8 minute read

Edergintza

Next Article
EROSKI BIO

EROSKI BIO

Belle&MAKE-UP bilduma berria &MAKEUPbild b

UDAZKEN HONETAN GUTXIAGO GEHIAGO DA

Belle&MAKE-UP edizio mugatu berria dakar udazkenak. Hemen duzu NEO MINIMAL, minimalismo berritu batean oinarritzen den bilduma. Ezin hobeki islatzen du gutxiagorekin gehiago lortzea zer den, eta naturari erreparatzen dio arreta handiz, non elementu bakoitzak zeregin praktiko edo estetiko bat izaten duen. Ez asko, eta ez gutxi: neurri-neurrian.

Produktu guztiei test klinikoak egin dizkiete eta egokiak dira pertsona beganoentzat, formulek ez baitaramate animalia jatorriko osagairik.

‘WATERPROOF’ BEGIETAKO ARKATZA 01 FOREVER BROWN Brontze ukituko marroi sakona, urre koloreko distira neurtu batzuekin, zeinak zehaztu egiten duen begirada, gogortu gabe, eta egokitu egiten den edozein koloretako begi eta larruazaletara. Oso egokia da egunerokoan erabiltzeko; testura krematsuak leun-leun zehazten eta nabarmentzen du begirada, baina difuminatu ere egiten da look ketuak sortzeko, intentsuagoak eta sofi stikatuagoak. Waterproof formula darabil, eta luze irauten du, egun osoan aldaketarik gabe. Formatua, gainera, erretraktila du, eta zorrozkailua eta lausotzeko esponja dakartza. Test oft almologikoen bidez frogatua dago. Lurrinik gabea.

ITZAL METALIZATUAK 01 CLASSY BRONZE · 02 FOREST GREEN Elkarren osagarri diren bi tonu, ezin egokiagoak look desberdinak sortzeko, konbinatuta edo bereizita. Naturan inspiratuta daude bi koloreak -okre urrekara eta basoaren berdea -, akabera metalizatua dute, pigmentazio handia eta testura krematsua, eta arrakalatu gabe itsasten zaio betazalari. Teknologia berritzailearekin formulatua dago, zeinak tratatu egiten dituen mikroperlak, eta indartu egiten du akabera fi n, zetatsu eta uniformearen argitasuna. Test dermatologiko eta oft almologiko bidez frogatuta daude. Hipoalergenikoak. Lurrinik gabeak.

GEL EFEKTUKO LAKA AZAZKALETARAKO 03 NOMAD · 04 LAGOM Gel akaberako efektua eta a eta a iraupen luzea dute bi laka la aka ka horiek, eta bi abantaila aila a garrantzitsu: erraz kentzen entzen n dira esmaltea kentzeko betiko ek zeko o betiko ko o produktuekin eta gehiago gehi hie ago zaintzen dituzte azazkalak. alak Iraupen luzekoak dira, #10 free erakoak eta azkar lehortzen direnak, eta akabera ultradistiratsua lortzen dute, zertxobait harrotua eta ezin hobeto estalia. Pintzel laua eta punta biribilekoa dakarte, laka hobeto eman ahal izateko. Bi tonutakoak daude: gorri granada klasikoa eta hostoaren berde argia. Test dermatologiko bidez frogatuta daude. Lurrinik gabeak. COLOR SHINE EZPAINETAKOAK 01 PINK JOY · 02 SIMPLY RED Bi tonu unibertsal dira -arrosa azidoa eta gorri ardokara -, oso esker onekoak biak ere; karité gantza, erromero estraktua eta ekilore hazien olioa erabili dira formula aberasteko, zeinak lagundu egiten duten ezpainak zaintzen eta babesten. Testura ultrakrematsua eta distiratsua izanik, kolore ukitua eta benetako argitasuna ematen diete ezpainei, eta nabarmendu egiten dute ezpainetako edozein tonu eta estilismo. Mutur alakatua dute eta akabera eroso eta arina, errazago eman ahal izateko. Oso egokiak dira beti aldean eramateko, eta irribarreari protagonismoa ematen lagunduko dizute, gehiegikeriarik gabe. Test dermatologiko bidez frogatuta daude. Glutenik gabeak.

ARGI-EMAILE LIKIDOA ARGI-EMA 01 INSTANT RADIANCE 01 INSTAN Funtzio anitzeko produktua da, testura arina eta Funtzio a urgarria duena; argi belo baten moduan itsasten zaio urgarria larruazalari, eta itxura fresko eta distiratsua ematen larruaza dio aurpegiari. Oso egokia da puntu estrategikoak dio au nabarmendu eta argitzeko, adibidez kupidoren arkua naba ezpainetan, bekaineko arkua, lepauztaia edo masailak. Neurri-neurriko ukitua ematen du eta nabarmendu egiten du aurpegiaren itxura ona. Mutur biribilduko aplikagailua dauka, zeinak dosifi katu egiten duen produktua eta erraztu egiten duen emateko zeregina. Akabera zeharrargia eta tonu xanpainkara ditu, eta berehala urtzen da larruazalean, benetako argitasuna ematen diola modu arin eta erosoan. Test dermatologiko bidez frogatua dago.

edergintza

BAINURAKO GEL-AK Zure larruazala, zure momentua ZURE MODUAN

Eragin lasaigarriko gel-a, esfoliatzailea, detox erakoa... Sentsaziorik onenak azaleratu daitezen, 150 gel baino gehiago eskaintzen dizkizugu. Zure azalean jartzen garelako behar duzuna eskuratu dezazun.

SANEX

DERMO BABESLEA Leun-leun garbitzen du larruazala eta handitu egiten ditu zure babes naturalak. Larruazal deshidratatuentzako tratamendua eskaintzen du bere formulak, eta elikatu egiten ditu bakterio onak, eta txarrak desagerrarazi. des g

ZERO LARRUAZAL LEHORRA Lagundu egiten du larruazalaren lehortasuna urritzen. Test dermatologiko bidez frogatua dago eta hidratatzaile naturalekin formulatua, kimiko gutxiago erabilita. Osagai gogor edo erregarririk gabea da, eta zainketa leun eta errespetuzkoa eskaintzen dio zure larruazalari eta planetari. DERMO PRO HYDRATE Hidratatu ezazu larruazal lehorra sakonean eta, aldi berean, garbitu ezazu. Haren formula aurreratuak konplexu prebiotiko eta posbiotiko esklusiboa dauka, zeinak indartu egiten duen larruazalaren mikrobioma, lehenbiziko babes geruza alegia.

ZERO LARRUAZAL NORMALA Lagundu egingo dizu larruazalaren osasuna zaintzen. Test dermatologiko bidez frogatua dago, eta ahalik eta osagai gutxienarekin egina, ez baitu xaboirik eta koloragarririk. Hidratatzaile naturalak ditu.

ATOPIDERM NUTRI REPAIR Bereziki egina dago larruazal erreaktiboetarako eta joera topikoa dutenetarako. Test dermatologikoen bidez frogatua dago, eta garbitu eta lagundu egiten du hesi naturala berrezartzen. Horrekin batean, baretu egiten du azkura eta lagundu egiten du larruazalean ez dadin sortu gune lehorturik.

NATURAL HONEY

KOKOA Formula leuna du, koko olioz aberastua, eta larruazala ere leun uzten du, zaindua eta lurrin paregabearekin.

HIDRATATZAILEA Modu delikatuan garbitzen du zure gorputza, eta larruazalak behar duen hidratazio guztia ematen dizu.

BELLE

ALOE VERA Formula leuna dauka, pH neutroarekin, eta modu delikatuan garbitzen du. Aloe vera estraktua eta glizerina begetala ditu, eta larruazala lasaitzeko, babesteko eta hidratatzeko balio dute horiek. Test dermatologiko bidez frogatuta dago, eta alergiak ahalik eta gehiena gutxitzeko moduan formulatua.

CHA TE BERDEA Formula delikatua dauka, te berdearen estraktuarekin aberastua, zeinak sentsazio suspertzailea eta bizitasunez beteriko lurrina ematen dion zure larruazalari.

PALMOLIVE

HIDRATATZAILEA Mimatu egiten du zure larruazal sentibera, eta lagundu egingo dizu berriz naturarekin konektatzen jatorri naturaleko osagaiei esker. Test dermatologiko bidez frogatua. Ontzia plastiko birziklatuz egina du.

ESNEA ETA EZTIA Esperientzia hidratatzaile eta lurrintsua. Jatorri naturalekoak ditu osagaien %95 eta biodegradagarriak ere %95 dira; test dermatologiko bidez frogatua dago. Ontzia plastiko birziklatuz egina du.

MOUSSEL

DOUCHE CRÈME Hidratatzailea eta pH neutroarekin. Testura leun eta krematsua du eta garbi eta zainduta uzten du larruazala esne proteinak dituen formulari esker.

CLASSIQUE Moussel etxearen lurrin klasikoarekin. Testura krematsua eta leuna du, olio esentzialekin, eta lagundu egiten du larruazalaren berezko leuntasuna mantentzen.

LIMA ETA MENTA Lurrin zitrikoak eta apar ugariak suspertu egingo dituzte zure emozioak. Mantendu egiten ditu larruazalaren leuntasuna eta hidratazioa, eta garbi eta lurrin freskagarriarekin uzten du.

LA TOJA

ALOE VERA Gatz mineralak eta aloe vera ditu, eta larruazala leun, elastiko eta garbi uzten dute. Landare jatorrikoak ditu osagaien %92 eta formula beganoa. GATZ MINERALAK Gel hidrotermala da, larruazala hidrataturik eta aberastuta mantentzen duena. Lurrin tradizionala eta formula beganoa du, eta jatorri naturalekoak ditu osagaien %92.

Lagundu itzazu gizarte bazterketa pairatzeko arriskuan dauden familiak

Elkartasun Zentimoak programarekin, zure erosketa ordaintzeko garaian keinu txiki bat egin eta zentimo batzuk eman ditzakezu ongitzazko kausa baten alde. Azaroan, Elikagai Bankuak lagunduko ditugu egoerarik okerrenean dauden familien alde egiten den elkartasun kanpainarik handienean.

COVID-19aren pandemiak krisi ekonomiko eta sozial gogorra ekarri du, eta milaka pertsonari eragin die; hori dela eta, Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak (FESBAL) inoiz ikusi gabeko egoerari egin behar izan dio aurre. Orain, laguntza behar dutenak ez dira pobrezia larrian daudenak bakarrik, baita lehen errenta ertainak edo apalak zituzten familiak ere, besteek emandakotik bizi beharko zutela pentsatu ere egiten ez zutenak.

Osasun krisia gainditzen hasita gauden arren, larrialdi sozialak hortxe jarraitzen du. Horregatik, hilabete honetan Elikagai Bankuen

aldeko laguntza eman nahi dugu EROSKItik, okerren dauden horiei janaria emateko zereginean jarrai dezaten.

Elkartasun Zentimoak programaren bidez biltzen den dirua herrialde bakoitzeko Elikagai Bankuari emango zaio zuzenean, eta oinarrizko elikagaiak erosteko erabiliko dute: esnea, olioa, lekaleak, arroza, pasta, irina, haragi eta arrain kontserbak...

Horri esker, behar duten guztia eskuratu ahalko dute, elikagaiak fi sikoki dendan biltzen ibili gabe, eta ekarpenak eta banaketa modu seguruagoan kudeatuko dituzte, elikagaiak urritzeko beldurrik gabe.

ELIKAGAI BANKUEN BILKETA HANDIA

Azaroaren 19tik 25era, Elkartasun Zentimoen bidez eman beharrean laguntza, betiko Bilketa Handiarekin egingo dugu, Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak aspalditik antolatzen duen kanpainarekin alegia.

Egun horietan, gure hipermerkatu eta supermerkatu guztietan aukera izango duzu higieneko produktuak eta elikagaiak emateko pertsonarik zaurgarrienentzat.

Ordainlekutik pasatzean, hauta ezazu zenbat eman nahi duzun, eta zure erosketa txartelean agertuko zaizu.

Eskerrik asko laguntza emateagatik!

URRIAN

kon pro mi so

osasungarriak jasangarriak

100.000 €

BAINO GEHIAGO BILDU DUGU ESKERRIK ASKO!

Eskerrak eman nahi dizkizugu urrian Elkartasun Zentimoak programa lagundu duzulako eta ekarpena egin duzulako bularreko minbizia duten pertsonak eta haien familiak laguntzen dituzten elkarteen alde.

This article is from: