1 minute read
Maiteminezko saskia Mahaia PREST udn
from EROSKI_JUNIO_2023_EUSKERA
by eroski
Udako egun luze eta eguzkitsuekin gozatzen jarraitzea nahi dugu. Horretarako, plater prestatu onenen hautaketa bat proposatzen dizugu, udako errezeta osasungarri eta freskagarriekin ongi jan dezazun eta zure denbora libreari ahalik eta etekinik handiena atera diezaiozun. Hatzak miazkatuko dituzu, eta arrakasta izango duzu sukaldaritza tradizionalaren zaporeari eusten dioten gazpatxo, humus eta tortillekin, guztiak ere maitemintzeko moduko prezioetan.
+10 plater maitemintzeko modukoak
Humus Originala
Garbantzuz eta tahinez egindako krema hau aukera exotikoa eta osasungarria da aperitiborako. Gure dendetan humus originala aurkituko duzu, piper gorri eta jalapeñoarekin, edo marokoar erakoa, espezia, mahaspasa eta tipula karamelizatuarekin. Mokadutxo aproposa da pita ogiarekin, ogitxoekin edo barazki makilatxoekin laguntzeko; gainera, zure dietan lekaleak sartzeko aukera emango dizu.
Aholkua: Emaiozu ukitu berezi bat oliba olio pittin bat eta oreganoa edo sesamoa erantsita.
Gure Patata Tortillak
Zergatik ez jan patata tortilla gozo bat sukaldean denbora askorik eman gabe? Uda honetan, anima zaitez oliba olioz egindako eta zartaginean mamitutako patata tortillekin. Etxean bezala eginak! Tipularekin edo gabe aurkituko dituzu, formatu murriztuan, landako arrautzekin edo kuiatxoarekin. Eta gosea engainatzeko, patata tortilla pintxoa proposatzen dizugu, errazio batekoa. Trikimailua: 3 eta 4 minutu artean berotu eta prest egongo da!
Gazpatxoak Eta Salmorejoak
Gure dieta mediterraneoan klasiko batzuk dira eta udako plater izarrak. Gazpatxoak eta salmorejoak leku bat behar dute zure mahaian, urte sasoi honetako aukerarik freskagarri eta osasungarrienak dira eta. Barazkiekin eginak daude, ugari ematen dituzte zuntza, bitaminak eta mineralak, eta formatu bat baino gehiago eskaintzen dute, zuri ongien heldu zaizuna hauta dezazun. zuri ongie
Gazpatxoa
Kalitatea eta zaporea biltzen ditu errezeta bikain honek. Intentsua, freskagarria eta ezin hobea. Hurbileko eta kalitate goreneko barazki freskoekin egiten da; horiek eskuz biltzen dituzte heltze punturik onenean daudenean.
EROSKI
Gazpatxo leuna, luzokerrik gabea
Arinagoa, leuna eta zaporetsua da, eta osagaien artean ditu heltze punturik onenean bilduriko barazkiak eta oliba olioa; ez dauka glutenik.
Ontzia ere jasangarria du, FSC zigilua daraman kartoiarekin egina.
Salmorejoa
Oliba olio birjina estra eta barazkiak daramatza, eta ezin hobea da urdaiazpikoz eta arrautza egosiz laguntzeko. Lehenbiziko plater elikagarria eta oso gustagarria da. Gazpatxoak ez bezala, ogia darama, eta horrek gorputza ematen dio.
Salmorejoa
Salmorejoa
Alvalle ®
Salmorejoaren errezeta gustagarria
Kordobatik dator. Trinkoa eta zaporetsua da, eta ezin hobea lehen plater gisa jartzeko arrautza gogortua eta urdaiazpiko zatiak botata. Tradizio eta zapore bete-beteak!
Gazpatxoa oliba olioarekin
Gourmet produktua da, eta Basque Culinary Centerreko sukaldari adituek bermatzen dituzte zaporea eta kalitatea. Freskoa da, glutenik gabea, eta puntu egokian ondua dago; testura leun eta krematsua sumatzen zaio. Botila %100 dago egina material birziklatuz eta birziklagarriz.