AGURRA Udalerriaren garapena bermatuko dute. Honako gai hauek funtsezkoak direnez, Ibarraren ikuspegitik lantzen ari gara, betiere herritar guztien parte-hartzea ahaztu gabe: bideak; herriko merkataritza; turismoa, enpresa berriak sortzea eta enpresa sarea berpiztea; gazteen lana; gizarte zerbitzuak eta hezkuntza hobetzea; eta auzokideen ongizatea, bizi kalitate hobea izan dezagun. Era berean, gure festek aukera paregabea eskaintzen dute Ibarraren irudi ona zabaltzeko. Horregatik, hain zuzen, aitzina begiratu behar dugu baikor, Ibarra gero eta dinamikoagoa eta emankorragoa izan dadin, eta itxaropenez beteriko etorkizuna izan dezan.
A
uzokide eta bisitari agurgarriak: Urtero bezala idazki honen bidez Ibarreko auzokide orori eta Sarrigurengoei bereziki egiten diet agur, eta, nola ez, Udalbatzaren izenean eta nirean festa zoriontsuak opa dizkizuet. Sarrigurenek festak hasiko ditu inoiz baino ilusio handiagoz, buru belarri sartuko baita ospakizunean, harro, bakean, eta errespetu eta elkartasuna adieraziz. Bizikidetza eder hori gauzatu egiten da Ibarreko herritar guztiok balioak finkatzeko egiten dugun ahaleginean. Hura da, hain zuzen, gure gizartea batzen duen sarearen oinarri, eta hegalak ematen dizkigu berritzaileak izateko, proiektu berriekin amets egiteko eta errealitatean gauzatzeko. Eguesibar eraldatu, hazi, bilakatu eta aurreratzen ari da. Poz handia da enetako eta lehendakari nauen Udalarendako bide horretan parte hartzea herritar guztiekin batera. 2018/19ko ikasturtean institutua egina egonen da, eta beste proiektu batzuk gure erronka handienak izanen dira: kultur etxea, kiroldegia, herri zaharra berritzea eta 0-3 urteko haur eskola berria. Aurten ere konpromisoak beteko ditugu, eta elkarrekin lan eginen dugu herritarrek dituzten arazoak konpontzeko. Izan ere, guztion arteko lanak eta Ibarreko herri guztien elkartasunak
FIESTAS DE SARRIGUREN 2017 | JAIAK
Festa Batzordeak egitaraua egin du, eta han parte hartu dute entitateek, talde politikoek eta udal alorrek. Hain zuzen ere, taldeko kideei eskertzen diet bereziki ahalegin eta saiakera handia egin izana. Nire esker ona Udaleko departamentu guztiei, Kultura, Zerbitzu Anitzak eta Udaltzaingo zerbitzuei bereziki, baita festak behar bezala antolatzeko egun hauetan lanean ari diren pertsona guztiei ere. Aurten berrikuntza nabarmenak daude, festaren aniztasuna handitzeko ezarriak. Udalaren izenean eskatzen dizuet herrian emanen dituzuen egunak ongi erabiltzeko, familia, lagun eta bisitarien laguntza gozaturik. Aurrendari izan behar dugu bizikidetzan eta elkarrekiko errespetuan, festetakoak egun atseginak izan behar direlako. Urteko gainerako egunetan bezala, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna ere zaindu behar dugu, eginkizun anitzetan gauzatzen baita: sexu indarkeria baztertea; etxeko eta familiako ardurak, lanak eta zaintzak berdin banatzea; eta errespetu jarrerei eustea. Guztion ardura da neskek eta emakumeek aukera izatea indarkeriarik, arriskurik eta sexu jazarpenarik gabe jaiak gozatzeko. Jarrera eta portaera matxisten aurka jokatu beharko dugu guztiok. Sarrigurengo festa zoriontsuak opa dizkizuet. ••• Alfonso Etxeberria jn. Eguesibarko alkatea
4