1 minute read
Aran konpota ricota kremarekin
from EROSKI_JUNIO_2023_EUSKERA
by eroski
• 8 aran, askotarikoak (600 g)
• Koilarakada bat ur
• Ezkai freskoa
• Mendafina edo menda freskoa
Ricota krema egiteko:
• 100 ml gazta irabiatu, %0 MG
• 100 ml ricota
• Koilarakadatxo bat banilla estraktu
• Koilarakadatxo bat ezti leun
Toppinga egiteko:
• 6 hur birrindu
NOLA PRESTATU. Garbitu ongi aranak eta zatitu erditik, hezurra kentzen diezula.
Jarri oinarri zabaleko eltzetxo batean, koilarakada bat ur eta ezkai hostotxoak erantsita.
Utzi su eztian irakiten 10 minutu inguru, zukua askatzen dutela ikusi arte eta guritu arte, baina forma galdu aurretik. Baten bat lehenago egin dela ikusten badugu, atera egingo dugu eta gainerakoak sutan utziko ditugu.
0,67 € ERRAZIOAK
Ricota krema egiteko, nahasi ontzi batean gazta fresko irabiatua, ricota, banilla estraktua eta ezti leuna.
Zerbitzatu konpota koilarakada bat kremarekin, zabaldu gainetik hurrak, eta erantsi ezkaia eta mendafina.
Konpota ez badugu berehala jango, epeltzera utziko dugu eta ontzi hermetiko batean sartuko dugu hozkailuan. Egun batzuk irauten du egoera onean.
OHAR DIETETIKOA
Postre gisa, gosaritan edo otordu artean, lagundu egin dezake fruta jaten, oro har jendeak gutxi samar hartzen baitu, eta aspergarria ere egiten zaie batzuei. Nutrizio arloko ezaugarriak. Frutek karbohidratoak, zuntza, bitaminak eta mineralak ematen dituzte. Aranek ugari izaten dute potasioa eta C bitamina. Gainera, herdoilaren aurka egiten duten beste substantzia batzuk ere baditu, esaterako antozianinak –kolore gorrixka, urdina eta morea ematen dute– eta karotenoak –tonu hori eta laranjaxkak–. Gaztak kalitatezko proteinak eta kaltzio eransten dizkio.
Ba al zenekien...? Aranak desegokitzat jotzen dituzte batzuetan, azukre ugari dutelakoan, baina ez dira azukre libreak bezalakoak, ez dute eragin bera; kopuruz, gainera, beste fruten pare dabiltza: aranek %11,5 izaten dute, batez beste, eta gainerako frutek %10 inguru.
Trikimailua: Nahiz eta ezti gutxi duen, aranaren gozo ukituarekin eta banilla lurrinarekin, agian ez da ezti beharrik. Egokia da. Laktobegetarianoentzat eta obolaktobegetarianoentzat.
Errazioak: 4
Zailtasuna Denbora
Hutsik egiten ez duten errezetak hilabete honetan