1 minute read

GUZTION ARDURA DA

Guztioi dagokigu zerbait egitea. Ingurua zaintzea funtsezkoa da hondartza eta mendiekin gozatzen jarraitzeko, aire garbia arnasteko, eta gure fauna eta fl ora aberatsa iraunarazteko. Batez ere, klima aldaketaren eraginak hain agerikoak direnean eta arriskuan jarri dutenean inguru naturalaren etorkizuna.

Hori dela eta, ekainean zure inguruko lau elkarte lagunduko ditugu, lanean jarrai dezaten ingurumena zainduz eta animalia abandonatuei babesa emanez. EROSKIk Elkartasun Zentimoak programarako egiten duen ekarpenari zurea gehituko diogu.

NORK JASOKO DITU HILABETE HONETAN EGINGO DITUGUN EKARPENAK?

Sakatu ezazu ‘Bai’ erosketa egin eta ordainlekutik pasatzean. Keinu erraz horrekin 10 zentimo emango dituzu zure erosketa 5 eta 30 euro artekoa izan bada. Eta 30 eurotik gorakoa izan bada, ekarpena 20 zentimokoa izango da. Oso gastu txikia da, baina ekarpen handia egiten du gure planetaren alde.

ANIMALIA ABANDONATUAK. Gipuzkoan, Animaliak eta Landareak Babesteko Elkartearekin lan egingo dugu, eta elikagaiak, sendagaiak eta higieneko produktuak erosiko dituzte lurralde horretan abandonatuta utzi dituzten animalientzat, nagusiki txakur eta katuentzat.

COSTA DA MORTE-KO HEZEGUNEAK ETA

FLORA. Galizian dunak eta Praia do Rostro babestea izango da helburua, Fisterran, eta Razo-Baldaio-ko hezeguneak, Carballon. Han dihardu lanean Asociación Pola Defensa Ecolóxica de Galiza elkarteak, inguru hartako espezie eta habitatak zaindu nahian modu parte-hartzaile, aktibo eta eraginkorrean.

SUTEAK. Horretaz gain, WWF erakundeak ere eskuratuko du ekarpenen zati bat Naturaren aldeko Mundu Funtsa hornitzeko, basoak lehengoratu ditzaten eta bioaniztasuna hobetu dadin suteek hondatuta utzi dituzten balio handiko eremuetan. 2022. urtean Europan erre ziren 786.049 hektareetatik, Espainian kiskali ziren %40. Hainbat baso oso-osorik erre zituen suak eta 28 milioi tona CO2 isuri ziren atmosferara.

ITSAS HONDOAK. Eivissa eta Formentera kontserbatzeko

Fundazioak ere jasoko du gure laguntza, eta horrekin, lanean jarraitu ahalko du kalitate handiko ingurumen proiektuetan, lurraldea eta itsasoa zainduz.

Zuek egindako ekarpenekin eta EROSKIk jarri duenarekin, maiatzean

90.000 € eman dizkiogu kausa honi

Zaurgarritasun-egoeran dauden haurrak

Solidaridad

Infancia en situación vulnerable

This article is from: