1 minute read

Sekretu bat badute FONTANEDA GAILETEK

Next Article
GUZTION ARDURA DA

GUZTION ARDURA DA

Mondelez Internationalek Harmony programa sortu zuen 2008an, Europan garia lantzeko modua alda zedin, ingurumenean duen eragina mugatu eta kalitatezko garia eman zezan gailetak egiteko.

Harmony programak bertako nekazari eta bazkideekin lan egiten du, besteak beste nekazaritzako jardunbide iraunkorragoak sustatzeko.

Gaur egun, Europako zazpi herrialdetako 1.360 nekazarirekin egiten du lan. 2022an, 397.000 tona Harmony gari bildu dira Europan; horietatik 29.000 inguru Espainian (1), non programa 2011. urtean hasi baitzen.

Espainian, Fontaneda da Harmony programaren buru; Mondelez Internationalek ekoizten duen gaileta marketako bat da, eta tradizio handia du.

Beste helburua batzuen artean, intsektu polinizatzaileen iraupena babesten saiatzen da programa hori, erle eta tximeletena adibidez, funtsezkoak baitira espezieen aniztasunerako eta ekosistema naturalak kontserbatzeko; gaur egun, horien %40 desagertzeko arriskuan daude (2), batez ere elikagairik ez dutelako eta habitata hondatzen dietelako. Hori dela eta, Harmonyk lagundu egiten du intsektu horiei elikagaiak ematen, lore eztidunak landatuz Harmony garia hazten den eremuetatik hurbil. Orain, Fontanedak beste urrats bat egingo du, eta 20 erle hotel jarriko ditu 2023tik 2024ra bitartean. Kalitate goreneko hotelak izango dira, eta material ekologikoekin egingo dira Harmonyren gari zelaien inguruan dauden lugorri eztidunetan. Horrela, espezie horiek mantentzea sustatuko da, bioaniztasunerako eta elikadura katerako funtsezkoa baita, eta habitat bat eskainiko zaie.

This article is from: