234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 1
234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 2
640 917 626
943 052 761
234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 3
3
Zer ote du mendiak...
Argazki batek aldatu dio bizitza Suku Mayari. Arantxak eta Peiok Pumori mendian galdu zuten Beñat semea, baina mendi hartan gertatutako istripuari esker bizitzeko aukera berri bat izan du Sukuk. Mendiak kendu eta eman egiten du. Aurrekoan Twitterren honakoa irakurri nion bati: "Zer ote du mendiak... burua arintzen du, eta era berean ideiaz bete. Gorputza nekatzen du eta burmuinari nekatzeko aukera eman. Begiak irekitzeko gonbita egin, eta, bide batez, horiek itxi eta isiltasunaz gozatzeko bidea erakusten dizu. Zer ote du mendiak... " Oraintxe ez nuke jakingo hobeto edo politago adierazten. Nik dakidana da hemen inguruko mendi buelta txiki batek egunari beste argi eta indar bat ematen diola. Batzuetan kosta egiten bada ere saiatzen naiz tarteka bueltatxoren bat egiten, eta Santa Engrazia aldera joaten banaiz ia beti gurutzatzen dut Suku; handik sarri ibiltzen den seinale. Bixi-bixi, kaskoak belarrietan, Nepalgo doinuen erritmora. Mendian jaioak mendia behar. Jon Artanori ere esaten dio zerbait mendiak eta oraingo honetan munduko mendikaterik luzeenera joango zaigu. Tene Mujika bekari esker kazetaritza bidaia egingo du Andeetan zehar eta Amerika eta euskaldunen arteko harremanak aztertuko ditu. Zer historia eta istorio ekarriko ote ditu Hego Ameriketako mendi haietatik? Anderik ande liburuan kontatuko dizkigu. Munduaren alde batean eta bestean ditugu mendiak, txikiak zein handiak, denak zoragarriak. Mendiak eta naturak asko ematen digu, baina gizakiak zer egiten du emandakoarekin? Gehienetan, burua gehitxo erabili gabe, dena suntsitu, kontsumitu, gastatu... Gure sistema energetikoa erregai fosiletan oinarritzen da, baina gure kontsumo ereduaren erruz agortzen ari dira. Eta orain hasi gara buruari buelta batzuk ematen; horrela, egoeraren larritasuna ikusita energia berriztagarriei begira jarri gara. Aitana Etxeberria, Aritz Odriozola eta Aitor Ossa herritarrek zertxobait badakite horien inguruan, eta zenbait azalpen eta hausnarketa partekatu dizkigute. Mendiak energia ematen digu, baina bestelako energien beharra ere badugu. Kontzientziazio lana eta kontsumo ereduan aldaketa beharra ikusten dute. Kanpotik ekarri beharrean, zergatik ez geuk sortu, herrian bertan eta auzolanean? Mendiak ere badaki zerbait herritik eta auzolanetik.
amaiur aristi
d an boli ne k e z d u b e r e g a i n hartzen aldizkarian adierazitako esanen eta iritzien erantzukizuna
a
rgitaratzailea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : n a i a r a e x p o s i t o , Amaiur Aristi, Urko Canseco, Sara Matsutani, naiara olaizola, ITSASO ZUBIRIA, jone bergara eta itaso waliño
d
diruz lagundutakoa
k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : nagore telleria, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, nerea odriozola, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429
proiektu laguntzaileak
234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 4
Oroitzapenak Marije, hire enbidoa jaso nuenetik pasa ditun egun batzuk eta dagoeneko beste urte bat hasten ari gaitun; beraz, lehenik eta behin, Urte berri on denoi! Enbidoa niri zetorkidala ikusi nuenean, zer pentsatu ez nekiela geratu nindunan, ez ninan espero. Oso oroitzapen politak ditinat ume eta gaztetxo ginenekoak, hurbileko auzoak baikinen. Hire familia gogoan dinat: amama Maria, aita Roman, ama Antoni eta gainontzekoak. Hamahiru bat urte arteko kontuak ditun horiek; bakoitzak geure bideari ekin genion arte. Zestoan ikasketak amaitu eta artean lanean hasteko azkartxo ote zen, eta orduantxe hasi zunan Urolako Mankomunitatea, ikasketak jarraitu ahal izateko, zenbait erraztasun ipintzen bailaran; besteak beste, garraioa Azpeitira joateko. Hori aprobetxatuta hasi nindunan Azpeitira, “pixka bat gehiago ikastera”. Hemen aipatu nahi niken Mankomunitatearen barruan Karlos Unanue herritarrak, bailarako ikuspegian oinarrituta, egindako lana. Lan horri esker, Zestoa eta Azpeitia hurbildu zizkinan, eta garai hartan hori gure modukoentzat gauza handia izan zunan, nahiz eta gaur egun oso gauza txikia iruditu. Baina horiek aspaldiko kontuak ditun, eta, gaur egunera etorrita, hik galdetzen dun ea zer iruditzen zaidan Urola ibaia egokitzea igerilekua moldatzeko. Pentsatuko dunan bezala, niri ondo iruditzen zaidan inguru hori egokitzea aisialdirako. Baina hortik aurrera ekarpen gutxi egingo dinat gai horretan. Nire ohituretan, gehien bat, lehorrekoa izan naun gainera; mendirako eta baserrirako joera eduki izan dinat, garai batean behintzat. Beraz ura orkatilatik behera, badaezpada ere. Iruditzen zaidan diruak herri handietarako erabiltzen dituztela, eta Zestoa moduko herri txikietara gutxi bideratzen dutela. Baina eskatzea eta horretan saiatzea libre dun. Ez dakit Marijeren galderak argitu ditudan, baina amaierara iritsi naiz eta hurrengo enbidoa berriz, Zestoako AEKn lagun egin nuen Bego Arregiri bidaltzen diot: Ondo hasi al duzue urtea Ibañarrieta aldean? Zer liburu darabiltzazu esku artean?
enbidoa
rosario artola
pintada.
Aizarnako haurrak. Aizarnako eta Zestoako ikasleak ikasturte honetan ez di-
ra Eskola Kirolean elkarrekin ariko. Ikasturte hasieran, Zestoako Eskolako zuzendaritzak, Eusko Jaurlaritzaren Covid protokoloa aitzakia hartuta, burbuilak mantentzea erabaki zuen. Aizarnako gurasook ez dugu protokoloa horrela interpretatzen, burbuilak mantentzea gomendioa baino ez baita. Erabaki horregatik gure haurrak Eskola Kiroletik kanpo geratu ziren, eta horixe esan genien; baina ezezkoan jarraitu dute. Kirola egiteaz gain, Eskola Kirolak Aizarnako haurrentzat badu beste balio oso garrantzitsu bat: Zestoako haurrekin erlazionatzea, Azpeitira DBH egitera doazenean lagun gehiago izateko. Hori da gure kezkaren muina. Udalak kiroldegia erabiltzeko aukera eta begiralea jartzea eskaini digu. Aldunditik ere ez dugu emaitzarik jaso. Biek jartzen dituzte baliabideak Eskola Kirola egiteko, baina ez omen dute eskolako zuzendaritzaren erabakia aldatzeko eskumenik. Idatzi honekin gertatukoaren inguruko gure ikuspuntua eman nahi izan dugu. Hurrengo ikasturteari begira espero dugu, denon artean egoerari irtenbide egokiagoa emateko gai izatea. Eskola txikiak bizirik!!
ahurra guraso elkartea
bota librean
234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 5
Bigarren pisuko sototik
Ia bi urtez ez kutsatzea lortu dut. Baina oraingo honetan, olatua baino tsunamia gehiago den honetan, birusak harrapatu nau eta konfinatzea tokatu zait. Zorionez etxean bakarrik harrapatu nau, eta ez daukat gela baten barruan egon beharrik. Mugikorra, telebista, irakurketa... entretenitzeko deneArdoa. Ardoaren kultura oso errotua dago tik dut etxean. Eta gurean. Asko dira kalean ohiko poteoan ardoa edaten komuneko papera duten txikiteroak; baxoerdiak edaten dituzten gizasemeere bai! Ez naiz teleak alegia. Dena den, desagertzeko zorian dagoen espezie bista zalea, baina bat bilakatu da. Badira, baita ere, ardoa kalimotxoan onartu beharra dut edaten dutenak edota behar baino ordu gehiago egiten dudala haren aurregaseosarekin. Hala an dokumentalak, lehiaketak edo serieak ikusten. ere, tantarik edaten ez Albisteak gutxi orain. Nazkatuta nago horrenbeste duenik ere bada! albiste txar ikusteaz. Nazkatuta gezurrak entzuteaz, Ardoa modan jarria mezu kontrajarriez. Ustez libratzen ari ginen musuote dagoen susmoa koa berriro ere egunerokoa bihurtu da. Berriro ere dut. Ez bakarrik gure murrizketak ditugu. Eta berriro ere ostalaritza izanbizitzetan; zinean zein go da kaltetuena. telesailetan ere askoTalde immunitatea lortzeko txertatuak edo gaixotasutan izan ohi du bere lena pasatakoak biztanleriaren % 70 izan behar zuela kua. Edozein elkarrizzioten. Orain zer eta % 90 baino gehiago txertatuta ketari zentzua emango balie bezala, antzezleen kopa begaudenean etorri zaigu olaturik handiena. Nola ulertu te ardoak dira bigarren mailako protagonista behartuak. hori txertatzeak immunizatzen gintuela saldu diguteBadugu, ordea, jarrera ardo botila “onak” okasio berezienean? Hirugarren txertoa hartzeko motibazio ederra! tarako gordetzeko. Gertaera handiren bat iritsi arte Eskerrak txertoak heriotzak murrizten laguntzen adornu izatera kondenatzen dugu botilak. duen behintzat. Gabon hauetan, okasioak merezi zuelakoan, nire lagun Lehenbiziko olatua, bigarrena, hiru, hildako piloa, baibatek duela 23 urte ekoiztutako botila ardoa edatea erana, denborak garbi erakutsi digu ez dugula ezer ere baki zuen. Orain zazpi urte oparitu zioten ardoa. Pozik ikasi. Murrizketak bukatu orduko berriro ere lehengozebilen bera, hain preziatua zirudien ardo hori dastatzera bueltatzen gara ezer gertatu ez bazen bezala. Eta to! ko unea iritsi zitzaiolako, edo azkenik botila zahar hori Beste olatu bat, murrizketak, musukoak, beldurrak... paretik kentzea lortu zuelako, ez dakit. Kontuak kontu, Ez daukagu erremediorik! zabaltzeko keinua egin ahala, kortxoa erabat ustelduta Ez dut dudarik egiten interes ekonomiko pila bat dazegoela ohartu zen, eta hori gutxi balitz, ardoa alferrik goenik honen denaren atzean. Horrenbeste txerto, galduta zegoen. A ze disgustua! musuko, NBE (norbere babeserako ekipo), test... norEsan beharra daukat, ez naizela ni ardoetan adituena. bait ederki aberasten ariko da! Eta bitartean osasun Horretarako hobe Laiak-era hurbiltzea. Egia da, ordea, publikoan langile faltan. Nola prebentzioak ez duen ardoak ere behar duela bere zaintza partikularra: ardo funtzionatzen, ez dugulako ikasten, indartu dezatela motaren arabera, gazteagoak edo zaharragoak; non osasun publikoa. ZIUetako paziente kopurua erabilgorde; hezetasuna, tenperatura, argia... Mundu bat da tzen dute neurgailu gisa, ba orduan ZIU ohe gehiago ardoena! jarri, kontratatu langile gehiago, egin ospitale gehiago, Kasu honetan, ordea, ez nire lagunak, ez nik, ez dugu hornitu materialez daudenak. Eta osasun publikoa inberehala ahaztuko urte dezente dituzten ardoak zein dartzeak hildakoak gutxitzea ere ekarriko du, eta mailatako disgustuak eman ahal dizkiguten. Lezioa “normaltasunera” bueltatuko gara. ikasita. Ojo! Ardoak ere alferrik galtzen dira. Beraz, Hau ez da bukatuko. Honekin bizitzen ikasi behar dukontuz ibili inoiz heltzen ez diren une perfektu horien gu. Errespetuz agian, baina beldurrik gabe. esperoan. Ardoaren kasuan ere, beranduegi izan daiteCOVID 19a bezain txarra baita beldurra ere. keela demostratuta geratu zait niri gabon hauetan.
manu izeta
maria uria
5
jardunian
234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 6
2001eko urriaren 17an, zorigaiztoko elur-jausi batek kendu zion bizia Beñat Arrue aizarnarrari. Bere gorpua ez zen inoiz agertu, berokia eta argazki-kamara baino ez, baina Nepalgo Suku Maya neskatoari bizitza betirako aldatuko zion argazki bat utzi zuen. Arantxa Gurrutxaga eta Peio Arrue Beñaten gurasoek neskatoa topatu eta geroztik urtero bidaiatzen zuten bera bisitatzera. Azken bidaian, ordea, oso gaixorik topatu zuten eta Aizarnara ekarri zuten ebakuntza egin eta bizi berri bat eskaini asmotan. Semea kendu zien Pumorik, bizitzeko aukera berri bat eman zion Suku Mayari. Duela lau urte eta erdi iritsi zen Euskal Herrira eta gaur arte ezin izan du Nepal bisitatu. Iritsi da, ordea, Sukuk hainbeste espero zuen momentua, eta otsailaren 18an edo 22an jaioterrira itzuliko da bi aste pasatzera. Denbora asko igaro da Nepaltik iritsi zinenetik, eta ez duzu bertara itzultzeko aukerarik izan orain arte. Irrikatan egongo zara, ezta? Bai, desiratzen nago. Otsailaren 18an edo 22an joango naiz bi asterako. Lau anai-arreba gara, bigarrena naiz ni. Zaharrena eta bere emaztea Katmandun bizi dira eta bertan elkartuko gara guztiok. Nire herria, Thamo (3.511m), oso goian dago eta hamabost egunetan ez dago denborarik gora eta behera ibiltzeko. Arantxa eta Peiorekin zoaz, hala bakarrik? Mikel Leizeaga legazpiarrarekin joango naiz. Hona etortzerakoan berak lagundu zidan, eta berarekin batera itzuliko naiz orain. Lagundu zidan eta orain ere berarekin joango naiz. Nepalen bizi da bera, eta gabon ostean bertara bueltatuko da. Pentsatu al duzu zer eraman maletan? Amarentzat arropa pixka bat, mendian goian hotz egiten du eta behar du. Lau urteko iloba txikiarentzat jostailuren bat eramango dut, han ez dago-eta, eta anaia txikiari mugikorra. Izan ere, asko ikasten bazuen eramango niola hitzeman nion. Maskarak ere eramango ditut, agian. Zer espero duzu hara itzultzean? Ez dakit zer aurkituko dudan, hainbeste denboran aldatuta egongo da. Anaia txikia ni baino altuago egongo da. Hamabost urte zituen azkenekoz ikusi nuenean, nik baino 4 urte gutxiago ditu berak. Zu ere oso aldatuta bueltatuko zara! Bai, oso ahul eta argal etorri nintzen eta kilo batzuk irabazita joango naiz. Han oso ondo ikusita dago oso argal ez egotea.
Thamo, Sukuren herria.
234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 7
Ahul, oso gaixorik iritsi baitzinen Aizarnara… Oso oso gaizki, bai. Beste bizitza bat izateko aukera eman didate hemen Arantxak eta Peiok. Oso gustura nago orain, mendira ere joaten naiz… Giltzurrunetako arazoa nuen eta konfinamendua amaitu zenean egin zidaten ebakuntza Bilbon. Orain bi urte egin zidaten transplantea, maskuria ere otsailean operatu zidaten. Hilero joaten naiz ospitalera, baina maskuriko ebakuntza egin aurretik askotan, hilero, egon behar izaten nuen ingresatuta infekzioagatik. Hemeretzi urterekin iritsi zinen hona. Noiztik zeunden gaixorik? Hamabost urterekin gaixotu nintzen, eta denborarekin okerrera egin nuen. Beñaten gurasoak noiz etorriko ziren zain-zain jarrita nengoen. Nitaz ahaztu zirela uste nuen. Urria noiz iritsiko zain egoten nintzen eta “laster etorriko dira”, pentsatzen nuen. Gozokiak, puxikak, arropa… ekartzen zizkidaten; Olentzero etortzea bezala zen. Etorri ez ziren tarte horretan gaixotu nintzen ni. Hona iritsi zirenean ohean nengoen, mugitu ezinda. Katmandura eraman ninduten, baina ezin zidaten ebakuntzarik egin eta gainera oso garestia zen. Indiara joan behar nuela esan zidaten, baina ez zegoen nirekin etor zitekeen inor.
“Otsailean joango naiz bi asterako. Lau anaiarreba gara, Katmandun elkartuko gara guztiok”
Nolakoa zen zure bizimodua Aizarnara etorri aurretik? Iritsi aurretik oso egoera gogorrean bizi nintzen. Eskolara joateko ordu asko ibili behar izaten nuen, han goian ez zegoen autorik. Nire herrian ez dago horrelako etxerik, txabolak dira eta hotz handia egiten du; ama beti sutondoan egoten da. Burua garbitzeko ura ere sutan bero-tzen genuen, bestela izoztu egiten zen. Orain jendeak badauka telebista, nire familiak ez, ordea. Lana eta eskola, eskola eta lana. Horixe zen nire egunerokoa. Hamahiru urterekin hasi nintzen lanean, mendian pisua eramaten. Mendizaleak bertara joatea niretzat eta familiarentzat oso ona da. Hango jende dirudunak ez gaitu laguntzen, eta mendizaleekin dirua lortzen dugu lana eginez. Baratzean lanean ez da gehiegi irabazten, pisua eramaten gehiago. Nik bi itzuli egiten nituen, hamabost urterekin 30kg eramaten nituen bizkarrean eta ordu bat edo bi egoten nintzen ibiltzen. Aldapatan negar egiten nuen, aitak errieta egiten zidan atzetik eta negarrez bazen ere aurrera joan behar…malko asko bota ditut. Anaia txikiak ikasi egiten du, besteok lana egin behar izaten genuen. Goitik behera aldatu da zure bizitza. Hemen etxean bezala sentitzen naiz, bigarren familia bat daukat. Hemengo jendea zoragarria da eta ondo egokitu naiz. Arantxa eta Peio bigarren gurasoak dira; Ane eta Jon anaia eta koinata. Ez dut gogoratzen Beñatekin nagoen argazkia noiz atera genuen, oso txikia nintzen. Benantxiok aurkitu ninduen. Argazki horrek nire bizitza aldatu du, bizitzeko beste aukera bat eman dit. Argazki horregatik ez balitz, Nepalen ez nintzen bizirik egongo. Jende askok –eskolan, esaterako– galdetzen dit ea nola iritsi naizen Euskal Herrira eta oso zaila da guzti hau azaltzea.
7
234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 8
Zer ari zara ikasten? Orain Azpeitian bizi naiz, bakarrik. Euskaltegian nenbilen, baina denbora faltagatik utzi egin behar izan dut. Goizetan matematika eta gaztelaniako klaseak izaten ditut Lanbidetik, eta, astelehenetik asteazkenera, arratsaldez EPA-n (Helduen Hezkuntza) izaten ditut klaseak. Egia esan, nahiago nuen AEK, talde txikia ginen, hiru bakarrik, eta oso gustura nengoen. Hemen pasatzen dut astea eta Aizarnara joaten naiz asteburuan.
“Benantxiok aurkitu ninduen. Argazki horrek nire bizitza aldatu du, bizitzeko beste aukera bat eman dit”
Ume izateari utzi eta emakume zara, jada. Zer moduz moldatzen zara etxean bakarrik? Enkarguak egiten, bazkaria egiten… ikasi dut. Ez zait janaria prestatzea gustatzen, baina egin egin behar. Dirua erabiltzen ere ikasi dut; hasieran zaila zen, han errupia nepaldarra erabiltzen delako eta hemen euroa. Orain nik egiten ditut erosketak eta oso gustura nago. Janaria ere oso ezberdina izango da hemen! Erabat ezberdina da. Aitak obran egiten du lan, amak berriz baratzeko lana. Patata eta azelga lantzen da, batez ere. Janaria bizkarrean eraman eta astebete iraun behar digu horrek, ezin zaitezke Suku, Txindokiko gailurrean erosketak egitera joan hemen bezala. Han ez dugu animaliarik, izoztutako oilaskoa jaten dugu, baina auskalo nondik etortzen den! Hemen, berriz, oilo pila bat ditugu etxean. Hango zein hemengo janaria dut gustuko, mahaian dagoen guztia jaten dut. Zaila egiten zait zerbait uztea. Nola irudikatzen zenuen Nepaletik kanpoko mundua, bizimodua? Nire Euskal Herriko gurasoak Nepalera joaten zirenean pentsatzen nuen amerikarrak zirela, ez nekien zer zen Euskal Herria. Katmandun etxe handiak eta kotxeak ikusten nituen, baina Thamon ez. Nire herrian komunera joateko kanpora atera behar duzu, zuhaitzekin dago estalita. Bestela, komunik ez dago. Gauean joateak beldurra ematen zidan. Txikitan gurasoek sorginaren istorioak kontatzen zizkiguten eta beldurra izaten nuen kanpora irteteko.
Hizkuntza, kultura, ingurua…dena da berria. Izan al duzu beldurrik? Beldurrik ez, baina kezka bai. Hilekoarekin kezkatuta etorri nintzen. Han bakartuta uzten zaituzte txabola batean, ezin da inor ukitu hilekoa amaitu arte. Oso gogorra da, eta pentsatzen nuen: “Beste puntara noa, nola biziko naiz han hilekoarekin?” Eta zer da eta hemen, normal-normal. Oso pentsamendu atzeratua duen herrialdea da Nepal, ezta? Bai. Gurasoek aukeratzen dute norekin ezkontzen diren emakumeak. Orain, jendea Internetetik ere ezagutzen da, eta pixka bat aldatu da. Nire anaien emazteak, esaterako, familiak aukeratu dituzte. Ezkondutakoan, emakumeak gizonaren etxera joaten
234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 9
1
dira. Horregatik, ez dute neskarik jaiotzerik nahi izaten, nahiago dituzte mutilak. Normalean Nepalen derrigorrez ezkondu behar izaten zara. Ni han biziko banintz ezkonduta egongo nintzateke. Nire lagun batek seme bat dauka, jada. Han pentsaera are matxistagoa dago. Aita ni txikia zela hil zen, eta amak gaizki pasatzen du egungo gizonarekin. Eutsi egin behar, han ezin zaitezke banandu. Bigarren anaia orain gutxi ezkondu da, gure etxera joan da bizitzera emaztea ere eta gaizki tratatzen du ama. Etxetik joateko esaten dio, eta giltzapetu ere egin izan du. Kontatuko al diezu nolakoa den hemengo bizimodua? Anaia txikienei hemengo bizimoduaren berri eman nahi diet, pentsamendua irekitzen ahalegintzeko. Nik Nepalen gauza guztiak normaltzat jotzen nituen, baina orain asko ikasi dut, beste mundu bat ikusi dut. Beste kultura eta bizitza bat posible dela ikusi dut eta desiratzen nago hara iristen naizenean kontatzeko.
Kolore bakoitzak bere esanahia al du? Hauek ez. Puntutxo honen goian jartzen denak, ordea, ezkonduta zaudela adierazten du. Lo egiteko kendu egiten dut eta goizean berriz jarri. Hau da Nepalgo kulturatik mantendu dudan gauza bakarra. Hango arropa ere badaukat Sari-a, baina ez dut janzten, lotsa ematen dit. Ez du inork erabiltzen… Hemengo arropa ere han janzten da, galtza bakeroak eta…Oinetakoak janztea, ordea, kosta egin zait. Nire herrian sandaliekin edo hanka-hutsik ibiltzen da. Hemendik botak eta oinetakoak bidali zizkidaten, eta ibiltzea kostatzen zitzaidan hasieran. Ohitu naiz, jada. Agian alderantziz gertatuko zait orain.
9
Musika, telesailak…zein hizkuntzatan kontsumitzen al dituzu? Nepaleko musika entzuten dut, baina gehiago euskarazkoak. “Ze guapa zauden” eta “Xalala riki riki” dira nire kantu gustukoenak. Trikitia ere gustatzen zait; panderoa ikasten jardun nintzen Aizarnan, baina utzi nuen. Zein dira zure zaletasunak? Asko gustatzen zait mendia. Aizarnak eta nire herriak badituzte antzekotasunak, mendiz inguratuta baitaude. Dantzatzea asko gustatzen zait, baina maskuriko poltsarekin ezin dut egin. Nire logelan Tik-Tok pila bat egiten ibiltzen naiz, gurasoek ikusten
Oso zaila da handik hona etorri ahal izatea, ezta? Nepalen denek nahiko lukete hona etorri, hango bizitza oso gogorra da. Anai-arrebek ere bai, baina oso zaila da. Aukera izanez gero ama ekarriko nuke. Anaiek bere bizi-tza egin dute, baina ama nire ondoan izatea Joxe Mari Gurrutxaga, Ana Iraola eta nahiko nuke. Hemen gustu- Benantxio Iruretak aurkitu zuenekoa Nepalgo Dinesh Gautam lagunekin ra nago, baina amarekin kezkatuta nago, nola egongo ote de nautenean lotsatu egiten naiz, ordea! Musika asko gustatzen zait, pentsatzen dut beti. mendira joateko musika entzuten dut, logelan ere bai… Informatika ere ikasi nahi izan dut, baina ez dut aukerarik izan Azpeitian. Ba al duzu harremanik beraiekin? Nepalen ez nuenez, hemen asko erabiltzen dut mugikorra: TikBai, telefono txiki bat dute eta anaiareTok, Facebook, Messenger, Whatsapp… erabiltzen ditut. kin egunero hitz egiten dut. GurasoeEtorkizunari begira, zein da zure plana? kin gutxiago, ostiral edo larunbatean… asteburutan. Facebookek asko erraztu Ezin naiteke Nepalera itzuli, nire tratamendua dela eta. Halere, ez ditu gauzak anaiarekin hitz egiterako dakit nolakoa izango den etorkizuna. Oraindik Lanbiden mateorduan, telefonoz hitz eginez gero dirua matika eta gaztelania ikasten ariko naiz martxora arte, eta EPA-n sartu behar baita. ekaina bitarte. Ez dakit gero zer izango den… Hona etorri eta euskaraz hitz egiten ikasi dut lehendabizi, gurasoek hala egiten dute Kopetan gorri koloreko puntutxoa daueta jendearekin komunikatzeko beharrezkoa da. Lana bilatzeko kazu. Zer esan nahi du? gaztelania ikasten hasi naiz orain, toki askotan erdaraz egitea esAsko galdetzen dit jendeak, erlijio hinkatzen dute-eta. Umeak zaintzea asko gustatzen zait, pertsona duarena da. Zazpi kolore daude guztira, helduak ere bai, baina haurrak gehiago. Irakasle izateak ere eradenak ditut, baina gorria gustatzen zait kartzen nau, baina horretarako hizkuntzak menperatu behar digehien. tut, eta ondoren ikasketak egin… Pixkanaka ikusiko da.
naiara olaizola
234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 10
GARAI BATEAN EKOLOGISTA BAKANEN KONTUA ZENA, PANDEMIA GARAIKO KRISIALDIAN GIZARTE OSOAREN INTERESEKO GAIA IZATERA PASA DA ENERGIA BERRIZTAGARRIEN INGURUKO INTERESA. GURE POLTSIKOARI BEGIRA JARRI GARA ELEKTRIZITATEAREN PREZIOAK GORA EGIN DUENEAN BAINA DAGOENEKO, EUROPAKO DIRU-LAGUNTZEI ESKER, BETIKO ENPRESA HANDIEK EGIN DITUZTE BEHARREZKO ZITUZTEN INBERTSIOAK ETA BERRIRO ERE AURRETIK JOKATZEN ARI DIRA, ENERGIA BERRIZTAGARRIEKIN NEGOZIOA EGINEZ. MUNDU HAU GERTUAGOTIK ETA EZAGUNEN AHOTIK ULERTZEKO ASMOZ, HERRIKO HIRU GAZTEREKIN ELKARTU GARA: AITANA ETXEBERRIA (ZESTOA, 1996), ARITZ ODRIOZOLA (ZESTOA, 1993) ETA AITOR OSSAREKIN (ARROA BEHEA, 1993).
Hasteko, energia berriztagarriak zer diren azaldu digute eta gakoa non dagoen ulertu dugu: etengabe berritzen diren eta agortezinak baina aldizkakoak diren iturri naturaletatik lortutako energiak dira berriztagarriak. Petrolioa ere prozesu natural baten ondorioz sortzen den arren, ezberdintasuna energia hori berriz ere berritzeko behar duen denboran dago. Hamarkada gutxitan agortu dugun petrolioak milioika eta milioika urte beharko ditu berriz ere sortzeko. Bitartean, egurra edo biomasa adibidez, urte gutxiren buruan berritzen dira; oreka bat dago kontsumitzen dugunaren eta hazten doan materia organikoaren artean eta horregatik hain zuzen ere, berriztagarritzat jotzen da. Aitor Ossak eman digu gakoa: “Iturriak berriztagarriak dira, baina, horiek ekoizteko dugun teknologia ez. Eguzki plaka bidez lortzen dugun energia berriztagarria da, baina, plakak egiteko behar den materiala eta kontsumo energetikoa ez eta hori kontuan hartu behar da. ”
234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 11
KLIKA GIZARTEAN Hirukotea ikasten hasi zen garaian, energia berriztagarriez hitz egiten zen baina proiektu asko garatzeko zeuden. Lehen ere bazeuden gai honekiko kontzientzia zuten batzuk baina koronabirusaren ondoren, are gehiago. Etxeberriaren ustez, gizartean pandemiatik hona zabaldu da gehienbat gaia, elektrizitatearen garestitzeak eta erregai fosilak agortzeak ere eragin dutela dio. Poltsikoa ukitu digutenean gehiago kontzientziatu garela uste du Odriozolak: “Orain ikusi dugu elektrizitatea eta gainontzeko erregai fosilak garestitzeak bizitzako gainontzeko esparruak garestitzea dakarrela. Ez da naturarekin kontzientziatuta gaudelako soilik, poltsikoa ere ukitzen digu eta horrek ere eragin handia du, biak lotzen dira”. Etxeberriak gehitu du herritarron poltsikoa ukitzeak eragina duela baina enpresari handienean ere eragina izan duela: "Guri poltsikoa ukitu badigute, pentsa multinazional handiengan izandako ondorioetan. Gasa eta petrolioaren prezioak inoiz baino garestiagoak izanik, zailtasun handiak dituzte orain arteko negozio ereduarekin jarraitzeko. Ondorioz, haien estrategiak energia berriztagarrien alorrera eta kontsumo “lokalago” batera bideratzen ari dira. Etorkizun berdea da egun saldu nahi digutena, eta egundoko publizitatea egiteko gaitasuna daukate. Hori dela eta, gai hauen inguruko informazio gehiago jasotzen dugu ezinbestean eta horrek ere eragin zuzena dauka guk hartutako erabakietan”.
“Zestoak berak erabaki behar du bere energia zenbat eta nola sortu nahi duen”
1
Ossa bat dator Etxeberria eta Odriozolarekin eta arroarrak gehitu du, aldaketa klimatikoa ezinbestekoa izan dela gizartean klik hori egiterako orduan: “Aldaketa klimatikoaz aspaldi hitz egiten da eta azken urteetan indarra hartu du gai horrek. Energia berriztagarriak aldaketa klimatikoaren konponbide gisa saldu dizkigute eta nire ustez, horren ondorioz ere hasi da jendea gaian fokua jartzen”. 2019an Argindar Elektrikoaren Autokontsumoa arautzeko onartutako Errege Dekretuak ere eragina izan duela aipatu du Etxeberriak: “Estatu espainiarrean, 2019. urtearen aurretik zegoen lege-esparruak ez zuen ahalbidetzen autokontsumoa sustatzea. 2015-2018 urteen artean, sare elektrikora konektatuta egonda, plaka fotovoltaikoak zituzten erabiltzaileek, beraiek ekoitzitako energiari zegozkion zergak eta ordainsariak ordaintzera behartuta zeuden; hau da, beraiek kontsumitzen zuten energia elektrikoa ezin zezaketen dohainik izan. Baina 2018ko urrian eguzkiari ezarritako zergaren amaiera iragarri zen, eta hurrengo urtean onartu zen Errege Dekretuak autokontsumoa dohainik izatea ahalbideratu du. Gainera, soberan dagoen energia sare elektrikora bideratzeko aukera ere eman du, horren truke, fakturan hobaria lortuta”. Ossaren ustez, dirulaguntza edo lege hauek fokua aukera bakarrean jartzen dute eta horrek gainerako beste energia iturriez gutxi hitz egitea dakar. TRANTSIZIO ENERGETIKOA Sistema erregai fosiletan oinarritzen da baina hauek agortzen ari dira eta energia berriztagarriei begira jarri gara denok. Honela deskribatzen du trantsizio energetikoa zientzia.eus atariak: “Trantsizio energetikoa erregai fosilen erabilera murriztea da, eta energia-iturri garbi eta berriztagarriekin ordezkatzea”. Gai hau mahai-gaineratu bezain pronto, biltegiratzearen garrantzia plazaratu du Odriozolak. Bere arabera energia-iturri berriztagarri gehienak aldizkakoak dira eta biltegien menpe daude: “Urte sasoi edo eguneko garai jakin batean ez badago haize edo eguzkirik biltegiratze sistemak behar ditugu energia kontsumitzen jarraitu ahal izateko. Dagoenean ekoiztu eta biltegiratu egin behar da, ez dagoenean ere kontsumitu ahal izateko. Faktore hori oso garrantzitsua da”. Etxeberriaren aburuz biltegiratzeko teknologia ondo garatzea zaila, garestia eta oso konplexua da. “Ematen du gure kontsumo mailari eusteko irtenbide bila gabiltzala beti. Ahal bada kontsumoa igo nahi dugu gainera, eta hori ez da jasangarria. Ez dago gure egungo bizitza erritmoa jasangarria egingo duen energia berriztagarririk. Nire ustez, trantsizio energetikoa hertsiki lotua dago gure egungo bizitza ereduaren aldaketari. Kotxe elektrikoa, esaterako, garbitzat daukagu, ez baitu CO2 emisiorik egiten martxan doanean, baina orain arteko kotxe guztiak elektrikoengatik ordezkatzea al da
1
234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 12
irtenbidea? Ez al da zuhurragoa geure buruari galdetzea ea benetan beharrezkoa den nork bere kotxea izatea? Trantsizio energetikoa emateko sistema mantsotzea edo aldatzea beharrezkoa ikusten dut”. Ossa ados dago Etxeberriarekin: “Trantsizio energetikoa “per se” esaten dena ez dut uste posible izango denik. Erregai fosilak energia berriztagarriekin guztiz ordezkatzea ez da posible. Trantsizio energetiko bat egon behar badu, beste aldaketa batzuekin lotutakoa izan behar da: gizartearen aldaketa. Gaur eguneko bizi mailaren puntara iristen ari gara, erregai fosilak agortzen ari zaizkigu eta energia berriztagarriek ezin dute dena ordezkatu. Garapenaren ideiaren preso gaude eta hortik ateratzea erronka handi bat izango da”. “Ganorazko” politika baten beharra dago Odriozolaren ustez: “Hiri askotan ikusi izan dugu gas txapela. Horren aurrean erabaki batzuk hartu izan dira, Parisen, adibidez, duela urte batzuk airearen kalitatea maila batetik behera jaisten zenean matrikula bakoiti eta bikoitiei egunaren arabera txandakatuz hirian sartzeko aukera mugatzen zitzaien. Momentuan bertan hartutako erabakiak dira, baina argi ikusi da ez direla irtenbide bat izan. Arazo hauek sakonago landu beharreko politikak eta erabakiak hartzea eskatzen dute. Gizakiok erregai fosilak bukatu arte jarraituko dugu bestela. Batzuek klima aldaketaren kontzientziazioaren ondorioz aldatuko dute beren bizitzeko modua baina gizarte oso bat errotik aldatzea oso zaila izango da. Lanketa hori herrigintzatik egin behar dela uste dut, herrian bertan kontzientzia piztu, antolatu eta kate bat sortuz, behetik gora. Dena goitik behera aldatzea oso zaila da baina bide horretan pauso txikiak ematen joanez gero, denok pixkanaka kontzientzia garatzen joanez gero, gauza asko lor daitezke”.
HAUSNARKETA HIRU FASETAN Hiru lagunek argi dute gizarte mailako hausnarketa ezinbestekoa dela eta hiru pausotan definitu dute hausnarketa hori: Lehenengo pausoa bakoitzak ze kontsumo maila duen aztertzea da, ze bizimodu duen eta horrek baliabide energetiko aldetik zein ekonomikoki zer esan nahi duen. Odriozolaren ustez, kontua ez da kolpera beste muturrera jotzea “norberarentzat oinarrizko neurriak zer izan beharko lukeen ikusita, hausnarketa egitea” baizik. Ossak dio daukaguna preziatzen jakitea ere inportantea dela eta ikusi egin behar dela hartzen ditugun erabaki bakoitzak atzetik dakartzan albo-kalteak. Automatikoki erabakiak hartzera ohitu gara Etxeberriaren ustez eta orain zalantzan jartzen hasi beharko ginateke. Bigarren pausoan kontsumo eredua lantzea ezinbestekoa dela diote Ossak, Etxeberriak eta Odriozolak: “Kontsumitu bai, baina nola eta zein eredutan?”. Kontratatzen ditugun enpresak “zein motatakoak” diren eta “zein politika” dituzten jakin behar da: “Zergatik kontsumitu
Aitor Ossa
Aitana Etxeberria
Ingeniaritza elektrikoa ikasi zuen. Fisika eta matematika gustuko zituen eta energia munduak erakartzen zuen. Madrilen energien masterra egin zuen. Lanean hasi zenetik gehien bat energia fotovoltaikoen alorrean aritu da. LKSren eskutik Egutera eta Ekindar proiektuak ezagutu ditu. Orain IDOM enpresan ari da energia departamentuan lanean, instalazio fotovoltaikoen ingeniaritza garatzen. Etorkizunean, ordea, irakaskuntzan aritzea gustatuko litzaioke.
Energia berriztagarrien gradua ikasi zuen Eibarko EHUren egoitzan. Matematika eta fisika gustuko zituen. Gradu amaierako lana Azpeitiko Tinko enpresarekin, Udalbiltzarekin eta Zestoako Udalarekin elkarlanean egin zuen. Urola Erdian dauden baliabide energetikoak aztertu zituen. “Energiaren inguruan Energia berriztagarrien ahalduntzea oso inguruko masterra egin zuen garrantzitsua da” Finlandian. Zumaiako Udalean aritu zen energia estrategia lantzen, herriaren kontsumo eta baliabide energetikoak aztertzen, besteak beste. Orain, Goiener energia kooperatiban “Ahal bada dabil pobrezia energetikoaren arloan kontsumoa igo nahi buru belarri. dugu gainera eta hori ez da jasangarria. Gizarte bezala aldaketa bat behar dugu”
234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 13
1
Alemaniako eztia Zestoan baldin badaukagu? Ahal den eredu etiko, jasangarri eta zero kilometrokoa behar dugu alor guztietan”, Ossaren esanetan. Azken fasean, herri mailan ze aukera dauden eta ze pauso eman daitezkeen aztertu behar da. Fase honetan, “antolatzeak” eta “ahalduntzeak” garrantzia dutela azpimarratu dute hirurek. Herrian bertan ekoiztea eta gutxiago kontsumitzea ezinbestekoa dela uste dute. KOMUNITATE ENERGETIKOAK Aldaketa hori ematen hasteko aukeretako bat komunitate energetikoak direnarekin bat datoz hirurak. Ossak dio garrantzia eman behar zaiola kontsumo ereduari; hau da, kanpotik ekarriko dugun energia edo geurea sortuko dugun, herrian bertan eta auzolanean. Euskal Herrian auzolanerako joera beti izan dela nabarmendu du eta komunitate energetikoak kontzeptu horrekin oso lotuta daudela dio: “Interesa edo beharra duten herritarrak elkartu eta denen artean antolatu. Horrela lortu dezakegu naturan inpaktu gutxiago egitea, neurrian kontsumitzea, tokiko ekonomia bultzatzea eta bertan bertako erabakiak hartzea. Energiaren inguruan ahalduntzea oso garrantzitsua da, baita beste gai askotan ere”. Etxeberriak dio komunitate energetiko bateko sorkuntza faseak tokiko ingurumenera egokitua egon beharko lukeela. Elektrizitatearen sortze prozesua deszentralizatzea eta prezioa jaistea beharrezkotzat jotzen ditu, pobrezia energetikoa saihesteko. Bere aburuz, komunitate energetiko baten garapena herri mailan egin beharreko lana da. Etxeberria, Ossa eta Odriozolaren esanetan, Zestoak berak erabaki behar du bere energia zenbat eta nola sortu nahi duen. Teknikoki zer egin beharko litzatekeen ulertzeko Etxeberriak argibide batzuk eman ditu: "Batetik, Zestoak daukan potentzial energetikoaren azterketa egin beharko litzateke. Besteak beste, teilatuen behaketa, haietan jar daitekeen eguzki panel kopurua zehazteko; inguruko zelai zein lurrek eskaini diezazkiguketen energia-aukeren ikerketa edota auzoetako baserrietako abereen gorozkiekin bioenergia lortzeko aukeraren inguruko hausnarketa. Urola ibaiak dakarren energiari probetxua ateratzeko ere, zentral hidroelektrikoa berreskuratzea erronka polita izan daiteke. Bestetik, zestoarrok daukagun kontsumo maila zenbatetsi beharko genuke, gure herrian sor daitekeen energiarekin hura zenbateraino hornitzeko gai izango ginatekeen ikusteko." Norbere etxeetan pauso txikiak ematen hastearen aldekoak dira hirurak: eguzki argia aprobetxatu, etxetresnak aldatzerako orduan efizientzia energetikoari erreparatu, leiho egokiak izan… 0 euroko gastutik hasi eta 20.000 eurotik gorako gastua diren inbertsioak egin daitezkeela nabarmendu dute. “Argia piztuta ez uztetik hasi eta plaka fotovoltaikoak jartzerainoko abaniko zabala dago”.
jone bergara itsaso waliño
ZESTOAKO UDALAREN ASMOA
Zestoako Udalak Goienerrekin lankidetza hitzarmena sinatua du eta herrian komunitate energetiko bat sortzeko prozesua hastear da. Haserako helburua talde sustatzailea sortzea izango da, komunitate energetikoa ez da udalaren menpeko egitura bat izango, erakunde burujabea izango da. Udalaren inplikazio aktiboa, ordea, beharrezkoa izango da. Komunitateak bere kudeaketa propioa izango du eta Zestoako Udalak egokiak diren eraikin publikoetako teilatuak utziko ditu eguzki plakak jarri eta energia ekoizteko. Edonor izan daiteke komunitateko bazkide eta helburua, berriztagarrien bidez Zestoan energia ekoiztea izango da. Bazkideek ekoiztuko den energia horretaz baliatzeko aukera izango dute. Udalak azaldu du, energia ekoizteaz gain, energiaren erabilera egokia egitea ere ezinbestekoa izango dela: "Komunitateak ez du irabazi asmorik izango, larrialdi klimatikoari aurre eginaz, burujabetza energetikoaren bidean Zestoan egingo dugun urrats herrikoi garrantzitsua izango da".
Aritz Odriozola
Energia berriztagarrien gradua ikasi zuen Eibarren. Ingurumen zientziatan eta ingeniaritza munduan zuen interesa. Gradu horren lehen promozioko ikaslea izan zen, Aitor Ossarekin batera. Gradu amaierako lana eta praktikaldia, Lapatx zabortegiko biogasaren aprobetxamenduarekin lotuta egin zituen. Ondoren, lau urtez aritu zen bertan, hondakinen “Dena goitik behera kudeaketan lanean. Gaur aldatzea oso zaila da egun, Elektronikako baina bide horretan irakaslea da lanbide pauso txikiak ematen heziketan. joanez gero, denok pixkanaka kontzientzia garatzen joanez gero, gauza asko lor daitezke”
3
234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 14
danbolin.eus
Santainesik ez da izan aurten ere Iraetan Aurten ere ez da saintainesik ospatu Iraetan. Hala ere, santainesetako pilota txapelketa jokatu dute. Hilaren 23an jokatu zuten. Liher eta Jantxik eskuratu zuten txapela Peio eta Aitzol oikiarren aurkako partida 22 eta 15 irabazi ostean. Hector eta Adonisek, berriz, hirugarren postua eskuratu zuten eta Mikel eta Liamek, laugarrena. Egun berean, Urrezko aizkora eta Errota Harria txapelketak jokatu zituzten.
Apirilaren 8an iritsiko da Korrika Zestoara Jakinarazi dute 22. Korrikaren ibilbidea. Hamaika egunetan, zazpi herrialde zeharkatuko ditu euskararen aldeko lasterketak, guztira, 2.180 kilometro. Amurrion abiatuko da martxoaren 31n eta Donostian amaituko da apirilaren 10ean. Zestoara apirilaren 8an iritsiko da, iluntzeko 01:30ean. Itziartik helduko da lekukoa eta zestoarrok zumaiarrei pasako diegu.
j
Martxo amaierarako eraitsiko dute Correoseko etxea Correoseko eraikina martxoa amaierarako eraitsita izatea aurreikusten du udalak. Duela hilabete batzuk lizitaziora atera zuen udalak eraisketa proiektua. Bi enpresa aurkeztu ziren lehiaketara eta Zanjados y Desmontes S.A. enpresari esleitu zaio obra. Datozen egunetan sinatuko dute hitzarmena enpresarekin eta sinatzen den egunetik bi hilabeteko epea izango dute eraikina erausteko. Lanek 69.000€ gehi BEZ -eko aurrekontua izango dute. Udalak azaldu du Correos etxea kokatuta dagoen eremua etxebizitza sozialak egiteko erabili nahiko lukeela. Bestalde, erakundeak jakinarazi du Correoseko bulegoa garai batean anbulategia eta gaur egun Gaztelekua dagoen gela batean egongo dela aurrerantzean.
234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 15
1
5 Tirolina jarri dute Arroabeko Sakulupe parkean Arroabeko auzo elkarteak bultzatuta, tirolina jarri dute Sakulupe parkean. Auzoko guraso elkarteak hartu du bere gain tirolina jartzeko materialaren ordainketa. Iazko Karmen jaietan zabaldu zuten Sakulupe parkea. Herritarrak auzolanean txukundu zuten gunea eta orain, parkea osatzen jarraitu asmoz, tirolina bertan kokatzea erabaki dute. Duela hilabete inguru jarri zuten, haur eta gaztetxoen gozamenerako.
Osinbeltz harrobia txukuntzen ari dira eta amaitutakoan udalaren esku geldituko da Osinbeltz harrobia txukundu eta Udalaren esku uzteko akordioa sinatu zuten Udalak eta Cantera de Zestoa S.A. enpresak 2021eko ekainean. Urria inguruan hasi zen enpresa harrobia hustu eta txukuntzeko lanekin. Bost hilabeteko epean amaitu behar zituzten lanak baina siloaren erauzketan segurtasun arazo bat izan dute eta horrek, epea zertxobait luzatuko duela jakinarazi du Mikel Arregi Ertxin alkateak: "Siloa errepide ondoan dago eta segurtasun agiri bat behar da zati hori eraisteko. Tramite bat da, hori lortutakoan lan horrekin jarraituko dute. Gainontzeko lanak, ordea, martxan daude". Udala lanen jarraipena egiten ari da hilero eta eremu horretan zer egin aztertzen dabil. Lanak datozen hilabeteetan amaitzea aurreikusten dute eta amaitutakoan, harrobia udalaren esku geldituko da.
53 zestoarrek hartuko dute parte VI. Kobaz Koba Trail lasterketan Urtebeteko etenaldiaren ondoren, bueltan da Kobaz Kobaz Trail lasterketa arrakastatsua. Otsailaren 13an jokatuko da Arazik eta Agiro Mendi Klubak Zestoako Udalarekin elkarlanean antolatzen duten lasterketaren seigarren edizioa. Iragan abenduaren 10ean zabaldu ziren lasterketan parte hartzeko izen-emateak eta antolatzaileek azaldu dute "ziztu bizian" amaitu zirela dortsalak. Aurten, egoera dela eta, parte hartzaile kopurua mugatu behar izan dute: "Artzei (15km) ibilbiderako 320 parte hartzaile izena emanda daude eta beste horrenbeste Zaldei (25km) ibilbiderako baina itxaron zerrendan 92 eta 80 pertsona geratu dira hurrenez hurren, 172 korrikalari guztira" azaldu dute antolatzaileek. Korrikalari guztien artean, nabarmentzekoa da zestoar kopurua. 53 herritarrek hartuko dute parte lasterketan: 30 Artzei ibilbidean eta 23 Zaldei ibilbidean.
Sarek deituta "Etxera" hitza osatu zuten Euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko elkarretaratzean Urtero Bilbon egiten den manifestazioaren ordez, egoerak hala eskatuta, herrietan egin zituzten elkarretaratzeak urtarrilaren 8an. Zestoan eta Aizarnan ere egin zituzten mobilizazioak. Herrigunean, "Etxera" hitza osatu zuten plazan. Aizarnan, berriz, elkarretaratzea egin zuten.
234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 16
E
Proiektua gauzatzeko Hego Amerikan jarri duzu jomuga. Kazetaritza bidaia bat egingo dut Andeek zeharkatzen dituzten herrialdetatik: Argentina, Txile, Bolibia, Peru, Ekuador, Kolonbia eta Venezuelatik. Gure memoria historikoa Euskal Herritik kanpo jaso daitekeela uste dut. Hego Amerikan gure historian zeresana eman duten egoera eta protagonista asko daude, eta istorio horiek bitzeko testigantzak jasoko ditut bidean, liburua osatzeko. Lanak bi zati izango ditu. Lehena, “Joandakoez” izango da. Hego Amerikan gertatzen da, eta hara joandako hainbat euskal herritarren istorioak aletuko ditut. Bigarrena, “Etorritakoez”. Gaur egun Latinoamerikatik gurera migratu eta garbiketa eta zaintza lanetan aritzen diren emakume gazteez arituko naiz. Elkarrizketa, kronika eta bidaia-liburuen osagaiak izango ditu kontakizunak. Andeak zergatik? Marko bat aukeratu behar nuen. Hego Amerikan korrespontsal izan nintzen garaian konturatu nintzen euskaldunak inora joan bagara, Andeetara dela, eta pertsona mordoxka daude han, alor ezberdinetan –hala nola, zientzian, kirolean, politikan edo kulturan– arrastoa utzi dutenak.
uskal Herrian azken 60-70 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko liburuak egiteko proiektuak saritzen ditu Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak emandako laguntza horrek. Idurre Eskisabelek, Aitor Zuberogoitiak eta Imanol Muruak osatu dute aurtengo epaimahaia. Artanok urtebeteko epea izango du lana egiteko, eta liburu gisa argitaratuko da. Anderik ande izenburua izango du, eta Amerika eta euskaldunen arteko harremanak aztertuko ditu.
Korrespontsal gisa aritutako urteek, beraz, eragina izan dute. Hiru urte haietan pilatutako grinei eta ezinei buelta emateko aukera bat da hau, kontu kitatze bat. Korrespontsal zaudenean, kazetaritza egiteko modua zure mende dago, baina baita komunikabidearen mende ere. Lan horrek berehalakotasuna eskatzen du, tarte laburretan kabitzea eta orain, beste era batera egin nahi dut: su txikian. Sei hilabeteko bidaia izango da eta jendearekin enpatizatzeko eta gauzak sustraitik ezagutzeko denbora izango dut. Hori, askotan, korrespontsal lanetan ari zarean ez daukazu, faktore askogatik. Zer testigantza bilduko dituzu? Istorio mordo bat biltzeko asmoa dut. Azken hilabeteotan dena prestatzen aritu naiz: liburuak irakurri, dokumentalak ikusi… Gaiak eta protagonistak aurkitzeko lanean ibili naiz. Horien artean, duela 35 urte Ekuadorren indigena batzuk hildako Alejandro Labaka Beizamako elizgizonaren istorioa jasoko dut. Bere kide izandakoekin bilduko naiz han. Perun, berriz, Aritza Monasterio mendizale ezagunarekin izango dut hitzordua eta Bolivian, Xabier Azkargortarekin. Zer suposatzen du beka honek zuretzat? Oso garrantzitsua da. Sekula egin ez dudan lan bat da, eta izendapenak egundoko konfiantza eman dit. Epaimahai horrek nire proiektua aukeratu izana erabateko bultzada da, poz handiz hartu dut. Dirulaguntza ekonomikoa ere garrantzitsua da baina kasu honetan inportanteagoa da konfiantza.
itsaso waliño
234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 17
1
Zenbat aldiz ibili gara lagun artean, familian, lantokian edo bakarka, geure usteari eutsiz bururi bueltaka? Gai baten inguruan ados jarri ezinik? Bakoitzak bere bizipen eta oroitzapenetatik egiten ditu kalkuluak: "gogoan dut, nola ni oraindik gurasoenean bizi nintzen" edota, "esango nuke, oraindik egin gabe zegoela halako eraikina.. " Orain, ordea, internetera jotzen dugu askotan eta akabo eztabaidak eta buru nekeak. Baina, erantzun guztiak al daude Interneten? Danbolinen ere sortzen zaizkigu tarteka horrelako galderak eta egiten ditugu gure ikerketa txikiak, esaterako: "zein urtetan hasi ziren emakumeak aurrenekoz danborra jotzen Zestoan?" horren erantzunik ez zegoen sarean eta elkarte bateko eta besteko kideak mareatu genituen eta atera genuen arrastoa. Herriko informazio "txiki" guztia ez dago interneten eta atal berri honetan Danbolin detektibe lanetan jarriko dugu. Oraindik ere txokoren batean ziur duzula erantzuna jarri ez diozun galderaren bat. - Zenbat urte dira . . gertatu zela?, Zenbat urte iraun zuen.. ?, Ze kostu izan zuen? Noiz sortu zen.. ? Noiz eraitsi zen.. ? Zenbat . . daude herrian? . . Bota zure galdera edo denon artean erantzuten saiatuko gara. Urte amaieran, galdera proposamena egiten dutenek "Herrian sortua" zozketan parte hartuko dute.
7
234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 18
iinkesta.
Zenbat PCR froga egin dituzu?
kb
(Erantzuleak guztira: 151
Kanpora lanera joaten naizen bakoitzean bat egin behar izaten dut. Horrez gain, kontaktu zuzena izan naizelako edo sintomaren bat izan dudalako ere egin izan dut. Hogeitik gora edo izango dira… Asko, nahi baina gehiago.
PCR bakarra egin dut, seigarren olaSintomengatik edo Hiru froga egin dituan eta beste hiru kontaktuagatik bi tut, kontaktua izan antigeno ere egin froga egin ditut. naizelako. ditut. Denak negatibo, nik dakidala yerai costa oihane ibarguren behintzat ez dut bi20 urte 21 urte rusa pasa. 60 urte eztizen elorza 32 urte
inaxio aizpurua 39 urte
ale ale
Euri asko egiten duenean, Axun Arrazola plazako zati bat urez betetzen da.
Iraetako bidegorrian hainbat konponketa egin dituzte: farolak konpondu, bidea atondu, zuhaitzak moztu…
234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 19
agenda
1
01 03 05
ztelekuko otsaileko eskaintza:
osteguna: San Blas opila (3.zikloa) ostirala: Jolas librea (DBH)
otsaila
asteartea
Zestoa Osasuntsu egitasmoaren baitan, indarra lantzen ikasteko tailerra, 17:00etan, jubilatuen tabernan.
osteguna
Zestoa Osasuntsu egitasmoaren baitan ibilaldia, 10:30ean, kiroldegiko aterpean.
larunbata
Sahararen aldeko janari bilketa WADNA elkarteak antolatuta. Bost bilketa egingo dituzte: auzoetako eta herriguneko, eskoletan (aste guztian zehar), 5ean, 10:00etatik 14:00etara Udaletxe azpian eta egun berean, Azkoitiko Eroskin goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:30ak bitartean. Herriko dendatan ere egingo dute bilketa, nahi duenak aste osoan zehar izango du elikagaiak bertara eramateko aukera.
07 13 17 22
97
Ga 3 4 5 8 9
astelehena
Korrika antolatzeko bilera. Arratsaldeko 18:15ean, Alonderon.
igandea
Kobaz koba Trail lasterketa
osteguna
Argindar faktura ulertzeko tailerra 18:30ean, Arroabeako eskola zaharrean.
asteartea
"Energia berriztagarrien komunitatea Zestoan" hitzaldia 18:30ean, Aizarnako herri elkartean.
larunbata: Beldurrezko filma (DBH)
asteartea: Maskara-tailerra, 1.ziklokoentzat. 16:45-17:45 edo 18:00-19:00. Aurrez izena eman behar da 688 684 029 whatsapp zenbakian. asteazkena: Hitzaldia: "Sustantzien kontsumoa. Zer egin dezake familiak?".18:00etan Alondero aretoan. Aurrez izena eman behar da 688 684 029 whatsapp zenbakian. osteguna: Jolas librea (3.zikloa)
10 11 15
eta 12 Jolas librea (DBH)
asteartea: Maskara-tailerra, 2.ziklokoentzat. 16:45-17:45 edo 18:00-19:00. Aurrez izena eman behar da 688 684 029 whatsapp zenbakian. osteguna: 15 baietz! (3.zikloa)
17 18 19 24 25 26
ostirala: Jolas librea (DBH) larunbata: Gu sukaldari: txokolatezko brownie-a (DBH) osteguna: Martxoak 8 prestatzen (3.zikloa) ostirala: Martxoak 8 prestatzen (DBH) larunbata: Scape-room (DBH) prestatzen (3.zikloa)
Ha
urrentzat jolasak, Barbantxo
Aisialdi Taldearekin:
04 eta 18 Aizarnan eta Zestoako herrigunean. 10 eta 25 Arroabean. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da gaztelekuko whatsappean (688 684 029).
234.qxp_55 23/1/22 22:56 Página 20