EROSKI_NOVIEMBRE_2021_EUSKERA

Page 16

hilabete honetan

EROSKI FRUTATEGIA

Sasoi honetan, ZITRIKOAK Urte garai hotzetan sartzen ari gara, eta horrek bestelako protagonista batzuk ekarri ditu gure frutategietara: zitrikoak. Zapore, gozotasun eta heldutasun handienarekin aurkituko dituzu gure dendetan, urteko garaiaren arabera fruta motarik onena hautatzen baitugu.

U

rte sasoi bakoitzean zitriko mota batzuk hautatzen ditugu EROSKIn, kalitaterik onena bilatzen dugu eta. Laranjak nahi dituztenei Navelina motakoak eskainiz hasten gara urrian; postre gisa estimu handia duen laranja da, baina zuku egiteko ere erabiltzen da, ur asko izaten du eta. Azaro erdialdean Salustiana motakoa iristen da, eta Navel motakoa urtarril erdialdetik otsail arte; hilabete horretan, Lanelate motakoak hasten dira. Kalitaterik onenekotzat jotzen da azken hori, eta zuku eginda edo oso-osorik jan daiteke. Berdin gertatzen da mandarinekin. Irailean Satsuma Okitsu eta Satsuma Iwasaki motakoak eduki dituzu gure saltokietan, izokinaren ukitua duen laranja kolorekoak. Urri hasieran Clemenpons eta Arrufatina motakoak iristen dira, laranjatik gorri bizirakoak kolorez, eta azukre gehiagorekin. Orain klementinak dituzu aukera-aukeran; oso erraz zuritzen dira eta inork ez bezala bateratzen dituzte gozotasuna, ukitu azidoa eta zukua. Abenduan EROSKI Natur zitrikoak iritsiko dira. Besteak baino beranduxeago etortzen dira, zuhaitzean denbora gehiagoan uzten baitituzte ontzen. Banan-banan biltzen dituzte, eta nagusiki Valentziako Erkidegoko lurretan ekoizten dira; horri esker, sasoiko produktua eskaintzeko modua izaten dugu, hurbiltasunari lehentasuna ematen diogula. Horrek murriztu egiten du karbono arrastoa gure zitrikoen garraioan, eta lagundu egiten ditu tokiko merkatuak.

18 16

16-17 Citricos_EUS.indd 16

19/10/21 16:57


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.