Uztaial 2019

Page 1

207.qxp_55 21/7/19 22:11 Pรกgina 1

2019 uztaila

207 zk.

amorratua


207.qxp_55 21/7/19 22:11 Pรกgina 2

943 052 761

943 148 061


207.qxp_55 21/7/19 22:11 Página 3

3

Munduaren bukaera

Iritsi da uztaila, hilabete amaiezin hau, ikasturtean zehar pilatutako nekearen eraginez oporren grinari ezin eutsi dago mundu guztia. Joan aurretik ordea, munduaren amaiera izango balitz bezala guztia prest, txukun, amaituta uzteko herio batean dabil jendea. Danbolin ere horrela dabil, oporren aurretik datorren ikasturterako buruan dabilzkigun proiektuak zehazten, bazkide kanpaina martxan jartzen ... Ale honetan protagonistek ere mezu berdina adierazi digute, Arroabekoak adibidez, eskola berrirako azken ukituekin dabiltza, datorren ikasturtea hasterako dena prest egon dadin. Proiektu polita osatu dute arroarrek, irrati gela, baratza eta umeek ere parte hartu duten prozesu baten ondoren diseinatu duten jolaslekua izango dituzte besteak beste eskola berrian. Honen berri eman digu Jone Bergarak Arantxa Osa, Arroako eskolako zuzendariarekin egon ostean. Jardunean protagonista gaztea dugu oraingo honetan, 16 urte ditu Noel Martinezek, Internet bidez ikasi du Noelek artzain izaten eta honen nondik norakoen inguruan jardun da Onintza Iruretarekin. Noel ere oporretara joan aurreko azken lanetan dabil, bere txabolan dituen animalien zaintza osaba ala lehengusuari utziko omen dizkio eta baratza eta animaliak txukun-txukun utzi nahian dabil ahalik eta lan gutxien eman diezaieten zaintzaileei. Harritzekoa da hain gaztea izan eta gauzak hain garbi dituela ikustea! Bejondeizula Noel! Eta azken hauek protagonista helduagoak ditugu, baina jubilatuta egon arren, oraindik gazte sentitzen direnak. 3Z izeneko elkartea sortu du herritar talde batek, Zahartzaroa Zainduz Zestoan izenekoa. Proiektu hau osatu duten herritarrak euren zahartzaroa Zestoan atseginagoa eta biziagoa egiteko asmotan sortu dute. Itsaso Waliño egon da beraiekin eta orain arteko asmoen berri eman digute. Abuztuan aldizkaririk ez da izaten, dakizuen moduan, eta erredakzioan ere atseden hartzeko aprobetxatzen dugu, ez dugu ordea txiringitoa guztiz ixten, webak martxan jarraitzen du. Ni izango naiz aurtengoan horren arduradun beraz, Abuztuan zerbait behar izanez gero jarri nirekin kontaktuan hemen izango nauzue eta herria zaintzen eta gertatzen denaren berri ematen. Bitartean disfrutatu!

diruz lagundutakoa

sara matsutani arrizabalaga

a

rgitaratzailea : Danbolin Zulo delkartea. an boli ne k e zEtxea. d u b eAxun re gain Kultur hartzen aldizkarian aArrazola d i e r a z iplaza t a k o1,e 20740 s a n e nZestoa eta i(Gipuzkoa) ritzien erantzukizuna 943 147 123 info@danbolin.eus anbolin : Jone Bergara, Amaiur Aristi, Urko Canseco, Oier Arregi, Aitor Salegi, Mikel Ibarguren, Sara Matsutani, Itsaso Waliño eta Nerea Odriozola

d

k olaboratzaile/zuzentzaile taldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Naiara Exposito, Fernando Arzallus, Onintza Irureta, Mireia Orbegozo, Aimar Etxeberria, Janire Diaz, eta Maialen Kortadi d iseinua eta maketazioa : eneko aristi i nprimategia : Gertu (Oñati). l ege gordailua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429


207.qxp_55 21/7/19 22:11 PĂĄgina 4

Pako etorri da Aurrenekoz hire berri jakin genuenetik hiru hamarkada paseak izango dituk. Euskal Rock Erradikalaren garaietan bete-betean ginela, gure herriko kaleetan ez zuan giro. Loiolako ikastolan ikasi eta desikasi, biak batera egiten genitian. Horretan ginela, behinola Azpeitiko alkateari kotxea erre ziotela eta honek kuestazio herrikoia martxan jarri orduko gazte batek berehala idatzi batekin erantzuna: kotxerik ez izan arren, alkateak adina premia bazeukala eta berak ere kotxea behar zuenez, sartzeko bere kontuan ere dirua. Ordura arte guretzat ezezaguna zuan Pako Aristi izeneko batek sinatzen zian idatzia. Geroztik hamaika orri eta liburu argitaratu dituk eta inspirazioa bere onenean aurkitzeko ez haiz leku txarrera etorri. Lehen ere ez haiz hemen egon gabea, duela hogei urte inguru gaztetxean kantariarekin batera egindako ekitaldia eta gero, Erdikalean herriko bertsolariarekin izandako enkontruaz Euskaldunon Egunkarian idatzi huena diat gogoan. Zuek hura ezagutu ez arren hark bazian zuen berri eta pena duk hura gure artetik joan izana, Erdikalea geroztik ez duk berdina eta. “Ziriya loriz aurrea zuluan sartzia baĂąo aldrebesauak zeate!â€? bezalako perlak bat-batean jaurtitzen zitian, soilik eskola zaharreko bertsolariei entzun ohi zaien hitz joko dotorean. Lau Iturritik Iraetarantz Lilibe ondotik pasatzean herriko eliza berritura organoa jotzera bidali ote hinduten ere entzun beharko huen, bere zehar begiratu berezian. Beharko inspiratu Pelloren ondoan! Herriko alkate izendatu berriari egiten diok azken galdera eta erantzungo diat: alkatearen soldata gehiegizkoa zela iritzita azken plenoan, ehbilduren aldeko botoekin, soldata %25ean jaistea erabaki genian. Oposizioak erabakia populistatzat jo zian, herritarrekin ondo gelditzeagatik hartutakoa zela, alegia, herritarrekin ondo gelditzea zerbait txarra izango balitz bezala. Nondik gatozen ahaztuta nekez joango gaituk inora Pako! Ongi etorri Zestoara eta disfruta ezak Zestoan. Nire enbidoa, herriko tabernetan Zestoako beharren inguruan ekarpenik gehien egiten duen Asier Iribarri botako diot: igerilekua kenduta, zein lehentasun egingarri jarriko hizkioke Udal Gobernu berriari?

enbidoa

mikel arregi ertxin

pintada.

Zaintza zerbitzua. Kaixo guraso hori!

Zestoako Herri Eskolan zaintza zerbitzua martxan jartzeko ahalegina egin nahi dugu. Guraso gutxi batzuk hasi gara elkarrekin gaiaren inguruan hitz egiten, baina, oraindik ez dakigu posible izango den datorren ikasturtean zerbitzua martxan jartzea. Interesa duten gurasoak biltzea da, momentuz, gure asmoa, denon artean zaintza zerbitzuaren ezaugarriak, beharrak eta martxan jartzeko aukerak aztertzeko. Interesa duten gurasoei, 605748804 edo 636545725 telefono zenbakietako batera deitzea eskertuko genieke.

guraso batzuk


207.qxp_55 21/7/19 22:11 PĂĄgina 5

5

Txertoak jartzearen aurka edo alde zaude?

mikelsalegi. Uda honetan Kenyara bidaiatzekotan naiz zenbait lagunekin. Hamabost egun igaroko ditugu, eta hara joateko txertoa jartzea derrigorrezkoa ez dela esan diguten arren, txertatzea erabaki dugu guztiok. Sukar horia, A hepatitisa, sukar tifoidea eta meningitis gaitzen aurkako txertoak jarri dizkigute. Salbatu dituen bizi kopurua aintzat hartuta, esan liteke medikuntzaren gailurretako bat izan dela txertoaren asmakuntza, baina gizarterik "aurreratuenetan" zenbaitek ez du txertoa jarri beharrik ikusten, dirudienez. Komunikabideetatik jasotakoaren arabera, elgorria gizarte honetan desagertzear egon zen, baina berriro ere agerraldiak izan ohi ditu tarteka, eta heriotza eragiteraino irits daiteke. Gaixotasun horren kasuak hirukoiztu egin dira Europan, 2019ko lehenengo hiruhilekoan, eta txertoa jarrita saihestu daitekeen gaixotasuna da %97ko eraginkortasunarekin. Garapen bidean dauden herrialde gehienentzat eskuraezina den luxu horren onurak zalantzan jartzeraino iritsi garela dirudi. anemendizabal. Niri zalantza eta kezka handia sortzen dit txertoen gaiak. Batetik, txertoek gorputzean zenbaitetan izaten dituzten ondorioak ikustean (sukarra, txertoa emandako gunea handitzea‌) gorputzerako onak ote diren zalantza sortzen zait. Zenbaitetan uste dut, bizi osasungarria eramanez gero, gure gorputza berez gai dela gaixotasunei aurre egiteko. Bestetik, azken urteetan sortzen ari diren hainbeste txerto dela eta, horren atzean negozioa egiteko laborategien edo farmazia industrien interesak ere badaudela iruditzen zait. Hala ere, beste batzuetan, nire barrenean txertoak ez jartzeak izan ditzakeen ondorioei beldurra diet, infekzio edo gaixotasunen aurka babesik ez izatea alegia. Semea izan nuenean, ideia horiek denak bueltaka ibili nituen. Alderdi arrazionalak txertoa ez jartzeko esaten zidan, baina momentua iritsitakoan barrenean beldurra sortzen zitzaidan eta bikotekidearekin horrela adostuta, jartzea erabaki genuen. Beraz, iruditzen zait bizitzako beste gaietan bezala, guraso bakoitzak onura-arrisku balantzari kasu eginez erabakitzea dela egokiena. jaxoneeizagirre. Semeari hasierako txertoa jarri genion, zalantza eta kezka guztiekin. Gerora, hobeto pentsatu eta gehiago ez jartzeko erabakia hartu genuen. Gure gorputza gai da gaixotasunei aurre egiteko. Immunitatea organismoan daukagu eta barne oreka mantentzen laguntzen digu. Hori indartzeko modurik onena, gorputzak dituen baliabideak ahalik eta ondoen erabili eta norbere burua ondo ezagutzea da. Ez gaixotzeko berriz, hainbat gauza egin daitezke: elikadura zaindu, aire garbia hartu, gorputza mugitu, aisialdirako denbora hartu eta harreman onak izan eta maitatu. Edozergatik eta aurkako ondorioei begiratu gabe botika hartzeak oinazea txikitzen du, baina hura sortu duen arazoa ez du konpontzen. Medikuek onartzen dute txertoek osagai toxikoak dituztela. Mugitzen den guztia txertatzeko ohitura dago, haurren kasuan oso txikitatik hasita, eta denei batera; hori orain dagoen baino pertsonalizatuagoa behar luke, denei ez baitie berdin eragiten. Txertoen kanpainek berriz, beldurra sartu eta libre erabakitzeko aukera gutxitzen dute, horren guztiaren atzean dagoen negozioa ahaztu gabe. Ezjakintasun handia dago, iturri ofizialetatik aparte ere informatu beharko genuke, eta kontzienteki erabaki. Niri txertoa jartzeak beldurra ere ematen dit.

medikuntzaren gailurretako bat izan da txertoaren asmakuntza

nire barrenean txertoak ez jartzeak izan ditzakeen ondorioei beldurra diet

hobeto pentsatu eta gehiago ez jartzeko erabakia hartu genuen

hiru aulkitan.


jardunian

207.qxp_55 21/7/19 22:11 Pรกgina 6


207.qxp_55 21/7/19 22:11 Página 7

1

Goizeko 9:00etan gelditu gara ibai ondoko bere ‘lantokian’. Bi minutu berandu zihoan kazetaria eta whatsappa jaso du: “asko falta al zaizu etortzeko?”. 8:00etatik 9:00etara jarduten du goizero eta lanak bukatuta zeuzkan, puntual-puntual. Hamasei urte dauzka eta oraintxe bukatu du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Aitarekin partekatzen duen lurzatian untxiak, eperrak, galeperrak eta ardiak dauzka, baita baratzea ere. Bere kabuz eta ilusio ikaragarriz ari da animaliak zaintzen. Etorkizuneko baserritarra irudikatzen hasi gara. “mekanizatu titulua atera eta gero artzain titulua aterako dut”

Eguneroko bisita Goizean eta arratsean etortzen da. Zortziak aldera. Egunero, hutsik egin gabe. Egunen batean ez balitz etorriko ere ez omen litzateke ezer pasatuko; alegia, nahikoa ur eta janari badute. Egunetan irauAnimalia jendea teko adina prestatu die berak egindako egurrezko kaioletan. Animalia gehien dituen itxiturara eraman gaiAurki joango da oporretara eta egun dezentez utzi beharko tu. Hantxe dago hamar kiloko untxi erraldoia. ditu bere animalia maiteak. Eta orduan zer? “Lehengusuari Noeli ikaragarri gustatzen zaizkio animaliak edo osabari utziko diot lana, baina dena oso prestatuta lagako eta saiatu zen ama konbentzitzen txakurra diet. Nire animaliak zaintzeko lana ematen badiot norbaiti, ekartzeko, baina hark ezetz. Halako batean, dena erraz egiteko moduan uzten diot”. untxi bat ekartzen utziko al zion galdetu zion, Baratzea eta baietz. Behin hasita, erraldoia ekarri zuen. Aitak ere hainbat gauza dituen lurzatian ari da Noel, baina Ez da bakarra ordea, beste hiru untxi arrunt garbi esan digu bakoitzak bere lanak dituela. Noelek baratze ere baditu. Untxiak pixka bat hazita daudenezatitxoa dauka. Tipula gorria, artoa, pipermina eta berenjena an jateko asmoa du. Galdetu diogu norberak erakutsi dizkigu, eta nola ez, tomatea. Bi txandatan landatu hazitako animalia jateak penarik ez dion emazuen tomatea dena batera etor ez zedin. Kazetari ezjakinak, ten: “Ez. Onena etxean hazitakoa izaten da”. zertaz ari den jakingo balu bezala esan dio tomatea azkar etoGaleperrak eta eperrak erakutsi dizkigu. Galrri zaiola: “Negutegian eduki ditut, orain dela gutxi kendu dut detu diogu zertarako ekarri dituen: “Eperra plastikoa. Ez al duzu estruktura ikusten?”. ekarri nuen animalia oso polita delako, ikusi Patroi besterik ez dago”. Biak eperrari begira gaude Baserritar senaz gain, itsasorako joera ere badu. Hiru urtez eta kaiolatik atera du, igurtzia eman dio eta jardun du patroi Zumaian. Entrenamenduetan trainerua prohegoa jaso dio kazetariak ikus dezan zer lumabatu du eta lehiaketan bateletan eta trainerilletan ibili da. je polita daukan. “Oso kantu polita dauka, niri behintzat, hala iruditzen zait”. Gustura ibili da, baina itxura guztien arabera, hurrengo denGonbidatu gabeko animaliatxoa ere azaldu boraldian ez du jarraituko: “Datorren ikasturtean Zarautzen zaigu txabolatxoan. Kazetariari satitsua ikusi mekanizatua ikasten hasiko naiz. Arrauna konpromiso handuela iruditu zaio eta txabolatik ihes egiteko dia da eta ez dut baietzik esan”. gogoa erreprimitu eta galdetu dio Noeli: “Eta Ardiak jezten ikasten hori zertara dator orain?”, “Sagua da, horiek ez Bost ardi eta lau arkume dauzka. Ardiak ekartzea aitari burudira arazo, arratoiak dira problema”. ratu zitzaion, terrenoan belarra mozten aspertu samar zegoen, eta itxitura egin eta ardiak jartzea pentsatu zuen. Horregatik Noel etortzen da hona goizez eta arratsez hutsik egin gabe, esnea ateratzen dielako ardiei: “Aurten pentsatu nuen, bai ala bai, esnea ateratzen hasi behar nuela”. Ez da guk esana, berak esan digu, zerbait egin behar duela buruan sartzen bazaio, egin egiten du. Zeinek erakutsi dio Noeli ardiak jezten? “Ez dit inork erakutsi. Ardiak

7


207.qxp_55 21/7/19 22:11 Página 8

geldirik egon beharra zeukan ari nintzen bitartean eta kito. Interneten begiratu dut, baina erraza da esnea ateratzea”. Egunean litro bat eta litro eta erdi artean ateratzen dizkie hiru ardiri. Eskola bukatu duela baliatu du ardiak jezten hasteko, baina zer gertatuko da datorren ikasturtean, Zarautza joan-etorrian hasten denean? Errapeak beteta egon behar ote dute ardiek Noel azaldu arte? “Ez ditut errapeak beteta utziko, animaliak ez ditut utziko zaindu gabe”. Alegia, izango duela zeinek esnea atera. Gazta egiten hasi da Nola ez, gazta egiten ere probatu du, buru-belarri dabil lan horietan. Interneten begira eta jendeari galdezka ikasi du gazta egiten eta asko alferrik galdu zaizkio. Elaborazioa ondo egiten omen zuen, baina nonbait gazta lehortzea ez da batere erraza. Ez omen da gaztak egiteko garai ona, udako beroarekin gaztak lehertu egiten baitira, baina “bestela, gazta eleganteak egiten ditut”. Sakelako telefonoa atera eta gazta eder baten argazkia erakutsi digu. Gazta kontuez hasi garela, grina handiz azaldu dizkigu gorabeherak: “Udaran esneak koipe asko izaten du eta gazta potoloak egiten dira. Lau litro inguruko lapikoa daukat eta egun batekin edo egun eta erdirekin lapikoa betetzen dut. Goizean eta gauean hiru litro dira. Orain dela hilabete hasi nintzen eta hamahiru gazta egingo nituen, edo gehiago, baina kontua da lau bakarrik daudela ondo. Ikasten ari nintzen, oraindik ere hala ari naiz, eta badakizu, hanka sartzen ikasten da. Orain hartu diot tamaina eta lehortze bidean lau gazta daude, beste bi hozkailuan eta kanpoan bat. Zazpi gazta. Zaila da lehortzea, funtsezkoa da kanpoko azala egin arte irautea. Niri gazta gehienak izorratu egin zaizkit kanpora atera ditudalako bero ikaragarriarekin. Hamar, hamabost… hogei gradu zeudela asko jota, gaztak atera zaizkit. Eguraldia da kontua, beroarekin lehertu egiten dira. Azala da inportantea, olioa eman behar zaio tarteka, azala hidratatu egiten du eta ez da eteten. Etxean bodegan dauzkat batzuk, beste batzuk inkubagailuan eta bat hozkailuan. Gazta freskoa egingo dut, hilabete-hilabete eta erdikoa. Badaukat ilusioa bizpahiru hilabeteko gazta edukitzeko, baina lehenengo-lehenengoa, gazta egin eta probatu. Gaztak era batera eta bestera ari naiz egiten, gatz gehiagorekin, gutxiagorekin, eta dena apuntatuta. Esaten dizu artzain batek horrela eta horrela egiten duela, baina zuk horrela egin eta ez zaizu berdin ateratzen. Hemen aditu bakoitzak bere egiteko modua dauka”. Gazta egiten halako ilusioz sumatu dugu, galdetu diogu ea baserri kontuak ikasteko asmorik ez al duen: “Badaukat pentsatuta, mekanizatu titulua atera eta gero artzain titulua aterako dut. Lehenago edo beranduago, baina artzain titulua aterako dut”. Noel, badakizu artzain eskola dagoela Euskal Herrian? “Bai, Arantzazun dago. Eskola ona da, mundu guztitik etortzen dira ikastera”. Hamasei urte baino ez ditu, eta hala ere, oso ondo daki zer gustatzen zaion.

onintza irureta azkune argazkiak: joxean ulazia

“Interneten begiratu dut, baina erraza da esnea ateratzea”


207.qxp_55 21/7/19 22:11 Página 9

1

9 Hastapenetan baina eskutik

Bi proiekturekin bat egiteko aukerak aztertzen ari dira San Juan egoitza eta sortze bidean den 3Z taldea. Uztailaren 17an “Zahartzaroa gure herrian” hitzaldia izan zen Jubilatuen tabernan eta 3Z (Zahartzaroa, Zaintza eta Zestoa) taldeak beraien proiektua aurkeztu zuen. Bidelagun izango diren San Juan Fundazioko kideak ere bertan izan ziren.

San Juan fundazioa, herritik sortutako proiektua Joseba Illarramendi San Juan Egoitzako zuzendariak gai hau lantzearen garrantzia azpimarratu zuen. San Juan egoitzaren sorrera aipatu zuen, duela 100 urte herrian sortutako bi ahizpek sortu zuten fundazioa eta, egun, zerbitzurik onena eskaintzeko ahaleginean jarraitzen dute. Sektorearekin kritikoak dira, pribatizazioei bidea eman zitzaienetik egoitza asko negozio bihurtu direla uste dute eta beraiek ez dute bat egiten filosofia horrekin. Saioa Lasa egoitzako psikologoak ere hartu zuen hitza eta azken hiru urtetako lanketetatik atera diren proiektuen berri eman zuen. San Juanen dituzten proiektuak Langile guztien artean kode etikoa landu dute. Beraien buruari galdera hau egin diete: “Ni San Juan egoitzara bizitzera joango banintz, nola nahiko nuke han bizi? Erantzunetan oinarrituta sortu zuten kode etikoa. Etxe kontzeptuarekin ere badabiltza. Egoitza egoiliarren etxe sentiarazten, ahalik eta azkarren bertara egoki-

tzeko saiakera egiten. Nolako etxea nahi duten ere guztien artean adostu dute. Langileen baldintza onak ere aipatu zituen Saioak. Lan hitzarmen propioaren onurak eta honek zerbitzuan duen eragin zuzena azpimarratuz. Gizarteratzeari dagokionez, eragile sozial ezberdinekin harremanetan daude, musika eskola, dantza taldea, eskola… Bi proiektu gurutzatu Gizartea aldatzen ari dela azaldu zuen azkenik Saioak. Garai batean etxean gelditzen zenak hartzen zuen zaharren zaintzaren ardura baina orain hori aldatu egin da eta herritarren beharrak ere bai. Behar ezberdinak identifikatu nahi dituzte ikerketa lan baten bidez eta behar horien araberako zerbitzu egokituak landu. Beraien nahia eskaintza zabaltzea da. Horretarako Foru Aldundia eta Udalarekin kontaktuan daude eta baita herriko eragileekin ere. Testuinguru horretan sortu zen 3Z elkartekoekin harremana. 3Z proiektua Txaro Azpillagak eta Xanti Ugartek hitz egin zuten 3Z proiektuaren izenean. Dozena bat lagun inguru elkartzen hasi dira eta urte amaierarako taldeari forma ematea nahiko lukete. San Juan egoitzan izan zirenean konturatu ziren momentuan esku artean zituzten proiektuek bat egiten zutela. Proiektuaren atal nagusiak: 1.- Zaintza. Egoitzara iritsi baino lehenagoko zaintzan interna asko ari dira lanean. Aztertu beharreko gaia dela konturatu dira, zein baldintzatan dauden, nola egonkortu… Bakarrik bizi diren 65 urtetik gorakoen jarraipen bat egitea ere interesgarria dela uste dute. Hauentzat gune bat prestatu nahiko lukete, pertsona hauek entretenitzeko… Herrian dauden baliabideekin egiteko moduko ekintza iruditzen zaie. 2.- Mahaia. Gai hauetaz hitz egiteko herri dinamika izango duen mahai bat sortzea da beste asmoetako bat. Udala, herriko bi egoitzetako kideak, jubilatu elkarteak eta 3Z proiektuko lagunek hartuko lukete bertan parte. Irisgarritasun plan bat ere aipatu zuten, baita familiei formazioa emateko beharra ere. 3.- Bizitza komunitarioa. Hirugarren asmoa oraindik lantzeko dago. Baina, denen premiak kontutan hartuz, zerbitzuak elkarren artean antolatzeko asmoa dute.

itsaso waliño


207.qxp_55 21/7/19 22:12 Pรกgina 10


207.qxp_55 21/7/19 22:12 Pรกgina 11

1


207.qxp_55 21/7/19 22:12 PĂĄgina 12

J

akinekoa da zeinen garrantzitsua den herri txiki batentzat eskola propioa izatea. Haurrak herri edo auzotik atera gabe hazteko aukera izatea. Alde horretatik, gure udalerriak badu berezitasun edo "pribilegio" bat: herri txikia izanagatik, Zestoan badu eskola bat eta Arroabean eta Aizarnan beste bi eskola txiki. Arroabeko herritarrek urteak egin dituzte eskolaren egoera tamalgarria jasaten eta salatzen. Badirudi, bukatu dela amesgaiztoa eta datorren ikasturtea eskola berrian hasiko dutela.

t Bost teilatutan banaturik Urteak dira Arroabean eskola berriaren eskean hasi zirela, hogeiren bat izan daitezke. Eskolaren egoera oso larria zen. Eraikinak zaharkiturik zeuden. Etxebizitza berriek, matrikulen gorakada ere ekarri zuten eta duela sei-zazpi urte eraikin prefabrikatua jarri zen. Baina horrek ez zituen arazoak konpondu, hirurogei ikasletik gora ibili dira urte hauetan bost eraikinetan sakabanatuta. Batetik bestera joateko tartean errepidea, jolastoki itxirik edo aterperik ere ez zuten eta frontoia erabili behar izaten zuten; eguraldi ona zenean plaza. Haurrek eskola eremua argi identifikatu gabe edukitzeak ere buruhausteak sortzen zituen. Eta aipatu beharrik ez dago, zaintzak eta ordutegia antolatzeko orduan irakasleek egin behar zuten armiarma sarea. Lan askoko bidea Arroabekoek behin baino gehiagotan erakutsi digute ordea badakitela indarrak batzen eta bultzatzen. 2014. Arroabeko herritarrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin bilerak egiten hasi ziren. Ordurako udala ere harremanetan zegoen. "Eskola Berria Orain" kanpaina jarri zen martxan: kamisetak, balkoietako zapiak, gaztaina-erre jana, zuhaitz landaketak, zarata festak... egin zituzten.

Arantza Osa Arroako eskolako zuzendaria


207.qxp_55 21/7/19 22:12 PĂĄgina 13

1

lanean harrapatu dugu. Datorren ikasturtean eskola berria estreinatu nahi bada, badelako oraindik egitekorik. Eraikin berriaren inguruko xehetasunak eman dizkigu. Hasierako planoetatik aldaketa batzuk egin dituztela ere kontatu digu. Batzuk txikiak, arraskak gehitzea esaterako, baina, baita sakonagoak ere; adibidez, irrati gela ez zegoen hasiera baten aurreikusita. Solairu bakarrekoa izango da eraikina. Baina, etorkizunean beste solairu bat altxa beharko balitzaio ere, zimenduak prestatuak dauzka horretarako. Kudeaketa adimentsura egokitutako eraikina da. Energia berriztagarrietan oinarritua. Kokapena, orientazioa eta diseinua kontuan hartu dira argiztapena eta geletako giroa zainduz. Alde horretatik fatxada eta hormen isolamendu termikoa ere berezia izango du: eguzki plakak, gas naturala... Hezkuntza Sailak egindako ikastetxeei dagokionean, erreferentzia izango da Arroabekoa, ezaugarri horiek izango dituen aurrena izango baita. 2015. Zestoako alkate Leire Etxeberria, Irati PeĂąagarikano Gelei dagokionean, lehen hezkuntzakoentzat aparejadorea, Arroabeko ikastetxeko zuzendari Jesus Albizu eta bost gela edo unitate izango dira: matematika, eusSakulupe Guraso Elkarteko hiru kide Eusko Jaurlaritzako hezkara, gaztelania eta ingelesa, natura eta gizarte kuntzako ordezkariekin elkartu ziren. Eskola berria, beranduezientziak eta arte gela (plastika eta musika). Haur nez, 2017an egingo zela jakinarazi zitzaien. hezkuntzakoentzat berriz bi gela. Horiez gain, psiko2016. Eskola txikien festarako prestaketekin hasi ziren. motrizitate gela, liburutegia, irrati gela, zuzendaritza 2017ko ekaineko festarako lanak hasita egongo zirela esan zieta irakasle gela; jangela ere eskola barruan izango tzaien Hezkuntza Sailean. da (hogeita bost bat haur geratzen dira jangelan baz2017. Eskola txikien festa egin zen ekainean eta urrian, eskola kaltzen). Kanpoko aldean estalpea ere izango du. Joberriko lanen lehen fasea, azpiegitura lanei dagokiena, hasi zuen lastokia eta baratzea ere bai. Zestoako Udalak. Jolastokia hezkidetza ikuspegitik diseinatzen 2018. Otsailean Eusko Jaurlaritzako kontratazio mahaiak Altuna y Uria SA enpresarekin eraikin berria egiteko akordioa siEskolako jolastokia haurren artean harreman egonatu zuen. Hilabeteko epea zuen lanei ekiteko eta urtebetekoa kiak sortzeko eta zabaltzeko gune aproposa izango da lanak amaitzeko. eta jolastokia hezkidetza ikuspegitik diseinatzeak badu garrantzia. Hori kontuan hartuta, 2017ko martxoIkasturte berria hasteko irrikaz an Arremanitz Kooperatiba eta Ari arkitektura taldeDatorrenarekin ilusioz beteta dago Arantxa Osa Arroabeko koekin hausnarketa saio batzuk egin ziren Arroabeeskolako zuzendaria. Ikasleentzat ikasturtea bukatu bada ere, an. Haur, guraso eta eskolako irakasleek hartu zuten parte. Orduan zeukaten patioari erreparatuz, sormenaren bitartez, amesten zuten jolastokia irudikatu zuten. Beste ideia batzuk badituzte buruan, baina praktikan jarri behar dira. Aurreneko aldia izango da haur guztiak batera fundamentuzko itxituradun jolastoki batean izango dituztela. Eskolaren alde bat haur txikientzat antolatuta dago eta bestea helduentzat, baina guztia prozesu bat izango da. Patxadaz hartu, eta urtez urteko prozesuan antolakuntzan moldatzen joango dira. Ikusten joan beharko da zerk funtzionatzen duen eta zerk ez. Material berria ere erosi beharko da, modak edo boladak kontuan hartuta. Orain arte eskolak erabili dituen eraikinei hemendik aurrera zer erabilera emango zaien aztertzeko dago oraindik, baina Arroabeari ahalik eta zerbitzu egokiena emango dion erabilera sustatzen saiatuko direla adierazi du udalak.

teilatupe

Kostata baina iritsi da. Bidean zenbat ikasle geratu ote da urte luze hauetan eskola berria estreinatzeko gogoz? Datozenek urra dezatela osasunez! Jarraitu, zuen txikitasunian haundiago egiten.

jone bergara

3


207.qxp_55 21/7/19 22:12 Página 14

danbolin.eus

Kixkurra eta Jantxi bikoteak jantzi dute aurtengo Txokoko Pilota Txapelketako txapela

Uztailaren 5 arratsaldeko zaparradak ez zuen festa zapuztu eta jendetza bildu zen beste urte batez Gurutzeaga pilotalekura Txokoko txapelketa amaierara. Hiru eta laugarren postuak jokatu ziren aurrena eta Urtzi / Aitzol 30 – Muno / Josu 25eko emaitzaren bukatu zen partidua.Partiduak guztiz bestelako itxura bazuen ere, sorpresa izan zen amaieran eta Kixkurra / Jantxi 30 – Hektor / Ander 28 amaitu zen Txokoko Pilota Txapelketako finala.

Heiko Mateos eta Aritz Eizagirre arroarrak Gipuzkoako taldekako erlojupeko txapeldun

Uztailaren 6an jokatu zen Gipuzkoako taldekako erlojupeko txirrindularitza txapelketa Legorretan. Guztira, 15 taldek hartu zuten partea eta bertan izan ziren Zumaiako Viveros San Anton taldeko kadeteak ere. Talde horretako kide dira Heiko Mateos eta Aritz Eizagirre arroarrak eta erlojupeko proba irabaztea lortu zuten bigarren sailkatuari 1:04 minutuko aldea aterata.

1

Osatu dituzte udaleko batzordeak

Pasa den uztailaren 6an egin zuten agintaldi berrian Udalak izango duen antolaketa zehazteko osoko bilkura. Besteak beste, batzordeen osaketa, alkatearen soldata eta liberazioei buruzko erabakiak hartu ziren. Honakoa izango da batzordeen banaketa: Hezkuntza eta Euskara: Aitor Salegi: Gazteria, kirola eta jaiak:Aitor Salegi; Gizarte harremanak eta parekidetasuna: Beatriz Zubia; Hirigintza eta zerbitzuak: Ruben Alberdi Ingurumena eta Landa Garapena: Pili Perurena; Ogasuna eta kontuen jarraipena: Ruben Alberdi; Kultura eta Ondarea: Nerea Odriozola; Sozioekonomia eta herritarren parte hartzea: Mikel Arregi eta azkenik, Gobernu batzordea: Mikel Arregi.

28 lagunek hartu dute parte Agiro Mendi Klubak Pirinioetara antolatutako irteeran

14 heldu eta 14 haurrek hartu zuten parte irteeran. Uztailak 6 larunbat goizean irten ziren Zestoatik Rio Gallegora (Huesca) eta han zortzi kilometrotako ibai-jaitsiera egin zuten. Ondoren, Jakako kanpinean afaldu eta bertan pasa zuten gaua. Hurrengo egunean, Peña Oruel mendia igo zuten eta gero, indarrak berreskuratzeko, igerilekuan amaitu zuten eguna, giro ezin hobean.


207.qxp_55 21/7/19 22:12 Página 15

1

Zestoa, Aizarnazabal, Getaria eta Zumaiako udalek bertako osasun zentroetara euskaraz ez dakien mediku bat bidali izana salatu dute

Mikel Arregi (Zestoa), Mari Karmen Arregi (Aizarnazabal), Iñaki Ostolaza (Zumaia) eta Haritz Alberdi (Getaria) alkateek eta UEMAk lau herri hauetako osasun zentroetan euskaraz ez dakien mediku bat kontratatu izana salatzen duen gutun bat helarazi diote Osakidetzari. Aipatutako udalerrietan mediku elebiduna jar dezatela eskatu dute, erabiltzaileen hizkuntza eskubideak errespetatzeko helburuarekin. Euskaraz ez dakien sendagile bat kontratatzea “benetan larria” dela azaldu dute eta aipatutako udalerrien errealitate linguistikoa kontuan hartuta, profesional euskaldunak bermatzea “behar beharrezkoa” dela.

Jose Angel Amuchastegi donostiarrak irabazi du Zestoako VI. Argazki Rallya

Joan den ekainaren 23an egin zuten F11 Argazki Elkarteak antolatutako VI Argazki Rallya. Guztira, 29 helduk eta 9 haurrek hartu zuten parte. Hilaren 19an egin zen rallyko sari banaketa eta Jose Angel Amuchastegi donostiarrak eskuratu zuen garaipena. Lander Zabala zestoarrak bigarren postua lortu zuen eta Fernando Moreno izan zen hirugarren. Herritarren artean, Erkaitz Regillaga izan zen lehena eta gazteen mailan, Mikel Zabala gailendu zen.

Poltsa konpostagarriak banatuko dituzten saltokiak iragarri ditu Urola Erdiko Mankomunitateak

Datozen urteetan poltsa konpostagarriak banatuko dituzten saltokiak iragarri ditu Urola Erdiko Mankomunitateak. Zestoan, lau saltokitan banatuko dira. Herrigunean, Coviran, Miantxa eta Unide supermerkatuetan eta Arroabean, Ainhara ile-apaindegian. Guztira, Azpeitian, Azkoitian eta Zestoan 14 establezimenduk jaso dute poltsak banatzeko diru-laguntza eta 2021eko uztailaren 1era arte esleitu zaie zerbitzua eskaintzeko aukera. Honen helburua, hondakin organikoen balorazioa, banaketa bereizia eta birziklapena sustatzea dira, baita herritar guztientzat hurbilagoak eta erabilerrazagoak diren entrega-guneak sortzea ere.

HILEKO BIDEOA:

Zestoa Futbol Taldeak zuzendaritza talde berria osatu du

Zestoako Futbol Taldeak zuzendaritza berria du. Kepa Larrañaga, Ion Alonso eta Joseba Regil taldeko kideekin bildu gara eta datorren denboraldirako dituzten asmo eta erronkei buruz aritu gara hizketan. Ikusi bideoa gure webgunean.

1

5


bota librean

207.qxp_55 21/7/19 22:12 PĂĄgina 16

.

Hezurren mintzoa entzuten duen gizona Udarako sasoi honetan bazkalosteko beroari aurre egin eta gerizpe eder batean gauzatzeko denbora-pasa gomendatu behar dizuet, irakurketa eta entzute ariketa. Ekainaren 8an bete ziren 50 urte Ekaingo kobazuloko margoak aurkitu zituztela. Danbolineko aurreko alean jorratu zen gaia. Bezperan Berrian elkarrizketatu zuten Jesus Altuna arkeoKontraesanei i zoologoa, eta bi irtenbidea Tomateak, sagarrak, brinoiak, abrikoegun lehenago tak eta limoiak sartu nituen poltsan. Albokoak domina jarri zisolasaldia eskaidan telazko poltsa motxilatik ateratakoan, plastikorik gabeko ni Arratsean astean geundela-eta (ez nekien). Dendakoak podiumean jarri saioan, Euskadi ninduen, urte osoan telazko Irratian. Biak erraz aurkituko dituzue sarean. poltsarekin ibiltzen naizela Plazer handiz egingo duzu proposatutako ariesan nionean. Neure barruraketa hori, irakurle lagun. Zer izango ote da giko pentsatu nuen ez nuela pozakiak mundua erabat bestelakoa zen garaian, diumeko merezimendurik, jaorain dela 13.000 urte, egindako halako margo kinda etxeko armairuan izaten batzuk aurkitzea? Jesus Altuna apur bat ezaditudala hainbeste gustatzen gutzen dut, Arroara etorri izanak eraginda, dezaizkidan artozko opil horiek, na esan behar bada: gizon jakintsua eta intetxokolatezkoak; binakako resgarria bezain apala, jaio den lurrari (eta lur plastikotan datozenak, erosten azpiari) lotua, baina mundu zabalari irekia. ditudan bakoitzean lotsa ematen didaten horiek. Baina ze goMendekatzaileak (Los Vengadores) super-hexoak diren‌ roien abenturei jarraitzea ondo dago, neuk ere Telazko poltsarekin etxe aldera noala agurtu ditut bata eta gustura ikusten ditut, baina gure gaztetxoek bestea, eta estoldara hegan ere ikusi dut zigarroaren soberakibeste kontu hauek ere ezagutu beharko lituzna; bai alkantarillara, denok ulertzeko. Bota duen horri entzun kete: kobazulo batean arrastaka sartu, milaka nion lehengo astean, semeari eta haien lagunei esaten, txerriurte lehenagoko gizakiarentzat sakratua zen keria ederra egiten ari zirela goxokien plastikoekin eta jasotzetokia aurkitu, kanpoko diktadurari iskin egin, ko mesedez. Eredu ederra zigarroarena. Eta zerrenda latza eta altxor hura babesteko nahikoa argitasun egin dezaket zigarro-mutxikinak lurrera edo estoldara botaizan zuten Barandiaranek, Altunak, eta enpatzen dituztenekin, bitan ere banatu daitezke gainera: itzalita rauek. edo piztuta uzten dituztenaren arabera. Twitterreko lerroburuak emateko baino gai ez Ikaragarria ozeanoan pilatzen ari den plastiko pila, ikaragarria diren politikariak, urruneko oihanetan galduherrian asteburuetan kalean pilatzen den zakar pila, ikaragata dauden reality showetako protagonistak, rria astelehen eta ostegunetan portale ondoko kuboetan pilaeta tatuaiaz jositako futbolariak (Bielsak tzen dugun plastiko kopurua, ikaragarria kotxearen erosotaesango lukeen moduan: millonarios prematusunarekin sortzen dugun kutsadura eta, bai, ikaragarria edoros) sarritan gure gizarteko eredu diren garai zein bazterretan topatzen den zigarro-mutxikin pila, baita hauetan, kontuan hartu behar genuke Jesusen estoldatik behera joaten direnak ere. Urtean %75 zigarro-punmoduko jende edadetu, jakitun eta patxadata (4,5 bilioi) botatzen omen dira kalera, erretzen diren lau zitsua. Oskorrik kanta batean dioen moduan: garrotatik hiru. Zigarroen filtroak substantzia toxikoak ditu: "Zaharra ez da izandakoa, luzaroan dena baiartsenikoa, beruna eta kadmioa moduko metal arriskutsuak, zik". esate baterako. Eta ez dira biodegradagarriak. kepa iribar Esango diegu haurrei txerrikeriak ez egiteko, baina eredua eman behar diegu. Ea zuk ozeanoa eta plastikoaren gaiarekin duzun kontzientzia bera hartzen duzun zigarroaren soberakinarekin; eta lurrera bota beharrean itzali eta hautsontzira, zakarrontzira edo etxera eramaten duzun; kutsadura izugarriaren parte txiki bat bada ere saihesteko. Eta nazkagarria delako, herriko kale guztiak mutxikinez beteta ikustea. Kontraesanez beteta gaude eta nik ere milaka dauzkat. Zuk horrelakoetan ikusten banauzu, esadazu faborez, denon artean gauzak txukunago egingo ditugu-eta.

.

maialen kortadi iparragirre


207.qxp_55 21/7/19 22:12 Pรกgina 17

iinkesta.

1

bihotz uzkudun 32 urte

kb

Jende geiago animatuko balitz hoNi ibilitakoa naiz EJende gehiok beto. Beti jende baina aspaldian parte hartu beberdina aritzen da gutxi. Jendeak harko lukela uste hartzen du parte dut. Lan guztia 4 lanean eta lan handia egiten dubaina jende gehia- edo 5 lagunek te. go beti hobe. De- egitea ez da nok hartu beharko erraza. Jende adonis gelis genuke parte. gehiago eta be22 urte launaldi o berriemiren lopetegi tako jendea sar67 urte tzea beharrezkoa da. jon etxeberria 37 urte

ale ale

(Erantzuleak guztira: 73

Agian ni ez naiz egokiena galdera hau erantzuteko, ez naiz bileretara joaten eta. Uste dut gauzak aurrera ateratzen direla baina agian jende gutxiren artean.

Festak antolatzerako orduan nahikoa lan boluntario egiten dela uste uste duzu?

Plazari ez zaio batere mentenu lanik egiten eta geroz eta harri gehiago daude solte. Konponketak egiten dituztenean ere zaharberritze irizpide zalantzakorrekin egiten dituzte.

Kristaleran puskatuta zegoen zatia txapaz estali dute. Orain ez dago horren arriskutsu baina garbitu bat ez litzaioke gaizki etorriko.

7


207.qxp_55 21/7/19 22:12 PĂĄgina 18

Hilabete daramagu oporretan Zestoako AEK euskaltegian. Ikasturte honetako “arrastoari segika� lehiaketa amaitu da. Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, zuek egin duzue lehiaketa arrakastatsu! Aurtengo saria Celia Resanok eraman du. Argazkian ikus dezakezuen bezala, Aranburu jatetxean izan da dagoeneko sariaz gozatzen.

zorionak! Goza ezazue uda euskaraz!


207.qxp_55 21/7/19 22:12 Página 19

28

igandea

29

astelehena

agenda

Wadna elkarteak antolatuta, Saharar festa. 13:00etan ongi etorria. 14:00 bazkari herrikoia. 16:00 puzgarriak. Bazkaritarako txartelak salgai Koiote tabernan uztailaren 26a bitartean.

Kiroldegiko ate irekiak. 16:00etan ateak ireki eta 19:00etan hautetsien azalpenak.

ab

uztua

uztaila Santio santa anak arroagoian

24

asteazkena Santio bezpera

19:00 Txupinazoa eta triki-poteoa. 21:00 Herri afaria: Joxe Ramon "Akulu" eta Aitor Salegirekin eta trikitilariek lagundurik. 23:45 Erromeria Izer eta Alabierrekin. 03:00 DJ Ol_Ber (Olaberri). 6:00 txokolatada eta gaupaseroen argazkia. Jarraian Karroza baserriz baserri.

25

osteguna santio eguna

10:00 Meza. 11:00 Patata Tortilla lehiaketa. 11:30 Idiakaitz txistulari taldea eta albokariak. Sagardo lehiaketa. Partaideak: Olaberri, Azketa, Igartza-haundi, Etxeberri, Zelaikua, Azketaerrota eta Haritza. 12:00 Esku Pilota Finalak. Binaka gaztetxoak Unai Lizarralde eta Xabat Sasiain, Ioritz Agirre eta Haritz Anduagaren aurka. Gazteak Ibai Olaizola eta Ibai Salegi Julen Odriozola eta Oier Alonsoren aurka. 18:30 "Karmelo Matrakaren" omenez Herri Kirolak: Harri jasotzen Kortaberri eta Ostolaza II, Udane Ostolaza eta Xuban Illarramendi. Mikelaren erakustaldia. Aizkoran Jokin Alkizalete eta Joxean Olaskoaga "Aizperro". 23:00 Elizagoien ahizpak.

26

ostirala santa ana eguna

03 10

amabirjinak aizarnan

14 15 16

asteazkena

18:00. Festei hasera emateko txupinazoa. 18:30 Pilota partiduak. 21:00 Herri afaria. 23:00 DJ

osteguna

11:00 Meza. Ondoren jubilatuentzako hamaiketakoa. 18:00 Herri kirol saioa 22.30 Erromeria. ostirala. Umeen eguna. 11.30 Txupinazoa. 12:00 Krosa. 13:00 Ur jolasak. 14:00 bazkaria. 15.30 Paxkualinekin jolasak. 16.30 Ginkana. Ondoren txokolatada. 19:00 Musika. larunbata. 8:00 Oilasko biltzaileak. 12:00 paella txapelketa Idiakaitz txistulari taldeak alaiturik. 14:00 Oilasko biltzaileen dantza plazan. 14:30 paellada. Ondoren oilasko biltzaileek kalean dantzan jarraituko dute. 23:00 Laiotz taldea

17

01

28

larunbata

San Lorentzo eguna. Meza eta umeentzako jolasak San Lorentzon.

12:00 III. Igarategi igoera. 18:00 Asto probak Pello Etxabe eta Artabilla. 19:00 Umore bakarrizketak "Bakean dagoena bakean utzi binakako bakarrizketa". 21:00 Gazte afaria 70.eko hamarkadako janzkerarekin. 23:00 Saioa eta Maddalen trikitilariak. 02:00 DJ Kanutoren emanaldia. Tartean Zumba emanaldia.

27

larunbata

Sanlorentzoak san lorenten

31

larunbata santa ana II

larunbata

Presoen aldeko bazkaria, Ondarbasora igoera eta rock kontzertua.

iraila

640 917 626

igandea

Txistulari alardea...

amabirjinak zestoan

06 07 08 09

ostirala

zure

Zekorketa,“Gurea kultura’”zezenketen alternatiba jaialdia eta pilota partidua.

hemen

12:00 Zurrumurruren eskutik "Txapela buruan eta ibili zirkuan" zirku animazioak, tailerrak eta jolasak. 16:30 ume jolasak eta txokolatada. 18:30 zezen txikiak eta poniak Leizarranen eskutik. 22:00 Arroako jaietako argazki proiekzioa eliz atarian. 22:30 Irati eta Amets trikitilariak. Otarraren zozketa eta IV. argazki lehiaketaren sari banaketa.

9

D' Carajillos talde katalanaren kontzertua Portalen arratsaldeko 19:30ean.

11:00etan Meza. Ondoren Itxaropena dantza taldea eta edadetuentzako hamaiketakoa. Bingoa. 17:00 Txan Magoaren "Inpernutik natorren artista bat naiz ni" Ikuskizun berria. 19:00etan herritarren arteko kirolak. 23:00 Mugi Pandero eta jarraian Imanol DJ Pajarito.

igandea

1

larunbata

Koadrilen eguna. Paella lehiaketa eta bazkaria...

igandea

Bandaren kontzertua, bigarren zekorketa...

astelehena

Umeen bazkaria, zahagi dantza...

publizitatea

640 917 626


207.qxp_55 21/7/19 22:12 Pรกgina 20

7


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.