2 minute read

Elkartasuna

Next Article
Bidaiak: Jordania

Bidaiak: Jordania

Hilabete honetan, erosketa ordaintzean keinu erraz bat eginda, zentimo batzuk eman ditzakezu eta Gurutze Gorria, Cáritas eta Elikagai Bankua lagundu, besteren artean. Elkartasun ekintzarik handiena egingo dugu gure dendetan egoera zaurgarrienean dauden pertsonen alde.

Gizarte bazterketa PAIRATZEKO ARRISKUAN

dauden familiak laguntzea

Ia 12,5 milioi pertsona daude pobrezia edo bazterketa arriskuan Espainian, horiek dira COVID-19a iritsi aurreko datuak. Egoera hori are gehiago larritu da pandemiarekin, eta 620.000 pertsona gehiago ari dira pairatzen egoera hori 2020az geroztik.

Orain da garaia familia horiek guztiak laguntzeko, elikadura eta higiene arloko beharrizan oinarrizkoei erantzuteko modua izan dezaten.

Gure dendetan biltzen den laguntza elkarte hauen bidez helaraziko zaie: Gurutze Gorria, Cáritas, Elikagai Bankuen Espainiako Federazioa (FESBAL) eta probintzietan hari atxikitako 44 Elikagai Bankuak, Padre Rubiños Ongitzazko Errege Erakundea eta Cocinas Económicas (Galizia).

Elikagai Bankuen uen Bilketa Handia a

Azaroaren 25ean eta 26an berriz ere ateak zabalduko dizkiogu Bilketa Handi tradizionalari, zeina Elikagaien Bankuen Espainiako Federazioak antolatzen duen hainbat urtez.

Egun horietan produktuak bilduko ditugu erakunde horien biltegiak betetzeko. Eta, gainera, azaroaren 27tik abenduaren 6ra, diru ekarpenak eginez lagundu ahalko duzu, familiarik zaurgarrienei eta baztertuenei elikagaiak oinarrizko produktuak helarazten jarrai dezagun. Ordainlekutik pasatzean, hauta ezazu zenbat eman nahi duzun, eta zure erosketa txartelean agertuko zaizu.

Iaz 786 tona elikagai eman genituen, eta urtebetez 862 familia elikatzeko balio izan dute. Keinu txiki askorekin laguntza handia ematea lortzen da. Eskerrik asko laguntza emateagatik!

Honela egin dezakezu ekarpena ordainlekutik pasatzean

Ordainlekutik pasatzean diru ekarpena egitea beste modu bat Elikagai Bankuak laguntzeko, eta azken urteetan indarra hartu du.

Ordainlekuan diru ekarpena egiteko sistemak aukera ematen du zuk nahi duzun diru kopurua emateko modu errazean. Formatu hori oso lagungarria da Elikagai Bankuetarako, horrela diru kopuru bat eduki dezaketelako une bakoitzean behar dituzten produktuak erosteko. Gainera, erraztu egiten die logistika, murriztu egiten zaizkie garraioaren kostuak eta denda gehiagotan egoteko aukera ematen die, kanpainan zehar beti ez baitute modurik izaten hainbeste boluntario lanean jartzeko. Ekarpen ekonomikoei esker, oinarrizko produktuak eduki ditzakegu urte osoan, eta une bakoitzean zer behar den, horiek aukeratu ditzakegu. Mila esker modu horretan laguntzeagatik Elikagaien Bilketa Handian! Pedro Llorca Llinares, FESBALeko presidentea

KEINU TXIKI BATEKIN LAGUNTZA HANDIA

5diru ekarpenarekin: euroko

This article is from: