BERDINTASUNA / IGUALDAD
Laudio indarkeria matxistaren aurka LAUDIO CONTRA LA VIOLENCIA MACHISTA Berdintasun Zerbitzuak, Estatu Itunaren funtsekin batera, indarkeria matxistaren aurkako seinaleak diseinatu ditu, “Laudio indarkeria matxistaren kontra/ Llodio contra la violencia machista” leloarekin, udalerriko sarbideetan jarriko dituztenak. Ekimen honek Udalak indarkeria matxistaren aurka urte hauetan egindako lana osatzen du. Indarkeria matxista gaitzesteko jarrera irmoa da maila sozial eta instituzionalean. Puntuak honako hauek izango dira: Goienuri kalea, Gardea kalea, Gasteiz kalea, Atxeta kalea, Zumalakarregi saihesbidearen irteera-konexioa. Eta seigarrena Lamuza parkeko sarrera nagusiko atean (oinezkoentzako gunean). Gogoan izan, jarraitzen direla eskuragarri emakumeei, seme-alabei, indarkeria matxistaren biktimei, senideei eta auzo-komunitateei laguntzeko harreman-kontaktuak. Euskadin, indarkeria matxistaren biktimei premiazko arreta emateko euskal erakundeek eskaintzen dituzten baliabide eta zerbitzu guztiek ere martxan jarraitzen dute, hala nola SATEVIk 24 orduko telefono bidezko arreta-zerbitzuak, hala nola 112 larrialdiko aplikazioa, entzumen- edo hizketa-zailtasunak dituzten pertsonentzat eskuragarri dagoena eta GPS sistemaren bidez lokalizazioa erraztu dezakeena. Baita 900 840 111 telefonoa informazioa eskatzeko. Laudioko Udaletik, ildo berari jarraituz, behar duten emakumeen eskura mantentzen da Udaleko Emakume eta Berdintasun Zerbitzua.