1 minute read
GYN BERDEA. HERRIKO PARKEAK
from Larrabetzu Bizi nº22
by editorialmic
BIODIBERTSITATE ZELAIAK GURE BERDEGUNEETAN
Dakizuenez, Gym Berdeako taldeak 5 urte daramatza gure herriko berdeguneentzako Naturarekiko alternatiba hurbilak bultzatzen. 13 gunetan jardun dugu eta oraingo honetan zuengana zuzentzen gara lan ildo berri bat partekatzeko.
Advertisement
Erreparatu diezaiegun Uri inguruan, Agarren, Eleizalden, Gaztelumendin… ditugun landa loretsuei. Ganaduzaleek kudeatutako belardiak dira, herbizidarik gabe tratatutakoak eta hazi transgenikoz inbaditutako pentsuen kontsumoa saihestuz; Beraietatik datorkigu bertokoa den elikagaia.
Begiratu ditzagun belardi hauek pixka bat hurbilagotik. Hazten uzteak, lore eta fruituen garatzea laguntzen du. Horrela, organismo sare anitza beraietan bizi daiteke: tximeletak, erleak, sirfidoak, karnabak, kalakak, txorruak eta baita belatzak, saguak, gabiraiak, hontzak, mozoloak, uzubiak, gauhontzak…
Azken 50 urteetan, belardi (eta laborantza lurrak) bertan behera uztearekin batera, baso-ustiapenak eta jardinak hedatuz joan dira. Lorategietan belarra soropil eran kudeatzen da. Belardietan ez bezala, mozketek belarkarak neurri handian murriztea eragiten du; eta euretariko gehienak ez dira gai loreak eta fruituak sortzeko. Horregatik, soropilaren biodibertsitatea askoz murritzagoa da belardietakoa baino.
Hori konpentsatzeko, Udal Gobernu Taldearekin batera, herriko berdeguneen diseinua kudeatzeko plana egin dugu, soropil gunea eta belardiak konbinatzeko. Horrela, biodibertsitatea bultzatuko dugu eta elementu bien arteko kontaktuaz gozatu ahal izango dugu. Herriko hiru gunetan hasiko gara lanean proiektuarekin: Basagurenalden, Miradoren eta Zubitalden. Guneak mugarritzeko pintatutako taketak jarri ditugu.
Zuen lankidetza eskatzen dugu aipaturiko kokaguneak zaintzeko.
PRADERAS DE BIODIVERSIDAD EN NUESTRAS ZONAS VERDES
Como sabéis, el equipo de Gym Berdea lleva 5 años en el impulso de alternativas cercanas a la Naturaleza para nuestros espacios verdes. Contamos ya con 13 zonas de intervención y nos dirigimos ahora a vosotras y vosotros para compartir una nueva línea de trabajo.
Pensemos en esas praderas floridas que aún podemos contemplar en los alrededores de la villa, en Agarre, en Elizalde, en Gaztelumendi… Son herbazales gestionados por baserritarras, que obtienen así un recurso alimentario que es local, libre de herbicidas y que evita los piensos, invadidos ya por las semillas transgénicas.
Miremos un poco más de cerca estas praderas. Dejarlas crecer permite el desarrollo de las flores y los frutos. De esta forma, toda una red de organismos pueden vivir en ellas: mariposas, abejas, sírfidos, jilgueros, tarabillas, verderones, así como cernícalos, ratoneros, gavilanes, autillos, mochuelos, cárabos, lechuzas. Esta primera temporada, implementaremos el proyecto en 3 zonas del municipio: Basagurenalde, Miradore y Zubitalde. Para delimitar las distintas zonas, hemos instalado estacas pintadas.