3 minute read
KONFINAMENDUAN EGINDAKOA
from Larrabetzu Bizi nº22
by editorialmic
LARRABETZUKO HERRIA PANDEMIAREN AURKA: HERRITARRAK, ELKARTEAK ETA UDALA ELKARLANEAN!
• Martxoaren 12an liburutegia, ludoteka eta kiroldegia itxi genituen. • Martxoaren 13an Udaletxea itxi genuen, baina beti pertsona bi egon dira telefono-deiak zein mezu elektronikoak erantzuteko. • Martxoaren 14an Haur-eskolako atzeko partea, txinboak-eta zigilatu egin genituen. • Martxoaren 16tik 20ra, konfinamenduaren lehen astean, hainbat Udal-bando publikatu eta zabaldu genituen. Besteak beste: konfinamenduan zer egin ahal den eta zeintzuk diren osasun-neurriak azaltzeko bandoa, erosketak Larrabetzun non eta nola egin ahal diren azaltzeko bandoa, gazteekin eratutako laguntzaile-sarearen berri emateko bandoa, erosketak egitean kontuan hartzeko neurriak zeintzuk diren azaltzeko bandoa... • Martxoaren 17an, gazteekin batera, laguntzaile-sarea martxan jarri genuen. Arestian aipatutako bandoa egin eta sare sozialetan horren berri eman eta zabaldu genuen. • Mankomunitatearekin koordinatu gara, eta Gurutz Gorriarekin kontaktu zuzena eta etengabea izan dugu (Txorierri mailan,
Advertisement
Derion koordinazio zentroa martxan). • Astero, udaletxetik, 60 telefono-dei egin izan ditugu. Adineko jendeari deitu izan zaio jakiteko zelan dauden eta zerbait behar duten ala ez (horrela egin izan dugu, astero, 2. fasean sartu arte). • Astero, gizarte-zerbitzuko langileekin batzarra-harremana, herrian arazoak zeintzuk diren aurreikusteko. • Laguntzaile-sarearekin koordinatuta 5-6 pertsonari erosketak etxera eraman dizkio zinegotzi-talde batek. • Azpikontratutako enpresekin batzar telematikoak egin ditugu, eta telefonoz harreman iraunkorra egon da. • Kontratuak mantendu: ORTZADAR, XAKER, ERAGINTZA,
CLYMAGROUP, AREATZA JARDINES, ARKITEKTOA,
EKONOMILARIA, AHOLKULARI JURIDIKOA… • Erromesen aterpetxea, Osakidetzari eskaini genion (herritar baten ideia izan da). • Herritarrekin batera, maskarak egiteko sarea martxan jarri genuen. Ia 1000 maskara egin ziren eta herritarren artean banatu genituen. Hala eskatu digutenean adineko jendearen etxeetara joan gara, beren-beregi, maskarak ematera. Horrez gain, EUDELek emandako maskarak (onak, txarrak ez ziren banatu) dendarien artean banatu genituen. • Apirilaren 8an, udal-langileek Elikagaien Bankutik janaria ekarri eta banaketa berezi bat egin zuten. • Kale-desinfekzioa ekimena abiatu genuen boluntarioekin batera, eta astero herriko kaleak desinfektatzen dira. • Apirilaren 26an Gora Haurtzaroa ekimenarekin bat egin genuen eta eguna antolatu genuen Txinpasmendi Guraso Elkartearekin eta Bizkargi Dantza Elkartearekin batera. • Deskonfinamenduko lehen fasean sartuko orduko beste Udalbando bat argitaratu genuen herritarrei arduraz jokatzeko eskatuz eta neurriak gogoraraziz. Bandoa atarietan itsatsi genuen eta plazan afixa handi bat jarri genuen. • Bizkargi Eguna dela eta Udal-bando bat argitaratu genuen,
Memoria Historikoarekin lotuz eta Ikurriña balkoian jartzera deituz. • Fotokopiak debalde egin dizkiegu beharrizana izan duten herriko ikasleei. • Merkatarientzako eta autonomoentzako diru laguntzak martxan. Parte hartze prozesua zabalik dago eta ekaineko plenoan onartuko da. • Ibilgailuen errolda krisiaren aurretik berritu zenez, ibilgailuen zerga ordaintzeko epea ekainaren 30era arte da luzatu da. • Herriko tabernariekin batzarra. Informazioa eman genuen eta euren Kezkak jaso genituen. • Maiatzan, Udal-langileak udaletxean lanean hasi ziren segurtasun eta osasun neurriekin: maskarak, manparak, gelak…. • Gazteek janari bilketa egin zuten beharrizana daukaten familientzat. Eurekin elkarlanean aritu gara janariak banatzeko. • Bideo bat egin dugu herriko medikuntza-arloko profesionalekin, oraindik arduraz jokatu behar dugula gogorarazteko. Horretaz gainera, AIKOR!-en iragarkia ipiniko da. • Larrabetzuko Umeen Kontseiluarekin (LUK) batera
Konfinamenduaren altxorrak ekimena abiatu dugu,
Larrabetzun egin diren sormen-lanak biltzeko eta, geroago, erakusketa bat egiteko. • Igerilekuak, udako txangoak…. Egin ala ez egin unean-unean aztertzen ari gara….. Enpresekin kontaktuan, Osakidetzako gomendioak aztertzen, EUDELek esandakoa kontuan hartzen… • Oraingoz, dena kontuan hartuta, eta osasuna lehenetsita, erabaki da igerilekuak ekainaren 15ean ez zabaltzea. Bandoa egin da eta sare sozialetan erabakiaren berri eman da.
ETORKIZUNERAKO, DATOZEN HILABETEETAN MARTXAN JARTZEKO:
• Kiroldegia erabiltzeagatiko urteko abonuaren zati proportzionala itzuli norbanako eta familiei. • Kiroldegiko ikastaroetan izena eman duten pertsonei ikastaroen dirua itzuli, modu proportzionalean. • Datorren urteko ordenatza fiskaletan aldaketak egitea aztertu.
KONFINAMENDUKO ALTXORRAK
Konfinamendu egoera ezarri zenetik ziur gaude etxe asko sormen laborategi bihurtu direla. Hori dela eta, Larrabetzuko Udalak, Umeen Kontseiluarekin batera, sormenak opari egindako hori jaso gura du, herriaren memoriarako altxor gisan.
Bakoitzaren zaletasunetatik, gustuetatik edo beharrizanetatik sortu edo sortuko duzuen horrek batuz herri-erakusketa bat antolatu nahi genuke.
Edozein motatako lanak izango dira ongi etorriak, sormenak ez baitu mugarik ezagutzen: margolanak, edozein materialez egindako eskultura zein eraikuntzak (legoak, maketak...), idazlanak (ipuinak, olerkiak...), musika konposizioak, abestiak, antzerkiak, argazkiak, bideofilm laburrak, etxean egiteko esperimentuak, sukalde errezetak... Azken finean, sormenak eskaintzen digun espazio zabal horretan sortutako edozer. Formatuari dagokionez, zuek aukeratutakoa: Teknologia berriak erabili daitezke, argazkiak, bideoak, audioak... edo eskulanak izan daitezke.
Ume eta nagusiei zuzendutako ekimena da hau. Bakarka sortutako lanez gain, badakigu egoera berezi honetan familiok, kolektibo moduan, artelan ugari sortu dituzuela, eta uste dugu polita dela elkarrekin egindako hauek ere jasotzea.
Ahal denean erakusketa bat egitea da asmoa, hala, lehiaketen epaietatik urrunduz elkargune bihurtu nahi dugu ekimen hau.
Zuon altxorrak ekartzeko modu bi aurreikusi ditugu: • Lan digitalak emailez: konfinamedukoaltxorrak@ gmail.com • Lan fisikoak: Errebalen, data eta ordutegi hauetan: - Ekainak 29 eta 30 - 11:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara