1 minute read
zenbaki honetan
from EROSKI_JUNIO_2023_EUSKERA
by eroski
Maitemindu zaitez udaz
Plan bat proposatuko dizugu. Atera mahai zapia, jarri hitzordua lagunekin eta familiakoekin, eta presta ezazu egun paregabea aire zabalean. Eguraldi ona, lagunarte ona eta, EROSKIrekin, elikagaiak ere onak. Nagikerian ibil ez zaitezen, zenbaki honetan gauzak errazago jarriko dizkizugu, Maiteminezko saskia bete-betea baitator udan ere, halako hitzorduetarako behar duzun guztiarekin.
Gure saskian ehunka produktu dituzu piknik osatu eta orekatu bat antolatzeko. Haragiak, arrainak eta berdurak barbakoan egiteko, osagai aproposak entsalada freskagarri bat prestatzeko, edariak, aperitibo gustagarriak... Eta patata tortilla bat edo gazpatxo bat eransten badiogu? EROSKIn aurrezkiaren bihotzarekin aurkituko dituzu.
Egun ahaztezin hori ixteko, Maiteminezko saskiak udako fruta hezurdunik onenak eta izozkirik freskagarrienak ere badakartza. Orain zuri dagokizu EROSKIra etorri eta data jartzea; seguru gaude, gainera, halako egun gehiago ere etorriko direla lehenbizikoaren ondotik. Horregatik, eguzkitarako kremak ere beharko dituzu. belle saileko gure produktuekin, kalitate eta prezio paregabeak izango dituzu. Krema bat dago larruazal mota eta egoera bakoitzerako.
Zenbaki honetan tokian tokiko produktuekin maitemintzeko proposamena ere egin nahi dizugu, kalitate eta prezio apartak dituztelako, eta halako produkturen bat erosten duzun bakoitzean zure inguru hurbilenaren jasangarritasunak eta ekonomiak ere irabazi egiten dute.
Eta bukatzeko, azaldu egingo dizugu zer egin behar duzun EROSKIn gero eta erosketa gehiago irabazteko zozketen bidez. Uda honetan zuzeneko 100.000 sari banatuko ditugu astean, eta Kaliforniarako bidaia baten zozketan parte hartzeko modua izango duzu; saskiak ere emango ditugu, 100 euroko balioa dutenak, eta auto bat bi urtez alokatzeko aukera ere bai Bipi bidez. Era horretako proposamenekin, nork ez du nahi uda iristea?
ARGITARATZAILEA
EROSKI S. COOP.
Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211
ARGITALPENAREN EGILEA
Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104
Banaketaren kontrola: OJD
Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com
Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38
Lege gordailua: BI-222-2015
Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.
Hasieratik bertatik,EROSKIn uste dugu denda dela elikadura on bat eta kontsumo arduratsuago bat bultzatzeko lekua.
Elikadura arloko segurtasunaren alde inplikatzea
Nutrizio arloko premia espezifikoei arreta eskaintzea
2 5 4
Elikadura orekatua sustatzea
Kontsumo arduratsua egiten laguntzea
Haurren gizentasunari aurrea hartzea
Tokian tokiko produktu gehiago eskaintzea
1 3 6
Zenbaki honetan
Ongi eta prezio onean jateko erraztasunak jartzea
7 10
Argitasunez eta gardentasunez jardutea
Gaur egun ere, uste horrek gidatzen gaitu gure bidean, eta osasunaren eta jasangarritasunaren aldeko 10 konpromisotan laburbildu dugu. Betidanik eta betiko, aurrera eginez ari gara gehien axola zaizun horretan. 8 9
Langile garen aldetik geure burua zaintzea
Bizimodu osasungarriagoa bultzatzea