6 minute read

HARRO GUREAZ

EROSKIrekin maitemintzen zarenean, gure prezio eta produktuekin, gure kalitatearekin eta bertako produktuaren alde daukagun konpromisoarekin, jakin behar duzu gure lurraldeko zaporeak mantentzeko lan egiten duten 2.000 ekoizle txikirekin baino gehiagorekin maitemintzen zarela.

EROSKIn babestu egiten dugu urtean milaka gazta egiten dituen gaztagilearen lana eta landa ingurunea bizirik mantentzen duen nekazari eta abeltzain txikiarena. Gure lurraren zaporea dute haien produktuek eta eskualde bakoitzaren benebenetako muina osatzen dute. Hori ezin da nolanahi galdu. Horrexegatik jarraitzen du bizibizirik gure konpromisoak gertuko produktuen alde eta sasoiko produktu freskoen alde egiteko. Horixe da gure dendetako bereizgarri nagusia. Azken batean, zure inguruko zati dira. Ba al dago hori baino hoberik?

Badakigu ona dela hemen bertakoa izatea, arrazoi askorengatik gainera. Lagundu egiten dugu ekonomiak aurrera egin dezan landa eremuetan, eta gure inguruko paisaia naturalak zaintzearen alde egiten dugu. Gainera, gertuko produktuen alde egiteak murriztu egiten ditu kostuak, prezio onean eros dezagun, eta eragotzi egiten du kutsadura, kilometro gutxiago egin behar izaten dituzte eta.

+21.075

Eremu bakoitzeko produktuak banatu eta sustatzeak bultzatu egiten du hurbileko elikagai freskoen, osasungarrien eta kalitatezkoen kontsumoa, eta berdin ekoizpen prozesuan, lehengaietan eta barietateetan ezaugarri bereizgarriren bat duten produktuena ere. EROSKIn 5.700 eskaintza baino gehiago aurkituko dituzu urtean, bertakoaren alde egin dezazun zuk ere.

Ona da hemengoa izatea

Hemen bertakoa

+2.050

Tokiko Enpresa

EROSKIn familia handi bat gara. 3.500 hornitzailerekin lan egiten dugu; horietatik %60 nekazaritzako elikagaien enpresa txiki eta ertainak dira, tokian-tokian dihardutenak, eta horien produktuak ekoizten diren autonomia erkidegoan bakarrik saltzen ditugu. Toki bat eskaintzen diegu gure apalategietan.

+3.678 PRODUKTU JIB-AREKIN, AGB-AREKIN EDO KALITATE MARKEKIN

Aparteko elikagaien kalitatea eta jatorria zaintzeko, EROSKIk berrogeita hamar Jatorri Izen eta

Adierazpen Geografiko Babesturi baino gehiagori laguntzen die 2.489 produktu salduz. Gainera, 1.189

+ 100 KONTSERBA BEGETAL, OLIO, LEKALE ETA ARROZ elikagai eskaintzen dizkizugu kalitate bereizgarri batekin: Eusko Label, Euskal Baserri, Reyno Gourmet, Galicia Calidade, Artesanía de La Rioja eta Alimentos Artesanos de La Rioja besteren artean.

+ 230 HARAGI

Hilabete Honetan

Ona da hemengoa izatea

EROSI BERTAKOA ETA IRABAZI JASANGARRITASUNEAN

Produktu freskoak eta tokikoak hautatzea elikadura osasungarriago eta jasangarriago baten alde egitea da

Hurbileko gauzak erosita murriztu egiten dira joan-etorriak eta CO2 isuriak eta lagundu egiten du tokian tokiko ekonomia

Hain ona, bertakoa egingo baitzaitu

Hai H n ona, na a berrtak k t oa a egi e ngo o baitzaaitu t tu u

1990. urteaz geroztik, Jatorrizko Izenaren kalitatea ere txertatu dugu gure markako produktuetan, parekorik ez duten prezioekin gainera.

TOKIKOA gure EROSKI markan

EROSKI produktuak kontsumitzea tokikoa kontsumitzea da. Urtez urte, gure hornitzaileak ugaritzen ari dira eta gaur egun tokiko ekoizleak 1.800 inguru dira gure markako produktuetan.

2022an gure markako produktuak txertatu ditugu urdaitegiko sailean Aragoi eta Nafarroan; harategikoak Nafarroa eta Katalunian, eta sukaldaritzako irtenbideetan Kataluniako lurraldean.

Zure inguruko ekoizle onenen tokiko produktuak EROSKIn daude

+%50 HARAGIAK

+%50 OKINTZAKO PRODUKTUAK

+%43 ARRAINAK

+%38

FRUTA ETA BARAZKIAK

+%50 URDAITEGIKO PRODUKTUAK

Jarraitu Egiten Dugu Berritzen

Tokiko Ekoizleei Lagun Egiteko Programa

EROSKIn lagun egiteko programa bat dugu tokiko ekoizleei beharrezko tresnak eskaintzeko, ekoizpen iraunkorragoa lortzeko eta kalitate hobeko produktuak eskuratzeko. Ekimen aitzindari hori

2022an jarri zen abian Euskal Autonomia

Erkidegoan, nekazaritzan diharduten bertako 85 ekoizlerekin, haien indarguneak eta hobetzeko arloak identifi katzen laguntzeko. 2023an, beste erkidego batzuetan ari gara lantzen programa.

EROSKI AZOKA: bertako ‘marketplace’

2022an banaketa enpresa baten lehen marketplace delakoa sortu genuen tokiko ekoizleentzat.

EROSKI Azoka tokiko produktuak saltzeko online plataforma bat da. Han, inguruko baratzeetako barazki saskiak, zure inguruko kontserbak edo jakiak, eta abar eros ditzakezu.

Oraingoz, Gipuzkoan eta Bizkaian dago, eta helburua da beste lurralde batzuetara hedatzea.

Tokian tokikoa indartzeak EROSKIrentzat esan nahi du erakundeen, kooperatiben edo ekoizle txikien elkarteekin eskuz esku lan egitea. Hamarkada bat baino gehiago daramagu akordioak sinatzen nekazaritzako elikagaien sektorearekin, tokiko produktuen bilakaera eta banaketa errazteko.

Duela hamarkada bat baino gehiagotik, Asociación Galega de Cooperativas

Agroalimentarias (AGACA) elkartearen kalitatezko baratzearen proiektua laguntzen ari gara. Horrek izan duen arrakastari esker, beste sektore batzuetara eraman ditugu hitzarmenak, hala nola arrantzara, eta ANFACO CECOPESCA eta Consellería do Mar erakundearekin batera, Galiziako kontserben ikusgarritasuna eta salmenta indartzeko lan egiten dugu.

Euskadin hamar urte baino gehiago daramagu Eusko Jaurlaritzarekin lanean, besteak beste kalitate zigiluak sustatzeko, produktu berriak merkaturatzeko eta kalitatearen arloa ikertu eta lantzeko, edo lehen sektorean ekintzailetza, eraldaketa digitala eta merkaturatze jasangarriagoa sustatzeko.

Balearretan, 2019an sei lankidetza hitzarmen sinatu genituen Balearretako Jatorri Izenak (JI) eta Adierazpen Geografiko Babestuak (AGB) arautzen dituzten kontseiluekin. 2021ean, Aragoiko Nekazaritzako Elikagai Industrien Elkartearekin (AIAA) eta Aragoiko Gobernuarekin lankidetzan hasi ginen, eta kalitatezko tokiko elikagaien erosketa bolumena handitzea erabaki genuen.

Hilabete Honetan

Sardinak labean baratxuri eta perrexilarekin

• 500 g sardina (garbituta)

• Gatz larria

• 4 g perrexil eta 3 baratxuri atal

• 50 ml oliba olio birjina estra

• Limoia

NOLA PRESTATU. Jarri labea berotzen 220 ºC-an eta estali erretilu bat labeko paperarekin. Zabaldu geruza bat gatz larri, jarri gainean sardinak eta bota gainera beste gatz pittin bat.

Eduki labean 15-20 minutu, sardinak zein neurritakoak diren.

Bitartean, prestatu baratxuriz eta perrexilez egingo dugun ongailua, birringailu baten laguntzarekin. Erantsi oliba olioa eta birrindu berriro.

Sardinak labetik ateratzean, egiaztatu prest daudela (haragiak ongi bereizi behar du hezurretik) eta jarri platerean.

Lagundu ongailuarekin eta limoiarekin, azken hori erditik moztuta.

OHAR DIETETIKOA

Arrain aski osasungarria da sardina, eta udako hilabeteetan harrapatzen dutenez, garai horixe baliatu behar dugu fresko jateko. Nutrizio arloko ezaugarriak. Arrain urdina denez, ugari ematen ditu proteinak, magnesioa, fosforoa, potasioa, selenioa eta B12 bitamina, eta horiei beste hauek eransten zaizkie: omega-3a eta D eta E bitamina lipodisolbagarriak. Antxoak eta sardinak, gainera, badute ezaugarri bat gainerako arrainetatik bereizten dituena: kaltzio gehiago ematen digutela, arrainaren hezur txikienak jan egiten ditugu eta. Nutri-Score sisteman C letra ageri du, sardinak, gatza eta ongailua bakarrik dituelako errezeta honek. Ondoan berdurak, osoko zerealak edo lekaleak jarrita, adibidez ilarrak, hobetu egingo litzateke NutriScore-ren

Untxi entsalada eskabetxean

• Untxi izterrak (4)

• 100 ml oliba olio birjina estra

• 300 g azenario

• Baratxuri buru bat

• 500 g tipula

• Adartxo bat ezkai, adartxo bat erromero eta 2 hosto ereinotz

• 20 ale piperbeltz

• 75 ml ozpin

• 125 ml ardo zuri

Entsalada

• 75 g kanonigo

• 75 g errukula

• 100 g tomate (cherry erakoak)

NOLA PRESTATU. Eman gatza eta piperbeltza untxi izterrei.

Eltze batean, olio pittin batekin, erregosi untxia su ertainean, gorritzen den arte. Atera sutatik.

Zuritu tipula eta moztu juliana eran, eta azenarioak xerratan.

Bota eltzera tipula, azenarioa eta baratxuri atal zurituak. Erregosi ordu erdiz su ertainean.

Erantsi ezkaia, erromeroa, piperbeltz aleak eta ereinotza. Eragin.

Bota ardo zuria eta ozpina. Utzi alkohola lurrundu dadin. Erantsi oliba olioa eta kozinatu ordubetez su ertainean. Bereizi untxia eta berdurak. Iragazi.

Moztu cherry tomateak erditik. Jarri kanonigoak eta errukula erretilu baten oinarrian, erantsi tomateak eta, azkenik, untxi haragia, papurtuta. Ondu eskabetxearekin.

OHAR DIETETIKOA

Eskabetxeak zapore handia ematen die jakiei, eta, beraz, gozatu egingo dugu errezeta osasungarri honekin.

2,99 € ERRAZIOAK

Nutrizio arloko ezaugarriak. Haragi zuria da untxiarena eta, ondorioz, gantz gutxi izaten du, eta kopuru aipagarrietan ematen ditu proteina osatuak. Ugari izaten du fosforoa, selenioa eta B3, B6 eta B12 bitaminak, eta potasioa eta zinka ere baditu. Errezeta honen nutrizio semaforoan laranja kolorez ageri dira gantzak, baina kontuan hartu behar da gantzik gehienak saturatugabeak direla, oliba olioak emanak, eta, hortaz, bereziki osasungarriak.

Ba al zenekien...? Alkohola ez da erabat lurruntzen kozinatzean. Gerta liteke %20 raino gelditzea bertan, eta horregatik, ez da komeni haurdunek eta haurrek jango dituzten errezetetan erabiltzea.

Errazioak: 4

NUTRI-SCORE A

Hutsik egiten ez duten errezetak

Hilabete Honetan

Tofu bolatxoak piperrautsezko maionesa beganoarekin

Tofu bolatxoak egiteko

• 200 g tofu

• Tipulin baten erdia eta haren zurtoina

• Azenario bat

• Koilarakada bat soja saltsa

• 2 koilarakada irin

• 50 g ogi birrin (larria)

• 50 ml oliba olio

Maionesa beganoa egiteko

• 50 ml soja edari

• 100 ml ekilore olio

• Baratxuri baten erdia eta limoi bat

• Koilarakada bat piperrauts

• Gatza

NOLA PRESTATU. Moztu xehe-xehe tofua, tipulina eta azenarioa. Jarri ontzi batean. Bota soja saltsa (norberak nahi adina) eta irina, eta nahasi ore trinko bat lortu arte. Egin bolatxoak eta birrineztatu ogi birrin larri pittin batekin. Frijitu edo kozinatu labean edo airezko frijigailu batean 15 minutuz 200 ºC-an.

Maionesa prestatzeko, jarri irabiagailuaren ontzian baratxuria eta soja edaria, eta irabiatu aparra atera arte.

Erantsi olioa hari moduan irabiatzeari utzi gabe eta irabiagailua mugitu gabe. Saltsa emultsionatzen hasten denean, erantsi

0,99 € ERRAZIOAK limoi ura, piperrautsa, gatza eta jarraitu irabiatzen. Une horretan mugitu daiteke irabiagailua.

Lagundu bolatxoak maionesarekin. Zerbitzatu eta apaindu tipulinaren zurtoinarekin.

OHAR DIETETIKOA

Albondigak, falafela... antzera prestatzen dira, baina oso desberdinak izaten dituzte osagaiak, eta nutrizioaren ikuspegitik ere izaten dituzte aldeak.

Nutrizio arloko ezaugarriak. Tofuak kalitate handiko proteina asko ematen du. Gantz azido saturatuak, bestalde, gutxi izaten ditu, eta omega-3 ugari. Bitamina eta mineralei dagokienez, kopuru aipagarrietan ematen ditu kaltzioa, burdina, selenioa, fosforoa, magnesioa eta zinka. Trikimailua. Maionesaren ordez tomatea edo bestelako berdura saltsaren bat erabiliz gero, gantz eta kaloria gutxiago izango du.

Egokia da dieta beganoak egiteko.

This article is from: