9 minute read
EROSKI BIO
este mes hilabete honetan
EROSKI
Naturalagoa eta jasangarriagoa
Kezkatu egiten zaitu modu osasungarriagoan elikatzeak, eta egunero jaten dituzun produktuek ingurumena errespeta dezatela nahi duzu. Produktu ekologikoak denen eskura jarri eta horien aldeko hautua eginez, adibidez EROSKI BIO markakoen aldekoa, lagundu egiten dugu elikadura jasangarriagoa eta naturalagoa izan dadin.
Gure konpromisoen artean, batek esaten du erraztasunak emango dizkizugula ongi jan dezazun prezio onean eta zaindu egingo dugula gure ingurua. Horregatik, eskaintza gero eta handiagoa daukagu EROSKI BIO eta EROSKI Natur BIO produktu ekologikoetan. Frutak, barazkia eta haragiak izan daitezke, edo bestelako produktu elaboratuak, adibidez pasta, jogurtak, kontserba begetalak, zukuak, infusioak, kafeak, gailetak eta zerealak. Guztira, gure markako 100 produktu ekologiko baino gehiago dituzu aukeran.
EROSKI BIO sailarekin, beste pauso bat egin dugu gure karbono arrastoa txikitzeko eta klima aldaketaren aurka egiteko, murriztu egiten baitira berotegi efektuko gasen isuriak, adibidez karbono dioxidoarena (CO2) eta oxido nitrosoarena (N20).
+ Naturalagoa
Produktu horiek landatzeko, teknika naturalak eta tradizionalak erabiltzen dira, eta teknika konbentzionalekin alderatuta, horiekin zaindu egiten da lurraren emankortasuna eta murriztu egiten da higadura eta desertifi kazioa.
Zoruak ez daitezen kutsatu, ongarri organikoak erabiltzen dituzte, bakterio lagungarrien kontzentrazioa ugaritzen dutenak, eta animalia jatorriko ongarriak ere ohikoak izaten dira.
Produktu ekologikoek zaindu egiten dute naturak elikagaien ekoizpenari musu truk ematen diona: kalitatezko ura, zoruen emankortasuna, uzten polinizazioa...
+ Zirkularragoa
Tokian-tokian ekoizten diren baliabideei ematen zaie lehentasuna, adibidez etxaldeko bertako ongarriari edo konpostari, eta horrek lagundu egiten du lurra ongi elikatua egon dadin mikroorganismoz, gero horiek aurre egin diezaieten izurriei eta etor litezkeen gaixotasunei.
Landatzeko garaian, lurra hondatzea eta mantenugaiak galtzea eragozten duten teknikak erabiltzen dira, eta emankortasuna sustatzen dutenak, adibidez lurrak txandaka landatzea eta lugorri uztea.
5
Arduraz A kontsumitzen kon laguntzea la
+ Bioaniztasun i tBi gehiago
Metodo naturalak erabiltzen dira izurriteei eta gaixotasunei aurrea hartzeko, eta animaliak edukitzen dira landaketa guneetan, adibidez sugandilak eta untxiak, eta bertako landaredia sustatzen da. Horrekin batean, landatze guneetan estalki begetalak eta lore eta landareak jartzen dira izurriteen aurka, adibidez zorriaren aurka, zeinak eraso egiten duen landarea lorea ematen ari denean.
Genetikoki eraldatu gabe dauden espezieak eta labore motak hautatzen dira, tokiko baldintzetara moldatuko direnak eta parasitoei eta gaixotasunei eutsiko dietenak.
+ Landa eremuaren alde
Eskala txikiagoan ekoitziak direnez eta teknika eta labore tradizionalak erabiltzen direnez, produktu ekologikoek zeregin aipagarria dute landa eremuaren bilakaeran; balioa ematen diote nekazari eta abeltzainek landa eremuari eusteko egiten duten lanari, aberastasuna sortzen dutelako eta eutsi egiten diotelako landagune askotako bizimoduari, eta hori ezinbestekoa da despopulazioari aurre egiteko.
NOLA BEREIZI PRODUKTU NO EKOLOGIKO BAT? EKO
Produktu horiek guztiek P eurohostoaren zigilua daramate, e zeinak bermatu egiten duen Europak z nekazaritza ekologikorako dituen n irizpideei jarraituz ekoitzi direla. i
Haragi pita ‘tzatziki’-arekin
• 500 g txahal haragi xehatu
EROSKI Natur BIO • Tipula zuri bat EROSKI Natur BIO (120 g) • 2 g perrexil fresko • Martorri freskoa, pittin bat • Gatza eta piperbeltza • Koilarakadatxo erdi kumino • Koilarakadatxo erdi kanela • 2 koilarakada oliba olio birjina estra
EROSKI BIO • 4 pita ogi
2,70€
ERRAZIOAK
Laguntzeko
• Humusa (20 g) • Batavia letxuga EROSKI Natur (20 g) • Adar erako 2 tomate Eroski NATUR • Tipula more baten erdia
‘Tzatziki’ saltsa egiteko
• Baratxuri atal baten erdia EROSKI Natur • Luzoker erdia EROSKI Natur BIO • 2 hosto mendafi n • Jogurt natural bat EROSKI BIO • Limoi erdia EROSKI Natur BIO • Gatza eta piperbeltza
NOLA PRESTATU. Ontzi batean, bota haragia, tipula, perrexila eta martorria, xehe-xehe birrinduta guztiak. Erantsi gatza, piperbeltza, kuminoa eta kanela, eta nahasi dena ongi-ongi.
Banatu orea 30-40 gramoko bolatxoetan eta zapaldu apur bat. Kozinatu parrila edo zartagin batean bi aldeetatik, eta gorde geroko.
Birrindu baratxuria eta luzokerra, eta moztu xehe-xehe mendafi na. Bota jogurt naturala, limoi ura, gatza eta piperbeltza, eta nahasi.
Berotu pita ogia plantxan, ireki erditik eta bete: zabaldu oinarrian humus pittin bat, jarri letxuga hosto batzuk, tomate xerra batzuk eta haragia.
Bukatzeko, jarri gainean tipula more pittin bat juliana eran moztua eta saltsa nahieran.
OHAR DIETETIKOA Greziako eta Turkiakoa da ‘tzatziki’ saltsa, eta pita ogia, berriz, Ekialde Hurbilekoa.
Nutrizio arloko ezaugarriak. Haragi xehatua gorria da eta, beraz, gantz saturatuak ematen ditu eta, ondorioz, kaloriak. Errazioaren %30 baino gehiago barazkiz eta bestelako osagai osasungarriz osatua egon arren, noizbehinka jatea gomendatzen da. Plater bakar gisa har daiteke berduraz lagunduta, eta postrerako fruta.
Errazioak: 4
Zailtasuna Denbora 20’
NUTRI-SCORE
B B C D E
ERRAZIO BATEK DAUKA:
KCAL 638
GANTZA 34,59G
GANTZ SATURATUAK 12,12G
AZUKREAK 9,60G
GATZA 1,84G
%32 %49 %31%11%61
heldu batentzako Erreferentziazko Kopurua (EK) aintzat hartuta
Hutsik egiten ez duten errezetak
Bouquet mintzo da
club-erako
GUSTAGARRIA ETA ELIKAGARRIA
Persimon® Bouquet® kakia da jaun eta jabe udazkenean
Udazkenarekin, sasoi horretako fruta ugari heltzen dira gure mahaietara, zeinak oso onuragarriak diren gure osasunerako eta immunitate sistemarako. Persimon® kakia da altxor horietako bat, erraz jaten den fruta, azalarekin edo gabe.
JATORRI IZENA
Persimon® kakia Xuquer-eko Erriberan ekoizten da (Xuquer ibaia - Valentzia). Landaketarako gune aberats horretan kaki mota autoktono bat dago, Gorri Distiratsua, biribila eta hazirik gabea, eta Jatorri Izen eta guzti merkaturatzen da: Kaki de la Ribera del Xúquer izenarekin. Persimon® markak ontze puntu egokienean eskaintzen du kaki hori, jateko prest, eta horrela bereizi egin daiteke ohiko kakietatik.
ONTZEKO BI MODU
Biltzeko garaian, testura lakarra eta zapore garratza izaten du kakiaren mamiak, eta beharrezkoa izaten da ontzen uztea. Gaur egun, ontzeko bi modu daude, eta oso produktu desberdinak lortzen dira bietako bakoitzarekin: 1. Bouquet kaki klasikoa. Neurriz gain ontzen uzten da, eta mamiak kolore gorri bizia eta testura guri eta gelatinatsua hartzen duenean, prest egoten da. Gozotasun handia izaten du, eta koilararekin jaten da. 2. Persimon Bouquet kakia. Oso antzinako metodoa erabiltzen da kakia ontzeko: oxigenorik gabe uzten da denbora batez, eta horrela lortzen da jateko moduan gelditzea, behar bezala onduta eta zapore guztiarekin. Kaki Gorri Distiratsua izaten da horren emaitza, ez klasikoa bezain gozotasun handikoa eta mertxika baten antzeko trinkotasuna duena. Ezin hobea noranahi eramateko edo zure plater gogokoenen osagai gisa erabiltzeko. UNE LARANJA
Laranja da udazkeneko kolore izarra. Persimon® kakiaren sasoia da hau bete-betean, baina baita beste fruta eta barazki batzuena ere: mandarina, laranja, papaia, kalabaza eta batata, adibidez, zeinak kolorea, zaporea eta dibertsioa emango dioten zure dietari.
OSASUNGARRIA ETA TOKIKOA
Persimon® Bouquet® kakiak C eta A bitaminak ditu, eta zuntza ere bai. Gainera, kopuru handietan izaten ditu ura, fruktosa eta potasioa; hori dela eta, leku bat merezi du kirolarien dietan. Herdoilaren aurka egiteko gaitasun handia du, eta lagundu egiten du estres oxidatzaileari aurre egiten.
Produktu %100 tokikoa da, eta karbono arrasto txikiagoa uzten du zuhaitzetik mahairako bidean. Eta ez hori bakarrik. Persimon® Bouquet® hautatzen duenak lagundu egiten du nekazaritzaren jasangarritasuna, geldiarazi egiten du nekazaritzako lurrak husteko joera, populazioa sendotu egiten du landa eremuan eta erraztu egiten du belaunaldi berritzea.
Landa eremuaren alde sustatzen ditugun ekimenen berri jakiteko, sartu bouquet.es helbidean.
Kefi r ‘panna cotta’ sasoiko frutarekin
‘Panna cotta’ egiteko
• 3 hosto gelatina • 225 g esne gain (harrotzekoa) • 2 koilarakada azukre • 5 ml banilla estraktu • 300 ml kefi r EROSKI BIO
Laguntzeko eta apaintzeko
• 2 laranja EROSKI Natur BIO • Granada bat EROSKI Natur • 40 g mahats berde • Mendafi na NOLA PRESTATU. Hidratatu gelatina ur hotzetan.
Berotu esne gaina azukrearekin eta banilla estraktuarekin kea botatzen hasi arte. Atera sutatik eta diluitu gelatina xukatua. Diluitu denean, erantsi kefi rra eta nahasi ongi.
Bota panna cotta pittin bat edalontzietan, eta utzi hoztera bi orduan gutxienez.
Zukutu laranja bat eta moztu bestea ataletan, azala kenduta. Aletu granada eta moztu mahats aleak erditik.
Panna cotta gelifi katu denean, apaindu fruta moztuekin, laranja zuku pittin batekin eta mendafi naren hostoekin. OHAR DIETETIKOA Italiako postre ezaguna da panna cotta. Nutrizio arloko ezaugarriak. Kefi rra daramanez (esne gainarekin batean), zertxobait gutxitu egiten da errezetak osotara duen gantz kopurua eta gantz saturatuak ere bai; kaloria kopuruak, dena den, handi samarra izaten jarraitzen du. Azukreei dagokienez, zortzi gramo libreak dira errazio bakoitzean (azukrea eta zukua) eta gainerakoak esnekietatik eta fruta osoetatik datoz, eta azken horiek ez dute eragin kaltegarririk.
Egokia da. Dieta laktobegetarianoetarako.
Trikimailua. Irudian bezala aurkeztuta geldi dadin, jarri ontziak zertxobait etzanda platerak aurkezteko uztai metalikoen gainean edo madalena moldeen gainean.
0,68€
ERRAZIOAK Hutsik egiten ez duten errezetak
Errazioak: 4
Zailtasuna Denbora 10’
+ 2 orduegonean
NUTRI-SCORE
B C D E
KCAL 301
%15
ERRAZIO BATEK DAUKA:
GANTZA 21,77G
%31
GANTZ SATURATUAK 12,15G
%61
AZUKREAK 20,45G
GATZA 0,14G
%2%23
EZINBESTEKO OSAGAIA SUKALDEAN
Oso moldakorrak direlako eta nutrizioaren ikuspegitik ezaugarri bikainak dituztelako, intxaurrak oinarrizko elikagaiak dira gure errezetetan.
INTXAURREKIN KOZINATZEKO IDEIAK Birrineztatu: intxaurrak txikitu, eta elikagaiak birrineztatzeko erabil ditzakezu. Saltsak eta kremak loditu: bota intxaur birrinduak ogiaren edo irinen ordez. Labean eginda: izoztu intxaurrak eta gero txikitu itzazu zure intxaur irina egiteko. Edan eta freskatu: intxaurrak osagai apartak dira irabiakiak eta smoothieak osatzeko eta testura emateko.
PROTEINA ITURRIA Intxaurrak oso egokiak dira zure platerei eransteko, mantenugai bikainak konbinatzen baititu: landare jatorriko proteinak eta gantz onak (2,7 gramo omega-3 AAL intxaur eskutada batek).
INTXAUR PASTA KREMATSUA
OSAGAIAK 320 g dilista pasta, 30 g tipula, 100 g koko esne, 60 g Nueces de California, 30 ml oliba olio birjina estra, koilarakadatxo bat soja saltsa (tamari), piperbeltz beltza eta gatz pittin bat.
NOLA PRESTATU. 1. Kozinatu tipula xehatua intxaurrekin zenbait minutuz. 2. Erantsi koko esnea eta soja. Ondu gatzarekin eta piperbeltzarekin, eta kozinatu beste bost minutuz. 3. Birrindu saltsa eta nahasi pastarekin. 4. Zerbitzatu intxaur zatituekin, piperbeltzarekin eta belar freskoekin.
Bila itzazu Kaliforniako intxaur onenak produktu hauetan
GLUTENIK GABEA
SODIORIK GABEA