7 minute read

Zitrikoak

EROSKI FRUTATEGIA

Sasoi honetan, ZITRIKOAK

Urte garai hotzetan sartzen ari gara, eta horrek bestelako protagonista batzuk ekarri ditu gure frutategietara: zitrikoak. Zapore, gozotasun eta heldutasun handienarekin aurkituko dituzu gure dendetan, urteko garaiaren arabera fruta motarik onena hautatzen baitugu.

Urte sasoi bakoitzean zitriko mota batzuk hautatzen ditugu EROSKIn, kalitaterik onena bilatzen dugu eta. Laranjak nahi dituztenei Navelina motakoak eskainiz hasten gara urrian; postre gisa estimu handia duen laranja da, baina zuku egiteko ere erabiltzen da, ur asko izaten du eta. Azaro erdialdean Salustiana motakoa iristen da, eta Navel motakoa urtarril erdialdetik otsail arte; hilabete horretan, Lanelate motakoak hasten dira. Kalitaterik onenekotzat jotzen da azken hori, eta zuku eginda edo oso-osorik jan daiteke.

Berdin gertatzen da mandarinekin. Irailean Satsuma Okitsu eta Satsuma Iwasaki motakoak eduki dituzu gure saltokietan, izokinaren ukitua duen laranja kolorekoak. Urri hasieran Clemenpons eta Arrufatina motakoak iristen dira, laranjatik gorri bizirakoak kolorez, eta azukre gehiagorekin. Orain klementinak dituzu aukera-aukeran; oso erraz zuritzen dira eta inork ez bezala bateratzen dituzte gozotasuna, ukitu azidoa eta zukua.

Abenduan EROSKI Natur zitrikoak iritsiko dira. Besteak baino beranduxeago etortzen dira, zuhaitzean denbora gehiagoan uzten baitituzte ontzen. Banan-banan biltzen dituzte, eta nagusiki Valentziako Erkidegoko lurretan ekoizten dira; horri esker, sasoiko produktua eskaintzeko modua izaten dugu, hurbiltasunari lehentasuna ematen diogula. Horrek murriztu egiten du karbono arrastoa gure zitrikoen garraioan, eta lagundu egiten ditu tokiko merkatuak.

EROSKI NATUR MARKA

EROSKI Natur saileko gure laranja eta mandarinak ere Valentziako Erkidegoan ekoitziak dira, eta pomeloak, berriz, Murtzian. Klima mediterraneoa ezin egokiagoa da horiek landatzeko, egunaren eta gauaren artean izaten den tenperatura desberdintasunak lagundu egiten baitu fruituek beren kolore bereizgarri hori har dezaten. Gainera, inguru horietako lurrek mantenugai guztiak ematen dizkiete behar bezalako lurrina eta zaporea eduki dezaten, eta horrexegatik betetzen dituzte EROSKI Natur markak ezartzen dituen arau zorrotzak.

Jasangarritasuna

Neurriak hartzen ditugu gure frutek eragin txikiagoa izan dezaten ingurumenean. EROSKI Natur zitrikoak eredu jasangarriagoarekin ekoizten dira, eta halaxe egiaztatzen du GLOBALG.A.P nazioarteko arauak, zeinak bermatu egiten duen landatzeko baldintzek errespetatu egingo dituztela ingurumena eta tokiko ekosistemak.

Horretarako, herbizidak erabili beharrean, babes begetala ezartzen da zuhaitzen hondoan, eta horrela belarra hazten da zuhaitzen artean, eta belar horretan bizi izaten dira intsektuak eta animaliak, izurriteen berezko etsaiak alegia; era horretan, hobetu egin daiteke sintesi kimikoko produktuen erabilera.

Landatze prozesuaren azken fasean, berriz, murriztu egiten dira tratamenduak. Frutak bildu ondoren, ez da fungizidarik erabiltzen, eta zitrikoak argizari naturalekin estaltzen dira, zeinak hobetu egiten duten horien trinkotasuna eta zaporea, eta jateko modukoak direnez, fruta horien azala erabili egin daiteke gozoak eta koktelak egiteko.

Gainera, bilgarrietan plastiko gutxiago erabiltzeko helburuari jarraituz, EROSKI Natur saileko gure zitrikoak handizka saltzen dira, eta EROSKIren gainerako zitrikoetan murriztu egin dugu ontzien plastiko kopurua; horren ordez, material birziklagarriak erabiltzeari ekin diogu.

Mandarina tarta

Orea egiteko

• 50 g espelta irin, 50 g zekale irin (osokoa) eta 20 g almendra irin • 30 g intxaur (makadamiakoak, birrinduta) • 50 g glas azukre • 80 g gurin hotz (laukitxoetan) • Arrautza bat (ertaina) • Gatz pittin bat

Mandarina krema egiteko

• 100 ml mandarina zuku eta bi mandarinaren azal birrina • 150 g azukre • 3 arrautza • 2 hosto gelatina • 150 g gurin

Merengea egiteko

• Arrautzaren zuringoak, 112 ml • 160 g azukre • Koilarakadatxo bat arto fekula • Koilarakadatxo erdi ozpin • Gatz pittin bat

NOLA PRESTATU. Nahasi ontzi batean irinak, azukrea, gatza eta intxaurrak. Erantsi gurina eta landu ore pikortsu bat lortzen den arte. Bota arrautza eta nahasi. Pasatu orea gainazal irineztatu batean eta landu uniforme eta lau gelditzen den arte.

