4
5
Zuri-beltzean bizi izanak liburu honetan hainbat gauza aurkitu ahal izango dituzu, bidaiari. Sarrera gisako lerro hauek pasa eta berehala, testigantza bat aterako zaizu bidera; patxadaz eta zalapartarik gabe, ñabarduraz eta kolorez jantziko ditu Xabier Unanuek, guk zuri-beltzean ikusiko ditugun irudiak. Modu arinean azalduko dizkizu orduko kontuak, baliteke eruditu horietakoren bat asaldatzea ere, baina garai haiek bizi izan ez zituenak sekula izango ez duen gauza bat du bere alde gure lekukoak: bizipenaren indarra. Argazkiak abiapuntu hartuta, gogoeta informal moduko bat eskaini digu Xabierrek, batzuetan argazki zehatzetan oinarritutan, eta bestetan, argazkiek gogora ekarri dioten bidezidorretik aldendu eta errepide zabalera irtenda. Bidean aurrera zoazela, justu bestelako orrialde sailarekin egingo duzu topo, hau da, zertxobait dakienaren ordenamendu hotzarekin; baina, aldi berean, liburuan ageri ez diren ibilbide berriak erakutsiko dizkizu Fernando Arzallusek: postalen xarma, erretratuen lilura, armairu bazterretan gordeta egon daitezkeen altxorren isiltasuna... Argazkingintza munduan eta Zestoan kokatzeko baliagarri gertatuko zaizulakoan gaude. Horiek denak, ordea, ibilaldiaren lehen urratsak besterik ez dira. Benetako gozamena argazki sortarekin hasiko zaizu. Liburu honetan aurkezten dizkizugun dozenaka argazkiek Zestoako Argazki Bilduma proiektuan dute oinarria. Danbolin-zulo Kultur Elkarteak eta Zestoako Udalak argazki bilduma bat sortzea erabaki genuen, duela hiruzpalau urte. Harrezkero, ehunka argazki ekarri dizkigu jendeak eta horren erakusgarri txiki bat besterik ez da liburu honetan eskaintzen dizuguna. Nolanahi ere, ibilbidea hasi aurretik komeni da zenbait ohar kontuan hartzea. Hemen ikusiko dituzun argazkiak ez dira Zestoan edota Bilduman dauden argazkien antologia bat ezta argazki onenak ere. Hemengo argazkiak ia iritzira aukeratu dira eta irizpide gutxi batzuk bakarrik hartu ditugu kontuan. Alde batetik, hautaketatik kanpo utzi ditugu liburu monografiko bat egiteko aukera eskaintzen duten gai batzuk, hala nola, postalak eta herriko ikuspegiak, banakakoen erretratuak, eta abar; bestetik, 1970eko hamarraldiaren hasieran jarri dugu muga. Argazki kopurua ere mugatua da, irudi-gozamena, lurrina bezala, dosi txikietan hartu behar izaten delako, baita pozoia ere, baina utz dezagun hori albo batera. Argazki ibilbide honek hainbat atal ditu, zehaztasun handirik gabe, egian esan behar bada: Bainuetxea eta hotelak, festak, kultura eta kirola, eliz giroa, eskola garaiak, koadrilak... denetik pixka bat. Lehenengo argazkiarekin batera, iruzkin labur batzuk izango dituzu gidari. Ez dugu gauza astunik egin nahi izan; hizpidea ematea izan da gure intentzio bakarra. Bide batez, argazkiei buruz informazio gehigarria duenik bada, ondo hartua izango da Danbolinen bulegoan. Ttipi-ttapa, lerro batzuk irakurriz eta argazkiekin gozatuz, ibilbidearen bukaerara iritsiko zara, geu ere sarrera honen amaierara iritsi garen bezalaxe. Baina, ez genuke bukatu nahi eskerrak eman gabe. Batetik, Zestoako Udalari proiektu honetan eskaini digun laguntzagatik. Bestetik, argazkiei buruzko argibideak eman dituzuenoi. Eta, batez ere, eskuzabaltasun osoz, argazkiak utzi dizkiguzuenoi. Sekula ezin izango dizuegu nahikoa eskertu, pertsona edo familia baten argazki ziren horiek zestoar guztion altxor izatea erabaki duzuenoi. Eta beste argazkiekin zatozten guztiok besoak zabalik hartuko zaituztegu.
ATARIKOA
6
7
Danbolin-zulo Kultur Elkartea
Hain zuzen erretratuak dira iraganarekin ditugun loturen irudiak. Oroitzapenak
irudikatzeko ia modu bakarra. Hortxe dago, nire ustez, erretratu zaharren xarma. (...) Ez dute irudi hutsaren balioa, paper pusketaren atzean istorio txikiak edo
handiak daude; bizitzaren zatiak, garai bateko bizimodua, ohiturak, pertsonak eta
beste mila gauza. Iraganik gabeko garai honetan, dena atzo arratsaldean asmatu zela pentsatzen dugun momentu honetan, beharrezkoa da gogoratzea, askotan amnesiak ez baitu mesede handirik egiten I s m a e l M a n t e r o l a . Zumaia Oroituz.
ARGAZKI BAKOITZEAN, HISTORIA BAT
Urzaleak. Bainuetxearen inguruan azaltzen zaizkigun argazkiak nahiko bereziak ditugu: kotxe dotoreak, beren txofer eta guzti, gizon-emakume ospetsu bezain dotoreak, hoteleko botonesak eta zerbitzuko neskak, ura edatearen erritoa eta abar. Zestoara jendea erakartzeko honako alderdiak aipatzen ziren nagusiki: udara gozoa, uraren garrantzia eta haren inguruan eraiki ziren hotelen eta zerbitzuen kalitatea. Hotel Handia 1895ean eraiki zen; Casa de Baños deritzana eta Casa de Entrada, lehenagotik; Alameda eta Etxeberri, geroztik. Baina beste makina bat hotel eta ostatu ere izan ziren herrian. Gauza horiek gogoratzean, Luis S. Granjel Gipuzkoako mediku ezagunak idatzitako Viaje al Balneario liburuxka datorkit burura. 47. orrialdean honela dio: “Zestoako bainuetxearen publizitate grafikoak, esate baterako, Blanco y Negro aldizkariaren 1905eko ale batek, Hotel Handiaren edertasuna nabarmentzen du, batez ere”. Txoferra agertzen den argazkia aipatu dut hasieran eta komentario bat merezi duelakoan nago. Txofer gehienak ez ziren Bainuetxean bezero; Bentapeligro deitzen genion ostatuan edo herriko ostatu nahiz etxe partikularretan egoten ziren. Hotel Handiaren aurreko lorategiaren ertz batean zuten beren itxoite lekua, nagusiak noiz etorriko zain. Aurretik, berriz, kotxe dotoreak garbitzen ibiltzen ziren, garaje inguruan. Nik Juanito Larrañaga, Praisko, ezagutu nuen txofer gehienen lagun eta laguntzaile, eta geroxeago maletazain gisa bere auzoko Etxaniz lagunarekin. Ura edatea ere erritua zen; hor azaltzen zaigu talde bat beren basoa eskuan dutela. Aurrez aipatu liburuxkan, erritu horren aipamena badago: Bonnat
8
9
kazetariak, 1907an, honako hau idatzi omen zuen: “Zortziak eta hamarrean baso bat ur, bederatziak eta erdietan bestea, hamarretatik hamaiketara aipatu basokadak paseatu, hamaikak eta laurdenetan salto txikiak galeria aldean basokadak ‘jaisten’ laguntzeko, hamabietan dutxa, hamabiak eta erdietan mediku kontsulta, ordu batean bazkaria eta ordu bietan maldizioak sukaldariari eta medikuari, halako sufrimendua jasatera behartu izanagatik!”. Hoteleko zerbitzarien irudi polit bezain esanguratsuak ere ezin dira ahaztu. Gai horrek, berak bakarrik, liburu osoa mereziko luke; hor bai pertsona bakoitzak bere historia duela... Kuriosoa badirudi ere, garai bakoitzeko argazkietan beti azaltzen zaizkigu zerbitzuko neskameak eta botonesak. Gogoratu Zestoa 1928 Bainuetxean egindako filma. Irudi berdintsuak edo antzekoak ikusi ahal izango ditugu hemen aurkezten dugun liburu honetan ere. Bakoitzak bere historia esan dut, eta egia da: izan ere, Bainuetxean onartua izateko hainbat hautaketa proba pasatu behar izaten ziren. Botonesek ere, neu tartean nintzela (1953-57 bitartean), guardiak egin izan genituen, Hotel Handiaren aurrean, herriko jende ezaguna salatzeko, batik bat dantzalekura sartu nahi zutenak. Bainuetxea Joan Jose Saezmierak, bere Zestoari gorazarre liburuan, azaltzen digu ederki asko: “Neskatxa uniformedunek beren kofia zuri eta guzti. Hura sarreraren handitasuna! Hura ukitu berezia zuena”. Bazen bestelako langile soil franko ere: ezkutuan sukalde bazterretan ibiltzen zirenak, Alameda azpiko galdaren arduradunak, Casa de Bañoseko sotoan haruntz eta honuntz ibiltzen zirenak, bainuzainak, sukaldariak, maletazainak... Horien bizitzak ere kontuan hartzekoak dira Bainuetxe Handiaren historian. Hemen aurkezten diren argazkietan, ezagutzeko moduan ditugu, besteak beste, Don Pako Larrañaga zumaiarra, Bainuetxeko gerente izan zena 1916tik Don Joakin Meokik kargua hartu zuen arte. Hor ageri da Amalio Gimeno ere, Gimeno kondea, bere emaztearekin.
Etengabeko festak eta ikuskizunak. Gure herri maite hau,
Uholdeak. Bainuetxe ingurua eta Artzubia aldea urak hartuta azaltzen diren argazkiak ikusterakoan, aitortu beharra dago Zestoak bizi izan dituen momenturik gogorrenak begi aurrera etortzen direla. Orduan gertatutakoa zela eta, Zestoa asko aipatu zen, zoritxarrez. Beste leku batzuetan ere izan ziren uholdeak baina La Guipuzcoana autobusarekin gertatutakoa, Errotazar eta Errotatxoko gertaerak, Iraeta auzoko bi mutil gazteren portaerak areagotu egin zuten, berez ikaragarria zen tragedia. Nik gehien gogoratzen dudana, hamar urte nituen orduan, zera da: herriko isiltasuna, jendeak elkarrengana hurbildu eta ahopean bezala hitz egiten zuen; denek zuten zerbait esateko, baina gertatutakoa hain zen handia, hitzik ezin esan. Orduak joan ahala, hildako gorputzak honuntzago edo haruntzago azaltzen joan ziren, eta gauza gehiago gogoratzen ez badut ere, izugarria izan zen hilkutxak ikustea udaleko gela nagusian eta hileta elizkizunetan jende multzo izugarria izatea. Egia esan, geroztik egin diren argitalpenen bidez gehiago jakin izan dut, egun haietan neure begiekin ikusi nuena baino. Gertakari hura gogoratzea norbaitentzat tristea bada ere, iraganeko gertaera haien irudiak gordetzea beharrezkoa da.
10
11
garai oparo haietan, ezaguna zen kanpotarrentzat, herritarrontzat eta ingurukoentzat, esate baterako, Azpeitiko eta Azkoitikoentzat, festa bereziak genituelako. Herriko seme kuttun Manuel Olaizola Uztapide txapeldun handiak bere bertso batean zioen bezala: “Lenengo zezenak eta gero pelota partiduak”. Pilotaren historia egin duten pilotari handiak azaltzen zaizkigu argazki batean: Gallastegi, Txikito Iraeta, Akarregi eta, tartean, Manolo Sagarzazu pilotazalea. Argazki horrek hainbat istorio piztuko ditu herritar askoren buruan. 1950-60ko hamarkadetan, uda sasoian, egunero bi partidu jokatzen baziren (eguraldiak laguntzen bazuen behintzat), herriko festetan izaten zen izen handiko pilotarien txanda. Zenbait izen gogoratzea interesgarria izango delakoan hona hemen zenbait partidu: 1925-IX-8: Altuna (Getaria) – Artano II (Elgoibar) 1925-IX-10: Irureta I - E. Alkorta – A. Iriondo 1926-IX-8: Etxabe III-Irureta I – Ansola-Fernandez Alkorta 1927-IX-8: Irureta anaiak – Etxabe III-Pequeño II 1934-IX-8: Etxabe IV-Irureta I – Ulazia-Altuna 1939-IX-8: Etxabe IV- Etxabe V – Txikito Iraeta-Zabala 1940-IX-9: Txikito Iraeta-Kerejeta – Etxabe IV-Gallastegi Eta gehiago ez luzatzeko, baina gaur egun gure artean ditugun batzuk gogoratzearren: 1951-IX-8: Arriaran III-II – Fermin-Irureta III 1952-IX-9: Etxabe XI-Arbelaiz – Egaña-Alberdi 1953-IX-10: Sorazu-Etxabe X – Arakistain-Arruti 1954-IX-11: Iribar-Egaña – Irureta-Arbelaiz 1960-IX-8: Iribar-Sorazu – Lejarazu- Etxabe XI Bestalde, gogoratu behar da aurten ehun urte beteko direla Gurutzeaga pilotalekua egin zela. Nik sake librea atera dut, norbaitek erantzungo duen itxaropenez. Baina gure herrian festetako izarrak barrerak eta zezenak ditugu, zalantzarik
lan. Argazki batean azaltzen den modura, Jose Mari Alberdik Herrero Txatuak ere zuzendu zuen noizbait txaranga.
gabe. Barrerak ateratzean hasten da festa giroa; zezenak ekartzearekin jarraitu egiten du; Amparito Roca entzuteak piztu egiten du festa giroa batzuengan; toreatzaileekin sufritu egin ohi da askotan edo gehienetan. Garai batean, Tonto de Euskal Billerarekin barre franko egin izan genuen; baita herri zekorketaren bat izaten zenean txalo ugari eskaini ere; eta enbolatuak ateratakoan bakoitzak ahal zuena egiten zuen. Esaten dudan guztia adierazteko inoiz esaldi egokirik asmatu bada, hori garai bateko Amabirjinetako egitarauan irakurtzen genuen, urtez urte: “Fiesta en la arena”. Zezenketen inguruan ez nuke, inola ere, ezer mingarria edo polemikoa esan nahi, baina izen eta data batzuk azalduko ditut, handitasunik gabe, baina historiari zor zaion errespetuarekin: 1928ko irailaren 16an, Azkoitiko Estanislao Anduezak, Andueza pilotarien aitak, Don Tankredorena egin zuen; zorionez, badaude horren irudiak. 1946-IX-9/22: Zirilo, Carnicerito de Azpeitia 1948-IX-9: Jose Mari Rekondo 1949-IX-10: Alfon, Txomin eta Justo Carnicerito de Cestona 1949/50/51/57: El Tonto de Euskal-Billera 1953-IX-8: Txomin Rekondo 1953-IX-9: Jose Mari Rekondo 1957-IX-8/9: Joselito Moran Facultades. 1983/1985: Carmelo. Herri zekorketak ere, ezin aipatu gabe utzi. Behin baino gehiagotan izan ziren, baina nik bereziki oso gogoan dut, Ikastolaren alde egin zena 1979ko irailaren 9an; han parte hartu zuten Rafael Niño de Arrabalek, Bittor Oiarzabal Carnicerito de Azpeitiak eta Ignazio Astigarragak. Festa giroarekin jarraituz, orkestina eta taldeak zirela eta, aipamen berezia merezi du Zestoako plazan arrakasta gehien lortu zuen taldeak; nik Los Juniors taldeak 1968an eskainitako emanaldia gogoratzen dut. Plaza nahiz barreratan makina bat entzule bildu zen saio hartan. Festetan, beti izaten zen txarangaren bat; bat oso gogoan daukat, Tolosako Peña Alcoyano eta, zeharo oker ez banago Espectaculo Taurino bezala etorri ziren eta zekorren bat ere hil zuten. 1957ko irailaren 15ean izan zela jasota dago. Eta musikari-torero haren izena Manolo Larrañaga zen. Herriko bandak ere nortasunez betetzen zuen bere lana: Amparito Roca, Udala korporazioan joaten zeneko kalejirak eta beste hainbat
Eliza. Garrantzizko tradiziorik eta ohitura historiko berezirik gabeko eliz giroa ezagutu izan dut nik, nahiz eta ospakizun puntualak izan diren. Beharbada, herri txikia izanik, hiru parroki izateak, nortasun handiko auzo bat baino gehiago izateak (Aizarna, Arroagoia, Arroabea, Iraeta, Lasao...), hiru hilerri izateak bakoitzak beren ohiturari jarraituz... hori guztia izan liteke tradizio garrantzizkorik ez izateko arrazoia. Edozein modutara ere, zenbait ekitaldi seinalatu gogora ekarri nahi nituzke nik. Alde batetik, Aste Santuko prozesioa eta, bestetik, Corpus Christi egunekoa. Aste Santuak argazki horretan bezalatsu jarraitzen dute, beharbada, Juan Jose Saezmierak kontatzen zigun iluntasunik gabe. Gogora dezagun zer zioen pasarte batean: “Eliza betetzen zenean, leihoetako gortinak ixten zituzten eliza erdi ilunpean utziz, irudi guztiak zapi beltzez estalita, ia inoiz ez zen aipatzen ez itxaropenik, ez zerurik, ez barkamenik, ez alaitasunik…”. Egun, prozesioetan ez dago jantzi beltzik, ezta Guardia Zibilen “ohorezko laguntzarik”. Pekatu txikiak ez dira ateratzen, baina bai gainontzekoak. Jende multzo handiagoa edo txikiagoarekin, antzera jarraitzen du elizkizun horrek. Zeharo galdu dena Gorputz eguneko prozesioa da eta bai gogoratzen dugula herritarren artean zuen debozioa edo tradizioa; inoiz baino hobeto dotoretzen ziren kaleak egun hartan. Prozesioan atera eta Panaderokoaren aurrean jartzen zuten aldare bat, balkoitik zintzilik zapi bat Jesusen Bihotzaren irudiarekin, Jose Joakinek margotutakoa zela entzun izan dut; bestea Gurutzearen aurrean jarri ohi zuten; hirugarren aldare bat Blasa hotela zeneko aurrean egoten zen; laugarrena Pio Baroja plazan; eta bosgarren aldarea plaza nagusian, Zaharren egoitzako mojek jartzen zuten. Elizaren babesean edo itzalean bazen herri mugimendurik: Frantziskotarren Hirugarren Ordena, Adoración nocturna, Mariaren Alabak, Luistarrak, Acción Católica, Caritas, JOC, horiek gogoan ditudanak. Denbora asko ez dela, kongregazio horietako batzuen banderak eta estandarteak ikusteko aukera izan dut. Horiek, egunen batean edo leku jakinen batean, zintzilikatzea eta erakustea ez litzateke gaizki egongo, historiaren sinbolo nabarmenak baitira.
12
13
du bere biziko egokitasuna eta irabazi du merezi duen izena eta itzala. Behin eta berriz, berritu zait egun hauetan ahots hori isilduaren pean, Uztapidek hargin on baten antzera, bertsoa beti bere tokian jartzen zuen, azentuz, sendo, egoki, une bakoitzari eta egokiera bakoitzari zegokion bertsoa han zuen beti endoiarrak.” Uztapide hizpide izanik, eta nire lantxoa bukatzeko, hark 1963an bere herriari kantatutako bertso hauek liburu honetan jasotzea egokia deritzot: Gu gera inoiz geren menditik aldendu ez giñan txoriak, baña oraindik´e maitatzen gaitu lendabiziko kabiak. Mingaña ezin ixildu det nik esan baño len egiak, mai honetan gaur hartu ber ditut berebiziko sariak, beinda berriro artu itzazute nere esker ugariak.
Uztapide eta bertsolaritza. Argazki baten inguruko gogoetekin bukatu nahi nuke: Uztapide, Basarri eta Urtain azaltzen diren argazkiarekin. Nahiz eta Urtain izan argazki horretako protagonista, 1970ean Europako Txapeldun izan zenean egin zitzaion omenaldikoa da, nahiago dut Uztapide eta bertsolaritza inguruan egitea neure gogoeta. Bertsolari horiek ikustea garai bateko herri giroa eta bertsolarien arteko lotura gogoratzea da. Euskal Herrian zehar, bertsolariek beren herri kuttun asko izan dituzte eta jakin badakit gure herria herri horien artean egon dela, hasi gerra ondorengo urteetatik eta gaurdaino. Hori egia dela ez dago inongo dudarik. Uztapide eta Basarri aipatzea San Jose eguneko festa hura gogoratzea da. Hasiera batean biak bakarrik, gero Joxe Lizaso, Imanol Lazkano, Joxe Agirre, Jon Lopategi... Nola ez gogoratu! Uztapidek kantatu gabeko herri gutxi izango dira, eta ez dut uste auzo eta auzotarrik egongo denik Zestoan Uztapide kantuan gogoratzen ez duenik; ezta Uztapideren liburuak erlikia bezala gordetzen ez dituenik ere. Zer zuen, bada, Uztapidek herriak hainbeste maite izateko? Herriko seme kuttun izendatua izateko? Plaza batek bere izena izateko? Herriarengana hain erraz hurbiltzeko? Bertsolari maitatua eta txapeldun handi bat izateko, zer dohain zituen, bada, Uztapidek? Erantzun aparta eman zuen Jose Mari Aranalde zenak, 1980. urtean, Zestoako batzar gelan, Uztapideren aurrean egindako hitzaldian, eta handik lapurtuko ditut hitz batzuk: “Marka dezadan urtea, 1936. urtea; ez mesedez odolik gogora orain; urte haietan ere zerbait onik sortu zen gure herrian, zabaldu zen ahots bat, artean gorde xamar zegoena eta itxaropen berri bat ematen zuena: ahotsa Uztapiderena zen, uda beroan iparra bezain goxo zabaltzen hasi zen ahotsa Euskal Herri osora. Baina Manuel Olaizolaren ahotsa ez zetorren hots hutsez, ezta besteren kantuz betea, bertso berritan zetorren, bertsolari baten ahotsa zen. Jendeak hartu zuen atsegina ez zen bozaren edertasunarengatik bakarrik, barnean zekarren mamiarengatik zen, batez ere. Gure herriak hain maite duen bertsoa zekarren ahots hark eta horregatik da gure endoiarra hain sonatua Euskal Herri osoan. Langintza horretan erakutsi
Gogua badet hitz egiteko, baña ezin det gehiago, herriak maite niñula nekin nik orain baño lenago. Egin dezuten baño geiago egiterikan ez dago, zuen morroi bat besterik ez naiz, ni zuen eskutan nago. Hitzegiteko baldin baneukan nik beardan ainbat hemen, Zestua eta Zestuatarrei emango nieke aitormen. Berriz zuek nai dezutenean izango nauzue hemen. Gaurko bertsuak bukatzen ditut negarrez hasi baño len.
14
15
ARGAZKILARITZAREN HISTORIA
Laino itsua. 1839an jaio zen ofizialki argazkilaritza Parisen. Ikaragarrizko interesa piztu zuen asmakizun hark eta, ondorioz, oso azkar zabaldu zen Europako beste herrialde batzuetara eta Ameriketako Estatu Batuetara. Urte bukaerarako nahiko zabaldua zegoen teknika hura Espainian ere. Hasieran atzerritarrak ibili ziren argazkiak egiten, batetik bestera, baina pixkanaka Estatuko jendeak ere ikasi zuen teknika, batez ere hiri nagusietan. 1843-45 aldera, Donostiara ere etorri zen zenbait argazkilari, adibidez, Monsieur Constant “Portraitiste de Paris” (Parisko argazkilaria). Urte haien bueltan nahiko herri ezaguna zen Zestoa; izan ere, 1830ean Don Francisco de Paula printzea etortzeak ikaragarrizko zabalkundea eman baitzion Zestoako bainuetxeari. Handik aurrera, aristokrata jende ugari hasi zen gure herrian uda pasatzen. Oso litekeena da, beraz, garai haietako argazkiren bat gordeta egotea Espainiako armairu bazterren batean, baina zoritxarrez, XIX. mendearen bukaera arte, Zestoako argazkien aztarnak sekulako laino itsuz estalita daude. Artean, argazkigintza gehiegi garatu gabe zegoenez, grabatuei esker irudika dezakegu orduko Zestoa. 1883ko irailaren 25eko arratsaldea oso une aproposa izan zitekeen gure herriari buruzko argazki albuma inauguratzeko. Arratsalde hartan, Isabel II.a erregina etorri zen Zestoara, eta Pedro Egaña jaunak Laranjadin zeukan etxean hartu zuen. Pedro Egaña Justizia eta Gobernazio ministro izan zen urte batzuk lehenago. 1884an, berriz joan zitzaion bisitatzera erregina Don Pedrori. Lehenengo bisita haren berri zehatza ematen du urte hartako Euskal-Erria aldizkariak baina ez dakar argazkirik. Jende ikaragarri bildu omen zen Egañatarren etxe inguruan, eta herriko balkoi guztiak dotoretuta omen zeuden; musikak, kanpai-hotsek, suziriek eta txaloek ederki asko girotu omen zuten erreginaren etorrera, baina, han norbaitek argazkiren bat ateratzeko aukera izan bazuen, hura ez da gure eskuetara iritsi. Mendearen bukaera aldera hasi zen pixka bat nabarmentzen Zestoako argazkien historia.
Albumaren hasiera. Zestoa nekazari herrixka txiki bat zen XIX. 16
17
mendearen bukaera aldera; 1897an 2.600 biztanle inguru zituen baina 3.000 izatera iritsi zen hamar bat urte geroago. Hazkunde hori Urola barreneko iraulika fabriken eta Bainuetxearen eraginez gertatu zen. Trenari esker ikaragarri erraztu zen Zestoarako bidaia (Zumarragatik barrena iristen ziren
turista gehienak Bainuetxera) eta mende berria iristerako ezaguna zen Zestoako bainuetxea Espainiako lurralde gehienetan. Gero eta urzale gehiago zetorren herrira: 1892an, artean Hotel Handia eraiki gabe zegoelarik, 980 urzale izan ziren Zestoan ur denboraldian; 1908an, berriz, 2.253 izatera iritsi ziren (herriguneko biztanle kopurua baino gehiago). Bisitari ospetsuen zerrenda amaiezina zen: hainbat politikarik, idazlek, aristokratak, torerok, artistak eta abarrek Zestoa aukeratzen zuten atsedenleku. Jendearen etorrera hark asko ugaldu zuen argazkilarien lana ere, nola erretratugintza hala Bainuetxearen eta inguruaren ikuspegiak ateratzea ere. Garai horietakoa da Gesalaga baserriari egindako argazki ederra, gure eskuetara iritsi den zaharrenetakoa. 1894 inguruan ateratako argazkian oso antzinako giroa nabaritzen da: hantxe ageri dira Gesalaga baserria bera, Don Pedro Diazen etxea, San Joango zuhaiztia, 1898ko Euskal Jai garrantzitsu haietako ganadu lehiaketa egingo zen tokia, Benta, eta denen atzean Ertxiña, inoiz baino harritsuagoa. Bazterrak milaka tokitan ezagutarazteko tresna bilakatu zen argazkilaritza, eta hedatze lan horietan garrantzi ikaragarria izan zuten postalek eta aldizkari irudiztatuek. Zestoari dagokionez, La Ilustración Española y Americana aldizkaria aipatu beharko genuke, hark eman baitzigun aukera Bainuetxea, jangela nagusia, billarra, jangela arabiarra, kafe-antzokia, irakurgela eta abar Espainia eta Ameriketako hainbat lekutan ikustarazteko (ikus, 1897ko ekainaren 8ko alea). Aipatu irudietan ikusten den bezala, orduko argazkilaritzak zailtasun handiak zituen barruko irudiak edo mugimenduzkoak ateratzeko eta, ondorioz, argazkiez gain grabatuak ere agertzen dira. Argazkietan, Bainuetxeko kanpoaldea agertzen da eta grabatuetan, berriz, barrualdea. Benetakotasuna nabarmentzeko, grabatuen azpian “de fotografías” jartzen da; alegia, argazkian oinarritutako grabatuak direla. La Ilustración... aldizkari ospetsua izan zen, baina gure lurraldeari dagokionez, askoz garrantzitsuagoa da Euskal-Erria aldizkaria; garai hartako euskal kultura ezagutzeko ez ezik, argitalpen bikaina da orduko irudiak ikusteko. Hari esker ezagutzen dugu Bainuetxearen 1895eko foto-grabatu bat, guk dakigunez Hotel Handiaren lehen irudia. Argazki hartan ikus daiteke, besteak beste, zein engainagarria den hain zehatza eta benetakoa jotzen dugun argazkilaritza: guk errepidea eta ibaiaren artean estu-estu ikusten dugun eraikina, Versaillesko lorategia dirudien zelaigune batean agertzen da argazki hartan. Zaila da oraindik zehaztea zein argazkilari ibili ziren garai haietan Zestoa aldetik baina, zalantzarik gabe, argazkilari ibiltariak izango ziren ia denak, edo gehienez, uda Zestoa eta inguruetan pasatzera etorriak.
Zestoa irudikatzen.
XX. mendea hastearekin batera, Zestoan aldaketa sakonak gertatu ziren. Industrializazioari dagokionez, Iraulika fabrikak asko indartu ziren. Bestalde, errepideak hobetu egin ziren, eta Donostia-Bilbo trenbidearen sorrerak eta Arroabean geltokia eraikitzeak abantaila izugarriak ekarri zizkion Zestoari. Herriguneko zerbitzuak ere hobetu egin ziren: estolderia zabaltzen joan zen, ur korrontea herriraino ekarri zen 1902an, eta
18
19
urte batzuk geroxeago argiteria elektrikoa iritsi zen kaleetara eta etxeetara. Herri azpiegiturei dagokionez, zerbitzu asko eraiki ziren: abere hiltegia, frontoia, egoitza edo asiloa... Baina zalantzarik gabe, turismoa izan zen hazkunde izugarri haren arrazoi nagusia. 1910erako Zestoako hotel azpiegitura ez zen nolanahikoa: Bainuetxea, Arozena (Bainuetxeko Sarrera-etxearen aurrez aurre, ibaiaz beste aldera), Alkorta ostatua, Benta, Artetxe eta Oiartzabal. Argazki kontuei dagokionez, udatiarren modak eragin zuen batez ere gure herriko argazkiak ugaltzea. Mende hasiera arte, nahiko gauza ez ohikoa izan zen argazkia Zestoan. Gero, ordea, Zestoako irudi pila bat zabaldu ziren, ia gehienak posta-txartel moduan. Merezi du posta-txartelen gaia apur bat sakontzeak. Posta-txartelak ikaragarri zabaldu zuen argazkia pertsonen arteko posta-truke gisa; garai hartan bidaiariek eta turismoak izan zuten gorakadaren parekoa gertatu zen postalaren hedapena. Fototipia Hauser y Menet izan zen, antza denez, posta-txartelen Estatuko lehen argitaletxea. Oskar Hauser eta Adolfo Menet suitzarrek grafikagintzako enpresa handi bat sortu zuten Madrilen, 1890ean, eta lamina asko argitaratu zituzten hirien eta monumentuen ikuspegiekin, eta harridura galanta sortu ere bai euren perfekzioagatik. Nolanahi ere, oso ez ohikoa da 1897a baino lehenagoko Estatuko postatxartelik aurkitzea. Gero, ordea, posta-txartelak izugarri zabaldu ziren. Dirudienez, 1900. urtera arte Estatuko posta-txartel gehienak kanpoko turistek bidaltzen zituzten euren herrietara; alegia, kanpoko bisitariak ohituta zeuden posta-txartelak bidaltzen. Hoteletako bezeroek, geldialditxo bat egiten zuten bidaiariek, Estatuan bizi ziren atzerritarrek... postal asko erosten zituzten beren herrietara bidaltzeko. Espainiarrak XX. mendearen hasieran hasi ziren postalak bidaltzen eta berehala modan jarri ziren. 1901ak merezi du gogoratzea, urte hartan jende ugari aritu omen zen eta, amorratuta, postalak bidaltzen. Eta kontsumo-irrika horrek 1903ra arte iraun omen zuen. Gero, era sosegatuagoan jarraitu zuen moda horrek. Posta-txartelak bidali eta jasotzea halako maila sozialaren eta kulturalaren seinale zen, eta munduaren hainbat irudi ezagutzeko bide eroso eta merkea gainera. Orduan, argazkiari eta postari esker, jendearen etxeetan sartzen zen “mendeko moda”, alegia, posta-txartelak oparitzeko dotorezia soziala. Garai haietan Hauser y Menet etxea zen garrantzitsuena Estatu osoan baina laster sortu zitzaizkion hark bezain kalitatezko posta-txartelak argitaratzeko gai ziren lehiakideak: esate baterako, Lacoste fototipia eta abar. 1904tik aurrera-edo etengabe argitaratu ziren Zestoako postalak; denera, erraz aterako ziren bostehun bat postal, ia gehienak 1936ko gerra aurretik. Liburuei eta aldizkariei esker ere asko zabaldu zen argazkigintza XX. mendeko lehen hamarraldietan. Makina bat argazkilari ibili ziren Zestoan urte haietan. Azpimarratzekoak dira Indalezio Ojanguren edo Pascual Marin. Aldizkari irudiztatuak eta bereziki Novedades bezalako argitalpenek izugarrizko garrantzia izan zuten, eta gure herriko argazki eder askoak ageri dira: 1910eko urriko alean, Arroabeko elizaren lehen harria jartzeko ekitaldia ikus daiteke Colom-en argazkietan; izugarriak dira, halaber, Bainuetxe ondoko hotela, lehengo Arozena, erre zeneko argazkiak (Terrible incendio en Cestona. Marinen argazkiak).
Zestoa ezagutarazteko, garrantzitsua izan zen, baita ere, Rafael Picavearen Album-gráfico-descriptivo del País Vascongadoren Gipuzkoari zegokion alea (1915. urte ingurukoa). Izenak dioen bezala, argazkiz jositako liburua da eta herri guztietako irudiak ageri dira. Geografia General del País Vasco-navarro ere aparta da; eta horrela beste hamaika adibide. Argazki klase horiek gai berdintsua jorratzen zuten: herriko ikuspegi orokorrak, txoko edo bazter pintoreskoak, hotelak eta Bainuetxea eta zenbait monumentu, batez ere Lili jauregia. Material horrek guztiak, ehunka argazki horiek, herriaren itxura eta aldaketak dokumentatzeko lekukotza bikaina eskaintzen digute.
litekeena da argazki bilduma oparo baten jabe izatea 1936ko gerra garaian hil zen markes hura. Erretratua, eta argazkia oro har, balio handiko oroigarri bilakatu zen urte haietan baina argazkilaritzak laster izan zituen beste erabilera batzuk ere. XIX. mendeko azken laurdenean asko zabaldu zen argazkiaren erabilera ikerketa zientifikoetan. Zentzu horretan, eta betiere Zestoari lotuta, Telesforo de Aranzadiren El Pueblo Euskalduna. Estudio de Antropología lana aipatu behar da. 1889an argitaratutako lan hori euskaldunen ezaugarri fisikoei buruzko lehen antropologia-azterketa kontsideratzen da. Lan horretan Jean Laurent argazkilari ospetsuak egindako hainbat erretratu azaltzen dira eta horien artean Arroako emakume gazte batena. XX. mendean, erabilera franko eman zitzaion argazkilaritzari: zoologia eta botanika-inbentarioetarako, medikuntzarako, erretratu polizialetarako...
Erretratugintza. Argazkilaritza dokumentala deituko genukeenaz aparte, giza erretratua izan zen argazkilaritzaren etengabeko garapenaren adibiderik esanguratsuena. Argazkilaritza sortu aurretik pinturaz egiten ziren erretratuak, baina aristokrata edota handiki batzuek bakarrik ahal zuten erretratatzea. Geroztik, ordea, askoz jende gehiagok eginarazi zezakeen erretratua. Eta, gainera, erretratatzeak nolabaiteko maila soziala ematen zion jendeari. XIX. mendearen erdi aldera ikaragarri zabaldu zen erretratugintza Espainian, baina herri txikietara ez zen iritsi XX. mendean ondo sartu arte. Lehenengo hamarraldiko erretratu franko aurki daitezke Zestoan, baina gehienak kanpoko estudioetan eginak dira, batez ere, Donostian. Erretratuak ateratzea nahiko negozio errentagarria bilakatu zen garai haietan, eta argazkilariak zein sasi argazkilariak asko ugaldu ziren. Estudio franko zabaldu ziren Gipuzkoan baina artean ere, gurearen moduko herri txikietara argazkilari ibiltariak etorri ziren gehienbat. Trenez iritsi Zumarragara edo Arroara, eta handik zaldiz edota diligentziaz etortzen ziren gurera argazkilariak, ia beti uda partean, Bainuetxeko giroak eta diruaren txintxinak erakarrita. Pertsonen erretratuez gain, herriko bazter politenak, irudi erlijiosoak, abereak eta abar ateratzen zituzten. Badira ume jaio berri hildakoen argazkiak ere, garai haietan ohiko kontua zen-eta hori (ikus, Zaharkinak erakusketa, zuriz jantzitako haur hila, lorez inguratua). Argazkilari ibiltari horien artean, aipamen berezia merezi du Munduko Lehen Gerratik ihesi hona iritsi zen austriar batek. Hark meatzariei egindako argazkiak bereziak eta ez-ohikoak dira. Iraulikari lotutako jarduera horiek oso garrantzitsuak izan ziren Zestoako ekonomiarentzat, baina ez da erraza irudiak aurkitzea: lehen aipatu argazkiak eta zementu fabriken eta hango langileen irudi batzuk kenduta, nekez aurkituko dugu langintza horri buruzko argazki asko, ez meategienik, ez lantegienik, ez karreoan ibili ohi zirenenik... Argazkilari ibiltariez gain, amateurrak ere argazkilaritzaren sorreratik bertatik izan ziren Zestoan. Gehienek zaletasun edo atsegin asmoz praktikatzen zuten argazkilaritza. Horietako amateur bat Lasaoko markesa zen, zalantzarik gabe. Ba omen zuen argazki laborategia ere Lasaon; Jesus Mari Arroitaonandiak dioen bezala (Danbolin 2003ko urtarrila), Lasaoko jauregiak izan zituen aldaketak tarteko, makina bat kristalezko negatibo bota omen ziren zaborretara. Oso
Irudiaren booma. 1920ko hamarraldian, onenean zegoen turismoa
20
21
Zestoan. 1927an iritsi zen jende gehien, 5.947 urzale, aurreko hamarraldiko kopuruak ia bikoiztuz. Urte hartan 1.200 biztanle inguru zituen herriguneak eta 3.100 udalerri osoak. Postalek, aldizkarietako eta liburuetako Zestoako irudiek, erretratuek, denak ikaragarrizko gorakada izan zuten “Hogeiko Urte Zoriontsu” haietan. Horren harira, 1928an dokumental bat filmatu zen Bainuetxeko uren eta hotelaren publizitatea egiteko; garbi ikusten da han zer zen turismoaren fenomenoa eta zer eragin ekonomiko eta kultural zuen herrian. 1920-30eko hamarraldietan eman ziren aldaketen ezaugarri nabarmen bat masen, jende arrunten, protagonismoa izan zen. XIX. mendeko gizartearen indibidualismo elitistaren ordez, gizartearen dinamismoak aukera eskaini zion jendeari nola bizitza publikoan hala kultur, aisialdi eta eguneroko bizitzan. Autoak, telefonoak, argindarraren orokortzeak, zineak, irratiak, prentsak eta, nola ahaztu, turismoak... moda, ideia eta ohitura berriak azkar zabaltzea ekarri zuten. Argazkilaritzan, berriz, garapen teknikoak, gero eta kamera txikiagoak eta esposizio-denbora laburragokoak lortu izanak, herrietako bizitzaren bat-bateko argazkiak egiteko modua eskaini zuen, eta horrekin batera, kamerak asko ugaldu ziren amateur jendearen artean. Argazkilari profesionalak ere, asko ziren nahiz eta ez den erraza horien berri zehatza ematea. Gure eskuetara iritsi diren argazkietan Foto Willianek ateratakoak dira esanguratsuenak. Willian Houben belgikarra 1924 aldera iritsi zen Zarautzera eta 1931ra arte han jardun zuen argazkilaritzan. Bere argazkiek adierazten digutenez, inguruko herrietan ere dezente ibili zen. Zestoan egindako mordoxka bat badu, besteak beste, liburu honetan bertan ageri dena. Bere argazkietan ikuspegiak, herrietako ikuskizunak, erretratuak eta beste gai franko ageri dira. Beste zenbait ezaugarrien artean, paisaiari trataera berezia ematen dio argazkietan. Baliteke Belgikan hazia izan eta gaztetan pintore jardun izanagatik hango pintura ondo ezagutzea. Jakina da alde hartakoek natura eta paisaia era berezian menderatzen zutela eta hori bistaratzen da Willianen argazkietan ere.
1920ko eta 30eko hamarkadetan, egundoko erakarpena zuen Zarautz, Zumaia, Zestoa, Loiola aldeak eta argazkilari belgikarra ez da hemen inguruetan ibilitako bakarra. Zestoarekin izan zuen loturagatik, arreta berezia jarri nahi genioke atzerritar horietako bati: Adam Keilbach edo Adamant alemaniarrari. Bera izan zen Zestoako argazkilari ofiziala urte askoan. 1944an iritsi zen Dominika Ospital bere emaztearekin, eta harrezkero gure herrian izan zuen argazki estudioa, lehenengo Natividad kalean (gaur egungo Portale kalea), gero Laranjadi plazan. Milaka argazki egin zituen 1957an bihotzekoak hil zuen arte. Zestoara ailegatu aurretik inguruko herrietan bizi izan zen, batez ere Zarautzen. 1933ko uztailaren 26ko data daraman postal batean “Foto Adamant. Zarauz” ikus daiteke. Gure herrian bizitzen jartzerako, ospe dezenteko argazkilaria izan behar zuen Adamant. Berak egin zituen, besteak beste, 1948ko Joan Erentxunen Apuntes Históricos de la Villa de Santa Cruz de Cestona libururako argazkiak. Urte haietan, postal gisa bidaltzeko argazkiak ere egin zituen. Paisaiaz gain, erretratua ere asko landu zuen Adamek. Erretratu apalak egin zituen, herria bera eta erretratatutako jendea bezala, baina gaurko garaietara eta gustuetara bikain egokitzen dira. Argazkietan erabiltzen dituen estudioko dekoratuak oso xumeak dira, baina etekin handia ateratzen dio berak. Erretratuen artean, badira kanpoaldean egindakoak ere. Batzuk oso konposizio landua dute: emakumeak alde batera eta gizonezkoak bestera, animaliek ere (ahariek, txakurrek...) parte hartzen dute eszenan. Pinturaren historian hain ezagunak diren familia erretratuak ezagunak zituela erakusten digu.
alegia, kezka politiko eta intelektual gutxiko kultura, baina arrakasta eta zabalkunde handikoa, eta entretenimendua eta ihesbidea bultzatzen zituena. Giro hori oso ondo ageri da argazkietan: dantzak, zezenketak, herri kirolak, futbolak, koadrila afariek osatzen zuten herriaren irudi grafikoa. Garai haietan, argazkilaritza erabat sartuta zegoen gizartean eta herriko jende askok zituen argazki kamerak. Argazkilari profesionalen artean Adamant estudioa nagusitzen zen herrian, geroago Migel Larrañaga ere ibili zen, baina inguruko beste makina bat argazkilariren berri ere bada (Kaito, Pepe Gil...). Halaber, aipatu gabe ezin da utzi Foto Gar eta Aygües-ek egindako uholdeen argazki erreportajea, ezta garaiko beste argitalpen ugarietan ageri direnak ere. 1960ko hamarraldian La Salletarrek, Zestoako ikastetxean zeudela, ateratako ehunka argazkik ere garaiko giroaren irudi bikainak eskaintzen dizkigute. Gure herriko armairu bazterretan horietako argazki ugari gelditzen dira, oraindik, kaxatxo edo albumetan gordeta, seme, lagun, guraso edo aitonaamonen omenaldi sentimental gisa. Argazki xumeak dira gehienak eta hortxe dago horien balorea, landu gabeak izatean, xalotasunean, apaltasunean. Sontag idazleak dioen bezala “Denborak argazki guztiak altxatzen ditu artearen mailara, baita baldarrenak ere”.
Gerra ondorenak. Gerra aurreko urteak 1920ko hamarraldian izandako aldaketen jarraipena izan ziren. Errepideetan, eskoletan, herri azpiegituretan, garraioetan, argindar sarean, telefonoan, eta abarretan izandako aurrerapen materialek nahiko itxura modernoa ematen zioten Zestoari, baina mentalitatea, hau da, erlijioa, kultura edo familiarekiko jarrerak oso tradizionalak ziren artean. 1930eko hamarraldian gizartearen politizazio nabarmena gertatu zen, eta sindikatuak eta herri mugimenduak ugaltzen hasi ziren; horrek, ordea, oihartzun gutxi izan zuen hemengo argazkilaritzan. Ekonomia kontuei dagokionez, gerra aurreko urteetan asko zaildu zen egoera Zestoan; esate baterako, iraulika fabrikek izugarrizko beherakada jasan zuten. Handik gutxira, berriz, gerra hasi zen. Artikulu honetan hainbeste aipatu dugun Bainuetxea gerrako ospitale bihurtu zen. Garai latz haiei buruzko informazio asko ez dago, ordea; ez dokumenturik, ez jendearen lekukotzarik, are gutxiago argazkirik. Zestoako mila argazki ingurutan ez da bat bera ere ageri testuinguru soziopolitikoa irudika dezakeenik. Gerra amaitu ondoren, ohiko izaerara bueltatu zen Zestoa, alegia, Bainuetxeak mesedetutako herri txiki turistiko eta oparo bat izatera. Merkataritza establezimendu eta industria mordoxka zuen eta baita hiru aurrezki-kutxa ere. Giro politikoa, berriz, bistakoa zenez, erabat aldatu zen errepublika garaikoarekin konparatuz. Francoren erregimenak eragindako kultur giroari dagokionez, masa-kontsumoa nagusitu zen 1950eko hamarralditik aurrera:
22
23
24
25
aurreko orrialdean Gauza jakina da Bainuetxeak gure herriaren hainbat arlotan izan duen eragina, besteak beste, jende asko enplegatzen zelako hango lanetan; horren lekuko da 1907ko argazki hori. Hortxe agertzen dira hainbat zerbitzari eta langile Bainuetxeko sarrera nagusian zuzen eta ordenan kokatuta.
hurrengo orrialdean Argazki honetan ere zerbitzariak ageri dira, emakumeak denak, bi botones izan ezik. Besteak beste hor daude: Euxebi Agirre eta bere ahizpa, Olaldeko Juana Iribar… Zestoako uren eragina ez zen soilik Bainuetxera mugatzen, hotel ugari eraiki zituzten hainbeste udatiar hartzeko. 1917an eraiki zuten Cristina hotela eta hotel horretako lehen urteetako zerbitzariak dira argazkikoak. Bainuetxekoen aldean beste jarrera bat nabari zaie, informalagoa eta xumeagoa; horrek, seguru asko, Bainuetxekoak baino maila apalagoko bezeroak zituztela esan nahiko du.
28
29
Beste hotel bateko emakume zerbitzariak ikusten dira argazki horretan. Aurreko argazkietatik bestelako jantzia dute, izan ere hotel bakoitzak “bere” uniformea baitzuen zerbitzarien artean. Gizonezkoak, berriz, bezeroak, edo agian, txoferrak izan daitezke. Askotan kanpotarren artetik zerbitzariekin harremanik gehiena txoferrek izaten zuten.
Arteaga baserriko Juanita Regil. (1954 inguruan), Josefa Bolinagak Bainuetxeko Alamedan zuen dendaren sarreran. Juanita hainbat urtetan denda horretako langile eta arduradun izan zen. Dendan denetik saltzen zuten, besteak beste , ate-markoan zintzilik agertzen diren saskitxoak. Ura hartzera joaten zirenek horrelako saskitxoak erabiltzen zituzten edalontzia gordetzeko eta erabiltzeko. Bainuetxeko Alamedan kanpotarrentzako denda eta zerbitzu zabala zegoen: altzaridenda, opari-denda ugari, ile-apaindegia, zapata-garbitzailea, tabakoa, posta eta telegrafoa, gozo-denda…
30
31
hurrengo orrialdean Don Pako Larrañaga Bainuetxeko gerentea ageri zaigu 1925eko argazki horretan beste bi gizonezko eta sei botonesekin. Bi gizonezkoak, seguru asko, Bainuetxeko bezeroak izango ziren. Botonesak hoteleko bezeroen enkarguak egiten zituzten mutikoak izan ohi ziren eta uniformez jantzita ibiltzen ziren; hotel bakoitzak bere uniformea zuen, kasu honetan ere. Batbateko enkarguak izan ohi ziren eta askotan kaletik egin beharrekoak, horregatik, bereziki Bainuetxekoak, bizikletan ibili ohi ziren. Nahiz eta gaztetxoak izan, oso harreman zuzena izaten zuten hoteleko bezeroekin eta arduradunekin, argazkian ikus daitekeen bezala. Argazkiko botenesen artean daude Joakin Orbegozo, Jose Etxaniz, Sebastian Regil… Bestalde, aipagarria da argazkian agertzen diren eserleku bereziak, garai hartako bainuetxeetako altzari klasikoak.
32
aurreko orrialdean goian Bainuetxe aurrean ateratako argazkia, 1920ko hamarraldikoa. Garai hartako Bainuetxeko udaldietara, besteak beste, zer jende mota etortzen zen garbi adierazten duen argazkia. Politikoak (ministroak tartean), enpresaburuak, elizako goikarguak (kardinalak, artzapezpikuak…), aristokraziako jendea, toreroak… handiki jendea ugari izaten zen Bainuetxean; ez da ahaztu behar “Aguas del Balneario de Cestona” enpresak administraziokontseiluaren egoitza Madrilen zuela. Argazki horretan, adibidez, tartean dago Amalio Gimeno Cabañas (1852-1936) mediku katedraduna eta 1909an Bainuetxeko mediku-buru kargua hartu zuena. Mediku izateaz gain, politikan ere urte askoan jardun zuen Partido Liberaleko kide bezala eta goi-kargu askotan ibili zen, ministro ere izendatu zuten hainbat aldiz, eta konde titulua ere bazuen. Erdiko emakumea Gimeno kondearen emaztea da
34
35
eskuinean behean Jendea Bainuetxeko urak hartzeko zain 1920ko hamarraldian. Haitzulo itxurako bat egin zuten eta horra bideratu zuten ura. Jendeak “aguadera” deitzen zitzaien emakumeek zerbitzatuta hartzen zuten “Bainuetxeko ura”. Gaur egun desagertuta dago leku hori. Ura zuzenean hartu ez ezik botilaratu ere egiten zuten. 1904an jarri zuten martxan ura botilan sartzeko planta eta hainbat lekutara zabaltzen zen Zestoako ura. 1920ko hamarraldi amaieran laurehun mila botila inguru banatzen zituzten; Madrilen, gainera, “Aguas de Cestona” delakoen sukurtsala zegoen.
Autoak garrantzi handia izan zuen “Zestoako uren” inguruan. Automobilei buruzko argazki ugari dago. Garai hartan autoa oraindik asko zabaldu gabe bazegoen ere, zenbait jendek beren autoa ekartzen zuen. Bestalde, bezeroentzako automobil zerbitzua ere eskaintzen zuten hotelek. Kontuan hartu behar da Bainuetxetik apartexeago zeuden hotelek urak hartzera joateko eguneroko zerbitzua eskaintzen zietela bezeroei. Era guztietako autoak ikus daitezke. Automobil bati “autobusa” deitzen omen zioten, jende asko hartzen zuelako; 1914ko argazkiko autoak Gran Hotel Oyarzabal de Cestona (gaur egungo Arocena hotela) jartzen du. Hoteletik Bainuetxera jendea urak hartzera eramateko eta ekartzeko erabiltzen zuten, batez ere. Bainuetxeko sarreraren aurrean dagoen horretan handiki jendea dagoela dirudi, autoan daraman banderatxoari erreparatzen badiogu behintzat Atristain baserriko Justo Irure Uranga ere hor agertzen zaigu bere autoaren ondoan. Taxilari lanetan ere ibili omen zen Donostian.
36
37
eskuinean behean Hainbat aldiz ikusi izan ditugun argazki saileko bi eredu, Adamant argazkilariarenak. Gure herriko historian iltzaturik gelditu da egutegiko egun seinalatua, eguna baino gehiago 1953ko urriaren 14tik 15erako gau iluna, gau beltza. Gau beltzaren ondoren uholdearen neurria ondo adierazten digu argazki batek; eta Bainuetxeko Alamedako garbiketa lanen lekukoa da bestea.
38
39
ezkerrean Zezenketako ohiko argazkia plazaren eguzki aldeko barreretan. Barrerak jendez beteta, eta zalditeria prest zezena akabatu orduko hiltegira eramateko. Zaldi-zainen artean hortxe daude: Juanito Odriozola Zubiaurre, Jose Mari Lizaso Ipintza…
aurreko orrialdean Dantzari txikiak Bainuetxeko sarreran, handikiren bati ongietorria egiteko prest, seguru asko; bestela, kanpotarrei gure folklorearen printzak erakusteko.
42
43
eskuinean Amabirjinak, herriko jai nagusiak, kanpoko eta bertoko udatiarren gozamen iturri ere bai: plaza nagusiko barrerak ezinbesteko lekuko historikoak, kanpotarren liluragarri eta auzoherrietakoen maltzurkeriazko irribarreiturri. Argazkian, 1926ko amabirjinak, herritar ugariren aurpegiak ikus daitezke, hor omen daude, besteak beste: Pio Irure, Joxe Mari Etxeberria, Eugenio Alkorta, Xanti Sagartzazu, Juanito Izeta, Isabel Errasti, Juanita Lizaso, Bizente Errasti…
ezkerrean Amabirjinetan garai batean inoiz falta ez zen ikuskizuneko protagonistak: Donostiako Euskal-Billera Elkartekoak zenbait urtetan zekorrekin Txarlotada eskaini zuten Zestoan, Euskal-Billerako Tontoa protagonista nagusi zela, bereziki, Lasturko zezenen gainetik salto egiten zuenean. Euskal-Billerakoen inguruan hainbat herritar ageri dira: Patxi Zulaika, Roman Barrena, Juan Jose Saezmiera Maixua, Joxe Etxaniz, Nikanor Orbegozo, Paskasio Orbegozo, Joxe Olaizola Txatua, Joxe Mari Barrena, Markos Azkune Gallegi… Xanti Sagartzazu barberoa ere hor dago atzean egurrari helduta, Juan Zabaleta, Uztapide…
44
45
goian Pertsona berezien, eta bereziki maitatuen xarma: Martiña eskuinean behean Egitarauetan letra handiz kanpoko toreatzaileak agertzen badira ere zekorketa herrikoiak beti izan dute halako xarma berezia. Argazkian (1952-09-14). toreatzailea Manolo Sagartzazu; atzean Inixio Lizaso Pantera “Belarrezko gizona”; ukuiluko atearen aurrean Saka ganaduzale itziartarra.
Joan zen mendeko erdialdeko danborradan ezinbesteko pertsonaiak, Gure Txokoako sukaldariak: Apolio Etxeberria, Sebastian Izeta, Jaxinto Zulaika, Roke Gaztañaga, Fernando Egido, Juanito Zuzuarregi, Juan Artano.
ezkerrean Amabirjinak dira herriko jai nagusiak. Garai bateko Zestoako udaldiaren amaieran kokatzen zirenean, sarritan, egitarau zati bat udatiarrei begira egiten zen. Ildo horretatik ezin ahaztu, inola ere, Santakutzak, herriko jaiak eta herritarrentzat; protagonista danborrada, laurogeigarren urteurrenera hurbiltzen ari den ikuskizuna eta emankizuna, Anastasio Alkorta gogoan. 1957 inguruko argazkian hor agertzen dira karroza edo gurdi apainean Begoña Sagartzazu, Mariasun Unanue, Itziar Sagartzazu, Karmele Izeta, Maria Luisa Alberdi, Teresita Alberdi eta Rosario Izeta. Zaldi gainean Joakin Orbegozo. Musikarien artean Joxe Zulaika, Martzelino Aizpurua, Jose Mari Lizaso zuzendaria…
46
47
Berrogei urte baino gehiago ditu argazki horrek, Joxe Mari Alberdi Herrero Txatuaren zuzendaritzapean txaranga bikaina: Agustin Korta, Tomas Zulaika, Jabier Zulaika, Joxe Korta Kortxo, Luis Barrena, Martzelino Aizpurura, Alejandro Bergara, Xabin Areta Moreno, Xabin Barrena... Kale bazterrean geldi-geldi “Kurdo” Rikardo Intxaustiren auto zaratatsua.
48
49
Urte batzuk geroago ezagutu ditugun txarangen aitzindaria. Hotel Asuntzionen eztei-ospakizun batean egin zuten saioa 1961.urtean. Migel Goikoetxea Mitxito, Angel Goikoetxea, Xabin Zulaika, Luis Barrena, Xabin Barrena, Alejandro Bergara, Tomas Zulaika… eta Eduardo Sagartzazu “nolabaiteko zuzendari” lanetan.
ezkerrean Hemen ere bai, garai bateko mutil gazteak. Auskalo zer despedida edo ospakizunen ondoren otuko zitzaien toril barrenean txintxo-txintxo eta dotore-dotore kokatu eta zinema-karteleko protagonistaren begiratu galduaren babesean kamerari so gelditzea. Joxe Iriondo, Jabier Aristi, Joxe Mari Garate, Migel Larrañaga, Jaxinto Zulaika, Imanol Alberdi, Joxe Migel Ibarguren, Juan Antonio Egiguren, Iñaki Izeta, Migel Iribar, Joxe Etxaniz, Patxi Irureta, Jose Luis Irure, Joxe Daniel Goñi, Karlos Etxeberria, Porttuneko Maria Uranga, Jesus Areta, Inixio Lizaso, Iñaki Iriondo, Inaxio edo Felix Iriondo (Sastarrain), Joxe Korta, Inazio Mendizabal, Emiliano Makazaga, Jesus Aizpurua, Inixio Alberdi, Manolo Korta, Andres Zulaika, Juliantxo Eizagirre Istinga (mutikoa).
ezkerrean Urzaleak otxotea, joan zen mende erdialdera arrakasta izan zen taldea. 1950 inguruko argazki horretan hasierako taldea agertzen da: Jose Goikoetxea, Blas Makazaga, Patxi Irure, Jose Luis Etxaide, Nikolas Gaztañaga, Luis Unanue, Anjel Garaizabal, Agustin Korta (zuzendaria) Azkoitiko otxote lehiaketa batean lehen saria lortu zuten eta handik aurrera ospe dezentea lortu zuten. Gerora azkoitiar eta zumaiar batzuk ere parte hartu zuten Urzaleak otxote taldean.
50
ezkerrean Koadrilak eta lagun taldeak, herri txikietako saltsa eta piperra, adiskidetasunaren eta alaitasunaren kokagune izan ohi dira askotan. Ezkontza aurreko agurreko argazkia: Rosario Gaztañaga, Dolores Trueba, Jesusa Etxabe, Tere Trueba, Miren Kortadi, Justa Galarraga, Jesusa Agirre, Maritxu Alberdi, Trini Olazabal, Eulalia Irure, Rosario Goia, Juanita Makazaga, Romana Agirre.
ezkerrean Dotore asko garai bateko neska gazteak Asuntzion hotelaren atarian: Maritxu Aristi, Marina Lizaso, Loren Irure, Maritxu Irure, Karmen Lizaso, Joxepa Irure, Eulalia Irure, eta Xelita Gutierrez.
52
53
eskubian Jose Manuel Ibar Urtain boxeolaria Europako txapeldun gelditu zenean omenaldia egin zitzaion Zestoan. Argazki hori Arocena hotelean ateratakoa da (1970-07-12): Manolo Sagartzazu, Manuel Olaizola Uztapide, Iñaki Eizmendi Basarri, Urtain.
54
55
eskubian Luistarrek 1945ean antolatu zuten bizikleta-karrera Jesus Garatek irabazi zuen. Miren Kortadi Accion Catolicako lehendakariak eman zion garaikurra. Zestoan beti izan da bizikletarako afizioa, eta izan dira txirrindulari nahiko politak, Garate anaiak, adibidez. behean 1960ko hamarraldi hasierako argazkia, Zentroak antolatu zuen lasterketa hasteko prest Gurutze kaleak eta Zesareo Diaz kaleak bat egiten duten lekuan, garai bateko Arrazola medikuak kontsulta zeukan ate aurrean. Ez dute gaur egungo kirolarien planta xuxen eta distiratsurik, baina ez dira haatik, herren eta baldar; ea nork hausten dituen horien markak: Anjel Mari Albert (erdi ezkutuan), Juan Luis Gomez (16), Pako Aramendi (29), Eustakio Alkorta Dunbax, Larra Artzabaleta, Agustin Lasa (40), Bittor Altuna (45), Inaxio Aizpurua, Pepe Aranguren, Joxe Orbegozo (30), Juanito Sanchez, Kruz Mari Barrena
56
57
Zestoa, itxuraz, beti tajuzko futbol zelai baten faltan. Orduan, nahiz eta kostarik ez izan hondartzan iaiok nonbait. 1950eko hamarraldiaren hasierako argazkian Urzaleak taldea ageri zaigu Zumaiako hondartzan plaieroetan. Juanito Ijurko, Tomas Zulaika, Jesus Goikoetxea Fati, Sebastian Goenaga, Luis Barrena, Juan Altuna, Manolo Altuna, Iñaki Makazaga, Xabin Barrena, Gotzon Zufiria.
Pilotariak, jende askoren iritziz, gure herriko kirol historiaren izar nagusiak dira. Argazkikoen artean guretzako izenik aipagarriena Txikito Iraeta da. Atano III.aren aurka 1940ko buruz buruko finala jokatu zuen. Argazkian: HALAKO EGUNEAN: Akarregi lekeitiarra, Pako Larrañaga Txikito Iraeta, Manolo Sagartzazu, Gallastegi eibartarra, Olariaga Txikito Eibar, Antonio Egiguren Txikito Aizarna, Larramendi azkoitiarra, Arakistain Murgi azpeitiarra, Alberdi Kaxka azkoitiarra.
58
59
behean Herri kiroletan makina bat izen baditugu gure herrian, baina hemen idi-probak aipatuko ditugu; izan ere gure plaza nagusia zezen-plaza ez ezik idi-probarako plaza izan baita sarritan. 1950eko hamarkada hasieran idi-proba berezi bat jokatu zen Zestoako plazan. “Bost plaza baietz” egin zuten apustu idiproban esperientzia handirik ez zuten lagun batzuk: Joxe Mari Etxeberria, Martin Iriondo Martintxiki, Migel Izeta Gexala, Juan Artano laukoteak. Apustu hartan ateratako argazkiekin Juanita Izetak (Migel Izetaren alaba) nolabaiteko kronika idatzi zuen argazki bakoitzean bere komentarioak jarrita. Australian bizi zen Joxe Legardari (Juanitaren osaba eta Migel Izetaren koinatua) bidali zion. Joxe Legardak oso maitea omen zuen argazki sail hori. 1956an Zestoara etorri zenean berekin ekarri omen zituen, eta berriro Australiara 1961ean itzuli zenean berekin eraman. Gero 1970. urtean Joxe Zestoan gelditzeko etorri zenean haren familiak etxean izan ditu gordeta. Eta orain liburu honetan agertu dira gure herriko herri-bizitzaren zatitxo baten lekuko. Jokoari dagokionez, galdu egin zuten, hiru plaza ozta-ozta egitea lortu baitzuten. Baina Juanitak aipatzen du diru asko irabazi zutela, izan ere oso motel hasi ziren, itxura denez; eta bi plaza egin ezetz eta baietz diru dezente jokatu izango zen apustu hartan.
60
61
62
63
64
65
Ehizak beti izan du tira handia gure herrian. Ehiza oparoa denean, ehiztariek harro asko erakutsi ohi dute harrapakina. Hortxe daude, eskopeta eskuan, kanpotarrak diruditen ehiztari herritarrak: Iraetako Motxa, Jesus Izeta Koiote, Pedro Arzallus, Bixente Regil…
68
69
ezkerrean INFORMAZIOA FALTA DA Emili: Zunzunegi1. Eustakio Zunzunegi 3.ena goian Felix Zunzunegi 5.ena Kontxita zunzunegi eta bere ama eta mari Garmendia 4.a Don Jose Maria
goian Lasaon 1930 inguruan ateratako argazkia da. Lasaoko markesaren zerbitzariak agertzen dira: Anjel Bereziartua, Feliziana (sukaldaria), Angustias Bereziartua, Migel, Enrike Irias (maiordomoa), Tiburtzia Bergaretxe (dontzeila), Katalina Martinez de Aragon, Dominga Larrañaga, Karlos Arroitaonandia (txoferra).
70
71
72
73
Garai batean bailarako bizkarrezurra izan zen Urolako tren zaharraren 25. urteurrena. Eskola-umeek behintzat pozik ospatuko zuten gelatik kanpo. 1951ko argazkia da.
74
75
76
77
78
79
80
81