23
Edizioa / 2020ko udazkena
#KULTURASEGURUADA
2 2020ko udazkena BIZI LARRABETZU SARRERA / PRESENTACIÓN
Argitaratzailea: Larrabetzuko Udala / Lege Gordailua: BI-1309-2015 / Diseinua, maketazioa eta inprimaketa: ALDIZKARIAREN KOSTUA: 16 orrialde. 1.050 ale: inpresioa + edizioa + maketazioa + banaketa: 1.450 €
2020ko udazkena BIZI LARRABETZU 3
SARRERA / PRESENTACIÓN
HERRI BIZIA, HERRI OSASUNTSUA Udabarrian konfinamendua izan zan; geroago jai bako uda arraroa... eta orain zalantzaz beteriko udagoiena daukagu aurretik. Egoerak egoera, eta sasoiak sasoi, gauza bat argi dauka Larrabetzuko Udalak: lehentasuna osasunkrisiari erantzutea da. Baina hori ez da gure ardura bakarra, ezin gara horretan bakarrik geratu, izan be, sektore ugarik jasan dabe (eta ari dira jasaten) krisi hau. Osterabe geure burua “berrasmatu” beharra daukagu Larrabetzuk segidu daian izaten herri bizibizia. Horregaitik, eragile sozialakaz, auzokoakaz edota alderdi politikoakaz batera hainbat ekimen ipini behar doguz martxan tokiko beharrei erantzuteko. Segurtasun-neurri guztiak hartuta, bai, baina ezin dogu itxi bildurrak menpera gaizan, ezin deutsegu gauzak egiteari itxi; herria lez ekimena hartu behar dogu. Eta hori egiten saiatzen gara. Hona hemen adibide batzuk: udan, Kulturbilguneak antolatuta, makinatxu bat kultur ekitaldi egin dira, eta udazkenerako be egitarau oparoa osatu da; herriko kirol-taldeakaz batera kiroldegia erabiltzeko protokoloak sortu doguz; uztailean eta abuztuan igerilekuak zabalik egon dira, eta, COVID-19aren aurkako protokoloagaz, ederto joan da dana, eta Larrabetzuko herritarrei eta beharrean egon diranei zorionak eta eskerrak
AURKIBIDEA TELEFONO-GIDA .................................................................... 2
emon gura deutseguz, hain ondo jokatu eta hain ondo behar egin izanagaitik.
SARRERA ..................................................................................... 3
Hilabete gatxak datoz arlo ekonomikoan eta arlo sozialean. Burua zainduta eta segurtasun neurriak hartuta, baina bildur barik eta danok batera, herri moduan aurrera egin ahal izango dogu, eta, udalerri txikerra garen heinean, daukaguzan aukeren artean urtenbideak bilatu.
ORDENANTZA BERRIAK ....................................................... 6
Primero el confinamiento, luego el periodo vacacional excepcional sin fiestas locales. Ahora, tenemos ante nosotros un otoño lleno de dudas. El Ayuntamiento tiene claro que la prioridad es responder a la crisis sanitaria.
OROIMEN TXATALAK .......................................................... 16
Pero, no podemos quedarnos solo en ésto. Muchos sectores han sufrido (y sufren) esta crisis y necesitamos reinventarnos para que Larrabetzu siga siendo, como siempre ha sido, un pueblo vivo. Con los agentes sociales, con las vecinas, con los partidos políticos... debemos poner en marcha diversas iniciativas para responder a las necesidades locales. Con todas las medidas de seguridad que corresponden, sí, pero no podemos dejar que nos frenen los miedos. Debemos tomar la iniciativa como pueblo. Y en eso estamos. Algunos ejemplos: en verano, organizado por Kulturbilgunea, se han celebrado varios actos culturales, y hay organizada para el otoño una agenda muy completa; junto con los equipos deportivos locales hemos creado protocolos de uso del polideportivo; en julio y agosto las piscinas se han mantenido abiertas y en funcionamiento con las medidas contra el Coronavirus. Queremos felicitar a las vecinas y vecinos de Larrabetzu y a las trabajadoras y trabajadores por su comportamiento y su buen hacer. Vienen meses difíciles en lo económico y en lo social. Con todas las precauciones necesarias, venciendo los miedos y todos juntos podremos avanzar como pueblo y buscar soluciones, como municipio pequeño que somos, dentro de nuestras posibilidades
OBRAK ......................................................................................4-5
AURREKONTUAK ETA UDAL BIDEEN KATALOGOA......7 KORONABIRUSA. PROTOKOLOAK ............................. 8-9 KULTUR EKITALDIAK............................................................. 10 EUSKARALDIA ...........................................................................11 ELKARRIZKETAK.................................................................12-15
UDALETXEKO JENDEAURREKO ORDUTEGIA/ HORARIO DE ATENCIÓN AL PÚBLICO Astelehenetik barikura. De lunes a viernes 08:00-14:00 Asteartean / los martes: 08:00-18:00 • UDALETXEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 94 455 7029 • ANIMAZIO SOZIO- KULTURALA Anguleri Jauregia 94 455 82 71 • BAKE EPAITEGIA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09 • GIZARTE LANGILEA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 • UDAL ARKITEKTOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 • UDAL BULEGOA Askatasunaren plaza, 1 94 455 70 09/ 27 udala@larrabetzu.eus • HAURRESKOLA Andra Mari, 35 94 455 71 73
• ESKOLA PUBLIKOA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 81 72 • KZ GUNEA Anguleri jauregia 94 403 33 74 • FUTBOL ZELAIA Errebale, z.g. 635 722 696 • FRONTOIA Lehendakari Agirre, z.g. 94 455 82 76 • UDAL IGERILEKUA Lehendakari Agirre, 4 94 455 71 32 • OSAKIDETZAKO KONTSULTATEGIA Kontsultategia: 944 557 000 Hitzordua: 946 007 400 Larrialdiak: 944 100 000 Harremanetarako: Helbidea: Errebale 2 Telefonoa: 944 557 000
4 2020ko udazkena BIZI LARRABETZU OBRAK
Autokarabana aparkalekua Urrian amaituko dira autokarabanen aparkalekua berriaren eta udalerriko aisialdi-gunearen obrak. Aurrekontua, guztira, 245.000 eurokoa izan da En octubre finalizaran las obras del nuevo parking de autocaravanas y zona de esparcimiento del municipio. El presupuesto total ha sido de 245.000 euros
Ur sarea berritzea Belarrinagan Belarrinagako ur-sarea birmoldatzeko lanak amaitu dira. Fibrozementuzko tuberiak kendu eta berriak sartu dira. Obraren aurrekontu osoa 85.000 eurokoa izan da. Se han terminado las obras de remodelación de la red de agua en Belarrinaga. Se han eliminado las tuberías de fibrocemento. El presupuesto total de la obra ha sido de 85.000 euros
Plazako aterpea Apirilean plazaren aterpeko lanak esleitu ziren. Eskaintza onena egin zuen enpresa ZAMACOA S.A. izan zen. Irailean hasi ziren obrak, eta 20 asteko epean egitea aurreikusita dau.. Aurrekontua 196.700 eurokoa da.
Euri-urak eta ur beltzak bereizteko lanak Irailean hasi dira euri-urak eta ur beltzak bereizteko lanak. Jarduera guztiak Excavaciones Basauri enpresak egingo ditu, egindako lizitazioaren eskaintza onuragarriena baita. (145.000 euroko aurrekontua). Obra horiek garrantzitsuak dira 20 urte lehenagoko eraikuntzako akatsak murrizteko eta araztegiaren gainkarga dela-eta ibaiaren ondoko auzoetan uholdearriskuak gutxitzeko. Lehen fase honekin, arazoaren % 44 ezabatuko da. En septiembre han comenzado las obras de separación de pluviales y fecales. Todas las actuaciones las realizará la empresa EXCAVACIONES BASAURI, oferta más ventajosa de la licitación realizada. Presupuesto de 145.000 euros. Estas obras son
En abril se adjudicaron las obras de la zona cubierta de la plaza
importantes para eliminar los errores en la construcción de 20
a la empresa que realizó la mejor oferta: ZAMACOA S.A. En
años atrás y minimizar los riesgos de inundaciones en los barrios
setiembre han comenzado las obras y el plazo de ejecución
junto al rio por sobrecarga de la depuradora. Con esta primera
estimado es de 20 semanas. El presupuesto es de 196.700 euros.
fase se eliminara el 44% del problema
2020ko udazkena BIZI LARRABETZU 5
ZAINDU DEZAGUN HERRIA. ZAINDU GAITEZEN! Ibilgailurik gabeko gunea: ez bizikletarik, ez patineterik Andra Mari kalea (1etik 23ra) OINEZKOENTZAT bakarrik! Oinezkoak dira mugikortasun jasangarriaren mailarik ahulena eta babesgabeena, eta baita preziatuena ere. izan ere, denok gara oinezkoak, baina, batez ere, adineko pertsonak, mugikortasun murriztua dutenak eta abar. eta horiek babestu behar ditugu! Larrabetzun badaude bizikletaz eta patinetez ibiltzeko lekuak. halandaze, urriaren 1etik aurrera, Andra Mari kalea (1etik 23ra) oinezkoentzat bakarrik izango da.
Espacios libres de vehículos: sin bicicletas ni patinetes ¡Calle Andra Mari, (3-23) sólo para peatones! Las personas que caminan son el nivel más vulnerable, desprotegido y preciado de la movilidad sostenible. Todas las personas andamos, pero especialmente las personas mayores, personas con movilidad reducida…. En Larrabetzu hay suficientes espacios para andar en bicicleta y patinete. Teniendo en cuenta esto, a partir del 1 de octubre, la calle Andra Mari, (3-23) será sólo peatonal
ZAINDU DEZAGUN HERRIA….. NAHIKO DA! Azken asteetan auzokoen kexa ugari jaso ditugu ostiral-larunbat gauetan eskolako aterpean gertatzen denari buruz: zaratak, kristal apurtuak, zaborra lurrean, txiza hormetan... Argi daukagu aterpea DENONTZAKO lekua dela, denon gozamenerako gune bat. Baina horrexegatik, hain zuzen ere, zaindu eta errespetatu behar dugu. Ezin dugu onartu igande goizean txerritoki bihurtuta ikustea, are gutxiago txikienentzat arriskutsua izatea. Ezin da izan gutxi batzuk guztion ongiaren gainetik egotea. Eta ez denez gertaera horien berri ematen dugun lehen aldia, Ertzaintzarekin harremanetan jarri gara. Asteburuetako arazoa errepikatuko badira, salaketaren bidea baino ez da geratuko.
Las últimas semanas hemos recibido numerosas quejas del vecindario, referidas a viernes y sábados noche: ruidos en la zona de la escuela, cristales rotos, basura por el suelo, orines en las paredes de la escuela… Esta es una zona de disfrute para todos los habitantes del municipio. Pero para ello debemos respetar el entorno. No puede ser que porque algunas personas hagan lo que quieran sin pensar en los demás, el domingo a la mañana nos encontremos que esto es una cuadra y con riesgos para los más pequeños. No puede ser que algunos estén por encima del bien común No es la primera vez que hemos avisado de estos hechos. Si se vuelven a repetir estos hechos, no quedará más vía que las sanciones.
6 2020ko udazkena BIZI LARRABETZU
ORDENANTZA BERRIAK Beste urte batez, urrian, 2021erako ordenantza fiskalak onartuko dira. Aurten ordenantza berriak proposatuko dira diru-laguntza berriak eta udalaren zerbitzuak arautzeko.
Un año más, en octubre se aprobarán las ordenanzas fiscales para el año 2021 y este año también se van a proponer nuevas ordenanzas para regular nuevas subvenciones y normativas municipales.
Proposamen berri guztiak www.larrabetzu.eus webgunean eskegita daude. Ekarpenak aurrez aurre egin ditzakezue, proposamena udaletxera ekarriz edo posta elektronikoz edo telematikoki. Urriaren 21ean eztabaidatuko dira ordenantzak udal batzordeetan eta urriaren 28ko osoko bilkuran onartuko dira. Badago denbora ekarpenak eta hobekuntzak jasotzeko.
Todas las nuevas ordenanzas se encuentran en la web municipal, www.larrabetzu.eus. Podéis realizar vuestras aportaciones vía presencial, entregando la propuesta en el ayuntamiento o a través de mail o telemáticamente. El 21 de octubre se dabatirán las ordenanzas en las comisiones municipales correspondientes y el 28 de octubre se aprobarán en pleno. Hay tiempo para recibir aportaciones, mejoras.
Ordenantza fiskalak 2021 Bizi dugun aparteko egoera kontuan hartuta, Gobernu-taldeak, 2021erako udal-tasak eta prezio publikoak izoztea proposatuko du. Ez da igoerarik planteatu datorren urterako.
ORDENANZAS FISCALES 2021 Teniendo en cuenta la excepcional situación que vivimos, el equipo de gobierno va a proponer la congelación de las tasas municipales y los precios públicos para el 2021. No se plantea ninguna subida para el próximo año.
2021erako diru-laguntza berriak. • Larrabetzuko udalerrian gazteentzako etxebizitzak alokatzeko diru-laguntza Ordenantza honen bidez, lehen etxebizitzaren alokairua ordaintzeko Larrabetzuko gazteentzako diru-laguntzak arautu nahi ditugu. • Lehen sektoreko ustiategietarako diru-laguntzak Udalak beti esan du lehen sektoreak lehentasuna izan behar duela udalerrian. Ordenantza honekin laguntza zuzenak emango zaizkie udalerrian lehen sektorean lan egiten dutenei • Tximiniak garbitzeko diru-laguntzak. Udal-jarduerak eta zerbitzuak erregularizatzeko ordenantzak. Larrabetzuko Udaleko Gobernu-taldeak ordenantza arautzaile berriak martxan jartzea planteatu du • Larrabetzun auto karabanak eta etxebizitza ibilgailuak aparkatzea eta gaua igarotzea arautzen duen udal ordenantza • Larrabetzuko gazte-lokalei buruzko ordenantza berria 2021erako • Hilerriko zerbitzu eta espazio publikoen erabilerari buruzko udal-erregelamendua arautzen duen ordenantza
NUEVAS SUBVENCIONES PARA EL 2021. • Subvención de alquiler de vivienda para jóvenesen el municipio de Larrabetzu • Subvenciones para las explotaciones en el sector primario • Subvenciones para la limpieza de chimeneas. • Ordenanza municipal reguladora del estacionamiento y pernocta de auto caravanas y vehículos vivienda en Larrabetzu • Nueva ordenanza sobre los locales juveniles de Larrabetzu para el 2021 • Ordenanza que regula el reglamento municipal sobre el uso y utilización de los servicios y los espacios públicos en el cementerio
2020ko udazkena BIZI LARRABETZU 7
2021 AURREKONTUAK… HERRITARREN BEHARRAK LEHENESTEA Urrian eta azaroan, urtero bezala, Larrabetzuko biztanleek ekarpenak egin diezazkiekezue 2021eko aurrekontuei. Aurtengo uztailetik, Diputazioak % 20 murriztu du udalerriari ematen dion dirua. Lehen horniduren arabera, datorren urtean Aldundiak % 20 murriztuko du bere ekarpen ekonomikoa (aurten baino 350.000 euro gutxiago).
PRESUPUESTOS 2021. Durante los meses de octubre y noviembre, como cada año, los habitantes de Larrabetzu podréis hacer vuestras aportaciones a los presupuestos del 2021. Desde julio de este año, la Diputación ha reducido un 20% el dinero que aporta al municipio. Según las primeras provisiones, el año que viene reducirá un 20% su aportación económica (350.000 euros menos que este año).
UDAL BIDE PUBLIKOEN KATALOGOA Dagonilaren 13ko 273/2020 Alkatetza Dekretuaren bitartez Larrabetzuko Udalak honakoa adostu zuen: iragarki hau argitaratu eta 45 eguneko epean (azaroaren 10erarte) Larrabetzuko bide publikoen katalogoaren aurreproiektu grafikoa jendeaurrean jarri. Epe horretan zehar nahi duenak egoki ikusten dituen ohartarazpenak eta iradokizunak egin ahal izango ditu.
CATÁLOGO DE CAMINOS PÚBLICOS DE LARRABETZU Mediante Decreto de Alcaldía número 2020/273, de 13 de agosto, el Ayuntamiento de Larrabetzu acordó sacar a exposición pública durante 45 días (hasta el 10 de noviembre) desde la publicación del presente el anteproyecto gráfico del catálogo de caminos públicos de Larrabetzu. Durante este plazo quien lo estime oportuno podrá realizar cuantas observaciones y sugerencias estime oportuno.
KONTSULTAK: Udaletxean edo www.larrabetzu.eus
Consultas en el ayuntamiento o en www.larrabetzu.eus
Urte eta erdiko prozesu baten lehen urratsa baino ez da. Gero, memoria egingo da, hasierako onespena emango da eta alegazioak aurkeztu ahal izango dira.
Este es solo el primer paso de un proceso de año y medio. luego se realizará la memoria, la aprobación inicial y se podrán presentar alegaciones
8 2020ko udazkena BIZI LARRABETZU
KORONABIRUSA. PROTOKOLOAK Información en www.larrabetzu.eus
POLIDEPORTIVO DE LARRABETZU Astelehenetik barikura: 16:00 – 22:00 Astelehen, martitzen eta eguenak: 11:00 – 15:00 Zapatuak: 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00 •K ultur, gizarte edo kirol ekitaldiak antolatu ahal izango dira frontoian % 60ko aforoarekin. Antolatzailea ekitaldia egiteko beharrezkoak diren osasun eta segurtasun-neurri guztiez arduratuko da. • Kiroldegi osoan musukoa erabili behar da. • Kantxa alokatzeko eta gimnasioa erabiltzeko, aldez aurretiko hitzordua hartzea beharrezkoa izango da. Horretarako 944 558 276 telefono zenbakira deitu beharko da. • Kantxaren erreserba egiterakoan herriko kirol elkarteek izango dute lehentasuna. Kirol elkarteen izenean egiten diren erreserbetan horien kide diren pertsonek baino ezingo dute aritu.
•E rreserbak egiteko eskubidea abonatuta dauden pertsonek baino ez dute izango. •G imnasioan ezingo dira 4 pertsona baino gehiago egon aldi berean, eta beti gorde beharko dute segurtasun distantzia. •F rontoiko kantxan, kirola egiten ezingo dira 10 jokalari baino gehiago egon aldi berean, gehienez 4 pertsonako taldeetan banatuta. •E z da materialik utziko. Pertsona bakoitzak bere materiala eramango du. • Beste eskaerarik egotekotan, kasuan kasukoa aztertuko da.
UDAL—ARETOAK ERABILTZEKO ARAUAK. COVID-19 COVID-19. PROTOCOLO DE USO DE LAS SALAS MUNICIPALES
ANGULERI • Astelehen, astearte, eguazten, eguen eta barikuetan erabili ahal izango da. • Gehienez 30 lagun. • Sarreran eskuak garbitzea derrigorrezkoa izango da. • Maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da. • Se podrá utilizar los lunes, martes, miércoles, jueves y viernes. • Aforo máximo de 30 personas. • Lavarse las manos en la entrada y el uso de mascarillas será obligatorio.
ERREBALEKO ARETOAK • Martitzen, eguen eta barikuetan erabili ahal izango da. • Sarrerako aretoa: gehienez 15 lagun. • Areto txikia: gehienez 26 lagun. • Sarreran eskuak garbitzea derrigorrezkoa izango da. • Maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da. • Se podrá utilizar los martes, jueves y viernes. • Sala de entrada: máximo 15 personas. • Sala pequeña: máximo 6 personas.
• Lavarse las manos en la entrada y el uso de mascarillas será obligatorio.
Eskolaren eraikina ezin izango da beste jarduera batzuetarako erabili El edificio de la escuela no se podrá utilizar para otras actividades
Udal ikastaroak Udal-ikastaro guztiak (kirol-ikastaroak, gimnasia, zumba) aforo txikikoak izango dira, eta parte-hartzaileek beren materiala eraman beharko dute, edo erabilitako materiala desinfektatu. Irailean aurrematrikula bat egin da, dagoen eskaria jakiteko CURSILLOS MUNICIPALES Todos los cursos municipales (deportivos, gimnasia, zumba…) serán de aforo reducido, las personas participantes tendrán que llevar su propio material o desinfectar el utilizado. Durante el mes de setiembre se ha realizado una prematrícula para saber la demanda existente
2020ko udazkena BIZI LARRABETZU 9
LARRABETZUKO IRAKASKUNTZAZENTROEI LAGUNTZA EKONOMIKOAK Udalaren ardura ez izan arren, instalazioetan eta bertako langileengan inbertitzea erabaki du. Eskola: Bertako langileek bi gabeziren berri eman digute Udalean: garbiketa-ordu gehiagoren beharra eta irakasleentzako material higienikoaren falta. Udalak dagoeneko martxan jarri ditu neurriak: 1- % 20 handitu ditugu garbiketa-orduak. Hileko kostua 1.050 euro 2- Irakasleentzat 980 euroko material desinfektatzailea alderatu dugu.
Haurreskola: 1. Zentroko langileek eskatuta, 475 euroko balioa duen segurtasun-materialean inbertitu dugu, eta ordenagailu eramangarri bat erosi dugu (abuztuan instalazioetatik lapurtutakoa), eguneroko lanetarako beharrezkoa.
Eusko Jaurlaritzak bere betebeharrei ez diela erantzuten ikustean, Larrabetzuko Udalak erantzukizunarekin jokatu du, udal aurrekontuetatik behar horiei erantzunez.
AYUDAS ECONOMICAS A LOS CENTROS DE ENSEÑANZA EN LARRABETZU No es labor municipal, pero el Ayuntamiento ha decidido invertir en las instalaciones municipales y en sus trabajadores: Escuela: Los trabajadores han trasladado al Ayuntamiento dos carencias concretas: La necesidad de más horas de limpieza y la falta de material higiénico para el profesorado. El Ayuntamiento ya ha activado medidas al respecto: 1- Incremento de las horas de limpieza en un 20%. Coste mensual 1.050 euros 2- Compra de material desinfectante para el profesorado por valor de 980 euros.
Haurreskola: • En respuesta a la petición de las trabajadoras del centro hemos invertido en material de seguridad 475 euros y comprado un ordenador portátil (sustraído de las instalaciones en agosto) necesario para sus labores diarias.
Ante la nula respuesta a las peticiones realizadas por parte de los centros escolares al Gobierno Vasco, ente al que le corresponde su suministro, el Ayuntamiento de Larrabetzu ha actuado con responsabilidad, respondiendo a esas solicitudes desde el presupuesto municipal.
10 2020ko udazkena BIZI LARRABETZU
KULTURA SEGURUA DELAKO: LARRABETZUN BERTATIK BERTARA BERRIZ Udalak kultura babesten eta bultzatzen jarraitzearen aldeko apustua egin du eta Kulturbilguneak, Udalak finantzatuta, abuztuan-irailean hainbat ekitaldi antolatu ditu. Urrirako honako hauek daude programatuta: • URRIAREN 4an, 18:30ean, Eskolako aterpean, MATRIUSKA antzezlana. • URRIAREN 15ean, 19:00etan, Angulerin, LITERATURAZ BERBETAN: VHS eta OIER GUILLAN. • URRIAREN 16AN, 19:00etan, Eskolako aterpean, BERTSO SAIOA: MAIALEN LUJANBIO, ETXAHUN LEKUE, MIREN AMURIZA, UNAI ITURRIAGA. • URRIAREN 17AN, 19:00etan, Eskolako aterpean, KONTZERTUA: RUPER ORDORIKA. OHARRA: Guztion osasuna babesteko protokoloa adostu dugu. Aforoa kontrolatzeko saio bakoitzaren aurretik erreserba egin behar da, Angulerin izena emanda (944558271) edo kulturbilgunea@gmail.com-era idatzita.
KULTURBILGUNEAZ 2012an sortu genuen Kulturbilgunea. Udalak egin zuen deialdia kulturgintzan, euskalgintzan eta hezkuntzan aritzen zen herritar talde baten eskariz. Lehenengo batzar hartara, Udalean kultur elkarte legez erregistratuta geundenak batu ginen. Hasierako asmoa xumea zen, oinarrizko galdera batzuei erantzutea: nortzuk gabiz kulturgintzan Larrabetzun? zer antolatzen dugu? zenbat gara? Azpeitia edota Oñatiko esperientziak genituen eredu. Bi horietan, urteetan kulturgintzan ari ziren eragileak biltzen ziren, Udala barne, metodologia parte-hartzaile eta horizontala oinarri, funtsean, herriari kultur-politika bat proposatzeko. Azpeitiko eta Oñatiko esperientziek ez zuten bere horretan Larrabetzurako balio, baina baziren abiapuntu bat. Izan ere, nor aproposago herriari kultur-politika bat proposatzeko kulturgintzan dabizen eragileak heurak baino? Astiro astiro hasi ginen, batak bestearen lana ezagutuz, agendak koordinatuz, elkarte bakoitzean zenbat lagun genbizen zehaztuz, bakoitzaren asmoak, helburuak, nahiak, ezinak, oztopoak zein ziren mahaigaineratuz. Hasiera hartan, Udala deitzailea izaki, zinegotzi ordezkariari begira egiten genuen berba gehienok batzarretan harik
eta ulertu genuen arte, Udala herriko beste eragile bat dela, eskumen handiak dituena, noski, baina Larrabetzuko kulturgintzaren ekosistema osatzen dugun eragileen artean, beste bat dela, Txispamendi guraso elkartea, Itallen bertsoeskola, Bizkargi dantza-taldea edo Gaztelumendi abesbatza diren bezala. Orain, elkarri begira egiten dugu berba, elkarren lanarekiko begirunez, urteotan elkarregaz lor dezakegunak itzelezko potentzialitatea duela konturako garelako, Akarbaltz gauak, Maskarita egunak edo pandemiape honetan uztailetik urrira bitartean antolatu ditugun ekitaldiek izan duten erantzunak erakutsi diguten eran. Hutsuneak ere baditugu, nabarmenena 14-25 urte bitarteko larrabetzuarrentzako kultur proposamenetan asmatu ezina. Urteotan ez dugu lortu herrikide ditugun horiek Kulturbilgunean modu iraunkorrean parte hartzea eta ondorioa kezkagarria da. Heurekin elkarlanean ez bada, ezingo dugu Larrabetzurako kultur-politika integralik ez proposatu, ez eztabaidatu, ez adostu, ez gauzatu. Hileko bigarren martitzenetan batzartzen gara Kulturbilgunean, 17:30etik 19:00etara. Etorri ezin eta proposamenak dituzuenontzat helbide bat ere badugu, kulturbilgunea@gmail.com. Eta kalean, ziur gutakoren bategaz topo egingo duzuena.
2020ko udazkena BIZI LARRABETZU 11
EUSKARALDIA, GERO ETA HURBILAGO Bi hilabete baino gutxiago geratzen dira Euskaraldiaren bigarren edizioa hasteko, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo baita hizkuntz ohiturak astintzeko ariketa sozial hau. Aurtengo berrikuntza taldean ere parte hartzeko aukera da, ariguneak identifikatuz. Ariguneak 15 egun hauetan zehar euskaraz lasai aritzeko guneak izango dira. Larrabetzuko hainbat elkarte, denda eta tabernak arigune izateko izena eman dute eta orain herritarren txanda da.
Euskara hitz egiten edo ulertzen baduzu eta 16 urte baino gehiago badituzu, animatu parte hartzera. Horretarako sartu euskaraldia.eus web gunean eta aukeratu zure rola. Eta zu? Ahobizi edo belarriprest izango zara? Irailaren 16an egin zen Euskaraldiaren azken aurkezpena, Larrabetzuko udaletxean. Bertan, gure herriko erakunde eta elkarteei zera azaldu zitzaien: Euskaraldian entitate legez izena zelan eman eta ariguneak antolatzeko zer egin
EUSKARA IKASTEKO IKASTAROAK ETA DIRULAGUNTZAK Larrabetzuarrek aurten ere Larrabetzun bertan euskara ikasteko aukera izango dute, protokoloak eta segurtasunneurriak beteta, betiere, AEKren eskutik. Euskara-klaseak goizez zein arratsaldez izango dira: goizez, astelehenetan eta astearteetan, 09:30etik 12:30era; arratsaldez astelehen eta asteazkenetan zein astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:30era. Ikastaro horietan izena emateko epea zabalik dago oraindik, eta izena emateko edota informazio gehiago eskuratzeko honako telefono zenbakira deitu behar da:
Larrabetzuko eskolez gain, Derion, Txorierriko Udal Euskaltegian (94 454 00 62) zein AEK-ko Txepetxa euskaltegian (94 454 39 67 / 607 598 794), ere eman dezake izena euskara ikasi gura duenak. Edozelan ere, Larrabetzuko herritar guztiek jasoko dute Udalaren dirulaguntza, edozein euskaltegitan matrikulatuta ere. Dirulaguntzaren kopurua matrikularen % 75 izango da eta ikasturtea amaitutakoan emango da. Horretarako, asistentziaren % 80 bete beharko da.
12 2020ko udazkena BIZI LARRABETZU
KORONABIRUSARI AURRE EGITEN Aldizkari honetako udako alean COVID-19ari eta konfinamenduari buruz aritzeko Larrabetzuko hainbat herritarrengana jo genuen: herriko dendari bat, tabernari bat, osasun-arloko langile bat eta abar. Oraingoan ere Larrabetzuko herritarrengana jo dugu. Kasu honetan, baina, batetik, irakaskuntzaren alorrean bertatik bertara ari diren larrabetzuarrei egin gura izan diegu leku; eta bestetik, gure herriko kirol-talde zein kultur elkarteen ordezkarien iritzia ere jaso nahi izan dugu, konta diezaguten, batzuek zein besteek, nola bizi duten “normaltasun berria”,
koronabirusak eragindako arazo eta oztopoei nola egiten dioten aurre, eta etorkizun hurbila zelan ikusten duten. Halandaze, galdera bi hauei erantzuteko eskatu diegu elkarte eta taldeotako ordezkariei:
1. NORMALTASUN BERRIAN ZELAN JARRAITZEN DUZUE ZUEN OHIKO JARDUERAN? 2. ZELAN IKUSTEN DUZUE ETORKIZUNA?
2020ko udazkena BIZI LARRABETZU 13
Itxaso San Roman LARRABETZUKO ESKOLAKO IRAKASLEA 1. “Normaltasun berria” ez da erraza, gogorra da bai irakasle baita ikasleentzat ere. Eusko Jaurlaritzatik laguntza gutxi dugu, ez ditugu irakasle gehiago, esan zituzten horrek 1.000 irakasleak, non daude? eta ikasle kopuru berdinak ditugu geletan, hau da gela askotan 23-25 ikasle daude. Nola bermatu segurtasun distantzia?
Une honetan 800 ikasle ditugu, eta aspaldian egon behar zen eginda eraikin berri bat. Bizi dugun egoera dela eta, batxilergoko 2. mailako ikasleak Derioko beste eraikin batean, “Kultur Birika”n, kokatzea lortu da, eta hori lagungarria izan da, baina ez nahikoa dugun arazoa konpontzeko.
Gel hidroalkoholikoa, maskarillak etab, non daude? Larrabetzun Udalak erosi ditu. Irakasleoi asko eskatzen zaigu eta egoera guztietara moldatu behar gara baina inolako laguntza jaso gabe.
Langile guztion aldetik izugarrizko ahalegina egiten ari da gauzak ahal denik eta ondoen egiteko. Beharginen gehiengoa irakasleak dira, baina gainontzeko langileon lana ere ezinbestekoa da ikastetxeak ondo funtziona dezan; atezainak, garbitzaileak, jantoki eta autobusetako zaintzaileak, hezitzaileak, administraziokoak, …. Denok gara garrantzitsuak eta beharrezkoak.
Jarduerarekin bai jarraitzen dugu, baina dena moldatu behar izan dugu eta moldatzen joan behar gara zeren egun batetik bestera egoera aldatu daiteke .Orain iazko birpasoa egin behar dugu eta horretan gabiz baina ez dauka zer ikusia beste ikasturteekin. Ikasleak banaka egon behar dira gelan, talde lana zelan egin?
Nik egiten dudan administrazioko lanari dagokionez, pandemiaren aurretik ere lanez gainezka geunden. Bi pertsona gaude lan horretarako, baina aspalditik hiru egotea dagokigu dugun ikasle kopuruagatik. Ba, bizi dugun “normaltasun berriak” lanaren gainkarga areagotu egin digu, eta sarritan ezinezkoa dugu guztiari erantzutea.
Jolasorduan talde burbujatan egon behar dira eta euren mailako ikasleekin bakarrik jolastu dezakete eta eremu zehatz batean. Euria egiten badu gelan gelditu beharko gara denak ezin garelako egon aterpean.
Argi esan behar dut ezinezkoa dela “normaltasun berri”ra egokitzea beharrezko baliabide pertsonalak ez badituzte jartzen.
2. Etorkizuna? Egunez, egun joan behar gara ikusten zelan doan dena eta moldatzen joan . Bihartik harago begiratzeak ez du pena merezi.
Lurdes Etxebarria TXORIERRIKO INSTITUTUKO LANGILEA 1. Egia esateko, nahikoa “estresatuta” hasi dugu ikasturtea. Berez, gure ikastetxea, Txorierri Institutua, oso masifikatuta dago, eguneroko egoera normalean ere izugarrizko leku falta dugu.
2. Egoera aldatu egin da, argi dago; eta egoera berrira ohitzen joan beharko dugu, baina horretarako beharrezkoa da, aurrerago esan dudan moduan, Jaurlaritzak behar diren errekurtsoak jartzea, pertsonalak zein bestelakoak. Egoera honek langileoi, irakasle zein ez irakasle, eragiten digu, baina benetako arriskua ikasleen gainean dago, ikastetxean dugun leku faltak ezinezko egiten baitu ikasleek izan beharko lituzketen gutxieneko segurtasun neurriak errespetatzea. Ez da nahikoa langileon borondate hutsarekin. Eta ez du balio administrazioak hezkuntza komunitateak duen kezkarekin bat egiten duela esateak. Langileon ordezkariekin batu egin behar dira eta hezkuntza segurua lortzeko bitartekoak adostu.
14 2020ko udazkena BIZI LARRABETZU Josune Gezuraga TXINPASMENDI GURASO ELKARTEA 1. N ormaltasunetik gutxi izan du aurtengo ikasturte hasierak. Covid-aren aurkako protokoloak aldaketa ugari ekarri ditu eskolako antolaketan. Hezkuntza sailak protokolo hori sortzeko irizpide orokorrak bidali ditu, baina ez du baliabiderik bidali egoerak eskatzen dituen aldaketak gauzatu ahal izateko. Ardura osoa eskolaren bizkar utzi du. Gainera, irizpide horietako asko ez dira bateragarriak eskolako errealitatearekin eta oraingoan ere kaltetuenak ikasleak izaten ari dira. Guraso elkarteari laukoiztu egin zaio jantokiko kudeaketak ematen duen lana. Hezkuntzatik jantokirako datozen irizpideak ez dira oso argiak eta balaibide bardinekaz moldatu behar izan gara. Lan zaila izaten ari da, b danon partetik ipinita (langile, irakasle, guraso...) lortzen ari gara. Momentuz bertan behera utzi behar zian ditugu eskolaz kanpoko ekintzak. Batetik, eskolari eskatzen zaizkion talde burbuilak egitea bermatu ezin delako, eta bestetik, eskolako guneak eskola jardueretarako bakarrik erabili daitezkeelako. 2. O so zaila da momentu honetan ezer aurreikustea, egunetik egunera joan beharko gara momentuko egoera eta eskakizunei egokitzen.
Luis Mari Hormaetxe GAZTELUMENDI ABESBATZA 1. “Ikasturte” honen hasiera ez da arrunta izango, zeren ohiko entseguetarako tokia, eskolako liburutegia, ezin izango dogu erabili eta beste leku batean alkartu behar izango dogu. Lehenengo eta bigarren entseguak eleizan izango dira, eta gainontzekoak Udalak itxitako beste toki batean. 2. “Derrigorrezko oporraldi” luze honetan egin doguna zera izan da: bideoan abesti bat grabatu, kontuan izanik martxoan Andra Mari eleizan eskaini behar genduan emanaldia bertan behera geratu zala. Eguberri garaian urtero egiten diran ekitaldiak prestatzeko gogotsu gagoz.
Exahun Lekue ITALLEN BERTSO ESKOLA 1. A rduraz bizi dogu. Gurea alkartea txikia da eta nahiko dinamika ohikoa eroateko asmotan gara. Udan oporrak hartu
genduzan klaseeri jagokenez, eta oraintxe hasiko gara barriro osasun neurriak jagonda. Bestetik bertsosaio pare bat antolatu ahal izan doguz eta pozik gagoz horregaitik. 2. Z alantzaz beteta. Bertso eskolako asteroko dinamikan ez dogu arazo handirik ikusten, baina saioeri jagokenez bai. Aurten bertso afaririk ezingo dogu egin eta gabonetako saioa be orain artean lez behintzat ez. Baina bertsotan ohituta gagoz inprobisatzera eta asmatuko dogu zer edo zer!
Jone Jauregi BIZKARGI DANTZA ELKARTEA 1. Guretzako ez da heldu “normaltasun” hori ere. Ez dugu lokalik entsaiatzeko eta beraz oraindik ez gara gure jardunarekin hasi. Umeen taldeen kasuan, beste eskolaz kanpoko ekintzekin gertatzen den moduan zalantza asko ditugu baliabideei, irakasleei eta hartu beharreko neurriei dagokienez. Eta gainera herrian dauden beste eskaintzek duten indarrak indar gabe uzten du gure eskaintza. Nagusien taldearekin, ordea, helduagoak izanda saskibaloi zelaian entsaiatzen hasteko asmoa dugu baina neguan beste aukeraren bat bilatu beharko dugu. 2. Baltz. Ez badugu laguntzarik jasotzen lokala bilatzeko... Umeen dantzekin ezingo genuke jarraitu eta nagusiekin, txandak eta espazio desberdinak antolatu beharko genituzke.
I ban García URITARRA 1. Guk, jakindako neurriak kontuan hartuta, normaltasunez hartu dogu lana. Dagoeneko, lehenengo taldea lanean hasi da eta federatutako beste hiru taldeen zein futbol-eskolako taldeen inguruko barrien zain gagoz: bai Bizkaiko federazinoaren aldetik, bai Bizkaiko Foru Aldundiaren aldetik jaso beharrekoen zain. 2. Esan behar dogu ez daukagula esperantza handirik denboraldia hasi eta amaitu ahal izango dogunik osorik. Hobe liteke oker bageunde, baina ez dauka horren antzik.
2020ko udazkena BIZI LARRABETZU 15
Joseba Ortuzar HORI BAI
adostuta, ume eta nagusien entrenamenduak egitea lortu genuen.
1. E zin dugu esan “normaltasun berri” hau erreza denik guretzat. Konfinamendu garaian gure jardunarekin aurrera egiteko hainbat oztopo izan genituen; dena den, zenbait ekintza antolatuz herritarrek beraien etxeetatik parte hartu eta gure berri izan zuten behintzat. Gaur egun ere hor diraute ezarri dizkiguten oztopo horietako batzuk. Lokalaren erabilera, adibidez, asko murriztu behar izan dugu, segurtasun neurriak bete ahal izateko, eta ondorioz, askatasun politikoak ukatu zaizkigu, biltzeko zailtasunak izan baititugu. Dena den, orokorrean, gazteok jasotzen ari garen kriminalizazioak ekarri dizkigu ondoriorik gogorrenak; izan ere, askotarikoak dira gazteek parte- hartzen duten espazioetan ezartzen ari diren neurri zentzugabe eta gogorrak (isunak edo espazioen ixtea, esaterako), eta horrek, gure jardunarekin aurrera jarraitzeko orduan ezjakintasuna eta beldurra sortzen digu. Oso handia da egoera honetan gazteok jasaten dugun presioa eta, ondorioz, lanean ari bagara ere, ziurgabetasun handiarekin dihardugu.
Orain, berriz, eskoletako ikastaroaren hasierarekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak aginduta, umeen entrenamenduak eta txapelketak ezin dira egin. Bai, ordea, federatuenak.
2. “Normaltasun berri” honek normaltasun itxura hartzeak beldur handia ematen digu. “Normaltasun berri” honen baitan etorkizuna nahiko beltz ikusten dugu, kanpora begira edo herrira begira behintzat. Gure orain arteko jarduna guztiz moldatu beharko genuke egoera berrira egokitzeko, eta zenbait ekintza bertan behera utzi beharko genituzke. Dena den, egoera honek ekarri ditzakeen alde onez jakitun gara, eta kanpora begira ez bada ere, barruan, kasu honetan asanbladan bertan,beti daude hobetu beharreko aspektu batzuk. Tarte hau horretarako ere baliatu nahiko genuke: asanbladako harreman eta jarreren inguruan hausnartzeko, espazioaren erabileraren inguruan eztabaidatzeko, belaunaldi berriek Hori Bairekiko atxikimendua eskuratzeko hemendik aurrera, inoiz baino indartsuago jarduteko.
Gorka Saratxo OLARRETA PILOTA ELKARTEA/ESKOLA 1. “Normaltasun berria” zalantza askorekin bizi dugu. Orokorrean garai zaila da. Bizkaiko pilota federazioarekin eta Larrabetzuko Udalarekin harreman estua daukagu, eta ahalegin handia egiten gabiltza danon artean entrenamendu eta txapelketak aurrera eramateko. Izan ere, hiru hilabetez geldirik egon ostean, uda honetan, Udalarekin
Egoerari oso penagarria deritzogu, umeak eskolan eta kalean, arauak gordeta, elkarrekin egoten direlako, baina frontoira ezin dira joan. Normaltasun berri hau kontraesanez beteta dago. Komenigarria izango litzateke esparru txikietan, gure kasuan kirol jarduerak egiten uztea (oraingoz Larrabetzuko umeen arteko entrenamenduak), beti ere Udalarekin adostuta, eta segurtasun neurri guztiak beteta. 2. Etorkizuna inkognita bat da, baina guzti honen ikasgaia ikasita aterako garela itxaropena daukagu. Besteak beste, garbitasuna eta higienea gure eguneroko bizitzaren zati garrantzitsua izan behar dela, ingurunea eta norberaren osasuna zainduko dugula, kirola egitea funtsezkoa bilakatuko delarik.
Ainara Berasaluze TXOKOAN PILOTA ELKARTEA 1. Nik ez nioke deituko normaltasun berria, errealitate berria deituko nioke. Hau ezin da bihurtu normaltasuna. Egoera honetan moldatu egin behar ditugu entrenamenduak segurtasun neurriak errespetatzeko. Taldeak txikiagoak dira eta ez dago kontakto fisikorik. Lehen egiten genituen ariketa batzuk, eskutik helduta adibidez, orain ezin ditugu egin. Frontoian sartzerakoan temperatura hartzen dugu eta eskuak garbitzen ditugu. Gure arteko harremana ere aldatu egin da. Guk beti egin ditugu planak elkarrekin, partiduak ikustera joan izan gara, afariak, urtero egiten dugu irteera bat...aurten ezin da ezer egin. Eta ekintza horiek indartzen gaituzte elkarte moduan. Gainera, ikasturte honetan ezin izango dugu urtero egiten dugun topaketa antolatu, ezin izango gara elkartu Bartzelonako lagunekin, faltan botako dugu. 2. Denborarekin dena lehengora bueltatzea espero dut. Elkarte moduan gauzak elkarrekin egin nahi ditugu, taldekideak gara baina lagunak ere bagara. Lagunen arteko harremanak mantendu egin behar dira, eta egoera honetan gauza pila bat ezin dira egin. Nire aldetik, urteroko topaketa berreskuratu nahiko nuke, txokoaneko irteerak...esperientza polita da elkarte honetan parte hartzea, eta hori ezin da galdu.
16 2020ko udazkena BIZI LARRABETZU
OROIMEN TXATALAK Argazkiak: Andra Mari kalea Alberto Albaizarrek emandakoak dira. Argazki, dokumentu eta objektuen bilketa egiten ari gara: Larrabetzuko Oroimena poriektua garatzeko 1936ko gerrako (edo aurreko) eta diktadura sasoiko materialak (argazki, eskutitz, eskola liburu,
objektu…) identifikatu eta bildu nahi ditugu. Etxean zerbait baduzu, eraman itzazu Anguleri kultur etxera. Argazkia atera edo eskaneatu ondoren itzuliko dizugu.