ERREPORTAJEA / REPORTAJE
PARTE HARTZERAKO PROZESUA PRESTATZEN DEN BITARTEAN, ORDENANTZAK ANIMALIAK EDUKITZEA ARAUTZEN DU
2021ean Laudioko Udalak eguneratu egin du animaliak izateko eta babesteko ordenantza. Gainera, udalbatzak, martxoan, onartu egin zuen prozesu-parte hartzailea abiatzea, txakurrentzako aisialdi guneen kokapenak lantzeko. Laudioko Udalak eguneratu egin du animalien babesa eta edukitzea arautzen duen ordenantza. Dokumentu hori aldatu gabe zegoen 1990eko hamarkadaren erdialdetik eta tokiko erakundeak berritu ditu bere edukiak, gizartean bizi izan diren eraldaketei erreparatuta. Izan ere, herri honetan, beste hainbatetan bezala, areagotu egin dira etxeetan bizi diren animaliak eta udalaren ardura da zaintzea osasun publikoa, maskoten ongizatea eta animaliak dituzten eta ez dituztenen arteko elkarbizitza. Finean, gatazkak ekiditeko laudioarren artean, arauak eremu erregulatzailea, zeinak adierazten dituen jabeen betebeharrak eta debekuak. Zentzu horretan, testuak exijitzen du identifikazioa udal erroldan jasotzea, dagokion tasa ordainduta. Halaber, eta animalia bera aintzat hartuta, mugak ezartzen dira, bermatzeko higiene eta osasun, ongizate eta segurtasun baldintzak egokiak direla. Zehazki, urtebetetik gorako animalia bakarra hartu ahalko da 40 metro. Kezka hori baztertu gabe, aurreikusi da animalia abandonatuen egoera. Horrelako txakurrak Udaltzaingoak jasotzen ditu eta Armentiako Animalien Babeserako Zentrora eramaten ditu. Mikrotxiparekin identifikatuta egongo balitz, jabeari jakinarazpena bidaliko zaio eta zazpi egun izango ditu maskota berreskuratzeko, bere egonaldiak ordainduta zentroan sortu dituen tasak eta gastuak. Epe hori gaindituta animaliaren bila joan izan ez balitz, txakurra adopzioaren zain geratuko da eta abandonatutzat joko dute. Gauzak horrela, zigor espedientea abiatuko da jabearen kontra. Araudiak xedapen zehatzak jasotzen ditu ere arriskutsutzat jotzen diren animaliei begira, garraio baldintzei buruz, eta isunak jartzea animaliak gizaki bat erasoko balu, edo alderantziz, pertsona bada erasotzailea. Testuak barne hartzen duen kasuetako bat da soilik, eta hainbat kategoriatan sailkatu dira. Isun arinak daude, adibidez, txakur bat aske joateak hiri eremu publikoan 60 eta 750 euro arteko zigorra dakar. Arau hauste larriak dira, esaterako, animaliari txertorik ez jartzea edo potentzialki arriskutsua den txakurra eramatea mozal eta katerik gabe, eta 750 eta 1500 euro arteko isunak ekar ditzakete. Azkenik, zigor oso larritzat jotzen dira maskotak abandonatzea edota potentzialki arriskutsuak diren txakurrak edo bestelako animaliak izatea baimenik gabe. Kasu horietan isuna 3.000 eurokoa izan daiteke. Dokumentuaren nondik norakoak ezagutu nahi dituztenek, aukera dute horretarako www.laudio.eus udal webgunean.