Llodio Municipal Octubre 2022

Page 26

ERREPORTAJEA / REPORTAJE

ESPAZIO PUBLIKOAREN ERABILERARAKO ARAUDI BERRIA ABIAN Iraila hilabete garrantzitsua izan da espazio publikoaren erabilerari dagokionez Laudion, bertan egiten diren jarduerak arautuko dituen ordenantzari argi berdea eman baitzaio.

Iraileko udalbatzan eman diote hasierako onarpena espazio publikoaren erabileraren inguruko ordenantzari. Horren ostean, erakusketa publikoaren epea amaituta helegiterik jasotzen ez bada, automatikoki indarrean sartuko da araudia. Testu honekin udal gobernu taldeak eremu berari eragiten dizkioten arau anitzak bakarrean jaso eta bateratu nahi izan ditu, bikoizketekin amaitzeko eta koherentzia gehiago emateko irizpide multzo horri. Ez bakarrik horretarako, aintzat hartuta herritarrek gero eta gehiago baliatzen dituztela kaleak euren egitasmoetarako, tokiko erakundearen asmoa izan da horri lotutako irizpide guztiak agiri berean elkartzea, laudioarrek modu sinpleenean izan ditzaten eskura.

Nola ez, dokumentuaren zati handi bat terrazei dagokie, baina honen helburu nagusietakoa izan da ekintza mota bakoitzak prozedura eta baldintza propioak izango dituela zehaztea. Halaber, dokumentu bakarrean dena jasotzean, elkarteei lana erraztu nahi diete, euren eskubide eta betebeharrak ezagutu ditzaten. Finean, arautegi hau ez da kontrolerako edo inposiziorako gogoaren emaitza, baizik eta jende orok argi eta garbi izan dezan zertarako eta nola erabili behar den espazio publikoa elkarbizitza bermatzeko. Izaera horren isla da araudia patxadaz landu izana, lantaldea sortu izana ostalaritza zein merkataritza sektoreko kideekin eta parte hartze prozesua bultzatu izana. Hain zuzen ere, jarrera horren eskutik, herritarrek gogoko ez zituzten


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.