1 minute read

UDAKO FRESKOAK

Ate joka dugu uda, eta postre freskagarriak, gustagarriak eta askotarikoak eskatzen ditu gorputzak. Liluratu egin nahi zaitugu gure markako izozki sorta ugariarekin; formula hobetua dute eta palma gantzik ez. Une bakoitzerako bat aurkituko duzu!

EMAN GUTIZIATXO

BAT ZEURE BURUARI

Mini bonboiak %0 azukrerekin eta karamelu gaziko izozkia

Maiteminezko saskia

EROSKI SELEQTIA, NORNAHI HARRITZEKO

Gazta tarta ahabiekin eta mangozko izozkia mugurdi saltsarekin

Artisau eran egindako gure izozkiek esnea daukate eta palma gantzik ez, eta ahosabairik zorrotzenak txoratzeko heldu dira gure dendetara; zapore intentsua, ukitu krematsua eta kalitatezko osagaiak dituzte. Harritu egingo zaituzte!

Gure markako izozkiak ezin hobeto egokitzen dira zure beharretara, uda honetan gutiziatxo bat eman diezaiozun zeure buruari. Baditugu minibonboiak %0 azukrerekin, eta baditugu karamelu gaziaren zaporeko izozkiak ere, ukitu mikatza dutenak.

BARKILLOA MAITE DUTENENTZAT

Txokolatezko kono handia

Barkillo kurruskatsua eta bihotz krematsua daukate EROSKIren konoek, sekula huts egiten ez dutenek. Beti gehiago nahi dutenentzat, EROSKIk txokolatezko kono handia merkaturatu du orain. Ezin gozagarriagoa.

GOZOZALEEN TENTALDIA

Esne merengetua eta

Cookie dough izozkia Zer hobea udari ekiteko esne merengetuzko izozkia edo Cookie dough erakoa baino.

Gutizia gozo-gozoa da; zaporeak haurtzaroko uda garaietara eramango zaitu.

This article is from: