EROSKI_NOVIEMBRE_2021_EUSKERA

Page 1

#72

2021eko azaroa

www.eroski.es

Elikadura ekologikoa Naturala, jasangarria eta eskuragarria

Zitrikoak

Kalitatea, zaporea eta aukera oparoa

Edergintza

Hemen da belle&MAKE-UP saileko NEO MINIMAL

EROSKI club Urrezko Txartela daukaten bazkideentzako aldizkaria Hilean aldizkari bat Urrezko Txartel bakoitzeko. Dendan nahiko ale izanez gero.


CAPRABO 358 ACTIMEL CASTELLANO OFFSET.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

18/10/21

11:40


aurkibidea

2021eko azaroa

www.eroski.es

16 Zitrikoak

Gerta daiteke denda guztietan ez izatea produktu guztiak. Galde ezazu zure ohiko dendan.

10 EROSKI BIO

20 Produktu begetarianoak

27 Familian

04 Zenbaki honetan. 06 Gure dendetako azken kontuak. 10 EROSKI BIO. 16 Sasoi honetan, zitrikoak.

48 Bidaiak

42 Edergintza

42 Edergintza: belle&MAKE-UP saileko NEO MINIMAL bilduma berria. 46 Elkartasuna.

20 Produktu begetarianoak.

48 Bidaiak: zatoz Xplora ezagutzera.

27 Familian: lekaleak.

50 EROSKI club-en abantailak.

29 Familian: jolasak eta eskulanak.

55 Aurrezki-kupoiak.

38 ‘Salute to Excellence’ sariak.

58 Albisteak.

3

03 Sumario_EUS.indd 3

20/10/21 17:16


editoriala

zenbaki honetan Elikadura jasangarriagoa Konpromiso horri eutsi egiten diogu orain ere, eskura jarri eta 100 produktu baino gehiago ditugu, are errazagoa izan dadin zure saskia eta mahaia nahian elikagai ekologikoz betetzea. Itxaso Cuesta EROSKI club-eko arduraduna

O

rain dela urtebete, EROSKI BIO saileko lehen produktuak aurkeztu genizkizun, elikadura jasangarria egiteko aukera izan dezazun preziorik onenean. Frutak, barazkiak, lekaleak, zukuak eta erosketa saskiko beste hainbat produktu dituzu eskura, ekoizpen ekologikoak ezartzen dituen baldintza guztiekin eginak eta gure markak aurrezteko eskaintzen dituen aukera guztiekin.

ARGITARATZAILEA EROSKI S. COOP. Barrio San Agustín s/n. 48230 Elorrio (Bizkaia). Tel. +34 946 211 211

Azaroko hilabete honetan, bestalde, sasoi hotzagoei lotuta dauden produktuei buruz ere hitz egin nahi dugu, adibidez lekaleei buruz. Hainbat aholku, gomendio, trikimailu eta errezeta dakartzagu familia guztiaren menuetan leku bat izan dezaten. Zenbaki honetan, gainera, produktu begetariano eta beganoen berri ere emango dizugu, gure dendetan era askotakoak aurkituko dituzu eta; horrekin batean, azken berrikuntzak eta merkaturatzeak ere aurkeztuko dizkizugu, aurrezki-kupoiak eta etxeko guztiak harritzeko moduko errezetak.

Valentín Beato, 44. 28037 Madrid Tel. +34 915 386 104

Inprimategia: Altavia Ibérica. Orense, 16 - 1. solairua. 28020 Madril. Tel. +911 21 38 38

Banaketaren kontrola: OJD

Lege gordailua: BI-222-2015

Publizitatea: Antonio García. Tel. +34 607 973 913 antoniogarcia@publimagazine.com

Galarazia dago testuak edo argazkiak osorik edo zatika erreproduzitzea enpresa argitaratzailearen baimenik gabe.

ARGITALPENAREN EGILEA

4

04_Editorial_EUS.indd 4

20/10/21 16:18


McCain mintzo da

club-erako

MCCAIN

‘Planeta errespetatzen duen janaria’ sustatzeko konpromisoa

M

cCain Foods marka Kanadatik dator, eta patataz egindako produktuen eta aperitiboen sailean punta-puntakoa da; janaria modu jasangarriagoan ekoiztea eta prozesatzea dira haren konpromisorik behinenak. 2008. urteaz geroztik, Europan hainbat ekintza gauzatu ditu ildo horretan, eta aurten beste pauso bat eman du Planeta errespetatzen duen janaria ekoizteko; lau zutabe ditu helburu horrek. 1. NEKAZARITZA ADIMENDUNA ETA JASANGARRIA. Horixe da gako nagusietakoa McCain-en Jasangarritasun Globalerako Estrategian. Europan 1.500 nekazarirekin baino gehiagorekin ari dira lanean, eta helburua da horiei laguntza ematea nekazaritza za jardunbide erregeneratiboetaranzko zko trantsizioa egin dezaten, eta 2030.. urterako eredu horretan ekoitzi dadila adila McCain-entzat landatzen den patata tata gainazal guztia.

2. BALIABIDEAK OPTIMIZATU ETA ENERGIA BERDEA SUSTATU INDUSTRIA MAILAN. Erantzukizunez ez jokatu nahi du McCain etxeak, eta a karbono arrasto txikiko ekonomiarantz rantz eraman nahi ditu Europan dituen lantegiak; horretarako, konpromisoa hartu du CO2 isuriak %50 murriztuko dituela eta energia a %100 berriztagarrietara aldatuko dela 2030erako.

05 Branded McCain_EUS.indd 16

3. ELIKADURAREN OREKA ETA KOMUNITATEAREN BABESA. McCain-en ikuspegia da produktu onak sortzea, dieta orekatu baten barnean jan daitezkeenak;

horretarako, 2025. urterako sodioa %15 murrizteko konpromisoa hartu du. 2011. urteaz geroztik, Europan %40 murriztu du gatza, eta gantz saturatuak %75. Tradition izeneko patata frijituen saila da horren erakusgarri. Patata hautatuak era ditu %97, ekilore olioa %3 eta ez dauka kontserbagarririk. Gainera, dau gaur egun darabilen zorroak %20 gau plastiko gutxiago du 2019koarekin plas alderatuta. alde KOMUNITATE OPAROAK. 4. K Pandemia garaian, McCainPan 53 milioi otordu eman zituen ek 5 mundu osoan, eta bikoiztu egin mun zuen Elikagai Bankuekin zeukan zue lankidetza. Haren asmoa da lank nekazariei eta familia zaurgarriei nek laguntza ematen jarraitzea, eta lagu horretarako 200 milioi otordu horr emango dizkie Elikagai Bankuei eta ema GKEei 2025erako, horietako hamar GKE milioi Europan. milio

19/10/21 16:38


Azken kontuak EROSKIn konpromisoa dugu osasunarekin eta jasangarritasunarekin, eta gure markako produktuak dira horren erakusgarri. Erreferentzia berriak gehitzen ari gara etengabe zu eta zure ingurukoak zaintzeko. Ekologikoan ekoitziak, palma gantzik gabeak, gatz eta azukre gutxiagokoak.

Hanburgesa eta haragi xehatu berriak, ekologikoak

E

ROSKI Natur BIO saileko produktu ekologikoen sorta aurkeztu genizuenetik etengabe aritu gara eskaintza berriak eransten, eskura izan ditzazuen ingurumena zainduz ekoizten diren elikagairik onenak. Orain, abelgorri haragi ekologikoa eta abelgorri hanburgesa iritsi dira gure saltokietara, biak EROSKI Natur BIO sailekoak. Alpetar arrea, Gorri-beltza eta Limusina arrazetatik datoz biak, eta 14 hilabeteko azienda izaten da. Pentsu ekologiko egiaztatuekin bazkatzen dituzte txahalak, eta pentsu horien %60 ustiategian bertan ekoizten dituzte. Animalien ongizate ziurtagiria duen haragia da, eta halaxe bermatzen du WelfairTM zigiluak. Biek zapore guztiari eusten diote kozinatzean. Bere puntuan jan nahi badituzu, utzi itzazu giroko tenperaturan hamar minutuz eta presta itzazu su ertainean. Horien ontziek, gainera, gehiago errespetatzen dute ingurumena, %79 plastiko gutxiagorekin eginak baitaude.

ZAPORE PUNTUA ZURE PLATERETARAKO Urdai ketuaren tako berria Nafarroan egiten dute, artisau eran, jatorrizko errezeta erabiliz, piperrauts eta baratxuriarekin onduta. Ez dauka glutenik, laktosarik eta esnerik, eta ezin egokiagoa da frijitzeko, egosteko, labean egiteko edo edozein errezeta osatu eta zapore ukitu desberdin bat emateko.

6

06_08_09 Lo ultimo_EUS.indd 6

19/10/21 16:52


EROSKI 72 ASTURIANA SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

15/10/21

16:46


azken kontuak

Nola kozinatu konplikaziorik gabe

P

resa dela, lana edo denbora falta, beti ez da erraza izaten plater landuak prestatzea. EROSKIn era guztietako aukerak eskaintzen dizkizugu kozinatzeko denborarik edo gogorik ez baina errezetarik eta osagairik onenak hautatu nahi dituzunerako. EROSKI BIO saileko asturiar fabadak edo oilasko saldak harritu egingo zaituzte.

ASTURIAR FABADA Etxe guztiak berdinak ez direlako, 865 gramoko formatu handian atera dugu Asturiasko plater tipiko hori. Berotu eta jateko prest izango duzu.

OILASKO SALDA Kontsome gisa hartzeko, zopa bat egiteko edo oinarri gisa erabiltzeko paelletan, arrozetan, gisatuetan eta erregosietan. Berotu eta prest edukiko duzu. Barazki eta oilasko ekologikoak ditu, eta EROSKIren gainerako saldak bezala, UHT prozesu batekin egina dago; horri esker, giroko tenperaturan kontserbatzen da, kontserbagarriak erabili gabe.

Estreinatu ezazu lurrin berria etxerako

E

man usaina zure etxeari EROSKI lurringailu elektrikoetarako atera dugun bilduma berriarekin. Iraupena 75 egun arterainokoa izan daiteke, eta beirazko ontzi berrian datoz, zeinak luzaroago eusten dion lurrinari.

8

06_08_09 Lo ultimo_EUS.indd 7

19/10/21 16:52


Violife mintzo da

club-erako

VIOBLOCK IRITSI DA ESPAINIARA

GURINAREN ORDEZKO AUKERA %100 BEGANOA, GUZTIENTZAT MODUKOA! Violife etxeak produktu mota berria sortu du Espainian Vioblock merkaturatuta, gurinaren ordezko aukera %100 beganoa, guztiek gozatzeko modukoa! Proposamen horrek gurinaren zapore guztia dauka, %100 begetala eta beganoa da, eta oso erraz erabiltzekoa, ogitan zabalduta jar daitekeelako edo errezeta gozo eta gaziak kozinatzeko erabili edo labean egiteko. Gatzik gabea edo gatza duena hauta dezakezu, eta aukera emango dizu zaporearekin gozatu eta planeta zaintzeko, ohiko gurinak baino %70 CO2 gutxiago isurtzen baita batez beste ekoizpen prozesuan. Ez dauka alergenorik, eta beste osagai hauek erabili gabe egina da: laktosa, esnekiak, glutena, soja, kontserbagarriak, fruitu lehorrak eta plama olioa. Gainera, aberastuta dago D2, B1, B6, B12 eta azido folikoarekin. Goza ezazu zaporearekin. Harritu egingo zaitu!

Haurrentzako elikadura ekologikoa

E

ROSKI BIO pototxoak nekazaritza ekologikoan ekoitzitako osagaiekin eginak daude. Etxekoek bezalako zapore eta testura daukate, eta egoki asetzen dituzte haurtxoaren nutrizio beharrizanak; seigarren hilabetetik aurrera, mantso-mantso has gaitezke horiek ematen. Ez daukate glutenik ezta esne, kontserbagarri eta koloragarririk ere.

BARAZKI ETA HARAGI PUREAK Etxalde eta nekazaritza ekologikotik datozen osagaiekin eginak daude, eta oliba olio birjina estra bakarrik eransten diete. Oso gatz gutxi daukate. FRUTA PUREAK Nekazaritza ekologikotik datoz fruta guztiak, eta ez daukate azukre erantsirik. Frutek berez duten azukrea baino ez.

7 9

06_08_09 Lo ultimo_EUS.indd 8

19/10/21 16:52


hilabete este mes honetan

EROSKI

Naturalagoa eta jasangarriagoa Kezkatu egiten zaitu modu osasungarriagoan elikatzeak, eta egunero jaten dituzun produktuek ingurumena errespeta dezatela nahi duzu. Produktu ekologikoak denen eskura jarri eta horien aldeko hautua eginez, adibidez EROSKI BIO markakoen aldekoa, lagundu egiten dugu elikadura jasangarriagoa eta naturalagoa izan dadin.

G

ure konpromisoen artean, batek esaten du erraztasunak emango dizkizugula ongi jan dezazun prezio onean eta zaindu egingo dugula gure ingurua. Horregatik, eskaintza gero eta handiagoa daukagu EROSKI BIO eta EROSKI Natur BIO produktu ekologikoetan. Frutak, barazkia eta haragiak izan daitezke, edo bestelako produktu elaboratuak, adibidez pasta, jogurtak, kontserba begetalak, zukuak, infusioak, kafeak, gailetak eta zerealak. Guztira, gure markako 100 produktu ekologiko baino gehiago dituzu aukeran. EROSKI BIO sailarekin, beste pauso bat egin dugu gure karbono arrastoa txikitzeko eta klima aldaketaren aurka egiteko, murriztu egiten baitira berotegi efektuko gasen isuriak, adibidez karbono dioxidoarena (CO2) eta oxido nitrosoarena (N20).

+ Naturalagoa Produktu horiek landatzeko, teknika naturalak eta tradizionalak erabiltzen dira, eta teknika konbentzionalekin alderatuta, horiekin zaindu egiten da lurraren emankortasuna eta murriztu egiten da higadura eta desertifikazioa. Zoruak ez daitezen kutsatu, ongarri organikoak erabiltzen dituzte, bakterio lagungarrien kontzentrazioa ugaritzen dutenak, eta animalia jatorriko ongarriak ere ohikoak izaten dira.

Produktu ekologikoek zaindu egiten dute naturak elikagaien ekoizpenari musu truk ematen diona: kalitatezko ura, zoruen emankortasuna, uzten polinizazioa...

18 10

10-11 BIO Eroski_EUS.indd 10

19/10/21 16:48


5

A Arduraz kon kontsumitzen laguntzea la

+ Zirkularragoa Tokian-tokian ekoizten diren baliabideei ematen zaie lehentasuna, adibidez etxaldeko bertako ongarriari edo konpostari, eta horrek lagundu egiten du lurra ongi elikatua egon dadin mikroorganismoz, gero horiek aurre egin diezaieten izurriei eta etor litezkeen gaixotasunei. Landatzeko garaian, lurra hondatzea eta mantenugaiak galtzea eragozten duten teknikak erabiltzen dira, eta emankortasuna sustatzen dutenak, adibidez lurrak txandaka landatzea eta lugorri uztea.

+ BBioaniztasun i i t gehiago Metodo naturalak erabiltzen dira izurriteei eta gaixotasunei aurrea hartzeko, eta animaliak edukitzen dira landaketa guneetan, adibidez sugandilak eta untxiak, eta bertako landaredia sustatzen da. Horrekin batean, landatze guneetan estalki begetalak eta lore eta landareak jartzen dira izurriteen aurka, adibidez zorriaren aurka, zeinak eraso egiten duen landarea lorea ematen ari denean. Genetikoki eraldatu gabe dauden espezieak eta labore motak hautatzen dira, tokiko baldintzetara moldatuko direnak eta parasitoei eta gaixotasunei eutsiko dietenak.

+ Landa eremuaren alde Eskala txikiagoan ekoitziak direnez eta teknika eta labore tradizionalak erabiltzen direnez, produktu ekologikoek zeregin aipagarria dute landa eremuaren bilakaeran; balioa ematen diote nekazari eta abeltzainek landa eremuari eusteko egiten duten lanari, aberastasuna sortzen dutelako eta eutsi egiten diotelako landagune askotako bizimoduari, eta hori ezinbestekoa da despopulazioari aurre egiteko.

NO NOLA BEREIZI PRODUKTU EKOLOGIKO BAT? EKO

P Produktu horiek guztiek e eurohostoaren zigilua daramate, zzeinak bermatu egiten duen Europak nekazaritza ekologikorako dituen n iirizpideei jarraituz ekoitzi direla.

11

10-11 BIO Eroski_EUS.indd 11

19/10/21 16:48


hilabete honetan

Haragi pita ‘tzatziki’-arekin

Laguntzeko

jogurt naturala, limoi ura, gatza eta

• Humusa (20 g)

piperbeltza, eta nahasi.

• Batavia letxuga EROSKI Natur (20 g) • Adar erako 2 tomate Eroski NATUR

• 500 g txahal haragi xehatu

Berotu pita ogia plantxan, ireki erditik

• Tipula more baten erdia

eta bete: zabaldu oinarrian humus pittin

‘Tzatziki’ saltsa egiteko

bat, jarri letxuga hosto batzuk, tomate

• Tipula zuri bat EROSKI Natur BIO (120 g)

• Baratxuri atal baten erdia EROSKI Natur

xerra batzuk eta haragia.

• 2 g perrexil fresko

• Luzoker erdia EROSKI Natur BIO

• Martorri freskoa, pittin bat

• 2 hosto mendafin

• Gatza eta piperbeltza

• Jogurt natural bat EROSKI BIO

pittin bat juliana eran moztua eta

• Koilarakadatxo erdi kumino

• Limoi erdia EROSKI Natur BIO

saltsa nahieran.

• Koilarakadatxo erdi kanela

• Gatza eta piperbeltza

EROSKI Natur BIO

OHAR DIETETIKOA

• 2 koilarakada oliba olio birjina estra EROSKI BIO • 4 pita ogi

Bukatzeko, jarri gainean tipula more

NOLA PRESTATU. Ontzi batean, bota

Greziako eta Turkiakoa da ‘tzatziki’

haragia, tipula, perrexila eta martorria,

saltsa, eta pita ogia, berriz, Ekialde

xehe-xehe birrinduta guztiak. Erantsi gatza,

Hurbilekoa.

piperbeltza, kuminoa eta kanela, eta nahasi dena ongi-ongi.

2,70€ ERRAZIOAK

Nutrizio arloko ezaugarriak. Haragi xehatua gorria da eta, beraz, gantz

Banatu orea 30-40 gramoko bolatxoetan

saturatuak ematen ditu eta, ondorioz,

eta zapaldu apur bat. Kozinatu parrila

kaloriak. Errazioaren %30 baino

edo zartagin batean bi aldeetatik, eta

gehiago barazkiz eta bestelako osagai

gorde geroko.

osasungarriz osatua egon arren, noizbehinka jatea gomendatzen da.

Birrindu baratxuria eta luzokerra, eta moztu xehe-xehe mendafina. Bota

Plater bakar gisa har daiteke berduraz lagunduta, eta postrerako fruta. Errazioak: 4

Zailtasuna

Denbora

20’

NUTRI-SCORE

B CD E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

638 %32

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

34,59G 12,12G 9,60G 1,84G %49

%61

%11

%31

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

Hutsik egiten ez duten errezetak

12

12 Receta PITA_EUS.indd 22

19/10/21 16:47


Bouquet mintzo da

club-erako

GUSTAGARRIA ETA ELIKAGARRIA

Persimon® Bouquet® kakia da jaun eta jabe udazkenean

U

dazkenarekin, sasoi horretako fruta ugari heltzen dira gure mahaietara, zeinak oso onuragarriak diren gure osasunerako eta immunitate sistemarako. Persimon® kakia da altxor horietako bat, erraz jaten den fruta, azalarekin edo gabe.

JATORRI IZENA Persimon ® kakia Xuquer-eko Erriberan ekoizten da (Xuquer ibaia - Valentzia). Landaketarako gune aberats horretan kaki mota autoktono bat dago, Gorri Distiratsua, biribila eta hazirik gabea, eta Jatorri Izen eta guzti merkaturatzen da: Kaki de la Ribera del Xúquer izenarekin. Persimon ® markak ontze puntu egokienean eskaintzen du kaki hori, jateko prest, eta horrela bereizi egin daiteke ohiko kakietatik.

ONTZEKO BI MODU Biltzeko garaian, testura lakarra eta zapore garratza izaten du kakiaren mamiak, eta beharrezkoa izaten da ontzen uztea. Gaur egun, ontzeko bi modu daude, eta oso produktu desberdinak lortzen dira bietako bakoitzarekin: 1. Bouquet kaki klasikoa. Neurriz gain ontzen uzten da, eta mamiak kolore gorri bizia eta testura guri eta gelatinatsua hartzen duenean, prest egoten da. Gozotasun handia izaten du, eta koilararekin jaten da. 2. Persimon Bouquet kakia. Oso antzinako metodoa erabiltzen da kakia ontzeko: oxigenorik gabe uzten da denbora batez, eta horrela lortzen da jateko moduan gelditzea, behar bezala onduta eta zapore guztiarekin. Kaki Gorri Distiratsua izaten da horren emaitza, ez klasikoa bezain gozotasun handikoa eta mertxika baten antzeko trinkotasuna duena. Ezin hobea noranahi eramateko edo zure plater gogokoenen osagai gisa erabiltzeko.

13 Branded KAKIS_EUS.indd 16

UNE LARANJA Laranja da udazkeneko kolore izarra. Persimon ® kakiaren sasoia da hau bete-betean, baina baita beste fruta eta barazki batzuena ere: mandarina, laranja, papaia, kalabaza eta batata, adibidez, zeinak kolorea, zaporea eta dibertsioa emango dioten zure dietari.

OSASUNGARRIA ETA TOKIKOA Persimon ® Bouquet ® kakiak C eta A bitaminak ditu, eta zuntza ere bai. Gainera, kopuru handietan izaten ditu ura, fruktosa eta potasioa; hori dela eta, leku bat merezi du kirolarien dietan. Herdoilaren

aurka egiteko gaitasun handia du, eta lagundu egiten du estres oxidatzaileari aurre egiten. Produktu %100 tokikoa da, eta karbono arrasto txikiagoa uzten du zuhaitzetik mahairako bidean. Eta ez hori bakarrik. Persimon® Bouquet® hautatzen duenak lagundu egiten du nekazaritzaren jasangarritasuna, geldiarazi egiten du nekazaritzako lurrak husteko joera, populazioa sendotu egiten du landa eremuan eta erraztu egiten du belaunaldi berritzea.

Landa eremuaren alde sustatzen ditugun ekimenen berri jakiteko, sartu bouquet.es helbidean.

20/10/21 16:24


hilabete honetan

Kefir ‘panna cotta’ sasoiko frutarekin

NOLA PRESTATU. Hidratatu gelatina

OHAR DIETETIKOA

ur hotzetan.

Italiako postre ezaguna da panna cotta. Nutrizio arloko ezaugarriak. Kefirra

Berotu esne gaina azukrearekin eta

daramanez (esne gainarekin batean),

banilla estraktuarekin kea botatzen hasi

zertxobait gutxitu egiten da errezetak

‘Panna cotta’ egiteko

arte. Atera sutatik eta diluitu gelatina

osotara duen gantz kopurua eta gantz

• 3 hosto gelatina

xukatua. Diluitu denean, erantsi kefirra eta

saturatuak ere bai; kaloria kopuruak, dena

• 225 g esne gain (harrotzekoa)

nahasi ongi.

den, handi samarra izaten jarraitzen du. Azukreei dagokienez, zortzi gramo libreak

• 2 koilarakada azukre • 5 ml banilla estraktu

Bota panna cotta pittin bat

dira errazio bakoitzean (azukrea eta zukua)

• 300 ml kefir EROSKI BIO

edalontzietan, eta utzi hoztera bi

eta gainerakoak esnekietatik eta fruta

Laguntzeko eta apaintzeko

orduan gutxienez.

osoetatik datoz, eta azken horiek ez dute eragin kaltegarririk.

• 2 laranja EROSKI Natur BIO Zukutu laranja bat eta moztu bestea

• Granada bat EROSKI Natur • 40 g mahats berde

ataletan, azala kenduta. Aletu granada

• Mendafina

eta moztu mahats aleak erditik.

Egokia da. Dieta laktobegetarianoetarako. Trikimailua. Irudian bezala aurkeztuta

Panna cotta gelifikatu denean, apaindu

geldi dadin, jarri ontziak zertxobait etzanda

fruta moztuekin, laranja zuku pittin batekin

platerak aurkezteko uztai metalikoen

eta mendafinaren hostoekin.

gainean edo madalena moldeen gainean.

0,68€

Hutsik egiten ez duten errezetak

ERRAZIOAK

Errazioak: 4 Zailtasuna

Denbora

10’ + 2 ordu egonean

NUTRI-SCORE

B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

301 %15

GANTZA

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

21,77G 12,15G 20,45G 0,14G %31

%61

%23

%2

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

14

14 Receta PANACOTA_EUS.indd 22

19/10/21 17:01


INTXAUR PASTA KREMATSUA

EZINBESTEKO OSAGAIA SUKALDEAN Oso moldakorrak direlako eta nutrizioaren ikuspegitik ezaugarri bikainak dituztelako, intxaurrak oinarrizko elikagaiak dira gure errezetetan. INTXAURREKIN KOZINATZEKO IDEIAK Birrineztatu: intxaurrak txikitu, eta elikagaiak birrineztatzeko erabil ditzakezu. Saltsak eta kremak loditu: bota intxaur birrinduak ogiaren edo irinen ordez. Labean eginda: izoztu intxaurrak eta gero txikitu itzazu zure intxaur irina egiteko. Edan eta freskatu: intxaurrak osagai apartak dira irabiakiak eta smoothieak osatzeko eta testura emateko. PROTEINA ITURRIA Intxaurrak oso egokiak dira zure platerei eransteko, mantenugai bikainak konbinatzen baititu: landare jatorriko proteinak eta gantz onak (2,7 gramo omega-3 AAL intxaur eskutada batek).

OSAGAIAK 320 g dilista pasta, 30 g tipula, 100 g koko esne, 60 g Nueces de California, 30 ml oliba olio birjina estra, koilarakadatxo bat soja saltsa (tamari), piperbeltz beltza eta gatz pittin bat. NOLA PRESTATU. 1. Kozinatu tipula xehatua intxaurrekin zenbait minutuz. 2. Erantsi koko esnea eta soja. Ondu gatzarekin eta piperbeltzarekin, eta kozinatu beste bost minutuz. 3. Birrindu saltsa eta nahasi pastarekin. 4. Zerbitzatu intxaur zatituekin, piperbeltzarekin eta belar freskoekin.

Bila itzazu Kaliforniako intxaur onenak produktu hauetan GLUTENIK GABEA

Hemen aurkituko duzu errezeta osasungarri gehiago: www.nuecesdecalifornia.com

SODIORIK GABEA

KOLESTEROLIK GABEA

15 Branded NUECES_EUS.indd 16

20/10/21 17:06


hilabete honetan

EROSKI FRUTATEGIA

Sasoi honetan, ZITRIKOAK Urte garai hotzetan sartzen ari gara, eta horrek bestelako protagonista batzuk ekarri ditu gure frutategietara: zitrikoak. Zapore, gozotasun eta heldutasun handienarekin aurkituko dituzu gure dendetan, urteko garaiaren arabera fruta motarik onena hautatzen baitugu.

U

rte sasoi bakoitzean zitriko mota batzuk hautatzen ditugu EROSKIn, kalitaterik onena bilatzen dugu eta. Laranjak nahi dituztenei Navelina motakoak eskainiz hasten gara urrian; postre gisa estimu handia duen laranja da, baina zuku egiteko ere erabiltzen da, ur asko izaten du eta. Azaro erdialdean Salustiana motakoa iristen da, eta Navel motakoa urtarril erdialdetik otsail arte; hilabete horretan, Lanelate motakoak hasten dira. Kalitaterik onenekotzat jotzen da azken hori, eta zuku eginda edo oso-osorik jan daiteke. Berdin gertatzen da mandarinekin. Irailean Satsuma Okitsu eta Satsuma Iwasaki motakoak eduki dituzu gure saltokietan, izokinaren ukitua duen laranja kolorekoak. Urri hasieran Clemenpons eta Arrufatina motakoak iristen dira, laranjatik gorri bizirakoak kolorez, eta azukre gehiagorekin. Orain klementinak dituzu aukera-aukeran; oso erraz zuritzen dira eta inork ez bezala bateratzen dituzte gozotasuna, ukitu azidoa eta zukua. Abenduan EROSKI Natur zitrikoak iritsiko dira. Besteak baino beranduxeago etortzen dira, zuhaitzean denbora gehiagoan uzten baitituzte ontzen. Banan-banan biltzen dituzte, eta nagusiki Valentziako Erkidegoko lurretan ekoizten dira; horri esker, sasoiko produktua eskaintzeko modua izaten dugu, hurbiltasunari lehentasuna ematen diogula. Horrek murriztu egiten du karbono arrastoa gure zitrikoen garraioan, eta lagundu egiten ditu tokiko merkatuak.

18 16

16-17 Citricos_EUS.indd 16

19/10/21 16:57


Jasangarritasuna Neurriak hartzen ditugu gure frutek eragin txikiagoa izan dezaten ingurumenean. EROSKI Natur zitrikoak eredu jasangarriagoarekin ekoizten dira, eta halaxe egiaztatzen du GLOBALG.A.P nazioarteko arauak, zeinak bermatu egiten duen landatzeko baldintzek errespetatu egingo dituztela ingurumena eta tokiko ekosistemak.

EROSKI NATUR MARKA EROSKI Natur saileko gure laranja eta mandarinak ere Valentziako Erkidegoan ekoitziak dira, eta pomeloak, berriz, Murtzian. Klima mediterraneoa ezin egokiagoa da horiek landatzeko, egunaren eta gauaren artean izaten den tenperatura desberdintasunak lagundu egiten baitu fruituek beren kolore bereizgarri hori har dezaten. Gainera, inguru horietako lurrek mantenugai guztiak ematen dizkiete behar bezalako lurrina eta zaporea eduki dezaten, eta horrexegatik betetzen dituzte EROSKI Natur markak ezartzen dituen arau zorrotzak.

Horretarako, herbizidak erabili beharrean, babes begetala ezartzen da zuhaitzen hondoan, eta horrela belarra hazten da zuhaitzen artean, eta belar horretan bizi izaten dira intsektuak eta animaliak, izurriteen berezko etsaiak alegia; era horretan, hobetu egin daiteke sintesi kimikoko produktuen erabilera. Landatze prozesuaren azken fasean, berriz, murriztu egiten dira tratamenduak. Frutak bildu ondoren, ez da fungizidarik erabiltzen, eta zitrikoak argizari naturalekin estaltzen dira, zeinak hobetu egiten duten horien trinkotasuna eta zaporea, eta jateko modukoak direnez, fruta horien azala erabili egin daiteke gozoak eta koktelak egiteko. Gainera, bilgarrietan plastiko gutxiago erabiltzeko helburuari jarraituz, EROSKI Natur saileko gure zitrikoak handizka saltzen dira, eta EROSKIren gainerako zitrikoetan murriztu egin dugu ontzien plastiko kopurua; horren ordez, material birziklagarriak erabiltzeari ekin diogu.

17

16-17 Citricos_EUS.indd 17

19/10/21 16:57


hilabete honetan

Mandarina tarta Orea egiteko • 50 g espelta irin, 50 g zekale irin (osokoa) eta 20 g almendra irin • 30 g intxaur (makadamiakoak, birrinduta) • 50 g glas azukre • 80 g gurin hotz (laukitxoetan) • Arrautza bat (ertaina) • Gatz pittin bat Mandarina krema egiteko • 100 ml mandarina zuku eta bi mandarinaren azal birrina • 150 g azukre • 3 arrautza

Hutsik egiten ez duten errezetak

• 2 hosto gelatina • 150 g gurin Merengea egiteko • Arrautzaren zuringoak, 112 ml

0,90€

• 160 g azukre • Koilarakadatxo bat arto fekula

ERRAZIOAK

• Koilarakadatxo erdi ozpin • Gatz pittin bat NOLA PRESTATU. Nahasi ontzi batean irinak, azukrea, gatza eta intxaurrak. Erantsi gurina eta landu ore pikortsu bat lortzen den arte. Bota arrautza eta nahasi. Pasatu orea gainazal irineztatu batean eta landu uniforme eta lau gelditzen den arte.

Kozinatu eltzetxo batean su eztian, eragiteari utzi gabe, loditzen hasten den arte. Xukatu gelatina hostoak, sartu eltzetxoan eta kozinatu diluitzen diren arte. Atera eltzetxoa sutatik eta erantsi gurina. Nahasi dena bateratu arte.

Bildu film garden batekin eta utzi egonean hozkailuan ordubetez.

Zabaldu krema orearen gainean eta utzi

OHAR DIETETIKOA Errezeta honek ugari ematen ditu gantz saturatuak eta azukreak, eta hortaz, neurrian jatea komeni da. Nutrizio arloko profila hobetzeko, osoko irinak, datilak edo aranpasa irabiatuak erabil ditzakegu azukreen ordez, eta oliba olio leun bat gurinaren lekuan.

hozkailuan hoztu dadin solidotzen den arte. Errazioak: 8-12

Zabaldu orea arrabola baten laguntzarekin, 5 mm-ko lodiera duen zirkulu bat osatu arte. Eman koipea molde bati eta estali orearekin. Moztu sobera gelditzen dena, estali film batekin eta utzi hozkailuan beste 30 minutu.

Merengea egiteko, bota arrautzaren zuringoak irabiagailuaren ontzira

Zailtasuna

1 ordu 30’

eta irabiatu bitsaderarekin potentzia ertainean. Bota gatz pittin bat eta jarraitu

90’ egonean

irabiatzen abiadura ertain-handian. Uhin txikiak agertzen hasitakoan, bota

Estali orea labeko paperarekin, bete moldea pisuekin edo lekale lehorrekin eta sartu labean 20 minutu inguru 180 ºC-an. Kendu papera eta pisuak, eta eduki labean beste 10 minutuz. Gorde geroko.

NUTRI-SCORE

azukrearen laurdena eta irabiatu

A B C D E

bateratzen den arte. Igo abiadura handira eta bota azukrea hiru alditan. Irabiatu merenge distiratsu eta trinko samar bat lortu arte.

Hidratatu gelatina ur hotzetan 10 minutuz. Bahetu arto fekula merengearen Nahasi ontzi batean azukrea,

Denbora

gainean, erantsi ozpina eta irabiatu berriz

mandarina azalaren birrina, mandarinen

ere bateratzen den arte. Apaindu tarta

zukua eta arrautzak. Irabiatu ongi.

merengearekin eta gorritu soplete batekin.

ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

GANTZA

GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

GATZA

448

31,43 14,40 26,56 0,25

%22

%45

%72

%30

%4

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

18

18 Receta CITRICOS_EUS.indd 18

19/10/21 18:03


Flora mintzo da

club-erako

Florak agur esan dio palma olioari G ero eta kontsumitzaile gehiagok bilatzen ditu palma oliorik gabeko aukerak. Eskari handi horri erantzuteko asmoz, Florak berritu egin ditu bi produktu adierazgarriren errezetak (margarina marka bat da, Upfield taldeko kidea): palma olioa kendu die Flora Original eta Flora Oliva izenekoei. Aldaketa horrekin, orain markaren portfolio guztia da palma oliorik gabea (50 urtetik gorako ibilbidea egin duen marka da). Upfi eld etxeak elikaduraren arloko joera berrien inguruan egin duen ikerketa batek azaldu duenez, Estatuko herritarren %50ek baino gehiagok nahiago dituzte palma oliorik gabeko produktuak, baldin eta zapore berdina badute. Flora Original eta Flora Oliva margarinen errezeta berriek ongi betetzen dute baldintza hori, betiko zaporea dutelako, baina palma oliorik gabe.

19 Branded FLORA_EUS.indd 16

Kontsumitzaileen artean zabaltzen ari den beste ohitura bat da elikagai gero eta osasungarriagoak hautatzea. Ildo horretan, bi produktuak %100 landare jatorrikoak dira, osagai %100 naturalak dituzte eta omega-3 eta omega-6 daukate; horrek lagundu egiten du bihotza zaintzen, ona baita bihotzhodietako osasun ona edukitzeko eta kolesterola maila egokian izateko. Era horretan, Florak lanean jarraitzen du jokabide jasangarriagoak eta osasungarriagoak sustatuz elikagai begetaletan oinarrituz. Marka horretako margarinek aukera ematen dute landare jatorriko elikadura egiteko zaporeari eta azken emaitzari kalterik egin gabe, eta, gainera, zaindu egiten dute gure osasuna eta planetarena.

Floraren gomendioa da elikadura askotarikoa eta orekatua egitea bizi estilo osasungarri baten barnean. Markak gomendatzen du egunean bi errazio hartzea, tiamina ere badute eta, zeinak funtsezko zeregina baitu giharrak uzkurtzeko prozesuan eta lagundu egiten baitu bihotzak egoki funtziona dezan.

19/10/21 18:02


hilabete honetan

GOZOA, BEGANOA eta denentzako modukoa Mokadutxoak egiteko, ogitan zabalduta jateko, pintxoak prestatzeko... veggie izan dadila. EROSKIn produktu beganoen familia handia dugu etxeko guztientzat. Veggie izateagatik ez baitzaio ezeri uko egin behar. O GILTZURRUN ERAKO N BABARRUNAK BERDUREKIN Babarrunak, piperrak, azenarioa eta tipulina: poto honek behar den guztia dauka azkar batean prestatzeko plater hotz, elikagarri eta arina.

HUMUSA ETA LEKALEAK LUENGO SAZONA KIT-A Presta ezazu benetako humusa bi minutuan. Xukatu, eman gatza, nahasi eta dipeatu.

BABARRUNAK OSO GATZ GUTXIREKIN Babarrun egosiak dira, bi errazio, oso gatz gutxikoak. Beren burua zaindu behar dutenei ere gustatzen gusta gu statze sta tze en baitzaizkie bai ba aitza aizk zkie ie oto otordu rd rdu goxo g gox o eta eta err erraza errazak. az k. aza

GARBANTZUAK OSO GATZ GUTXIREKIN Aurkikuntza paregabea sodio gutxiagoko dieta egin behar dutenentzat: t:: erabilgarria, a, gozoa, elikagarria ka agar a ria ra eta, gainera, era r , ra gatz gutxikoa. xik iko k a. a.

SOJA TESTURIZATUA Kopuru txikietan ematen ditu gantz saturatuak eta gatza, %100 naturala da eta landare jatorriko proteinak ditu %50. Ontzia %100 birziklagarria da.

GARBANTZUAK BERDUREKIN Xukatu, gatzozpindu eta zerbitzatu: garbantzuak, azenarioa eta ilarrak konbinatzen dituen errezeta honekin, otordu azkar eta arina presta daiteke, batere konplikaziorik gabe.

SALTSAK SA BEG BEGANOA BE E OA Arrautzarik A Ar Arr ra a gabe eta ta a Hel Hellmann’se lma el lmann’ nn n nn’ n’s-en zapore guztiarekin egina. Omega-3 dauka. Koloragarri Om artifi art a r zialik eta glutenik gabea.

20

20-21 Veggies_EUS.indd 22

19/10/21 18:10


KOZINATZEKO

Izoztuen sailean egoten dira

BURGER %0 HARAGIA Ilar proteinarekin egindako burger begetalak. Proteina, zuntza eta burdina hartzeko iturria da, eta behar duzun energia emango dizute egunari aurre egiteko. Zapore eta testura paregabeak, harritzeko modukoak! %0 haragia, %100 zaporea!

TIRAK %0 OILASKOA Amerikar estiloko tirak, %0 oilaskoa, ilar eta gari proteinaz eginak. Modu kurruskatsuan birrineztatuak, ukitu min gustagarriarekin. Egunean behar duzun energia guztia emango dizute. %0 oilaskoa, %100 zaporea! ARRAIN ARR R AIN AIN N ZAPOREKO ZA ZA APOR POR OREKO OR REKO KO K O ZIRITXOAK Z RIT ZIRIT ZI RITXOA XOA OAK O Arrain erako ziritxo beganoak, proteina eta omega-3 lortzeko iturriak. Landare jatorriko proteinarekin eginak daude, eta modu kurruskatsuan birrineztatuak, zu harritzeko moduan. Onena? Zaporea! Kostako zaizu sinesten ez dela arraina!

PIZZAK ‘VEGGIE’ MIX ‘ Oinarri fin eta kurruskatsua dauka eta begetal O sorta gustagarria: cherry tomateak eta s marinatuak, kuiatxoa, piper errea, tipula m gorria eta oliba beltzak. g

GOSARIAK ETA ASKARIAK OSOKO KUXINTXO TXOKOLATEDUNAK Osoko gari biologikoz egindako kuxintxo gustagarriak. W.K Kellogg produktu sorta gozoa da, osasungarria eta elikagarria, eta, horregatik, dasta itzazu zereal paregabe p r pa hauek.

BOLOGNARRA Haragi begetalez egindako pizza da (ilar proteina dauka), tomate saltsa, azenarioa eta gaztak daramatzana oinarri fin eta kurruskatsuaren gainean, zeina osoko irinez eta ekilore haziz egina dagoen.

APERITIBOAK ESPINAKAZ ETA KALABAZA HAZIZ EGINA Konbinazio originala biltzen du: tomate marinatuak, tipula gorria, kalabaza haziak eta gazta beganoa ore fin eta kurruskatsuaren gainean, zeina osoko irinez eta olo malutaz egina dagoen.

‘CHIP’-AK Hemen dituzu Pringles etxeko chip ak, hainbat zaporetakoak. Osaera berezia dute (arroza, garia, artoa edo patata) eta ontzi zilindrikoa.

21

20-21 Veggies_EUS.indd 23

19/10/21 18:11


hilabete honetan

Lasagna beganoa soja testurizatuarekin

eta guritzen diren arte. Erantsi soja ongi

OHAR DIETETIKOA

xukatuta eta frijitu su bizian gorritzen den

Betiko lasagna da, baina ukitu

arte. Bota tomatea eta utzi agortzera. Eman

beganoarekin. Era asko dago bolognar

gatza eta erantsi belarrak. Gorde geroko.

saltsa, bexamela eta gazta beganoak

• Lasagnarako 8 plaka, aurrez egosiak Sojazko saltsa bolognarra egiteko

prestatzeko, eta oraingoan nutrizio kalitate Guritu tipulina zartaginean eta egosi

• 150 g soja testurizatu

azalorea 15 minutuz. Birrindu azalorea

• Ur hotza

tipularekin, soja edariarekin eta

• Koilarakada bat oliba olio birjina estra

gatzarekin, bexamelak bezalako testura

• Tipulin handi bat eta azenario txiki bat

bat hartzen duen arte. Erantsi oliba olioa

• 2 baratxuri atal

eta birrindu. Eman ukitu bat intxaur

• 500 ml tomate birrindu

muskatuarekin. Gorde geroko.

• Gatza eta piperbeltz eho berria • Oreganoa eta ezkaia Azalore bexamela egiteko • Azalore ertain bat • Tipulin erdia • Gatza eta intxaur muskatua • 100 ml soja edari • 50 ml oliba olio birjina estra Anakardo gazta egiteko

Birrindu anakardoak garagardo

handiko osagaiak erabili dira: soja, azalorea eta anakardoak. Errezeta osatua da, plater bakar gisa hartzeko modukoa. Nutrizio arloko ezaugarriak. Soja testurizatuak %50 dauka proteina osatua. Gantzaren zatirik handiena kardio-osasungarria da, oliotik eta anakardoetatik datozenak; errezeta,

legamiarekin eta gatzarekin, harik eta

beraz, osasungarria da baina

gazta parmesano birrindu baten testura

kaloria gehiagokoa.

hartzen duen arte.

Ba al zenekien...? Soja testurizatua

Lasagna prestatzeko, jarri labean sartzeko

lortzen da soja irinari estrusio prozesu bat

moduko ontzi batean koilarakada bat

emanda, eta irina lortzeko, berriz, soja

bexamel, eta estali lasagnarako plakekin,

babak aletu eta deshidratatu egiten dira.

bolognar saltsaren koilarakada batzuekin

Egokia da. Dieta beganoa egiteko

eta bexamel gehiagorekin.

Errazioak: 4

• 150 g anakardo gordin • 4 koilarakada garagardo legamia • Gatza

Hiru geruza jarriko ditugu bexamelarekin eta lau geruza lasagnarako xaflekin.

Zailtasuna

Denbora

Estali pastaren azken geruza bolognar NOLA PRESTATU. Jarri soja hidratatzen

1 o 10’

saltsarekin eta zabaldu gainetik gazta.

ur hotz askorekin bolumena handitu eta guritzen den arte.

Aurrez berotu den labean, sartu 20

NUTRI-SCORE

minutuz 200 ºC-an edo pastaren paketeak Zartagin batean, erantsi oliba olioa eta frijitu su bizian baratxuria eta tipulina, harik

2,20 € ERRAZIOAK

A BC D E

jartzen duen denboran. Beharrezkoa bada, gazta zertxobait gratinatuko dugu.

ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

699 %35

GANTZA

GANTZ SATURATUAK AZUKREAK

34,60 5,65 %49

%28

GATZA

17,75

0,72

%20

%12

heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta

Hutsik egiten ez duten errezetak

22

22 Receta LASANA_EUS.indd 18

20/10/21 16:30


Trident Oral-B mintzo da

club-erako

IRRIBARREA OSASUNTSU NAHI DUGU

Zaindu itzazu hortz-haginak egunero-egunero Trident Oral-B txikleak ez du azukrerik, fluorra darama, eta zaindu egiten ditu zure hortzak egunero.

A

hoaren eta hortzen osasunak kezka eragiten du herritar helduen artean, osasun arloko beste alderdi batzuek bezala. Estatuko herritarren %65 kezkatu samarrak edo oso kezkatuak daude beren aho osasunarekin, datu hori eman du Espainiako Hortz Fundazioak (FDE).

Testuinguru horretan sortzen da Trident Oral-B txikle berritzailea, azukrerik gabea eta fl uorduna. Oral-B marka adituarekin lankidetzan sorturiko produktua da; marka hori erreferentziazkoa da aho-hortzen zainketan, eta txikleak lagundu egiten du hortzak

mineralizatzen eta hondatzeko prozesuari aurrea hartzen. Mentola ere baduenez, Trident Oral-B aukera erosoa da ahoan freskotasuna emateko eta hortzen osasuna noiznahi eta nonahi zaintzeko, bereziki jarduera handiko uneetan eta denbora falta zaigunean. Bi zapore dituzu Trident Oral-B txiklean, menda eta mendafina, eta blister formatu erabilgarrian dator, zeinak egoki mantentzen dituen ezaugarri guztiak, nahi duzun lekura eraman dezazun.

Garrantzitsua da dieta askotariko eta orekatu baten barnean kontsumitzea, eta bizi estilo osasungarri bati jarraituz. Ez da egokia 12 urtez azpiko haurrentzat. Fluoruroek eta azukrerik gabeko txikleak lagundu egiten dute hortz-haginen mineralizazioa mantentzen. Azukrerik gabeko txikleak lagundu egiten du plakako azidoak neutralizatzen. Txiklea gutxienez 20 minutuz murtxikatu beharko da, egunean bost aldiz zerbait jan edo edan ondoren. Txikle eztitzailedun eta azukrerik gabeak ez du balio hortz-haginak eskuilatzearen ordezko gisa. Oral-B, P&G lizentzia pean erabilia.

23 Branded Trident_EUS.indd 16

19/10/21 18:21


Nestlé mintzo da

club-erako

‘NESTLÉ-REN VIII. BEHATOKIA’

Erosi eta planeta zaindu Espainiako Estatuko herritarren %75ek aldatu egin dituzte kontsumo ohiturak ingurumenaren mesedetan

K

risi klimatikoaren arazoak denoi eragiten digu. Horregatik, gizateria osoaren lana da gure planeta etorkizunean ere bizigarria izatea. Testuinguru horren barnean, eta klima aldaketaren aurkako borrokan ezarritako bide-orriari jarraituz, Nestlé etxearen VIII. Behatokiak aztertu egin ditu Familien Elikatzeko Ohiturak eta Bizi Estiloak, eta bereziki ikusi nahi izan du nola aldatzen ari diren elikadura eta erosketa ohiturak ingurumena kontuan hartuz. Beste zenbait alderdirekin batean, aurtengo azterketa honetan berariaz galdetu zaie herritarrei ea gaur egun daukaten elikadura jasangarriagoa ote den orain dela bost urtekoa baino. Emaitzetan ageri denez, inkestan parte hartu duten herritarren %75ek aldatu egin dute erosketa saskia planetaren mesedetan, %14k ez dute inolako aldaketarik egin eta beste %11k, ohiturak aldatu arren, ez da izan jasangarritasunari loturiko arrazoiengatik. Datu horrek argi azaltzen du klima larrialdiak nolako garrantzia duen gure kontsumo ohituretan. Orain arte osasuna zen arrazoi nagusia gure dieta aldatzeko, eta orain ingurumenaren gaineko kezkak ere leku handia hartu du herritarren artean. Hain da horrela, ezen herritarren %47k planetaren ongizatea jarri baitute bigarren lekuan elikadura aldatzeko arrazoien artean, osasunaren atzetik.

24-26_Branded NESTLE_EUS.indd 24

ZER EGITEN DUTE HERRITARREK MODU JASANGARRIAGOAN ELIKATZEKO? Plastikoa modu arduratsuan erabiltzearen aldeko kontzientziak eragina izan du ontzi mota bat edo bestea hautatzeko garaian: nork berea, berrerabilgarria edo plastiko birziklatuz egina. Lehentasunak oso garbi daude erantzun dutenen artean, eta alderdi hori lotu-lotuta ikusten dute elikadura osasungarriarekin. Inkestan parte hartu duten hamar herritarretatik zazpik etxetik eramaten dituzte beren poltsak, eta hamarretik bostek lehentasuna ematen diete plastiko birziklatuan ontziratuta dauden produktuei, eta ez erabilera bakarrekoei. Ingurumenaren alde finkatu diren beste keinu batzuk ere nabarmendu dira, adibidez tokiko lehengaien eta produktu ekologikoen alde apustu egitea. Zehazki, herritarren %42k nahiago ditu hurbileko lehengaiekin egindako produktuak, eta %32k biologikoak. Eta %31k nabarmendu dute murriztu egin dituztela animalia jatorriko elikagaiak, eta aukera begetalen alde egin dutela haragiaren eta esnekien ordez.

19/10/21 18:27


MAHAIA GERO ETA GEHIAGO DA ‘VEGGIE’ Elikaduraren eta jasangarritasunaren arteko harremanak itxuraz esnarazi egin ditu herritar ugariren kontzientziak, eta halaxe erakusten dute Nestléren Behatokiaren ekitaldi honetako emaitzek. Inkestan parte hartu duten herritarren %80k uste dute jaten dutenak eragin zuzena duela ingurumenean, %16k ez dukate argi eta %4ren iritziz ez dago inolako harremanik. Segur aski, sentsibilizazio horren eraginez ari da urtez urte gero eta jende gehiago animalia jatorriko proteina gutxiago hartzen landare jatorrikoaren mesedetan. 2016ko III. Behatokian ikusten zen flexitarianismoa joera bat zela, eta VIII. Behatokiaren datuekin baieztatu egin daiteke aukera hori finkatu egin dela: %21 sentitzen dira harekin ordezkatuta. Ildo horretan, %40k adierazi dute haien etxeetan ohiko bihurtu dela haragiaren ordezko produktuak hautatzea eta %50ek diote edari begetalak hartzen dituztela; bi multzo horietan, gazteak nabarmentzen dira. Gaur egun, bilakaera handia dago haragiaren ordezko begetalen esparruan. Lehen, ohikoena izaten zen, adibidez, tofuz egindako hanburgesak aurkitzea, seitanez eginak edo azenarioz. Orain, animalia jatorriko proteina gutxiago hartu nahi dutenek (flexitarianoek) askoz aukera gehiago dute. Adibidez, Nestlé etxearen Garden Gourmet markaren barnean landare jatorriko produktu

Berdura lasagna beganoa Ideal Olo Veggiearekin egina.

25_Branded NESTLE_EUS.indd 25

Garden Gourmet etxeko Sensational Burger hanburgesa, erremolatxaz eta sagarrez egina.

sorta handia dago, haragizkoek bezalako kalitatea, testura, lurrina eta ahogozoa dutenak. Eta kozinatzeko eta jateko esperientzia ere oso antzekoa da hanburgesa, ‘haragi’ bola eta bolognar saltsa begano horiekin. Adibidez, nork ez luke dastatu nahi Garden Gourmet etxeko Sensational Burger paregabe bat erremolatxa eta sagarrarekin? Esnekien ordezko begetalek ere bilakaera aipagarria izan dute oso, eta orain ez da mugatzen irabiakiak edo kafeak prestatzeko produktuetara, kozinatzeko proposamenak ere badira. Nestlé Ideal Olo Veggie edo La Lechera Veggie adibide onak dira aukera begetal horiek gure sukaldeetan sar daitezkeela eta errezeta klasikoak irauli ditzaketela erakusteko. Adibide bat izango litzateke berdura lasagna beganoa Ideal Olo Veggie delakoarekin egina. Behatoki honetan azaldu ziren zifrak oso baikorrak diren arren, hamarretik seik oraindik ez dituzte aukera begetalak txertatu beren egunerokoan, eta ildo horretan, oraindik ere pedagogia lan handia dago egiteko. Adibidez, Menú Planner eta gisako tresnak eskainiz, zeinak orain menu veggieak ere eskaintzen dituen, osasungarriak eta gustagarriak, nornahirentzako modukoak. Oso erabilgarria da, bereziki veggie erako elikadura baterantz aldatzeko hautua egin duten pertsonentzat. Dieta begetarianoak guztiz osasungarriak izan daitezke, elikagai multzo guztiak dituzten dietak bezainbeste, baina ezinbestekoa da egoki planifikatzea, nutrizioaren ikuspegitik menu egokiak izan daitezen.

20/10/21 16:31


Nestlé mintzo da

club-erako

INTSEKTUA BAI, BAINA EZ DADILA SUMATU Inkestan parte hartu dutenei eginiko galderetan, jakin nahi izan da herritarrak zer jateko prest egongo liratekeen planetaren mesedetan, eta ia %60k adierazi dute aukera begetalak maizago sartuko lituzketela. Laborategiko haragia jateko prest egongo liratekeenak %22 dira (haragi hori ez dator zuzenean animaliatik, hari kendu eta laborategian landu dituzten zeluletatik baizik), eta %19 ausartuko lirateke intsektuak jatera, nahiz eta horietako askok (%35,9) ezkutuan gelditzea nahiko luketen, produktuaren edo errezetaren osagai gisa eta begiz sumatzen ez dela.

PREZIOA MUGA BAT AL DA?

ONTZI EKOLOGIKOAGOAK, LEHENTASUNEZKO KONTUA Parte hartu duten herritarren %70ek ontzi mota hauek hautatzen dituzte, ordena honetan: ontzi berrerabilgarria, paperezko edo kartoizko packa, beira, plastiko birziklatuz egindako ontzia eta birziklagarria. Eta gehienek baztertu egiten dute erabilera bakarreko plastikoa: %3,9k baino ez dute lehenesten.

Erantzun dutenen artean, ia %70ek onartu dute prezioa dela muga nagusia planeta gehiago errespetatzen duten produktuak erosteko garaian. Dena dela, Nestléren Behatokiaren arabera, produktu jasangarri baten truke diru gehiago ordaintzeko prest leudekeenak ere %70 dira. Zehazki, %56k ordainduko lukete zertxobait gehiago eta %11k dezente gehiago. Datuek argi erakusten dute, bestalde, indar gehiago egin behar dela salmenta lekuetan, hamarretik lauk argi utzi baitute aukera begetal gehiago sartuko lituzketela dendetan eskura izanez gero.

Estatuan, herritarrek 400.000 errezeta veggie baino gehiago bilatzen dituzte hilero Interneten

ERREZETA JASANGARRIAK Azken urtean, %70* handitu da elikagaiak alferrik galtzeko joera geldiaraziko duten errezetekiko interesa

ELIKAGAIRIK ALFERRIK EZ GALTZEKO: ERREZETEN ZEREGINA 2018. urtean, zifra harrigarri bat argitaratu zen. Espainiako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren arabera, etxeetan 1.339 milioi kilo janari botatzen dira urtean. Nestlé Cocina atarian %70 ugaritu dira frutei, berdurei eta ogiari probetxua ateratzeko balio duten errezeten inguruko bilaketak, eta beharrezkoa dirudi, beraz, elikagaiak alferrik ez galtzeko ekimenak eta tresnak eskaintzea ere. Horretarako, Nestlé Cocinak errezeta bilduma bat eskaintzen du elikagaiei probetxua ateratzeko, praktikoa eta eguneratua, sobera gelditu diren eta jateko moduan dauden jakiei beste aukera bat eman diezaiegun eta ez daitezen zaborretara joan zuzenean. Adibide bat izan liteke irudiko pizza hori, berdura eta pinaziekin egina Buitoni orea erabiliz.

24-26_Branded NESTLE_EUS.indd 26

Hilero 20.000 kontsulta baino gehiago izaten dira berdurei, frutei eta ogiari probetxua nola atera jakin nahian (horiek botatzen dira maizenik zaborretara) *Iturria: Nestlé Cocina.

NESTLÉ COCINA ATARIA BISITATUZ Elikagaiei probetxua ateratzeko errezetak

19/10/21 18:27


Familian 8. ZBK

Lekaleak haurren dietan EROSKIn ongi dakigu zenbat axola zaizun etxekoen elikadura eta osasuna, eta horregatik sortu dugu atal hau. Bertan aurkituko duzu nutrizio arloko informazioa, zure zalantzarik ohikoenak argitzeko leku bat, haurrentzat osasungarriak diren produktuen iradokizunak, familian egiteko errezetak, eta... ez da hor bukatzen kontua! Haurrentzako jolasak eta jarduerak ere baditugu, etxeko umeekin partekatu ditzazun; zalantzarik gabe, lagungarriak izango zaizkizu elikadura osasungarria sustatzeko jolasaren bidez.

U

dazkenean lekaleak izaten dira sukaldeko protagonista handiak: babarrunak, garbantzuak, dilistak... Elikagarriak eta gustagarriak dira helduentzat; haurrek, aldiz, komeria gehiago izaten dute horiekin. Hemen zenbait ideia emango dizkizugu neska-mutilek ere plater horiek gustura jan ditzaten. Lekaleek proteina izaten dute %20 eta %30 artean, karbohidratoak %50 inguru, gantz gutxi, mineralak eta bitaminak ere badituzte, zuntza ere dezente (egunean behar dugunaren erdia), eta ez daukate glutenik. Garrantzitsua da haurrek era guztietako lekaleak jan ditzatela, mantenugai asko ematen dutenez, oso lagungarriak izan daitezkeelako horien garapen fisiko eta mentalean. Gainera, oso onuragarriak dira zirkulazio eta nerbio sistementzat eta bihotzhodietarako ere bai.

BITAMINAK ETA MINERALAK

Astean hiru-bost aldiz jatea komeni da

ENERGIA EMATEN DUTE Karbohidrato eta proteina asko ematen dutenez, energia iturri dira eta lagundu egiten dute giharren bilakaera. Gantz gutxi izaten dute eta zuntz asko, eta horrek lagundu egiten du azukrea eta kolesterola kontrolatzen. Gainera, asetasun handia ematen dute. Hori bereziki garrantzitsua da neska-mutilentzat, oso modu eraginkorra baita haurren gizentasuna eta diabetesa kontrolatzeko. Zuntzak garrantzi handia du hesteko mikrobiota ongi orekatuta egon dadin, elikagaia baita hesteko bakterioentzat, eta prebiotiko gisa jokatzen du.

Askotariko bitaminak eta mineralak ematen dituzte, kopuru handietan gainera: B1, B2, B3, B6 bitaminak, E bitamina, azido folikoa, kaltzioa, burdina, potasioa, magnesioa, fosforoa, selenioa eta zinka. Lekaleak gehienean potaje eginda jaten dira txorizo, odolki eta urdaiarekin, baina lagun horiek ez dira gomendagarriak maiz jateko. Hobe da berduraz laguntzea eta, zerbait eranstekotan, bakailao jartzea, arrautza egosia, txirlak, muskuiluak, otarrainxkak, arroza... Lekalez egindako eltzekariak era askotan presta daitezke. Hona hemen hainbat errezeta eltzekari berriak dastatzera ausartu zaitezen.

27

27-34_FamiliaTODO_EUS.indd 27

19/10/21 18:25


familian

NOIZ SARTU LEKALEAK HAURREN DIETAN?

S

eigarren hilabetetik aurrera, haurrak prest egoten dira elikagairik gehienak hartzeko, eta komeni izaten da haien dietan lekaleak sartzen hastea. Bost urte baino gutxiago badituzte, kontuan hartu behar da nola moldatzen diren gisa horretako elikagaiak murtxikatzeko, horietako batzuek eztarrian trabatuta gelditzeko arriskua baitute; hori dela eta, komenigarria izan daiteke lekaleak sardexka batekin zapaltzea edo pure egitea. Horretarako, hobe da irabiagailua erabiltzea, eta ez pure egitekoa, lekaleen zuntza ere purean gelditu dadin.

ERA ASKOTAKO ERREZETAK

L

ekaleak ere neskamutilen plater gogokoenen artean egotea nahi badugu, garrantzitsua da errezetak ahalik eta gustagarrienak eta erakargarrienak izatea -ahorako eta begirako -, eta garrantzitsua da, era berean, haurrek ez ditzatela behartuta jan.

Hori lortzeko moduetako bat izaten da prestaera bat baino gehiago erabiltzea, zein urte sasoitan gauden kontuan hartuta. Urria eta azaroa hilabete ezin hobeak dira lekaleak jateko, izan mota batekoak edo bestekoak: garbantzuak, babarrunak, dilistak... Haurrek gustura hartuko dute pure bat edo

28 28

27-34_FamiliaTODO_EUS.indd 28

eltzekari bat, eta, gainera, energia emango die eguneko zereginei aurre egiteko. Horrek ez du esan nahi hainbesteko hotzik ez dagoen garaian baztertu egin behar ditugunik. Errezeta egokiak bilatzea da kontua, haurrek horiekin ere goza dezaten. Jateko modu asko dago. Adibidez, entsaladan edo hanburgesak eta falafela eginez lekaleen pastari zenbait osagai nahasiz, esaterako arroza, tipula, azenarioa edo patata. Beste aukera bat izan daiteke zerealak eta lekaleak elkartzea, adibidez arroza edo fideoak dilistekin, garbantzuekin edo ilarrekin.

Kendu aldizkariari hurrengo orriak eta partekatu itzazu neska-mutikoekin.

19/10/21 18:26


8. ZBK

Egizu E gizu denen denen b il du m a ! bilduma!

LEKALEAK BAI GOXOAK!

Zer dira Z lekaleak?

Landare lekadunen fruituak dira lekaleak.

Leketan hazten dira, alez beteta egoten diren zorro gisako batzuetan.

Batzuk berde daudela jaten dira, eta iruditu ez arren, horiek ere lekaleak dira, adibidez ilarrak. Beste batzuk lehortuta jaten dira, adibidez dilistak.

Ugari ematen dituzte

Lekaleak ezinbestekoak dira zure dietan eta, gainera, oso onak daude.

proteinak, mantenugaiak eta zuntza eta horiek beharrezkoak dira zure gorputzak ordulari batek bezala funtziona dezan.

Mmmm, m zeinen gox ak! Maizz jjan al ditzaket?

Lekaleen 4 abantaila handiak Bai,, astean

2-4 aldiz jan j ditzakezu lekaleak Lagungarria g g izango g zaizu indartsu eta osasuntsu egoteko!

Beraz, Beraz, Bera z a astearteetako stea st eart rtee eeta tako ko d dilista illis ista ap platerkada laterk la rkad ada a jateaz ja ate t az g gain, ain, ai n ostegunetan garbantzu humusa dasta dezakezu oste os tegu gune neta tan n ga garb rban antz t u hu humu musa sa d asta as ad ezak ez akez ezu eta a ostiraletan osti os tira rale eta an jo jogu jogurt gurt n natural atur at u al a b bat at zzereal e ea er eall et eta a ka kaka kakahueteekin kahu huet etee eeki kn (jogurt (jog (j ogur urt za zapo zaporedun ore redu dun n ba batt ed edo o az azuk azukredun ukre edu dun n ba batt ja jatea ate tea a ba bain baino i o askoz hobea asko as kozz ho h bea da be da)..

Erraz kontserbatzen dira

Merkeak

Super osasungarriak

Mila modutan jan daitezke

Landaretik mahaira Lekale Lekaleak Leka leak ak e elikagai lika li kaga g i fr ga fres fresko esko ko e eta ta n naturalak atur at u alak ak d dira ira ir a Ikusten duzun bezala, landaretik mahaira iristen dira eraldatze prozesurik jasan gabe.

Hazia erein

27-34_FamiliaTODO_EUS.indd 29

Hozitu

Landarea hazi

Leka sortu

Lehortu eta ontziratu

Zuzenean platerera!

19/10/21 18:26


Lortu duzu!

Zorionak!

IRTENBIDEA: 1. lerroa eskuzuria, ilarra, garbantzua. | 2. lerroa garbantzua, eskuzuria, ilarra. | 3. lerroa ilara, garbantzua, eskuzuria.

6 Zeren usaina go?

Uf!

a) Begiak itxita jatea lekaleak. b) Mantso jatea, 10-40 aldiz murtxikatuz mokadu bakoitza. c) Astean behin baino ez jatea lekaleak.

Ogroa inguruan dabil. Babarrun platerkada gustagarri bat irentsi du, eta puzkerka ari da. Ba al dakizu zer-nolako trikimailua erabil dezakeen haizerik ez izateko? Esaiozu, eta zure laguna izango da betiko... Baina ongi hautatu, bestela haserretu egingo zaizu eta!

NEGRILLA

TOLOSAKOA

FABA

Aurkitu irtenbidea jolas bakoitzari eta, lortu ahala, margotu itzazu landarearen hostoak.

Lagundu itzazu Edda eta Kun landarean gora gazteluraino iritsi daitezen. Kontuz ogroarekin!

Iritsiko al dira gaztelura?

Babarrun mota asko dago! Esan ezazu zein prestatuko dugun gaur.

5 La irint a

IRTENBIDEA: (b) Ongi murtxikatzea, horixe da trikimailua! Jan itzazu lekaleak mantso-mantso eta astean 2-4 aldiz jan ahalko dituzu. Oso osasungarriagoak dira!

27-34_FamiliaTODO_EUS.indd 30

19/10/21 18:26


B_B_RR_NA

_ AR_ AN_ Z _ A

ES_U_UR_ A

_L _RR_

Aurki itzazu lekaleak

Zer da?

Elkartu puntuak

_ AB_

DI _ I _T_

_O_ A

Esango al zenuke zein diren lekaleak? Bildu itzazu biribil batekin eta osatu izenak

3

53

38

26

25 39

K _ K _ HU_T_ A

37

47

1

46 45 4 5 3 2 6 44 14 11 10 7 16 13 12 9 49 8 17 20 21 43 50 42 18 19 51 22 34 33 41 30 29 23 52 35 32 2 31 28 24 36 40 27 4 15 48

IRTENBIDEA: Aukitu al dituzu guztiak? A zer ustekabea! Denak dira lekaleak: babarruna, garbantzua, eskuzuria, ilarra, baba, dilista, soja eta kakahuetea.

