1 minute read

Legatza labean piperrekin

• Legatz solomoak, 4

• Piper berde bat, gorri bat eta hori bat

• Baratxuri buru bat

• 40 ml oliba olio birjina estra

• Gatza, piperbeltza eta perrexil freskoa

NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 190 ºC-an.

Garbitu piperrak, kendu haziak eta moztu zati handietan. Moztu baratxuri atalak erditik eta jarri guztia laberako moduko erretilu batean.

Ondu olio, gatz eta piperbeltzarekin, eta eduki labean 25 minutuz.

Jaitsi labeko tenperatura 170 ºC-raino eta garbitu legatza.

Jarri legatza piperrez egindako oinarriaren gainean, erantsi oliba olioa, eman gatza eta piperbeltza eta sartu labean 10 minutuz.

Zerbitzatu legatza perrexil freskoaren hostoekin apainduta.

OHAR DIETETIKOA

Plater erraza da, bizi guztian ikusi izan duguna, baina oso gustagarri eta osasungarria. Ez dago konplikazio handietan sartu beharrik modu osasungarri eta goxoan jateko.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Legatza arrain zuria da, gantz gutxikoa, eta kopuru aipagarrietan ematen du omega-3a. Kaloria gutxi izaten du, proteina asko, erraz digeritzen da eta zapore leuna dauka; ondorioz, oso egokia da haurren dietan sartzeko.

Ba al zenekien...? Piper gorriek ugari izaten dute C bitamina, baina zati bat desegin egiten da kozinatzean (tenperatura eta egosaldia zenbat eta handiagoa, orduan eta gehiago; batzuetan C bitaminaren erdia ere gal daiteke).

1,99 €

Zailtasuna

This article is from: