4 minute read

Gure dendetako azken kontuak

Next Article
Elkartasuna

Elkartasuna

Azken kontuak

Gure produktuek zure egunerokoa erraztea nahi dugu eta, gainera, aurrezten laguntzea. EROSKI markaren berrikuntza batzuk aurkeztuko dizkizugu familian goza dezazun eta zure denbora gauza garrantzitsuetan eman dezazun: zeure kontuetan eta etxekoekin.

ARDI GAZTA BOILURRAREKIN EROSKI SELEQTIA Zapore desberdina

Osagai eta errezeta hautatuak darabiltzate EROSKI SELEQTIA saileko produktuek, zure mahaira eraman ditzazun gastronomiak eskaintzen dituen gauzarik onenak.

Ardi gazta eta boilurra daramatzan produktu berria, EROSKI SELEQTIA sailekoa, %100 ardi esnez egina dago. Gaztagileen tradizioa eta berrikuntza uztartzen dituen produktua da, eta konbinatu egiten ditu boilurraren zaporea eta intentsitatea eta ardi gaztaren ukitu krematsua eta sendotasuna.

Harritu itzazu gonbidatuak gazta desberdin batekin, eta eman iezaiezu gourmet ukitu bat zure aperitiboei.

PIKILLOKO PIPERRAK

DASTA ITZAZU MILA ERREZETATAN

EROSKIren Pikilloko piperrak etxerako modukoak dira, zalantzarik gabe, eta berdin balio dute zapore ukitu bat emateko zure plater hotz edo beroei, beteta jateko edo kanape bat prestatzeko norbait bisitan datorrenean.

EROSKIREN KAKAO DISOLBAGARRIAK

Bi motakoak aukeran

OSOKO PASTA BERRIA, GARIZ, GARAGAR PERLATUZ ETA ZEKALEZ EGINA

Zereal alerik antzinakoenetako hiru konbinatzen ditu EROSKI SELEQTIA gourmet markak, eta zentzumenei esperientzia paregabea eskaintzen die Maccheroni 3 cereali pastaren bidez.

Italian egina da, brontzezko moldeen tradizioa erabiliz eta tenperatura txikian lehortuz; pasta honen testurak besarkatu egiten ditu lagungarri gisa jartzen diren saltsak, zaporea modu intentsuan nabarmenduz. Mix hau osatzen duten zerealen kolorea oso erakargarria gertatzen da, eta plater gustagarriak prestatzeko modua ematen du, kolorez eta zaporez beteak. E guna hasteko edo gauez lasaitzeko, ez dago katilukada bat kakao baino hoberik. Eta bakoitzari modu batean hartzea gustatzen zaionez, EROSKIren kakao disolbagarri berriek ugaritu egiten dituzte aukerak. Kakaoa azukre erantsirik gabea edo Intentsua %50 Kakaorekin, zapore benetakoagoa maite dutenentzat. Hauta ezazu zurea.

GUTIZIA GOZO BAT

Gure dendetara iritsi dira bi muffi n mota berri, banillazkoa eta kakaozkoa txokolate haziekin. Ezin hobeak dira noizbehinka gutizia batekin gozatu nahi dutenentzat; ontziak, gainera, birziklatuak dira %80.

Pastarik onena, unean bertan

Norberaren afaria prestatzeko, lagunekin edo familiakoekin elkartzeko edo plater gustagarri bat unean bertan prestatu nahi duzun aldiro, hemen dituzu gure pasta fresko berriak, oilaskoz eta urdaiz beteak, ahuntz gaztaz eta eztiz edo pestoz. Ezin hobeak dira bazkaritan edo afaritan plater bakar gisa hartzeko.

BANDEJA 100%80%

BIOPLÁSTICO RECICLADA

KOLAGENOA K

Nola, noiz eta zenbat hartu?

Kolagenoaren propietateak eskuratzeko, ezinbestekoa da elikadura arloko gehigarri hori nola hartu behar den jakitea.

NOLA: dosifi kagailuaren edukia disolbatu egin behar da likidotan (150 ml; ura izan daiteke, esnea, kafea, zukua...). Colnatur® oso azkar disolbatzen da eta zapore bat baino gehiago daude eskura. DOSIA: azterketa zientifi koek gomendatzen dute egunean 10 gramo hartzea. Colnatur® produktuek kantitate hori badute. ORDUA: edozein izan daiteke, baina beti eguneko une jakin batean hartzea komeni da, dosia ez ahazteko. ZENBAT: ez da beharrezkoa atseden tarteak egitea, eta gutxienez hiru hilabete behar dira emaitzak ikusteko.

Bizkaiko Txakolina mintzo da

club-erako Bizkaiaren zaporea zure kopan

Bizkaiko Txakolinaren botila bakoitzarekin, Bizkaiaren zatitxo bat daramazu zure etxera. Nortasun berezia duen ardoa da, lurrari estu lotua, huts-hutsik har daitekeena edo otordu on bat lagunduz.

Urteko txakolinaren zaporea eta freskotasuna aukeratu dezakezu (etiketa berdea), zeina oso egokia den aperitiborako edo edozein plater laguntzeko, edo beste pauso bat eman eta txakolin Bereziak aukeratu ditzakezu (etiketa marroia). Bost hilabetetik gorako ontze aldia izan dutenak edo upelean hartzitu direnak dira.

Txakolin aukera ederra mahaian lagun egiteko, hasi aperitibotik eta postreraino.

This article is from: