1 minute read
UDAK fruta zaporea
from EROSKI_JUNIO_2023_EUSKERA
by eroski
Askotarikoak, hezeak eta freskagarriak, halakoxeak dira gure fruta hezurdunak, udako protagonistak. Mertxikak, abrikotak, nektarinak, paraguaioak, aranak eta gereziak. Urte sasoi berekoak dira horiek guztiak, eta orain beste gauza bat ere partekatzen dute: bihotza daramate prezioan!
Maiteminezko gure saskiak elikadura osasungarria eskaini nahi dizu udan ere, aurrezteari utzi gabe. Eta fruta hezurdunak ezinbestekoak dira hori lortzeko. Freskagarriak dira, ur asko izaten dutelako, eta ugari ematen dituzte bitaminak, mineralak eta zuntza. Eta orain aurrezkiaren bihotzarekin aurkituko dituzu EROSKIn. Dasta itzazu gordinik, irabiaki eginda, entsaladan, gazpatxo batean edo zure errezeta kuttunetan uda osoan.
Mertxikak. Gorriak zapore gazi-geza du eta horia gozoagoa da. Kontuan izan, zuhaitzean heldu ez badira, fruta ontzian ere ez direla onduko. Jar itzazu entsaladetan edo oilasko takoekin.
Abrikotak. Hezeak, freskoak eta gozotasun handikoak. Dastatu al dituzu labean eginda jogurt kremarekin edo kefirrarekin?
Paraguaioak. Mertxika mota bat da, mamitsuagoa, gozoa eta hezea. Dasta itzazu irabiaki batean edo otarrainxkaz egindako brotxeta batean.
Nektarinak. Azal leuna dute eta lurrin eta zapore biziagoa mertxikek baino. Egingo al ditugu polo batzuk?
Aranak. Berdeak finak eta zaporetsuak dira; horiak, azidoak; gorriak, hezeagoak, eta beltzak, mamitsuagoak eta moldakorragoak sukaldean. Dasta itzazu konpotan ricotta kremarekin edo egin oilasko sandwicha ziapearekin eta aranarekin.
Gereziak edo pikotak. Zenbat eta lodiagoak, orduan eta zapore hobekoak. Pikotak beranduko gerezi mota bat dira, gozoagoak eta zurtoinik gabeak. Ondu itzazu ozpinarekin, eztiarekin, oliba olioarekin eta espeziekin.
Ona da hemengoa izatea +70 fruta udan dastatzeko
Hemen Bertakoa
Bertakoaren Aberastasuna
EROSKIn urte sasoi honetako frutak eskaintzen dizkizugu, inguruko nekazariek eskuz bilduta eta gure lurraren benetako zaporearekin. Horietako batzuek Jatorri Izena edo Adierazpen Geografi ko Babestua dute, aparteko elikagaien kalitatea eta jatorria zaintzeko helburua duten zigiluak. Bertako frutaren aldeko konpromisoa aurrezkiaren bihotzarekin adierazia dago.
Goza ezazu Nafarroako
Reyno Gourmet mertxika gorri eta horiaz, Errioxako eta Andaluziako mertxika gorri eta horiaz eta
Balear uharteetako barietate gorriaz.
Calandako mertxika gehitzen zaie hori, Jatorri Izen Babestu eta guzti. guzti
Nafarroako, Errioxako, Balear uharteetako eta Andaluziako gure fruta dendetan tokian tokiko paraguaioak aurkituko dituzu.