10 minute read

KORONABIRUSA LARRABETZUN

Next Article
OROIMEN TXATALAK

OROIMEN TXATALAK

Covid-19 LARRABETZUN

Bizi Larrabetzu aldizkariko ale honetan inoiz baino gehiago zuongana, herritarrongana, hurbildu gura izan dugu. Denok daukagu bizi izandakoaz, eta oraindik ere bizi dugunaz, berba egiteko beharra.

Advertisement

Dendaria, tabernaria, osasun-arloko langilea, laguntzasarean parte hartu duen gaztea, laguntza-saretik laguntza jaso duen adinekoa, batxilergoko ikaslea, desinfekzio-taldean parte hartu duen herritarra, maskarak egin dituen joskilea...

Gura genuke herritar guztion testigantza hemen jaso, baina hori ezin denez, herrikide batzuei eskatu diegu beraien esperientzia eta bizipenak kontatzeko lau galdera laburretan:

1. Zelan zaude? 2. Zelangoak izan dira zuretzat azken hiru hilabeteak? Zelan bizi izan duzu konfinamendua? 3. Zelan ikusten duzu etorkizuna? 4. Zelangoa izatea gustatuko litzaizuke?

En este número de la revista Bizi Larrabetzu hemos querido acercarnos más que nunca a la ciudadania del municipio. Todos tenemos la necesidad de hablar de lo que hemos vivido y de lo que seguimos viviendo.

Dependienta/e, tabernero/a, sanitaria/o, joven participante en la red asistencial, persona mayor que ha sido asistido por la red asistencial, estudiante de bachillerato, ciudadano/a que ha participado en el grupo de desinfección, elaborador/a de mascarillas...

Nos gustaría recoger aquí el testimonio de toda la ciudadania, pero como eso no es posible, hemos pedido a algunas vecinas y vecinos que nos cuenten sus experiencias y vivencias en cuatro preguntas breves:

1. ¿Cómo estás? 2. ¿Cómo han sido los últimos tres meses para ti? ¿Cómo has vivido el confinamiento? 3. ¿Cómo ves el futuro? 4. ¿Cómo te gustaría que fuera?

INES MENIKA

1. Ondo gagoz. Orain lehen baino hobeto. Lasaiago behintzat, bai.

2. Oso gogorra izan da pasa doguna, ze, batetik, lan asko eduki dogu. Ganera, lehenengotan gauza batzuk falta izaten ziran eta ezin genduzan dendan salgai imini. Hasierako sasoi hori oso gogorra izan da. Baina, hasierako urduritasun hori kenduta, jendea oso ondo portatu da eta beti egon da laguntzeko prest, eta eskerrak emoteko aprobetxatu gura dot.

Maila pertsonalean be gogorra izan da, ze alaba Lodresen dago bizitzen eta ezin izan dogu, eta orain be ezin dogu alkar ikusi.

3. Ez dakit nik, ba; motz ikusten dot, egia esan. Ez dakit zer dan hau guztia, inork be ez daki… Beldurragaz ikusten dot, ze, ondino, ez dot ikusten konpondu danik.

4. Pasa daitela hau dana gripe baten moduan, bukatu daitela eta datorrela normalidadea behingoz; oraintxe momentuan horixe da gehien gustauko jatana.

ANA SANZ

1. Poco a poco quitando el miedo a lo que hemos pasado....

2. Los últimos tres meses han sido un poco angustiosos porque no sabíamos cómo iban a venir las cosas. Mi marido y yo somos los dos autónomos y la verdad es que lo pasas mal sin cobrar nada y con muchos recibos para pagar....

3. Pues la verdad es que no lo veo muy bien porque para nosotros las fiestas del pueblo, el txakoli eguna, kuadrilla eguna.... nos inyecta una cantidad de ingresos que luego te deja pasar el año más tranquila y no lo vamos a tener, osea que no sé....

NAIA MADARIAGA

1. Orain hobeto, baina topera gabiz beharragatik eta abar. Umeak etxean dagoz eta gu lanean, eta hori ondo eroatea gatxa da.

2. Azken hilabeteak oso gogorrak izan dira, gure familia

Larrabetzutik kanpo bizi da, orduan ez da erraza izan familia ezin ikustea. ERTEan egon gintzazan eta ez gengian zer pasako zan. Ume bi txiki daukaguz eta batzuetan gogorra izan da dana... Buruari bueltaka parau barik... Ganera, beharrean hasi ostean, oin ardura umeak nogaz itxi... Logistika zelan egin daukagu buruan, eta buf!!! Oso gogorra dana!! Baina gero, herrien boluntario guztiak ikusten dozuz eta “subidoia” emoten deutsu horrek: gazteak jo ta fuego, sufaltadore-taldeagaz bikain, maskarak egiteko taldea... La oxtia... Herriaren jarrera txalotzekoa izan da.

3. Black is beltza ikusten dot, etorriko dana la terriblea izango da eta beldurragaz gauz, bai, beldurra... Batzuetan berba hori esatea... dekozan ondorioak itzelak dira baina holan sentiduten naz, beldurrez. Beharrean ez dakigu zer pasako dan, umeakaz ez dakigu zelan egingo dogun be, eta euran etorkizunak be arduratzen deusku. Umeak eta nagusiak ahaztu dabez/doguz pandemia honetan eta oso oso larria izan da hori niretzat.

4. Ez dakigu zelan bueltako diren eskolara eta horrek be arduratzen gaitu eta edukiko dabezen ondorioak be latzak izango dira.

LIDE GOROSTIOLA

1. Ondo nago. Egoera nola dagoen ikusita, pozik nago Ni neu osantsu nago, eta baita gurasoak eta semeak ere. Inguruan ere ez dut kasu larririk izan. Beraz, ikusitakoak ikusi ondoren, uste dut pozik egoteko modukoa dela.

2. Lehen hiru-lau asteak oso gogorrak izan ziren. Osasungintzaren eremuan inoiz bizi izan dugun egoerarik larriena izan da; ospitalean ez dugu sekula halakorik bizi izan. Nik neuk, mediku naizen aldetik eta gizartean dudan erantzukizunagatik, guraso eta semeengandik bakartzea erabaki nuen hasieratik:

lanetik etxera eta etxetik lanera besterik ez nuen egiten, guztiz isolatu nintzen. Oso gogorra izan da, baina uste dut hori egitea zegokidala. Erosketak egitera ere ez naiz atera kalera, nebak utzi dizkit etxeko atarian; eta, auzokideen laguntza ere izan dut, bai konpostarekin, eta baita bestelako beharrekin ere. Egoerarik makurrenean, pertsonen alderik ederrena ere ikusi dut: lankideen eta auzokideen arteko elkartasuna izugarria izan da, eta alde horrekin geratuko naiz. Kontzientzia kolektiboa hartu dugu, eta pozik nago zentzu horretan. Gure esku egon dena egin dugu, ulertu dugu guztiok genuela egoerari eusteko giltza, eta uste dut oso harro egon behar dugula egin dugun lan horrekin. Beti dago zerbait ikasteko, eta, argi dago, gertatu denari buruzko gogoeta sakona egin ondoren, zer ikasia izango dugula aurrerantzean ere.

3. Epe laburrean, uste dut, datozen hilabeteak borroka egitekoak izango direla. Hemendik gutxira neurri bereziak ezarri nahi dituzte, osasungintza sistemaren eta gure harremanen kalterako. Argi dut osasungintzan, formakuntzan eta irakaskuntzan inbertsioak egin behar direla. Osasungintza sistema publikoa behar dugu, eta aurrez aurreko arreta galdu ez dadin, ezarri nahi dituzten neurrien aurrean, bestelako proposamenak egin behar ditugu. Gizartearen kontzientzia aldatu behar da, hurkoan gehiago pentsatu behar dugu, eta elkartasunean sakondu.

4. Normaltasunera ahalik baldintza onenean itzultzea nahiko nuke, gizarte kontzientziatuago batean. Inbertsioena gakoa dela iruditzen zait: osasungintzan, formazioan eta irakaskuntzan aurrera urratsak egin behar ditugu.

Nolanahi ere, uste dut, norabide horretan lan asko dugula egiteko oraindik. Baikorra naiz, hala ere, uste baitut elkarrekin indarra eginez gero, lortuko dugula. Akaso ez berehalakoan, baina bidea urratuko dugu.

Eskerrak eman beharrean ere banaiz. Izan ere, senide, auzokide zein lagunen berotasuna sentitu dut momentu oro. Unerik gogorrenetan, hiz-asperturako edo negarrerako beharra izan dudanetan, gertutasun hori sumatu dut, eta oso eskertuta nago. Bestalde, haurrak ere aipatu nahi ditut: pandemia honen kudeaketan bazterrean geratu dira haurrak. Asko sufritu dute eta beraiek zaintzea dagokigu, gure etorkizuna baitira. Nagusiei buruz zer esan: beraiek zaindu izan gaituzte gu, eta dena zor diegu.

Beraiek zaindu eta babestea ere badagokigu.

JOSE LUIS MARTINEZ

1. Bien, estoy bien, y la familia también está bien. no podía venir, pero tiene el trabajo en Derio, así que mientras ha podido ha venido a comer conmigo. Y el resto, pues como todos, con el teléfono y demás.

3. El futuro lo veo muy difícil y habrá muchas personas que lo pasen mal. Ya había antes muchas que lo estaban pasando mal. ¿Qué va a pasar con esas personas que van a tener mas necesidades, que por desgracia son muchas, y cada vez más? Lo que se necesitan son puestos de trabajo. El patrón o el gran capital la solución la tiene fácil, y no va a tener nunca problemas, los problemas los tienen los que tienen que buscar el trabajo. Yo hecho de menos, de las personas que tienen capacidad para crear una empresa, interés para crear trabajo y aportar a la sociedad de manera honesta.

4. Tenemos que ser lo suficiente valientes y generosos para mirar todos por el bien común. Los que mandan que hablen de lo que el pueblo necesita y miren por el propio bienestar del pueblo sin tirarse los trastos a la cabeza. Durante estos próximos años , 3 o 4, que pueden ser muy duros, que se gaste lo menos posible en cosas superfluas; no necesitamos grandes cosas para vivir. Queremos vivir pero no hace falta vivir a lo grande. Y ser lo suficientemente inteligente para crear puestos de trabajo para los más necesitados. Todo el mundo.

MAITE MARTÍNEZ

1. Ondo nago, krisia gazi gozoa izaten ari da, baina alderik onenak aprobetxatzen saiatzearekin eta emaitza txiki batzuk ikustearekin pozik geratzen naiz.

2. Nik neuk ondo bizi izan dut.

Baserrian bizi garenez, itxialdia ez da hain latza izan. Gainera, lehen baino denbora gehiago izan dugu ortu komunalean lan egiteko, eta jadanik Galdakaoko Elkarlaguntza Sarean uzta banatzen gabiltza.

Hala ere, kanpoko berriek inpotentzia sentiarazi didate.

Jendea zelako etxeetan itxi behar izan den pentsatzea, ur eta argi arazoekin, janaria lortzeko baliabide asko moztuta, lagun ez diren etxekideekin, dirurik lortu ezin eta alokairua ordaintzen jarraitu beharrean... Eta poliziaren presentzia nola handitu eta zilegitu den ikustea, haien boterea handitzeko aukera izan dela sumatzea, eta

gehiegikeriak salatzeko espaziorik ez aurkitzea. AEBetako azken gertaerak agerikoenak izan dira, eta jendearen erantzunak argi apur bat eman dio kontuari. Baina uste dut horrelako erantzunak ez badira ondo antolatzen, duten potentzial iraultzailea galtzeko arriskua dagoela. Berdin pentsatzen dut gure inguruan sortu diren laguntza eta elkartasun keinu eta sareekin ere. Horiek bizimoduaren antolamendua aldatzeko potentziala izan dezakete, baina asmatu behar da nondik heldu. Dena den, oso esanguratsua da jendearen prestutasuna eta pozgarria da erantzuteko gaitasuna eta azkartasuna ikustea.

3. Oso latz ikusten dut. Aurreikusia zegoen krisi ekonomikoa izugarria izango da, eta jende asko oso larri ibiliko da.

Gizartea eta ekonomia antolatzeko modua aldatzen ez bada, horrelakoak ziklikoak izango dira beti. Poliziaren presentzia zilegitu dela ere uste dut, eta baita lege errepresibo batzuk ere. Horrek gobernua gero eta autoritarioago bihurtzea ekar lezake, jendearen oniritziz, eta beldur handia ematen du. Hala ere, inguruan antolakuntzarako esparru interesgarriak daudela uste dut, eta ni neu horietan nabilenez, errora begiratu eta erroari buelta emateko gogotsu gabiltzala ikus dezaket, hainbat esparrutan: etxebizitza, elikadura...

4. Amesteaz ari bagara, gustatuko litzaidake gaur egun existitzen den guztia iraultzea. Kritikoki eta zintzotasunez aztertzea zer den egungo mundutik aldatu nahiko genukeena, eta nola egin behar den. Etorkizuna komunala izateko: jendearen arteko harremanak elkartasunezkoak izatea, bata bestearekiko bizitzaren arduradun izatea, eta bakoitzak bere lana eta soldata izateak dakarren indiferentzia gainditzea. Bizitzeko behar ditugun bitartekoak denon artean eskuratu eta erabiltzea, eta ez bakoitzak bere etxean konpondu behar izatea.

OLAIA AGUAYO

1. Birritan pentsatu gabe erantzungo banu, primeran nagoela esango nuke. Ia hiru hilabete etxe barruan pasa ondoren, nire burua kaletik

“aske” ikustea ondo egotearen seinale dirudi. Baina, benetan, haserretuta eta iruzurtuta sentitzen naiz. Hiru hilabetez egon baikara albistegietako ziriak bazkaltzen eta afaltzen.

Eta orain ziri horien guztien kontra joateko ordua denean, tabernetako terrazetan gaude; zuritoak edaten eta gobernutik etorritako gezurrak ahazten. 2. Konfinamenduko asteak akademikoki frustranteak eta gogorrak izan dira. Lan karga handia jarri digute eta selektibitate hitzak munstro zatar baten aurpegia bereganatu du. Lehia eta presioa sentitzen dut uztailaren 6,7 eta 8an pentsatzen dudanean, lehen geneukana bainoa handiagoa.

Institutuan egunero eserita pasatzen genituen zazpi orduak, pantailaren aurrean pasa ditugu. Nekatuta eta ikasteko gogo gabe utzi naute klase telematikoek. Gainera, nire buruarekin egoteko denbora oso gutxi izan dut, sartu diguten erritmoaren eta monopentsamenduaren erruz:

SELEKTIBITATEA.

3. eta 4. Larrialdi egoera ez da bukatu. Egia da kalera irteteko baimenarekin iragana guztiz ahaztu dugula, eta orainaldia inoiz baino gogotsuago bizitzen ari garela. Baina badakigu gure bizitzen larrialdi egoera hurrengo kurban datorrela, kapitalismoak sortutako krisiaren ordaina gure gain nabaritzen baitugu beste behin. Benetako birusa nor den argi utzi du konfinamenduak: kapitala. Krisi honen aurrean gustatuko litzaidake ozen entzutea etxetik irten garela eta kalean gaudela, haserre eta inoiz baino zuhurrago.

AMAIA BARRENA

1. Ondo. Konfinamenduaren hasiera nahiko gogorra izan zan, ezjakintasun handiarekin, baina behin martxa hartuta, ondo.

2. Aldaketa handiak bizi izan ditugu gure egunerokotasunean. Nik hezkuntzan egiten dut lan eta hasieran telelanarekin zoramena izan zen. Aldaketa handiak nozitu genituen oso denbora gutxian. Konfinamendua mila egitekorekin pasa dut: telelanean, irakurtzen, musika entzuten, maskarak eta hainbat gauza josten... Udalak eta patchwork taldeak joskile sarea martxan jarri genuen eta oso hunkigarria izan da Larrabetzuko herriaren erantzuna.

Oihalak batu, moztu, egin, banatu... 900 maskara banatu dira herrian.

3. Bada, nahikoa zaila izango da lehengo egoerara berriro bueltatzea, baina apurka-apurka lortuko dogu. Badakigu ez dela bardina izango

4. Galdera zaila. Baina uste dut honetatik guztitik asko hausnartu beharko dugula danok, eta gauza txikiak askoz gehiago baloratuko ditugula. Momentuan momentukoa bizi eta aurrera egin beharko dogu datorrenarekin.

This article is from: