ERREPORTAJEA / REPORTAJE
Europako Kontseiluak Laudioko Udala aintzatetsi du Gobernantzaren Bikaintasunaren Europako Zigiluarekin Laudio da ELOGE zigilua jaso duen Arabako lehen udalerria; harekin, guztira, zortzi euskal udalek dute tokiko gobernuei ematen zaien Europako kalitate bereizgarririk handiena Laudio da ELOGE zigilua jaso duen Arabako lehen udalerria; harekin, guztira, zortzi euskal udalek dute tokiko goernuei esleitzen zaien Europako kalitate-bereizgarririk handiena. Abenduaren 16an, Eudelen Bilboko egoitzan egindako ekitaldian, Laudioko Udalak, Ander Añibarro alkatea eta Ander Larrinaga Funtzio Publikoko zinegotzia bertan zirela, Gobernantzako Bikaintasunaren Europako Zigilua (ELoGE 2020) jaso zuen. EloGe zigilua ere gaur banatu zitzaien Irungo eta Ermuko udalei. Kristalezko dodekaedro batek adierazten du, eta Europako bereizgarririk handiena da gobernu onaren hamabi printzipioren zerrenda batean bikaintasunkalifikazioa egiaztatzen duten tokiko gobernuentzat. Printzipio horiek Europako Kontseiluak kalitate eta berrikuntza demokratiko goreneko estandar gisa ezartzen ditu. EUDEL da EAEko udalerrietan zigilua ematen duen 2017tik egiaztatutako eskualdeko plataforma. ELoGE ebaluazioa 97 adierazleko tresna batean oinarritzen da. Tresna horri esker, herritarrentzako zerbitzu publikoen eskaintzak dituen indargune
eta hobekuntza-arloak identifikatzeko aukera dute tokiko agintariek. Pandemia garaian, ELoGE zigiluak tresna baliotsua da udalentzat, haren printzipioak garapen iraunkorrera helburuekin (GIH) bat datozelako. Hala, etorkizuneko erronkei eta eraldaketa sozialei begira, tokiko erakundeak sendotzeko tresna lagungarria da. Europako zigulua bi urtean behin berritu behar da. Zigilua lortzeaz gain, EUDELen proiektuak udalei gobernantza onaren etengabeko ebaluazio-prozesuan laguntzeko balio du eta, horrela, etengabeko hobekuntzaren pizgarri izan nahi du. ELoGE zigiluaren hirugarren deialdia da EAEko udalerrietan. 2017an, Europako Kontseiluak EUDEL egiaztatu zuen, EAEko udalerrietan Bikaintasun Zigilua emateko. 2017an eta 2018an lehenengo bi edizioak egin ziren hirugarrenean, aurten, guztira 16 udalek parte hartu dute; horietatik, dagoeneko zigilua duten 7 udalek. Orain arte, Europa osoko 100 udalerrik baino ez dute Europako Kontseiluaren zigilua. EAEko udalerriez gain, Kataluniako udalerri bat ere badago zerrenda honetan, Parets del Vallés.