ERREPORTAJEA / REPORTAJE
SANTA LUZIA ABESBATZA, 50 URTEKO KANTU ETA BIDAIAK Santa Luzia Abesbatzak mende erdiko historia bete du aurten. Urrian kontzertu handi eta parte-hartzailearekin ospatuko dute singladura.
Duela 51 urte Aceros enpresako langile talde bat Gabonetako abestien errepertorio bat prestatzeko bildu zen. Ekimen honek, azkenean Santa Luzia Abesbatza izango zenaren ernamuina ekarri zuen. Hala, esperientzia atsegina izan ondoren, langile horiek zuzendari baten bila aritu ziren buru-belarri, Juan José Aparicio Esteban izendatu arte, eta pertsona gehiago erakarri zituzten proiektura. Hasieran enpresa berekoak ziren eta gero bestelakoenak ere. Lehenengo urte horietan hainbat lehiaketatan parte hartu zuten, eta batzuetan gailentzea lortu zuten. Nolanahi ere, bere garaipenik handiena bidaiak eta Euskal Herriko abesti herrikoiak mundu osoan zehar erakusteko grinak markatutako dinamika ezartzea izan zen. Horrela, 50 urte hauetan, munduaren zati handi bat zeharkatu dute:
Argentina, Errusia, Alemania, Portugal, Frantzia, Hungaria, Italia, Ingalaterra... Herrialde horietan euskal ondare kulturalean sutan grabatutako piezak abestu dituzte: “Ume eder bat”, “Kanta berri”, “Boga Boga”, “Kitolis”.... Guztira, 178 pertsonak parte hartu dute istorio koloretsu honetan eta gaur egun Santa Luzia 22 kidek osatzen dute. Ibilbide horretan pasadizo bitxiak ere egon dira, hala nola koralak “Un, dos, tres” telebista programa famatu eta enblematikoan parte hartzea. Ospakizuna Efemeride honi amaiera bikaina emateko, abesbatzak kontzertu berezia eskainiko du urriaren 29an udal kiroldegian. Toki honetan herriko musika sarearen zati handi bat bilduko