1 minute read

Etxekoaren zaporea

Aukera gozo eta osasungarrien bila bazabiltza, Campo Ricok, elikadura naturala sustatzen duen enpresak, landare jatorriko prestakinen katalogo zabala eskaintzen du: espinakak, pistoa, patatak eta brokolia. Eta orain bi produktu berri merkaturatu ditu: gazpatxoa eta salmorejoa. Osagai naturalik onenekin eginak daude, gehigarri eta kontserbatzaile artifizialik gabe, eta aukera ezin hobea dira eguneko edozein unetan hartzeko. hilabete honetan

Txikiak, ezin gozoagoak eta arinak. EROSKIren artozko eta arrozezko minitalotxoak ezin egokiagoak dira mokadutxo bat egiteko, eta orain sekula baino gustagarriagoak irudituko zaizkizu, urdaiazpiko eta gazta zapore berriekin datoz eta, nornahi liluratzeko moduan. Arto eta arroz puztuarekin eginak daude, eta arinak eta erraz digeritzekoak dira. Zizka-mizka aproposa da poltsan eramateko eta aperitibo txiki batekin edozein lekutan gozatzeko.

Heldu Da Uda

Maiteminezko SASKIRA

Piknik bat egitea plan ezin hobea da familiakoak eta lagunak liluratzeko. Eta maiteminezko gure saskian aukera bat baino gehiago izango duzu mendira edo parkera egiten duzun irteera ere maiteminezko moduko prezioan atera dadin.

Hautatu ezazu leku bat, zabaldu mahai zapia eta piztu barbakoa. Aurrezkia duten produktu guztiak aurkituko dituzu hurbilen duzun EROSKI dendan.

Mahai Zapiaren Gainean

+25 ogi mota

Tradizionala, moldekoa eta ogi zati txigortuak.

+65 hestebete eta gazta

Gosea pizteko, aurrezki eta guzti aurkituko dituzu urdaiazpiko ondua, fuet-a eta txorizoa, beste hestebete batzuen artean.

Aukeran izango dituzu gazta onduak, erdionduak eta urdinak. Gauzak errazteko asmoz, maiteminezko saskian badituzu moztuta heldu diren gaztak ere, zuzenean jateko prest.

+40 produktu kontserban

Bila ezazu aurrezkia muskuilu, sardina, berberetxo eta atunetan, eta izokin ketua eta antxoa ondu paregabeak ere baditugu, hainbat markatakoak.

Entsaladak

LAGUNTZAILE BIKAINAK

+20 letxuga eta tomate

+25 olio, ozpin eta gatz

Gure frutategietan badituzu entsalada freskoak, zerbitzatzeko prest daudenak, eta tomate aukera zabala. Aurrezkia dakarten bihotzak aurkituko dituzu, halaber, ozpin, olio eta gatzetan (xehea, iododuna eta larria).

GOSEZ GELDITU BAZARA

+10 aukera desberdin

Maiteminezko saskian badira piknik baterako ezinbestekoak diren jakiak ere, hala nola gazpatxoak, humusa eta patata tortillak.

FRESKATZEKO

+180 edari bihotzarekin

Hidratatu zaitez zure gustuko marketako urarekin, zukuekin, irabiakiekin eta freskagarriekin.

Eta Barbakoa

BAT EGITEN BADUGU?

HARAGIZKOA

+40 haragi produktu

Haragia da barbakoako erregina. EROSKIk aurrezkia eskaintzen dizu hainbat produktutan: saiheskia, azpizuna eta txerri solomoa, txorizoak eta saltxitxak edo gaztearen entrekota. Zerbait arinagoa nahiago baduzu, oilasko zatiek ere badituzte aurrezkiaren bihotzak. Dasta ezazu oilasko bularkiz eta begetalez egindako brotxeta!

ARRAINEZKOA

+25 barietate

Arraina aukera paregabea da kalitatezko mantenugaiak lortzeko zure barbakoan. Jar iezaiezu bihotz bat zure txingarrei gure txipiroi, txibia eta urraburuekin adibidez; ale osoak edo errazioak hauta ditzakezu. Eta etxeko txikienak liluratu nahi izanez gero, ausartu zaitez brotxetak prestatzera.

BEGETALA +30 barazki eta berdura

Gure parrila zertxobait arintzeko, maiteminezko saskiak barazki eta berdura mordoa du udan: piperrak, patatak, tipulak, kuiatxoa, berenjenak, azenarioak, txanpiñoiak eta tomateak.

This article is from: