edergintza
Belle&MAKE-UP &MAKE UP bild bilduma b berria
UDAZKEN HONETAN GUTXIAGO GEHIAGO DA Belle&MAKE-UP edizio mugatu berria dakar udazkenak. Hemen duzu NEO MINIMAL, minimalismo berritu batean oinarritzen den bilduma. Ezin hobeki islatzen du gutxiagorekin gehiago lortzea zer den, eta naturari erreparatzen dio arreta handiz, non elementu bakoitzak zeregin praktiko edo estetiko bat izaten duen. Ez asko, eta ez gutxi: neurri-neurrian.
Produktu guztiei test klinikoak egin dizkiete eta egokiak dira pertsona beganoentzat, formulek ez baitaramate animalia jatorriko osagairik.
‘WATERPROOF’ BEGIETAKO ARKATZA 01 FOREVER BROWN Brontze ukituko marroi sakona, urre koloreko distira neurtu batzuekin, zeinak zehaztu egiten duen begirada, gogortu gabe, eta egokitu egiten den edozein koloretako begi eta larruazaletara. Oso egokia da egunerokoan erabiltzeko; testura krematsuak leun-leun zehazten eta nabarmentzen du begirada, baina difuminatu ere egiten da look ketuak sortzeko, intentsuagoak eta sofi stikatuagoak. Waterproof formula darabil, eta luze irauten du, egun osoan aldaketarik gabe. Formatua, gainera, erretraktila du, eta zorrozkailua eta lausotzeko esponja dakartza. Test oftalmologikoen bidez frogatua dago. Lurrinik gabea.
42
42-43 Belleza_EUS.indd 44
20/10/21 16:31