1

Zahartuta eta zimurturik nago, baina ura botata, gizentzen naiz gehiago. Zer naiz?

Asmakizuna

IRTENBIDEA: garbantzua

2

Bete itzazu hutsik dauden laukitxoak falta diren lekaleekin. Adi! Lerro edo zutabe berean ez ditzakezu marraztu bi lekale berdin. Zorte on!

4 Sudoku espresa

IRTENBIDEA: kakahuete bat

27-34_FamiliaTODO_EUS.indd 31

19/10/21 18:26


JOLASA

Hiru lerr an Zoaz biltegira eta hauta itzazu bi lekale lehor fitxa gisa erabiltzeko. Jolastu zaitez lagunekin edo etxekoekin hiru lerroan jolasean. Hemen duzu jolaserako taula! Zer-nolako errezetak ezagutzen dituzu hautatu dituzun lekaleekin? Idatz itzazu!

JOLASA

Zer dago lekuz kanpo Begira iezaiezu lekalez beteta dauden zorrotxo eta poto horiei. Lekuz kanpo dagoen ale bat ageri da bakoitzean! Aurkituko al duzu? ALEAK: arto alea (1), intxaurra (2), ekilore hazia (3).

Bila ezazu arto ale bat, ekilore hazi bat eta intxaur bat.

K OSAGAIA si antzu ego 200 g garb a olio birjin ada oliba 2 koilarak ozo errauts g da bat pip a k ra a il o K hi adina rberak na o n , a ts u ha Baratxuri dina rak nahi a tsa, norbe u a h la u Tip a) mino (eho txo bat ku a d a k ra a Koil pittin bat iperbeltz p ta e tz a G

MOKADUTXO BAT EGITEKO ERREZETA

Gar antzuak espeziekin! Dastatuz gero, gehiago nahi izango duzu. Oso onak daude eta erraz-erraz prestatzen dira!

2 1

Jarri labea berotzen 190 ºC-an.

Garbitu eta xukatu garbantzuak.

4

27-34_FamiliaTODO_EUS.indd 32

Jar itzazu labeko erretilu batean pilatu gabe eta eduki labean 30 minutuz.

3

Jarri ontzi batean eta erantsi gainerako osagaiak. Nahasi ongi!

5

Orain, dasta itzazu! Ezin hobeak daude, ezta?

19/10/21 18:26


PLATER ETA KOLORE ERAKARGARRIAK

P

restatzeko modua garrantzitsua den bezalaxe, oso kontuan hartzekoa da haurrei plater koloretsuak aurkeztea eta osagaiak modu originalean banatuta jartzea. Hiru alderdi eduki behar dira kontuan errezeta erakargarri bat prestatzeko: elikagai mota ugari erabiltzea, zaporeak nahastea eta osagai nagusia leku egokian jartzea. Koloreak funtsezkoak dira (zenbat eta gehiago, hainbat hobeto); hortaz, lekaleak laguntzeko, kolorea emango duten osagaiak hautatu behar ditugu: adibidez, zerbak edo azenarioak erabil ditzakegu eltzekarietan. Plater hotzetan,

berriz, errazagoa izaten da hori, entsaladek nahi adina osagai onartzen baitute kolore ukitu bat emateko, adibidez olibak, tomatea edo artoa. Beste gauza garrantzitsu bat ere badago: berritasuna bilatzea. Haurrek bereziki maite izaten dituzte plater berriak, eta, beraz, saia zaitez ahal bezainbat berritzen. Ildo horretan, oso lagungarria izan daiteke hain ezagunak ez diren lekaleak eskaintzea, adibidez soja lehorra, dilista gorria, babak, eskuzuria, sojaren eratorri batzuk (tofua, misoa, edamamea)... Nutrizioaren ikuspegitik, propietate berdinak dituzte, baina oso bestelako zaporeak eta testurak.

HUMUSA, AUKERA ERRAZ ETA OSO GUSTAGARRIA ILARRAK

Garbantzuekin egindako pasta bat da, gero eta ezagunagoa, eta ekarpen handia egiten du nutrizioaren ikuspegitik. Berdin balio du gosaritarako, askaritarako eta lagungarri gisa erabiltzeko. Ogi edo txigorki gainean zabalduta emateko produktua da, baina berdura cruditéak ere erabil daitezke, eta, horrela, kolore ukitu bat emango dio mahaiari. Humusa oso erraz prestatzen da, baina, nahi baduzu, eginda eros dezakezu.

Aukera desberdin bat dira. Elikagarriak izateaz gain, ohiko lekaleek baino aukera gehiago ematen dute guarnizio gisa

SOJA

LEKALEAK HANDIK ETA HEMENDIK

Soja saltsa ezagunagoa den arren, soja lehorra beste edozein lekale bezala presta daiteke, eta inork baino gehiago ematen ditu proteinak, kaltzioa eta burdina

Ez dago aitzakiarik berritzen ez saiatzeko, gure dendetan era guztietako formatuetan aurkituko baitituzu lekaleak: lehorrak, kontserban, ogian zabaltzeko, makarroi eran, plater prestatuak, sojazko edariak, tofua, irinak... Ez ahaztu, sukaldean oso moldakorrak izateaz gain, merkeak ere badirela, eta luzaroan irauten dutela (lehorrek eta kontserbek).

33

27-34_FamiliaTODO_EUS.indd 33

19/10/21 18:26


familian

Zer egin dezaket lekaleen digestioa arinagoa izan dadin gure semealabentzat? Lucia

Hasteko, gomendatzen dizugu beratzen jar ditzazula kozinatu baino hamabi ordu lehenago eta, prestatzeko garaian, usain belarrak erabil ditzakezu, adibidez kuminoa, jengibrea, ereinotza edo anisa. Kozinatu ondoren, pasatu itzazu irabiagailuan; horrela errazago jango dituzte eta, gainera, azala bereiztea lortuko duzu, zati hori baita digeritzen zailenetakoa. Azkenik, garrantzitsua da ongi murtxikatzea eta mantso jatea. Mokadu bakoitza 10-40 aldiz murtxikatzea komeni da.

Zurekin garai bakoitzean: lagundu egingo dizugu haurren nutrizioari buruz sortzen diren galdera ohikoenak argitzen.

Bidal itzazu zure galderak Familia plana 0·12 programako Egokia al da lekalez egindako pasta erabiltzea elikagai hori haurren dietan sartzeko? Hugo

Ikusi egin behar da jango duzun lekale pasta %100 lekale irinez egina dagoen, pasta batzuk egiteko nahasi egiten baitituzte lekale irina eta zerealarena, eta, ondorioz, lekaleen nutrizio ekarpena txikiagoa izaten da. Pasta %100 lekalearena denean, aukera ona da elikagai hori dietan sartzeko (astean hiru-bost aldiz jatea komeni da). Errazio gomendatua ohiko pastarentzat erabiltzen den berbera da: 60 eta 80 gramo artean gordinik. Gainera, lekaleen nutrizio profila askoz interesgarriagoa da: kopuru handiagoetan ematen dituzte proteinak eta zuntza, eta aniztasun handiagoa dute bitamina eta mineraletan.

kontsultara Nutrizio arloko aholkulari batek modu pertsonalizatuan aztertuko du zure galdera, eta mezu elektroniko bidez erantzungo dizu gehienez 72 orduko epean.

Zer-nolako abantailak dituzte lekaleen proteina begetalek haragiak dituenaren aldean? Concha

Animalia jatorriko proteina gehiegi hartzeak arriskuan jartzen du gure osasuna, proteina horiek eskuratzeko ohikoa izaten baita kopuru handiagoetan hartzea kaloriak, gantz saturatuak, kolesterola, purinak eta gatza. Lekaleetan aurkitzen dugun proteina landare jatorrikoa da, eta purina gutxiago izaten du. Zuntza izaten dute, kolesterolik ez eta badituzte beste gauza on batzuk ere: merkeagoak dira eta jasangarriagoak.

34

34_FamiliaTODO_EUS.indd 34

20/10/21 16:31


Ternera Gallega mintzo da

club-erako

Galiziako Txahalaren entrekota plantxan xarlota eta perrexil gurinarekin

G

aliziako Txahalaren entrekota plantxan xarlota eta perrexil gurinarekin Galiziako Txahalaren haragia samurra, zaporetsua eta hezea izaten da. Belaunaldiz belaunaldi, Adierazpen Geografiko Babestu horretan dauden abeltzainek transmititu egin dute abelgorriak hazteko modu tradizional hori, eta kalitate handia eta jatorri bermatua duen haragia ekoitzi dute. Orain, gainera, AGBak

Animalien Ongizateari dagokion ziurtagiri berri bat lortu du, eta etiketan nabarmenduta ageri da. Galiziako Txahalarekin hainbat eratako platerak presta ditzakegu. Labean eginda jar daiteke, gisatuta edo, honako hau bezala, errezeta azkar eta ukitu berezikoa presta daiteke, non bete-betean gozatuko dugun haragi egiaztatu honen zaporearekin.

OSAGAIAK (4 LAGUNENTZAT, 15’) • 4 entrekot lodi Galiziako Txahalarenak Gurina egiteko • 125 g gurin (pomada erakoa) • Xarlota handi bat • 2 koilarakada perrexil fresko (xehatua) • Limoi erdiaren birrina eta zukua • Gatza eta piperbeltz beltza, eho berria Beste batzuk • Cherry tomateak, labean eginak

NOLA PRESTATU. • Moztu xarlota bakoitza bi erditan. Kozinatu aurretik, eduki haragia giroko tenperaturan ordu erdian gutxienez, eta egin plantxan edo parrilan alboetatik hasita. Ondoren, jarri alde bakoitza 3 edo 4 minutu sutan nahi den puntua eman arte, ahal dela gutxi egina (barneko tenperatura 45-50 ºC-koa izan dadila). Eman gatza eta piperbeltza, eta utzi egonean 4 eta 5 minutu artean. • Moztu xehe-xehe xarlota eta bateratu pomada erako gurinarekin eta gainerako osagaiekin. Egin zilindro bat film paperaren laguntzarekin eta utzi hoztera trinkotasuna hartzen duen arte. Moztu zentimetro erdiko xerratan, gutxi gorabehera. • Zerbitzatu entrekota gurin hotzarekin, zeina urtzen joango den haragiaren gainean eta zaporez hornitzen jaten dugun bitartean. Lagundu cherry tomate erre batzuekin, gatz larriz eta oliba olioz onduta.

BILA ITZAZU ERREZETA GEHIAGO Jarraitu ezazu YouTube-ko gure kanala

35 Branded Ternera_EUS.indd 16

19/10/21 18:40


hilabete honetan

u z t n a b Gar a ’ e i d n o ‘bl 4 ERRAZIO / ZAILTASUNA 2 / 45 MIN

400 g garbantzu egosi EROSKI 40 g kakahuete krema 80 g datil deshidratatu 40 g olo irin (osokoa) Koilarakadatxo bat legamia (gozogintzakoa) Koilarakadatxo 1 bikarbonato Koilarakadatxo 1 kanela hauts 30 g hur Gatz pittin bat

1. PAUSOA Xukatu garbantzu egosiak eta garbitu. Erantsi kakahuete krema eta datil deshidratatuak, eta irabiatu guztia krema leun bat lortu arte.

2. PAUSOA Beste ontzi batean, nahasi irina, legamia, kanela eta gatza.

4. PAUSOA 3. PAUSOA Erantsi garbantzu krema, nahasi berriz eta bateratu fruitu lehorrak, zertxobait birrinduta.

Ontzi angeluzuzen batean zabalduko dugu nahastura (aurrez, ontzia koipeztatu egingo dugu edo paper begetalarekin estali), eta labean sartuko dugu 180 ºC-an 20-25 minutuz, labea aurrez berotzen jarrita.

36

36-37_PekeReceta ALUBIAS_EUS.indd 36

19/10/21 18:42


TRIKIMAILUA Lagundu ezazu fruta ugarirekin. Utz ezazu haurrek hauta dezatela eta nahi bezala apaindu.

OHAR

DIETET Gozota IKOA suna e ta nutr ona d izio pro itu erre fil zeta h berdin onek, balio d eta ezake gisa e gosari do ene rgia em mokad ateko u gisa . Neurr jateko ian a da, k aloria asko izaten du eta .

NUTRI-SCORE

A B C D E ERRAZIO BATEK DAUKA: KCAL

GANTZA

357

11,78

%20

%17

GANTZ SATURATUAK

AZUKREAK

GATZA

1,55G 16,25G 0,26G %8

%19

%7

haur batentzako Kopuru Gomendatua (KG) aintzat hartuta

37

36-37_PekeReceta ALUBIAS_EUS.indd 37

19/10/21 18:42


hilabete honetan

‘SALUTE TO EXCELLENCE’ SARIAK

Bi produktu

BIKAIN 1977. urtean gure markako lehen produktuak merkaturatu genituenetik gaur arte lanean dihardugu familia osoaren beharrizanak asetzeko konfiantza osoz eta prezio onean. Produkturik oinarrizkoenak izan daitezke, adibidez EROSKI basic sailekoak, edo zaporerik berezienak dituztenak, EROSKI SELEQTIA markakoak alegia. Azkena iritsi direnak ahaztu gabe: EROSKI BIO sailekoak. Gero eta produktu jasangarriagoak, osasungarriagoak eta berritzaileagoak eskaintzen ditugu, zuretzat eta zure etxekoentzat eginak, sinetsita gaudelako etxean onena edukitzea merezi duzula. Eta lan horrek saria eskuratu du beste behin.

Epaimahaiko adituek nabarmendu egin dute gisa horretako produktu baten berrikuntza maila, eta azpimarratu egin dute zer-nolako argitasunez adierazten duen zer den eta zertarako balio duen, “ontzitik bertatik hasita”.

H

orrelaxe aitortu dute txikizkako merkatuan adituak diren nazioarteko ordezkariek, ekoizleek, sukaldariek, akademikoek, nutrizionistek, kazetariek eta marka propioetako espezialistek. Banatzaileen produktuetan munduan izaten den lehiaketarik handienean elkartu dira horiek guztiak, eta osotara 62 herrialdetako 600 produktu baino gehiago aurkeztu dira; EROSKI markakoek beste bi sari eskuratu dituzte aurten.

EROSKI KOMUNEKO PAPERA AZKAR DESEGITEN DENA Saria lortu du komuneko paperaren atalean Azkar desegiten den komuneko paper horrek kontzeptu erabat berritzailea dakar. Berezia da komun kimikoetarako (autokarabanak, itsasontziak, komun eramangarriak...) eta etxean ere lagundu egiten du buxadureii a aurrea hartzen. Bi geruza ditu, eta zelulosa puruarekin (%100) egina dago. Gainera, FSC zigilua darama, eta bermatua dago modu jasangarrian ustiatzen diren basoetatik datorrela. Gure dendetan lau bilkariko o formatuan aurkituko duzu, eta oso n erraz garraiatzen eta biltegiratzen da, bai autokarabanetan eta baii tan. oporretarako apartamentu txikietan.

18 38

38-40 PREMIOS_EUS.indd 38

19/10/21 18:33


EROSKI 72 REYNO DE NAVARRA SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

15/10/21

16:57


hilabete honetan

EROSKI BIO ESPAGETIAK Saria lortu du Pasta, fideo eta gnocchien atalean Gure pasta ekologikoa %100 gari semola gogorrarekin o egina dago. Kalitate goreneko produktua da, zuntza eta proteinak lortzeko iturria, eta A letra dauka Nutri-Score sailkapenean.

Epaimahaiak nabarmendu egin du “elikagai ekologiko eta paregabe horren prezio ona”, prestatzeko azkartasuna eta ontziaren funtzionaltasuna.

Aurreko ekitaldietan sarituak

Belle saileko begi ertzetako ‘roll on’ Pro celular intentsiboa. Pazo de Xigard ardoa, Ribeiro Jatorri Izenekoa.

Aurten lorturiko sariak ez dira izan aurrenekoak. 2014. urteaz geroztik, EROSKIren 24 produktuk lortu dute saria.

Bel Belle saileko eskuetako eskue krema krem hidratatzailea. hidra

EROSKI SELEQTIA pizza, berdura erreekin egina.

Echave ardo gorria, Nafarroa Jatorri Izenekoa. Fincas de Bustinza ardo beltz gaztea, Errioxa Jatorri Izen Kalifikatukoa.

40 18

38-40 PREMIOS_EUS.indd 39

19/10/21 18:33


EROSKI 72 VITESSE SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

15/10/21

17:05


edergintza

Belle&MAKE-UP &MAKE UP bild bilduma b berria

UDAZKEN HONETAN GUTXIAGO GEHIAGO DA Belle&MAKE-UP edizio mugatu berria dakar udazkenak. Hemen duzu NEO MINIMAL, minimalismo berritu batean oinarritzen den bilduma. Ezin hobeki islatzen du gutxiagorekin gehiago lortzea zer den, eta naturari erreparatzen dio arreta handiz, non elementu bakoitzak zeregin praktiko edo estetiko bat izaten duen. Ez asko, eta ez gutxi: neurri-neurrian.

Produktu guztiei test klinikoak egin dizkiete eta egokiak dira pertsona beganoentzat, formulek ez baitaramate animalia jatorriko osagairik.

‘WATERPROOF’ BEGIETAKO ARKATZA 01 FOREVER BROWN Brontze ukituko marroi sakona, urre koloreko distira neurtu batzuekin, zeinak zehaztu egiten duen begirada, gogortu gabe, eta egokitu egiten den edozein koloretako begi eta larruazaletara. Oso egokia da egunerokoan erabiltzeko; testura krematsuak leun-leun zehazten eta nabarmentzen du begirada, baina difuminatu ere egiten da look ketuak sortzeko, intentsuagoak eta sofi stikatuagoak. Waterproof formula darabil, eta luze irauten du, egun osoan aldaketarik gabe. Formatua, gainera, erretraktila du, eta zorrozkailua eta lausotzeko esponja dakartza. Test oftalmologikoen bidez frogatua dago. Lurrinik gabea.

42

42-43 Belleza_EUS.indd 44

20/10/21 16:31


ITZAL METALIZATUAK 01 CLASSY BRONZE · 02 FOREST GREEN Elkarren osagarri diren bi tonu, ezin egokiagoak look desberdinak sortzeko, konbinatuta edo bereizita. Naturan inspiratuta daude bi koloreak -okre urrekara eta basoaren berdea -, akabera metalizatua dute, pigmentazio handia eta testura krematsua, eta arrakalatu gabe itsasten zaio betazalari. Teknologia berritzailearekin formulatua dago, zeinak tratatu egiten dituen mikroperlak, eta indartu egiten du akabera fin, zetatsu eta uniformearen argitasuna. Test dermatologiko eta oftalmologiko bidez frogatuta daude. Hipoalergenikoak. Lurrinik gabeak.

GEL EFEKTUKO LAKA AZAZKALETARAKO 03 NOMAD · 04 LAGOM a eta eta Gel akaberako efektua la aka iraupen luzea dute bi laka aila a horiek, eta bi abantaila entzen ent zen n garrantzitsu: erraz kentzen zeko zek eko betiko betiko beti ko o dira esmaltea kentzeko ge ehi hiago produktuekin eta gehiago alak zaintzen dituzte azazkalak. Iraupen luzekoak dira, #10 free erakoak eta azkar lehortzen direnak, eta akabera ultradistiratsua lortzen dute, zertxobait harrotua eta ezin hobeto estalia. Pintzel laua eta punta biribilekoa dakarte, laka hobeto eman ahal izateko. Bi tonutakoak daude: gorri granada klasikoa eta hostoaren berde argia. Test dermatologiko bidez frogatuta daude. Lurrinik gabeak.

COLOR SHINE EZPAINETAKOAK 01 PINK JOY · 02 SIMPLY RED Bi tonu unibertsal dira -arrosa azidoa eta gorri ardokara -, oso esker onekoak biak ere; karité gantza, erromero estraktua eta ekilore hazien olioa erabili dira formula aberasteko, zeinak lagundu egiten duten ezpainak zaintzen eta babesten. Testura ultrakrematsua eta distiratsua izanik, kolore ukitua eta benetako argitasuna ematen diete ezpainei, eta nabarmendu egiten dute ezpainetako edozein tonu eta estilismo. Mutur alakatua dute eta akabera eroso eta arina, errazago eman ahal izateko. Oso egokiak dira beti aldean eramateko, eta irribarreari protagonismoa ematen lagunduko dizute, gehiegikeriarik gabe. Test dermatologiko bidez frogatuta daude. Glutenik gabeak.

ARGI-EMAILE LIKIDOA ARGI-EMA 01 INSTANT INSTAN RADIANCE Funtzio a anitzeko produktua da, testura arina eta urgarria duena; argi belo baten moduan itsasten zaio larruazalari, eta itxura fresko eta distiratsua ematen larruaza dio aurpegiari. Oso egokia da puntu estrategikoak au nabarmendu eta argitzeko, adibidez kupidoren arkua naba ezpainetan, bekaineko arkua, lepauztaia edo masailak. Neurri-neurriko ukitua ematen du eta nabarmendu egiten du aurpegiaren itxura ona. Mutur biribilduko aplikagailua dauka, zeinak dosifikatu egiten duen produktua eta erraztu egiten duen emateko zeregina. Akabera zeharrargia eta tonu xanpainkara ditu, eta berehala urtzen da larruazalean, benetako argitasuna ematen diola modu arin eta erosoan. Test dermatologiko bidez frogatua dago.

43

42-43 Belleza_EUS.indd 45

20/10/21 16:32


edergintza

BAINURAKO GEL-AK

Zure larruazala, zure momentua

ZURE MODUAN Eragin lasaigarriko gel-a, esfoliatzailea, detox erakoa... Sentsaziorik onenak azaleratu daitezen, 150 gel baino gehiago eskaintzen dizkizugu. Zure azalean jartzen garelako behar duzuna eskuratu dezazun.

SANEX DERMO BABESLEA Leun-leun garbitzen du larruazala eta handitu egiten ditu zure babes naturalak. Larruazal deshidratatuentzako tratamendua eskaintzen du bere formulak, eta elikatu egiten ditu bakterio onak, eta txarrak des desagerrarazi. g

DERMO PRO HYDRATE Hidratatu ezazu larruazal lehorra sakonean eta, aldi berean, garbitu ezazu. Haren formula aurreratuak konplexu prebiotiko eta posbiotiko esklusiboa dauka, zeinak indartu egiten duen larruazalaren mikrobioma, lehenbiziko babes geruza alegia.

ZERO LARRUAZAL NORMALA Lagundu egingo dizu larruazalaren osasuna zaintzen. Test dermatologiko bidez frogatua dago, eta ahalik eta osagai gutxienarekin egina, ez baitu xaboirik eta koloragarririk. Hidratatzaile naturalak ditu.

ZERO LARRUAZAL LEHORRA Lagundu egiten du larruazalaren lehortasuna urritzen. Test dermatologiko bidez frogatua dago eta hidratatzaile naturalekin formulatua, kimiko gutxiago erabilita. Osagai gogor edo erregarririk gabea da, eta zainketa leun eta errespetuzkoa eskaintzen dio zure larruazalari eta planetari.

ATOPIDERM NUTRI REPAIR Bereziki egina dago larruazal erreaktiboetarako eta joera topikoa dutenetarako. Test dermatologikoen bidez frogatua dago, eta garbitu eta lagundu egiten du hesi naturala berrezartzen. Horrekin batean, baretu egiten du azkura eta lagundu egiten du larruazalean ez dadin sortu gune lehorturik.

44

44-45 Geles_EUS.indd 44

19/10/21 18:57


NATURAL HONEY

BELLE

KOKOA Formula leuna du, koko olioz aberastua, eta larruazala ere leun uzten du, zaindua eta lurrin paregabearekin.

ALOE VERA Formula leuna dauka, pH neutroarekin, eta modu delikatuan garbitzen du. Aloe vera estraktua eta glizerina begetala ditu, eta larruazala lasaitzeko, babesteko eta hidratatzeko balio dute horiek. Test dermatologiko bidez frogatuta dago, eta alergiak ahalik eta gehiena gutxitzeko moduan formulatua.

HIDRATATZAILEA Modu delikatuan garbitzen du zure gorputza, eta larruazalak behar duen hidratazio guztia ematen dizu.

MOUSSEL CHA TE BERDEA Formula delikatua dauka, te berdearen estraktuarekin aberastua, zeinak sentsazio suspertzailea eta bizitasunez beteriko lurrina ematen dion zure larruazalari.

DOUCHE CRÈME Hidratatzailea eta pH neutroarekin. Testura leun eta krematsua du eta garbi eta zainduta uzten du larruazala esne proteinak dituen formulari esker.

CLASSIQUE Moussel etxearen lurrin klasikoarekin. Testura krematsua eta leuna du, olio esentzialekin, eta lagundu egiten du larruazalaren berezko leuntasuna mantentzen.

PALMOLIVE HIDRATATZAILEA Mimatu egiten du zure larruazal sentibera, eta lagundu egingo dizu berriz naturarekin konektatzen jatorri naturaleko osagaiei esker. Test dermatologiko bidez frogatua. Ontzia plastiko birziklatuz egina du.

ESNEA ETA EZTIA Esperientzia hidratatzaile eta lurrintsua. Jatorri naturalekoak ditu osagaien %95 eta biodegradagarriak ere %95 dira; test dermatologiko bidez frogatua dago. Ontzia plastiko birziklatuz egina du.

LIMA ETA MENTA Lurrin zitrikoak eta apar ugariak suspertu egingo dituzte zure emozioak. Mantendu egiten ditu larruazalaren leuntasuna eta hidratazioa, eta garbi eta lurrin freskagarriarekin uzten du.

LA TOJA ALOE VERA Gatz mineralak eta aloe vera ditu, eta larruazala leun, elastiko eta garbi uzten dute. Landare jatorrikoak ditu osagaien %92 eta formula beganoa.

GATZ MINERALAK Gel hidrotermala da, larruazala hidrataturik eta aberastuta mantentzen duena. Lurrin tradizionala eta formula beganoa du, eta jatorri naturalekoak ditu osagaien %92.

45

44-45 Geles_EUS.indd 45

19/10/21 18:57


hilabete honetan

Lagundu itzazu gizarte bazterketa pairatzeko arriskuan dauden familiak

Elkartasun Zentimoak programarekin, zure erosketa ordaintzeko garaian keinu txiki bat egin eta zentimo batzuk eman ditzakezu ongitzazko kausa baten alde. Azaroan, Elikagai Bankuak lagunduko ditugu egoerarik okerrenean dauden familien alde egiten den elkartasun kanpainarik handienean.

C

OVID-19aren pandemiak krisi ekonomiko eta sozial gogorra ekarri du, eta milaka pertsonari eragin die; hori dela eta, Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak (FESBAL) inoiz ikusi gabeko egoerari egin behar izan dio aurre. Orain, laguntza behar dutenak ez dira pobrezia larrian daudenak bakarrik, baita lehen errenta ertainak edo apalak zituzten familiak ere, besteek emandakotik bizi beharko zutela pentsatu ere egiten ez zutenak. Osasun krisia gainditzen hasita gauden arren, larrialdi sozialak hortxe jarraitzen du. Horregatik, hilabete honetan Elikagai Bankuen

46

46-47 Solidaridad_EUS.indd 42

19/10/21 18:59


ELIKAGAI BANKUEN BILKETA HANDIA

aldeko laguntza eman nahi dugu EROSKItik, okerren dauden horiei janaria emateko zereginean jarrai dezaten. Elkartasun Zentimoak programaren bidez biltzen den dirua herrialde bakoitzeko Elikagai Bankuari emango zaio zuzenean, eta oinarrizko elikagaiak erosteko

erabiliko dute: esnea, olioa, lekaleak, arroza, pasta, irina, haragi eta arrain kontserbak... Horri esker, behar duten guztia eskuratu ahalko dute, elikagaiak fisikoki dendan biltzen ibili gabe, eta ekarpenak eta banaketa modu seguruagoan kudeatuko dituzte, elikagaiak urritzeko beldurrik gabe.

Azaroaren 19tik 25era, Elkartasun Zentimoen bidez eman beharrean laguntza, betiko Bilketa Handiarekin egingo dugu, Elikagai Bankuen Espainiako Federazioak aspalditik antolatzen duen kanpainarekin alegia. Egun horietan, gure hipermerkatu eta supermerkatu guztietan aukera izango duzu higieneko produktuak eta elikagaiak emateko pertsonarik zaurgarrienentzat. Ordainlekutik pasatzean, hauta ezazu zenbat eman nahi duzun, eta zure erosketa txartelean agertuko zaizu. Eskerrik asko laguntza emateagatik!

kon pro mi so

URRIAN

100.000 € BAINO GEHIAGO BILDU DUGU

K ESKERRI ASKO!

osasungarriak jasangarriak

Eskerrak eman nahi dizkizugu urrian Elkartasun Zentimoak programa lagundu duzulako eta ekarpena egin duzulako bularreko minbizia duten pertsonak eta haien familiak laguntzen dituzten elkarteen alde.

47

46-47 Solidaridad_EUS.indd 43

19/10/21 18:59


bidaiak

Ezagutu ezazu

Zurekin ospatu eta eman nahi ditugu gure proposamen berriaren lehen pausoak

E

ROSKI Bidaien proposamen digital berria da XPLORA. Bidaiatzeko modu berri bat hurbildu nahi dizu, eta une ahaztezinak biziaraziko dizkizuten plan eta esperientziak proposatu. Era guztietako bidaiarientzat sortu da, denok ez baitugu berdin esploratzen: batzuk barnekoiak gara, besteak ausartak, beste batzuk abenturazaleak eta badira sibarita direnak ere. Zaren bezalakoa zarela, lagundu egingo dizugu zure gustuko bidaia eraikitzen, betebetean goza dezazun. Ikasten ari gara, eta poz handia ematen digu proposamen hau zurekin eraikitzeak. Bidaia baten inguruan pentsatzen hasten zarenean bertan hasten da bidaia hori, eta ibilbide guztian lagunduko dizugu; zure ahotik kontatzera animatuko zaitugu, eta XPLORA komunitateko kide izango zara modu horretan. XPLORAk duen balio erantsietako bat da, %100 proposamen digitala izanik, edozein unetan konektatu

BIDAIA BAKOITZAK KOLORE BAT DU

URBANOA ETA KOSMOPOLITA, ZURE XPLORA UNEA

zaitezkeela eta interakzioan aritu aholkulari taldearekin; gu prest egongo gara erantzuteko. Gauzak erraztu egin nahi dizkizugu eta ahalik eta eraginkorrenak izan nahi dugu. XPLORA, gainera, lankidetzan ari da Closca, Hemper eta Parafi na markekin, zeinak jasangarritasunaren eta planeta zaintzearen aldeko apustua egin duten eta gonbita egiten diguten benetako gauzei begira jar gaitezen, segurtasuna eta konfi antza transmititzen digutela.

48

48-49 Viajes_EUS.indd 48

19/10/21 19:01


EMAN PAUSOA ETA ESPLORA EZAZU

NON AURKITUKO GAITUZU INSTAGRAM Bila ezazu inspirazioa zute bidaietarako hemen @xploraoficial

EZAGUTU EZAZU ZURE ESPLORATZAILE NORTASUNA

BLOGA Nahiago baduzu, nabigatu ezazu eta aurki itzazu planak, proposamenak eta leku harrigarriak. WEBGUNEA Gure orria ere eskura duzu: www. xplora.es: www.xplora.es

Anima zaitez XPLORA ezagutzera!

DENDA Bisita gaitzazu Iparragirre 41 kalean, Bilbon, eta bizi ezazu sentsazioz beteriko mundua.

Zure esploratzaile nortasuna zertan den jakin nahi baduzu, sar zaitez inkesta dibertigarri honetan.

Lortu ezazu doan zure Closca botila

Oso pozik entzungo dugu zer-nolako esperientzia izan den, eta lagundu egingo digu hazten eta zurekin garatzen

49

48-49 Viajes_EUS.indd 49

19/10/21 19:01


Abantaila gehiago Hauek izan dira irabazleak EROSKI club-ek udan egin duen kanpainan, non zotz egin ditugun Bipi harpidetza bat auto bat eskuratzeko 24 hilabetez, milioi bat Travel Punturen balioa duten hamar bidaia eta urtebeteko erosketak doan egiteko bost sari, bakoitza 2.000 euroko balioarekin.

Udako zozketa handiak baditu irabazleak

M

ilioika bazkidek parte hartu dute udako zozketan(1), eta 16 saridunek dagoeneko hartu dute saria. Parte hartzeko, ordainlekuan zozketako txartela aurkeztu besterik ez zuten egin behar eta/edo EROSKI aplikazioaren bidez jokatu beren txartel digitalarekin, zeina EROSKIn 30 €-ko erosketa eginda lortu zuten. Rosaura Martinezek eskuratu du zozketako sari nagusia: Bipi erako harpidetza bat 24 hilabetez auto bat izateko. Sariak ilusio handia egin dio, eta asko gustatu zaio autoa familiarekin partekatu ahal izatea. Urri erdialdean jaso zuen autoa, EROSKIk Iruñean duen hipermerkatuan. Julia Arroyo, Itziar Saenz eta Victoria Romero ere zorte onekoak izan dira bazkideen artean, eta Travel Clubeko Puntuekin emandako bidaia egokitu zaie. Honezkero aukeratu izango dute nora joan!

(1)

Andoni Maquedak, Marcos Pardinak eta Manuel Cruzek, bestalde, urtebeteko erosketak doan eskaintzen dituen saria eskuratu dute (2.000 euroren balioa du bakoitzak), nahi dutenean EROSKIn gastatzeko. EROSKI club-etik eskertu egin nahi dugu bazkide guztien parte-hartzea, eta ZORIONDU egin nahi ditugu irabazleak. Erabil ezazu EROSKI club ordainketa txartela eta eskuratu eskaintzen dizkizugun abantaila guztiak.

Ikus lege oinarriak hemen: eroski.es/sorteo-eroskiclub/

50

50-52_Ventajas_EUS.indd 42

19/10/21 19:25


bazkide izateagatik Goza ezazu guraso a m ilia F izatearen abenturarekin Plana

0·12

E

ROSKIn lagundu egin nahi dizugu bizitzako aro berri bakoitzean. Familia Plana 0·12 programan izena ematen baduzu, deskontu esklusiboak eta aholku erabilgarriak eskuratuko dituzu, zure egunerokoa eta zure familiarena hobetuko dutenak.

Hiru urte egin arte

5

%

aurreztu pixoihal eta toallatxoetan

club -era

ko

Nutrizioari eta pediatriari buruzko informazioa

Hilero, 4 aurrezki-kupoi zure familiara egokituta

Finantzaketa antzaketa berezia

Orain, eskuratu ezazu Mickey-ren y-ren jolas bat Mickey eta haren lagunen karta joko bat emango dizugu opari, ri, etxeko txikiak jolasean aritu daitezen eta ongi pasatu dezaten: bikoteak eginez, familiak... ak... 1. Sar zaitez travelclub.es helbidean. 2. Bila ezazu Mickey-ren karta jokoa (84868 erref.). 3. Sar ezazu kode hau eta doan eskuratuko duzu (1).

ERKFAMILIAS Egun batzuen buruan etxera iritsiko zaizu karta jokoa, eta une dibertigarriak pasatu ahalko dituzu familian eta lagunekin.

Hilabete honetan 10.000 BIO produktu zotz egingo ditugu!

Elikadura ekologikoa. Naturala, jasangarria eta eskuragarria.

10.000 BIO produkturen zozketaEROSKIn edo EROSKI club txartelarekin 20 €-ko edo hortik gorako erosketa egitean

G

ure BIO produktuak dasta ditzazula nahi dugu. EROSKI club-eko bazkide izateagatik eta azaroaren 8tik 28ra EROSKIn erosteagatik 10.000 BIO produkturen zozketan parte hartuko duzu (2). Irabazleetako bat baldin bazara, BIO produktuetako bati dagokion diru kopurua sartuko dizugu, eta EROSKIn erosten duzun hurrengo aldian etxera eraman ahal izango duzu.

(1) Erabilera bakarreko kodea, pertsonala eta besteri utzi ezinekoa. travelclub.es helbidean dago sustapen hau, 2021/11/05etik 2022/01/06ra, soilik EROSKI club-eko bazkideentzat, baldin 2021/11/03a baino lehen atxiki bazaizkio Familia Plana 0·12 programari. Ale mugatuak ditugu, eta katalogoan gerta daitezkeen aldaketen mende daude. Oparia ordezkatu egin ahalko da antzeko beste batekin. (2)

2021/11/8tik 2021/11/28ra balio du. Baldintzak hemen: eroski.es/sorteo-club-eco/

51

50-52_Ventajas_EUS.indd 43

19/10/21 19:25


Abantaila gehiago bazkide izateagatik Askotan, hobera aldatzen dira gauzak Sendotu egin dugu zure on-line erosketen segurtasuna, lasaitasun osoarekin erosten jarrai dezazun. ZER-NOLAKO ERAGINA DU? Urtarriletik aurrera, aldatu egin da EROSKI club ordainketa txartelarekin on-line erosteko modua.

1. Ordainketa bat egiten duzunean, SMS bat bidaliko dizugu mugikorrera link batekin, identifikatu zaitezen.

2. Link horretan sartuko duzu web-era sartzeko pasahitza, zure ordainketa txartelarena.

3. Eta zorionak! Bukatu duzu on-line erosketa erabateko segurtasunez.

Horregatik da ezinbestekoa zure mugikorreko zenbakia eguneratua eduki dezazula eta erregistratuta egon zaitezela EROSKI club ordainketa txarteleko on-line Kontsultak eta Gestioak atalean.

Nola eguneratu zure mugikorraren zenbakia? Deitu hona: 900 108 895 Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 22:00etara.a 22:00 horas.

Oraindik ez al zara erregistratu? Hementxe egin dezakezu:

Gehiago jakiteko

www.eroski.es/gestiones-pago/

52

52_Ventajas_EUS.indd 52

20/10/21 16:36


EROSKI 72 FNMT SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

18/10/21

11:15


EROSKI 72 COLGATE.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

15/10/21

16:51


EROSKI 72 BOTANICA SC.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

15/10/21

16:43


albisteak

La Palma

gure bihotzean

Mila esker zure laguntzagatik! L a Palmako gure lagunek etxea galdu dute, oroitzapenak eta, askok eta askok, bizibidea ere bai. EROSKI Natur saileko platanoen %95 uharte horretatik datoz. Zehazki, nekazari txikien 325 lur sailetatik, non kalte handiak pairatu dituzten platanondoek eta azpiegiturek. Hemendik, eskertu egin nahi dugu zuen eskuzabaltasuna eta La Palmako kaltetu guztiei laguntza emateko erakutsi duzuen borondatea. Gure dendetako ordainlekuetan egin duzuen ekarpenei bere aletxoa erantsi die

EROSKIk, eta 0,10 zentimo jarri ditu EROSKI Natur eta Gabaceras markek saldu duten platano kilo bakoitzeko.

Zuen erantzun paregabeari esker, 450.000 euro eman dizkiogu Gurutze Gorriari, eta kaltetuei elikagaiak eta ostatua emateko erabili dute; horrekin batean, platanoaren sektorea laguntzen jarraitzeko ere balioko du.

Vales ahorropersonalizados personalizados. Aurrezki-kupoi Vales aforro pertsonalizatuak ¡Ahorra comprando lo que Aurreztu Aforra mercando ezazu gustatzen o que máis más teerosiz! gusta! zaizuna che gusta! Actívalos conEROSKI unclic solo enEROSKI. la klik App EROSKI. Aktibatu Actívaos ezazu cun só aplikazioan naclic App bat yaEROSKI asociados tu tarjeta EROSKI Estarán eginda. Estarán Zure xa asociados clubáatxartelari túa tarxeta atxikita EROSKI automáticamente al club ydira, se canjearán egongo club e cambiaranse eta automatikoki automaticamente trukatuko ao el opago de tu compra. realizar dira realizares zure erosketa pagamento ordaintzen daduzunean. túa compra. ¡Todo EROSKI enteu tu móvil! EROSKI Todo guztia EROSKI zure no mugikorrean! móbil!

Descárgala gratis Descárgaa gratis en:en: Deskargatu ezazu doan:

58

58 Noticias_2_EUS.indd 58

19/10/21 19:11


EROSKI 72 GARDEN GOURMET OFFSET.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

18/10/21

11:23


EROSKI 69 PEPSI OFFSET.ai

C

M

Y

CM

MY

CY

CMY

K

1

18/06/21

11:18


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.