2 minute read
Sari gehiago EROSKI aplikazioan
from EROSKI_JUNIO_2023_EUSKERA
by eroski
Aurtengo udan EROSKI club-en izan ditzakezun ehunka mila opariez gain, EROSKI aplikazioan sari gehiago lortzeko aukera izango duzu jolasean ongi pasatzen duzun bitartean.
a deskarga r taidet zaren bat izatea
Bazkide izatea baino ez dugu eskatzen, aplikazioa deskargatua eta eguneratua edukitzea eta partaidetzaren bat izatea EROSKIn 30 €-ren erosketa eginda.
JOLAS ZAITEZ GUREKIN
Sar zaitez Descubre jugando atalean gure aplikaziotik. Aplikazioaren menuko goiko aldean aurkitu ahalko duzu, pantailaren goialdean.
Behin horra sartuta, oso modu erraz eta dibertigarrian, berehala lortuko duzu saria. Jokaldi bat egiteko aukera izango duzu zure erosketekin lortu duzun partaidetza bakoitzeko.
Jokaldi bakoitzarekin diru sarrera gehigarriak eskuratu ahalko dituzu zure diru-zorroan, EROSKIn erabil ditzazun.
Nola lortu opariak
30€
EROSKIn 30 €-rekin egiten duzun erosketa bakoitzeko kupoi gehigarri bat lortuko duzu zure EROSKI aplikazioan
Sar zaitez
Descubre jugando atalean eta zorte on!
Oraindik ez baduzu EROSKI aplikazioa, deskargatu ezazu dohain unean bertan eta ea saririk baden zuretzat
Zentzumenak esnarazteko
Oporraldi bikaina igaroko duzu Kanaria Handian, non paisaiak eta bertako sukaldaritzak nornahi liluratzen duen, ez alferrik Biosferaren Erreserba eta Munduko Ondare izendatua du Unescok; gainera, %5eko aurrezki zuzena eskuratuko duzu EROSKI club txartelaren diru-zorroan.
Kanaria Handia leku paregabea da uda honetan joateko. Zentzumen guztiak esnaraziko dizkizu uharteak, ezin hobeto konbinatzen ditueta hondartzen edertasuna, barnealdeko paisaia basatien lilura eta bertako gastronomiaren aberastasuna. Koktel perfektua da nornahi harrapatzeko, eta zuri ere ahaztezina gertatuko zaizu uharteko egonaldia.
Egizu erreserba orain eta, EROSKI club-eko bazkide izateagatik bakarrik, bidaia guztiaren %5 itzuliko dizugu zure txartelean, hurrengo erosketetan erabil dezazun. Goza ezazu opor paregabeekin eta pilatu aurrezkia.
Energiaz eta indarrez beteko zaitu miniaturazko kontinente honek. Jatorri bolkanikoa duen orografi ak eta askotariko mikroklimek inguru aldakorra sortzen dute, munduan parekorik ez duten ekosistemekin eta balio izugarriko natur ondarearekin. Arroila handien erliebe dotoreak sigi-saga zeharkatzen du lurraldea mendialdetik itsasertzera. Landaredi oparoa aurkituko duzu uhartean, non elkarrekin bizi diren palmondoak eta landare tropikalak, antzinako pinudiak (Tamadabakoak esaterako) eta laurisilva direlakoak (Tilos de la Moyan ikusiko dituzu horiek).
KONTRASTE UGARIKO UHARTEA
Kanaria Handiak lurraldearen aldeko apustu handia egin du sukaldaritzaren arloan, eta distira handiko garaia bizi du uneotan tradizioa eta abangoardia uztartzen dituzten profesional gazteei esker. Hurbileko produktuari halako garrantzia emateak eta ekoizleen lan onak saria ekarri du, eta egun Michelin gidako 14 erreferentzia eta Repsol Gidako 35 daude uhartean.
Lurrak eta itsasoak ematen dituzten produktuek leku aipagarria hartzen dute bertako sukaldaritzan. Lurralde osoan barrena dasta daitezke plater ezin gozoagoak, eta guztietan sumatzen da uhartearen izaera eta nortasunari loturiko ezaugarriren bat.
Repsol eguzkiak eta Michelin izarrak platerean Ingenio
Artisau eran egindako gaztak izan daitezke horren adibide; kalitate eta originaltasun handikoak dira, eta sari bat baino gehiago eskuratu izan dute nazioarteko lehiaketetan. Gazta horietako batzuk antzina-antzinako artzaintza moduari loturik daude, eta azienda transhumantearekin egiten dituzte; era horretakoak dira, esaterako, Flor de Guía gaztak. Tokiko produktuen zerrenda luze horretan frutak eta barazkiak ere ageri dira. Harritu egingo zaituzte zenbait errezeta tradizionalek, non marmeladak, mojoak eta gofioa erabiltzen dituzten, baita bertako ogiek eta gozo tradizionalek ere; eztia ere ez da nolanahikoa, almendrak ere badira, gatza, olibak eta kafe berezi bat ere bai, Agaeteko Ibarrean ekoizten dena. Gutizia horiek guztiak modu esklusiboan ekoizten dira eskualde bakoitzean.
Kanaria Handiak ez du inor epel uzten, hain zuzen urte osoko klima epelari eta hondartza bikainei esker. Baina hortik harago, merezi du uhartearen beste aurpegia ere ezagutzea, paisaia eta kontraste harrigarriak biltzen dituen lurraldea baita. Barnealdea du, zalantzarik gabe, lekurik ezezagunena, eremu berde, heze eta menditsua. Unescok Biosferaren Erreserba eta Munduko Ondare izendatu du uhartea, Risco Caído paisaia kulturala eta Mendi Sakratuak direla medio, eta bioaniztasunean altxor paregabea eskaintzen du.
Itzuli egingo dizugu EROSKI Bidaietan, egizu erreserba modu seguru eta malguan zure EROSKI club txartelean (1)