gero eliza osoa, tximistaren gertakariak behartuta). Aizarnako parrokia. Aizarnako Gurutze Santuaren ermita. Arroagoiko parrokiaren kanpoaldea. Zubizarra. Lili jauregia... · Beren kasa, esku hartze egokiak: Iraeta etxea, Lizentziadonekoa, Bañezetxea (Iriondo), Portalekoa, Lilibe... eta, oro har, Aizarnako plaza... · Kaleoker/Elizkale eremua askoz hobeto egin Irudipena daukagu Dávizitekeen. lak botila erdi beteta · Iraetan, auzotarren borondate ona goraipatzekoa ikusten duela: “Egia bada ere, plangintza orokorra falta da, eta esan, nahiko gustura naerakundeen ekimen handiagoa ere bai. go. Izan ere, garai hartan · Iraetako Nagusikoaren desagerpena. jartzen badut burua, nahiko pesimista ninGaur egun, arrisku handiena dutenak: Gurutzea (oso egoera kaskarrean). Altzolarats jauregia. tzen, eta azkenean gerGesalagako zubia. Arroako Baltzola. Iraetako tatu dena baino handiaGranerokoa. goa zen nire beldurra. Hori guztia, industria ondarea edota hotel ondarea Uste dut sentsibilizazioa aipatu gabe. egon dela; alegia, gauzak zaindu egin behar direla. Gauza batzuk galdu ditugu, bai, batzuetan Udalak gehiegi utzi duelako eta, beste batzuetan, zoritxarrez, modurik ez delako egon elementu horiek salbatzeko”. Davilak esan digu baserriarekin zeukala beldur handiena. Baserriak gaur egungo ekoizpen modura egokitu beharra zeukatenez, arrisku handia ikusten zuen lehengo zaharra eraitsi eta berri-berria egiteko. “Baina azken urteotan ikusten dut hori moteldu egin dela, gaur egun gutxiago eraisten direla baserriak etxe berriak egiteko. Eta ikusten ditut zaharberritzen ari diren baserri asko, eta, ahal duten neurrian, kontu handiz dabiltza. Hor bide bat egina dago. Gure baserriaren arkitektura salbatu egin behar da, gure oroimenaren zati garrantzitsua da-eta”. Gune historikoetako egoeraz, berriz, “denetik egon da: askoz hobeto egin zitezkeen esku hartzeak, zuzenean bota egin diren eraikuntzak eta, azkenik, herriguneari itxura historikoa eman nahian pixkanaka zaharberritu diren etxeak ere bai. Balantzea ez da hain txarra”. Pixka bat gehiago zirikatuta, ordea, laster bistaratu dizkigu arantzak: “Gero daude oso korapilatsuak diren multzoak. Esate baterako, Iraeta, Gipuzkoako lehen langile etxebizitzak. Orain aldaketa izugarriak ari dira egi-

BALANTZEA EGITEKO ORDUA

ten, ez bakarrik barrutik, baita kanpotik ere, eta nahiz langile etxebizitza itxura mantendu nolabait, egundoko aldaketa jasan dute. Baina badaude konplikatuagoak ere, esaterako, Altzolarats jauregia; betirako galdu dugu. Hotelak, berriz, ez eraitsi dituztenak, guk umetan ezagutu genituenak, baizik-eta zutik daudenak: mantenduko al dira? Oso-oso konplikatua, ezta? Merezi du ahalegina egitea? Bai, jakina. Baina, batzuen, etorkizuna oso-oso zaila da”.

ETORKIZUNA “Etorkizunera begira zer?”, galdetu diogu: “Jendea hezten jarraitu behar da, zeren-eta heziketarik ez baduzu, ondarea ez baduzu ezagutzen, duen balioaz ez bazara jabetzen, nekez zainduko duzu, ezta? Hala ere, uste dut jendeak gero eta gehiago estimatzen dituela kutsu historikoa duten lekuak, nortasuna daukatenak. Leku bati nortasuna emateko, nortasuna duen ingurune bat behar duzu. Nortasun hori naturako elementuek osatzen dute, baina baita gizakiak sortu eta eraiki dituen gauzek ere. Zaintzak eta kontserbazioak arazo bat dauka, ordea: elementu bakoitzak jabea dauka, eta zuk ezin duzu zaintzea eskatu eta ardura hori jabearen bizkar utzi. Erakunde publikoei dagokie formulak bilatzea jabearen eta herriaren interesa uztartu ahal izateko eta denontzat egokia izateko”.

fernando arzallus


223.qxp_55 24/1/21 20:21 PĂĄgina 14

danbolin.eus

Antxieta taldeko kideek hartz atzaparkadak aurkitu dituzte Aizarnako Atsoagureta kobazuloan

Zestoako kobazulo asko miatzen ari dira Antxieta taldeko kideak. Lizasota Txiki baserriko Fidel Goenagaren bitartez jakin zuten, haren aitonak orain dela 80 urte inguru zulo bat itxi zuela mendian. Antxieta taldeko kideak berarekin elkartu eta ingurura gerturatu ziren. Zuloa aurkitu, neurtu eta itxitura diseinatzearekin batera baimenak eskatu zituzten. Hartz atzaparkadak aurkitu zituztela jakinarazi zuten urtarrilaren 4ean. Oraindik konfirmatu gabe baldin badago ere, Ursus Spelaeus leize hartzarenak izango direla uste dute aztarnak. Hartz honek zituen ezaugarrien berri ere eman zuten; 400 eta 600 kilo bitartean pisatzen zuten normalean, baina 800 kilokoak izatera ere iristen omen ziren batzuetan. Belarjalea omen zen %90ean eta neguan hibernatu egiten omen zuen. Orai dela 20.000 urte inguru desagertu omen zen.

Zestoako Covid-19aren urtarrileko bilakaera

Positiboei dagokienean urtea ondo hasi genuen Zestoan. Abenduaren 31tik urtarrilaren 14a bitartean ez zen kasu positiborik izan. Baina denbora gutxian igoera izan zen gero eta zenbaki hau inprentara bidali dugun garaian 23 dira herrian zenbatu ditugun positiboak eta 590,65ekoa da intzidentzia tasa. Gipuzkoako tasarik txikiena zuten herrien artean egotetik, eremu gorrian egotera pasa ginen urtarrilaren 21ean eta herria itxi egin zen ostalaritza jarduerarekin batera eta horrela egongo da 500eko intzidentzia tasatik jaitsi arte, hau da, 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko kasu metatuen tasa, 500etik behera jaisten den arte. Bestelako agindurik ezean, udal zerbitzu guztiak irekita egongo dira baina eskola kiroleko entrenamenduak bertan behera gelditu dira. Zestoako eskola txikia itxita egon da urtarrilaren 15etik 25era eta Aizarnako eskola ere hirugarren agertokian sartu zen urtarrilaren 22an hainbat ikaslek positibo eman ondoren. Ikasleak etxean daude eta irakasleek eskotatik lanean jarraitzen dute. Ondo-bidean urtarrilaren 31n itzuliko dira ikasleak eskolara. Herriko bi egoitzetan argi izpi bat ikusi zuten urtarrilaren 13an, txertoa iritsi zitzaien. Langile eta erabiltzaileek egun horretan hartu zuten lehen dosia, inmunitate prozesuari hasiera emanez eta otsailaren 3an aurreikusten da bigarrena hartzea.

Parte hartze handia izan zuen Sarek deitutako manifestaldiak

Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko manifestazioa izan zen urtarrilaren 9an Sarek deituta. Urtero Bilbon egiten den manifestazio nazionala, herriz herri egin da aurten eta ehun lagunetik gora bildu ziren Zestoan "Izan bidea. Etxerako. Elkarbizitzarako Bakerako" lemapean. Bizikidetza taldeka eta segurtasun neurriak zainduz, San Sebastian eguneko anborrada egin zuten Arroako eskolan.


223.qxp_55 24/1/21 20:21 PĂĄgina 15

1

5 1879ko erloju mekanikoa udaletxean jarri dute

Udaletxean jarri da Udalak 1879an kanpandorrerako erosi zuen erloju mekanikoa. 2017an kanpandorrea jo zuen tximista batek eta konpontze lanak egin ahal izateko behera jaitsi zuten erlojua. Duela urtebete pasatxo Udalak bere eskuetan hartu zuen erlojua eta Santa Engraziko erlojua zaharberritu zuen auzolan talde berak egin ditu erlojuaren konpontze lanak. Jesus Illarramendi, Manuel Arregi, Jon Egiguren, Jose Manuel Goenaga eta Xanti Zabalak osatu dute lantaldea. Erlojua udalarena denez, "aukera ezberdinak" aztertu dituztela azaldu zuen aurkezpenean Mikel Arregi Ertxin alkateak. Aukera horietako bat, erlojua berriro ere kanpandorrean jartzea zela esan zuen. Erlojua kanpandorrean egoteak zituen "irisgarritasun arazoak" kontuan hartuta, beste aukeretako bat, erlojua herritarrentzat ikusgai egongo litzatekeen leku batean jartzea zela azaldu zuen alkateak. Azkenean, eragile ezberdinekin hitz egin ondoren, tartean eliza, erlojua udaletxean jartzea erabaki zuten: "Guretzat, kanpandorrean inoren begi bistan egon ezin zitekeen leku batean jartzea baino, askoz hobeago da hementxe, denon etxea, herriko etxean jartzea" adierazi zuen. Zaharberritze lanez gain, erloju horri eta XVI. mendetik honaino herriko elizan kokatuta egon diren erlojuei buruzko informazioa bildu da, baita kanpandorreari buruzko zenbait aipamen ere. Informazio guzti hori, erloju ondoan kokatutako bi paneletan jaso dute. Herritar ororen esku dago erlojuaren inguruan bildutako guztia, Zestoako Udalaren webgunean. Alor tekniko zein informatiboko lanak etxean egin dituzte. Erlojuaren inguruko informazioa biltzeko, Fernando Arzallus eta Julian Serranoren pistetatik abiatu direla azaldu zuen Manuel Arregi auzolan taldeko kideak. Gero informazio hori ordenatu eta orraztu egin dute. Alkateak eskerrak eman zizkien erlojuarekin lanean jardun duten herritar guztiei.

250 herritar baino gehiagok hartu du parte Zestoa 2030 herri plangintza osatzeko galdetegian

Zestoaren hurrengo 10 urteetarako Herri Plangintza definitzeko prozesua jarri zuten abian udalak eta Siadeco Ikerketa Taldeak joan den urteko azaroan. Herrigintza eta herritarren ongizatea ardatz hartuta, Zestoaren garapen sozial, kultural eta ekonomikorako udal politika aztertu, eztabaidatu eta adosteko prozesua da Zestoa 2030. Prozesuaren lehen fasea diagnostikoa izan da. Herritar guztiek izan dute bertan parte hartzeko aukera. Abenduan hasi eta urtarrila bitartean, online galdetegi bat erantzuteko aukera izan dute zestoar guztiek. Guztira, 250 herritarretik gora hartu dute parte galdetegian. Juanjo Allur Siadeco taldeko teknikariak azaldu du "oso gustura" daudela jasotako erantzun kopuruarekin: "Kopuru adierazgarria da baina hori baino garrantzitsuagoa da era guztietako herritarren parte hartzea. Uste dugu herri plangintza horretan datozen hamar urteetako lehentasun eta proiektu estrategikoak lantzeko oso informazio interesgarria dagoela�. Parte hartze prozesuak funtzionatu duela nabarmendu du Allurrek. Behar asko atera direla esan du:"Beharrak hamaika eta gehiago atera dira baina horrek ez du esan nahi herri plangintza eta politika publikoa egiterakoan behar guzti horiek, udal honek, epe jakin batean erantzungo dituenik, udaleko politika publikoa haratago doalako". Orain, udal aurrekontuen azterketa egingo dute. Proiektuaren bigarren fasean, Zestoak udalerri gisa bere garapenerako zein aukera estrategiko dituen aztertuko dute eta baita lehentasunen araberako hurrengo hamar urteetarako lan-plangintza osatu ere. Bigarren fasea, Aste Santu ingururako amaitzea aurreikusten dute.


223.qxp_55 24/1/21 20:21 Pรกgina 16

Iaz hasitako bideari jarraituz, Baso Eskola proiektuarekin dabiltza aurten ere Aizarnako eskola txikiko HHko eta LHko hogei ikasle. Aizarnako Saletxe baserriaren gaineko basora egiten dute salto ostegun goizero, Aizarnako bi urtetik zortzi urtera bitarteko hogei ikaslek eta Oiartz Eizagirre, Zaine Rekondo, Itsaso Goikoetxea eta Itziar Aranburu irakasleek. Guztira 34 ikasle dira, aurten, Aizarnako Eskola Txikian. Haietatik 20 txikienek, eguneroko eraikin horia behean utzi eta Zestoa aldera oinez abiatuko balira bezala, aldapan gora egiten dute bidea Saletxeraino, ostegunero. Haizea da segurtasun aldetik irakasleei beldur handiena ematen diena, eta inoiz eskolatik gertu Aranburu inguruan egin dute saioa, baina euri erauntsiekin ere igo izan dira, aitortu digutenez, horrenbeste irakaspen ematen dien basora.

Kutxa Ekoguneak bultzatutako proiektua da. Gipuzkoako zenbait eskolatan proba pilotuak egin ondoren, eskola gehiagotara zabaldu zuten eskaintza, eta Aizarnakora ere iritsi zen. Haiei asko gustatu zitzaien; izan ere, besteak beste, aukera ematen du adin ezberdinetako haurrak gune berean elkartuz ikasteko, eta hori Aizarnako eskolari zoragarri zetorkion. Iaz jarri zuten martxan, 2019-2020 ikasturtean. Oiartz Eizagirrek eta Amaia Egibarrek bi asteburuko formazioa jaso zuten, eta asmoa Ekoguneko kideekin basoan bertan beste lau saio egitea bazen ere, konfinamendua tarteko, iaz hori egitea ez zen posible izan, baina aurten egin dituzte, eta aitortu digute ondo etorri zaiela, aurtengo taldea berria baitzen.


223.qxp_55 24/1/21 20:21 Página 17

1

Saletxe baserri ondoko basoa Aizarnako Biakutze baserri ondotik Akoako galtzadarako oinezko bidea hartu, eta gainaldean bidearen eskuinetara ikusten den baserri zuria da Saletxe. Baserriaren alboan dagoen basora joaten dira ostegunero aizarnarrak. Beste bi baso ere badituzte aukeran, eta saiakera batzuk ere egin omen dituzte, baina urrutiago daude, eta momentuz honetan ari dira lanean. Ostegunerokoa Eskolan elkartzen dira ostegun goizero ohiko orduan, bederatzietan. Haurrak prest etortzen dira etxetik, koloretako zira elastiko goxoak jantzita, euritarako babestuta. Behetik peto moduko galtzak dira, tirante elastikoekin eta bota azpirainoko gomarekin. Goitik, galtzen kolore bereko zira moduko bat eramaten dute. Arropa eskolarena da, eta irailean haur bakoitzari neurrira ondo datorkiona uzten zaio ikasturte guztirako. Haur bakoitzak, etxetik, aldagarri oso bat ekartzen du poltsa batean. Borobilean jarritako aulkietan uzten dituzte haurrek beren poltsak. Jarraian, asteroko zerrenda errepasatuz, denentzako basorako mo-txila prestatzen dute; hamaiketakoa, ura, eskuak garbitzekoa, lurrerako alfonbra, botikina… Irakasle bat aurretik eta beste bat atzetik dutela, ibilbidean geldialdiak eginez joaten dira basora, bakoitza bere martxan, baina denak elkarren zain egonez eta tarteka elkartuz; eskolatik atera eta bidea guru-tzatu aurretik, bidean putzuren bat baldin badago… Bidea dinamikaren parte da, eta patxadaz egin dute; ez da iristeko presarik izaten. Gainera, aldapa pixka bat ere badago, eta batzuei kosta egiten zaie igotzea. Baserri parera iristean, zelaian borobilean elkartu, eta asteroko aipamen batzuk egiten dituzte; zenbat joan diren, zenbat sartuko diren basoan, eta zenbatek atera beharko duten… Arau batzuk ere badituzte; makilekin jolastu daiteke, baina bi puntak beti bistan; harriekin jolastu daiteke, baina bota ez; kolore gorriak eta horiak arriskua adierazten dute, horrek ez du esan nahi txarrak direnik, baina badaezpada ez ditugu ahoan sartuko (bolatxo gorri batzuk aurkitzen baditugu, adibidez); perretxikoekin ere kontuz… Basoa sentitzeko eta ikusteko tresnaren bat edo beste eramaten dute, xomorroak ikusteko lupa esaterako, baina ez basoa aldatuko duen ezer, eta, hala, dagoen bezala errespetatzeko kon-tzientzia lantzen dute.

Ondoren, bi eskuak aho parean luzatu eta oihu eginez, basoari bertan jolasteko baimena eskatzen diote: “Basoaaaaa jolastu al gaitezkeeee?”. Eta denak basoari begira jartzen dira, adarren bat edo mugitzen ote den erreparatuz. Azkenik, basoan sartu aurretik, gogorarazten zaie protagonistak berak eta beren jolasa direla, eta irakasleak isilik gelditzen dira, bigarren plano batean, umeen jolasa behatuz, baina esku hartze zuzenik egin gabe. Hala ere, egoera desberdinetan beharra sortzen bada, gerturatzen dira irakasleak, haien presentziak segurtasuna eman diezaien. Ordubete pasatxo izaten dute jolaserako eta ondoren motxilan eramaten duten alfonbra gai-

nean biltzen dira berriz, eta solasalditxo bat egiten dute zertan aritu diren eta nola kontatuz. Hamaiketakoaren ondoren, ipuinaren txanda izaten da. Basoan bertan irakasleek sortutako ipuin inprobisatua izaten da askotan, han ikusitako edo aurkitutako zerbaitetan oinarritua eta ahoz kontatua.

7


223.qxp_55 24/1/21 20:21 Página 18

Ipuina bukatutakoan, basotik atera eta berriro zelaian elkartzen dira. Basoari eskerrak ematen dizkiote, eta berriro zenbatu egiten dute, basoan sartu diren guztiak atera direla baieztatzeko eta, poliki-poliki, berriro ere geldialdiak eginez, eskolara joaten dira. Han, bota zikinak eta bustitako arropak kendu, atzeko atarian lagatzen dituzte, eta epelera sartzen dira arropak aldatzera. Arratsaldean, lanketak ikastetxean jarraitzen du. Telazko poltsa batzuk dituzte nahi duenak basoko altxorrak eskolara eramateko; ezkurrak, intxaurrak, hostoak… Basotik ekartzen dutenak jarraipena du eskolako dinamikan; hostoen sailkapena, mandalak, tenperazko estanpazioak, zintzilikarioak, basoko landare, zuhaitz zein xomorroen izen eta ezaugarriekin osatutako liburuxkak, etab.

Pedagogia berderako egokitzapena Baso Eskola proiektuak, nagusiki, hiru oinarri pedagogiko ditu. Batetik, haurraren garapen prozesuarekiko errespetuan oinarritzen da, bere erritmoa eta garapen momentuan kokatuz. Bestetik, jolas askea eta espontaneoa bultzatzen da: umeak aukera du egin nahi duena norekin eta zenbat denboran zehar egin nahi duen aukeratzeko, eta horrek aukera ematen dio berak bere burua eta dituen grinak ezagutzeko zein aurkitzeko. Azkenik, naturan oinarritzen da, jakin badakigulako gu geu naturaren parte garela eta natura osasun, ongizate, ikasketa eta sormen iturri dela. Edonola ere, Baso Eskolako dinamikara egokitzea prozesu bat izan da. Hasieran, leku, dinamika eta talde berria izanik, egokitzeko denbora bat behar izan zuten umeek. Baina poliki-poliki umeen jolasa asko aberastuz joan dela ikusi dute. Gaur egun, basora iristen direnean, zuzenean jolasera jotzen dute denek. Askotan, aurreko astean utzitako “etxe” horrek hor jarraitzen duen begiratzera joaten dira. Gune hori betirako “etxea” izango da batzuentzat. Naturaren aukerak baliatuz Errealitatean eta naturan, gauzek bere denbora dute. Basoa poliki aldatzen da. Basora egokitzeak erritmo aldaketa bat eskatzen du. Basoan beren buruarekin konektatzen dute, nor garen eta nondik gatozenarekin eta konexio horretan bakoitzak berari ateratzen zaiona egiten du. Naturak aukera ematen du gaitasun asko garatzeko. Basoan egiten diren jolasetan, esperimentazioa eta manipulazioa, jolas sinbolikoa, erai-

kuntza jolasa, ikerketa... ikusten dituzte. Garapen motorra eta mugimendua lantzeko ere toki aparta da basoa, eskalatu, igo, jaitsi, salto egin, zintzilikatu, arrastaka ibili... Horrelakoetan ere ikusten dituzte umeak. Baina edozeinek pentsa dezakeenaren kontrara, umeen jolasaren erritmoa oso lasaia da, naturarenarekin bat egiten du, eta jolasak ez dira mugimendu handikoak izaten. Garaian garaikoa zer den ere ikasten dute, bizi egiten dutelako eta errealitatean ikusi guk eskolan azalpenak ematen jardun beharrik gabe; udazkenean, esate baterako, ezkurrak edo hostoak erortzen direnean, edo sanjose loreak ateratzen hasten direnean, edo bitxiloreak…

Beharrak betez aberasten Haur, guraso eta irakasleen balorazioa oso positiboa da. Irakasleek leher eginda bukatzen dutela aitortu digute, baina ederra dela ikustea haurren jolasa nola joan den aberastuz. Haur batzuengan ezberdintasun handia ikusi dute. Ikerketek diote basoko askatasunean haurrek behar asko betetzen dituztela, eta hori segituan nabaritzen dela gero eskolan. Irakasleen esanetan, ikaragarria izan da ikustea nola ikasgela batek ematen duena basoak ere eman dezakeen, guk kanpotik ezer jarri gabe eta gainera denei eskaintzen die zerbait, bai bi urtekoari eta baita zortzikoari ere. Bakoitzak bere gaitasunetatik eta garaian dagoen fasetik aurkitzen du bere jolasa; sinbolikoan dagoenak sinbolikoa, eta mugimendua behar duenak askatasuna. Ederra da aldapa gora nekatuta doan haurra basora sartzean nekeak ahaztuta gozatuz ikustea. Ba al da konturatu gabe egiten dena baino ikasteko modu ederragorik?

jone bergara


223.qxp_55 24/1/21 20:21 PĂĄgina 19

1

GORPUTZAK ERE ARNASA HARTZEN DU

Askotan azala ondo zaintzeko produktu garestiak behar ditugula uste dugu, zenbat eta garestiago hobe, gainera. Ez du zertan horrela izan, sarri etxean ditugun produktuekin zainketa aproposagoa egin daiteke, kimiko eta mikroplastikorik gabe. Gaur, azalaren zainketa sakon baterako pausuak proposatuko dizkizuet; eta osasunari, oro har, laguntza ematen diona, gainera, gure azalak birika eta nerbio sistemarekin duen loturagatik. Lan sinplea da eta etxean egin daitekeena, ez da produktu sofistikaturik behar, hiru osagai baino ez: - Olioa, 150 ml. Oliba-olioa, sesamoarena, ekilorearena, almendrarena‌ ekologikoa bada hobe. - Gatza, 100 g. - Limoi bat. Zukutu limoia eta dena nahastu. Dutxan sartu, eta gorputza lehorra dugula, masaje zirkular eta suabeak emanez gorputz guztia, oin puntatik kopetaraino, poliki eta goxo igurtzi. Gero ur epelarekin garbitu, ez dugu xaboirik behar, azala leun-leuna geratzen da horrela. Gauez egin, hartu tartetxo bat lasai egin ahal izateko, atsedenerako prest geratuko zara eta. Hilabetean behin egin daiteke, hilbera denean da egokiena. Hori bai, zazpi urte izan behar dira gutxienez. Zeure buruarentzat opari bat da. Azala oxigenatzen du, alegia, toxinak kanporatzeko ateak zabaltzen ditu eta kanpotik barrura oxigenoa arnasteko bidea ireki. Zirkulazioa hobetuko digu eta hori onuragarria da nerbio sistemarentzat eta alde psikologikoan mugak jartzeko ditugun zailtasunetan indartuko gaitu. MARI ARTANO

KALENDARIO BIODINAMIKOA -Ilea indartsu hazteko:: otsailak 11n 15:00tik 21:00ra -Ilea azkar luzatzeko: otsailak 8ko 03:00tik 9ko 06:00ra. Otsailak 16ko 01:00tik 18ko 09:00ra -Depilatzeko egun aproposak:: otsailak 15ean 20:00tik 24:00ra

GALDERA EDO AHOLKUREN BAT BALDIN BADUZU, IDATZI LASAI: KERALATXOKOA@GMAIL.COM HELBIDERA.

9


223.qxp_55 24/1/21 20:21 Pรกgina 20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.