14 minute read

Produktu begetarianoak

Next Article
Edergintza

Edergintza

GOZOA, BEGANOA

eta denentzako modukoa

Mokadutxoak egiteko, ogitan zabalduta jateko, pintxoak prestatzeko... veggie izan dadila. EROSKIn produktu beganoen familia handia dugu etxeko guztientzat. Veggie izateagatik ez baitzaio ezeri uko egin behar.

HUMUSA ETA LEKALEAK

LUENGO SAZONA KIT-A

Presta ezazu benetako humusa bi minutuan. Xukatu, eman gatza, nahasi eta dipeatu.

GILTZURRUN ERAKO O BABARRUNAK BERDUREKIN N

Babarrunak, piperrak, azenarioa eta tipulina: poto honek behar den guztia dauka azkar batean prestatzeko plater hotz, elikagarri eta arina.

BABARRUNAK OSO GATZ GUTXIREKIN

Babarrun egosiak dira, bi errazio, oso gatz gutxikoak. Beren burua zaindu behar dutenei ere gustatzen baitzaizkie otordu goxo eta errazak.

GARBANTZUAK OSO GATZ GUTXIREKIN

Aurkikuntza paregabea sodio gutxiagoko dieta egin behar dutenentzat: erabilgarria, gozoa, elikagarria eta, gainera, gatz gutxikoa.

GARBANTZUAK BERDUREKIN

Xukatu, gatzozpindu eta zerbitzatu: garbantzuak, azenarioa eta ilarrak konbinatzen dituen errezeta honekin, otordu azkar eta arina presta daiteke, batere ere ere gustatze en n konplikaziorik gabe. bai aiba tza aizk zkie ie otordu rd gox g o eta erraza az k. : t:

a, ka agar a ria r a era ra r , xiko k ik a. a.

SOJA TESTURIZATUA

Kopuru txikietan ematen ditu gantz saturatuak eta gatza, %100 naturala da eta landare jatorriko proteinak ditu %50. Ontzia %100 birziklagarria da.

SALTSAK SA

BEGANOA OABEG BE E

Arrautzarik gabe eta Hellmann’sta a Hel el e lmann’ nn n s-Arr Ar A ra en zapore guztiarekin egina. en Omega-3 dauka. Koloragarri Om Om artifi zialik eta glutenik gabea. art ra

Izoztuen sailean egoten dira

KOZINATZEKO

BURGER %0 HARAGIA

Ilar proteinarekin egindako burger begetalak. Proteina, zuntza eta burdina hartzeko iturria da, eta behar duzun energia emango dizute egunari aurre egiteko. Zapore eta testura paregabeak, harritzeko modukoak! %0 haragia, %100 zaporea!

ARRAIN ZAPOREKO ZIRITXOAK ARR RARRAIN A N ZA Z POR REKO KO ZI Z RITXOA OA O KA OR KO

Arrain erako ziritxo beganoak, proteina eta omega-3 lortzeko iturriak. Landare jatorriko proteinarekin eginak daude, eta modu kurruskatsuan birrineztatuak, zu harritzeko moduan. Onena? Zaporea! Kostako zaizu sinesten ez dela arraina!

TIRAK %0 OILASKOA

Amerikar estiloko tirak, %0 oilaskoa, ilar eta gari proteinaz eginak. Modu kurruskatsuan birrineztatuak, ukitu min gustagarriarekin. Egunean behar duzun energia guztia emango dizute. %0 oilaskoa, %100 zaporea!

PIZZAK

‘VEGGIE’ MIX ‘

Oinarri fi n eta kurruskatsua dauka eta begetal O sorta gustagarria: cherry tomateak eta s marinatuak, kuiatxoa, piper errea, tipula m gorria eta oliba beltzak. g

GOSARIAK ETA ASKARIAK

OSOKO KUXINTXO TXOKOLATEDUNAK

Osoko gari biologikoz egindako kuxintxo gustagarriak. W.K Kellogg produktu sorta gozoa da, osasungarria eta elikagarria, eta, horregatik, dasta itzazu zereal paregabe hauek. pa p r

BOLOGNARRA

Haragi begetalez egindako pizza da (ilar proteina dauka), tomate saltsa, azenarioa eta gaztak daramatzana oinarri fi n eta kurruskatsuaren gainean, zeina osoko irinez eta ekilore haziz egina dagoen.

ESPINAKAZ ETA KALABAZA HAZIZ EGINA

Konbinazio originala biltzen du: tomate marinatuak, tipula gorria, kalabaza haziak eta gazta beganoa ore fi n eta kurruskatsuaren gainean, zeina osoko irinez eta olo malutaz egina dagoen.

APERITIBOAK

‘CHIP’-AK

Hemen dituzu Pringles etxeko chip ak, hainbat zaporetakoak. Osaera berezia dute (arroza, garia, artoa edo patata) eta ontzi zilindrikoa.

Lasagna beganoa soja testurizatuarekin

• Lasagnarako 8 plaka, aurrez egosiak

Sojazko saltsa bolognarra egiteko

• 150 g soja testurizatu • Ur hotza • Koilarakada bat oliba olio birjina estra • Tipulin handi bat eta azenario txiki bat • 2 baratxuri atal • 500 ml tomate birrindu • Gatza eta piperbeltz eho berria • Oreganoa eta ezkaia

Azalore bexamela egiteko

• Azalore ertain bat • Tipulin erdia • Gatza eta intxaur muskatua • 100 ml soja edari • 50 ml oliba olio birjina estra

Anakardo gazta egiteko

• 150 g anakardo gordin • 4 koilarakada garagardo legamia • Gatza

NOLA PRESTATU. Jarri soja hidratatzen ur hotz askorekin bolumena handitu eta guritzen den arte.

Zartagin batean, erantsi oliba olioa eta frijitu su bizian baratxuria eta tipulina, harik eta guritzen diren arte. Erantsi soja ongi xukatuta eta frijitu su bizian gorritzen den arte. Bota tomatea eta utzi agortzera. Eman gatza eta erantsi belarrak. Gorde geroko.

Guritu tipulina zartaginean eta egosi azalorea 15 minutuz. Birrindu azalorea tipularekin, soja edariarekin eta gatzarekin, bexamelak bezalako testura bat hartzen duen arte. Erantsi oliba olioa eta birrindu. Eman ukitu bat intxaur muskatuarekin. Gorde geroko.

Birrindu anakardoak garagardo legamiarekin eta gatzarekin, harik eta gazta parmesano birrindu baten testura hartzen duen arte. Lasagna prestatzeko, jarri labean sartzeko moduko ontzi batean koilarakada bat bexamel, eta estali lasagnarako plakekin, bolognar saltsaren koilarakada batzuekin eta bexamel gehiagorekin.

Hiru geruza jarriko ditugu bexamelarekin eta lau geruza lasagnarako xafl ekin. Estali pastaren azken geruza bolognar saltsarekin eta zabaldu gainetik gazta.

Aurrez berotu den labean, sartu 20 minutuz 200 ºC-an edo pastaren paketeak jartzen duen denboran. Beharrezkoa bada, gazta zertxobait gratinatuko dugu.

2,20 €

ERRAZIOAK OHAR DIETETIKOA Betiko lasagna da, baina ukitu beganoarekin. Era asko dago bolognar saltsa, bexamela eta gazta beganoak prestatzeko, eta oraingoan nutrizio kalitate handiko osagaiak erabili dira: soja, azalorea eta anakardoak. Errezeta osatua da, plater bakar gisa hartzeko modukoa. Nutrizio arloko ezaugarriak. Soja testurizatuak %50 dauka proteina osatua. Gantzaren zatirik handiena kardio-osasungarria da, oliotik eta anakardoetatik datozenak; errezeta, beraz, osasungarria da baina kaloria gehiagokoa. Ba al zenekien...? Soja testurizatua lortzen da soja irinari estrusio prozesu bat emanda, eta irina lortzeko, berriz, soja babak aletu eta deshidratatu egiten dira. Egokia da. Dieta beganoa egiteko

Errazioak: 4

Zailtasuna Denbora

1 o 10’

NUTRI-SCORE

A B C D E

ERRAZIO BATEK DAUKA:

KCAL 699

%35

GANTZA 34,60

%49

GANTZ SATURATUAK 5,65

%28

AZUKREAK 17,75

%20

GATZA 0,72

%12

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

Hutsik egiten ez duten errezetak

IRRIBARREA OSASUNTSU NAHI DUGU

Zaindu itzazu hortz-haginak egunero-egunero

Trident Oral-B txikleak ez du azukrerik, fl uorra darama, eta zaindu egiten ditu zure hortzak egunero.

Ahoaren eta hortzen osasunak kezka eragiten du herritar helduen artean, osasun arloko beste alderdi batzuek bezala. Estatuko herritarren %65 kezkatu samarrak edo oso kezkatuak daude beren aho osasunarekin, datu hori eman du Espainiako Hortz Fundazioak (FDE).

Testuinguru horretan sortzen da Trident Oral-B txikle berritzailea, azukrerik gabea eta fl uorduna. Oral-B marka adituarekin lankidetzan sorturiko produktua da; marka hori erreferentziazkoa da aho-hortzen zainketan, eta txikleak lagundu egiten du hortzak mineralizatzen eta hondatzeko prozesuari aurrea hartzen.

Mentola ere baduenez, Trident Oral-B aukera erosoa da ahoan freskotasuna emateko eta hortzen osasuna noiznahi eta nonahi zaintzeko, bereziki jarduera handiko uneetan eta denbora falta zaigunean.

Bi zapore dituzu Trident Oral-B txiklean, menda eta mendafi na, eta blister formatu erabilgarrian dator, zeinak egoki mantentzen dituen ezaugarri guztiak, nahi duzun lekura eraman dezazun.

Garrantzitsua da dieta askotariko eta orekatu baten barnean kontsumitzea, eta bizi estilo osasungarri bati jarraituz. Ez da egokia 12 urtez azpiko haurrentzat. Fluoruroek eta azukrerik gabeko txikleak lagundu egiten dute hortz-haginen mineralizazioa mantentzen. Azukrerik gabeko txikleak lagundu egiten du plakako azidoak neutralizatzen. Txiklea gutxienez 20 minutuz murtxikatu beharko da, egunean bost aldiz zerbait jan edo edan ondoren. Txikle eztitzailedun eta azukrerik gabeak ez du balio hortz-haginak eskuilatzearen ordezko gisa. Oral-B, P&G lizentzia pean erabilia.

‘NESTLÉ-REN VIII. BEHATOKIA’

Erosi eta planeta zaindu

Espainiako Estatuko herritarren %75ek aldatu egin dituzte kontsumo ohiturak ingurumenaren mesedetan

Krisi klimatikoaren arazoak denoi eragiten digu. Horregatik, gizateria osoaren lana da gure planeta etorkizunean ere bizigarria izatea. Testuinguru horren barnean, eta klima aldaketaren aurkako borrokan ezarritako bide-orriari jarraituz, Nestlé etxearen VIII. Behatokiak aztertu egin ditu Familien Elikatzeko Ohiturak eta Bizi Estiloak, eta bereziki ikusi nahi izan du nola aldatzen ari diren elikadura eta erosketa ohiturak ingurumena kontuan hartuz. Beste zenbait alderdirekin batean, aurtengo azterketa honetan berariaz galdetu zaie herritarrei ea gaur egun daukaten elikadura jasangarriagoa ote den orain dela bost urtekoa baino.

Emaitzetan ageri denez, inkestan parte

hartu duten herritarren %75ek aldatu egin dute erosketa saskia planetaren mesedetan, %14k ez dute inolako aldaketarik egin eta beste %11k, ohiturak aldatu arren, ez da izan jasangarritasunari loturiko

arrazoiengatik. Datu horrek argi azaltzen du klima larrialdiak nolako garrantzia duen gure kontsumo ohituretan. Orain arte osasuna zen arrazoi nagusia gure dieta aldatzeko, eta orain ingurumenaren gaineko kezkak ere leku handia hartu du herritarren artean. Hain da horrela, ezen herritarren %47k planetaren ongizatea jarri baitute bigarren lekuan elikadura aldatzeko arrazoien artean, osasunaren atzetik.

ZER EGITEN DUTE HERRITARREK MODU JASANGARRIAGOAN ELIKATZEKO?

Plastikoa modu arduratsuan erabiltzearen aldeko kontzientziak eragina izan du ontzi mota bat edo bestea hautatzeko garaian: nork berea, berrerabilgarria edo plastiko birziklatuz egina. Lehentasunak oso garbi daude erantzun dutenen artean, eta alderdi hori lotu-lotuta ikusten dute elikadura osasungarriarekin. Inkestan parte hartu duten hamar herritarretatik zazpik etxetik eramaten dituzte beren poltsak, eta hamarretik bostek lehentasuna ematen diete plastiko birziklatuan ontziratuta dauden produktuei, eta ez erabilera bakarrekoei.

Ingurumenaren alde finkatu diren beste keinu batzuk ere nabarmendu dira, adibidez tokiko lehengaien eta produktu ekologikoen alde apustu egitea. Zehazki, herritarren %42k nahiago ditu

hurbileko lehengaiekin egindako produktuak, eta %32k biologikoak. Eta %31k nabarmendu dute murriztu egin dituztela animalia jatorriko elikagaiak, eta aukera begetalen alde egin dutela haragiaren eta esnekien ordez.

MAHAIA GERO ETA GEHIAGO DA ‘VEGGIE’

Elikaduraren eta jasangarritasunaren arteko harremanak itxuraz esnarazi egin ditu herritar ugariren kontzientziak, eta halaxe erakusten dute Nestléren Behatokiaren ekitaldi honetako emaitzek. Inkestan parte hartu duten

herritarren %80k uste dute jaten dutenak eragin zuzena duela ingurumenean, %16k ez dukate argi eta %4ren iritziz ez dago inolako

harremanik. Segur aski, sentsibilizazio horren eraginez ari da urtez urte gero eta jende gehiago animalia jatorriko proteina gutxiago hartzen landare jatorrikoaren mesedetan. 2016ko III. Behatokian ikusten zen flexitarianismoa joera bat zela, eta VIII. Behatokiaren datuekin baieztatu egin daiteke aukera hori finkatu egin dela:

%21 sentitzen dira harekin ordezkatuta. Ildo horretan, %40k adierazi dute haien etxeetan ohiko bihurtu dela haragiaren ordezko produktuak hautatzea eta %50ek diote edari begetalak hartzen dituztela; bi multzo horietan, gazteak nabarmentzen dira.

Gaur egun, bilakaera handia dago haragiaren ordezko begetalen esparruan. Lehen, ohikoena izaten zen, adibidez, tofuz egindako hanburgesak aurkitzea, seitanez eginak edo azenarioz. Orain, animalia jatorriko proteina gutxiago hartu nahi dutenek (flexitarianoek) askoz aukera gehiago dute. Adibidez, Nestlé etxearen Garden Gourmet markaren barnean landare jatorriko produktu sorta handia dago, haragizkoek bezalako kalitatea, testura, lurrina eta ahogozoa dutenak. Eta kozinatzeko eta jateko esperientzia ere oso antzekoa da hanburgesa, ‘haragi’ bola eta bolognar saltsa begano horiekin. Adibidez, nork ez luke dastatu nahi Garden Gourmet etxeko Sensational Burger paregabe bat erremolatxa eta sagarrarekin?

Esnekien ordezko begetalek ere bilakaera aipagarria izan dute oso, eta orain ez da mugatzen irabiakiak edo kafeak prestatzeko produktuetara, kozinatzeko proposamenak ere badira. Nestlé Ideal Olo Veggie edo La Lechera Veggie adibide onak dira aukera begetal horiek gure sukaldeetan sar daitezkeela eta errezeta klasikoak irauli ditzaketela erakusteko. Adibide bat izango litzateke berdura lasagna beganoa Ideal Olo Veggie delakoarekin egina.

