2 minute read
SARRERA
from Larrabetzu Bizi nº22
by editorialmic
HERRI BIZIA, HERRI OSASUNTSUA
Gauza jakina da Larrabetzu herri bizia dala, eta, zelan ez, holan izaten segidutea gura dogu. Baina ez dago osasun bako bizitasunik, horregatik, ondinokarren arduraz jokatzeko eskatzen deutsuegu, gogorrena pasa dogula emoten dauan arren, koronabirus ditxosoa gure artean dagoalako ondino be. Bizi eta osasuntsu gura zaituegulako.
Advertisement
Konfinamendua hasi zanetik makinatxu bat neurri hartu doguz, hamaikatxu lan egin doguz herritarron laguntzagaz (dala informatzeko, dala herritarrei laguntzeko, dala konfinamendua arintzeko, dala eragindako kalte ekonomikoak zelanbait leuntzeko…). Horren barri emoten deutsuegu ale honetan. Eskerrak emon gura deutsueguz, bereziki, halako zereginetan parte hartu dozuen larrabetzuarrei. Hori dala eta, danari leku egitea ezinezkoa jakunez, horreetako batzuen testigantza ekarri dogu orriotara.
Baina bizitzak aurrera darrai, eta aurrera darraigu geuk be. Beste fase batean gagoz sartuta eta bestelako erabagiak hartzeko ordua da: liburutegia, kiroldegia, igerilekua, kultureskaintza, udalekuak… Bagoaz, honenbestez, “normalidade barria” deritxan horretara hurbiltzen. Ez da fazila, atzokoak ez daualako gaurko balio, eta gaurkoak bez, segurutik, biharko. Edozelan, argi daukaguna da edozeren gainetik herritarren segurtasuna lehenetsiko dogula, eta ez dala berau bermatuko ez dauan zerbitzurik emongo.
Uda jatorku orain. Saia gaitezan gozatzen, eta egin daigun, ahal dala, bertatik bertara: bertoko dendatan erosiz, bertoko taberna eta jatetxetan janez eta edanez, bertako kulturaz, inguruaz eta berbakaz gozatuz. Eta egin daigun, lehen esan bezala, arduraz eta zentzunaz. Animo guztioi eta besarkada handi bana gehien sufritzen dozuenoi.
Larrabetzu es un pueblo vivo y, cómo no, queremos seguir siéndolo. Pero no hay vida sin salud, por lo que pedimos al vecindario que actúen con responsabilidad, porque el Coronavirus todavía está entre nosotros. Entre todas y todos saldremos de esta. Queremos un Larrabetzu alegre, solidario, dinámico, … y sano! SARRERA / PRESENTACIÓN
AURKIBIDEA
OBRAK......................................................................................4-5
GYN BERDEA. HERRIKO PARKEAK ...........................14-15
UDALETXEKO JENDEAURREKO ORDUTEGIA/ HORARIO DE ATENCIÓN AL PÚBLICO
Ekainetik irailera /de junio a septiembre. Astelehenetik barikura. De lunes a viernes 08:00 -14:00
• UDALETXEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 94 455 7029 • ANIMAZIO SOZIO- KULTURALA Anguleri Jauregia 94 455 82 71 • BAKE EPAITEGIA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09 • GIZARTE LANGILEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 • UDAL ARKITEKTOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 • UDAL BULEGOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 udala@larrabetzu.eus • HAURRESKOLA Andra Mari, 35 94 455 71 73 • ESKOLA PUBLIKOA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 81 72 • KZ GUNEA Anguleri jauregia 94 403 33 74 • FUTBOL ZELAIA Errebale, z.g. 635 722 696 • FRONTOIA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 82 76 • UDAL IGERILEKUA Lehendakari Agirre, 4 94 455 71 32 • OSAKIDETZAKO KONTSULTATEGIA Kontsultategia: 944 557 000 Hitzordua: 946 007 400 Larrialdiak: 944 100 000 Harremanetarako: Helbidea: Errebale 2 Telefonoa: 944 557 000