EROSKI_NOVIEMBRE_2021_EUSKERA

Page 10

hilabete este mes honetan

EROSKI

Naturalagoa eta jasangarriagoa Kezkatu egiten zaitu modu osasungarriagoan elikatzeak, eta egunero jaten dituzun produktuek ingurumena errespeta dezatela nahi duzu. Produktu ekologikoak denen eskura jarri eta horien aldeko hautua eginez, adibidez EROSKI BIO markakoen aldekoa, lagundu egiten dugu elikadura jasangarriagoa eta naturalagoa izan dadin.

G

ure konpromisoen artean, batek esaten du erraztasunak emango dizkizugula ongi jan dezazun prezio onean eta zaindu egingo dugula gure ingurua. Horregatik, eskaintza gero eta handiagoa daukagu EROSKI BIO eta EROSKI Natur BIO produktu ekologikoetan. Frutak, barazkia eta haragiak izan daitezke, edo bestelako produktu elaboratuak, adibidez pasta, jogurtak, kontserba begetalak, zukuak, infusioak, kafeak, gailetak eta zerealak. Guztira, gure markako 100 produktu ekologiko baino gehiago dituzu aukeran. EROSKI BIO sailarekin, beste pauso bat egin dugu gure karbono arrastoa txikitzeko eta klima aldaketaren aurka egiteko, murriztu egiten baitira berotegi efektuko gasen isuriak, adibidez karbono dioxidoarena (CO2) eta oxido nitrosoarena (N20).

+ Naturalagoa Produktu horiek landatzeko, teknika naturalak eta tradizionalak erabiltzen dira, eta teknika konbentzionalekin alderatuta, horiekin zaindu egiten da lurraren emankortasuna eta murriztu egiten da higadura eta desertifikazioa. Zoruak ez daitezen kutsatu, ongarri organikoak erabiltzen dituzte, bakterio lagungarrien kontzentrazioa ugaritzen dutenak, eta animalia jatorriko ongarriak ere ohikoak izaten dira.

Produktu ekologikoek zaindu egiten dute naturak elikagaien ekoizpenari musu truk ematen diona: kalitatezko ura, zoruen emankortasuna, uzten polinizazioa...

18 10

10-11 BIO Eroski_EUS.indd 10

19/10/21 16:48


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.