Behatoki honetan azaldu ziren zifrak oso baikorrak diren arren, hamarretik seik oraindik ez dituzte aukera begetalak txertatu beren egunerokoan, eta ildo horretan, oraindik ere pedagogia lan handia dago egiteko. Adibidez, Menú Planner eta gisako tresnak eskainiz, zeinak orain menu veggieak ere eskaintzen dituen, osasungarriak eta gustagarriak, nornahirentzako modukoak. Oso erabilgarria da, bereziki veggie erako elikadura baterantz aldatzeko hautua egin duten pertsonentzat. Dieta begetarianoak guztiz osasungarriak izan daitezke, elikagai multzo guztiak dituzten dietak bezainbeste, baina ezinbestekoa da egoki planifikatzea, nutrizioaren ikuspegitik menu egokiak izan daitezen.

Berdura lasagna beganoa Ideal Olo Veggiearekin egina. Garden Gourmet etxeko Sensational Burger hanburgesa, erremolatxaz eta sagarrez egina.

INTSEKTUA BAI, BAINA EZ DADILA SUMATU

Inkestan parte hartu dutenei eginiko galderetan, jakin nahi izan da herritarrak zer jateko prest egongo liratekeen planetaren mesedetan, eta ia %60k adierazi dute aukera begetalak maizago sartuko lituzketela. Laborategiko haragia jateko prest egongo liratekeenak %22 dira (haragi hori ez dator zuzenean animaliatik, hari kendu eta laborategian landu dituzten zeluletatik baizik), eta %19 ausartuko lirateke intsektuak jatera, nahiz eta horietako askok (%35,9) ezkutuan gelditzea nahiko luketen, produktuaren edo errezetaren osagai gisa eta begiz sumatzen ez dela.

ONTZI EKOLOGIKOAGOAK, LEHENTASUNEZKO KONTUA

Parte hartu duten herritarren %70ek ontzi mota hauek hautatzen dituzte, ordena honetan: ontzi berrerabilgarria, paperezko edo kartoizko packa, beira, plastiko birziklatuz egindako ontzia eta birziklagarria. Eta gehienek baztertu egiten dute erabilera bakarreko plastikoa: %3,9k baino ez dute lehenesten.

PREZIOA MUGA BAT AL DA?

Erantzun dutenen artean, ia %70ek onartu dute prezioa dela muga nagusia planeta gehiago errespetatzen duten produktuak erosteko garaian. Dena dela, Nestléren Behatokiaren arabera, produktu jasangarri baten truke diru gehiago ordaintzeko prest leudekeenak ere %70 dira. Zehazki, %56k ordainduko lukete zertxobait gehiago eta %11k dezente gehiago. Datuek argi erakusten dute, bestalde, indar gehiago egin behar dela salmenta lekuetan, hamarretik lauk argi utzi baitute aukera begetal gehiago sartuko lituzketela dendetan eskura izanez gero.

ERREZETA JASANGARRIAK

Azken urtean, %70* handitu da elikagaiak alferrik galtzeko joera geldiaraziko duten errezetekiko interesa Estatuan, herritarrek 400.000 errezeta veggie baino gehiago bilatzen dituzte hilero Interneten

ELIKAGAIRIK ALFERRIK EZ GALTZEKO: ERREZETEN ZEREGINA

2018. urtean, zifra harrigarri bat argitaratu zen. Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren arabera, etxeetan 1.339 milioi kilo janari botatzen dira urtean. Nestlé Cocina atarian %70 ugaritu dira frutei, berdurei eta ogiari probetxua ateratzeko balio duten errezeten inguruko bilaketak, eta beharrezkoa dirudi, beraz, elikagaiak alferrik ez galtzeko ekimenak eta tresnak eskaintzea ere. Horretarako, Nestlé Cocinak errezeta bilduma bat eskaintzen du elikagaiei probetxua ateratzeko, praktikoa eta eguneratua, sobera gelditu diren eta jateko moduan dauden jakiei beste aukera bat eman diezaiegun eta ez daitezen zaborretara joan zuzenean. Adibide bat izan liteke irudiko pizza hori, berdura eta pinaziekin egina Buitoni orea erabiliz.

Hilero 20.000 kontsulta baino gehiago izaten dira berdurei, frutei eta ogiari probetxua nola atera jakin nahian (horiek botatzen dira maizenik zaborretara)

*Iturria: Nestlé Cocina.

NESTLÉ COCINA ATARIA BISITATUZ

Elikagaiei probetxua ateratzeko errezetak

This article is from: