1 minute read

ARRAUNEAN itsaso garbi baten alde

Amicos GKEarekin eta Nigran herriko ikasleekin lankidetzan, itsasoan pilaturiko hondakinak kentzeko lanean aritu gara Rías Baixas inguruan.

Konpromisoa dugu gure inguruaren alde egiteko eta gure aztarna ekologikoa txikitzeko.

Hori dela eta, Vegalsa-EROSKIn mobilizatu egin gara itsasoko zaborrak desagerrarazteko RE-MAR programaren barnean. Amicos GKEak gidatzen du proiektu hori, eta helburua da Galiziako arku atlantikoko itsas eremu babestuan pilatzen diren zaborrak murriztea.

Gure azken ekintza

Rías Baixas-en egin genuen duela aste batzuk. Han, a madorra hondartzan aurkitu genituen zaborrak kendu, identifi katu, sailkatu eta pisatu genituen VegalsaEROSKIko langileek, Nigran herriko Arquitecto Palacios ikastetxeko hogeita hamarren bat ikaslek eta Amicos elkarteko ekobrigadak, zeina lanean aritzen den desgaitasun intelektuala, autismoa, paralisia eta garuneko kaltea duten pertsonekin eta haien familiekin.

Ekintza horrekin, VegalsaEROSKIn berretsi egin dugu Amicosekin ingurumen arloan lankidetzarako dugun konpromisoa. Konpromiso hori 2022ko abenduan hartu genuen, eta 9.000 euro inguru eman ditugu RE-MAR proiektua fi nantzatzeko. Era berean, sentsibilizazioa indartu egiten dugu ikastetxeetan, ekintza osagarri gisa.

A Madorra hondartzatik zaborra kentzea ez da izan ekintza bakarra. Elkarrekin,

GURE HELBURUA:

%20 murriztea plastikozko ontzien tonak

Ingurumenean dugun eragina pixkanaka hobetzeko lan egiten dugu. Hori dela eta, 2018an Osasunaren eta Jasangarritasunaren alde hartu genituen 10 konpromisoen artean, erronka jarri dugu gure markako ontzien ekodiseinu ekintzak indartzeko, %100 birziklagarriak izan daitezen eta, hala, merkaturatzen ditugun ohiko plastikozko ontzien tonak %20 murriztu ahal izateko.

Barbanza eskualdeko zenbait hondartza garbitzen ere aritu gara, eta 100 kilo hondakin baino gehiago atera ditugu horietatik (plastikoak, beira, metalak, ehunak, oinetakoak eta egurra); ondoren, eskulan tailerrak egiteko erabili ditugu horietako asko.

This article is from: