1 minute read
Azken kontuak
from EROSKI_JUNIO_2023_EUSKERA
by eroski
Beti ongi informatuta egon zaitezela nahi dugu, aukeratzen dituzun produktuak egokienak izan daitezen zuretzat eta zure familiarentzat. Gure dendetara iritsi diren azken produktuak aurkeztuko dizkizugu atal honetan, ezerk ez diezazun ihes egin eta azken berrikuntzen berri izan dezazun. Hartu gogoan!
Eroski Berdura Izoztuak
Kolorea eta zaporea zure plater osasungarrienetarako
Izozkailuak laguntza handia emango dizu plater gustagarriak prestatzeko. EROSKIn berdura osasungarrien konbinazio berriak merkaturatu ditugu, eta ezinbestekoak bihurtuko zaizkizu etxean, denbora asko aurrezteko modua emango baitizute, nutrizio arloko ezaugarririk galdu gabe.
BERDURA ERREAK
Berenjena, tipula, kuiatxoa eta piper gorri eta horiak daramatza, laukitxoetan moztuta eta izoztu aurretik labean erreta.
PIPER GORRI ETA
BERDEAK NAHASIAN
Ezin hobea da baratxuri eta tipulekin frijitzeko eta saltsa ugariren oinarri gisa erabiltzeko. Piper gorriak eta berdeak laukitxoetan zatituta etortzen dira, sukaldean denbora aurrezteko. Itxitura guztiz hermetikoa dakar zip poltsak, ez dadin ezer isuri eta kanpotik ere ez dadin likidorik sartu.
FAJITAK BETETZEKOA,
Ongailu Poltsatxoarekin
Presta itzazu fajita erakargarri batzuk oilaskoz eta barazki errez egindako betegarri berriarekin. Izozkailutik zure platerera eraman dezakezu bost minutuan. Ongailua dakar poltsatxo batean, ezin erakargarriagoa. Errazagorik nekez aurkituko duzu!
Barazki izoztuak: badituzte beren abantailak
Ultraizoztuta, eragotzi egiten da patogenoak ugaritzea eta elikagaiak hondatzea.
Ez daukate gehigarririk eta kontserbagarririk.
Erosoagoak dira eta prestatzeko ere errazagoak.
Eutsi egiten diete ia bitamina eta mineral guztiei ultraizozteko prozesuari esker.
Proasis mintzo da club-erako
Proteina Asko Eta Kaloria
GUTXI DUTEN IZOZKIAK