Bildu fi lm garden batekin eta utzi egonean hozkailuan ordubetez.

Zabaldu orea arrabola baten laguntzarekin, 5 mm-ko lodiera duen zirkulu bat osatu arte. Eman koipea molde bati eta estali orearekin. Moztu sobera gelditzen dena, estali fi lm batekin eta utzi hozkailuan beste 30 minutu.

Estali orea labeko paperarekin, bete moldea pisuekin edo lekale lehorrekin eta sartu labean 20 minutu inguru 180 ºC-an. Kendu papera eta pisuak, eta eduki labean beste 10 minutuz. Gorde geroko. Hidratatu gelatina ur hotzetan 10 minutuz.

Nahasi ontzi batean azukrea, mandarina azalaren birrina, mandarinen zukua eta arrautzak. Irabiatu ongi. Kozinatu eltzetxo batean su eztian, eragiteari utzi gabe, loditzen hasten den arte. Xukatu gelatina hostoak, sartu eltzetxoan eta kozinatu diluitzen diren arte. Atera eltzetxoa sutatik eta erantsi gurina. Nahasi dena bateratu arte.

Zabaldu krema orearen gainean eta utzi hozkailuan hoztu dadin solidotzen den arte.

Merengea egiteko, bota arrautzaren zuringoak irabiagailuaren ontzira eta irabiatu bitsaderarekin potentzia ertainean. Bota gatz pittin bat eta jarraitu irabiatzen abiadura ertain-handian. Uhin txikiak agertzen hasitakoan, bota azukrearen laurdena eta irabiatu bateratzen den arte. Igo abiadura handira eta bota azukrea hiru alditan. Irabiatu merenge distiratsu eta trinko samar bat lortu arte.

Bahetu arto fekula merengearen gainean, erantsi ozpina eta irabiatu berriz ere bateratzen den arte. Apaindu tarta merengearekin eta gorritu soplete batekin. OHAR DIETETIKOA Errezeta honek ugari ematen ditu gantz saturatuak eta azukreak, eta hortaz, neurrian jatea komeni da. Nutrizio arloko profi la hobetzeko, osoko irinak, datilak edo aranpasa irabiatuak erabil ditzakegu azukreen ordez, eta oliba olio leun bat gurinaren lekuan.

0,90€

ERRAZIOAK Hutsik egiten ez duten errezetak

Errazioak: 8-12

Zailtasuna Denbora

1 ordu 30’

90’ egonean

NUTRI-SCORE

A B C D D E

ERRAZIO BATEK DAUKA:

KCAL 448

%22

GANTZA 31,43

%45

GANTZ SATURATUAK 14,40

%72

AZUKREAK 26,56

%30

GATZA 0,25

%4

Flora mintzo da

club-erako

Florak agur esan dio palma olioari

Gero eta kontsumitzaile gehiagok bilatzen ditu palma oliorik gabeko aukerak. Eskari handi horri erantzuteko asmoz, Florak berritu egin ditu bi produktu adierazgarriren errezetak (margarina marka bat da, Upfi eld taldeko kidea): palma olioa kendu die Flora Original eta Flora Oliva izenekoei. Aldaketa horrekin, orain markaren portfolio guztia da palma oliorik gabea (50 urtetik gorako ibilbidea egin duen marka da).

Upfi eld etxeak elikaduraren arloko joera berrien inguruan egin duen ikerketa batek azaldu duenez, Estatuko herritarren %50ek baino gehiagok nahiago dituzte palma oliorik gabeko produktuak, baldin eta zapore berdina badute. Flora Original eta Flora Oliva margarinen errezeta berriek ongi betetzen dute baldintza hori, betiko zaporea dutelako, baina palma oliorik gabe.

Kontsumitzaileen artean zabaltzen ari den beste ohitura bat da elikagai gero eta osasungarriagoak hautatzea. Ildo horretan, bi produktuak %100 landare jatorrikoak dira, osagai %100 naturalak dituzte eta omega-3 eta omega-6 daukate; horrek lagundu egiten du bihotza zaintzen, ona baita bihotzhodietako osasun ona edukitzeko eta kolesterola maila egokian izateko.

Era horretan, Florak lanean jarraitzen du jokabide jasangarriagoak eta osasungarriagoak sustatuz elikagai begetaletan oinarrituz. Marka horretako margarinek aukera ematen dute landare jatorriko elikadura egiteko zaporeari eta azken emaitzari kalterik egin gabe, eta, gainera, zaindu egiten dute gure osasuna eta planetarena.

Floraren gomendioa da elikadura askotarikoa eta orekatua egitea bizi estilo osasungarri baten barnean. Markak gomendatzen du egunean bi errazio hartzea, tiamina ere badute eta, zeinak funtsezko zeregina baitu giharrak uzkurtzeko prozesuan eta lagundu egiten baitu bihotzak egoki funtziona dezan.

This article is from: